Issuu on Google+

UDABERRIAREN SORRERA Munduan, koloreak adina herri dago. Baina guztiak ez dira berdinak. Bada bat benetan berezia, bitxia beste herrietan gertatzen ez den arazo bat duena: eguraldi txarraren pean bizi dira bertoko biztanleak, gau eta egun. Ez dute udaberririk ezagutzen, are gutxiago udara, beti euria eta euria, ez dute beste eguraldirik. Herri txiki baten istorioa kontatuko dizuegu segidan, txikia baina oso polita da. Alde txar bakarra horixe zuen, laino beltz handiak gainean zituela egunero eta ez zuten sekula alde egiten. Bertako haurrak oso triste bizi ziren, ez zuten jolaserako gogorik, ez ziren kalera ateratzen. Egun guztian kopetilun eta haserre zeuden, ezertarako gogorik gabe. Egun batean, bi sorgin jaitsi ziren herrira eta fruta kaxa batzuen atzean zeudela, bi emakumeren arteko kexak entzun zituzten. Eguraldiaren inguruan ari ziren hizketan: -

Jesus,Margari! Hau dun eguraldia. Bai neska, ez gaitun sekula eguraldi petral honetatik aterako. Beti euria eta euria. Norbaiten kastiguren bat izango dun!

Sorginek elkarrizketa osoa entzun zuen eta zerbait egin behar zutela pentsatu zuen. Ez zekiten zer, baina herri hartan udaberria zen eta udaberria ekarri behar zieten nolabait; ezin zuten egun guztia euripean pasa herritar gizajo haiek. Horrela bada, bere lagunengana joan ziren ahalik eta lasterren. Denen artean bildu eta ideia bikain bat bururatu zitzaien. Beraien erratzak hartu eta herri osoa estaltzen zuten laino beltzen gainera joango ziren guztiak. Lainotzar zatar horiekin zerbait egiteko, lainoak erratzarekin uxatu nahian hasi ziren. Erratza aurrera eta erratza atzera, azkenean, zeru guztia garbitzea lortu zuten eta lainoak, euria behar zuten beste leku batetara bidali zituzten. Azkenean, herri txiki hartan, behin betirako, udaberria ekarri zuten. Jendeak aterkiak gorde eta udarako arropa atera zuen armairutik. Lore ederrak hazi ziren. Animalia guztiak, euren lozorroetatik esnatu eta zelaietara atera ziren, eguzkiaren berotasun goxoa nabaritzera. Eta tximeletak, eta txoriak hegaka eta kantari jarri ziren. Haurren aurpegietan irribarrea agertu zen eta denak korrika batean kalera joan ziren, baloiak, bizikletak, patineteak, pilotak.. jostailu guztiak hartu eta barre eta algara artean jolasean ibili ziren eguzkia ezkutatu arte.


Udaberriaren sorrera ipuina