Issuu on Google+

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUKO DATUEK IZKUTATZEN DUTENA. Urtero Hezkuntza Departamentuak kurtso hasieran Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako matrikulazioen datu portzentualak argitaratzen ditu, 3 eta 18 urte arteko eta 100.000ko ikasle baino gehiagoenak. Datuak modu honetan aurkezteak eskala haundiko mapen efektua lortzen du: errealitatera hurtiltzea modu simple batean, baina garrantzitsuak diren nabardurak kontutan hartu gabe. Horregatik ez da harritzekoa Hezkuntzak urtero datuak aurkezten duenean aurreko urteko argazki bera islatzea. Hezkuntza Departamentuak, eta hain zuzen ere bere agintari politikoek (departamentuaren ildo politikoak erabakitzen dituztenak) Nafarroaren zatiketa linguistikoa hiru eremuetan (baskofonoa, ez baskofonoa eta mistoa) biziki defendatzen badute, logikoena da beraiek egiten duten datu portzentualen aurkezpena hiru eremuetan egitea. Horrela ez egiteak erekutsi ordez izkutatu nahi dutela pentsatzera bultzatu ahal gaitu. Artikulu honetan Hezkuntzaren datuetan izkutatzen den errealitate horren zati bat erakustea gustatuko litzaidake. Horretarako Hezkuntza Departamentuak 2011/2012ko ikasturtean zituen Haur eta Lehen Hezkuntzako matrikulazio datuak (59.688 ikaslea) erabili ditut. 1. Nafarroan, Irue単ean eta hiru eremuetan (baskofono, ez baskofonoa eta mistoa) Haur eta Lehen Hezkuntzako matrikula protzentaiak Eskola Publikoan eta Kontzertatuan.

1


Hezkuntzaren datuen arabera Nafarroa osoan hiru ikasletik bi Eskola Publikoan daude eta bat Kontzertatuan. Grafikoan ikus daitekenez Iru単ean eta eremun mistoan bitik bana Publikoan eta Kontzertatuan dago, eta eremu baskofono eta baskofono ez direnean 5etik 4 Publikoan eta 1 Kontzertatuan. 2. D eredua Nafarroan eremuka (baskofonoa, ez baskofonoa, mistoa), Eskola Publikoan eta Kontzertatuan. Hezkuntza

Departamentuak

ahalegin

bereziak egiten ditu Nafarroa bereizteko hiru eremuetan (baskofonoa, ez baskofonoa eta

mistoa)

eskubide

linguistiko

desberdinekin, baina bereizketa bera ez du egiten

D

ereduaren

datuak

ematen

duenean, nahiz eta eremu ez bakofonoan eskubide hori ez izan Eskola Publikan eta nahiz eta eremu mistoko zenbait ikastetxeetan D eredua ez eskeini. Bi grafiketan D ereduaren egora eremu hoietan eta Eskola

Publikoa

nahiz

Kontzertatuan nolakoa den agertzen da, Baskuentzearen Legearen eragina islatuz..

2


3. Iru単ean eta bere auzoetan D eredua. Iru単ea Nafarroako eremu mistoan kokatzen da eta ia ia 200.000 biztanle ditu. Bertan gehien aukeratzen den eredua linguistikoa D eredua da %37arekin eta TIL-D gehitzen badiogu %38ra ailegatzen da. Ezin dugu ahaztu TIL-D (hemendik aurrera PAI-D) D eredua dela ingeleseko zenbait orduko errefuerzoarekin (Lehen Hezkuntzan) eta Hezkuntzak egiten duen eskeintza bakarra hiritarrek D eredua eskatzen duten zenbait tokitan (Sarriguren, Buztintxuri eta Noain).

Aurretik esan dugunez Iru単ea Nafarroako eremu mistoan kokatzen da. Eremu honetan teoriaz gaztelaniazko eta euskarazko ereduak berme berberekin eskeini beharko ziren Eskola Pulbikoan behintzat, baina zoritxarrez errealitatea oso bestelakoa da. Hurrengo grafikan ikus daiteken Iru単ean bataz beste %38ak D eredua aukeratzen du, baina auzoka begiratzen badugu batzuetan %60k baino gehiago eta beste batzuetan (13tik 5ean) matrikulazioa %0koa da. Zalantzarik gabe honen arrazoia 200.000 biztanleen hiri txiki baten kontraste soziologikoak ez da, zenbait kasutan eskeintza eza eta besteetan Nafarroako Administrazioko kudeatzaile politikoek jartzen dituzten oztopoak baino. 3


4


Hezkuntza departamentuko datuek izkutatzen dutena