Issuu on Google+

Arratiako Udalen Mankomunitatearen aldizkaria

2011ko iraila, 20. zkia

Josune Gorospe Elezkanok gidatuko du Mankomunitatea

EDITORIALA | Kontsumitzaile kritiko eta solidarioak ESKOLAKO AGENDA 21 | Parte hartuz sentsibilizatua ERREPORTAJEA | Prebentzioa da bidea ARRATIA HERRIZ HERRI | Inbertsioak jasangarritasunaren bidean ELKARRIZKETA | Pedro Kortazar

www.arratia.net

02 03 04 06 08

94 631 1717


Editoriala|Kontsumitzaile kritiko eta solidarioak Kontsumo ohitura berriek erosketa

Urte gutxiren bueltan urritasunaren

balioak gainditzeko eta kontsumo

mapa berria diseinatu dute. Aldaketa

gizartetik neurrigabeko kontsumoko

maila orekatuak lortzeko, kontsumi-

begi bistakoa da: auzoko denda txi-

beste egoera batera pasa gara, publizi-

tzaileak hezi beharra dago. Kontsu-

ki eta familiarretan erostetik azalera

tatearen borrero. Komunikabideek pu-

mitzaile kritiko eta solidarioak behar

handiko dendetan erostera pasa gara,

blizitate kanpaina bidez igortzen diz-

ditugu; bere buruarekin, bere ingu-

Internet bidezko erosketak egitera

kiguten balio eta estereotipoak barne-

ruarekin eta ingurumenarekin zintzo

edota kreditu txartelekin ordaintzera.

ratu ditugu ondorioei erreparatu gabe.

jokatuko dutenak.

Bitartean, natur baliabideak agortzen Giza

harremanak

(erosle-saltzaile)

bigarren maila batera pasa dira, orain

ari zaizkigu, aberatsen eta pobreen

Instituzioek eta kontsumo eskolek bi-

arteko aldea areagotzen ari da...

de interesgarria zabaldu dute, orain guri dagokigu herritarrak norabide

lehentasunezkoa da erosketak egiterakoan denbora gehiegirik ez galtzea.

Kontsumo gizartean hedatu diren

egokian jartzea.

Josune Gorospe izango da Mankomunitateko presidente berria Udalbatzarrak 19 kide izango ditu; horietako hamar EAJkoak, zortzi Bildukoak eta Alkarlanien hautagaitzak ere ordezkaritza izango du Arratiako Udalen Mankomunitate be-

gizarte laguntza, argiteria, berdin-

dira: Jon Monasterio (Arantzazu),

rria joan den uztailaren 28an osatu

tasuna edo ingurumenaren babesa

Josu Basozabal (Areatza), Alberto

zen, Igorren ospatutako kargu-hartze

aipatu zituen.

Etxebarria (Artea), Aitor Sorriketa

ekitaldian. Dimako Josune Gorospe

(Bedia), Iñigo Uriarte eta Jon Zabala

(EAJ) aukeratu zuten Mankomuni-

(Igorre), Gotzon Olabarri eta Urko

tateko presidente berria EAJko or-

Garamendi (Lemoa) eta Izaskun Sa-

dezkarien aldeko botoekin. Bilduk

garna (Zeanuri).

eta Alkarlanianek Beinat Anzolaren Bilduk zortzi kide izango ditu: Beñat

(Bildu) hautagaitza babestu zuten.

Madariaga (Areatza), Rafael Ugalde Josune Gorospek Aitor Sorriketa or-

(Dima), Beinat Anzola, Iñaki Iturriotz

dezkatuko du datorren agintaldian

eta Soraya Lizundia (Igorre), Saioa

(2011-2015) eta bere aurrekariak ha-

Elejabarrieta eta Aitor Erauzkin (Lemoa) eta Anuska Emaldi (Zeanuri).

sitako estrategia “jarraitzeko asmoa” iragarri du, “Mankomunitateko zer-

Presidente berriarekin batera beste 18

bitzuak modernizatuz eta hobetuz”.

kidek osatuko dute Arratiako Udalen

Alkarlanien hautagaitzako ordezkaria

Besteak beste, hondakinen bilketa,

Mankomunitatea. Bederatzi EAJkoak

Ubideko Joxan Pagola izango da.

www.arratia.net

Bailaran nabigatu!

www.arratia.net helbideak bailarako herrietako informazio gaurkotua eskaintzen dizu. Bertan, berri hauek eta bestelakoak aurki ditzakezu. Arratian nabigatu eta egunean jarri!

2


ARRATIA 21 Bidean gagoz

PARTE HARTUZ SENTSIBILIZATU Eskolako Agenda 21 ekimenak beste urrats esanguratsu bat eman zuen 20102011 ikasturtean. Arratiako Eskolen Arteko Foroko lehenengo edizioa ospatu baitzuten “Parte hartuz sentsibilizatu” lelopean. Dimako Ugarana, Inazio Zubizarreta eta Institutuko ikasle eta irakasleak aritu ziren. Maiatzaren 4an egindako Arratiako Es-

Mugikortasunaren alorrean, berriz,

eskolara bizikletaz joateko errazta-

kolen Lehenengo Foroa “esperientzia

beste hauek egin zituzten: bide-gorri

sunak jartzea; guraso zein irakasleei

aberasgarria” izan zela nabarmendu

gehiago egitea; Igorre eta Dima arte-

oinez joatea eskatzea; gaueko auto-

dute bertan izan ziren ikasle eta irakas-

ko errepidean “txintxetak” –ikasleek

bus zerbitzua indartzea edota kaleak

leek. “Parte hartuz sentsibilizatu” lelo-

horrela deitzen diete badenei– jartzea;

elbarrientzako egokitzea.

pean, ikastetxe ezberdinetako ikasle eta irakasleek elkar ezagutzeko, esperientziak trukatzeko eta ingurumenean sentsibilizatzeko aukera izan zuten. Parte-hartzaileek talde dinamika ezberdinak landu ondoren, bioaniztasunaren eta mugikortasunaren alorrean proposamen bateratuak adostu zituzten.

Bioaniztasunaren

harira,

hauek dira gehien nabarmendu ziren proposamenak: herriko lorategietan ongarri kimikorik eta pestizidarik ez erabiltzea; utzitako eta hondatutako eremuak berreskuratzea; ibaiertzeko ibilbideak antolatzea; erosketa berdea bultzatzea edota katalogo ezberdinak egitea (hegaztiena, faunarena, zuhaitzena, eta abar).

Udal Foroak Dima eta Igorreko ikasleak herriko alkateekin bildu dira Bestalde, Dimako eta Igorreko ikas-

tu eta ikasturtean egindako lanak aur-

Bi Foroak amaitzean, Ingurugelako

leek Udal Foroetan parte hartu zuten

keztu eta galderak luzatu zizkieten.

ordezkarien eskutik bi herrietako

maiatzaren 5ean eta maiatzaren 16an

Natur sistemen kalitatea, bioanizta-

alkateek “Euskal Autonomia Erkide-

hurrenez hurren.

suna, baliabide naturalen kontser-

go mailan garatzen den Eskola Agen-

bazioa edota mugikortasuna izan zi-

da 21 jardunbide egokiagatik” Nazio

Bi herrietako alkateekin, Jose Ramon

tuzten hizpide, eta alkateek, ikasleek

Batuen erakundeak banatzen duen

Garai eta Galder Olibaresekin, elkar-

egindako galderak erantzun zituzten.

ziurtagiria jaso zuten.

3


Prebentzioa da bidea Arratiako Udalen Mankomunitatea bi prebentzio kanpaina prestatzen ari da. Lehenak, hiri hondakinen prebentziora bideratuta, hondakin gutxiago sortzea, eta hondakinak berrerabiltzea, birziklatea eta berreskuratzea du helburu. Bigarren kanpainak, energia-eraginkortasuna areagotzera bideratuta, energia kontsumoa murriztea eta jardueren garapena hobetzea du helburu. Bi kanpaina hauek garatzeko Arratiako langabetuak kontratatzeko asmoa dago.

Hiri Hondakinak Prebenitzeko Plana-

ETEak (enpresa txiki eta ertainak);

gauzak alokatzen dituzten saltokien

ren baitan zenbait jarduera garatuko

toki-administrazioa eta zerbitzu pu-

gidarekin; kontsumo arduratsua eta

dira 2011n zehar prebentzioaren es-

blikoak eta kanpainan parte hartu

hondakinak prebenitzeko beste gida

parruan modu zuzenean eragiteko.

nahi duten etxebizitzak.

batekin edo hiri-hondakin gutxiago sortzeko

Helburua da isuritako hondakin koherritarrei

–betetzen

dutenek birziklatzeko kit-a jasoko

purua murriztea, gehiago eta hobeto

Bigarrengoa

berrerabiltzea eta birziklatzea eta,

tako

orokorrean, gizakion osasunerako eta

PREZIKLATZEA (prebentzioa + bir-

ingurumenerako kaltegarriak diren

ziklatzea) kontzeptua indartzeko he-

inpaktuak gutxitzea.

lburuarekin. Bi hilabeteko iraupena

Energia eraginkortasuna

izango du eta bideo emanaldiak, kar-

Energiaren Eraginkortasuna sustatze-

Mankomunitateko arduradunek ja-

telak, foiletoak, merkatari elkarteare-

ko Kanpaina urte bukaeran garatuko

kinarazi dutenez, hiru ekintza plan

kin elkarlanean egindako zozketak,

da. Enpresetako energia kontsumoa

garatuko dituzte. Auditoria bat hon-

zine emanaldiak, haurrentzako taile-

murriztu

dakinen kudeaketa ikuskatzeko eta

rrak, eta abar antolatuko dituzte.

ginkortasuna hobetzea du helburu.

sentsibilizazio

zuzendu-

formularioekin

kanpaina

da,

hobekuntzak ezarri asmoz ekintza

dute, hondakinak bereizteko kolorezko poltsekin–.

eta

lan-jardunaren

era-

Horretarako komertzio eta ETEtan

plana garatzeko –auditoria bakoitze-

Azkenik,

ko bisita para bat egitea aurreikus-

orrialdea

ten da–. Auditoriak hiru publiko ob-

(Arratia-Truke)

jektibo aurreikusi ditu: komertzioak,

zioarekin; konponketak egiten, biga-

identifikatuz. Emaitza horiekin ekin-

ostalaritza

rren eskuko produktuak saltzen edo

tza plan pertsonalizatuak diseinatuko

4

establezimenduak

eta

Mankomunitateko elikatuko

dute

buruzko

web

auditoretza txikiak egingo dituzte

trukeari

neurketa zehatzekin, datu-bilketare-

informa-

kin eta energiaren kontsumo-fokuak


ARRATIA 21 Bidean gagoz

Hiri Hondakinak Prebenitzeko Planaren baitan zenbait jarduera garatuko dira 2011n zehar prebentzioaren esparruan modu zuzenean eragiteko

Energiaren Eraginkortasuna sustatzeko Kanpaina urte bukaeran garatuko da enpresetako energia kontsumoa murriztu eta lan-jardunaren eraginkortasuna hobetzeko

Bidean gagoz? Kontsumo ohitura arduratsuen dekalogoa: 1. Egin ezazu erosi beharrekoen zerrenda, eta eraman etxetik

dira

instalazioetako

langileentzat

kontsumoa murrizteko aholkuekin.

neurtuko da eta laguntzen inguruko

zure poltsak eta gurditxoa.

informazioa emango da. 2. Aukera itzazu gutxieneko bilgarriak dituzten produktuak.

Auditoretza txiki horiek egin ondo-

Bi kanpaina hauek garatzeko Eusko

ren, garatuko dituzten ekintzen ar-

Jaurlaritzan

tean nabarmentzekoak dira: hobe-

dira Arratiako langabetuak, batez ere

3. Ez erosi paketatutako pro-

kuntzak

txostenak,

gazteak, kontratatzeko. Kanpainekin

duktu galkorrik. Eta produktu

zenbat aurreztu daitekeen kalku-

hasi aurretik formazio ikastaroak

ontziratuak

latuko da, amortizatzeko denbora

jasoko dituzte.

nean, kontuan izan ontziak

proposatzeko

diru-laguntzak

eskatu

erosten

dituzu-

birziklatu ahal direla.

Arratiak ere bat egingo du Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin

4. Preziorik merkeena ez da kontuan hartu beharreko irizpide bakarra.

Irailaren 16tik 22ra Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astea ospatuko

5. Arretaz irakurri produktuen

da. Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerrik eta Mankomunitatek parte

etiketak edo fabrikatzaileak

hartuko dute, tartean Arratiakoa.

ematen duen informazioa.

Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearen harira Mankomunitateak an-

6. Bila itzazu nekazaritza eko-

tolatu dituen ekitaldiak irailaren 17an hasi eta 24an amaituko dira. Hauxe da

logikoaren zigilua daukaten

antolatu den programaketa:

produktuak eta kontsumitu bidezko merkataritzako

IRAILAK 17

produktuak.

10:00tatik 15:00era Tren turistikoa 7. Jo ezazu zuzenean ekoizlea-

Areatza eta Artea artean Merkartea-

rengana.

ra joateko (garraio kolektibo moduan eta dohain)

8. Kontsumitu tokian tokiko eta

IRAILAK 18

sasoian sasoiko produktuak,

Bediako 3. Ibilbide zikloturistikoa.

garraioak ingurumenean duen eragina apalduko duzu.

Irteera 11:00etan plazatik. zona jarriko dute eta Zeanurin luncha).

IRAILAK 22

Ibilbideak 20 km.ko luzera du.

Autorik gabeko eguna. Ikastetxe eta

Iraupena: 4-4:30 ordu.

deskonekta itzazu etxetresna

Institutuarekin batera ekintzak antola-

Zailtasuna: erraza.

elektrikoak. Argitxo gorria

9. Erabili behar ez badituzu,

piztuta uztea energia alferrik

tuko dira: bizikleta martxak‌ Autobusa egongo da Bediara joateko;

gastatzea da.

IRAILAK 24

8:30ean aterako da Zeanuritik eta bi-

Arratiako ibaiertzetatik 2. martxa.

dean dauden geltoki nagusietan, Di-

10. Denbora luzez (gutxienez

Bediatik Zeanurira oinez. Irteera

makoa barne, geratuko da. Ibilbidea

lau ordu) piztuta egoten diren

9:00etan Bediako plazatik. (Igorren

amaitzean, 14:15ak aldera, bere udale-

argietan

indarrak berreskuratzeko hornidura-

rrira eramango ditu parte-hartzaileak.

bonbillak erabili.

kontsumo

gutxiko

5


Arratia herriz herri Arratia jasangarritasunaren bidean jartzeko inbertsio berriak Arratiako zenbait udalerrik, eta Mankomunitateak berak, Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planak garatzeko egitasmo berriak bideratuko dituzte ingurumena babesteko helburuarekin. Egitasmo horiek Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak emandako diru-laguntzei esker gauzatuko dira. rriztera bideratutako zenbait egitas-

duen zona berdea. Ingurumena eta

820.000

mo froga fasean daude. Arantzazun

etnografia izango ditu ardatz, eta

eurotatik, ia % 70 Bizkaiko Foru Al-

eta Bedian, bestalde, argiak aldatu

aurrekontua 200.000 eurotara gertu-

dundiak jarritakoak izango dira. Egi-

nahi dituzte epe laburrean gastuak

ratzen da. Ubideko kasua antzekoa

tasmo guztien artean Arratiako Udalen

murrizteko. Igorren ere argiteria pu-

da, espazio publiko bat berreskuratu

Mankomunitateko hiri hondakin so-

blikoa hobetzeko lanak hasi dituzte;

nahi baita aisialdirako eta atsedene-

lidoen kudeaketa hobetzera bideratu

egitasmoa fase ezberdinetan gauzatu

rako gune bihurtuz.

dena nabarmentzen da, egitasmoaren

da eta Elexalde zonaldean amaituko

garrantziagatik eta hortara bideratu

da. Hobekuntza horiek ezartzeko

Egitasmo guzti hauekin negutegi efek-

den aurrekontuagatik. Hain zuzen,

250.000 â‚Ź baino gehiago bideratu

tua sortzen dituzten gasak murriztuko

papera/kartoia eta hondakin masiboak

dira eta aurrekontuaren % 75a diru-

dira, aldaketa klimatikoaren aurkako

albo batetik jasotzeko aukera ahalbi-

laguntzen bidez estali da.

borrokan beste urrats bat emanez.

2011

urtean

egiteko

inbertsio

bideratuko

ezberdinak

diren

Arratiako

deratzen duten 350 eduki-ontzi baino

Udalen

Mankomunitate-

gehiago erosi eta jarri dira. Eta epe

Zona berdeak

ko leloak dioen bezala (Arratia 21:

laburrean,

kanpaina

Gaiaz aldatuz, aipagarria da Areatzak

Bidean gagoz), Arratia jasangarrita-

abiatuko dute hondakinak murrizteko

Iturrimorroko zonaldean eraiki behar

sunaren alde urratsak ematen ari da.

sentsibilizazio

eta sortzen direnak gaika banatzeko.

Eraginkortasun energetikoa Egitasmo

gehienak

eraginkortasun

energetikoa hobetzera bideratutakoak dira. Besteak beste, Arantzazun, Bedian, Diman, Igorren eta Zeanurin kaleko argiteria (lanparak eta argiak) beste argiteria mota eraginkorrago bategatik aldatuko dituzte. Egitasmo horri esker argiak eragindako gastuak % 40-50 aurreztea aurreikusten da. Dima eta Zeanuriko landa eremuetan

eraginkortasun

energetikoa

hobetzera eta mantenu gastuak mu-

6

“Egitasmo guzti hauekin negutegi efektua sortzen dituzten gasak murriztuko dira, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan beste urrats bat emanez�


ARRATIA 21 Bidean gagoz

LEMOA

MANKOMUNITATEA

ARTEA

Herritarren partehartzea sustatzeko

Arratiako Gida 2011

Arratiatruke urritik aurrera

Merkartea irailaren 17an

Lemoako Tokiko Ekintza

Arratiako Udalen Manko-

Arratiatruke bigarren es-

Merkartea Euskal Elikagai

Plana garatzeko aurreiku-

munitateak Arratiako Gida

kuko on line merkatua da.

eta Artisau Azokaren XVIII.

sitako epea beteta, laster

2011 argitaratuko du irai-

Bertan, egoera onean dau-

edizioa irailaren 18an ospa-

ekingo diote berrikusketa

lean zehar. Aurreko urtee-

den baina erabiltzen ez di-

tuko da Artean. Bertan, arti-

faseari. Lehenengo urratsa

tan argitaratutako gidetan

tugun liburuak, altzariak,

sauek egindako produktuak

diagnostikoa

bezala,

Mankomunitatea

etxetresnak, telefono mu-

erosteko eta dastatzeko au-

izango da, udalerriak bizi

osatzen duten udalerrie-

gikorrak, eta abar oparian

kera izango da Artea eta

duen egoera ezagutzeko.

tako

informazioarekin

eman, utzi, aldatu edo sal

Areatza elkartzen dituen

Horretarako ezinbestekoa

(kultura, turismoa eta zer-

daitezke. Horretarako, ira-

errepidean jarriko dituzten

da herritarrek bere iritzia

bitzuak) osatu dute argital-

garkia jartzea nahiko da.

80 bat salmenta postuetan.

ematea,

pen berria.

Horrezaz gain, zerbitzuak

gaurkotzea

beraiek

baitira

Lemoako errealitatea ondoen ezagutzen dutenak. egunetan

arduradunek

udal

lan-taldeak

Azokak

Esparraguerako

osaga-

ten du “Ingelesezko esko-

(Herrialde Katalanak) or-

argazki

lak ematen ditut frantse-

dezkaritza baten bisita ja-

ikusgarriak jasotzen ditu.

seko eskolak jasotzearen

soko du –Kataluniako he-

Arratiako

truke” bezalako iragarkiak

rria eta Artea senidetuta

idatzita.

daude–.

Informazioaren rri,

Datozen

trukatzeko aukera ere emakalitatezko Gida

2011-12

zein egunetan eta zein le-

doakoa da eta eskuratu

kutan bilduko diren jaki-

nahi duten herritar guztiek

naraziko dute.

udalerrietako

Besteak

beste,

Musika Bandako eta cas-

udaletxee-

Egitasmoarekin hiru he-

telles (giza gaztelua) tal-

tan edo Mankomunitateko

lburu lortu nahi dira: he-

deko kideak izango dira

Udal ordezkariek herrita-

bulegoan eska dezakete.

rritarren

parte-hartzea

eta arratsaldeko 19:00eta-

rren parte-hartzea dina-

Mankomunitatetik jakina-

sustatzea, kontsumo ardu-

tik aurrera emanaldi bana

mikoa izango dela espero

razi dutenez, Gida datozen

ratsua bultzatzea eta hon-

eskainiko dute. Irailaren

dute, eta horren harira,

asteetan izango da kalean.

dakinak murriztea.

17rako osatu duten progra-

parte-hartze-

ma bi musika emanaldiekin

ko deialdia luzatu diete

osatzen da: 21:30ean ha-

“guztien artean Lemoa ja-

siko den Gu gira (Txomin

sangarriagoa bihurtzeko”.

Artola, Mixel Ducau, Iña-

herritarrei

ki Eizmendi, Niko Etxart, Gaiaz aldatuz, Oinezbusa

Gorka Knorr, Gontzal Men-

zerbitzua mantendu ahal

dibil, Urko eta Antton Val-

izateko gurasoei ekimena

verde) emanaldiarekin eta

babesteko

diete

gauerditik aurrera Luhartz

“seme-alaben bide hezike-

berbena taldeak eskainiko

ta indartzeko eta seme-

duen musika saioarekin.

alabak balore jasangarrie-

Bata zein bestea herriko

tan hezteko”.

frontoian ospatuko dira.

eskatu

7


Non egiten dituzue erosketak? Mankomunitateko bizilagunek etxerako erosketak non egiten dituzten eta zein kontsumo ohitura dituzten galdetu dugu. Hona hemen jasotako zenbait erantzun:

Juan Aurrekoetxea

Maria Ines Artetxe

Asier Aburtu

Maider Iza

Dima

Areatza

Arantzazu

Lemoa

kalitatearen

Lehen joaten ginen merka-

Merkatal gune handietara

Gure herriak bizirik man-

arabera erabakitzen dugu

tal gune handietara, baina

joaten gara, batez ere ero-

tendu nahi baditugu, he-

non egin erosketa. Prezio

aspaldi komertzio txikie-

sotasunagatik.

rriko komertzioek bizirik

aldea

nabarmena

tan egiten ditugu. Zerga-

tan, herri txikietan ez be-

behar dute; behar bada

bada, merkatal guneetara

tik? Txikiak babestu behar

zala, aparkatzeko arazorik

garestiagoa da, baina ero-

jotzen dugu. Okela, aldiz,

direlako, prezioan ez da-

ez da izaten. Gainera, nahi

soagoa ere bada, autorik

herrian erosten dut gares-

goelako alde handirik eta

dituzun produktu guztiak

ez baita behar.

tiago izan arren.

tratua hobea delako.

topa ditzakezu.

Igorren

egiten

ditugu.

Prezio

eta

oso

“Herri biziek merkataritza bizia behar dute� Arratiako Merkatari Elkartea nola

gurean erosketak egiteko ohitura,

dago osasunez?

batez ere edadeko jendearen artean.

Ez gaude kexatzeko moduan. Duela

Gazteagoek merkatal gune handieta-

20 bat urte sortu zen, eta 7-8 urteko

ra joateko joera handiagoa dute.

Halakoe-

Pedro Kortazar, Arratiako Merkatari Elkarteko lehendakaria

eten baten ondotik, gogotsu gabiltza. Momentu honetan 65-70 bat komer-

Zein da horren arrazoia?

tziok osatzen dugu.

Zaila da hori asmatzea. Iruditzen zait gaur egungo gizarte kontsumis-

Zein dira zuen betebeharrak?

ta honetan denetarik behar dugula:

Denetarik egiten dugu: bazkideentzat

etxe zoragarria, autoa, oporraldi exo-

beherapenak, Igorreko festetan par-

tikoak... Gastu horiei aurre egiteko bi

te hartzen dugu, Gabonetan zozketa

soldata behar dira, eta denborarik ez

Horren aurrean zer egin dezakezue?

bat antolatzen dugu, Euskara Batzor-

dugu izaten astean zehar erosketak

Gertutasuna, kalitatea, konfiantza...

dean sartuta gaude... azken finean,

egiteko. Merkatal-gune handiek ba-

bezalako baloreak zaindu behar ditu-

herria dinamizatzeko ekitaldiak an-

liabide gehiago dituzte eta ordutegi

gu, merkatal-gune handiek ezin dituz-

tolatzen ditugu.

malguagoa eskaini dezakete.

telako halakoak eskaini. Lanean ja-

Nolakoa da komertzio txikiaren egoera? Krisi garaian gaude eta antzematen dugu, beste askok bezala. Gainontzean esango nuke herritarrek badutela

8

“Gertutasuna, kalitatea, konfiantza... bezalako baloreak zaindu behar ditugu, merkatalgune handiek ezin dituztelako halakoak eskaini�

rraitu behar dugu, herriak behar gaitu eta guk ere herria behar dugu. Herri bizia nahi badugu, merkataritza bizia behar dugu. Zentzu horretan, herritarrei gure aldeko hautua egin dezaten eskatzeko baliatu nahi dut elkarrizketa.


Arratia 21