Page 1

JESUSEN BERRI ONA XXI. MENDERAKO 4. Zigorra eta parkamena baino harago

Beste behin, zergak biltzeko mahaian eserita zegoen Mateo, eta Jesusek esan zion: “Zatoz gurekin”. Mateo zerga-biltzailea zen; Erroma gorrotatuarentzat zergak biltzea zuen ogibide. Ogibide eta lapurretabide. Lapur-fama ondo irabazia zuten zergalariek. Jesusek, berriz, nor aukeratuko, eta zerga-mahaian eseria dagoen horixe aukeratzen du. "Mateo, zatoz zu ere gurekin", esaten dio Jesusek. Mateok ezin du sinetsi, ederregia baita. "Ni, benetan ni? Zuk juduen askapen-mugimendu berria sortu nahi ez duzu, bada? Zertarako nauzu ni? Lapur gizarajo bat besterik ez naiz; herritar txukunek eta zure taldeak destainaz begiratzen naute". "Berdin dio, Mateo! esaten dio Jesusek. Zatoz zu ere gurekin. Amets eder bat daukagu elkarrekin egiteko. Gure herriaren, mundu osoaren egiazko askapena daukagu elkarrekin amesteko eta gauzatzeko". Lepotik zama ikaragarria erori eta hegoak

atera balitzaizkio bezala sentitzen da Mateo, eta han uzten du zergamahaia, eta hor doa, guztiz kontsolaturik, Jesusekin batera amets egitera. Eta zorionak bihotza zabaltzen dio, bihotza eta patrika eta mahaia. Afari eder bat ematen du etxean nahi duen guztiarentzat; han ez dago etiketarik, ez dago debekurik, ez baldintzarik. Han biltzen dira ateak itxita aurkitzera ohituak dauden guztiak. Han biltzen dira prostituta umiliatuak, eta zergalari gorrotatuak, eta erlijiobetebeharrak zuzen betetzen ez dituzten bekatari mespretxatuak. Han ez du inork bere burua besteak baino zintzoagoa ikusten, ezta besteak baino gaiztoagoa ere. Denak kabitzen dira: elkartasunak pozten ditu eta pozak elkartzen, eta elkarrekin mundu berri bat eraikitzeko borondatea dute barruan irakiten. Horixe zen Jesusen ametsa eta gertatzen ari da.


Jakina, Jesusen ametsa ez da guztien gustuko. Berehala hasten dira marmarrean beren ustetan zintzo direnak: "Zer dabiltza horiek, zintzoak eta bekatariak mahai berean nahasturik?" Sutan daude, batez ere, lege-maisuak eta erlijioagintariak: "Hau ez dago ametitzerik! Jainkoaren legeko muga guztiak hausten ari zaigu nazaretar hau. Bekatarien mahaikidea bekatari bihurtzen da. Eta Jainkoaren legean argi dago: bekatariak bekatari dira, eta zintzoak zintzo. Errugabeak errugabe dira, eta errudunak errudun. Eta errudunarentzat bi aukera bakarrik daude: damua edo zigorra". Hori da erlijio-maisu eta zintzoen diskurtsoa. Erlijio moralista ernegatuaren diskurtsoa, kontsolamendurik gabeko erlijioaren logika. Eta zer dio Jesusek? Esaldi soil batekin erantzuten die, diskurtso handien premiarik gabe: "Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik". Lege-maisuek eta fariseuek legea eta "bekatua" aipatzen dituzte; Jesusek "gaixoak" eta "osasuna" aipatzen ditu. Beste erlijio bat da hau. Guretako gehienok hezurmamietan itsatsia daramagu legearen eta bekatuaren diskurtsoa: "Bekatua errua da, eta erruak zigorra merezi du, eta barkatuko bada baldintza batzuk behar dira". Eta Jainkoaren beldurra asmatu genuen, eta apaizak eta aitortzak jarri genituen bekatuen barkamena lortzeko. Ez da hori Jesusen ikuspegia. Jesusi ez zaio inporta nor den errudun eta nor errugabe. Jesusi ez zaio inporta bekatua, gaixotasuna baizik. Ez zaio inporta barkamena, osasuna baizik. Arazoa ez da nor den errudun, baizik eta

nor den gaixo eta nola sendatu, eta nola izan elkarrentzat ongile, sendalari? Erruaren eta zigorraren obsesioak harrapaturik gauzka. Jakina, errudunak besteak izan ohi dira beti, legea norberak bere erara egiten duenean. Legearen eta justiziaren izenean, Guantanamo asko eraikitzen dira. Oso bestelakoa da Jesusen ikuspegia. Eta marmarrean ari direnei esaten die: "Gaixo daudenek behar dute sendagilea, ez sano daudenek". Eta hori ulertzeko bihotzik ez zutenei esaten die: "Errurik ez duenak, jaurti dezala lehenengo harria". Utz dezagun, beraz, erruaren, bekatuaren, zigorraren ikuspegia. Jar gaitezen Mateoren eta Jesusen mahaian, geure zauriak eta besteenak sendatzera, elkarrekin pozik jatera eta amets egitera. Zabal diezazkiogun bihotzak kontsolamenduari eta ateak elkarri. Sar dezagun erlijio-egituren eta egitura politikoen barne-barneraino Jesusen printzipio kontsolagarri eta iraultzailea: "Nahiago dut errukia, legea eta zigorra baino". Nortara edo hartara galduta edo errudun edo zauriturik edo gizartean bazterturik edo elizan kondenaturik sentitzen bazara, zaude lasai. Zuregana dator Jesus, Jainkoaren ezteietarako gonbitea luzatuz. Ez zaude, beraz, inolaz ere galduta. Poztu zaitez, uxa itzazu beldurrak, utzi barruari gozatzen, zatoz konfiantzaz Jainkoaren ezteietara. Eta hasi zu ere, Jesusekin batera, mundu honetako galduak eta galtzaileak, zauritu guztiak, Jainkoaren ezteietako mahaira gonbidatzen. Gure esku dago Jainkoaren eztei-zoriona.


Jesús de Nazaret para el siglo XXI

4. Más allá del castigo y del perdón Esta lógica y primacía de la curación Jesús la aplica a una dimensión fundamental de la vida que las religiones, en especial el cristianismo, han gestionado en clave de culpa y perdón. ¿Fue ésa realmente la clave de Jesús?

Una vez que pasaba por allí, Jesús vio a Mateo sentado en la mesa de los impuestos y le dijo: “Ven con nosotros”. Mateo era recaudador de impuestos para la odiada Roma. Era recaudador y, por lo tanto, ladrón de oficio. Y Jesús lo llama: “Mateo, ve con nosotros”. Mateo no se lo puede creer: “¿Yo? ¿De veras yo? ¿Acaso no pretendes formar un nuevo movimiento de liberación de los judíos? ¿Para qué me quieres a mí? Yo no soy más que un pobre ladrón; los ciudadanos de bien y tus propios discípulos me miran con desprecio”. “Es igual – le dice Jesús –. Ven con nosotros también tú. Tenemos un bello sueño para soñar juntos. Tenemos que soñar juntos y juntos hacer realidad la verdadera liberación de nuestro pueblo y de todos los pueblos”. Mateo se sintió como si se le hubiera caído un gran peso de los hombros, como si le hubieran salido alas. Dejó allí la mesa de los impuestos y, lleno de consuelo, se fue a soñar con Jesús. Se sentía tan feliz, que se le ensanchó el corazón, el corazón y la bolsa y la mesa. Y ofreció en su casa una cena abierta a todo el que quisiera: allí no había etiquetas, no había prohibiciones, no había condiciones. Allí se reunieron la gente habituada a encontrarse con puertas cerradas. Allí se reunieron las humilladas prostitutas, los

odiados recaudadores, los despreciados pecadores que no cumplen las normas religiosas como se debe. Cabían todos, y nadie se miraba a sí mismo como mejor que los demás, ni tampoco como peor. El sueño de Jesús se estaba haciendo realidad. Claro que el sueño de Jesús no era del agrado de todos. Inmediatamente empezaron a murmurar aquellos justos que se tenían por tales: “¿Pero qué es esto, justos y pecadores mezclados en la misma mesa?” Ardían de ira los escribas y las autoridades religiosas: “¡Esto es intolerable! Este nazareno traspasa todos los límites de la ley. El que comparte la mesa con pecadores se vuelve pecador. Y la ley de Dios lo dice bien claro: el pecador es pecador y el justo es justo. El inocente es inocente, y el culpable es culpable. Y al culpable le quedan dos opciones: o el arrepentimiento o el castigo”. Tal era el discurso de los maestros de la religión y de los justos. Sigue siendo el discurso del moralista resentido, es la lógica de la religión sin consuelo. ¿Y qué dice Jesús? No necesita de grandes discursos, les responde con una simple frase: “No necesitan de médico los sanos, sino los enfermos”. Los maestros de la ley y


los fariseos hablan de “pecado”; Jesús habla de “sanos” y “enfermos”, habla de médicos. Es otra religión. La mayoría de nosotros tenemos metido hasta la médula el discurso de la ley y del pecado. Nos dijeron y repetimos: “El pecado es culpa, y la culpa merece castigo, o requiere de unas condiciones para ser perdonado”. E inventamos el temor de Dios, y pusimos sacerdotes y confesiones para obtener el perdón de los pecados. Pero no es ésa la perspectiva de Jesús. A Jesús no le importa quién es inocente y quién culpable. A Jesús no le importa el pecado, sino la enfermedad. No le importa el perdón, sino la salud. La cuestión no es quién es culpable, sino quién está herido y cómo curarlo, y cómo ser bienhechores y sanadores los unos de los otros. Estamos atrapados por la obsesión de la culpa y del castigo. Eso sí, los culpables suelen ser siempre los otros, cosa normal cuando uno ha establecido la ley a su antojo. En el mundo se han levantado muchos Guantánamos en nombre de la Ley y de la justicia. La perspectiva de Jesús es muy otra. Y a quienes murmuran les dice: “Lo que necesita un enfermo no es un juez, sino un médico; no es el castigo, sino el remedio”. Y a los que no tienen corazón para entenderlo les dice: “El que esté sin culpa, que tire la primera piedra”. Dejemos, pues, el registro de la culpa, del pecado, del castigo. Sentémonos a la mesa de Mateo y de Jesús, para curar heridas propias y ajenas, para comer y soñar juntos alegremente. Abramos el corazón al consuelo, la puerta al prójimo. Clavemos en las entraña de las instituciones religiosas y políticas el

principio consolador y revolucionario de Jesús: “Prefiero la misericordia a la ley y al castigo”. Si de una forma u otra te sientes perdido y culpable y herido o te sientes marginado en la sociedad o en la Iglesia, no temas. Jesús viene donde ti y te ofrece la invitación de Dios al banquete de sus bodas. No estás de ninguna manera perdido. Alégrate, hermano, hermana, ahuyenta los miedos, deja que goce tu alma, ven con toda confianza a las bodas de Dios. Y empieza también tú a invitar a la mesa de las bodas de Dios a los perdidos y a los perdedores, a todos los heridos de este mundo. En nuestras manos está que Dios sea feliz como en un día de bodas.

1.- Irakurri astiro testua. Zalantzak, argilunak… Lee despacio el texto. Dudas, puntos a aclarar… 2.- Azpimarra esaldi bat edo bi, gehien harritu edo pentsa arazi deutsuenak. Subraya una frase o dos. Las que más te han sorprendido o te han hecho pensar. 3.- Zure kristau bizitzan ze pausu txiki baino zehatz emon beharko zenduke testu honen arira? ¿Qué paso pequeño pero concreto te animas a dar en tu vida cristiana a la luz de este texto?

Arratiako Pastoral Eskualdea. Helduen katekesia 4. zenbakia. www.arratia.tk

Profile for Arratia Eliza

Jesus04  

Arratiako helduen katekesi paperak 04

Jesus04  

Arratiako helduen katekesi paperak 04

Profile for arratia