Issuu on Google+

JESUSEN BERRI ONA XXI. MENDERAKO Gaur Elizak dituen “erronkak” aipatzen ditugu sarri? Hitzak berak deseroso sentiarazten gaitu. Erronkak ditugu, eta ez dakigu nola egin aurre. Erronkak ditugu, eta ez gara gai aurre egiteko. Gaizki eginaren edo ezinaren edo ezjakinaren sentipenak harturik gaude, olatu erraldoi batek bezala. Lehenengo esan nahi nizueke: kontuz kontzientzia txar horrekin, ez digu ezertan laguntzen. Halakoxe garaian egokitu zaigu kristau izatea, eta ez dira besteak baino garai okerragoak. Ez diezaiogun utzi ezkortasunari gutaz jabetzen. Ez gaude erronka handietarako, eta hobe dugu erronkan ez hasi. Jar gaitezen xumeago, apalago. Bada berri on bat esker onez hartzeko eta apalki eskaintzeko. Ebanjelioak “berri ona” esan nahi du: berria eta ona, berria eta ongarria, ezezaguna eta kontsolagarria. Begira nola hasten zaigun San Markos Jesusen historia: “Joan Bataiatzailea kartzelan sartu eta gero, Jesus Galileara etorri zen eta Jainkoaren berri ona hots egiten zuen. Honela zioen: ‘Betea da garaia, eta bertan duzue Jainkoaren erregetza. Bihotzberri zaitezte eta sineti berri ona’ ” (Mk 1,1415). Berri on horrek Jesusen ezpainetan eta eskuetan izan zituen oihartzun nagusiak aipatuko dizkizuet. Jesusen berri onaren ardatz eta giltzarri nagusiak. Ez dira erronkak, biziaren doinuak dira. 1. Zoriontsu eta on izaten ikasi, izaten erakutsi Ebanjeliotik hitz bat bakarra hartu behar banu, eta gainerako guztiak utzi, hauxe hartuko nuke: "Zorionekoak!". Hitz horrekin hasi zuen eta hitz horretan bildu zuen Jesusek bere mezua osorik. Garai guztietako profeten sugarra zeraman barruan, eta mendira igo zen, Moises aspaldi igo zen bezala, eta harlauzatan idatzitako aspaldiko hamar agindu astun haien ordez zortzi aldarri alai zabaldu zituen lau haizetara: "Zorionekoak zuek!" Behartsu, gaixo, pertsegitu eta errukarri guztiei zoriona iragarri zien: "Zorionekoak zuek, ez, noski, pobreak zaretelako, pobreak izateari utziko diozuelako baizik! Zorionekoak zuek, ez negarrez ari zaretelako, negarraren ordez poza izango duzuelako baizik! Zorionekoak zuek, ez pertsegituak zaretelako, askapena

badatorkizuelako baizik! Jainkoak libratuko zaituzte! Jainkoak xukatuko ditu zuen malkoak! Jainkoak kontsolatuko zaituzte! Oraintxe da garaia. Kontsola ezazue elkar, Jainkoak kontsola zaitzaten! Goza itzazue elkarren negarrak, Jainkoak goza zaitzaten! Libra ezazue elkar miseriatik, Jainkoak libra zaitzaten! Izan zaitezte zoriontsu, Jainkoa bera ere zoriontsu izan dadin! Zoriongaraia da!" Horrela mintzatu zen Jesus mendi gainean, eta hitz horretantxe laburbildu zuen esateko zeukan guztia: "Zorionekoak!" Eta lau ebanjelioak eta Itun Berri osoa, egia esan, ez dira hitz horren oihartzun luzea besterik. Erreparatu hitzari: ba al dakizue zenbat


aldiz agertzen den Itun berrian hitz hori: "zorioneko"? 50 aldiz agertzen da. Pentsarazi egin behar liguke, zer den garrantzizkoa Jainkoarentzat, zer den funtsezkoa kristautasunean, zerk izan behar lukeen inportanteena Elizarentzat. Zoriona da munduari eragiten dion indar geldiezina. Zorionak erakartzen eta mugiarazten gaitu denok. Zorionaren bila dabiltza izaki guztiak. Eta Jainkoa? Zorion-egarri unibertsalaren hondoa eta sorburua da Jainkoa. Zoriona da Jainkoaren lehen ametsa eta agindu gorena izaki guztientzat. Izan zaitez zoriontsu! Bai urrun gabiltzala Itun Berriko mezutik! Eta bai urrun gabiltzala geure bihotzetik! Badirudi Jesusen zorion-logika azpikoz gain irauli dugula. Badirudi zorionaren ebanjelioa harlauza astunen eta dogma ulertezinen eta erakunde zurrunen azpian estali dugula. Estali eta ito. Zoriona baino sarriago esan eta entzun ohi ditugu bestelakoak, aginduak eta salaketak: eskoletan erlijioa erakutsi beharra, homosexualen ezkontzadebekua, abortu-legearen salaketa... Betiko kontuak. "Zorionekoak!" Zoriontasunak ditugu ebanjelioaren mamia, eta mami horixe bihurtu behar genuke biziaren legamia, gizartearen legamia, Elizaren orantza, munduaren orantza, dena zorionduko eta onduko duen jainkozko altxagarria. Zoriondu eta ondu: horixe. Ez al da ogia bezain sinplea? Zorionaren ontasuna eta ontasunaren zoriona: biak batera. Ez al da biziaren legea, Jainkoaren legea? Zerk egin gaitzake on zorionak baizik? Eta zerk egin gaitzake zoriontsu ontasunak ezik? Zorionak egingo zaitu on. Ez zaitu on egingo harrizko legeak, ez hitzezko dotrinak. Ezerk egitekotan, zorionak egingo zaitu on. Zorionak egingo zaitu

apal eta gozo, errukitsu eta bakegile. Zorionak egingo zaitu negarrez daudenen kontsolatzaile eta justiziaren gose-egarri. Zoriontsuago eta apalago, zoriontsuago eta errukitsuago, zoriontsuago eta zorionemaileago. Eta larrialdiak eta erasoak badatoz ere eta etorriko dira zorionak gordeko zaitu onik, zorionak eutsiko dizu ontasunean tente. Hori lehenengo, edo hori batetik. Eta horrekin batera bestea, edo gauza bera besteraka: zorionak egingo gaitu on, baina zerk egingo gaitu zoriontsu? Hori ere erakusten digu Jesusek zoriontasunen mendian: ontasunak egingo zaitu zoriontsu. Apaltasunak egingo zaitu zoriontsu, ez handitasunak, ez harrokeriak. Negarrez ari direnen errukiak egingo zaitu zoriontsu, ez axolagabeziak, ez gogorkeriak. Bake-minak egingo zaitu zoriontsu, ez gorrotoak, ez indarrak, ez indarkeriak. Biak batera, beraz: zoriona eta ontasuna. Zoriontasunak egingo gaitu on, eta ontasunak zoriontsu. Eta nahi duzun aldetik hasi, bi aldeak funtsean alde bera baitira. Nolanahi ere, alferrik saiatuko gara on izan gabe zoriontsu izaten, baita zoriontsu izan gabe on izaten ere. Alferrik saiatuko gara legearen derrigorrez onak izaten, baita handitasunaren poderioz zoriontsuak izaten ere. Zer da Jesusen ebanjelioa? Horixe: Zorionaren ontasuna eta ontasunaren zoriona. Ondu eta zoritu gaitzala Jainkoaren misterio hurbilak. Zer da Jainkoaren misterioa? Horixe: Ontasun zoriontsua eta zorion ongilea. Gauzarik sinpleena eta beteena. Eta zer da, hori ez bada, erlijioaren muina, eta Elizaren funtsa? Zertarako dira legeak eta dogmak eta gure teologia guztiak, zoriontsu eginez on egiten ez bagaituzte, eta on bihurtuz zoriontsu bihurtzen ez bagaituzte?


Jesús de Nazaret para el siglo XXI Voy a ir destacando algunos elementos nucleares del mensaje y de la praxis de Jesús, desde una convicción profunda: son una alternativa para el mundo en que vivimos y para el futuro que queremos reconstruir. J. Moltmann escribió: “Quien cree en el evangelio experimenta las fuerzas del mundo futuro (Heb 6,5) e ingresa en la primavera de la nueva creación. (…). Dios va a crear de nuevo todas las cosas, por consiguiente: ¡Aprovechad estas posibilidades! Ya están aquí, en ti y a tu lado. La paz es posible. La justicia es posible. La liberación es posible. Dios ha hecho posible lo imposible y estamos invitados a aprovechar nuestras posibilidades para la vida. Participad en la renovación de la sociedad y de la naturaleza” (J. Moltmann, Cristo para nosotros hoy).

1. Aprender a ser buenos y felices Si me tuviera que quedar con una única palabra del evangelio, dejando todas las demás, me quedaría con ésta: “¡Bienaventurados!”. Con esa palabra inauguró y en esa palabra resumió Jesús todo su mensaje. Le ardía dentro la llama de todos los profetas, subió al monte como Moisés en otro tiempo, pero en lugar de los antiguos diez mandamientos escritos en losas de piedra proclamó a los cuatro vientos ocho alegres edictos: “¡Dichosos vosotros!”. Anunció la bienaventuranza a los pobres, los enfermos, los perseguidos y todos los desdichados: “Bienaventurados vosotros, no porque seáis pobres, sino porque vais a dejar de serlo. Bienaventurados vosotros, no porque lloréis, sino porque os llega la dicha en vez del llanto. Bienaventurados vosotros, no porque seáis perseguidos, sino porque está cerca vuestra liberación. Dios os librará. Liberaos de la miseria los unos a los otros, para que Dios os libere. Sed felices, para que también Dios sea feliz. Es tiempo para ser felices”. Así habló Jesús en lo alto del monte, y en esa palabra resumió cuanto tenía por decir: “¡Bienaventurados!”. ¿Qué son los cuatro evangelios y todo el NT sino un

eco prolongado de esa palabra? Reparemos en esa palabra: ¿sabéis cuántas veces aparece en el NT la palabra bienaventurado”? Aparece 50 veces. Debiera hacernos pensar qué es lo más importante para Dios, qué es lo esencial en el cristianismo, qué debería ser lo principal para la Iglesia. La felicidad es la fuerza imparable que impulsa al mundo. La felicidad nos atrae y nos mueve. ¿Y Dios qué? Dios es el fondo y la fuente del anhelo universal de felicidad. La felicidad es el sueño primero y el mandamiento supremo de Dios para todos los seres. ¡Sé, pues, feliz! Andamos muy lejos de este mensaje central del NT. Andamos muy lejos de nuestro propio corazón. Todo indica que hemos invertido totalmente la lógica de la bienaventuranza que es la lógica de Jesús. Parece como que hemos sepultado, sepultado y ahogado, la lógica de la felicidad de Jesús bajo las pesadas losas de la moral, bajo dogmas incomprensibles, bajo rígidas instituciones. Oímos hablar de otras cosas, de leyes y acusaciones, mucho más que de felicidad: defensa de la enseñanza de la religión católica en la escuela, crítica del matrimonio


homosexual, denuncia de la ley del aborto… Lo de siempre.

que te mantengas sano y en pie, firme en la bondad a pesar de todo.

“¡Bienaventurados!”. Las bienaventuranzas son el núcleo del evangelio, y deberíamos hacer de ese núcleo levadura de la vida, levadura de la sociedad, levadura de la Iglesia, levadura del mundo, energía transformadora capaz de convertirlo todo en bueno y feliz. Bueno y feliz, eso es. Es tan simple como el pan. La bondad de la felicidad y la felicidad de la bondad: ambas cosas van juntas, son imposibles de separar. ¿No es ésa la ley de la vida? ¿No es ésa la ley de Dios? ¿Qué es lo que puede hacernos felices sino la bondad? ¿Y qué es lo que puede hacerlos buenos sino la felicidad?

Sí, pero ¿qué es lo que nos hará felices? Es la misma pregunta y la misma lógica por el otro lado, y también eso nos lo enseña Jesús en las bienaventuranzas del monte: la humildad te hará bueno, no la grandeza ni la arrogancia. La misericordia con los que lloran te hará feliz, no la indiferencia, no la severidad. El deseo de paz te hará feliz, no el odio, no la fuerza, no la violencia.

La felicidad nos hará buenos. No te harán bueno unas leyes de piedra, ni unas doctrinas fabricadas de conceptos, aprendidas y creídas. La felicidad, nada más, te hará bueno. La felicidad te hará humilde y manso, misericordioso y pacífico. La felicidad hará de ti consolador de quien llora y te dará verdadera hambre y sed de justicia. Cuanto más feliz seas, más humilde serás, cuanto más feliz más misericordioso, cuanto más feliz más dador de felicidad. Y aun cuando llegue la tribulación y la persecución –y es seguro que llegarán–, la felicidad hará

Así pues, las dos cosas juntas. La dicha nos hará buenos y la bondad nos hará dichosos. Y puedes empezar por el lado que quieras, pues ambos lados son en el fondo el mismo lado. En vano te empeñarás en ser bueno sin ser feliz, y también en ser feliz sin ser bueno. En vano nos empeñaremos en ser buenos a fuerza de leyes morales y dogmas religiosos, e igualmente en ser felices a fuerza de tener, de saber, de poder. El evangelio de Jesús es eso: es la bondad de la felicidad y la felicidad de la bondad. El misterio de Dios es eso: la bondad dichosa y la dicha bienhechora. Es lo más simple y lo más pleno. ¿Y qué otra cosas es sino eso la entraña de la religión y la esencia de la Iglesia? ¿De qué sirven las leyes y los dogmas y todas nuestras teologías, si no hacen buenos siendo felices y no nos hacen felices siendo buenos?

1.- Irakurri astiro Testua. Zalantzak, argilunak… Lee despacio el texto. Dudas, puntos a aclarar… 2.- Azpimarra esaldi bat edo bi, gehien harritu edo pentsa arazi deutsuenak. Subraya una frase o dos. Las que más te han sorprendido o te han hecho pensar. 3.- Zure kristau bizitzan ze pausu txiki baino zehatz emon beharko zenduke testu honen arira? ¿Qué paso pequeño pero concreto te animas a dar en tu vida cristiana a la luz de este texto?

Arratiako Pastoral Eskualdea. Helduen katekesia 1. zenbakia


jesus01