Page 1

Arteako San Martin: ateak zabalik Datorren zapatuan, ekainaren 30ean, eguerdiko hamabietan, Arteako San Martin ermitean ateak zabalik egongo dira bertan egin diran lanak azaltzeko auzotarrei eta herritarrei. Urte bitan lan egin ondoren, ermitaren zaharbarritzearen lehen fase biak amaiturik, jende aurrean azaldu gura da, jai eta poz giroan, orain arte han egindakoa, eta bide batez, eskerrak emon zaharbarritze honetan lagundu daben erakundeei. Triki trixaren doinuaz alaiturik emongo jake ondo etorria egun horretan horra urreratzen direnei. Esker onezko otoitzaldi bat egingo da, ez mezea. Meza Santua aurten San Martin bueltan ospatuko da-eta, azken urteotan ospatu barik egon ostean, ermitearen egoeragaitik. Amaitzeko pintxo batzuk konpartitzeko aukerea eukiko dogu, doinu alai eta guztiz.

Arteako San Martin ermitea gaztetuta daukagu “500 urte daukan ermitea gaztetuta daukagu orain� esan euskun Arratiako Arteako San Martin auzoko lagun batek gaur egun zaharbarriturik dagoen eraikin hau mirestuz. Urratsez urrats, inoiz baino apain eta ederrako ikusi daiteke orain San Martin bere etxetxoan. Lehen fasean eraikin multzo osoaren kubierta edo teilatua aldatu zan. Kontuan hartu behar dogun hau dala Arratia osoan ermitea, seroraren etxea eta korta, hiru atalak teilatu bakarraren azpian dagozala. Azken hilabeteotan bigarren faseari ekin jako, zaharbarrituz ormetako pinturak, erretaula, hiru ateak eta zorua. 100.000 euro inguruko aurrekontu bategaz, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Arteako Udalaren eta Arteako parrokiaren artean jarrita, mende batzutan gaztetu da San Martin eta San Antolin santuei eskeinitako harribitxi hau. Lehen faseak 49.956 euro behar izan zituan multzo osoaren teilatua aldatzeko: ermitearen, seroraren etxearen eta kortaren teilatua. Bigarren faseak 51.334 euro ditu aurrekontu moduan, ermita barruko zaharbarritzea egiteko eskainiak: ormetako pinturak, erretaula, altarea, zoruko ohola aldatzea, hiru ateak, ormen zarpiatzea eta errataulako zerua. Arrazoi ekonomikoengaitik ermita barruko alboko eta atzeko ormak pintatu barik geratu dira. Era berean zehaztuteko geratu da zer egin seroraren etxea, korta eta lastategiagaz, egunen baten horreek ere barritu ahal izateko. Ermita hau gotiko errenazentista sasoiko emoitza bikain bat. Ondoren seroraren etxebizitza gehitu jakon, 1704. urtean Maria de Urube andrea bizi zela bertan. 1753. urtean enkargatu ziran Elorrion erretaulako irudi biak, San Martin gotzaia eta San Antolin, sasoiko 314 erreal ordainduz. Auzokoek harrituta dagoz ormetan egin dan lan zehatzagaz. Beti ezagutu dabez kareaz zuritutako ormak. Oraintxe konturatu dira jatorrizko kolore bizi alaiekin, mendeetan estalduta egon direnak. Eurentzako harrigarri egiten jakez ormetako eta erretaulako zeruaren jatorrizko margoen bizitasun deigarri eta nabarmena. Hantxe. Bere arboladian gordeta, zuhaitzez inguraturik, begi bistan ditu Gaztela eta Bilbo arteko bide zaharra, Zeberio eta Orozko ibarretara doazen bide gurutzearen ondoan. Hantxe dago zain San Martinen debotoa eta Arratiako historia eta arte zalearen zain. Bisiteak pena merezi dau, ez dau inor indiferente itxiko.


Jornada de puertas abiertas en San Martín de Artea El próximo sábado 30 de junio, a las doce del mediodía, tendrá lugar una jornada de puertas abiertas en la ermita de San Martin de Artea, para explicar a los vecinos del barrio y del pueblo los trabajos de restauración allí realizados los últimos dos años. En medio de un ambiente festivo se quiere mostrar in situ, a los que voluntariamente quieran acercarse, la restauración realizada hasta el momento, y mostrar el agradecimiento a las instituciones que han colaborado en la financiación de los trabajos de dicha restauración. Los alegres sones de la triki trixa darán la bienvenida a los que se acerquen al lugar. Posteriormente habrá una oración de acción de gracias, pues la celebración de la santa misa será en torno a la fiesta de San Martín, después de que los últimos años no se haya celebrado debido al mal estado de la ermita. Al finalizar la visita tendremos oportunidad de compartir unos pinchos amenizados de nuevo por la alegre música.

La ermita de San Martín de Artea reluce como nueva “Una ermita de 500 años que parece nueva” nos decía un vecino del barrio de San Martín en Artea, Arratia, al visitar la multisecular ermita hoy restaurada. Y no exageraba. Paso a paso, la ermita luce hoy como en sus mejores tiempos. Si en una primera fase se acometió la restauración de todo el tejado común del singular conjunto arratiano (ermita más casa de la serora y cuadra), estos últimos meses se han restaurado las pinturas murales, el retablo, las puertas de acceso y el suelo. Con un presupuesto de unos 100.000 euros, aportados entre la Diputación Foral de Bizkaia, el Ayuntamiento de Artea y la parroquia, la ermita dedicada a San Martín y San Antolín ha rejuvenecido cientos de años. En una primera fase se destinaron 49.956 euros a la sustitución de la cubierta de todo el conjunto (ermita, vivienda y cuadra con pajar). La segunda fase está calculada en un importe de 51.334 euros destinados a la restauración interior: pinturas murales, retablo, altar, enseres, sustitución de tarima de solado, puertas, raseo de paredes y bóveda del retablo. Por motivos económicos, están pendientes de pintar las paredes laterales y del fondo del interior de la ermita y queda por determinar qué hacer con la casa de la serora, con la cuadra y el pajar, para saber cómo encarar su reconstrucción algún día. La ermita es un bello ejemplar gótico-renacentista, a la cual posteriormente se añadió una vivienda para serora que ya aparece registrada en 1704, habitada por María de Urube. En 1753 se encargaron las tallas del retablo, imágenes de San Martín obispo y San Antolín, en Elorrio, a un costo de 314 reales. El minucioso trabajo sobre la pinturas murales tapadas durante años por capas de cal, han sacado a la luz los cálidos y vivos colores originales. Mucha gente admirará por primera vez la alegría de los tonos originales de las pinturas de la pared o el cielo del retablillo. Desde lo alto de su promontorio, protegida entre árboles, a la vera de los caminos hacia Zeanuri, Orozko, Zeberio y Arantzazu, la ermita espera la visita de vecinos del valle y de la anteiglesia. El visitante curioso y amante del arte y la historia de nuestro valle no regresará defraudado por la visita.


Artea. San Martin. 2009

Hasi dira beharrak. Con los trabajos iniciados.


Teilatu barritua. Cubierta renovada.

Erretaula. Retablo 2010


Erretaula Retablo 2012

Erretaula, altarea, erretaularen ateak eta ormak zurituta. Retablo, altar, puerta retablo, pared encalada 2010


Errataularen ateak. Puertas retablo 2012

Ormetako pinturea eta altarea zaharbarrituta. Pintura pared y altar restauraci贸n 2012


Testuak eta argazkiak: Textos y reportaje grรกfico: www.arratia.tk

Arteako San Martin atea zabalik  

Arteako San Martin atea zabalik Ermita honen zaharbarritze lanen aurkezpena

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you