Page 1

Informazio-bilaketen inguruan inkesta. Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

IZENA: Arrate Gonzalez/ Maialen Torres/ Eli Agirre

1. ekarpena. Inkesta: egiten dituzun informaziobilaketen inguruan [erantzunak landu] 1. Behar duzun informazio egokia bilatu, aukeratu eta eskuratzerakoan ze zailtasun izaten dituzu? -Nora jo ez dakigula geratzen gara. -Bilaketan, nahi dugunarekin zerikusirik ez duten gauzak agertzen zaizkigula. -Informazio fidagarria den ala ez. -Informazio hori erabili dezakezun ala ez (copyright). -Informazioa egokia izan arren beste hizkuntzaren batean aurkitzen dugula gehienetan.

2. Zure bizitzan informazio egokia erabiltzen duzula uste duzu? Zuretzako noiz merezi du informazioa bilatzen denbora asko erabiltzea? -Uste, bai. Hala ez balitz ez genuke informazio hori erabiliko. -Informazioa fidagarria dela ziurtatu nahi dugunean. Esaterako, beste web orri batzuekin alderatzen dugu esku artean duguna, egia den ala ez frogatzeko. -Erosketaren bat egiterakoan. Prezioen alderaketa egiteko web orri ugari bisitatzen ditugu, jendearen iritziak irakurriz eta foroetan parte hartuz.

3. Informazioa bilatzerakoan, Interneten fidagarritasun gutxiko informazio ugari topatu dezakezula uste duzu? Zer egiten duzu horrelako informazioa ez aukeratzeko? -Bai. Izan ere, jendeak sarrera erraza du sarean eta edozer idazteko aukera ere bai. -Beste web orri batzuekin alderatu, ezagunagoak direnekin, esaterako. Beste bide batzuk erabiliz, web orrian agertzen diren telefono zenbakiak eta helbideak‌ -Web orriaren itxurak ere lagun dezake informazioa hautatzeko garaian, blog bat bada, esaterako, ez da oso fidagarria izango.

inkesta  

Gaur informazio konpetentziak ikasgaian, informazio bilketen inguruan egin dugun inkesta

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you