Page 1

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

23. ekarpena. Albisteak kudeatzen: Google News, http://news.google.es Izena, banaka: Arrate Gonzalez Saez Ekarpenaren helburua: •

Albisteak kudeatzeko Google News tresna ezagutu eta erabiltzea.

Acerca de Google noticias irakurri eta azaldu zer egiten duen Google Newsek. Zergatik da interesgarria? Google Newsek egiten duena da, 700 iturri desberdinetatik bezeroaren gustura eta interesen arabera aukeratutako albisteak bildu. Hau dela eta, tresna interesgarria da, albisteak pertsonalizatuak direlako eta zuzenean zuk aukeratutako gaien inguruko berriak biltzen dituelako. Honek duen funtzionamendua oso erraza da, intereseko titularretan klikatu eta gai horren inguruan aurkitzen dituen albiste guztien loturak aurkituko dituzu. Albisteak kontsultatzeko metodo egokia iruditzen zait, berri baten ikuspuntu desberdinak kontrastatzeko oso baliagarria delako. Gainera, sailkatuta eta ordenaturik aurkitzen ditugu. Deskribatu labur-labur eskaintzen dituen lau funtzioak. Eskaintzen dituen funtzioak hurrengo lau hauek dira: 1. Albiste pertsonalizatuta: Egunero publikatzen diren albisteen berri izatea ezinezkoa denez, Google Newesek eskaintzen digun aukera nagusia web orrialdea pertsonalizatzea eta intereseko gaien inguruko berriak jasotzea da. 2. Alerta: Zure intereseko berriak emailean jasotzeko aukera ematen duen teknologia da PULL deritzon teknologia. Horretarako erregistratuta egotea da beharrezkoa. Bide honez, egunero edo astero biltzen diren zure intereseko albisteak korreoan jasoko dituzu.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

3. Albistegia mugikorrean: Zure mugikorrak albisteak biltzeko behar dituen prestakuntzak baldin baditu, Google News bertsio bereziaren bitartez albisteak mugikorrean jasotzeko aukera eskaintzen dizu. 4. Feeds: Google Newsen eguneratzeak egitea ere posible da, RRS feedsen bitartez, lehenago ikusi dugun beste berehalako alerta sistema dugu hau. Hasierako orrira joan eta Googlen kontuarekin sartuta ( Gmail posta elektronikoa) Editar pรกgina agertuko zaizu eskuin aldean, goian. Sartu eta kendu Espectaculos atala eta gehitu atal berri bat Nekazaritza deitzen dena. Zenbat albiste agertu zaizkizu atal horretan? Ze beste atal sortuko zenuke zuk, zerren inguruan?

Bederatzi albiste desberdin agertzen zaizkit nekazaritza atalean. Beste atal sortu beharko banuke, kultura atala gehituko nioke.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zumaiako herri komunikabide batean lan egiten duzu eta Zumaiaren inguruan sortzen diren albiste guztiak jaso nahi dituzu zure posta elektronikoan. Azaldu nola egingo zenukeen hau (pantailak txertatu hurrengo koadroan, Imp Pant teklaren bidez)

Pantaila honetan, interesatuta gaudeneko gaiaren izena jarriko dugu eta gure gmail kontua idatzita, emailean jasoko dugu honen inguruan publikatzen den albiste oro.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Bilaketa aurreratuan, nola bilatuko zenuke Lakua-ren inguruan Gara egunkariak pasa den astean ateratako artikuluak? Azaldu prozesua eta emaitza.

Bilaketa aurreratuan horrelako pantaila bat agertuko zaigu: Hemen egin nahi dugun bilaketaren zenbait datu sartuko ditugu; zein egunkaritakoa den, zer egunetan argitaratutako albistea den‌ Ariketa honetan adibidez, Lakua agertzen deneko 48 albiste desberdin agertu zaizkigu.

Busqueda en el archivo de Google Noticias atalean sartu:


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zenbat albiste egon dira Ibarretxeren inguruan? Ze urte eta ze hilabetetan egon zen albiste gehien Ibarretxeren inguruan?

10.200 albiste inguru aurkitu ditu bilatzaile aurreratuak. 2007-10 izan zen Ibarretxeren inguruan albiste gehien jaso zireneko urtea eta hilabetea.

Busqueda en el archivo de Google Noticias atalean jarraituz: Azken bi hilabete hauek kenduta, Aminatu Haidar noiz izan da albiste eta zergatik? 2005 urtetik 2007 urte bitarte izan zen albiste. Aminatu Haidar giza eskubideen aldeko aktibista saharauia da.Sahararen independentzia

aldarrikatzen

duten

pertsonetako

bat,

eta

hainbat

manifestaziotan parte hartu ondoren, espetxeratuta izan den emakumea da.

23. ekarpena  

Albisteak kudeatzeko Google News tresna ezagutzeko eta erabiltzen ikasteko ariketa.