arranbela 2010 erearoa

Page 1

arranbela 3. alea ¡

2010eko erearoa

baztango ezker abertzalea

ONGI-ETORRIAK PREKARIETATEAREN LURRALDERA

A

rraiozko merkatalgunea ireki berri duten honetan, saltokiko lan-baldintzen argitara bere garaian egin genuen gogoeta berreskuratu eta berritu nahiko genuke. Orduko hausnarketan horrelako saltoki handiek nekazal lurren galera dakartela aipatzen genuen, lurraldea desegituratzen dutela eta auto-mugikortasuna bulkatzen; halaber kontsumokeria sustatzen dutela eta betiko nekazaritzaren kaltetan nekazaritza industrial eta trinkoa bulkatzen dutela, horrek dakarren elikagaien kalitatearen galerarekin eta ingurugiro eraginarekin. Horrekin batean, jendarteko balore sozialetan eta kulturaletan izanen lituzkeen ondorioak aipatzen genituen, eta horrelako saltokiek sortzen duten lan-prekarioa. Zoritxarrez, gure hausnarketa guztiak betetzen ari direla ikusi daiteke, bereziki lan-prekarioarena. Arraiozko Simplyn kaxan lana eginen duen langile arrunt baten soldata gordina 700 euro ingurukoa izanen da, eta 12 orduko disponibilitatea eskatzen diote; iduriz, langile gehienak andreak izanen dira. Baldintza horietan nork bermatu dezake guttienezko autonomia, bizi-kalitatea eta lana eta familia bat egiteko eskubidea? Ba, azken aldiko Baztango udaletxearen lanpostuak sortzeko diskurtso demagogikoak horrelako mundu prekarizatu, desegituratu eta menpekora garamatza. Jakin badakigu ez dagoela errezeta majikorik, eta horregatik, ez diogu horrelakorik eskatzen udaletxeari; garapen ereduaren inguruko gogoeta serio eta sakona bulkatu dezala bertzerik ez, utz ditzala demagogiak eta efektu kolpeak bertze baterako.

Enpresa parkea, Denen artean, Baztandarren denen mesederako mesedetan?

Gure herrien defentsan

Elkartasun eguna

Baina udaletxeari egiten diogun eskariaz haratago, kontuan hartu behar da egiturazko egoera bat egon badagoela, eta hori sistema kapitalistak zehazten duen egitura sozioekonomikoa dela. Gainera, momentu hauetan erreforma proposamenen bidez lan-merkatuaren desarauketa gogorragoa prestatzen ari dira, lurrarendako eta jendartearendako kaltegarriak diren sektore produktibo eta azpiegiturak bultzatzen darraite, eta hazkundearen eta etekinaren logikak itsututa gure geroa suntsitu nahirik dabiltza. Horregatik beharrezkoa da langileria eta herri sektoreak bat egitea eta bertze jendarte-eredu baten aldeko borrokan bertze oinarri batzuk finkatzen hastea: zer produzitu, nola, zertarako, nola banatu‌ Bidegurutzea gero eta garbiagoa da: basakeri kapitalista edo etorkizun sozialista.


arranbela 2

LEKAROZKO ENPRESA PaRKEARI BURUZ

E

zker Abertzaleak jasaten duen ilegalizazioak eta errepresio gogorrak gure arialdia neurri batean baldintzatzen badu ere, herriarekin eta aldaketa politiko eta sozialarekin dugun konpromezuak, traben gainetik, herriko aferen gainean egotera bulkatzen gaitu; eta, horrela, oraingoan, Lekarozko kaputxinoen eskola zaharrean egin nahi dutenaren gainean hausnarketa batzuk egin nahi genituzke. Hasteko, eta orain artiokoari errepaso ttikia eginez, bi aldi edo momentu bereiz daitezke: Lehen momentuan, 2004. urtean Kaputxinoek eskola eta lurrak salmentan paratu zituzten. Testuinguru horretan eraikuntza enpresa desberdinek bertan egitasmo urbanistiko bat egiteko nahia agertu zuten. Udaletxeak egitasmo hauek egiteko aukera baztertu zuen. Gure ustean, halako erabakiarekin udaletxeak zentzuz eta arduratsu jokatu zuen, Aroztegiako proiektuan ez bezala. Baldintza horietan udaletxeak lur horietan esku hartzeko ekimen ausarta abiatu zuen, ingurua erosteko asmoa agertuz eta bertan, Baztango eragileekin solastutako ekimen desberdinak jartzeko aukera orokor bat aurkeztuz. Funtsean, eskualde mailako aukeren gune bat eratu nahi zen, ikerkuntza eta berrikuntzarekin zerikusia zuten balio erantsi handiko jarduerak ere bertan ezarriko zituena: gune teknologikoa, NaturZientzien behatokia, jatorri izendapeneko produktuen sustapen eta kudeaketarako

gunea, enpresa gunea, erakustazoka eremu funtzio-anizduna, arte gunea, artistendako lantegiak eta egoitza‌ Bigarren momentu batean, 2006. urtean, Nafarroako Gobernuak efektu kolpe bat eman eta Lekarozko eskolako eremu guztia 3,3 milioi eurotan erosi zuen. Nafarroako Gobernuak hasieran ez zuen inguruari buruzko egitasmorik, alta, egitasmoak zehazteko batzorde bat abiatu eta Nafarroa 2012 Planaren barnean 12 milioi bideratu zituen Lekarozko egitasmorako. Modu horretan joan den urtean enpresa alorreko campus bat eraikiko zuela iragarri zuen, hizkuntz-murgiltze zentro bat, enpresa parke bat eta harrerarako gune bat. Egitasmoak ekonomiari, hezkuntzari eta kulturari lotutako ideiak lantzea eta garatzea izanen du helburua. Denetara 120.868 metro koadroko campusa. Gauzak horrela prozesuaren eta egitasmoaren inguruko gogoeta hauek egin nahi ditugu: ~ Nafarroako Gobernuaren eta Baztango Udaletxearen interes borrokatik eta deskoordinaziotik haratago (iduri duenaren arabera Nafarroako Gobernuaren protagonismo nahikeriagatik), begi-onez ikusi dugu administrazio publikoak eremu horretan hartu duen gidaritza eta eremua erosi izana, hori baita interes orokorra bermatzeko oinarria, nahiz eta horrekin bakarrik ez den aski. ~ Horrela, administrazio publikoaren eskuhartze eta gidaritzaz gain, interes orokorra nagusitzeko mekanismo parte hartzaileak landu behar dira, eta Nafarroako Gobernuak afera horretan nabarmen huts egin du. Egitasmo desberdinak lantzeko batzorde bat osatu zuen, eta bertan Nafarroako Gobernua bera, Baztango udaletxea eta eskolako ikasle-ohiek parte hartu zuten;


baina baztango eragile sindikal, ekonomiko, sozial eta kulturalei ez zieten tokirik egin, guttiago oraino ezker abertzaleari. Udaletxearen ardura zen baztango eragile desberdinen parte hartzeko aukera bulkatu eta babestea. ~ Guzti horren ondorioz Nafarroako Gobernuak egindako egitasmora iristen gara. Gure ustean Lekarozko eremuak baztango baliabideetan oinarrituriko bertze garapen eredu bat bulkatzeko azpiegiturak landu behar lituzke. Baztango garapena bertako baliabide eta jendeetan oinarrituko duena, kalitatezko enplegua sortuz, iraunkorra eta sozialki beharrezkoa. Orain artiokoarengatik badirudi bulkatzen ari diren egitasmoa hiriaren menpeko landa-eremuaren eskeman kokatzen dela, zerbitzuetan

EREDU SOZIALAREN ERALDAKETA Apirilaren 28an Iñaki Antigüedad EHUko irakasleak emandako hitzalditik jasotako hainbat aipamen. (...) Batzuk diote ez dugula alternatibarik eskaini behar, nik bai, baina ez gobernuari alternatibak emateko eta errateko “hau ez, hori bai”, alternatibak guretako behar du izan, gure buruari erran behar diogu zer nolako Euskal

oinarrituriko ekonomia tertziarizatu baten ele xarmantekin jauntzia, eta hain modako bihurtu diren ikerkuntzaren, berrikuntzaren eta garapenaren mantrekin herritarren atxekimendua bildu nahi duena. ~ Halaber, iduri du Nafarroako Gobernuaren eskuhartzea azpiegituretan egin beharreko inbertsioetara mugatzen dela. Haatik, baztango baliabideak eta jendeak aktibatzeko izaera publikoko enpresak eta programa desberdinak ere egin beharko lituzke. Hau da, bertako baliabide eta jendeetan oinarrituriko garapen eredu desberdin bat bulkatzeko, beharrezkoa da ekimen publikoak ekonomian zentraltasuna hartzea eta hura zentzu guztietan egituratzea, planifikatzea eta gidatzea, herritarren partehartzea oinarri gisa hartuta.

Herria nahi dugun. Guk erraten dugularik independentzia, sozialismoa nola irudikatzen dugu hori?, nola ulertzen dugu garraioa, nola ulertzen dugu produkzioa edo produktibitatea bera, nola ulertzen dugu ingurumena, demokrazia. (…) Inpresioa dut sindikalismoak buruan eduki duen borroka mota gehien bat fabrika barnean kokatu dela, langileak fabrika barnean, ez langileak bizi diren lekuan, garraiatzen diren lekuetan, aisian. Gainera sindikalgintzatik eredua aldatu behar dela erraten delarik, eraldaketa sozialarena erraten

arranbela

Enpresa parkea, Baztandarren mesedetan?

3


arranbela 4

denean faltan hartzen dut eraldaketa ekonomikoa, eraldaketa politikoa... bertze eraldaketen aipamena, eraldaketa soziala ezin delako gertatu, ez bada bide-orri berean eraldaketa ekonomikoa, eraldaketa politikoa. (…) Erraten da lana eta aberastasuna banatu behar direla, lan baldintzak hobetu, prekarietatea gainditu, kontrol publiko handiagoa… Baina inpresioa dut produktibitatea bera ez dela ukitzen, hau da, gehiago sartzen garela aberastasuna nola banatu, eta ez garela sartzen nola sortzen dugun aberastasuna eta ia aberastasuna sortzeko modu hori egiazki iraunkorra den denboran, edo benetan gu, gure inguruan aberastasuna banatzeko eginahaletan, aberastasun hori bertze batzuen kontura sortzen dugun, batez ere lehenengo, bigarren, hirugarren, laugarren mundua dena delakoen kontura. Ez da aski aberastasuna banatzearekin, berpentsatu behar da aberastasuna nola sortzen dugun, noren kontura sortzen dugun eta ia etengabe sortu daitekeen aberastasun bat ote den edo agian mugatu beharreko aberastasuna den.

garapenari ematen diote zentzu hori, hazkundea… Horregatik, guk ezkerretik nahi dugun garapen hori ez da eurek nahi duten hori. Beraz hemen benetan arazoa hazkundea da eta hazkundea gero eta kontsumo gehiago da, gero eta lehengai gehiago ustiatu eta agortzea… Garapena zoritxarrez zentzu horretan ulertzen da. (…) Beraz garapena hitza alde batera utzita sostenibililitatearen kontzeptua erabili genezake, iraunkortasuna Baina zer da sistema iraunkorra? Roberto Bermejo EHUko ekonomia irakaslearen arabera “sistema batek, sistema horretan bizi den jendarteak ganoraz bizitzeko moduko sistema bat, bai ekonomia aldetik, etika aldetik, ingurumenaren aldetik, demokraziaren aldetik, hainbat alderdiren aldetik mantenitzeko modua”. Bertze modu batean erranda sostenibilitateak gauza bat argi eta garbi definitzen du: mugak onartu beharra. Gaur egungo garapen ofizial horretan desarrollismo kontzeptu horretan, muga hitza ez da existitzen. Zuk erran dezakezu azpiegitura batzuk behar direla, baina non daude mugak?Azpiegiturak erabiltzen ditudalarik dira ikaragarri handi modukoak: energetikoak, garraioak… ez ospitalak. Azpiegiturak ustezko gaitzen balizko botikak izatetik, benetako gaitzen egiazko minbizia izatera pasa dira.

(…) Lehengai guztiak ari gara agortzen, gero eta gehiago kontsumitzen ari gara. Eskaintzaren kontua ere bada. Eskaintza gehitzeak eskaria gehitzea dakar, urarekin izan, energiarekin izan… gauza guztiekin. Eraldaketa kontuetan ez dago

(…) Onartu beharreko mugak ez dira muga eko(…) Garapen hitz aditurik, bakoitzak bere zer nomikoak, muga hori ere nik uste propioa eduki behar du eta bere fisikoak dira. ebatsi digutela, ekarpena egin. Ereduaz solasdemokrazia ebatsi tatzen dugularik, diguten moduan, edo sozialismoa, elemendu batzuk berdinak izanen dira, edo askatasuna (…) Ekonomialari ideologikoak direlako, baina horien alternatiboen arabera, garapen gauzapena ezin da bera izan Pirinioan iraunkorra erraten dugularik benetako edo Erriberan. Bakoitzak bere eskualarazoa garapena da. Erdaraz desarrollo detik, bere inguru fisiko hortatik abiatu eta euskaraz garapena erabiltzerakoan, behar du bere bide-orri hori, baina argi aunitzek buruan dutena desarrollismoa eta garbi edukita inguru horrek, lurralde horrek badituela baliabide batzuk da, etengabeko hazkundea da, eta


Lanpostuak sortu bai, baina neurtu beharko da, kontua ez da lanpostuak lanpostuengatik sortzea, prekarioak ez, kalitatezkoak, baina kalitatezkoak izateko iraunkorra izan behar du, hau da, egiten dugun hori izatea egiazki behar dugun hori, iraunkortasuna ulertzeko modu jator baten bidetik. (...) Iraunkortasunak, neurri batean, hurbiltasuna erran nahi du, ezin da mundu iraunkor bat eraiki edo “Baztan iraunkor bat” denetarako kanpotik ez dakit zenbat kilometrotik ekarri behar diren gauzen menpe baldin badago. Gaur eguenean globalizazioaren bidez, sinistarazi digute eskubidea dela munduko edozein lekutan ekoiztutako edozein produktu gu fresko-fresko goizero eskuratu ahal izatea. Horren aitzinean guk hurbiltasunaren alde egin behar dugu. Modu horretan, aski inportantea da lurraldearen kontzeptua eztabaida horretan, eskualdearena, inguruko lurraldearena. (…) Euskal Herria iraunkorra izanen da bere eskualde guztiak iraunkorrak direlako. Gainera gure eskualdeek badute gauza bat lagungarri, normalki eskualdeetako hartzen ditugun horiek bat datoz erreken bailarekin eta horrek

laguntza bat ematen du hainbat politika egiteko eta integratzeko, urarena adibidez. Ezker Abertzaleak, eskualdeetan, orain arte modu politikoan lantzen ez ziren hainbat gai lantzen hasi da, eta hori garapen eredua da, zelan aurrera egin, zelan egin garapen eredu jator baten aldeko bidea baina eskualdetik. Eta eskualdeetan badaude arazo ekonomikoak, deslokalizazioak… Ahalik eta planteamendu integralena egiteko taldeak sortzen ari dira, guttienez ideien eremuan, gero bertze kontu bat izanen da hori nola gauzatu. Horretarako, garapen endogeno erraten dugun horretarako, sektoreetan integratua dagoen garapena bulkatu behar da, dibertsifikatua. Dibertsifikatua egotea da botikarik hoberena krisi baten aitzinean. Krisia, batez ere, apostu bakarra eta handia egina zuten eskualdeetan sentitu da. Deszentralizazioa ere bertze elementu garrantzitsu bat da bide-orri horretan. Ez bakarrik zerbitzuak deszentralizatu, gestioa eta boterea ere hainbat gauzetan deszentralizatu behar dira. Horrek baditu abantailak: demokrazia zuzenagoa, ez dira lo egiteko auzo edo eskualde hutsean bihurtuko. Guttienezko entitate juridiko bat duzu. Nik oraintxe bertan sinatuko nuke Diputazioak desagertzea eta eskualdeek hartzea horien tokia, bertze modu horizontalago batean planteatu lurraldearen antolaketa, eta erabakiak hartzeko prozedura ere. Zer erranik ez demokrazia parte hartzaileari buruz, eskualdeari lotuta. Demokraziari lotuta, gero eta gehiago erabiltzen da lurralde demokrazia kontzeptua. Nafar bakoitzak botu bat erratean, gerta liteke honat bideratzea bertze inork nahi ez dituen gauzak. Lurraldean eragina duten, gauzetan guztiz kaltetuak suertatu daitezkeen zonalde berek pisu gehiago eduki beharko lukete, gerta litekeelako Bizkaian gertatu den bezala, Bilbok pisua hartzea eta errauskailua Alonsotegira eramatea. Orduan erabakia nola hartzen den ere berpentsatu behar da. Beharrezkoa da gure bide-orria kolektiboki zehaztu eta asumitzea

arranbela

bere garapena egokiro bideratzeko, baina horrekin batera baditu muga batzuk, izan daiteke klima, izan daiteke erliebea... Horregatik niretako inportantea da zerk mugatzen duen zer, nire ustez ingurumenak mugatu behar du ingurumen horretan iraunkorki bideratu behar den garapen eredua. Gaur egun ereduak berak, baldintzatzen du bertze guztia, gainera eredu bakarra. Eta nik apostu bat egin dudalako meditarraneo aldean bigarren eta hirugarren etxebizitza bulkatzeko, urik ez dagoela? Lasai, beti izanen da “eszedentarioa” den Ebro bat. Beti egonen da “eszedentarioa” den ekosistema bat hortik mugitzeko, eta gainera, kasu honetan ura, beti egonen dira enpresak prest zementua sartzeko, harrobiak egiteko… eta gainera lanpostuak sortuko ditugu…

5


arranbela 6

AMAIURKO MUNOAN HARROBIA

A

maiurko Munoan harrobia egiteko lehendabiziko berria 2005ean izan zen. Batzar Nagusi batean, gai ordenean ez bazetorren ere, Azysa enpresak Munon zundaketak egiteari baiezkoa eman nahi izan zitzaion. Orduko Amaiurko alkateak nolanahi ez zela horrelakorik erabakitzen ahal eta informazio gehiago ematea galdetu zuen. 2009 arte ez zen deus gehiago entzun gaiari buruz. 2009an Azysak berriz egin zuen Munon zundaketak egiteko eskaera, gero ofita ateratzeko harrobi bat egiteko helburuz. Batzar Nagusian Komisio bat sortzea erabaki zen gai hau eramateko. bozkak: ~~ Harrobiari bai % 2,51 ~~ Bozka xuriak % 3,02 ~~ Harribirik ez % 94,47

EZ % 94,47 XURIAK % 3,02 BAI % 2,51

Komisioa Azysarekin bildu zen proiektua azaltzeko. Proiektua zundaketei buruzkoa da bakarrik baina beti gero ofita ateratzeko harrobia aipatzen da. Amaiurko herritarrak kezkatu ziren eta 2009ko abenduaren 5ean herri galdeketa egitea erabaki zuten. Emaitzak: ~~ Erroldan: 229 pertsona ~~ Emandako bozka

bozka

kopurua:

199

~~ Partehartzea: %87koa ~~ Harrobia egiteari baiezkoak: 5 bozka (%2,51) ~~ Harrobia egiteari bozka (%94,47)

ezezkoak:

188

~~ Bozka xuriak: 6 bozka (%3,02) Emaitzak ikusita Amaiurtarrak NaBaikoekin eta UPNkoekin bildu ziren. Bilera hartan amaiurtarrak harrobiaren eta etxeen arteko hurbiltasunak eragiten dien kezkak azaldu eta Azysa enpresak erraten duen bezain aurkitzeko zaila ez dela ofita materiala demostratzen saiatu ziren Nafarroako Gobernuko mapa geologikoak erakutsiz. NaBaik, deus erraten utzi baino lehen, zundaketen aldeko bozka emanen zuela argi utzi zuen eta UPNk entzun eta ez zuen deus erran. Hau ikusirik 2010eko lehen Batzar Nagusira Amaiurko alkateak Munoko zundaketen gaia mahai gainean uztea proposatu zuen, harrobiaren gaia gehiago aztertzeko. Horretarako


Amaiurko herri galdeketaren emaitza garbia, Almandozen gisa bereko bertze harrobia badela eta Munotik 2 km.ko inguruan Amaiurko biztanlegoaren erditsua bizi dela kontutan hartzea eskatu zuen. NaBaik ere bere proposamena ekarri zuen: zundaketei baimena ematea. Harrobiari buruzko eztabaidan ari zirela NaBaiko Aldakok erran zuen amaiurtarrek plano batzuk ekarri zizkietela ofita bertze lekuetan ere badela erakutsiz eta amaiurtarrek bere herrian ez den ber-tze herrietan harrobia egitea nahi dutela aditzera eman zuen. Amaiurko alkatearen proposamenari baiezkoa edo ezezkoa eman baino lehen, bozkaketa ixilpekoa izatea edo ez bozkatu zen. Ixilpekoa izatea atera zen. Gero Amaiurko alkatearen proposamena onartu ez eta NaBaik zundaketak baimentzeko proposamenari baiezkoa eman zion Batzar Nagusiak. Eta maiatzaren 20an zundaketa makinak Munoan sartu dira. HITZ GUTITAN ERRATEKO:  Lehenik, 2005an, Azysa enpresari zundaketendako baimena ixilpean ematen saiatu, eztabaida sahiestuz.  Bigarrenik, 2009an Azysak eskaera berriz egitean, enpresaren alde egin nahian Udala gezurretan ibili.  Hirugarrenik borondateaz paso egin

herritarren

 Laugarrenik, Batzar Nagusiko eztabaida gezurrekin nahasi eta alkateak elkarren kontra jarri  Azkenik Batzar Nagusiak zundaketak baimendu eta Azysa lanean hasi.

GURE ONDORIOAK Tamalez ez da jarrera berria NaBaikoena. Erdizko aferan, batez ere hasmentako giroa gogoratzen badugu, jarrera berdintsua ikusi genuen. Garai hartan herritarrek emandako erantzun bateratuari esker egin zuen Magna enpresak gibelerat. Oraingoan amaiurtarrek informazioa lortu, eztabaida zabaldu, iritziak kaleratu, herri galdeketa egin, zundaketen aurka emaitza garbi bat bildu eta hala ere ezin izan dute lortu beren iritzia errespetatua izatea. Garbi dago hemen zerbaitek kale egiten duela. Eta kale egiten duena Udalean diren taldeen jokaera da argi eta garbi.

E zker A bertzalearen

iritziz

kontutan izan beharreko hiru aipamen :

1. Baztanen gaur egun badira harrobiak eta agian gehiago beharko dira baina zeren harrobiak, noren probetxurako, non kokatuak eta zenbat denboraz ustiatzen ahalko diren Baztandar guztion artean landu eta adostu beharreko kontua da. 2. Enpresa bat bere egitasmoa aurkezteko garaian gezurretan aritzen bada, kasu honetan berriz ere gertatu den bezala, nahikoa arrazoi beharko luke izan proiektu hori gibelerat itzultzeko. 3. Amaiurko harrobiak zuzenean Amaiurtarrei eragiten badie ere Baztangoiza eta Baztan osoa zipriztintzen ditu modu batez edo bertzez. Beraz gure lurraren defentsan aritzen garenon aldetik elkartasuna ezinbertzekoa da, maila pertsonal eta kolektiboan, herritar eta herri bezala.

arranbela

gure herrien defentsan

7


Ekainak 5

Elkartasun Eguna Baztanen

Ortziralero, gaueko 8etan, Elizondoko plazan konzentrazioa. PRESOEN ALDE, DENOK KALERA!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.