Issuu on Google+

arranbela 2. alea ¡

2010eko ilbeltza

baztango ezker abertzalea

Irabazien menpe

U

Label Demokratikoa

Hiltegia akuilu

dalak ez du konfiantzarik herritarrengan. Ez da kontu berrie. Botere guneak eskuratu ordukoz hitz pollitez betetzen zaie ahoa gure politikoei. Demokrazia, partehartzea, berdintasune, elkartasune, herriko alkateen garrantzie, jendearen iritzie errespetatzeko beharra, mota

16. herria

Herrietan ipuinik ez

Ongi etorri Patxi

guzietako promesak tar, tar, tar‌ Denbora pastu bezala mamu zaharrek beren tokie berreskuratzen dute. Eta denborak erakusten digu politikatik bizi ez diren herritarrak inor baino hobe ezagutzen dutela beren herrie. Inork baino hobe dakite herriek zer behar duen eta zeintzuk diren herriaren lehentasunak gaur eta biherko. Herritarrei galdetu, lagundu ta laguntza eskatu behar zaie. Hausnartzeko, pentsatzeko eta batez ere erabakitzeko bideak eta baliabideak dire herritarrendako antolatu behar direnak. Baina ez bakarrik plaza baten diseinuan, baizik eta beren bizitze ta bizimodue errotik aldatu ditzakeen proiektuen inguruan batez ere. Herritarren laguntzarik gabeko udala etengabeko gatazkan biziko da. Ta aldi berean Udalaren konfiantzarik gabeko herriak beti mugatue ikusiko du bere burue edozein proiektue gauzatzeko. Baina Baztanek badu nahikoa antolaketa, gaitasun eta eskarmentu aitzin egiteko. Jar dezala udalak konfiantza eta erabakitzeko ahalmena herritarrengan eta haizatu ditzala, Baztan salbatzeko aitzakien, hurbiltzen zaion putre saldoa. Baztandarrok egiten baitugu Baztan.


arranbela 2

BAZTANGO HILTEGIA, NEKAZARITZA ETA GARAPENA

B

aztango hiltegiaren egoerak, eragile desberdinek nekazaritzari eta abeltzaintzari buruz duten/dugun utzikeria agerian utzi du, eta bereziki, udaletxearena. Hasteko, hiltegia udal hiltegia dela oroitarazi behar da, hiltegi publiko bat hain zuzen. Nahiz eta segur aski inor ez den horretarik oroitzen. Hiltegia oinarrizko azpiegitura bat da, eta irizpide egokiekin eta kudeaketa eraginkorrarekin, baserri munduarekin loturiko jarduera eta zerbitzu interesgarriak sor ditzake, sektorea iraunaraztera lagundu bidenabar. Europako Nekazal Politika Komunaren ondorioz, tokiko nekazal politika arrontean baztertu dute udaletxeek, eta landa eremuen garapena “dibertsifikazioaren”

aldarean sakrifikatu dute. Baina azkeneko urteak gibelerat begiratuta hau ikusiko dugu: baserri munduaren gisako sektore produktibo bat desegin dutela, eta aldiro bere burua berasmatuz dabilen ekonomiaren “dibertsifikazioak” bereak eman dituela. Baldintza horietan, nahiz eta goi-mailetatik hiriaren menpeko nekazaritzarik gabeko landaeremu tertziarizatua bulkatu nahi duten, beharrezkoa da gure baliabide, behar eta borondatearen araberako landa-garapena bulkatzea. Eta horretarako beharrezkoa da nekazaritzari eta abeltzaintzari duten garrantzia


arranbela

ematea eta nekazaritzari buruzko udal mailako ekintza plana egitea. Ekintza plan hori egiteko eragile desberdinez osaturiko mahaia osatu behar da, sektorearen diagnostikoa egin eta horren araberako adostasunak erdietsi eta ekintzak finkatu. Europatik bulkaturiko nekazal eredu industrial, intentsibo eta produktibista gure baserriak eta gure nekazal sektorea urratzeaz gain, gure garapen

3

aukerak hipotekatzen ari da. Bertze nekazal eredua behar dugu, bertze landa-garapen eredua behar dugu, eta

horretarako, nahiz eta muga aunitz izan, udaletxeek aritzeko tartea dute. Zeren zain gaude?

laburki ZAHAR ETXEAREN PRIBATIZAZIOA

B

aztango udaletxeak, gaurgero ohitura bihurtu den ixilpeko jokamoduari jarraikiz, zahar-etxearen kudeaketa pribatizatzea erabaki zuen. Honek, bistan denez, oraino inork erantzun ez dituen galderak sortzen ditu: Zergatik pribatizatu dute kudeaketa? Zenbat ordainduko zaio IDEA S.L.ri? Udaletxearendako kudeaketa defizitarioa bada, enpresa horrendako ere defizitarioa izanen ote da? Eta hori horrela bada, ze negozio eginen du enpresa horrek? Langileen, xaharren edo baztandar guztien bizkar eginen ote dute negozioa?


LIBURUTEGI BERRIARI BURUZ 4

E

lizondon dagoen Baztango liburutegia eskas gelditu dela ez du inork ezbaian jartzen, eta aterabide bat behar duela ere ez. Baino aterabidea zein da? Udaletxeak, inorekin solastatu gabe Elizondoko Abastoseko plazan liburutegi berri eta handi bat egin nahi du. Alta, Baztango Tokiko Agenda XXIean liburutegi mugikor baten aukera bildu zen. Baztan 15 herriko errealitatea dela kontuan hartuz, beharrezkoa da errealitate konplexu horretara hobekien egokituko den hautua egitea, eta horretarako, orain artioko inertzia zentralizatzaileekin akitu behar da. Hala, liburutegi handi eta bakar baten alde egin beharrean, zentzuzkoena, liburutegi ttikiagoko bat, eta horren osagarri mugikor bat egitea litzateke.

Baztandarrak Patxi Urrutiarekin.

H

aizegoak lagunduta, gauaren epelean, baztandar ugari bildu zen Amaiurren Patxi Urrutiaren ongi etorrian. Euskal Herriaren alde beldur gabe eta konpromiso irmoarekin lanean aritzeagatik atxilotua izan zen amaiurtarra. Azaroaren 21ean 30.000 euroko fidantza ordainduta kalean utzi zuten. Bere herrira itzultzean bi mezu argi helarazi zituen: lehena eskerrak baztandarrei eta bereziki amaiurtarrei erakutsitako elkartasunarengatik, honek egin baitu posible bera egun kalean izatea eta bigarrena elkartasuna ez dedila bere izenera mugatu baizik eta uholde bat bihurtu dedila euskal preso politiko guztiak etxean eta libre izan arte.


arranbela 5

Label Demokratikoa

L

ander Santamaria Alcocer 61 urteko baztandarrak urriaren 5eko plenoan hartu zuen zinegotzi kargua. Osasungintza, ongizatea, kirola eta gazteria, eta Garapen sozioekomonikoa ditu bere gain Lander Santamaria eskuinetik lehenbizikoa, zinegotzi kargua hartu berrie. KONTUEK ARGITZEN Udal hauteskundeetan zenbat boto izan zituen Lander Santamariak? Ez zuen boto bakar bat bera ere izan. Julenek eta MariKarmenek 700 boto izan zituzten. Nola da posible? Lander Santamaria ez zen inongo zerrendan aurkeztu, beraz ez zuen botorik bildu. Julenek eta MariKarmenek EAEANVko zerrendan aurkeztu ziren. Zerrenda batean aurkeztu gabe posible da zinegotzi izatea? Bai. Alderdien Legearen arabera ordezkatu beharreko zinegotzia NABAIri zegokion. Kasu hunten NABAIko zerrendako bertze kideek ez dute zinegotzi kargua hartu nahi izan eta bidea eman diote Lander Santamariari. Julen eta MariKarmen, eta zerrendako bertze kideak, prest daude

jasotako boto kopuruen arabera dagozkien BI zinegotzi postuak betetzeko. NABAIko zerrendako inorrek ez zuen kargua hartu nahi izan? Hala ere zerbait gehiago beharko da aurkeztu ez den norbait zinegotzi izateko... Arraroa da, bai, zerrendako jendeak bere aukera ez baliatzea, zalantzan jartzen baitu zerrendaren nortasuna. Dena dela Udalaren aldetik borondate politikoa eta 2003ko martxoko “LOREG�en 182.2 artikuluaren aplikazioa bertzerik ez da behar norbait zinegotzi izendatzeko. Udalak, NABAIkoen eskutik, ez zuen aukera hori erabili nahi izan, ez zuen borondate politikorik izan, Julen eta MariKarmeni dagozkien zinegotzi karguak ziurtatzeko. Nola ulertu daiteke ba Baztango Udalaren jarrera? Baztango Udalak nahiago du Udal karguak bere kideen artean banatu. Orain NABAIkoa izan da baina UPNkoa izan zitekeen berdin. Erraten dute Alderdien Legearen kontra daudela, baina Lege bera erabiltzen dute Julen eta MariKarmen udaletik kanpo mantentzeko (botoen %15). Modu hunten ziurtatuz Udalean ez dela benetako oposizionea izanen. Modu ez normalizatuan bada ere, lanean segituko dute Julenek eta MariKarmenek beti Baztanen alde.


arranbela 6

LEKAROZKO AROZTEGIA, BAZTANGO 16. HERRIA?

B

aztango udaletxeak Lekarozko Aroztegiako lur-eremu desberdinen erabilera aldatu du, eta horrela, lehen “ez hirigarriak” ziren eremuak hirigarrian bihurtu ditu. Aldaketa horrekin, Aroztegiako lurretan 256 etxebizitza berri egin nahi duen egitasmoari bidea eman zaio. Egitasmo honen bulkatzailea “BALTEA promociones inmobiliarias” da; elkarte hau baita lehen Zelaietarena zen “Palacio de Aroztegia S.L.” enpresa erosi duena. BALTEAren egitasmoa Aroztegiako jauregian lau izarretako hotela, golf belagia eta aipatu dugun eremu erresidentziala egitea da. Horrelako egitasmoetan etekina ematen duena, hau da, plusbalia sortzen duena eremu erresidentziala da. Horrela, hotela eta golf belagiak eta horiek sor ditzaketen lanpostuak, eremu erresidentziala justifikatzeko erabiltzen dira.

Aipatu dugun eremu erresidentziala Baztango 16. herria izanen litzateke, eta bertako populazio potentziala 800 pertsona ingurura iritsi daiteke. Egitasmo honek maila sozial, kultural eta ekonomikoan eragin larriak izanen ditu, eta hori horrela izanik, udaletxeak darabilen ixilpeko jokamoldea salagarria da. Buruilaren akabailan birkalifikazioari hasierako onespena eman zion udalak, lekaroztarrei deus galdegin gabe. Baldintza horietan, urriaren 5ean Lekarozen herri-galdeketa egin zuten, eta bertan, %67 birkalifikazio honen kontra zegoela agertu zen, hau da, nolabait, egitasmo honen kontra zeudela. Hala, herritarrek ez badute egitasmo hau nahi, noren alde ari da udaletxea? Interes espekulatzaile eta kapitalista handien alde? Ba bai! BALTEAren jabeak


Caixa Galicia Corporaci贸n de Inversiones eta Arozarena familiak baitira. Nolanahi ere, hau ez da lehendabiziko aldia horrelako egitasmoa egin nahi dutela Baztanen. Orain urte batzuk Amaiurko Kisuan, gisako egitasmoa zegoen. Baina orduan, pausuak ematen hasi aitzinean, Udaletxeak Amaiurko batzarrari galdegin zion. Zergatik ez dute oraingoan modu berean jokatu? Ze aldatu da? Ze interes gurutzatu dira? Arabako Errioxan Biasterin eta Labastidan iduriko egitasmoak izan dira, eta horietan ustelkeria kasu larriak egon dira.

Krisiarekin, eraikuntza eta etxegintza neurrigabean oinarrituriko garapen ereduaren gainbehera ezagutzen ari gara, horregatik, sinistezina da huts egin duen eredu berean tantartzea. Zentsoko datuen arabera 2001. urtean Baztango bizitegien %22 hutsik zegoen eta %14 bigarren bizitegia zen, geroztik eraiki den guztia kontuan hartuta, non dago etxe gehiago egiteko beharra? Dudarik gabe, Baztandarrok hori baino zerbait gehiago merezi dugu. Halaber, Baztango herrietako bakoitzak, bere eremuan egin nahi diren egitasmoei buruz erabakitzeko eskubidea edukitzea beharrezkoa da, beharrezkoa da Baztango antolamendua demokratizatzea.

arranbela

lekarozko aroztegia

7


buruzko elkartasunaren kriminalizazioa muturrera eramaten ari direla: senideei miaketak, debekuak, argazkien aferak...

arranbela

PRESOAK BORROKAN

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak oraingo egoera politikoa iraultzeko prozesu demokratikoa abiarazi behar dela erran du, eta eskakizun hauek egiten:

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, urte berriarekin, borrokaldia hasi du • Euskal presoen estatus politikoa espetxeetan. Borrokaldi honen helonartzea buruak bi dira: oraingo egoera politikoa • Zigorra betea duten presoak kalebaldintzatzeko Estatuek darabilten esratzea petxe politika salatzea, eta, euskal pre• Eritasun larriak eta sendaezinak diso politikoen eskakizun zehatzak azatuzten presoak askatzea leratzea. • Bakartzearekin edo aislamenduarekin akitzea b a zt a n g o Horretarako, azken aldian presoen eta ez k er a b er tz a le a beren senideen kontrako erasoak gehitHalaber, Amnistiaren bidean, sakabazen eta larriagotzen ari direla kontuan naketa politikarekin akitu eta presoak hartu behar da, eta, errepresaliatuei Euska Herrian bildu ditzatela.

LABEAN DITUGUN GAIAK: ~ Baztango Ordenantzak: udaletxearen esku utzi ezin den afera. ~ Lekarozko eskolako egitasmoa: herriaren alde baina herririk gabe. ~ Amaiurko Munoako harrobia: berriz ere herriaren erranari irri.

Ortziralero, gaueko 8etan, Elizondoko plazan konzentrazioa. PRESOEN ALDE, DENOK KALERA!


arranbela 2010 ilbeltza