Issuu on Google+

Arrosadiako euskaltzaleen aldizkari digitala


GA UR K OA N ZE R ?


G o o d B y e B r it is h !

Good bye british, ongi etorri haur eskola euskalduna!


Hiru puntutan oinarritzen da auzoko batzordearen aldarria Arrosadian eta oro har IruĂąean euskarak bizi duen egoera tamalgarriak kezkatzen gaitu. Gure hizkuntzaren normalizazio prozesuan hezkuntzak jokatzen duen papera ezinbestekoa da, eta horregatik haur-eskola euskalduna aldarrikatzeko plataforma eratzea beharrezkoa ikusi dugu. Gure herria biziko bada, IruĂąea euskalduna nahi badugu, beharrezkoa da auzokideak euskaldunduko dituen hezkuntza sistema. Horrek eraman gaitu Arrosadiako talde eta eragile euskaltzaleak bildu eta haur-eskola euskalduna aldarrikatzeko batzordea sortzera. Izan ere, gure hizkuntzari, euskarari, begirunea zor diote gure administrazioek, eta bada garaia gure eskubide linguistikoak betearaz ditzaten galdegiteko. Auzoko haurrek erdaraz baizik ezin dituzte hasi haien ikasketak eta Hegoalde ikastetxera pasatzen direlarik, gabezia linguistiko bat dute. Arazo hau konpontzeko haur-eskola euskaldun bat beharrezkoa dugu. Bestalde, batzorde hau beharrezkoa da ere Nafarroako Gobernuak martxan duen politika linguistiko genozidari aurre egiteko. Administrazio honek inposatu nahi duen eredu arrotzari ezezko borobila eman behar zaio, euskarazkoari lehentasuna eman diezaion eskatuz. Ingelerazko “Hello!â€? haur

eskoletan matrikulazio minimoak betetzen ez dituzten bitartean, gurasoen euskararen aldeko apustua geroz eta handiagoa da eta eskariari ez zaio erantzuten. Honengatik guziagatik, honako hau exijitzen diogu Nafarroako Gobernuari: 1.Euskaldunduko duen eredua paratu dezan Arrosadian eraikitzen ari diren haur-eskola berrian. British ereduaren porrota onartu eta euskarazko ereduari lehentasuna eman behar zaio. Auzoak merezi eta behar du haur-eskola euskalduna. 2.Haur-eskola demokratikoa izan dadin, hau da, gurasoen behar eta nahiak errespetatu ditzan. Horren barnean kokatzen dugu ere gurasoek haien seme-alabak euskaraz hezteko duten beharrari erantzutea. 3.Gure auzoan ditugun gainontzeko haur-eskolek ere euskarazko eredua izan dezaten. Euskal herritar garenez gero, euskara ikasteko eskubidea dugu eta berau bermatu beharra dago. Gainera, kultura maila handiagoa izanen dute haurrek eta eredu elebidunak onurak ekarriko dizkie haien heziketa prozesuan. Gure helburuak lortze bidean, hainbat mobilizazio eginen ditugu. Auzokide orori luzatzen diogu gurekin elkarlanean aritzeko gonbita eta bidenabar mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi ditugu. Arrosadiak merezi duelakoz, guk haur-eskola euskaldunari BAI! behar et a nahi! Arrosadiako Haur-Eskola Euskaldunaren Aldeko Batzordea abatzordea@gmail.com


Ezabaketa Astea azaroaren 20tik 27ra izanen da


Joan diren urteetako Ezabaketa Asteak iruditan


Arrosadiako euskaltegiak ikasle gehiago ditu aurten

Herri guneak jendetza bildu zuen Nafarroa Oinezen

Sare sozialetan ere euskaraz


Hizkuntza paisai eta Iru単ea euskalduna helburu

Eguraldi onak alaitu zuen Euskaraz Bai eguna Urteroko pintxo lehiaketa arrakastatsuan Euskal Herrian Euskarazek irabazi zuen lehendabizikoz


Datozen ekimenak Azaroaren 20an Kontzentrazioa UPNren egoitzaren aurrean 12:30ean Azaroaren 20an Jarauta kaleko Garagardo besta 18:00etatik aitzin Azaroaren 24 eta 25ean 'Euskararen Unibertsoak' Kontseiluak antolaturiko jardunaldiak Planetarioan Auzoko txapelketetan parte hartzeko zerrendak azaroan aterako dira Azaroaren 27an Txantreako Euskaraz bai eguna Azaroaren 29an Iru単eko eguna: musika, dantza, bazkaria, ... Abenduaren 3tik 8ra: Durangoko Azoka


Arrosadian Euskaraz (azaroa)