Issuu on Google+

EIBAR

Albistegia / Boletín informativo 28. zkia - 2013 - Abendua / Diciembre

LA UNIÓN DE CENTROS FORMATIVOS Y EMPRESAS, UN MODELO A SEGUIR Armeria Eskola muestra a docentes europeos de Formación Profesional, en el marco del programa MOVE, el modelo que se sigue en Eibar y su comarca Armeria Eskolak MOVE izeneko proiektuan parte hartzen dihardu, eta urrian eta proiektu horren barruan, Europako hainbat herrialdetako berrogeita hamar bat irakaslek bisitatu zuten Eibar eta eskualdea. Bisita horretan, Lanbide Heziketako ikastetxe eta enpresen arteko harreman-ereduaren berri gertutik jaso nahi izan zuten. Lankidetza-sistema hori mirestu zuen Europako ordezkaritzak.

Una delegación formada por medio centenar de docentes llegados desde diferentes puntos de Europa en el marco del proyecto MOVE, en el que participa Armeria Eskola, visitaron en octubre Eibar y su comarca para interesarse por el modelo de relación entre centros educativos de FP y empresas, un sistema de colaboración del que quedaron admirados. Los participantes procedían de Turquía, Bulgaria y Polonia, y durante cuatro días acudieron a empresas, centros tecnológicos y centros de Formación Profesional, donde conocieron formas de trabajar, sistemas de aprendizaje y experiencias que les permitan intercambiar ideas y aplicarlas en sus respectivos países. La visita se encuadraba en el proyecto MOVE, diseñado por centros educativos y empresas de diferentes zonas europeas para conocer modelos de trabajo de otros países. Ya a finales de la pasada primavera, alumnado que cursa el ciclo de Automatización y Robótica Industrial en inglés en Armeria Eskola se desplazó a Bulgaria en el marco de este programa.

AURKIBIDEA / ÍNDICE LA UNIÓN DE CENTROS FORMATIVOS Y EMPRESAS, UN MODELO A SEGUIR ..........................................................................1 Armeria Eskolako matrikulazioak %27,17 igo dira...............................2 Ikasle Ohien “Lan-poltsak” Alemania, Holanda edota Italiako enpresen eskaerak jaso ditu ...........................3 Zualda Certificaciones, nueva empresa surgida de Urratsbat ..............3 ‘Flip Teaching’ o cómo darle la vuelta al modelo tradicional del aula ..4 Armeria Eskolak STARTinnova programan parte hartzen du................4 Presentación de nuevos packs domóticos enfocados al ámbito educativo ...............................................................................5 Eskolak bat egin zuen Kalitatearen Astearekin hausnarketarako hitzaldi-mahainguruarekin ....................................................................5 Organizado un curso de especialización en Equipos Electrónicos para el sector de la energía ...........................................................................5 Armeria Eskolako irakasleek Uncetako ateak zabaltzeko egunean hartu zuten parte...................................................................................6 Profesores de la Escuela conocen en Dinamarca su sistema de FP ......6 Elektronikako ikasleek Maser enpresa bisitatu dute Mendaron ...........6 Cambios en el organigrama directivo de la Escuela..............................7 Katie Forleok irakasleekin kolaboratzen du ingelesaren erabileran.....7 Luto en la Escuela por el fallecimiento del profesor Joxi Hernández ...7 Oferta de Formación Continua ..............................................................8


Armeria Eskolako matrikulazioak %27,17 igo dira

Iazko ikasturtearekin alderatuz, ikasturte honetan Armeria Eskolako matrikulazio-kopuruak dezente egin du gora: 276 ikasletik 351 ikaslera igo da, hau da, %27,17ko hazkundea. Hazkunderik handiena Erdi Mailako zikloetan gertatu da, %34,52; Goi Mailako zikloetan, berriz, igoera %20,31koa izan da. Armeria Eskolari Mekanizatuak espezialitateko lehen kurtsorako bigarren talde bat egokitu zaio eta horri esker indartu egin da matrikulazioa Erdi Mailako zikloetan. D ereduan (euskaraz) matrikulazioak izan duen hazkundea ere nabarmentzekoa da; 2012-2013 ikasturtearekin alderatuta %58 igo da. Iazko ikasturtean ikasleen %27 zegoen D ereduan matrikulatua, eta kurtso horrek %34 esan nahi du. Nabarmentzekoa da, beraz, D ereduan bi talde gehiago daudela, bata Mekatronika Industriala zikloko bigarren kurtsoan eta bestea, Mekanizatuen lehen kurtsoan. Aldi berean, Automatizazioan eta Robotika Industrialean eredu hirueledunean (euskara-gaztelera-ingelesa) matrikulatuta dauden ikasle-kopurua ere azpimarratzekoa da: ziklo horretan matrikulatuta dauden ikasleen %45ek ingelesez jasotzen dituzte moduluetako batzuk. Eredu hori iaz ezarri zen ziklo horretako lehen kurtsoan. Aurten lehen zein bigarren kurtsoan eskaintzen da. 2014-2015 ikasturtean Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak erdi mailako zikloan ere eskainiko da eredu hirueleduna.

2 ArmeriaEskola

La cifra de matriculaciones de alumnos y alumnas durante el presente curso en Armeria Eskola ha experimentado un notable incremento con respecto al pasado curso, pasando de 276 a 351 alumnos, lo que supone un aumento del 27,17%. El principal incremento se ha producido en la matriculaciĂłn de los ciclos de grado medio, 34,52%, mientras que el aumento de matrĂ­cula en los ciclos de grado superior ha sido del 20,31%. La matrĂ­cula de grado medio se ha podido consolidar gracias a que a Armeria Eskola se le ha concedido un segundo grupo para el primer curso de la especialidad de Mecanizado.


Ikasle Ohien “Lan-poltsak” Alemania, Holanda edota Italiako enpresen eskaerak jaso ditu Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartearen “Lan-poltsak” hogei bat enpresaren eskaintza-eskaerak jaso ditu azkeneko hileetan, besteak beste Leipzig (Alemania), Milan (Italia) eta Holandakoak. Armeria Eskolan ikasketak amaitu eta gero Elkarte historiko horren bazkide egiteak eskaintzen duen zerbitzuetako bat da hori, bizitza profesionalerako babesa eskaintzeko; topaketa sozial eta enpresarialerako foroa ere bada. Gaur egungo testuinguruan, Ikasle Ohien “Lan-poltsari” esker, ikasle ohien eta inguruko eta Europako enpresen arteko hartu-emana gertatzen ari da. Joan den irailean, 10 enpresak agertu zuten interesa, bost pertsona hasi ziren lanean, eta kontratazio berriak egitea espero da. Interesa Mekanizatuko Erdi eta Goi Mailako Zikloetako eta Mantenimendu eta Elektronika zikloko ikasleetan dago. Eskaintzen artean, egoitza nagusia Milanen duen enpresa bat dago; 10 gazte behar ditu, diziplina ezberdinetan titulatuak (gutxienez kontratu bat ixten ari dira). Programa horrek Milanen 3 hilabeteko prestakuntza eskaintzen du lehen fase batean, eta gero, enpresak munduan zehar dituen hainbat proiektutara bidaliko dira ikasleak. Asko jota 27 urte izatea eskatzen da, eta titulua egiaztatzea beharrezkoa ez bada ere, hizkuntza ofiziala ingelesa da, elkarrizketetan zein kontratazioan. Urrian 6 eskaera jaso ziren lan-postuak betetzeko. Hiru kontratu itxi dira eta aukeraketa-prozesuak aurrera darrai. Holandarako eskaintza ere iritsi da Lanbideren bitartez; 10 pertsona behar dituzte Mantenimendu Elektrikoko Teknikariak eta Mantenimendu Mekanikoko Teknikariak izateko. Bi kasuetan Goi Mailako Ziklokoak izatea exijitzen dute. Leipzig-erako (Alemania) eskaintza bat ere iritsi da, mantenimendu eta elektromekanikako postuak betetzeko, ingeles maila altuarekin.

La ‘Bolsa de Trabajo’ de la Asociación de Antiguos Alumnos de Armeria Eskola ha recibido en los últimos meses petición de ofertas de una veintena de empresas, algunas de zonas como Leipzig (Alemania), Milan (Italia) y Holanda. Esta oferta forma parte de los servicios que ofrece al hacerse socios de la histórica Asociación una vez finalizados los estudios en la Escuela de Armería a modo de apoyo a lo largo de la vida profesional así como foro de encuentro social y empresarial. En un contexto como el actual, la ‘Bolsa de Trabajo’ de Antiguos Alumnos está permitiendo contactos entre ex-estudiantes y empresas del entorno y también del resto de Europa.

Zualda Certificaciones, nueva empresa surgida de Urratsbat De la mano del programa Urratsbat, que viene impulsando Armeria Eskola desde hace unos años, ha surgido una nueva empresa, Zualda Certificaciones. La promotora de la iniciativa es Idurre Zuazua, que tras estudiar Electricidad y Electrotecnia en la Escuela de Armería, y mantenimiento en el IMH, decidió apostar por el sector de las energías renovables. Tras especializarse en el sector de la eficiencia energética, creó Zualda Certificaciones, una empresa orientaba a la edificación sostenible, y que trabaja haciendo estudios, proyectos e instalaciones necesarias de las viviendas, como electricidad, fontanería, calefacción, biomasa o placas solares. Pero su principal servicio son las certificaciones energéticas de edificios y las auditorías energéticas. Idurre Zuazua se dirigió a Armeria Eskola, y durante un año recibió formación y asesoría para llevar adelante su proyecto. Ahora, trabaja en su empresa midiendo la transmitancia térmica de las paredes y ventanas de viviendas, así como las necesidades de cada vivienda con respecto a las instalaciones, haciendo luego el estudio de esa vivienda o edificio y dándole una calificación energética, que va de la A (la más eficiente) a la G (la menos eficiente). Urrasbat es un programa promovido por la Viceconsejería de Formación Profesional del Departamento de Educación del Gobierno Vasco, y coordinado por Tknika, que tiene como objetivo fomentar la cultura del emprendizaje entre el alumnado de FP y ayudarles a la creación de su propia empresa.

Duela urte batzuetatik Armeria Eskola sustatzen ari den Urratsbat programaren bitartez, enpresa berri bat sortu da: Zualda Certificaciones. Ekimenaren sustatzailea Edurne Zuazua da; Armeria Eskolan Elektrizitatea eta Elektroteknia eta IMH-n mantenimendua ikasi eta gero, energia berriztagarrien sektorera jotzea erabaki zuen. ArmeriaEskola 3


‘Flip Teaching’ o cómo darle la vuelta al modelo tradicional del aula El Departamento de Electrónica de Armeria Eskola organiza desde hace cuatro años un curso de ‘Introducción a la Electrónica Analógica’ dirigido a todo alumnado de 1º de cualquier ciclo que desee asistir. El objetivo de esta iniciativa es repasar los conceptos básicos necesarios para afrontar con posibilidades de éxito los ciclos de Electricidad-Electrónica. Este año es el primero en que se utiliza el formato de ‘Flipped Classroom’ que permite darle la vuelta al modelo tradicional en el aula. La idea base de esta metodología es darle la vuelta al modelo tradicional de trabajo en el aula, en el que los conceptos teóricos se explican en clase y después se mandan tareas y/o ejercicios para desarrollar fuera de casa con objeto de asentar los conceptos. En el ‘Flip Teaching’, las exposiciones teóricas se sirven a los alumnos en forma de vídeos, que serán visualizados por los mismos fuera de clase. Así, las sesiones presenciales se aprovechan, exclusivamente, para resolver dudas y hacer ejercicios de forma conjunta. Para posibilitar esta forma de trabajo, lo primero que hace falta son las grabaciones en vídeo de las clases. Por ello, el año pasado, se grabaron las sesiones del curso con ayuda de los alumnos de STI. Este año se han puesto ya a disposición de los alumnos interesados, junto con varias baterías de ejercicios que serán trabajados en clase. Todo ello, gestionado desde la plataforma Moodle del centro. El curso se puso en marcha el 16 de septiembre y constó de tres sesiones presenciales de 2 horas, que tuvieron lugar en tres semanas consecutivas.

Armeria Eskolako Elektronika sailak lau urte dihardu “Elektronika Analogikoaren Hastapenak” kurtsoa antolatzen, parte hartu nahi duten edozein ziklotako 1. mailako ikasleentzat. Ekimen horren helburua Elektrizitatea-Elektronika zikloak arrakastaz burutzeko beharrezkoak diren oinarrizko kontzeptuak errepasatzea da. Aurten lehen aldiz erabili da “Flipped Classroom” formatua, eta horri esker, buelta ematen zaio eredu tradizionalari ikasgelan.

Armeria Eskolak STARTinnova programan parte hartzen du

Varios grupos de alumnos de Armeria Eskola participan en el programa STARTinnova, promovido por El Diario Vasco y que se lleva a cabo dentro de la asignatura de Empresa e Iniciativa Emprendedora. STARTinnova es un programa para el desarrollo y fomento de comportamientos emprendedores, dirigido a estudiantes bachillerato y/o formación profesional.

4 ArmeriaEskola

Armeria Eskolako ikasle talde bat ari da El Diario Vascok sustatutako STARTinnova programan parte hartzen; programa hori Enpresa eta Ekimen Ekintzailea irakasgaiaren barruan egiten da. STARTinnova portaera ekintzaileak garatu eta sustatzeko programa da, eta batxilergoko eta/edo lanbide heziketako ikasleei zuzenduta dago. Horrez gainera, STARTinnova, enpresa-, gizarte- edo bestelako ekintzailetza proiektu bat garatzeko premiazkoak diren metodologia edo tresnen inguruko trebakuntza-programa ere bada. Parte-hartzaileak, 4 edo 5eko taldeetan edo beren ikastetxeko irakasleren batek tutorizatutako ikasleak, pertsona batek modu eraginkorrean ekin ahal izateko ezinbesteko elementuen inguruan lan egin eta trebatzen dira.


Presentación de nuevos packs domóticos enfocados al ámbito educativo Armeria Eskola acogió el pasado 30 de octubre, una jornada sobre packs domóticos formativos (Vivimat) de la empresa Dinitel, y que están enfocados especialmente al ámbito formativo. La jornada fue presentada por el responsable de Zerbehar (Red de Servicios para Empresas) en Armeria Eskola, Manu López. La sesión contó, además, con las ponencias de Jesús Palacios y Xabier González. La jornada se complementó con una sesión de ‘Ayuda a la Formación’, acompañada de documentación técnica, videotutoriales y software de ayuda a la programación. Esta jornada se ofreció en directo a través de “streaming”.

Eskolak bat egin zuen Kalitatearen Astearekin hausnarketarako hitzaldi-mahainguruarekin Euskalit-ek koordinatzen duen Kudeaketa Aurreratuari buruzko Europako Astearen barruan, Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkarteak hausnarketarako hitzaldi-mahaingurua antolatu zuen joan den azaroaren 11n. Aukeratutako gaia “Langileen parte-hartzea enpresaproiektuan” izan zen. Hizlari moduan ondorengoek jardun zuten: Sabin Azua B+I Strategy-ko partner-a eta CEO; Juan Mari Uzkudun Gipuzkoa Berritzen-eko presidentea; eta Lorenzo Mendieta Alcorta Forging Group-eko Zuzendari Nagusia. Joxe Mari Ulaziak jardun zuen moderatzaile.

Organizado un curso de especialización en Equipos Electrónicos para el sector de la energía Armeria Eskola ha organizado un curso de especialización en Técnico de Desarrollo de Equipos Electrónicos para el Sector de la Energía, que tendrá lugar entre diciembre de este año y julio de 2014, con una duración de 580 horas y de carácter presencial. El curso, que tiene como objetivo adquirir competencias en desarrollo y diseños sencillos de equipo electrónicos orientados al sector energético, está dirigido a técnicos superiores de Formación Profesional y/o ingenieros técnicos en alguna de las especialidades de Electrónica, Sistemas de Regulación y Control Automáticos o similares. La decisión de organizar este curso está relacionada con la constatación de que las perspectivas de futuro de este sector son innegables y de que las necesidades de las empresas del País Vasco son reales, como se desprende de los contactos mantenidos con ellas. Además, se ha podido comprobar que la Formación Profesional del País Vasco tiene una carencia importante en las cualificaciones para abordar las necesidades del sector de la energía. Para más información ponerse en contacto con Armeria Eskola. ArmeriaEskola 5


Armeria Eskolako irakasleek Uncetako ateak zabaltzeko egunean hartu zuten parte Unceta taldearen 50. urteurrena zela-eta, eta ateak irekitzeko egunarekin bat eginez, Armeria Eskolako irakasle talde batek Elgoibarko Unceta eta Sarikiren instalazioak bisitatu zituen urriaren 17an. Unceta Taldeko enpresen potentzial teknologikoa gertutik ezagutzeko aukera ezinhobea izan zen, eta zuzenean ezagutu ahal izan zituzten metrologiaren alorrean dauden eboluzioak eta aurrerapenak. Bisitak goiz osoa iraun zuen eta hiru zonatan banatu zen: Sariki, Labmetro eta Unceta; azken horretan zentro logistikoa eta Unceta Taldeak Mitutoyorekin egindako lankidetzaren historia biltzen duten tresna eta makinen erakusketa-museoa bisitatu ziren. Erakusketa-museo horretarako Armeria Eskolak modu altruistan neurtzeko hainbat tresna utzi ditu.

Profesores de la Escuela conocen en Dinamarca su sistema de FP En el marco de un proyecto de internacionalización impulsado desde Tknika, profesores de Armeria Eskola, junto a representantes de otros institutos del País Vasco, han visitado la región de Fyn, en Dinamarca. Concretamente, la delegación vasca permaneció durante una semana en Odense, donde sus integrantes conocieron su sistema de Formación Profesional, la forma en que aplican la innovación a sus centros formativos, así como lo que hacen con respecto al emprendizaje. La experiencia resultó muy positiva, como se puede comprobar en el blog que se creó a modo de diario, y al que se puede acceder a través del enlace http://danimarkan.blogspot.com.es/

Elektronikako ikasleek Maser enpresa bisitatu dute Mendaron Armeria Eskolako Elektronikako ikasleek Maser Microelectrónica (Maser-MIC) enpresa bisitatu zuten urriaren 17an. Mendaroko enpresak teknologia elektronikoko aplikazioak eta balio erantsi handiko produktu elektroniko eta mekatronikoak egiten ditu. Mantenimendu Elektronikoko Goi Mailako Zikloko Lehen eta Bigarren mailako ikasleek hartu zuten parte bisitan. Ikasleek oso balorazio positiboa egin zuten bisitaren inguruan eta bereziki eskertu zuten Roberto Herrerok eta Jesus Maria Iriondok bertan eskaini zieten arreta. Maserrek auomatizazioa, energia, garraioa eta ingurune sektoreentzako egiten du lan.

6 ArmeriaEskola


Cambios en el organigrama directivo de la Escuela Concluido el periodo para el que el anterior equipo directivo de Armeria Eskola fue designado (2009-2013), se ha llevado a cabo un proceso de relevo, definiéndose un nuevo equipo directivo en el que hay pocos cambios. El nuevo equipo pasa de nueve a ocho miembros, continuando además de José Luis Novoa como Director, otras seis personas del equipo anterior: Iñaki Etxeberria (Jefe de Estudios), Iñaki Ciaran (Secretario), Iñaki Urbieta (Responsable de la gestión económica), Juan Carlos Molinero (Innovación), José Miguel Fernández Novo (Responsable de gestión integral) y Manu Arakistain (Activos y Recursos). La única incorporación al equipo es la de Eduardo Sudupe, profesor nuevo en la Escuela, que va a desempeñar el cargo de responsable de los Servicios a las Empresas. Además de estas modificaciones en el equipo directivo, se han producido otras en diferentes cargos de la organización de la Escuela. Destaca el nombramiento de José Cruz Iturbe como nuevo ‘alorburu’ del Departamento Electrónico en sustitución de Nicolás Morillo.

Katie Forleok irakasleekin kolaboratzen du ingelesaren erabileran Hizkuntzak ezagutzeak, eguneroko bizitzan zein lanean, duen garrantziaren jakitun, Armeria Eskolak hainbat urte dihardu ingeles kurtsoak eskaintzen bere ikasle eta irakasleen artean. Gainera, ikastetxean, irakaskuntza arautua sistema hirueledunean ematen da (gaztelera-euskara-ingelesa), Automatizazioa eta Robotika Industriala zikloetan. Horregatik, ikasturte honetan ikastetxean da Katie Forleo, New York-eko Rochester-etik etorritako ingeles-irakurlea. Katie-ren eginbeharrekoa Armeria Eskolako irakasleekin kolaboratzea da, ikasgeletan ingelesaren erabilera bultzatzeko, ahoskatzea hobetu eta zuzentzeko eta taldeak ingelesezko eginkizunekin dinamizatzeko. Katie Forleo Pittsburg-eko Unibertsitatean graduatutako gaztea da eta arazo barik moldatu eta integratu da Eibarko bizimoduan eta Armeria Eskolako idiosinkrasian eta izaeran.

Luto en la Escuela por el fallecimiento del profesor Joxi Hernández El pasado 5 de octubre falleció nuestro compañero José Antonio Hernández en un trágico accidente ocurrido en la localidad francesa de Labenne. ‘Joxi’, como era conocido por todos, había nacido en Donostia en 1969 y tenía la titulación de Ingeniería Técnica Industrial. Comenzó a trabajar en Armeria Eskola en septiembre de 2009 como profesor de la especialidad de Organización y Proyectos de Fabricación Mecánica. Anteriormente, había impartido clases en el Politécnico Easo de Donostia y en Don Bosco de Rentería, entre otros centros. En Armeria Eskola ocupó durante dos años el cargo de ‘ikasburu’ del ciclo de Diseño en Fabricación Mecánica. Estaba casado y tenía dos hijos. Goian bego!

ArmeriaEskola 7



Boletin 28 baja