Page 1

GIDALIBURUA 2017-2018

Aritz Arizmendiarrieta Andoni Etxebarria


AURKIBIDEA 1. Idazki formalen ezaugarriak a. Aldaera estandarra…………………………………………………………………………..3 b. Tratamendua………………………………………………………………………………………..3/4 c. Konbentzioak………………………………………………………………………………………..5 d. Datak……………………………………………………………………………………………………..5 e. Helbideak……………………………………………………………………………………………...5/6 f. Orduak………………………………………………………………………………………………….. 6 g. Puntuazioa……………………………………………………………………………………………...7/8 h. Lexikoa…………………………………………………………………………………………………...8 i. Ikurrak………………………………………………………………………………………………….. 9 j. Laburdurak……………………………………………………………………………………………..10 k. Hitz elkarketa……………………………………………………………………………………..11 l. Eratorpena……………………………………………………………………………………………..11 m. Mailegutza……………………………………………………………………………………………..12

2. Idazki formalen egitura 3. Idazki formalen ereduak n. Inprimakiaren eredua ……………………………………………………………………… 13 o. Gutunaren eredua ……………………………………………………………………………. 14 p. Emailaren eredua ……………………………………………………………………………… 15


1. IDAZKI FORMALEN EZAUGARRIAK 1. Aldaera estandarra Hizkuntza guztiek dituzte euren aldaerak; gurean, euskalkiek adierazten dute norbera nongoa den. Euskalki-aldaera horien gainetik dago hizkuntza estandarra, inorena ez dena baina denontzat ezarri dena, hizkuntza bereko hiztun guztiek, idatziz gutxienez, elkar ulertzeko prestatua. Euskararen kasuan, euskara batuak betetzen du funtzio hori. Euskara batua definitzeko garaian, zenbait maila daude: batetik, denok ezagutzen dugun batua (ikastetxean ikasten duguna), eta, bestetik, euskalki baten aldaera batua. Euskalki jakin baten aldaera estandarra da azken hori, euskalki beraren aldaera ugariak molde batean finkatzeko sortua. Hona hemen horren adibidea:

2. Tratamendua Komunikazioaren igorlea eta hartzailea nolakoak izan, halakoa behar du tratamenduak ere. Igorlearen tratamendua 1. Lehenengo pertsona pluralean (gu)


Talde baten edo erakunde (ikastola, kirol-talde‌) baten izenean erabiltzen denean, lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Zure eskaera luze-zabal aztertzen aritu gara, eta ontzat ematea erabaki dugu.

2. Lehenengo pertsona singularrean (ni) Nork bere izenean hitz egitean. Honen bidez baimena ematen dizut ordainketak bideratzeko.

3. Hirugarren pertsona singularra (hura) Erabil daiteke baldin eta igorlea nor den zehazten bada. Halakoetan, urruntasuna eta ofizialtasuna ematen zaio idazkiari. Euskara batzordeko buruak datorren astean egitekoa den batzarrera gonbidatzen zaitu. datorren astean egiteko den batzarrera.

Hartzailearen tratamendua 1. Bigarren pertsona pluralean (zuek) Talde baten edo erakunde (ikastola, kirol-talde‌) bati idaztean. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu Zaharrak berri erakusketaren inauguraziora.


2. Bigarren pertsona singularrean (zu) Hartzailea norbanakoa denean. Pozaren pozez jakin dut berriro gurekin lan egingo duzula.

3. Konbentzioak Konbentzioa zera da: ohituraren edota hitzarmenen ondorioz ezarritako eta onartutako hizkuntza-erabilera jakina. Testu batzuetan hainbat konbentzio bete behar dira. Eskutitz formal batek, esaterako,igorlearen eta hartzailearen datuez gainera, data eta sinadura aurkeztu beharko lituzke beti, toki egokian adierazita. Jarraian aipatu eta azalduko ditugu erakundeekiko harreman idatzietan ohiko diren hainbat konbentzioren erabilerak.

4. Data Testuaren goiburuan edo oinean idatzi behar da data; betiere, tradizioz ezarritako irizpideen arabera: hasteko, lekuaren izena; haren segidan eta koma batez bereizita, urtea; azkenik, hilabetea eta eguna; gaztelaniaz eta frantsesez erabiltzen den alderantzizko ordenan. Data adierazteko orduan, honako hauek hobesten ditu Euskaltzaindiak:

Lekeitio(n), 2006ko urtarrilaren 7a(n)

1. Aukerakoa da non/noiz kasu-marka erabiltzea; hala ere, eskutitzetan-eta erabiltzeko, lehenengoa da modu egokia.

1995/03/07; 1995-03-27; 1995/III/07; 1995-III-27; 1993-11-23ko bileraagiriak dioenez...


2. Era laburrean ere eman daitezke, inprimakietan edo bilera-akta moduko testuetan.

Datorren ostegunean, urtarrilak 20, bilduko da epaimahaia.

3. Erabilera mugatua duen egitura. Esaldi baten barruan erabiltzekotan, beti aposizioan (koma bitartean) idatzi behar da.

5. Helbideak Gure gutunen hartzaileak, oro har, erakunde edo enpresa batean lanean ari dira, edo, bestela, herritar izaten dira

Hona gutunaren azalean sartu beharreko datuak: ➢ Erakunde bati edo lanean ari den bati bidaltzeko: ● ● ● ● ●

Miren Gandia Argote [Izen-abizenak] Euskara-dinamizatzailea [Kargua] Gasteizko Udala [Erakundea] Aralar kalea 6, 5. B [Kalea, zenbakia eta pisua] 01008 Vitoria-Gasteiz [Posta-kodea eta herria]

➢ Herritarrei idazterakoan: ● Miren Gandia Argote [Izen-abizenak] ● Aralar kalea 6, 5. B [Kalea, zenbakia eta pisua] ● 01008 Vitoria-Gasteiz [Posta-kodea eta herria] ➢ Kalea, zenbakia eta pisua adierazteko honakoa proposatzen dugu: ● Manuel Iradier 7, 3.a [Hirugarren solairuan bizi da]


● Manuel Iradier 7, 3. A [Hirugarren solairuan bizi da, A letran]

6. Orduak Nola idazten dira?

Bi punturekin bereizten dira orduak eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti. 00:12, 12:10, 09:25

Nola deklinatzen dira?

Orduei pluralaren marka erantsi, dagozkien lotura-bokalekin. 15:00etan

Minutuei singularraren marka erantsi, dagozkien lotura-bokalekin. 15:03an, 15:04an, 15:30ean

Oharrak: Irakurtzeko orduan hobe da, hala ere, honela irakurtzea: hiruretan, hirurak eta hiruan, e.a. Erabilera formaletan ontzat ematen dira, dena den, hamabostak eta bostean, hamabostak eta hamabostean, e.a.

7. Puntuazioa PUNTUAZIOA


Koma (,)

Esanahia argitzeko • Zerrendetan • Deikien atzetik (gutunetan eta) • Datan (toki-izenen ondoren) • Tarteki eta aposizioetan • Lokailuekin (ordea, hala ere…) • Perpaus nagusiaren eta mendekoaren artean • Juntagailuekin (eta, edo…) • Bai edo ez batzuk segidan doazenean • Aditzaren ordez (elipsia)

Puntu eta koma (;)

• Esaldiak elkarrekin lotzeko • Lokailuekin (perpausak luzeak badira) • Aurkaritzako juntagailu batzuekin (baina…) • Komak dituzten esaldiak lotzeko • Zenbait testu-antolatzailerekin (enumerazioak…)

Bi puntuak (:)

Zerrenda edo adibideei sarrera emateko • Hitzez hitzeko aipamenen aurrean • Aditz nagusia aurreratzeko (esaldia luzea bada) • Esaldiak errazteko • Gutunetan: hasierako agurretan • Orduetan (14:30)

Etenpuntuak (…)

• Esaldia bukatu gabe uzteko • Enumerazio bat bukatu gabe uzten denean • Ñabardura bereziak sartzeko • Testu zati bat aipatu gabe uzten denean: […] edo (…)


8. Lexikoa: eremuari eta gaiari dagokiona Erakundeetako eta erakundeekiko testuek hainbat ezaugarri izaten dituzte lexiko edo hiztegiari dagokionez. Erakundeen eremuak badu berezko hiztegia, haiekiko harremanetan ohikoak diren gaiei lotua: eskumen, biztanleria, udal-errolda, deialdi, akta, diru-laguntza, izendapen, aurrekontu, etab. Gizarteko erakundeak eta haiekin harremanetan jartzeko modua ez dira berdinak izan garai guztietan. Ondorioz, hizkuntzek etengabe eraberritu behar izaten dute beren ondare lexikala, aldian aldiko gizarteari erantzuteko. Duela 200 urte, kasurako, existitu ere ez ziren egiten egun guretzat guztiz arrunt eta ohiko diren tresna eta kontzeptu asko: errolda, Internet, esleipen‌ Bestalde, duela gutxi arte, erakundeekiko harremanetarako hizkuntza erdara zen gurean, eta euskara horretarako erabili nahiak hitz berriak sortzera edota lehengo hainbat hitzi adiera berriak ematera behartu gaitu aipatutako eremuari dagokionez. Adibide gisa balio dezake ondorengo Biztanleen errolda gaiari erantzuteko Bergarako Udalean eskaintzen den informazio osatutik hautatu dugun 2. puntuaren garapenak.

9. Ikurrak


Zer dira? Nazioarteko balioa duten zientzia eta teknikako unitateak dira, munduko txanponak, estatuak eta abar adierazteko erabiltzen ditugunak. Ag (zilarra), cm (zentimetroa), km (kilometroa), â‚Ź (euroa)

Nola idazten dira? Nazioarteko balioa dutenez, hizkuntza guztietan (alfabeto bera badute) berdintsu idazten dira. Punturik gabe. kW, MHz, GB

Nola deklinatzen dira? Deklinatzean, marra eskatzen dute beti. Kasu-marka, berriz, hitz osoari jarriko bagenio bezala jartzen zaie. I-an (Iparraldean), 6 cm-ko (sei zentimetroko)

10. Laburdurak

Zer dira? Hizkuntza bateko hitz arruntak laburtuta emateko modua dira. Hizkuntza batetik bestera aldatzen dira eu (euskara), es (espainiera) Nola idazten dira?


Puntua daramate amaieran. tel., zuz., or., etab., ezk.

Salbuespena Nahiz eta txanponekin ikurrak erabili ohi diren, zentimo hitzak laburdura dauka. Eurogunean â‚Ź-ko eta cm.ko txaponak erabiltzen dira.

Nola deklinatzen dira? Deklinatzean ez zaie marrarik jarriko, eta kasu-marka izango da hitz osoari dagokiona. zuz.arekin (zuzendariarekin) hitzordua

Ez da batere komeni laburdurak esaldietan sartzea. Tauletan, zerrendetan, eskemetan eta abarretan lasai asko erabil daitezke, eta horietan ez dago deklinatu beharrik, gehienetan.

Lexikoa sortzeko bideak Gizarteko premia berriei erantzuteko sortuz doazen hitz berriak ulertzeko, garrantzitsua da jakitea zer bide erabiltzen diren gehien euskaraz lexikoa zaharberritzeko eta eguneratzeko.

11. Hitz-elkarketa Zer da?


Hizkuntzaren barruan esanahi jakina duten bi hitz elkarrekin lotzea kontzeptu berri bat adierazteko. etxe+bizitza > etxebizitza; foto+kopia > fotokopia; bizi+leku > bizileku; herri+alde > herrialde

Testutik jasotako adibideok izenak badira ere, zenbait kategoriatako hitz elkartuak aurki daitezke euskaraz: errugabe (izond./adj.), oniritzi (iz./ad.), buru-belarri (adond.)

12. Eratorpena Zer da? Berez esanahi osoa duen hitz bati hizki bat edo batzuk gehitzea kontzeptu berri bat adierazteko. identifika+ -garri > identifikagarri; herri+ -tar > herritar

Esanahi osoa duen hitzari gehitzen zaion hizkia gehienetan atzean ezartzen bada ere euskaraz, aurretik edo atzetik eransten denik ere aurki daiteke. Atzizkia: identifikagarri, herritar Aurrizkia: ezegonkor, berresan, gainpopulazio Artizkia: irakatsi, eragin, erantzun

13. Mailegutza Zer da?


Jatorriz beste hizkuntza batekoak diren hitzak norberaren hizkuntzan txertatzea, egokiagorik ez dela onartuta. pertsona, identifikazio, dokumentazio, estatu, akordio, titulua…

Maileguak onartzeko gutxieneko baldintza bat ezarria du Euskaltzaindiak: ezin dira maileguan hartu Iparraldeko euskaldunek gaztelania jakin gabe ezin uler ditzaketen gaztelaniazko hitzak, ezta Hegoaldeko euskaldunek frantsesa jakin gabe ulertzen ez dituzten frantsesezko hitzak ere. Alegia: * aislatu (gaztelania) * isolatu (frantsesa)

Egokia

bakartu edo bakandu

2. IDAZKI FORMALEN EGITURAK

INPRIMAKIA ● Eskatzailearen datuak: ● Erakunde, enpresa edo elkartearen datuak; Erakundea, enpresa edo elkartea, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa. ● Azalpena (arazoa/egoera + justifikazioa) ● Eskaera

GUTUNA ● ● ● ● ● ● ● ● ● ●

Igorlearen datuak Hartzailearen datuak Gaia Hasierako agurra Egoera Justifikazioa Eskaera Amaierako agurra Sinadura Data

EMAILA ● Igorlearen, Hartzailearen emaila ● Gaia ● Hasierako agurra ● Egoera ● Justifikazioa ● Eskaera ● Amaierako agurra ● Sinadura


● Sinadura ● Data

3. IDAZKI FORMALEN EREDUAK ● Inprimakiaren eredua ERREKLAMAZIOGILEAREN DATUAK Izen-abizenak: Joxe Miguel Bergaretxe Helbidea: Euskal herria plaza,4 6b Herria: Arrasate PK: 20500 Nortasun-agiria: 507 482 759W Telefonoa 667 99 669 ERREKLAMAZIOA JASO DUENAREN DATUAK Izena (erakunde, enpresa...): Seguros Bilbao Helbidea: Bizkaia plaza 4, 3. D Herria: Bilbo PK: 48001 IFZ/NA: 777 777 777G Telefonoa 909 657 823 Jarduera: Enpresaren jabea ERREKLAMAZIOAREN ARRAZOIAK ETA HELBURUA Gure lokalean arazo bat sortu zen, hain zuzen, hodietako batek arazo larri bat eduki zuen eta orduan gure lokala urez betetako arrain ontzi bat zirudien. Geroxeago lokaleko jabeari esan genion aseguru bateri deitzeko, arazoa konpontzeko. Orduan aseguruak, pertsona batzuei deitu zien lokaleko arazoa konpontzeko, eta haiek, zegoena baino gaizkiago utzi digute. Nahi duguna da, egun gutxitan ez bada guztia ondo jartzen diru guztia jasotzea. Beraz lokalak horrelako egoeran jarraitzen badu, hodiak herdoildu egingo ziren eta kanpoan egiten duen hotzarekin berotu ezingo ginateke. ERREKLAMAZIOAREN EGUNA


Arrasaten, 2017ko azaroaren 17an GEHITZEN DITUDAN AGIRIAK (FAKTURAK, EGIAZTAGIRIAK...) Fakturak eta Aseguruak Izp.

Joxe

â—? Gutunaren eredua Andoni Etxebarria

Ander Fernandez

Euskal Herria Plaza 1 7.C

Musakola Auzoa, s/n,

Bezeroa

Eroski

20500 Arrasate

20500 Arrasate Mugikorraren erreklamazioa

Jaun/Andre hori: Orain dela bi aste mugikor berri bat erosi nuen Herriko Eroski supermerkatuan eta horren ondorioz erreklamazio bat egin nahi dut. Arazoa hau izan zen, txartelarekin ordaintzerakoan arazoak eduki nituen eta azkenean mugikorra eskudirutan ordaindu nuen. Baina, gaur goizean bankuak bidalitako laburpenean txartelarekin ere kobratu zizkidatela ikusi dut eta baita eskudirutan ere, horregatik erreklamazioaren asmoa da dirua bueltan ematea. Eskerrik asko eta erantzunaren zain egongo naiz. Adeitasunez, agur. Arrasaten, 2017ko Irailaren 21ean Andoni Etxebarria


Arrasateko Eroskiko bezeroa

â—? Emailaren eredua Igorlea: kepelde@gureikastola.eus Hartzailea: kulturetxea@agurain.eus Gaia: Ikasle baten eskaera Jaun/Andre agurgarria: Atzo arratsaldean, etxerako bidean nindoala, zinemako horman ikusi nuen eskaintzen duzuen zeramika-ikastarorako iragarkia. Niri bai, ordea, esan dizuedan moduan artista handia baitago nigan. Izan ere, ikastaroak oso interesgarria dirudi. Bestalde, ikastaroak denboran jarraipena izatea nahi nuke eta horrez gain, prezioa kontuan hartuko dut ikastaroa egin ala ez erabakitzeko Beraz esango didazu, mesedez, zer egunetatik zer egunetara izango den ikastaroa eta zenbat ordukoa? Eta prezioan beherapenik egongo al da ikasleontzat? Eskerrik asko, eta zuen erantzunaren zain. Klara Epelde

Gidaliburua  
Gidaliburua  
Advertisement