Issuu on Google+


PINTXOA: PAN TUMAKA

OSAGAIAK Ogia Tomateak Oilo paparra

NOLA EGIN 1.‐ Ogia zatitu, tomatea erditik moztu eta ogian igurtzi zukua bertan gelditu dadin. 2.‐ Zartagin baten olioa berotu eta bertan oilo paparra frijitu. 3.‐ Oilo papar zati bat hartu eta aurretik gertatutako ogiaren gainean jarri.


PIZZA OSAGAIAK Pizza orea Tomate saltsa York urdaiazpikoa

NOLA EGIN

Atuna

1.‐ Pizza orea zatitan banatu, olio apur bat gainean bota eta zabaldu.

Mozzarela gazta

2.‐ Ondoren tomate saltsa gainean jarri.

Olioa

3. York urdaiazpikoaren zatiak edo atuna gainean gehitu. 4. Mozzarela gazta gainera bota. 5. Laban sartu (180º), 12‐15 minutu.


TAKO MEXIKARRAK OSAGAIAK Takoetarako arto tortillak Oilasko paparra Tipulak Tomate saltsa Txanpinoiak

NOLA EGIN 1.‐ Gorritu tipula txikituta zartagin batean olio apur batekin. 2.‐ Moztu oilasko paparra zatitxoetan eta zartaginean frijitu. 3.‐ Berotu arto tortillak eta txanpinoiak laban. 4. Tortillak prest daudenean, jarri gainean tomate saltsa, oilasko paparra, tipula eta txanpinoiak, eta bildu.


ARRAIN HANBURGESA OSAGAIAK Arraina (legatza eta berdela) Arrautza Irina Ogi birrindua NOLA EGIN 1.‐ Egosi aukeratutako arrainak ura gatzatuan. 2.‐ Xehatu arraina zati txikitan. 3.‐ Nahastu arrain xehatua arrautzarekin eta gatzarekin. 4.‐ Hartu nahasketa zati bat eta hanburgesa forma eman. 5. Ondoren pasa irinetan eta ogi birrinduan. 6.‐ Zartaginean olio apur batez frijitu.

Olioa


FRUTA BATIDOAK

OSAGAIAK Fruta ezberdinak: platanoa, laranja, madaria eta kiwia Esnea

NOLA EGIN 1.‐ Laranja zukua egin. 2.‐ Frutak ( platanoa, madaria eta kiwia) zuritu eta zatitu. 3.‐ Fruta zatiak ontzi batetara bota eta gehitu esnea eta laranja zukua. 4.‐ Dena ondo irabiatu.


TOMATE BETEAK: OSAGAIAK Tomateak Arroza Azeitunak Atuna

NOLA EGIN 1.‐ Arroza egosi. 2.‐ Garbitu tomateak eta ur berotan eduki pixka batean azala erraz kentzeko. 3.‐ Koilara batekin tomatearen barrualdea hustu. 3.‐ Behin tomatea prest daukazula, olibak zati txikitan zatitu eta atunarekin batera arrozera bota eta dena nahastu. 4.‐ Tomatea eginiko nahasketarekin bete.


FRUTA BROTXETAK OSAGAIAK Mandarinak Kiwiak Sagarrak Platanoak

NOLA EGIN 1.‐ Fruta guztiei azala kendu. 2.‐ Zati txikietan moztu eta ontzietan jarri. 3.‐ Fruta zatiak egurrezko makiltxoetan sartu koloreak tartekatuz. 4.‐ Beroak ere jan daitezke. Azukre pixka bat bota gainetik eta zartaginean berotu, baita jogurtarekin ere.


BIZKOTXOA OSAGAIAK Yogur 1, naturala edo limoizkoa Azukrea Irina 4 arraultzak Olioa Legamia

NOLA EGIN 1.‐ Bota ontzi batean, yogurra, 4 arraultzak, legamia sobre bat, 3 yogur ontzi bete irina, 2yogur ontzi bete azukrea eta olioa yorgur ontzi bat ez guztiz betea. 2.‐ Dena ondo irabiatu. 3.‐ Laban sartu 180ºtan, labako lehenengo mailan, ordu bete.


Sukaldaritza Haur Hezkuntzan 2013 14