Issuu on Google+

EGUNKARIA 2014KO OTSAILAK 18

1. ZENBAKIA

SALNEURRIA: DOHAINIK

AURKIBIDEA IKASTOLA (1) Oinez basoaren landaketa. Agate deuna. Haur kantari

ELKARRIZKETAK (2,3) Pottokak egun hauetan kazetariak izan gara eta egunkari hau egin dugu.

Nahiari DBHko ikasleei

MATRIKULAZIO KANPAINA. (4) Puzzlea Keileseko jolasak

ETOR ZAITEZ IKASTOLARA. 18HILABETETIK 16 URTERA Primeran pasatuko duzue!

ERREPORTAIAK (5) Akelarreak Danborradak

AGENDA (6) Txisteak Denbora pasak


IKASTOLA OINEZ BASOAREN LANDAKETA EGIN DA. Urtarrilaren 18an, Larunbata, eta 19an, igandea ,Oinez basoan zuhaitzak landatu zituzten �Soto de los Tetones�en, Ebro ondoan.2.700 landare jarri nahi ditugu,Oinez basoa egin nahi dugulako. Oraindik ez dugu bukatu,gehiago landatuko ditugu. Amalurra taldeko laguntzarekin antolatu da dena. Ikastolako gurasoak eta haurrak, beste batzuekin batera landatu zituzten. Alkatea han egon zen ekintzari hasiera emateko. Eguna euritsua azaldu zen eta horregatik ez zen jende gehiegirik agertu.

AGATE DEUNA EGUNA OSPATU DUGU. Otsailak 14an Santa Ageda ikastolan eta Tuteran ospatu genuen. Goizeko hamarrak aldera, LH3 eta LH4ko ikasleak gelaz-gela koplak kantatzen eta eske joan ziren. Gailetak ,zukuak eta beste elikagai batzuk eman genizkien. Tuterako plazan gurasoak, haurrak eta Beterriko abesbatza elkartu ziren. Kalez-kale kantatzen eta dantzatzen joan ziren. Bukatu zenean, Baserri elkartera txokolatea ratera joan ziren.


IKASTOLA ___________________________________________________

HAUR KANTARIA PRESTATZEN. Ikastolako LH3. mailatik gora aurtengo Haur kantari prestatzen ari dira. Aurtengoa Zangotzan ospatuko da apirilaren 5ean. Ikasle askok parte hartuko dute, 34 kantatzeko eta beste batzuk musika tresnak jotzeko. Aukeratu dituzten kantak hauek dira: -Zortzi orduko ekaitza, Pixontxis musika taldekoa. - Musikaren doinua,En tol sarmientos musika taldekoa. -Ekainak 24,Vendetta -Gau urdinak, Ken zazpi Entseguak patio orduetan egiten dituzte. Lau irakasle daude ikasle hauekin prestaketa egiten: Oihana, Ione, Saioa eta Patrizia, musika irakasleak ,hain zuzen ere. Ikastolakoak 2007an.


ELKARRIZKETA ___________________________________________________ “Jolasteko eta ongi pasatzeko egin ditugu� Nahia Argia ikastolako Heziketa Fisikoko irakaslea da eta elkarrizketa berari egin diogu. Ikasle batzuk Heziketa Fisikoan etxola batzuk egiten ari dira. Non egin dituzte etxolak? Etxolak ikastola ondoko belazetan egin ditugu. Zenbat etxola egin dituzue? Guztira 4 etxola egin ditugu. Haizeak hiru izorratu zituen eta orain bakarrik bat gelditzen da. Zertarako egiten ari dira? Jolasteko eta ongi pasatzeko egin ditugu. Zenbat denbora behar izan dute egiteko? Hilabete pare bat. Nola egin dituzte? Eskuekin. Kainaberak hartu, elkartu eta hostoekin lotu eta estali. Gustatu al zaie ekintza hau? Pila bat Errepikatuko duzu hurrengo urtean? Segur aski bai. Nola gelditu dira? Ongi, pena izan da haizeak eraman dituela. Argazkiak egin al dizkiezue? Bai, blogean daude. Eskerrik asko Nahia zure denboragatik.


ELKARRIZKETA ___________________________________________________ “ Ikastola usteak pena handia ematen digu� DBH4ko ikasleak aurten ikasketak bukatu eta ikastolatik joango dira. Pentsatu duzue hurrengo ikasturtean nora joan?Bai, Valle del Ebrora(5), Benjaminera(5), Eti (2), Donostiara (1), Bergarara(1), San Ferminera(1) eta Arte eskolara(1). Zer moduz egon zarete ikastolan? Bikain, esperientzia oso ona, primeran, eroso eta gustura.Batek gehienetan ongi esan du. Hemengo ikasketak zailak izan al dira? Erantzun desberdinak egon dira eta errepikatu direnak: DBH3tik aurrera zaila, batzuetan zaila eta ikasgai batzuk besteak baino zailagoak. Asko ikasi al duzue? Pilo bat, gehienetan bai, txuleten laguntza izan dugu, gero eta gehiago... Zer da gehien gustatu zaizuena? Lagun asko egiteko aukera, irakasleen tratua, euskarazko klaseak eta ikas – bidaiak. Eta gutxien? Ordutegia, etxerako lanak, azterketak eta ikasi behar izatea. Zoriontsu izan al zarete? Bai, azterketa garaietan izan ezik. Pena ematen dizue ikastola uztea? Pena handia ematen digu. Bi pertsonei ez, zerbait desberdina probatzeko gogoa daukatelako.


MATRIKULAZIO KANPAINA ___________________________________________________ Otsailaren 8an ikastolak matrikulazio kanpaina barruan ekitaldi bat antolatu zuen keilesen.11:00etan ospatu zen. Gure ikastolara jende gehiago etortzeko egin genuen, animatzeko. Herri jolasak, hankapaluak, ipuin kontalaria eta tailerrak egon ziren. Gurasoak, haurrak , aiton-amonak eta Tuterako beste batzuk etorri ziren.

Matrikulazio kanpaina barruan, beste ekitaldi bat antolatu dugu. Otsailaren 5tetik 13ra ikastolan puzle erraldoi baten zatia egon da. Gela guztiak margotzera joan gara. Oso koloretsua eta polita geratu da. Puzzlea Iru単era eramango dute eta puzzle handi bat egingo dute beste ikastolakoek egindako piezekin batera.


ERREPORTAIAK ________________________________ Akelarreak FONTELLAS. POTTOKAK.

Sorginek kobazulo batean egiten zuten festa da. Gauean sorginak kobazulora joaten ziren. Akerra gurtzen zuten. Sorginek sendaberrak egiten zituzten jendea sendatzeko. Kristauek gaiztoak zirela pentsatsen zuten eta erretzen zituzten. Zugarramurdiko kobazuloa oso ospetsua da. Euskal Herriko beste kobazulo batzuetan ere ospatzen zituzten eta Europako beste leku batzuetan ere.

EUSKAL HERRIKO DANBORRADAK FONTELLAS. POTTOKAK

Danborrada urtarrilaren 19 eta 20an ospatzen da. Euskal Herri batzuetan egiten da: Donostian, Azpeitian, Tolosan, Zarautzen, Arrasaten, Mutrikun, Lakuntzan, Tafallan eta Andosillan..

Duela asko gerra bat egon zen Espainia eta Frantziaren artean, horregatik danborrada egiten da, Euskal Herriko pertsona batzuk , Karlistak, beraiekin joan zirela gogoratzeko. Danborradan ,gehienetan, militarrez edo sukaldariz jantzita ateratzen dira.


AGENDA ___________________________________________________ TXISTEAK -Aita, handia egiten naizenean amonarekin ezkonduko naiz. -Baina, semetxo, nola ezkonduko zara,ba, nire amarekin? -Eta zu ezkondu zinen, ba, nirearekin…

EZETZ ASMATU  

-Noiz jaio zinen zu? -Ez naiz oso ongi gogoratzen vaina larunbaten bat edo iganderen bat zela uste dut nire jaioteguna. -Eta nola dakizu hori? - Egun hartan ez nintzelako eskolara Joan.

Bi zifra ditu Hamarrekoen zifra 4 da Bi zifren batura 10 da. Zein da?____________________

   

Hiru zifra ditu. Berrehun baino txikiagoa da. Batekoen zifra 0 da. Hamarrekoen zifra 6 da. Zein da?______________________

GURUTZEGRAMA 1. 2. 3. 4. 5.

Diru asko dueña. Irabazlea. Euskaraz dakiena. Bizarra daramana. Marrak dituena.


Egunkari osoa