Issuu on Google+

Lander Arbelaitz DANI BLANCO

ARGIA.COM-eko erredaktore burua

Uztak bildu eta hazi berriak erein 012a urte polita izan da sarean gabiltzan euskaldunontzat, mugitua bai behintzat. Esango nuke indartu egin garela azken hamabi hilabeteotan. Ekimen interesgarriak abiatu dira eta lehendik genituen zenbait proiektu berritu dira.

2

Azken talde honetatik hastearren, euskarazko zenbait proiektu berritu dituzte, hala funtzionalitatea eta inpaktua hobetuz. Euskara hutsezko proiektuak aipatzearren, Hamaika telebistaren webgune berritzea, Zuzeuren diseinu ukituak, Sustaturen berraktibazio interesgarria pilotu automatikoarekin, edo ARGIAren webgune berritzea. Lan hauek eginda irizpideak markatu ditu bakoitzak 2013an aurrera egiteko, eta ziur jaka berriok soinean, erosoago ariko garela. Datu zehatzik ez dugun arren, ziur naiz gora doala sarean ere euskaraz bizi garenon kopurua, bai behintzat sarean euskarazko edukiekin geroz eta asetuago sentitzen garenona behintzat. Twitterreko denbora lerroari begiratu besterik ez dago ikusteko zenbat jende ari den profilak egiten azken urtean, ondoren euskaraz mintzatuz. Sakondu beharreko bidea da alajaina, oraindik ere milaka baitira euskaraz jakin eta ingurune edo erreferentzia euskaldunen faltan frantsesez eta gazteleraz mintzatzen diren erabiltzaileak. Sarean euskaraz ibiltzeko lan eraginkorrena ziurrenik LibreZale bezalako lantaldeek egiten dute. Aurten ere hainbat programa libre euskaratu dituzte. Euskarazko Wikipediak ere 148.000 artikuluko muga gainditu du, hainbat bolondresen lan eskergari esker. Kapitulu honetan esan, azken bi urteotan Eusko Jaurlaritzak Lur Hitzegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopediak liberatzea erabaki izana benetan poztekoa dela. Euskarazko edukien zirkulazioa eta ikusgarritasuna handitzea dakarte halako erabakiek, eta euskaldunok behar dugu gure mundua azaltzen lagunduko diguten materiala, izan testuak, argazkiak, audioak edo bideoak. Zentzu honetan, aipatu nahi nuke ARGIAn gure edukiak liberatu ditugula aurten. Hemendik aurrera, Wikipedian, blogetan, liburuetan, telebista saioetan edo dena delako euskarritan, guk

ekoitzitako materiala erbaili ahal izango du edonork, iturria aipatuz gero eta era berean zabalduz gero. Hala ere, LibreZale eta Wikipediako proiektu iraunkorren aldean –nolabait definitzearren–, beste modu bateko esperientziak ere protagonismoa hartu dute aurten. Proiektu zehatz batzuek jende mordoa mugitu dute, tresnak euskaratze prozesuan. Adibiderik garbiena ziurrenik Twitterren euskaratzea bera izan da, batetik konpainiari itzulpen zentroa irekitzeko kanpaina eginez, eta behin hori lortuta, tresna bera itzultzen. Euskarak aurten espazioa irabazi duela esatera ausartuko nintzateke eta aldi berean, etorkizunean fruituak jasotzeko haziak ereini direla. Antolakuntza berriak sortu dira. Twitter itzuli da, Whatsapp egungo modako aplikazioa, Android mugikorrak itzultzeko taldea sortu da.. eta alor honetan, jende berriak elkar ezagutu du. Eta garrantzitsuena nere ustez, teknologia berrietan euskarak jokatu behar duen papera argi ikusten duen jende kopurua gora doa. Honetan zortea dugu, katalanak oso eredu ona dira. Mugikor inteligenteen zabalkunde masiboa aurtengo fenomenoa izan da. Aukera berri asko ematen dituzte, eta gizartean adikzio mailak gora doaz. Hizkuntza ikuspegitik baina, lan handia dago egiteko. Tresna hauek erabiltzen dituen euskaldun oro frantsesez edo gaztelaniaz ari da, eta horrek itzulpenari presa eta garrantzi handia ematen dio. Oso pozgarria da Android mugikorrak euskaratzeko kanpainak abiatu izana, hauek baitira mugikorren %80ak, baina iPhonak ere itzultzeko bidea pentsatzen joan behar genuke, katalanek beren hizkuntzan dituzte, beraz, guk ere izan ditzakegu. Amaitzeko ideia bat nabarmendu nahi nuke. EuskaraBildua jardunaldietan Albert Cuesta kazetariak ideia berriak aipatu zituen: Ahozko teknologia garatu behar dugu. Kafe makinari, GPSari, autoari edo telebistari hitz egin eta honek ulertzeko bidea egiten ari dira munduko teknologia zentroetan, beraz, euskara hauetan txertatzeko ere zerbait pentsatzen hastea ez legoke gaizki.

internet

internet


Internet

K R O N O L O G I A

Indartu. 2012. urtean, segidan daukazuen kronologian ikusten denez, bide bat egin duten proiektu asko indartu eta aurrera begira jartzeko baliatu dituzte eragileek. Webgune eta ideia berriak ere sortu dira, eta urte oparoa izan da nazioarteko webgune, zerbitzu eta aplikazio euskaratzeari begiratuz ere. .EUS domeinua eskatzeko epea ireki zen 2012-01-12. ICANN erakundeak hiru hilabetean goi mailako domeinu orokor berriak eskatzeko prozedura ireki zuen, 2013rako .eus domeinua izateko aukera irekiz.

BerbaTek proiektuaren emaitzak aurkeztu zituzten 2012-02-07. BerbaTek ikerketa proiektuaren emaitza gisa hiru demo aurkeztu zituzten: Zientzia eta teknologiako bilatzaile semantiko multimedia bat, dokumentalen bikoizketa automatikorako demo bat, eta hizkuntzen irakaskuntzarako tutore pertsonal bat.

Uztarria.com berria 2012-02-07. Uztarria.com Azpeitiko

atariak aurpegia berritu zuen hamargarren urteurrena baliatuz. Ezaugarri sozialez indartu zuten.

Gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa aurkeztu zuen Jaurlaritzak 2012-02-29. Eusko Jaurlaritzaren

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gaztelaniatik euskarara itzultzen duen tresna aurkeztu zuen. www.itzultzailea.euskadi.net helbidean kontsulta daiteke.

80

Hamaika Telebistak webgune berritua eta aplikazioa aurkeztu zituen 2012-03-16. Telebista sortu zutela hiru urte bete zituzten horretan, webgune berria aurkezteaz gain (diseinua eta edukia eraberrituz), mugikorretarako aplikazioa egin zuten euskarazko telebistako kideek.

Elearazi.org, webgunea itzulpengintzaz 2012-03-22. Itzulpena, hausnarketa

eta sorkuntzan zentratuko den Elearazi.org webgunea aurkeztu zuten.

Sareko ekimenek presentzia nabarmena 2012ko ARGIA Sarietan 2012-01-27. EITBren Nahieran proiektuak jaso zuen Sareko 2012 Argia Saria. Plataforma honekin erabiltzaileak EITBren edukiak nahi bezala ikusteko aukera du. Sarean euskarazko ikus-entzunezko materiala saldoka jarri zuten hala. Horrez gain, Internetekin lotura duten

Hizkimizki.com webgunea martxan 2012-05-07. Topaguneak sortutako tresna berri honek hizkuntzen arteko oinarrizko hiztegiak sortzeko egin zuten. Osotara 43 hizkuntza biltzen ditu eta euren arteko konbinazioak eginez 1.806 oinarrizko hiztegi sortzen ditu webguneak.

Getariak irabazi zuen Google-en Model Your Town lehiaketa 2012-05-16. Google-en txapelketa irabazi zuen Getaria Gipuzkoako herriak. Hiru dimentsiotan herria bikain eraiki izana saritu zuen enpresa ipar amerikarrak.

Guifi.net: komunitatetik eta komunitatearentzat sortutako sare irekia 2012-05-19. Guifi.net telekomunika-

zio sare ireki, aske eta neutrala da bul-

bi proiektu ere saritu ziren ekitaldian: Telebistaren alorrean Kanaldude herri telebista, “komunikazio proiektu bezala eredugarria delako�. Publizitatearen esparruan Klikmetroa, Internet erabiliz Kilometroak jaiaren filosofia berreskuratzeko ahalegina. tzatzaileen hitzetan. Auzolanean oinarritutako proiektu hau Euskal Herrian indartzen hasteko asmoa adierazi zuten.

Status Blogsoviet, estandar irekiko mikroblogintza zerbitzua 2012-05-18. Hainbat lagunen artean

mikroblogintza zerbitzua martxan jarri zuten, StatusNet software librea euskaraz instalatua. StatusNeten, Twitterren edo Facebooken bezala, mezuak idatzi, erantzun, birbidali edo gustukoenen artean gordetzeko aukera ematen du, baina sare deszentralizatu ezberdinetako erabiltzaileen arteko komunikazioa ahalbidetzen du.

Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia sarean daude 2012-05-28. Eusko Jaurlaritzak sa-

rean jarri zituen Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia Crae-


K R O N O L O G I A

Internet

tive Commons lizentziapean, eta euskarazko Wikipedian hemen oinarritutako milaka artikulu sortu zituzten.

Kulturmapp aplikazioa: Euskal Herriko ondareaz 2012-06-15. Tresnaren helburua

Euskal Herriko kaleak gure ondarearen erakusleiho bihurtzea zen. Klik bat eginez erabiltzaileak hirietako zein herrietako kultura, ondare edota turismo edukien gaineko informazioa eskuratzen du modu arin eta erosoan.

.EUS domeinua hurrengo fasera igaro zen

Internet Askearen Aldeko Deklarazioa 2012-07-06. Acces, Global Voices, Amnesty International, Free Press... bezalako zenbait erakundek, adituk eta internautek Internet Askearen Aldeko Deklarazioa sinatu zuten. Ekimena Interneteko zentsura, kontrol eta manipulazioaren aurkakoa zen.

Outlook.com aurkeztu zuten, euskaraz ere bai 2012-08-02. Microsoftek Hotmail zerbitzua eraberritu zuen eta Outlook.com izenez bataiatu zuen. Posta zerbitzu berria euskaraz ere jarri zuten.

Pilotu automatikoarekin Sustatu indartu zuten 2012-08-03. Sustatu.com webgune

beteranoak tenologia berriak baliatuz,

Ihesi.com: Euskal Herriko lehen turismo gida interaktiboa 2012-03-20. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako herriak oinarri hartzen di-

tuen lehen turismo webgunea martxan jarri zuen ARGIAk. Ihesi.com helbidean kontsulta daiteke.Euskal Herrian bidaiatzen dugunean sortzen zaizkigun eguneroko galderei erantzuna eman nahi die webguneak eta horretarako, erabiltzaileen proposamenetan oinarritzen da osoki. Webgunea euskaraz da eta bertako eduki guztia Creative Commons lizentzia jarraituz erabil daiteke. bere gunea hornitzeko mekanismoa aurkeztu zuen: pilotu automatikoa. Honen bitartez, Twitterreko erabiltzaileek gehien partekatzen dituzten euskarazko edukiak automatikoki jasotzen hasi zen, gunea berrindartuz eta aktualitateko gaiak erraz detektatuz.

zuten. Hitzak osatu behar dira eta hitz bakoitzarekin puntuazio bat lortzen da. Maite Go単iren ekimena izan zen, euskarazko hiztegia praktikatu eta aberasteko dibertimentua.

Apalabrados euskaraz

OpenCart, WriteType eta Reddit euskaratu zituzten Librezalen

2012-08-13. Apalabrados Facebook eta mugikorretarako jolasa euskaratu

2012-08-02. Librezale lantaldeko kideek hainbat aplikazio itzuli zituzten, Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

2012-06-13. ICANN erakundeak hurrengo fasera igaro ziren domeinuen zerrenda argitaratu zuen, eta tartean zen .eus.

81


Internet

K R O N O L O G I A

besteren artean online dendak sortzeko OpenCart aplikazioa, testu-tratamenduko WriteType programa eta Reddit.com ingelesezko albistegi kolektiboa. Azken honen interfazea euskaratu zuten, eta kode libreko aplikazioa denez, edonork jaitsi eta norbere instantzia propioa sor dezake. Azken aukera hori ere euskaratu zuten.

Hitzapp, euskara ikasteko aplikazioa iPad eta iPhoneentzako 2012-09-24. Euskara ikasteko apli-

kazioa aurkeztu zuten iPhone eta iPad -etarako. 3000 hitz ditu hiztegian gordeta, bakoitza bere itzulpen eta ahoskera egokiarekin, eta ariketa eta jolasen bidez ikasteko aukera ematen du.

Android euskaratzen ari zirela jakinarazi zuten 2012-09-27. Talde bat Android mugikorren sistema euskaratzen ari zela jakinarazi zuten blog baten bitartez. Era berean, itzulpenak egiteko laguntza eskatu zuten eta, horretarako, jarraitu beharreko pausoak ere azaldu.

Dantzan.com berpiztu zuten 2012-10-01. Dantzari buruzko euskarazko webgunea berraktibatu zutela iragarri zuten. Babesa eta laguntza eman zieten guztiei eskerrak emanez abiatu zuten aro berria.

Euskarabildua: Euskara eta teknologia berriei buruzko jardunaldiak 2012-10-19. Euskarak sarean pre-

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

sentzia izan dezan zer egin daitekeen jorratu zuten Euskarabildua jardunal-

82

Twitter euskaratu zuten erabiltzaileek 2012-08-06. Urte eta erdi inguruko kanpainaren ostean, Twitterrek itzulpen zerbitzua ireki zuen euskal erabiltzaileentzat. Behin auzolanean hitz eta esamolde guztiak itzulita, euskara Twitterreko 30. hizkuntza gisa onartu zuen enpresa estatubatuarrak. Euskara zen hizkuntza guztietan txikiena tresna hau bere egin zuena, alde handiarekin.

dietan, Donostiako KM kulturunean. Davyth Hicks, Albert Cuesta, Egoitz Goikoetxea eta Lander Arbelaitzek hitzaldi bana eman zuten. Gainera, sarean arrakasta izan duten hiru esperientziaren berri eman zuten: tropela.net, Osasunlingua eta bertsotan egiteko Arbel Digitala. ARGIA eta Iametzak antolatu zituzten hitzaldiok.

Nola irudikatu Euskal Herriko mugak Google mapetan? 2012-10-24. Ahotsak.com webgu-

neko kideek Euskal Herriko zazpi lu-

rraldeetako mapa Google Maps-en nola egin azaldu zuten. Gainera, eurek webgunean egina dutena Creative Commons SA-BY lizentziapean dagoenez, edonork balia dezake.

Euskalerria Irratiaren 25. urteurrena zuzenean euskarazko medioetan 2012-10-31. Hainbat mediok zuze-

nean eman zuten Iru単eko euskalerria Irratiaren 25. urteurren festa: ARGIA, Sustatu, Berria eta Zuzeuk streaming bidez. Irratiarentzat lizentzia aldarrikatzeko baliatu zuten ekimena. Gorka


K R O N O L O G I A

Internet

Urbizu, Ruper Ordorika, Balerdi-Balerdi eta Kerobia izan ziren festan.

Google TV Ipar Euskal Herrian sartu zen 2012-11-13. GoogleTV zerbitzuak

AEBetatik kanpo eskaintzen hasi ziren, eta tartean, Ipart Euskal Herrian konektatu ahal izan zuten. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: filmak, musika eta aplikazioak, besteren artean. Europako 3 estatutara zabaldu zen lehenengo: Frantziara, Alemaniara eta Erresuma Batura.

Tutoreus, aplikazioen tutorialak euskaraz

Xare azoka euskal kultura digitalaz 2012-11-23. Xare izeneko euskal kultura digitalaren azoka ireki eta partehartzailea antolatu zuten. Bi egunetan stand-ak, hitzaldiak, kontzertuak, multimedia instalazioak, eta aurkezpenak izan ziren Donostiako Kursaalean.

Mintzatu.com, euskaraz hitz egiten diren tokiak 2012-11-26. Euskaraz mintzatzen

den munduko lekuak bilatzeko webgunea aurkeztu zuen Azkue Fundazioak.

ARGIAren webgune berria 2012-12-03. ARGIAn webgunea eraberritu genuen. Azalaren diseinu eta antolaketa berriaz gain, informazioa sailkatu eta kontsultatzeko bide berriak abiatu genituen, gai jakinetako kanal espezializatuen bitartez. Blogei diseinua berritu eta blogari berriak aurkeztu, multimedia kanalean atal gehiago ireki eta edukiak Creative Commons lizentziapean jarri genituen, edonork erabiltzeko moduan. Bi dira baldintzak: Aitortzea materiala Argiarena dela, eta zabaltzekotan lizentzia berekin egitea.

Kabi@ gunea Durangoko azokan

Twitter euskaraz, ekimen onena

2012-12-06. Teknologiek beren

2012-12-08. Joxe Rojasen Teknopata

gune propioa izan zuten Durangoko Azokan lehen aldiz. Bertan tailerrak, hitzaldiak eta aurkezpenak egin zituzten. Hurrengo urteetan jarraitzeko asmoa agertu zuten antolatzaileek .

blogean urteko euskarazko ekimen onenak hautatu zituzten. Twitter euskaratzeko kanpainak irabazi zuen, bigarren Dantzan.com geratu zen eta hirugarren TELPtailerrak.com. Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

2012-11-22. Sarean hainbat aplikaziori buruz euskaraz dagoen tutorial falta ikusita, tutoreus webgunea garatu zuen erabiltzaile talde batek. Helburua, aplikazio hauek ikasi nahi dituzten pertsonei tutorial interesgarriak plazaratu eta beren burua promozionatu edota elkar ezagutzeko gune bat sortzea da.

83



Urtekaria - Internet