Page 1

Ainhoa Agirreazaldegi DANI BLANCO

bertsolaria

Indartsuen urtea RTEA SENDO HASTEKO MODUA DA Bertso Eguneko saio esperimentala, eta 2011n bertsolaritzaren egokitze gaitasuna izan zen kantugai. Bertsolaritza gaur egun dagoen tokira kamaleoi izaten asmatu duelako iritsi omen, ekosistemaren arabera (antzoki, zinema, taberna, frontoi, gaztetxe...) azala aldatzeko duen gaitasunagatik. Bada, bai, kamaleoia bertsolaria; akaso hurrengo batean saiotik saiora aldatzen ez duen horretaz kantatuz osa liteke Bertso Eguna.

aztertzeko ahalegina egin zen bertsolaritzak autoanalisirako lan-tresna dituen jardunaldi horietan. Hainbat ikuspegi azter zitzaketen lagunengana jo, eta galdera zehatzak egin zizkioten Bertsozale Elkartetik. Bertsolarien proiekzioa, gaien garrantzia, gizonezkoen genero-rolak, txapelketek sormenean duten eragina, inertzia ideologikoak, bertsokerak, bertso-eskoletan ikasi eta desikasi beharrekoak‌ Gogoeta eta proposamen interesgarriak jaso genituen 10 hizlarien eskutik; ea hurrengo urteetan hezur-mamitzen diren.

Otsaila hasieran iritsi ziren Umorez jardunaldiak, Bertsozale Elkarteko Genero Batzordearen eskutik. Heziketa tradizionalak gu guztiongan duen eragina aztertu, barne-egiturak deseraiki eta pertsona aske eta aberatsagoak izateko aukeratan sakondu nahi du batzorde horrek, pertsonen aldaketa prozesua bultzatuz. Bertsolaritzari ekarpen handia egin dio dagoeneko eta, poliki-poliki, sortzaile eta zaleen begirada kontzienteagoa ekarriko duela seguru nago. Oraingoz, Emozioen hizkuntza (J.M. Hernandez), Maskulinitate berriak (X. Odriozola), Umorearen bilaketa (L. Ibarguren) eta Ornitorrinkus sailkaezina (M. Lujanbio & J. Montero) ekarri dizkigu jendaurrera. Ahantzi ezin dudan gertaera bat ere utzi zuen: hitzaldi jendetsuak izan ziren eta Bertsozale Elkarteak antolatutako ekitaldi batean, lehen aldiz bildu ginen gizonezko baino emakumezko gehiago.

Urte honetan bat egin dute, halaber, www.bertsoplaza.tv eta www.bertsoa.com proiektuek, azken horren izenpean bilduta; eta aurten argitaratu da Bertsolaritzaren Datu Basea (http://bdb.bertsozale.com/); horren bitartez, Xenpelar Dokumentazio Zentroak bere katalogoa Internet bidez gizarteratu eta maila guztietako ikerkuntza bultzatzen du. Etorkizuna elikatzeko ezinbesteko lan-tresna, dudarik gabe.

U

Negua amaitu aurretik iritsi zen hurrengo ekitaldi garrantzitsua ere: IV. Bertsolamintza. Bertsogintzan gaur egun egon daitezkeen inertziak identifikatu eta

Manex Agirreren Arabako txapela, Julio Sotoren Nafarroakoa eta Aitor Sarriegiren Gipuzkoakoa ere ez nituzke aipatu gabe utzi nahi. Hiru txapel hauen atzean, txapeldun bakoitzaren lan izugarria eta bertsolari, bertsozale eta antolatzaile koadrila itzela ditugu. Neguarekin hasten da urtea eta neguarekin amaitzen. Urte amaieran Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikako V. Kopla Txapelketa izan genuen, bizi-bizi, ziritik eta zorotik, mamitik eta mimotik. Gaztetxea jendez lepo, elkarlan ikaragarri batek giro are ikaragarriagoa sortzen du. Eta neguan biltzen dugu hurrengo urte osorako indarra!

bertsolaritza

bertsolartiza


bertsolaritza

K R O N O L O G I A

Txapelketak. Txapelketen urtea izan zen 2011: Arabakoa, Nafarroakoa, Gipuzkoakoa, Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketa, Nafarroako Eskolarteko Txapelketa... Milaka entzule elkartu ziren pilotaleku, zinema eta bestelako aretoak toperaino betez. Parte-hartzaile batzuen helburua, lau urtetik behin ospatzen den Euskal Herriko Txapelketa, eta beste batzuek berriz, asmo xumeagoak zituzten. “Bertsolari” dokumentalak ere ikusmin handia piztu zuen bertsozaleen artean.

Bertso Egunak kameleoia izan zuen ardatz 2011-01-29. Kameleoia eta bere

itxuraldaketa ezagunak izan zituen ardatz Bertso Egunak. 2010ean bezala, Donostiako Kursaalen egin zen Bertsozale Elkarteak antolatutako ekitaldia. Hamabost bertsolarik hartu zuten parte, Maialen Lujanbiok, Amets Arzallusek eta Beñat Gaztelumendik, besteak beste. Bertso Egun hau bi zatitan banatu zen: batetik, arratsaldeko 18:00etan hasi zen bertso saioa eta bestetik, gaueko 21:00etan Kursaaleko NiNeu jatetxean izan zen afaria.

Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria

Bertsolamintzaren aurkezpen ekitaldia Koldo Mitxelenan. Irudian, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi eta Ainhoa Agirreazaldegi. / JON URBE-ARGAZKI PRESS

2011-02-03. Alaitz Rekondo lesaka-

rrak Manolo Arozenaren lekukoa hartu zuen Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari karguan. Magisteritza ikasketak egin ditu Rekondok, Heziketa Berezia eta Entzumen eta Hizkuntza espezialitateetan. Gai-jartzaile lanean Nafarroako txapelketan hasi zen, eta Txapelketa Nagusian bigarrenez aritu zen 2009an. Bortzirietako bertso-eskolan ibilitakoa da.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

“Generoa bertsolaritzan” jardunaldiak izan ziren

64

2011-02-03. Bertsozale Elkarteko Genero Batzordeak antolatuta, Umorez:

Bertsolamintza jardunaldien IV. edizioa 2011-02-16. Bertsolaritzaren inertziak aztertu eta horiek eranzten saiatzea izan zuen helburu Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertsolamintza IV. Jardunaldiak. Inertziak erantzi, garena jantzi leloa zuen edizioak, eta otsailaren 26tik martxoa-

Generoa bertsolaritzan jardunaldiak hasi ziren Billabonan (Gipuzkoa). Jone Miren Hernandezek, Xabier Odriozolak eta Leire Ibargurenek hitzaldi bana

ren 12ra bitartean egin zuten. Landutako gaiak hitzaldi, mahai-inguru eta bertso saio esperimentalen bitartez azaldu zituzten Saran (Lapurdi), Gasteizen, Iruñean, Durangon (Bizkaia) eta Billabonan (Gipuzkoa) egindako ekitaldietan.

eman zuten eta ekitaldien amaieran, Maialen Lujanbiok eta Judith Montero musikariak Ornitorrinkus lana aurkeztu zuten.


K R O N O L O G I A Bertsoa.com handitzen 2011-03-18. Bertso Plaza Digitala El-

karteak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak bat egin zuten Bertsoa.com proiektuarekin. Ordura arte Bertso Plaza Digitalak kudeatu zuen Bertsoa.com ataria, eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, berriz, www.bertsoplaza.tv: bi proiektuak batu egin ziren. “Atari bakarra eta berritua da bi elkarteen ahaleginak, sinergiak, baliabideak eta egitasmoak batzearen emaitza”, azaldu zuten bi elkarteetako kideek. “Bertsoa.com-ek bertsolaritzaren hedapen zabala eta kalitatezkoa egitea du helburu, sorkuntza zein informazioaren alorrean, zuzenean zein diferituan” gaineratu zuten.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketa 2011-03-23. Bizkaiko Bertsolari

Gazteen BBK Sariketaren bederatzigarren edizioa hasi zen Igorren. Eskualdeetako bertsolariak taldetan banatuta egiten da lehiaketa hau. Lehenengo saioan, Arratiako eta Bilboaldeko taldeek hartu zuten parte. Horiekin batera, Ipar Uribe, Durangaldea, Enkarterri, Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeak aritu ziren lehian. Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapelduna aritu zen epaile lanetan.

bertsolaritza

Manex Agirre Arabako txapeldun 2011-04-02. Manex Agirre ara-

maioarrak aurrenekoz irabazi zuen Arabako Bertsolari Txapelketa, Asier Otamendi bigarren sailkatuari hamasei puntu aterata. Finala Gasteizko Principal antzokian jokatu zen. Hirugarren Oihane Perea sailkatu zen, laugarren Ander Solozabal, bosgarren Iñaki Viñaspre eta seigarren Zigor Enbeita. misio eragile Edurne Solozabalek, Gipuzkoako Bertso Eskolen VII. jaiaren aurkezpen ekitaldian.

Ipar Uribe txapeldun BBK Sariketan 2011-04-14. Ipar Uribeko taldea Lea-Artibaikoari gailendu zitzaion Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketako finalean, Bilboko Kafe Antzokian. Hogei puntuko aldea atera zion sariketa seigarrenez irabazi zuen Ipar Uribek Lea-Artibairi. Maialen Markai-

Agirre finalean. / J. RUIZ- ARGAZKI PRESS.

dak, Inazio Vidalek, Imanol Uriak, Beñat Vidalek, Peru Vidalek eta Arrate Illarok osatu zuten Ipar Uribeko taldea. 2010ean ere eskualde bereko taldea izan zen sariketako txapelduna.

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2011-06-04. Txantreako (Iruñea)

Euskaldunon Biltoki Elkartean jokatu zen Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 14-18 urte arteko ber-

Gipuzkoako Bertso Eskolen VII. jaia harremanetan sakontzeko asmoz, Gipuzkoako Bertso Eskolen VII. jaia ospatu zen Legazpin (Gipuzkoa). Bertsozale Elkarteko kideek egun osoko egitaraua antolatu zuten, 10:30ean Korosti eta Sustraiak dantza taldeen aurreskuarekin hasi eta arratsalderaino luzatu zena. Tartean, kalejira, zezenak, poniak, trikitilariak eta hainbat ikuskizun izan ziren. 18:00etan eman zioten amaiera jai egunari. 2011. urtean, 884 lagun zebiltzan Gipuzkoako bertso eskoletan, eta 8.700 haur inguruk jasotzen zituzten bertsolaritza eskolak Gipuzkoako bederatzi bailaratan eta 49 herritan banatuta dauden 130 ikastetxetan. Hori dela eta, Hezkuntza Arautuko Proiektuan parte hartzen zuten ikastetxeei eta udalei eskerrak eman zizkien Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko trans-

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

2011-04-10. Elkar ezagutzeko eta

65


bertsolaritza

K R O N O L O G I A

Julio Soto Nafarroako txapeldun 2011-04-09. Julio Sotok irabazi

zuen Nafarroako Bertsolari Txapelketa Labrit pilotalekuan (Iru単ea) jokatu zen finalean. Sotok bigarren aldiz jantzi zuen txapela. Bigarren postuan Xabier Silveira sailkatu zen, Estitxu Arozena hirugarrengoan eta Jon Barberena laugarrengoan. Azken agurrean Sotok sufritzen ari diren guztiei eskaini zien txapela.

tsolarien finala. Josu Sanjurjo lesakarrak jantzi zuen txapela, finalera heldutako beste hamar bertsolariei gailenduta. Bigarren postua Irati Majuelo iruindarrarentzat izan zen. Bi bertsolariak izan ziren Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako Nafarroako ordezkariak.

Xenpelar Zentroaren katalogoa sarean

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

2011-06-13. Bertsozale Elkartearen Xenpelar Dokumentazio Zentroak In-

66

giko zabal baten hasiera besterik ez zen izan, Bertsozale Elkartearen hitzetan. Webgunean, parte hartzeko aukera ematen diote erabiltzaileari atal guztietan, informazioa zuzentzeko, saio bateko beste dokumenturen bat eskaintzeko edo datuak eskatzeko.

Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa Julio Soto txapelarekin. / JAGOBA MANTEROLA-ARGAZKI PRESS

terneten jarri zuen bere katalogoa, http://bdb.bertsozale.com helbidean, gizarteratzea eta ikerketa sustatzeko. Bertso saioen agendan hilabeteko epean Euskal Herrian eta kanpoan dauden mota guztietako saioen berri ematen da, baita txapelketa eta sariketen inguruko informazioa ere. Ginera, 400 biografia-fitxa, bat-bateko bertsoen mp3 fitxategiak (6.500 inguru) eta doinuen midi, pdf eta mp3 fitxategiak bildu zituen apurka-apurka eduki geroz eta gehiago jasotzeko asmoa zuen webguneak. Katalogoa, berrikuntza teknolo-

2011-06-19. Agurainen (Araba) jokatu zen Euskal Herriko Eskolarteko XXIII. Bertsolari Txapelketaren finala. 14 eta 18 urte bitarteko bertsolarien txandan, Maddi Ane Txoperena eta Maddi Sarasua lapurtarrak izan ziren nagusi, eta lehenbizikoak jantzi zuen txapela. Aurrez, herrialde bakoitzean egindako kanporaketetan sailkatutako bertsolariak (herrialde bakoitzeko bi) aritu ziren kantuan. Goizean 14 urtetik beherakoen txanda izan zen, eta ez zen Zuberoako ordezkaririk izan, eta Nafarroa Behereko bakarra. Hortaz, hamaika bertsolari gazte aritu ziren kantuan, eta Txaber Altube abadi単oarrak (Bizkaia) jantzi zuen azkenean txapela.


K R O N O L O G I A

bertsolaritza

Bertsolaritzaren nondik norakoak Bertsolari dokumentalean

“Araba Bertsozale” proiektua

bilita. Testigantzetan oinarritzen bada ere, irudiaren trataera berezi eta poetikoak ezberdintzen du obra, bere izaera unibertsala agerian utziz. Aupa Etxebeste! -ren egileak, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzalluz eta Jon Sarasua bertsolariak jarri zituen dokumentalerako hizketan, besteak beste. Hegoaldeko lau hiriburuetan bakarrik ez, Irunen, Oreretan, Eibarren, Zarautzen, Arrasaten, Tolosan, Azpeitian eta Beasainen ere egon zen dokumentalaz gozatzeko aukera.

Ane Labakarentzat Udarregi Saria

Bertsolari dokumentala. / MARISOL RAMIREZ-ARGAZKI PRESS

mendi eta Patxi Etxeberria bertsolariak alde batetik, eta Ane Labaka, Aitzol Barandiaran eta Maialen Velarde gazteak, bestetik. Finala afalostean egin zen, 90 bat entzuleren aurrean, eta Imanol Arabaolaza Txatxari aritu zen gaiak jartzen. Ane Labakak jantzi zuen lehenengo sariketako txapela. Entzuleen saria, berriz, Martin Olasok eskuratu zuen.

2011-07-12. Arabako bertsogintza 2011-11-12. Usurbilgo Bota Punbultzatzea, eta bertsolaritza ekimen dittuba bertso-eskolak antolatutako Udanamikoa, parte-hartzailea eta herrikoia rregi Sariketako lehenengo edizioaren dela kultur eta gizarte eragileei erakusfinala jokatu zen Usurbilen bertan. Fitea. Helburu horrekin sortu zuen Bernalean bi belaunalditako bertsolariek tsozale Elkarteak “Araba Bertsozale” egin zuten bat: Martin Olaso, Luis Otaizeneko proiektua. Bertsolaritzarekin lotuta Araban egiten diren ekintza guztiak bilduko Aitor Sarriegi Gipuzkoako txapeldun ditu proiektu honek eta bertsosaio bereziak (bertso-poteoak, bertso-bazkariak eta afariak, 2011-12-18. Donostiako Illunbeko bertso-jaialdiak...) antolatzeaz zezen-plazan jokatu zen Gpuntua Gigain, tailerrak egingo dituzte puzkoako Bertsolari Txapelketako fibertso-eskolarik ez den Aranala. Aitor Sarriegi (1.051 puntu) beabako herrietan, besteak beste. saindarrak eskuratu zuen txapela Beñat Bertsolaritzarako zaletasuna Gaztelumendi (1.045,5) añorgarrarekin gero eta handiagoa eta zabaljokatutako buruz-burukoan. Gainerako duagoa dago, eta horren eragile postuak: Alaia Martin (594), Iñaki garrantzitsuena eskola ordueApalategi (590), Agin Rezola (588,5), tan haurrei ematen zaizkien Jexux Mari Irazu (578), Jon Martin A. Sarriegi txapelarekin. / ARGAZKI PRESS bertsolaritza lantegiak dira. (577) eta Unai Agirre (572).

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

2011-10-14. Hego Euskal Herriko zinema aretoetan estreinatu zen Asier Altuna bergararrak zuzendutako eta idatzitako Bertsolari film dokumentala. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten irailaren 17an eta zeresana eman ondoren, ikusmin handia sortu zuen Altunaren lanak, ez bakarrik hemen, baita kanpoan ere. Izan ere, nazioarteko hainbat zinema jaialdik azaldu zuten filmarekiko interesa. Bertsolaritza begi ezezagunen aurrean aurkeztea da filmaren helburu nagusia, betiere ikuspegi propioa era-

67


bertsolaritza

I R I T Z I A K

E T A

D A T U A K

â—? Bertsolaritza Nafarroan Manolo Arozenak jantzi zion Nafarroako Txapela Julio Sotori. NAFARROAKOTXAPELKETA.COM

Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria

ragan asteko larunbatean Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalak garaipen bikoitza lortu du ongi ikusita; batetik, artea berekin ekartzen ari den zaletasun uholdearen neurria, eta bestetik, nafar hiriburuan euskara hutsean (eta ezinbestez euskaldunentzat) egin den ekitaldiak hainbesteko jendetza bildu izana Labrit pilotaleku sinbolikoan. (...) Esanguratsua, bestetik, txapelketa beraren izaera. Beste edozein lehiari nekez ikusiko diogu norgehiagoka honen itxura sanoa; jarrera positiboa eta elkarrekin lan egitea nabarmen. Edonola ere, bertsolaritza, txapelketatik at, batik bat, denentzat da jolas.

ehin probatu dut txapelketan aritzea eta argi geratu zitzaidan ez zegoela niretzat egina. Bai gai-jartzaile moduan eta baita aurkezle lanetan aldiz, hagitz eroso aritzen naiz. Lan aunitz egin behar da saioa hasi aurretik; gauza aunitz pentsatu behar dira, bertze hainbertze kontuan hartu... Ezin da edozer gauza hartu eta bertsotan kantatzeko gai bezala ipini! Halere, ez da berdina saio libre baterako edota txapelketetarako burutu beharreko lana. Aurrenekoen kasuan, zure egitekoa da gaiak aukeratu, prestatu eta aurkeztea, askoz ere informalagoak dira saioak, ariketa ezberdinak plantea daitezke eta esperimentatu (...) Nafarroako kasuan erraterako, sumatu dugu azken urteetan finalerdietara jende dezente hurbiltzen dela, eta laurdenetan etxekoak ibiltzen garela. Faktore ezberdinek izaten dute zerikusia horretan: nor pasa den, zein herritan den... Eta betekada noski, finalean sumatzen da, eta albiste ona dela iruditzen zait.

Bizkaia, 2011-01-15

Euskonews & Media, 2011-03-08

B

Ana Telletxea bertsolaria

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

I

68


Bertsolaritza-2011  

Bertsolaritza-2011

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you