Issuu on Google+

Oier Guillan NAGORE LEGARRETA

idazle eta antzerkilaria

Aukera edukitzeko aukera RISIAK KRISI , urteko azken hilabeteetan gutxienez zazpi estreinaldi pilatu dira teatro-agendetan: Soinujolearen semea, Publikoari gorroto, Hitzak, Su txikian, Goenkale, Ta uain ze? eta Zer duzu Amy?. Durangoko Azokan Ahotsenearen bidetik sortu den Szenatokiko parte hartzaileen zerrenda ikusita badira gutxienez beste zortzi talderen lanak ibilian ere. Urte hasieran izan zen estreinaldi gehiago, lerrogile honek dakiela datorren urteari begira ere ez dira faltako.

K

Uste baino dinamikoagoa den teatro-mugimendu baten isla dira horiek? Berpizte bat? Kasualitate hutsa? Aipatutako eskaintzari begiratuta aniztasuna da nabarmentzen dena, estetika, dramaturgia eta formatu askotariko lanak direlako berriki heldu zaizkigunak antzoki, elkarte, gaztetxe edo tabernetara. Zalea bere gustuko eta kezken araberako antzerkiaren bila joango da ostera. Norberak kritika lezake egiten dena, gustukoa izan dezake ala ez; baina beti ere iritzia ematea errazagoa da aretoetara iristen den teatro motaren eskaintza askotarikoa denean. Hori bera lortzea izaten da, oraindik ere, erronka handienetako bat. Denetik ikusteko aukera edukitzeko aukera izan da, azkenaldi luzean, euskarazko teatroan faltan bota izan dena sarri. Agi denez, sortzaileen aldetik bada eskaintza anitz bat egiteko gaitasunik. Hitzorduak finkatzeko urratsean hasi ohi dira bideak makaltzen. Baina programazio eta sare anitzak ez ezik, ikuslego anitza ere behar du euskal teatroak. Ikusleok prest gaude arriskatzeko, gauza ezberdinak ikusteko eta irizpide propio bat sortzen joateko? Izan ere, kontrako norabidea ere har bailezake gurpil zoroak: ikuslegoa eta zenbakien arrakasta jartzen ahal da aitzakiatzat ez programatzeko, edo sortzaileen kasuan proposamenen aldetik ez arriskatzeko. Zer egin dezake norberak gurpil zoroa apurtzeko? Zer gaude prest egiteko ikusleok?

Aukeratzeko aukera segurtatzearena, ikuslegoari irizpide kritiko propioak edukitzeko aukera bermatzearekin estuki lotua dago: euskaraz egiten den guztiaren berri jasotzeko aukera al dugu komunikabideetan gero eta urriagoak diren kultur zirrikituetan? Osa litezke Interneten kultur errealitatearen bestelako argazkiak osatuko dituzten sareak? Ez litzateke hori bera izan behar ezein diziplinatako kritikarien helburua, alegia, ‘kontsumitu-ez kontsumitu’ animatzearena baino hartzailearen ikuspegi kritiko aktiborako tresnak bultzatzearena? Kultur arloa jendez beterik dagoen gutxiengo bat da. Teatroa jendez beterik dagoen gutxiengo bat da. Euskara jendez beterik dagoen gutxiengo bat da. Gutxiengo hitzaren atzean dagoen neurgailuan dago beti koxka. Zer dio gutxiengoen baitako gehiengoak? Prest gaude ikusleok aukera edukitzeko aukera babesteko?

Aniztasuna nabarmentzen da 2012an estreinatutako antzezlanen artean, estetika, dramaturgia eta formatu aldetik. Argazkian Ander Lipus ageri da, Publikoari gorroto obran.

antzerkia

antzerkia


antzerkia

K R O N O L O G I A

ZUbia. Euskal Herriko “hedatze-egituren parte hartze eskasak” bultzatuta, sortzaileak laguntzea helburu duen ZUbi egitasmoa abiatu dute hainbat aretotako programatzailek. “Harri Xuri da sorkuntza tailer bakarra, euskal antzerkirako, zazpi euskal herrialdeen artean”, diote sustatzaileek. Luhusoko Harri Xuri gelan egindako euskal antzerki topaketetan estreinatu zuen, hain justu, Huts Teatroak Publikoari gorroto obra.

REVISTA TEATROS

2012-01-25. Patxo Telleria eta Mikel Martinezen Euskarazetamol antzezlanak ireki zuen Bilboko BBK aretoaren Hurbiltasun Antzokia zikloaren hirugarren edizioa. Antolatzaileen hitzetan, antzerki esperimentala da, “ohiko aretoetan sarritan eskaintzen ez den hori”, ekimenaren ardatz. Martxora bitartean zortzi obra gehiago izan ziren ikusgai, horien artean Martinez beraren Larria, Kutsakorra, Mendebaldekoa; Las Txirenitas taldearen Amanada TeVé; Gonzalo Damaria argentinarraren El cordero de los ojos azules (argazkian); eta Gaitzerdi konpainiaren gerizpean sortutako Kabia espazioaren proiektu berria, Rojo al agua.

NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA

Antzerki esperimentala BBK aretoan

Nafarroako Antzerki Eskolak aurrera 2012-03-07. Nafarroako Antzerki Eskola (NAE) ateak ixtear zegoen, urtarrilean jakin ostean diru-laguntza zuzenik gabe geratuko zela. Eskolako kideek azaldu zutenez, Nafarroako Gobernuak 1.441.299 euroko diru saila zuen kultur erakunde ezberdinen artean banatzeko, eta hortik laguntzaren bat jasotzea zen eskolak bere jarduera

Amikuzeko Libertimendua

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

2012-02-12. Kitzikazank antzerki konpainiak, Burgaintzi dantza taldeak, eta Amikuzeko Musikariak alkarteak eta hango ikastolak antolaturik, Amikuzeko Libertimendua kale ikuskizun

38

berreskuratzeko zuen aukera bakarretako bat. Eta jaso zuen diru-laguntza: 273.876 euro. 2011n baino 100.000 euro gutxiago jasoko zituen, baina aurrera egiteko nahikoa zuen. Kopururik handienak Gaiarre fundazioak (280.257 euro), Antzerki Eskolak eta Nafar roako Ganberako Operak (249.800 euro) jaso zituzten. sarkastikoa eskaini zuten Donapaleun otsailaren 12an, ihauteri giro betean. Aurrez, kantari, bertsolari, musikari aktore eta dantzariek osatutako kabalkadak Donapaleuko kaleak aztoratu zituen.


K R O N O L O G I A

antzerkia

Goi-mailako dantza eta eszenoteknia zentroa aldarrikatu zuten 2012-03-27. Antzerkiaren Nazioar-

Dejabuk 10.000 euro jaso ditu. Parte bat –2.000 euro– Donostian euskarazko antzerki obra berri bat estreinatzen duenean jasoko du. 2015eko abenduaren 31ra arteko epea du horretarako. ‘Gure bide galduak’ Franco hil ondorengo lehen urteetan kokatua, baserri girotik –Zubietatik– hirira –Errenteriara– Magisteritza ikasketak egitera doan neska baten bizipenak ditu ardatz antzezlan berriak. Miren Alkala, Iñigo Aranbarri, Maria Alonso, Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga dira aktoreak; eta Arantxa Vicedo musikariak ere parte hartu du.

ʻSuzʼ obra saritu zuen Leioako Umore Azokak

nez, La Passante talde frantziarraren Rue des Dames saritu zuen epaimahaiak. Halaber, ATX Teatroaren Gnosia lanak aipamen berezia jaso zuen. Orotara 22 obra estreinatu zituzten XIII. edizioan, haietako 14 euskal konpainiek.

DE

OBSTACULOS

2012-04-18. Teresa Calo aktore eta gidoilariak anorexiaz mintzo den Marta ispiluaren aurrean antzerki liburua plazaratu zuen Elkar argitaletxearekin. Hamazazpi urteko neska baten bakarrizketa biltzen du libur uak, modu gordinean baina umore beltza erabilita, gaixotasuna zentzu batean barregarri utziz.

Dejabu antzerki konpainiaren Gure bide galduak obrak jaso zuen Donostia antzerki saria, martxoaren 27an Victoria Eugenia antzokian egin zen ekitaldian. 2011n Donostian programatu ziren helduentzako euskarazko bederatzi antzezlanen artetik hura aukeratu zuen epaimahaiak.

CARRERA

Euskal sortzaileak laguntzeko ZUbia 2011-05-20. Gaitzerdi Teatroa konpainiaren Suz obrak jaso zuen Euskal Herriko ikuskizun onenaren saria Leioako XIII. Umore Azokan. Munduko gainerako antzezlanei dagokie-

2012-06-21. Aulestiko Artedramak, Luhusoko Harri Xuri gelak, Donazaharreko Herri Antzokiak eta Durango, Zornotza, Leioa eta Elorrioko aretoetako programatzaileek ZUbi deialdia zabaldu zuten. Egitasmoaren helburua da euskarazko antzerki-

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

Teresa Caloren anorexiari buruzko liburua

Dejabu konpainiaren ʻGure bide galduakʼ obrak jaso zuen Donostia Saria

MARTA VIDANES

teko Egunean hainbat elkarte profesionalek Euskal Herriko Goi-mailako Arte Dramatiko, Dantza eta Eszenoteknia Zentroaren (Eszenika) proiektua zertan den galdetu zuten. Eusko Jaurlaritzak iragarri zuen 2012-2013 ikasturtean jarriko zutela martxan, baina elkarteak kexu ziren, administrazioaren aldetik isiltasuna nagusi zelako. “Martxan jartzeko data zenbat eta gertuago egon, orduan eta gutxiago dakigu zein asmo dituzten”, adierazi zuten, eta Isabel Celaá Hezkuntza sailburuari eskatu zioten erabakitasunez egin ziezaiola aurre “euskal antzerki eta dantzaren etorkizunerako estrategikoa den proiektuari”. Hainbat galdera luzatu zioten: Noiz eta non jarriko da martxan Eszenika? Zer ikasi ahal izango da zentroan? Zeintzuk izango dira irakasleak? Zein hizkuntzatan izango dira eskolak? Ez zen erantzun ofizialik izan, baina Hezkuntza saileko hainbat iturrik zioten Eszenikak aurrera jarraitzen duela, “oraindik data jakinik ez dagoen arren”, Diario Vasco egunkariak. jakinarazi zuenez.

39


antzerkia

K R O N O L O G I A

proiektuei bati oholtzarako bidea egiteko laguntza ematea. Beste arrazoi batzuen artean, “Ipar zein Hego Euskal Herriko hedatze-egituren parte hartze eskasagatik” abiatu dute ZUbi proiektua. “Harri Xuri da sorkuntzatailer bakarra, euskal antzerkirako, zazpi euskal herrialdeen artean”, diote sustatzaileek.

Xabier Lopezek irabazi zuen NAEren antzerki testuen 21. lehiaketa 2012-06-25. Xabier Lopez Askasiba-

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

rrek (Lizarra, 1979) irabazi zuen Nafarroako Antzerki Eskolak (NAE) antolatu ohi duen umeentzako antzerki testuen 21. lehiaketa euskarazko atalean, Dena da gezurra zientzia fikziozko obrari esker. 2.200 euro jaso zituen Askasibarrek, eta antzezlana 2013ko Aste Santua baino lehen estreinatuko du NAEk. Orotara euskarazko hamalau lan aurkeztu ziren lehiaketara. Gaztelaniazko atalean ex aequo irabazi zuten Cristina Tomasak (Todo el mundo conoce a Jim Karsen obrarekin) eta Marta Rosek (Perdida en Hiverniarekin).

40

ʻSoinujolearen semeaʼ obraren estreinaldia 2012-10-18. Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberriaren antzerki-

rako egokitzapena estreinatu zuten urriaren 18an, Bilboko Arriaga antzokian. Patxo Telleria arduratu da nobelaren argumentua antzerkirako egokitzeaz eta Fernando Bernues aritu da zuzendari lanetan. Arriagak, Donostiako Victoria Eugeniak eta Gasteizko Antzoki Zaharrak ekoitzi dute antzezlana, Tanttaka Teatroa konpainiarekin batera. Aktoreak Aitor Beltran, Joseba Apaolaza, Vito Rogado, Anke Moll, Iñaki Rikarte, Patxo Telleria, Mikel Losada, Asier Hernandez, Amancay Gaztañaga, David Pinilla eta Mireia Gabilondo dira.


K R O N O L O G I A

2012-09-06. Paraiso konpainiak 0

Nafarroa Behereko kultur egitaraua aurkeztu zuten 2012-09-18. Baxe Nafarroako Herri Antzokiak ikasturte berrirako kultur egitaraua aurkeztu zuen. Abendura bitartean antzezlan bana izan zen ikusgai Donapaleun, Aiziritzen, Izpuran eta Donibane Garazin: Ravel jauna, Biutz, Su-kaldian eta Publikoari gorroto. 2013ko ekainera bitarteko egitaraua beste sei emanaldik osatzen dute: Divergences konpainiaren Le Petit Chaperon Rouge (urtarrilaren 18an Donibane Garaziko Le Vauban aretoan), Tàbola Rassaren L’Avare (otsailaren 1ean Le Vaubanen), Toi d’abord taldearen Tu viens (22an Donapaleuko Airetik

Euskarazko antzerkia Luhuson eta Kanbon ZUGANNI.BLOGSPOT.COM.ES

eta 6 urte bitarteko umeek eta haien gurasoek antzerkiarekin elkarrekin gozatzeko parada eskaintzen duen zentroa zabaldu zuen Gasteizko Abetxuko auzoan: KunArte. Zuzeneko emanaldiak jasoko ditu, tailerrak, hitzaldiak eta topaketak. Pilar Lopez zuzendariak azaldu zuen moduan, ez dute antzerki eskola bat sortu nahi izan, ume, guraso, irakasle eta artistentzako lekua izango duen zentro integrala baizik.

2012-11-01. Luhusoko Harri Xuri

gelan eta Kanboko gaztetxean euskarazko antzerki topaketak egin ziren azaroaren 1etik 3ra bitartean. Lehen egunean Huts Teatroak eta Artedramak Xabier Mendigurenek 1986an idatzi zuen Publikoari gorroto obra eskaini zuten Luhuson (han estreinatu zuten); azaroaren 2an J.P. Pedradasen Pepino ustelak (hozkailuan) antzezlana izan zen ikusgai; eta 3an Harri Xuri gelak hiru emanaldi jaso zituen: Anakrusa konpainiaren Tempus-i dantza ikuskizuna, Ba-

ttitta4Ttitta eta Kitzikazan/k taldeen Behelaino eta Markeliñe taldearen Hareazko ipuinak (argazkian).

Antzerkizale Eguna egin zen Usurbilen 2012-11-02. Euskal Herriko Antzer-

kizale Elkarteak (EHAZE) antolatuta, Antzerkizale Egunaren 3. edizioa ospatu zen Usurbilen (Gipuzkoa), aurreko biak Villabonan (Gipuzkoa) eta Mungian (Bizkaian) egin ondoren. Egitarau oparoa eskaini zuen, goizean hasita: May Gorostiagaren clown ikastaroa, Galder Perezen mintegia antzezlanak idazteari buruz, Irrien Lagunak taldearen Kultura plazara obraren emanaldia, Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren Xentimorik gabe ikuskizuna, Dinbi-Danba taldearen kalejira, Huts Teatroak konpainiaren Publikoari gorroto antzezlana eta abar. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

gelan), Humani Théâtre-ren L’attentat (martxoaren 22an Le Vaubanen), ZTKren Aitarik ez dut (29an Baigorriko Xoko gelan), eta Señor StetS-en Cuerdo (apirilaren 6an Izpurako F. Bentaberry gelan). Denboraldia ixteko, festa berezia izango da ekainaren 9an Donapaleun.

KunArte zentroa zabaldu zuten Gasteizen

antzerkia

Besteren artean Bilbon, Sestaon, Tolosan eta Hendaian egin ziren 2012ko azaro eta abenduan txotxongilo jaialdiak. Haur eta helduei zuzendutako ikuskizunez gain, ipuin kontalarien emanaldiak, mahai-inguruak, erakusketak, proiekzioak eta tailerrak antolatu zituzten.

Urte amaiera gerturatzen doan heinean, txotxongilo jaialdiek geroz eta tarte handiagoa betetzen dute kultur egitarauetan. Bilboko Nazioarteko Jaialdian, esaterako, dozena bat ikuskizun eskaini ziren, beste hainbat ekitaldirekin batera (ikastaroak, liburuen aurkezpenak...). 2012ko edizioan Giuseppina Cazzaniga artista italiarrak jaso zuen Mariona Masgrau saria. Tolosako Topic zentroak antolatu ohi duen Titirijai festibalak, bestalde, Euskal Herriko eta nazioarteko konpainien 56 ikuskizun jaso zituen. Amerikako konpainiek leku berezia izan zuten programazioan. Antolatzaileek nabarmendu zutenez, hiru hamarkadetan 620 talderen ikuskizunez gozatzeko aukera izan dute 540.000 ikuslek. Sestaoko nazioarteko jaialdiak 26 urte bete zituen, eta Hendaiako Txotxongilo Egunak 23. Akelarre elkarteak antolatuta, euskarazko hainbat obra eskaini zituzten astebetez Les Varietes zinema aretoan eta Mendizola gelan, horien artean Zurrunka taldearen Erraldoi bihotz gabea, En la lona-ren Sialuk hartz txikiaren bidaia eta Kontakatilluren Katillukadak.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

DISGUSTIPADO (CC BY-NC-SA)

Txotxongiloak, urte amaieran protagonista

41


K R O N O L O G I A

Arte eta kultura industriei buruzko txosten estatistikoa plazaratu zuen Jaurlaritzak

DONOSTIA KULTURA

2012-07-10. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 2009. urteari dagozkion arteei eta kultura industriei buruzko estatistikak aurkeztu zituen (eskuineko orrialdean dituzue emaitzetako batzuk). Arte eszenikoei (antzerkiari eta dantzari) eskainitako atalak bi kapitulu ditu: Ekoizleak eta Programatzaileak. Ekoizle gehienak (% 89,9) Bizkaian eta Gipuzkoan biltzen dira, eta jarduera ere bat dator lurraldeko agente-bolumenaren banaketarekin: Bizkaian egin dira ikuskizunen % 46,4, Gipuzkoan % 41,8 eta Araban % 11,8. Bestalde, EAEko arte eszenikoetako ekoizleen erdiek 100.000 eurotik beherako diru-sarrerak izan dituzte, % 27,1ek 100.000-250.000 eurokoak eta gainerako % 22,1ek 250.000 eurotik gorakoak. Programatzaileen % 46,9 Bizkaian biltzen dira, Gipuzkoan % 39,8 eta Araban % 13,3. 2009an EAEn egin diren arte eszenikoetako emanaldien erdiak Bizkaian egin dira. Arte eszenikoak programatzen dituzten aretoen % 78,8k 250.000 eurotik beherako diru-sarrerak ditu, % 15,1ek 250.0001.000.000 eurokoak eta soilik % 6,1ek ditu milioi bat eurotik gorako diru-sarrerak. Nolanahi ere, % 6,1 horrek biltzen du hain zuzen diru-sarreren % 64,2 eta ikusleen % 49,7. Era berean, ikusleen banaketari dagokionez, areto programatzaileen % 59,1ek 5.000 ikusletik behera izan ditu 2009an eta % 22,7k 5.000-10.000 ikusle izan ditu.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

ʻSu txikianʼ: Loiolako elkarrizketa politikoak ardatz

42

nean), Ugaitz Alegria (Iñigo Urkullurenean), Mañu Elizondo (Rodolfo Aresenean) eta Gabriel Ocina (Arnaldo Otegirenean).

Agus Perezek jaso zuen Antzerkizale Saria UZTARRIA

antzerkia

2011-11-10. Agus Perez Berriako an-

tzerki kritikariak (Bilbo, 1954) jaso zuen III. Antzerkizale Saria, “urteetan antzerkiaz kritikak euskaraz egin dituen pertsona bakarra delako, eta artikuluetan ezagutza eta antzerkizaletasun handia erakutsi duelako”, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak azaldu zuenez. Euskaldunon Egunkarian hasi zen kritikak idazten Perez.

2012-11-09. Glu Glu konpainiak

Loiolako elkarrizketa politikoei buruzko Su txikian obra estreinatu zuen Azpeitiko Antzerki Topaketetan. Galder Perezek zuzendu du antzezlana, eta berak idatzi du obra, Imanol Murua kazetariaren Loiolako hegiak (Elkar, 2010) eta Jesus Egiguren politikariaren ETA. Las claves de paz (Aguilar, 2011) liburuak oinarri hartuta. Aktoreak dira: Libe Aranburu (Olatz Dañobeitia ezker abertzaleko kidearen, kazetari baten eta Osloko negoziaketetako bitartekari baten paperak egiten ditu, besteak beste), Martxelo Rubio (Josu Jon Imazen paperean), Joxemari Carrere (Jesus Egigurene-

ʻHitzakʼ antzezlana estreinatu zuen Hikak 2012-11-23. Hika taldeak hitz bi-

dezko tratu txarren inguruko Hitzak antzezlana estreinatu zuen. Mari izeneko emakumearen istorioa dakarte eszenatokira Ane Pinedo, Ainhoa Aierbe eta Clara Badiola aktoreek. Mari gaztearen papera beteko du lehenengoak, ezkondu osteko Marirena bigarrenak, eta banandurik dagoen Marirena hirugarrenak. Gizonaren rola, bestalde, Jabi Barandiaranek egiten du. Agurtzane Intxaurragak zuzendu du obra hau.


antzerkia

D A T U A K

Arte eszenikoetako ekoizle eta programatzaileak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) 1.- Arte eszenikoetako agente programatzaileak, lurralde historikoaren eta agente motaren arabera. Araba Maizt.

Bizkaia

Gipuzkoa %

Maizt.

%

Maizt.

Guztira %

%

Maizt.

Antzokiak

8

61,5

29

74,4

29

63,0

66

Jaialdiak

5

38,5

10

25,6

17

37,0

32

32,7

Guztira

13

100,0

39

100,0

46

100,0

98

100,0

67,3

2.- Arte eszenikoetako agente programatzaileek programatutako emanaldi kopurua, konpainiaren jatorriaren eta agente motaren arabera. EAE

Besteak

Guztira

Maizt.

%

Maizt.

%

Antzoki handiak

150

7,6

431

23,3

581

15,2

Antzoki ertainak

743

37,8

518

28,0

1.261

33,0

Antzoki txikiak

682

34,7

156

8,4

838

22,0

1.575

80,1

1.105

59,7

2.680

70,2

Antzokiak, guztira

Maizt.

%

Jaialdiak

392

19,9

745

40,3

1.137

29,8

Guztira

1.967

100,0

1.850

100,0

3.817

100,0

3.- Arte eszenikoetako agente programatzaileek programatutako ikuskizunak, agente motaren eta ikuskizunaren hizkuntzaren arabera. Antzoki handiak

Antzoki ertainak

Antzoki txikiak

Antzokiak, guztira

Jaialdiak

Guztira

Euskaraz

14,3

40,1

55,9

42,3

22,8

36,6

Gaztelaniaz

73,5

48,9

36,0

47,6

52,5

49,0

Beste batzuk Guztira

12,2

11,0

8,1

10,1

24,8

14,4

100,0

100,0

100,0

100,0

100,0

100,0

4.- Ekoitzitako ikuskizunen kopurua, hizkuntzaren arabera. Ekoitzitako ikuskizunak Maizt.

%

21,8 35,5 28,2 14,5 100,0

5.- Arte eszenikoetako agente ekoizleek gauzatutako emanaldien kopurua, emanaldi-tokiaren eta agente motaren arabera. EAE Antzerkia Dantza Guztira

Besteak

Guztira

Maizt.

%

Maizt.

%

Maizt.

%

2.147

95,8

1.274

90,2

3.421

93,6

95

4,2

138

9,8

233

6,4

2.242

100,0

1.412

100,0

3.654

100,0

Iturria: Arte eta Kultura Industriei buruzko txosten estatistikoa 2009 (Txostenaren datuak 2012ko uztailaren 10ean aurkeztu zituen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak)

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

24 39 31 16 110

Euskaraz Gaztelaniaz Euskaraz eta gaztelaniaz Beste batzuk Guztira

43


antzerkia

I R I T Z I A K

Josu Camara

Idoya Otegui

Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteko lehendakaria

VALLE / ARGAZKI PRESS

Txotxongiloak tradizionalak dira z dezagun ahaztu txotxongiloa gizon-emakumeen arte modurik zaharrenetarikoa dela, historiaurrean kobazuloetan dagoeneko egiten baitzituzten txotxongiloak sua eta eskuak erabiliz. Gertatzen dena da, hemen ohitura galdu egin dela, ez da existitu ez denik. Haserretu egiten naiz hau ez dela gai tradizional bat esaten dutenean, badelako, gertatzen dena da ohitura galduta zegoela. (...)

MONIKA

DEL

E

Antzezlan errentagarrienak programatzen dira ntzerkiak, orokorrean, bai Euskal Herrian bai Espainiako Estaduan, golpe gogorra jaso dau. Programazinoa murriztu egin da, baina horrezaz gan, lanak egiteko, sortzeko laguntzak eta ikusleak be gitxitu egin dira. Egoera horretan, joerea izan da gauzarik errentagarrienetara joatea, eta holan, antzerki mueta jakin bat batez be programetan dabilz gaur egun. Krisi sasoi honetan, gehienbat antzezlan errentagarrienak programetan dira. Administrazinoek gizarteari eskaintza zabala emoteko ardurea euki beharko leukie, eta gizartearen heziketea zeozelan bideratzeko, eta ez bakarrik alde komertzialetik (...).

A

Herri batek zer sortzen dauen jakin behar da, eta hori zabaldu. Sorkuntza lanak zabaltzeko jardun horretatik zaleak agertuko dira, gogo bat, afizino bat, eta mila balore bere bai. Euskerea, egoera horretan, balorea baino trabea da. Euskal Herrian bizi garenok bizi gara, guk ez daukagu herri handi bat, ez daukagu biztanle piloa; orduan, euskeraz behar egiten dozunean, badakizu ikusle kopuru ez oso handi batentzako zabilzala. Ganera, ikusle potentzial horretatik, antzerkira batzuk besterik ez doaz.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

Bizkaie!, 2012-08-08

44

Tolosako Topic txotxongilo zentroko zuzendaria

Kultura den guztia defizitarioa dela. Norbaitek esan diezadala kulturak diru-laguntzarik gabe iraun dezakeela... Ez dut diru-laguntzarik gabe sustengatu daitekeen ekimen kulturalik ezagutzen, zentro hau laguntzarik gabe mantendu ahal izateko sarrera oso garestiak kobratu beharko genituzke eta ez litzateke inor etorriko. Gainera, Dokumentazio Zentroa moduko gauzak daude, errentagarri zaizkigunak. Munduko txotxongiloen gaineko dokumentazio zentrorik onena daukagu, eta ez da harropuzkeria. Euskonews & Media, 2012-03-09

Antzerkia, elkarrizketa oesia bakardadean egiten den lana da edo beste baten konpainian baina bestearekin hitz egin gabe. Aldarte ezberdinak ateratzen dira. Antzerkian elkarrizketa baten ondorioak dira eta poesian bakarrizketa baten ondorioa. (...) Antzezlana estreinatzen den egunean obratik aldentzen naiz, sekula ez dut gozatu antzezlana ikusten, oso urduri jartzen naiz. Ez naiz ikusle neutroa izaten.

P

Jon Gerediaga Poeta eta antzerki idazlea

Prest!, 2012ko apirila

Maskaradek rol soziala dute Nicole Lougarot Hebentik elkarteko kide eta BohĂŠmiens liburuaren egilea

ure herrian, Gotainen, dantza taldeak maskaradak egin nahi izan ditu. Baina azkenean ezin, euskararik ez baitzekiten aski ontsa. Eta zinezko problema hor da: hizkuntzarena. Gazteriak ez daki euskararik, edo ez aski. Baina hori funtsezkoa da maskaradan.

Euskaldunendako ere inportantea da: guk ere zerbait badugu, horrela. Bestela, izugarri eder da: neguan, koloreak, elkarrekin jan, edan, giroa... Zerbait magikoa da. Pastoralak xarma badu udan, maskaradek neguan.

Maskaradek rol soziala dute, batez ere herri baten gazteriarendako: zerbait egiten dute elkarrekin. Euskaraz.

Eke.org, 2012-01-11

G


Urtekaria 2012 - Antzerkia