Page 1


zinema

Mikel Garcia Idiakez DANI BLANCO

ARGIAko kazetaria

Hordago handira! R AYOK , Bernardo Atxagaren eleberria hartu eta Bi anai zeluloide bihurtzeko erabakia hartu zuenean. Izan ere, esperimentutik asko du Iruñeko zuzendari gaztearen lehen film luzeak. Bere gorabeherekin, bestelako zinema molde batean barneratu da Rayo, eta halako saiakerak ere beharrezko ditu euskal zinemak. Urrats bat harago joan da Telmo Esnal ere, Urte berri on, amona! komedia beltzarekin. Ezohiko komedia errodatu du, jirabira buruargiz betetako istorio basatia, generoen arteko mugak hautsiz. Apustua izan da halaber zine-areto komertzialetan dokumental formatuko lanak estreinatzea (Bigarren Mundu Gerran sortu zen Comète sareari buruzko Azken bidaia, adibidez, Iurre Telleriak eta Enara Goikoetxeak zuzendua), eta berdin dokumental bat lauzpabost astez karteldegian mantentzea (Asier Altunaren Bertsolari kasu). Harrigarria, helduentzako animazioa pantaila handian ikusi ahal izatea, Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren Gartxot, konkista aitzineko konkista lan txukunari

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

H

170

ORI PENTSATUKO ZUEN I MANOL

esker. Eta desafioa Alberto Gorritibereak bere buruari jarritakoa, errealismo magikoaren ur sakonetan sartzera ausartu baita Arriya filmean. Horixe da, ausardia, aurtengo euskal zinemaren uzta definitzen duen ezaugarrietako bat, geroz eta gehiago baitira bide berriak eta anitzak –eskaintza bariatua izan da 2011koa– jorratzen dituztenak. Aurreko urtean Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 80 egunean-ek edo Roberto Castónen Ander-ek egin moduan, zidor ezezagun eta interesgarrietan ari dira barneratzen euskal zinemagileak. Dena den, ez gaitezen engaina, 31 eskutik industriak eta negozioak du, major-ek –eta hauek aretoetako jabeei egindako presioak– erabakitzen dute karteldegia. Haatik, publikoak ere badu zeresanik, superprodukzioen aurrean pelikula txikien aldeko erresistentzia egiteko. Altunak berak, malenkonia ukitu batekin, adierazi zuen filma estreinatu eta lehenengo asteburuan jendea ikustera joaten ez bada, filma kentzea dela ohikoena, eta publikoa sarri ez dela kontziente.


zinema Hemengo proiektuak aldarrikatzen baditugu, kalitatezkoak, horiei erantzutea beharrezkoa da gero, baina kontsumo ohiturak aldatu dira, eta kosta egiten zaigu aretoetara hurbiltzea. Horri buelta eman eta sare komertzialenetik askatzeko, ekimen garrantzitsua abiatu zuten irailean: Zineuskadi, EAEko udal zinema aretoen sarea. Dagoeneko zortzi bat herrik hartzen dute parte eta ahalik eta leku gehienetara zabaltzea da asmoa. Areto horietan, euskarazko zinema eskaini nahi dute, zikloak antolatu, Kimuak programako film laburrak eman, eta abar. Beste ekimen erakargarririk izan da aurten: 2010etik bueltaka zebilen Zinema Katalanaren Legea

aurrera atera da, hasierako eskakizunak bigundu arren: Generalitateak AEBetako major-ekin sinatutako hitzarmenari esker, 2014tik aurrera Kataluniako zinearetoetan emango diren lau pelikulatik bat katalanera bikoiztua edo katalanezko azpi-tituluekin izango da. Horrelako proposamen egokitua ez litzateke batere gaizki etorriko gurean. Sarrera honetako azken hitzak, ezinbestean, zendu diren bi zuzendariei daude eskainiak: Aitzol Aramaio ondarrutarra (Terminal, Un poco de chocolate) eta euskal zinemak izan behar lukeenari buruz teoria mardula garatu zuen Antxon Ezeiza donostiarra (Ikuska, Ke arteko egunak).


zinema

K R O N O L O G I A

1960-2011. Gotzon Elortzaren 1960ko hamarkadako hiru dokumental zaharberritu ditu Euskadiko Filmategiak, euskaraz ezagutzen diren lehenengoak. Altxorra izan da sasoi hartako ikus-entzunezkoak berreskuratu ahal izatea. Kategoriakoa, baita ere, egun euskal zinemagintza jorratzen ari den ibilbidea, molde berrietara irekia. Aitzol Aramaio eta Antxon Ezeiza zuzendariek utzi gaituztela, aurtengo berri tristeena. ʻI shot my loveʼ garaile Zinegoak jaialdian 2011-01-22. Bilboko Zinegoak Gay-

Lesbo-Trans Nazioarteko Zinemaldia abiatu zen. Hegoak elkarteak berak diru-laguntza gutxiago jaso zituen arren, film gehiago lehiatu ziren: 72 guztira. I shot my love eta Sasha film luzeak saritu zituzten, fikziozko lanen atalean bata, eta dokumentalen sailean bigarrena.

120 film Miarritzeko FIPAn 2011-01-24. Miarritzeko FIPA Na-

zioarteko Ikus-entzunezko Programen Jaialdia hasi zen. Guztira, 120 saio eskaini zituzten eta EuroFipa Ohorezko Saria Arte telebista kateak jaso zuen edizio honetan. Kroaziako Majka asfalta filmak irabazi zuen sari nagusia; Zilarrezko saria Giacomo Battiato zuzendariaren L'infiltre filmak jaso zuen, eta antzezpen onenarena, Marija Scaricic eta Mahdi Dehbi aktoreek.

1937ko bonbardaketen dokumentala

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

2011-02-10. Bizkaiko Foru Aldun-

172

diaren ekimenez, hegazkin frankistek 1937an egindako bonbardaketak gogoratzeko dokumentala egin zuten: Gernika soilik ez. Orotara 33 herri bonbardatu zituzten hegazkinek, eta eraso horien lekukoen testigantzak jaso zituen dokumentalak.

ʻXoraʼ filmaren hazia 2011-02-09. Mauleko Herbentik elkarteak Xiberoa Zinez kanpaina jarri zuen abian, zubererazko lehen film luzea egiteko dirua biltzeko asmoz. Udan filmatu ahal izan zuten azkenean, Xora izenarekin. Peio Cachenaut da egilea eta aktoreen artean Jef Goihenexpe, Ttittika Rekalt eta Allande Errezaret daude. Istorioak osaba-iloba baten arteko harremana du ardatz.

Perurenari buruzko filma estreinatu zuten 2011-02-10. Iñaxio Perurena harri-

jasotzailea ardatz duen Perurena filmdokumentala estreinatu zuten. Jon Garañok zuzendu eta Moriartik eta ETBk ekoitzi zuten zortzi urteko lana izan duen filma. Aita-semeen arteko harreman estuaren inguruko lana da.

Zor ekologikoa ardatz 2011-02-17. Ekologistak Martxan elkarteak bosgarrenez antolatu zuen Ekozinemaldia. Zor ekologikoari buruzko nazioarteko hainbat film eman zituzten bederatzi egunez, Euskal Herriko txoko ugaritan.

ʻForeign Partsʼ, Ikuspuntuko irabazle 2011-02-22. Ikuspuntu Nafarroako

Zinema Dokumentaleko Nazioarteko

Jaialdia abiatu zen. Hamar herrialdetako 12 film luzek eta 6 laburrek hartu zuten parte sail ofizialean, eta beste 100 film inguru proiektatu zituzten lehiaz kanpo. Véréna Paravel eta J.P. Sniadecki zuzendari estatubatuarren Foreign Parts filmak jaso zuen sari nagusia film luzeen atalean eta laburrenean, Alan Berlinerren Translating Edwin Honing filmak. Zuzendari onenarentzako saria, bestalde, Clio Barnardek jaso zuen, The arbor filmagatik.

Zinema Zabaltzen eta Bizkaia Filma egitasmoak 2011-03-28. Eskolatik kanpo euska-

raren erabilera sustatzeko, Zinema Zabaltzen eta Bizkaia Filma egitasmoak ipini zituen abian Bizkaiko Foru Aldundiak. Lehenak euskarara itzulitako filmen sustapena du helburu eta bigarrenak, Bizkaiko herrietan euskarazko filmak ahalik eta gehien zabaltzea.

35 herrialdetako 126 lan Animabasaurin 2011-04-01. Animabasauri/Anima-

Basque Animaziozko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiak egun bat gutxiago izan zuen, baina aurreko urteko film kopuru bera lehiatu zen: 35 herrialdetako 126 lan. Italia izan zen edizio honetako herrialde gonbidatua eta bi atzera-begirako egin zituzten: Tim Burton zinegile estatubatuarrarena,


K R O N O L O G I A eta plastilinazko animazioan espezialista den Pablo Llorens zuzendari espainiarrarena. Liu Jian zuzendari txinatarraren Piercing I lanak irabazi zuen film luze onenaren saria eta Gilles Cuvelier frantziarraren Love Patate lanak labur onenarena.

Bi zine zuzendari eta gidoilari zendu ziren 2011n: apirilaren 24an, Aitzol Aramaio ohean hilik aurkitu zuten, 40 urte zituela. 1971n Ondarroan jaio zen Aramaio eta Terminal (2003) film laburrarekin sari ugari jaso zituen. 2008an Unai Elorriagaren SPrako tranbia eleberrian oinarritutako Un poco de chocolate film luzea errodatu zuen. Azaroaren 15ean, Antxon Ezeiza (Donostia, 1935) hil zen, azken urteetan sufritutako gaixotasun larri baten ondorioz. Euskaraz egindako zinemaren sustatzaile nagusietakoa izan zen, 1980ko hamarkadan besteak beste Ikuska dokumental proiektua eta Ke arteko egunak film luzea gidatuz. Zinemaren oinarriak zehazten ahalegindu zen hainbat artikulu eta eztabaidaren bidez. RAUL BOGAJOARGAZKI PRESS ETA EUSKADIKO FILMATEGIA

Giza Eskubideen Zinemaldia abiatu zen 2011-04-08. Zortzi egun iraun zituen Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 9. edizioak. Kim Longinotto dokumentalgile britainiarra saritu eta bere azken lana eman zuten: Pink Saris. Gainera, Maider Oleaga zinemagileak 1936ko gerran erbesteratu zituzten haurren bizipenei buruzko Amaren ideia dokumentala estreinatu zuten.

Urpeko Zinema Zikloa lehiaketa bihurtu zen 2011-04-26. Munduko itsasoek bizi duten egoera larriaren eta jasaten dituzten mehatxuen inguruan kontzientziatzeko asmoz abiatu zen Donostiako Urpeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 35. edizioa. Lehenbiziko aldiz, lehiaketa itxura hartu zuen zikloak.

zinema

25 urte bete zituen Zinema eta Emakumeak Jaialdiak

Hiru dokumental zaharberrituta

2011-06-09. Iruñean antolatzen den Zinema eta Emakumeak Nazioarteko Jaialdiak 25 urte egin zituela ospatzeko, webgunea eta liburua kaleratu zituzten, besteak beste. Horrez gain, emakumeek zuzenduriko hogei film luze, labur eta dokumental eskaini zituzten.

2011-07-13. Artxiboko lanak moldatzeko egitasmoaren barruan, Gotzon Elortzaren 1960ko hamarkadako hiru dokumental zaharberritu zituen Euskadiko Filmategiak, euskaraz ezagutzen diren lehenengoak: Aberria (1961), Ereagatik matxitxakora (1960) eta Elburua Gernika (1962).

Fant jaialdian, 300 labur

Giza eskubideak Iruñean 2011-05-02. Mundua eta Giza Eskubideen Zinemaldiaren 7. edizioan bost film eskaini zituzten: Zinedeeq, State Of Violence, Los Colores de la Montaña, Circus Columbia eta Sólo sueños.

Begibistan abiatu zen 2011-05-25. Amurrioko Begibistan film laburren V. edizioa hasi zen. 35 lan eskaini zituzten eta Itziar Lazkano aktoreak jaso zuen Ohorezko Txapela. Kote Camachoren La gran carrera-k lortu zuen sari nagusia. Euskarazko lanik onenaren saria berriz, Angel Aldarondoren Ondar Ahoak-ek.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

2011-05-02. Zinema fantastikoaren Bilboko Fant jaialdiaren 17. edizioan 300 film labur izan ziren ikusgai. Fantropia saria Oskar Santos zinemagile santurtziarrak jaso zuen (El mal ajeno).

173


zinema

K R O N O L O G I A Beldurra Donostian

Isaki Lacuestak lortu zuen Urrezko Maskorra

2011-10-29. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII. Astea abiatu zen. Film labur onenaren saria (epaimahaiarenaz gain, baita publikoarena ere) Till Nowak alemaniarraren The Centrifuge Brain Project lanak jaso zuen. Publikoak Juan MartĂ­nez Moreno espainiarraren Lobos de Arga izendatu zuen film luze onena.

2011-09-16. Donostiako Nazioar-

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

teko Zinemaldiaren 59. edizioan, Isaki Lacuesta katalanaren Los pasos dobles pelikula eztabaidatuak jaso zuen Urrezko Maskorra, Adikos Kosmos filmaren egile Filippos Tsitos-ek berriz, zuzendari onenarena, eta publikoaren saria Michel Hazanavicius zuzendariaren The artist pelikula frantsesarentzat izan zen. Bestetik, Elias Querejeta (Hernani, 1934) ekoizleak jaso zuen Zinemira saria, Euskal Zinemaren Galan. Ekitaldi horretan, Zinemira saileko golardoagatik lehiatu ziren David Aguilarren Nao Yik eta Enara Goikoetxea eta Iurre Telleriaren Azken bidaia dokumentalak, eta Imanol Rayoren Bi anai pelikula; azken hau izan zen garaile. Asier Altunak zuzendu-

174

Los pasos dobles, Urrezko Maskorraren film irabazlea.

riko Bertsolari filma Sail Ofizialean estreinatu zen, lehiaketatik kanpo, eta Telmo Esnalen Urte berri on, amona! berriz, Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean. Horrez gain, Enrique Urbizu bilbotarraren No habrĂĄ paz para los malvados aurkeztu zuten Sail Ofizialean. Edizio honetako berrikuntzen artean, Culinary Zinema zikloa jarri zuten martxan (zazpi film eta zazpi sukaldariren afari tematiko bana).

Zineuskadi abiatu zuten

Zinema Ikusezina

2011-09-12.. Zineuskadi EAEko udal zinema aretoen sarea abiatu zuten Eusko Jaurlaritzak, Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE) eta Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak (Ibaia). Europa Cinemas sare europarraren baitan, euskarazko zinema eskaintzea, zikloak antolatzea edota Kimuak programako film laburrak ematea du helburu, besteak beste. Hasiera batean, zortzi udalek egin zuten bat ekimenarekin: Tolosa, Ordizia, Arrasate, Andoain, Leioa, Barakaldo, Elorrio eta Zarautz.

2011-09-27. Zinema Ikusezinaren III.

Jaialdia abiatu zen Bilbon, Kultura, Communication y Desarrollo (KCD) gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta. Jorratu ohi ez diren gizarte gaiei buruzko 18 film luze eta 44 labur eskaini zituzten.

Latinoamerika Miarritzen 2011-09-26. Latinoamerikako kultu-

ren 20. jaialdia hasi zen Miarritzen eta Las acacias film argentinarrak eskuratu zuen lehen saria.

Zinebik Xabier Elorriaga omendu zuen 2011-11-11. Zinebi zinema doku-

mentalaren eta film laburren Bilboko nazioarteko jaialdiak Xabier Elorriaga aktorea eta Liliana Canavi zuzendaria omendu zituen, 53. edizioan. Orotara 3.000 film aurkeztu ziren, horietatik 73 lehiatu ziren Sail Ofizialean. Tartean Euskal Herriko 11 lan zeuden.

Gartxot heroia 2011-11-18. Gartxot, konkista aitzineko konkista, Nafarroako Erdi Aroko bardoan oinarritutako animaziozko filma estreinatu zuten. Pelikula Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak zuzendu zuten, Arturo CampiĂłnek mende hasieran idatzitako kondaira eta ondoren ARGIAk kaleraturiko komikia abiapuntu hartuta.

Lekeitiko Bileran, 33 lan 2011-11-28. Lekeitioko 34. Euskal Zine eta Bideo Bilera, euskara hutsezko zinema jaialdi bakarra, abiatu zen. 33 lan lehiatu ziren, 16 amateur mailan eta 17 profesionalean. Asier Altunaren Artalde filmak jaso zuen Urrezko Antzara.

labur-labur 2011-01-03. Zineguneak Euskadiko Filmategiaren programa martxan jarri zen, euskal zinema zaleak bertoko sortzaileekin harremanetan jartzeko helburuarekin. 2011-02-22. Donostiako Clemort-Ferrand jaialdiari ekin

zioten. 40 film labur eskaini zituzten. 2011-03-15. Topaguneak antolatuta, Laburbira zirkuitua-

ren zortzigarren edizioak bederatzi film eskaini zituen Euskal Herriko 26 herritan eta Londreseko Euskal Etxean. 2011-04-05. Mikel Garcia Idiakez ARGIAko kazetariak Zeluloidezko begiradak (Elkar) liburua aurkeztu zuen, Euskal

Herriko 13 zuzendarirekin izandako solasaldiak oinarri. 2011-04-07. 1936ko gerran Bilbo Hiriko Burdinazko Ge-

rrikoan gudari talde bati buruzko Otsoaren hatsa laburra aurkeztu zuten, Joan Angel Lekandak zuzendua. 2011-04-29. Montxo Armendarizek No tengas miedo estreinatu zuen, sexu gehiegikeriak sufritu dituen neskatoaz. 2011-05-27. Alberto Gorritiberea zumaiarraren Arriya fil-

maren aurre-estreinaldia egin zuten, Zestoan. 2011-11-15. Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak hamaikagarren edizioa abiatu zuen Irunen. 2011-12-01. Olentzero eta Iratxoen jauntxoa, Olentzeroren abenturei buruzko animaziozko laugarren filma estreinatu zuen Baleukok. Hilaren 23an berriz, Malutatxo (Andres G. Schaer) estreinatu zuen Barton Films banaketa enpresak.


E T A

D A T U A K

zinema

UJI.ES

I R I T Z I A K

“Jentea interesetan jaku� Egoitz Rodriguez Olea Gernika, Bizkaia 1937-2012 dokumentalaren egilea

asiko bagina herriz herri bonbardaketak aztertzen, zenbat bonba, zenbat hildako‌ akaso informazino larregi batuko geunke, eta proiektua lar orokorra izango litxake. Gernikaz aparte, beste herri txiki askotan gauza bera pasau zala erakutsi gura dogu. (...) Jentea interesetan jaku, euren bizipenak, euren gomutak. Bizkaiaren historia ezagutzera emotea da gure asmoa, eta oroimen historikora alkarregaz hurreratzea.

H

Giulia Colaizzi Gasteizeko Emakume zinegileak zikloaren antolatzailea

Haizearen kontra

Bizkaie!, 2011-03-22

aila da haizearen kontra egitea. Indar handia behar da. Existitzen dena errepikatzea da errazena. Ezagutzen duena du gustuko jendeak, patroia. Diskurtso zinematografikoetan plazer kodifikatuak daude. Film komertzial guztiak amaiera zoriontsua izatea... Hala bukatuko ez balira, defraudaturik sentituko ginateke. Orojakintzaren plazer instituzionala da. Segurtasun handia ematen du, erantzuna ez da airean geratzen. Balio ideologikoa du; bikote zoriontsuaren figura proposatzen da, familia tradizionalarena. Baina hori da ere jendeak gustuko duena.

Z

rain dela urte gutxi arte, pelikulak euskaETBren O raz egitea ez zen errentagarria, eta diru-lamagalean guntzek hizkuntza bultzatu dutenean aukerak egin dira. (...) Ez nuke esango euskaraz bizitzea, berpiztu zinea egitea gazteleraz baino zailagoa denik. arriskutsua (...) Arriskutsua da ETBren magalean bizitzea. ETBren leihoa beharrezkoa da, eta industria osasuntsu bat ere bai, baina gure zilborrari beAlberto J. gira bizitzen ohitzen bagara independentzia, asGorritiberea katasuna eta sormena galtzen ditugula esango Zinema zuzendaria nuke. Sorkuntzan krisialdiak beharrezkoak dira produktu interesgarriak burutzeko.

Bizkaia, 2011-01-15

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

Deia, 2011-07-18

175


Zinema - 2011  

2011ko urtekarian zinema

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you