Issuu on Google+

unibertsitatea

unibertsitatea Jose Inazio Basterretxea IÑIGO AZKONA

EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea

EHU

Piramideak campusetan UXOR HIRI MITIKOA berreraikitzeko amets batean bezala, obra faraonikoetan eta errekonozimendu unibertsalaren peskizan murgildurik dira azken denboran Euskal Herriko unibertsitate nagusienak. Pribatu izan nahiz publiko, aurpegi eta larru ederrak erakutsi nahi dituzte ikerketarako eta goi-hezkuntzarako erakundeek. Beste kontu bat da piramide barruak nola dauzkaten eta zenbaterainoko hautsak gordetzen dituzten urre gorrien azpietan.

L

HARRIAK Hiruzpalau urteko epean, ehunka milioiko inbertsioak aurreikusten ditu Euskal Autonomi Erkidegoko unibertsitate publikoak zentro berriak eta azpiegiturak eraikitzeko. Ez da harea-hautsa. Eraikinen arteko bat aipatzearren, hor dago Medikuntza fakultate berria, Basurtuko ospitalearen magalean eraikiko dena. Badu bere esangura historikoa: 36ko gerra lehertu eta segituan inauguratu zuen Jose Antonio Agirreren Jaurlaritzak medikuntzako lehen fakultatea hor bertan, Basurtun, jada duela 75 urte. Euzko Irakastola Nagusia izan behar zuenaren lehen urratsa izan zen hartako hura. “Euzko-irakastola nausija biar dogu, eta gaur oba bijar baño. Geure gastedijak at urten biar dau, ezer ikasiko badau, etxian eztaukolako irakastolarik. Euzko seme batek, españatarrak ikasten dabezan gauzak barik beste batzuk ikasi biar dauz. Bere aberrijatzazko arazuak daukaz eta sendagillia ixan, naiz laterija, beti begi aurrian ixan biar dau aberrijaren gaizkundia”. Lauaxetaren hitzak dira arestikoak, euskal unibertsitatearen aldekoak. Unibertsitatea badugu, eduki; baina...

HOBE ERDARAZ Hankamotzak, beti zango beretik herren. Eskandalua izan da –handiago batzuentzat beste batzuentzat baino–, abian den ikasturterako hautaprobetan. Unibertsitatean ikasi ahal izateko ikasle berriek egiten dituzten azterketa horietan, gaizki idatzita zegoen euskaraz kimikaren atala: berriz ere, ez baita lehen aldia izan. Ikasleek eta irakasleek egin dute protesta bizia. Tenplu eta piramideetatik atera, eta euskaltegira bidali behar ote dira faraoiak eta eskribak?

ORTOZIK Krisia dela eta ez dela, dar-dar batean daude diru batzuk: bai piramideetako langileei ordaintzekoak, baita bezeroei zerbitzu egokia eskaini ahal izatekoak ere. Atzera egin du Eusko Jaurlaritzak aurrekontuetan: sindikatuek salatu dutenez, irakaskuntzaren kalitatean eta ikerkuntzaren garapenean du eragin zuzena neurriak. Bai eta langileen lan-baldintzetan, kontratazio-politiketan eta soldatetan ere. Ehun ateen hiri dotorean, hanka hutsik dabiltza txakurrak piramide artean.


unibertsitatea

K R O N O L O G I A

Eskandalua eta murrizketak. Argazki kameren flash-ek Europako bigarren gastronomia fakultatearen inaugurazio ekitaldia argiztatu zutenerako, irailean, erdi ahaztuta geneukan aurreko ikasturtean unibertsitatera sartzeko hautaprobekin EAEn gertatutako eskandalua. Murrizketen udazkena etorri zen gero, oso negu gorriaren iragarle. UEUrentzat batez ere. EHU, 146 milioi azpiegituretan 2011-03-09. EHUko Kontseilu Sozialak azpiegituretarako 146 milioi euroko aurrekontua onartu zuen, 2012 eta 2015 urteen artean gastatzekoa. Dirua hiru campusetara bideratuko da, eta 126 milioi Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu. Gainontzeko hogei milioiak bestelako erakundeek ematea espero zutela adierazi zuten. Diruaren parte handiena Medikuntza Fakultate berria eraikitzeko erabiliko da, Basurtuko (Bilbo) ospitalaren alboan.

EHUren Ikerketa Plana 2011-2014 epealdirako 2011-03-14. Euskal Herriko Uniber-

tsitateak 2011-2014 Ikerketa Plana aurkeztu zuen, epe horretan Espainiako Estatuko lehenengo hamar unibertsitateen artean, Europako lehen 200en artean eta munduko lehen 500en artean kokatzeko helburuarekin.

paldia hasi zuten, Bologna Planaren eraginez ikasgaiak gainditzeko bigarren deialdia bertan behera geratu zela-eta protestatzeko. Plan berriarekin, ikasgaira bigarren aldiz aurkezteko derrigorrezkoa da berriro matrikulatu eta tasak ordaintzea. Ikasle Abertzaleak, Asamblea Libertaria, Eraldatu eta independenteek egin zuten kanpaldirako deia.

Itxialdia EHUren Medikuntza Fakultatean 2011-04-05. Medikuntza Euskal-

dundu! taldearen ekimenez, EHUren Medikuntza Fakultateko ikasleek itxialdia egin zuten euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko. Adierazi zutenez, 2008an Espainiako Unibertsitateen Legea aldatu zenetik, euskaraz egiteko hautua gutxik egiten du. Hori dela-eta ikasgaiak euskaraz emateko aukera murriztu da.

Lafuente aukeratu zuten berriro NUPeko errektore

Bolognaren aurkako kanpaldia NUPen 2011-04-05. Nafarroako Unibertsitate Publikoko hainbat ikaslek kan-

2011-04-14. Beste lau urtez NUPeko errektore Julio Lafuente aukeratu zuten, boto ponderatuen %58 lortuta.

labur-labur 2011-04-05. Koldo Mitxelena Sariak. Aurreko hiru urteetako euskarazko tesi onenak saritu zituzten Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

2011-05-16. Etxepare Institutuak atzerrian sei irakurletza eta katedra bi martxan

162

jartzeko egitasmoa aurkeztu zuen. Ekimenak euskara sustatzea du helburu.

Rafael Lara beste hautagaiak bozken %42 eskuratu zuen. Oro har, ez zen parte-hartze handia izan, bozkatzera deituta zeudenetatik lautik batek ere ez baitzuen botoa eman. Garaile suertatu arren, Lafuentek ikasleen boto gutxiago (532) lortu zuen Larak baino (743). Ikasle Abertzaleak-ek abstentziorako deia egin zuen, Lafuentek Bologna prozesua ezarri eta errekuperaziorako aukera kendu zuelako. Guztira, ikasleen %16 joan zen bozkatzera.

NUPek Plan Estrategikoa adostu zuen 2011-05-12. Hurrengo lau urteeta-

rako helburuak, erronkak eta lehentasunak zehazten zituen Plan Estrategikoa adostu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak. Horren arabera, sei izanen dira NUPek lehenetsiko dituen ardatz estrategikoak: prestakuntza, ikerketa, unibertsitate zabalpena, nazioartekotzea, prozesua zein kalitatea eta baliabideak. Era berean, Nazioarteko Bikaintasun Campus izendapena lortzeko helburua ere txertatu zuten plan estrategiko berrian.

Protestak EAEn, Selektibitatea zela eta 2011-06-11/21. EAEko hiru hiribu-

ruetan ehunka ikasle atera ziren kalera, selektibitate azterketak zeukan akats batengatik protesta egitera. Eus-


bai gaztelaniazkoan, egitarauan ez dagoen gai bati buruzko galdera bat zeukala, batetik, eta beste bati erantzureko biologia ezaupideak eduki behar zirela. Selektibitatean kimika azterketa egiten duten ikasle guztiek ez dute biologia ikasi Batxillergoan.

Hainbat ikastetxetako kimika irakasleek osatutako plataformak selektibitatearen arduradun nagusiaren dimisioa eskatu zuen gertakari horiek direla eta. Ikasle Kontseiluak ere dimisioak eskatu zituen gertatutako irregulartasunengatik.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

karazko kimika azterketan zegoen akatsa, txarto egindako itzulpen baten erruz. Hutsaren ondorioz galdera ulertezina zen, eta ikasle askok ezin izan zioten erantzun. Beste batzuek bai, epaimahaiko arduradunak konturatu eta ikasleei ohartarazi zieten eta. Kaltetuek azterketa errepikatzeko eskatu zuten, baina EHUk ez zuen horretarako betarik eman. Hanka-sartzea onartu arren, Iテアaki Goirizelaia errektoreak adierazi zuen bidegabea litzatekeela azterketa errepikatu eta kaltetutako ikasleei beste aukera bat ematea. Horren ordez, emaitzen ebaluazioan galdera hori kontuan ez hartzea erabaki zuen Unibertsitateak. Irtenbide horrekin ados ez, ehunka ikasle kalera atera ziren protesta egitera. Egunak aurrera joan ahala, alderdi politiko, sindikatu, irakasleen plataforma eta ikasle eta senideen elkarteak batu zitzaizkien. EHUk onartu zuen kimika azterketan egindako itzulpen okerra, baina ez leporatu zizkioten beste akats batzuk. Hain zuzen, zenbait ikasle eta Batxilergoko irakaslek salatu zuten azterketa horrek, bai euskarazko bertsioan

unibertsitatea I テ選GO U RIZ /A RGAZKI P RESS

K R O N O L O G I A

163


unibertsitatea

K R O N O L O G I A

Basque Culinary Center abian 2011-09-26. Basque Culinary Center (BCC), Mondra-

gon Unibertsitateko Gastronomia Fakultatea inauguratu zuten, Euskal Herriko sukaldari ospetsuenetako zenbaiten presentzia eta guzti. Miramongo Parke Teknologi-

koan dago BCC, eta era horretako Europako bigarren ikastetxea da; Piamonten dago lehenengoa, Italian. 320 hautagairen artetik aukeratutako 56 ikaslerekin ekin zion bere ibilbideari zentro sortu berriak

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

JON URBE / ARGAZKI PRESS

164

aurretik doan unibertsitatea Berrikuntza eta ikerkuntza oinarri dituen unibertsitate gaztea gara. Lan munduarekin zuzeneko eta etengabeko hartu emanean gaude, gizartearen beharrei erantzuteko prest.

www.mondragon.edu


K R O N O L O G I A

2011-10-13. I単aki Goirizelaia errektoreak jasangarritasun irizpideen araberako EHUren berrantolaketa iragarri zuen. Lehendabiziko urratsa ikasle gutxi dituzten eta bi campusetan ematen diren ikasketak campus horietako batetik kentzea izango zela adierazi zuen Goirizelaiak.

EHUren Klaustrorako hauteskundeak 2011-11-22. Klaustroa aukeratzeko hauteskundeak egin zituzten EHUn. Irakasleen %67k bozkatu zuen, eta ikasleen %12k besterik ez. Botoa ematera deituta zeuden 51.510 lagunek 150 hautagaitzaren artean aukeratu behar izan zuten. Lehen aldiz 240 kideko Klaustroa aukeratu zen, ordura arteko 300en ordez.

Itziar Etxebarria, EHUko lehenengo aldezlea 2011-12-15. EHUko Klaustroak uni-

bertsitate horretako historiako lehenengo aldezlea, hots, unibertsitateko

defendatzailea, aukeratu zuen. Psikologia Fakultateko irakaslea da Etxebarria, eta gutxienez bost urte emango ditu karguan.

Espainiako Konstituzio Auzitegiaren epaia ikasle presoei buruz 2011-12-19. EHUk aurkeztutako helegitea aintzat hartuta, Espainiako Konstituzio Auzitegiak balio gabe utzi zuen 2009an Auzitegi Gorenak emandako epaia, zeinak presoak EHUn matrikulatzeko protokoloa bertan behera utzi baitzuen. Unibertsitateak abenduaren 27an egin zuen epaiaren balorazio publikoa. I単aki Goirizelaia errektoreak poza agertu zuten Konstituzionalaren erabakiagatik, baina gogorarazi zuten, bestetik, Espainiako Espetxe Zuzendaritzak behin eta berriz uko egin diola EHUrekin akordioa sinatzeari; espainiar legediaren arabera, hitzarmen hori nahitaezkoa da preso dauden ikasleei arreta akademikoa eskaini ahal izateko. Goirizelaiak hitzarmen hori gauzatu ahal izateko urratsak eskatu zizkion estatuari. Espainiako Estatutik kanpo dauden presoek, berriz, ez dute EHUn matrikula-

tzeko oztoporik edukiko Konstituzio Auzitegiaren epaiaz geroztik.

11 milioi euro gutxiago EAEko unibertsitateei 2011-12-19. Unibertsitateetan murrizketak izango zirela esan zuen Isabel Celaak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Gasteizko Legebiltzarrean. EAEko unibertsitateei hamaika milioi euro gutxiago emango zizkietela esan zuen Celaak. EHUk, hain zuzen, 2011n baino %3 gutxiago jasoko du 2012an.

UEU, Jaurlaritzaren dirulaguntzarik gabe 2011-12-22. Eusko Jaurlaritzari

UEUrentzako diru-laguntza zuzena kentzea erabaki zuela jakinarazi zien unibertsitate horrek bere kideei. 1998tik etengabe jasotzen UEUk Lakuaren laguntza, eta honezkero aurrekontuaren zati garrantzitsua zen bide horretatik hartutakoa. Laguntza ez jasotzeak neurri gogorrak hartzera behartuko zituela adierazi zuten UEUko arduradunek.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

Bikoiztasunaren aurkako plana EHUn

unibertsitatea

165


Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

unibertsitatea

166

D A T U A K


I R I T Z I A K

unibertsitatea

Mila Amurrio eta Amaia Andrieu EHUko irakasleak

“Euskara, hutsaren hurrengoa Uniqualentzat”

Karmele Artetxe UEUko zuzendaria

rtarrilaren 24an Isabel Celaa Hezkuntza sailbuU ruak Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (www.uniqual.org) arau berriak xedatzen dituen abenduaren 28ko 349/2010 Dekretua aurkeztu zuen.

“Irakasleek senarekin funtzionatzen dute”

Euskararen normalkuntzarako eta Euskal Hezkuntza Sistemaren Kalitatea sustatzeko politika berri horren ondorioz, esan gabe doa, Uniqual Agentziaren Administrazio Batzordeak garatu behar dituen ebaluazio-irizpide berrietan inolako baliorik ez du izango gaur egun, aski era marjinalean bada ere, positiboki ebaluatzen den jarduerak. Ez UPV/EHUn eta Euskal Unibertsitate Sisteman eskolak euskaraz emateak, ez tesiak euskaraz egin eta zuzentzeak, ez lexiko berria garatzeak, ez ikerkuntza emaitzak euskaraz argitaratzeak, ez euskaraz burutzen den ezerk ez du tokirik izango irakasle-ikerlarien ebaluazioa hobetzeko orduan.

istoria karrera amaitu nuen duela hamaika bat urte, eta egon diren ikasketa plan berriak ez ditut jarraitu, ezin dezaket horren gaineko iritzi orokor bat eman. Hala ere, badira hutsuneak, esate baterako, hizkuntzen historia soziala lantzeko orduan. Eta gure kasuan, euskara tarteko, oso lagungarria litzateke horretan formatzea. Dena den, agian hutsuneak ikasketa planean baino, irakasteko moduan egon litezkeela iruditzen zait. Irakasleak adituak dira beraien arloan, baina ez dute normalean pedagogia edo didaktika arloko prestaketa berezirik izaten, eta senarekin funtzionatzen dute. Senak asko laguntzen du baina ez da nahikoa. Beraz, horretan zer hobetu asko badago. Euskonews & Media, 2011-02-07

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

Gara, 2011-02-04

H

167



Unibertsitatea - 2011