Page 1

Xabier Letona NAGORE LEGARRETA

ARGIA astekariko zuzendaria

Zenbat balio du hedabide sare modernoak? itxi dira euskarazko zenbait hedabide: Ttipi-ttapa telebista, Geu, Txaparro, Maxixatzen eta Nabarra. Asko larri dabiltza, 2011 oso estua izan da eta 2012rako datuak are gorriagoak dira. Ez dago Euskal Herriko euskarazko hedabide ez publikoen datu ofizialik, baina publizitate salmenta eta argitalpenen salmentak behera jarraitzen du oro har. Eta 2012koa okerragoa izango den zalantza gutxi dago: Nafarroako Gobernuak ez die inolako diru-laguntzarik emango –bai, ondo irakurri duzu, zero euro– euskarazko hedabideei eta Jaurlaritzak %11 murriztu du hedabideen laguntza; Gipuzkoako Diputazioak duela bi urte egindako murrizketa handia mantendu du.

A

ZKEN BIZPAHIRU URTEETAN

Interneteko hedabideetan bakarrik igoko da Jaurlaritzaren laguntza, %27, baina guztira eskaintzen dena oso urria da, 105.000 euro bakarrik, noiz eta azken urteetan instituzioetatik Internet komunikazioa, ezagutza eta berrikuntzaren garraio ezinbestekoa dela aspertzeraino barreiatu denean. Txostenetan eta pulpituetan oso ondo geratzen dela argi dago. Gaur gaurkoz, hala ere, lortzen ari gara euskarazko prentsari eusten. Eta zergatik diot hori? Guk ez dugu gure datu zehatzik, baina Espainian 2005etik gaurdaino 7.000 kazetari langabezian geratu dira. Hemen oraindik oso urruti gaude halako odol jariotik, baina gauzak nola dauden ikusita ez du esan nahi gertatuko ez denik. Zer esan nahi du horrek? Euskarazko hedabideek gaitasun handia dutela krisi egoera orokorrei eusteko, ez berez oso indartsuak direlako, bai ordea, egoera estuan aritzen ohituak daudelako. Krisiaren onura garrantzitsuenetakoa da sektorea biltzera eraman

duela. Hedabide ia guztien lehen editorial bateratua egin zen 2011ko otsailean, eta printzipioz kanpaina baterako batze hura iraunkorragoa gerta liteke aurrera begira. Argia, Berria, Bidasoa Media, Goiena, Sustatu eta Topagunea ari dira sektoretik tiraka. Sektorea egituratu litekeen ari dira aztertzen, besteak beste, baina kontu handiz aritu beharko da, bakoitzak bereari oztaozta eusten dionean, beste egitura bati eustea korapilatsua izan daitekeelako. Publizitatearena da emankorra izan litekeen beste eremua, batez ere instituzionala eta, teorian bederen, bada hor ibilbiderik: publizitate instituzionalaren %7 bakarrik doa euskarazko hedabide ez publikoetara. Hori Gernikako Estatutua eta Foru Hobekuntza onartu zirenetik 30 urtera. Adreilua, porlana, autoak, zapatak, elektratresnak, altzariak‌ dena da krisian, eta kostu humano eta ekonomiko itzelak eraginda, baina gai horiek errekuperatuko dira, beti da hala. Komunikazioaren munduan, euskara inoiz baino duinago eta sendoago agertu da azken hamarkada honetan, eta krisiak lan horren zati handi bat irenstea arduragabekeria itzela litzateke. Badakit adibide hau erabiliegia dela, baina hor dago, beti, harritzar gisa, gorputz eta arimak zanpatuz: 10.000 milioi euro gastatuz AHT sare berri bat 10 urtetan egin liteke Euskal Herrian. Zenbat balio du, denboran eta eurotan, euskarazko hedabide sare duin eta moderno batek? Ez gaitezen arduragabeak izan.

prentsa

prentsa


prentsa

K R O N O L O G I A

ESTU. Azken bizpahiru urteetako joerari jarraiki, euskarazko prentsak sasoi bereziki estuak bizi izan zituen 2011n. Krisi egoerari erantzun bateratua eman nahi izan dio euskarazko hedabide ez publikoen sektoreak eta kanpaina bat egin zuen 2011ko lehen seihilekoan. Aurrera begira, hala ere, sektoreak elkarlanean jarraituko du. Bitartean, krisiak Nabarra aldizkaria eraman du aurrez aurre. Beste batzuk biltzera doaz eta, adibidez, Debabarrenean eskualde proiektu bat prestatzen ari dira 2012rako. Gaztezulo, ARGIA Saria prentsa atalean 2011-01-29. ARGIA Sariak banatu

ziren Usurbilgo Atxega Jatetxean. Prentsa idatzia, Gaztezulo aldizkaria. Irratia, Gaztea-ko Ekaitz perfektua irratsaioa. Telebista, ETB3ko Orain programa. Interne, Ahotsak.com. Publizitatea, Donostiako Udalaren “Nik ere euskaraz” kanpaina.

Euskarazko hedabideen editorial bateratua 2011-02-02. Euskarazko 60tik gora

hedabide ez publikok instituzioen konpromiso handiagoa eskatu zuten eta editorial bateratua argitaratu. Gizarte moderno batean, euskara eta euskal kulturaren garapenean hedabideen zeregina estrategikoa dela aldarrikatu zuten eta, ondorioz, krisi garaiotan instituzioen sostengu handiagoa behar dutela azpimarratu zuten. Euskarazko hedabide ez publikoen lehen editorial bateratua izan da.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

Euskarazko hedabideen kalitatearen neurketa

146

2011-06-17. Albisteen kalitateari buruzko tesia irakurri zuen Maria Gonzalezek EHUn kalifikazio gorena lortuz. Askotan esan denaren aurka, tesiaren ondorio nagusietako bat da euskarazko hedabideen kalitatea erdarazkoena baino hobeagoa dela.

60tik gora euskarazko hedabide ez publiko bildu ziren Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean instituzioei sostengu handiagoa eskatuz. / DANI BLANCO

Euskarazko hedabideak plazara 2011-02-15. Euskarazko 80tik

gora hedabide ez publikok prentsaurrekoa eskaini zuten Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean, instituzioei babes handiagoa eskatzeko. Hurrengo hilabeteetan instituzio eta alderdiekin bilduko zirela

Rikardo Arregi sari nagusia Goienarentzat 2011-07-04. Goiena Komunikazio taldeak XXIII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sari nagusia eskuratu zuen. Sari berezia, Berria-ko kazetari Ainhoa Oiartzabalek aipatu egunkarian “Nork hil zuen Begoña Urroz?” erreportajea-

jakinarazi zuten, sektorearen berri eman eta politika berri baten beharra azaltzeko. Emandako datuen arabera, sektoreak 600 bat langile biltzen ditu eta urtean 27.000.000 eurotik gorako aurrekontua mugitzen du.

gatik. Kazetari berriarena, Gaztezulo hilabetekarian egindako lan ezberdinengatik Igone Fernandez Mariezkurrenak jaso zuen eta Euskaltzaindiak argitaratutako Erlea aldizkariak aipamen berezia. Ohorezko aipamena Zeruko Argia-n zuzendari aritutako Miren Jone Azurzak eta euskal irratigintzan aritutako Ignazio Arregik jaso zuten.


prentsa

K R O N O L O G I A labur-labur

2011-02-28. Ipar Euskal Herriko euskarazko bost hedabidek

2011-06-28. Galicia Hoxe paperean argitaratzen zen gale-

(Euskal Irratiak irrati sarea, Herria, Ipar Euskal Herriko Hitza, Kanaldude eta Kazeta.info webguneak) instituzioen babes handiagoa eskatu zuten prentsaurrean.

gozko egunkari bakarrak bere azken zenbakia kaleratu zuen. 2010ean A Nosa Terra astekari historikoa eta Vieiros egunkari digitala itxi behar izan zituzten. Abenduan, aldiz, Praza pública agerkari digitala sortu zen.

2011-03-25. Elhuyar Zientzia-Kazetaritzaren eremuko saria Xabier Martin kazetariarentzat izan zen, neandertalei buruz Berria-n egindako erreportajeagatik. 2011-03-25. Kapuko aldizkaria sortu zuten EHUko Gizarte

2011-011-01. Topaberri argitalpena eman zuen argitara Topaguneak eta bertan, besteak beste, euskarazko hedabide ez publikoen jardun bateratuaren hausnarketa egin zen.

eta Komunikazio Zientzien Fakultateko 1. mailako ikasleek.

2011-12-02. Euskarazko hedabideek agiri bateratua kale-

2011-5-17. Euskarazko hedabide ez publikoek publizitate

ratu zuten Euskararen Egunaren karietara eta 2012rako iragarritako aurrekontuetako diru-laguntzen murrizketengatik kezka azaldu zuten.

kanpainari ekin zioten “Duten garrantziaz jabetzeko faltan izan arte itxoiten dugu maiz” leloarekin.

Nabarra aldizkariak azal honekin eman zion agurra orain arteko bideari.

Debabarrenean eskualde proiektua eskainiako da

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

2011-11-01. Debabarreneko euska-

148

razko tokiko hedabideen eskualdeko eskaintza bateratua egiteko azterketa egiten ari zirela iragarri zuten azaroan

argitaratutako Topaberri-n. Asmoen arabera, bailarako tokiko hedabideek 2012rako prest nahiko lukete eskualdeko astekari bat eta egunerokotasuna jorratuko lukeen webgune indartsua. Goiena aritu da proiektuaren aholkularitza lanetan

sortu zen hilabetekaria eta gizartea eta kultur munduko gaiak jorratzen zituen. Krisi ekonomikoa eta behar besteko diru-laguntzen eza tartean, 2010ean Nafarroatik Bizkaia aldera jo zuen, baina hor ere ez zuen bideragarritasunik aurkitu.

500.000 euro biltzeko kanpaina abiarazi zuen Berriak

Gobernuaren diru laguntzarik gabe Nafarroan

2011-11-26. Akziodunen Batzarra egin zuen Berria Taldeak eta “Zure ziztada behar dugu” kanpaina abiarazi datozen urteetako iraupena ziurtatzeko asmoz: “Urtean 100 euroko kuota ordaintzeko prest egongo diren 5.000 lagun topatzea da gure helburua", adierazi zuten orduan komunikazio taldeko arduradunek.

Nabarra aldizkaria itxi zen 2011-12-16. Diru arazoen ondorioz,

Nabarra aldizkariak bere itxiera iragarri zuen. Duela hamar urte Nafarroan

2011-12-16. Nafarroako Gobernuak 2012rako euskarazko hedabideak dirulaguntza gabe utzi zituela eta, Topaguneak agerraldia izan zuen Nafarroako Legebiltzarrean. Beren egoera salatzeaz gain, euskara hedabideetan sustatzeko 650.000 euro behar zituztela aldarrikatu zuten, besteak beste. Gaztelaniazko hiru telebista katerentzat –Canal 4, Canal 6 eta Popular televisión– Nafarroako Gobernuak 2.450.000 aurreikusi ditu 2012rako. Orain gobernuan dagoen PSNk 2009an Foru Legebiltzarrean onartu zuen euskarazko hedabideei diru-laguntza handiagoak emateko eskaera.


K. Meso, J. Diaz Noci, J. Larrañaga eta A. Larrondo

Igone Fernandez ‘Gaztezulo’-ko zuzendaria

EHUko irakasleak

Exijentziak azetariak jasotzen dituen exijentziak ugaritu egin dira mundura zabalik dagoen ordenadorea laguntzaile moduan izanda: lehen erreportajea prestatzeko astebete behar bazen, orain eguneroko emaitza bihurtu da eta horrek estres mailak okertu eta produktuaren kalitatea ere ezbaian jar dezake. Izan ere, kazetaritza, tradizioz, arteen munduarekin eta narrazio mailako sormenarekin lotutako lanbidea da, ez idazketa mekanikoarekin. Baina ideien eta lexikoaren ekarri horrek, askotan, denboraren presioaren arerio den aldartea eskatzen du. (...) Agian ez da zuzena izango letren esparrua kazetaritzarekin lotzen jarraitzea, haren lanaren izaera teknikoa ukaezina baita XXI. mendean. Euskonews & Media, 2011-09-12

JOSU SANTESTEBAN

I R I T Z I A K

IRUTXULOKO HITZA

prentsa

Fermin Erbiti

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

DANI BLANCO

K

150

Kazetari eta idazlea

Pribilejiatuak

Iruzurraren aurka

azetariak, lanbidea gustatzen bazaigu behintzat, pribilegiatuak gara. Lanbidea gustuko dut, ordura arte nireak sentitzen ez nituen munduetara hurbiltzeko leihoa delako. (...) Euskal prentsa ekonomikoki nahiko itota dago, baina kalitatea ez zaio falta. Kazetari onak daude, gogoa ere badago, eta gairik ez zaigu falta. Zorionez, ez gara hildako herria, Euskal Herrian esparru askotan egosten dira gauzak. (...) Eraldatzen ari da, ezin da paperera soilik mugatuta ulertu, proiektu multimedia bilakatzeko prozuan sartuta dago.

lbisteak toki guztietatik jasotzen ditugu eta oso azkar, baina azkenean, uholdeetan gertatzen den bezala, ur edangarri eza izaten da arazo nagusia. Eta ez ote da gauza bera gertatzen ari kazetaritzan? Hemendik aurrera egunkariek ezinbesteko zeregina daukate, baina kalitatezko kazetaritzak dirua eta formakuntza eskatzen du. Nik prentsaren alde egiten dut, iruzurraren aurkako oso lan garrantzitsua bete duelako, gizarteak eskertu beharrekoa.

Irutxuloko Hitza, 2011-07-06

Diario de Navarra, 2011-01-03

K

A

“Kazetaririk ez, mesedez” hikoa izaten da komunikazio lanak egiteko kazetari baten bila hastea, hala enpresa pribatuetan nola irabazi asmorik gabeko antolakundeetan. Zentzugabekeria handia da hori, kazetariek ez dakitelako lan hori egiten, ez formazioaren aldetik ezta ofizioaren aldetik ere.

O

Joseba Kamio publizitate eta antropologian lizentziatua

Baina, gainera, bada beste arazo bat: kazetariek gorrotatu egiten dute marketina, posizio moral altuagoan daudela sinetsita daudelako. Areago: bere nortasuna eraikitzen dute marketina bezalako objektuen aurka idazten, pederastiaren aurka idazten duten gisara. Ez det uste esajerazioa denik. Izan ere, marketina gezurra da, eta denok dakigu kazetaritza egia dela, egia objektiboa. Beraz, zer modu egokiagoa dago kazetaritza objektiboaren egia errebelatzeko marketinaren gezurra rebelatzea baino? Hori bai marketing ona. Arazoa are larriagoa da ezkerreko kazetarien artean. Ezkerreko jendeak tresna sendotzat jo izan du kazetaritza gizarte al-

daketarako, eta itxaropen asko jarri du hor. Kazetarien artean marketina higuingarria bada, pentsa ezazue zer izango den ezkerreko kazetarien artean: etsaia. Beraz, enpresa bazara edo gizarte aldaketa bultzatu nahi duen antolakundea bazara, ez ezazu kazetaririk kontratatu komunikazio lanetarako. (...) Gainera, kazetariak, deformazio profesionalaz-edo, prentsa-bulego hutsa abiatuko dizu, eta denok dakigu komunikazioa hori baino askoz gehiago dela. Haatik, ondo etorriko zaizkizu bere kontaktuak eta genero periodistikoen ezagutza (komunikazio-zuzendari askori ahazten zaie hau edo ez dute horren berririk). Bai, badakit, badira kazetariak ofizioa ikasi dutenak; horiek, ordea, ez dira jada kazetari. Neure Hegitik, 2011-03-23


. 2 6 0 Mh 1 . z M

F.

BIZK AIA

Gernika Zornotza Markina Durango Elorrio Eibar

97,5

Ondarroa

92,5

Bermeo Bakio

97,4

Elantxobe Aramaio

96,7

Lekeitio

98,1

BIZK AIA 94 446 68 00

www.bizkaiairratia.com

Prentsa - 2011  

Prentsa, 2011ko urtekarian

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you