Issuu on Google+

Mikel Garcia Idiakez DANI BLANCO

A RG I A k o k a z e t a r i a

Denboran atzera ai, 2012ko urtekaria da hau, baten bati irudituko zaion arren garai zaharragoez mintzo garela, Ama Lur filmak zentsura jasan zuen diktadura urteez adibidez, edo Imanol Uriberen Burgosko prozesua eta Julio Medemen Euskal pilota. Larrua harriaren kontra pelikulak jazarri zituzten aldiez. Oraingoan ere, eskuin muturretik iritsi da erasoa: Ekainean, Donostiako Udala gobernatzen duen Bildu alderdia legez kanpo uzteko mehatxua egin zuen Espainiako Barne ministroak, Barrura begiratzeko leihoak lanari diru-laguntza emateagatik, “ekintza terroristen egileak goratu” zitezkeela iritzita. Bost presori buruzko filmaren zuzendariek uko egin zioten diru-laguntzari, eta polemika irailean berpiztu zen, Donostiako Zinemaldirako hautatu ez zutela-eta. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak ziurtatu zuen ez zutela inongo telefono deirik jaso pelikula ez proiektatzeko eskatuz. Ados. Baina lepoa jokatuko nuke zurrunbiloak eragina izan zuela epaimahaiaren erabakian: Zinemaldian hainbatetan ikusi ditugun lan eskasagoek –aurten bertan, Zinemira sailean bertan–, bederen, ez dute hain bahe zurruna pasa, kalitateari bagagozkio. Eta kalitatearen irizpide labainkorretik harago, nahikoa aurrerapausoa ez al da preso politikoei buruzko filma egitea, pisuzko argudioa ez al da orain arte jorratu ez den eremua lantzea, hein handi batean Euskal Herriko zinemagintzaren –eta azken finean, Euskal Herriko errealitatearen– erakusleiho izan behar lukeen Donostiako Zinemaldian parte hartzeko? Alde bakarreko ikuspegia ematea leporatu diote. Hala balitz ere, alde bakarreko biktimei eta ikuskerari buruzko zenbat eta zenbat film –kaskar– irentsi behar izan ditugu Zinemaldian eta Zinemalditik kanpo? Beste herrialde bateko gatazkaz ariko balitz, ez al lukete Zinemaldian eskainiko Barrura begiratzeko leihoak? Kontuak kontu, jaialditik at bere ibilbidea egin ahal izan du pelikulak, eta harrera ona egin diote.

B

Filmak beste errealitate bat jarri du mahai gainean: dokumentalen ekoizpena ugaria izan da aurten. Ho-

rren lekuko, Zuloak, Gazta zati bat, Ziztadak, Aktibista, Leku hutsak, hitz beteak edota aipamen apartekoa merezi duen Emak Bakia Baita. Ezohikoa eta ederra da Oskar Alegria iruindarraren dokumentala, haize freskoa zinemagintzaren panoraman. Fikzioan, zaila zen 2011ko loraldia errepikatzea, baina neurri batean eutsi zaio erronkari. Besteak beste, produkzio entretenigarriak izan ditugu (Bypass, Baztan, animaziozko Aita, zonbia naiz, Gernika bajo las bombas), milioi askoko aurrekontua eta harrera eskasa izan duen pelikula (Dragoi ehiztaria) eta berri on bat: Xora, zubererazko lehen film luzea. Krisi ekonomiko betean gauden arren, urtetako lana da pelikula bat aurrera ateratzea eta finantzazioa lehenagotik lotua egon ohi denez, aurtengoei baino gehiago ziurrenik etorkizuneko proiektuei eragingo die sos faltak. Dagoeneko, hala ere, crowdfounding erako ekimen bat baino gehiago ikusi dugu eta herritarren borondatea izan dute diru-iturri Xora, Zuloak eta Berrura begiratzeko leihoak lanek. Ikusteke dago eredu hori ugarituko ote den, eta zein forma eta ezaugarri hartuko dituzten jendeari laguntza eskatzeko egitasmoek. Azkenik, zinema jaialdiak ere krisiak jo ditu 2012an. Hala nola, Ikuspuntu seminario bihurtu behar izan dute, Zinemastea hiru eguneko miniziklo, bertan behera geratu da Begibistan eta egunak gutxitu dituzte jaialdi ugarik. Errealitateak bakarrik ez, fikzioak ere garai latzak bizi ditu gurean.

zinema

zinema


zinema

K R O N O L O G I A

Eutsi dio. Zaila zen 2011 urtean euskal zinemagintzak emandako uzta oparoa errepikatzea eta apalagoa izan da aurtengo emaitza, baina eutsi egin dio hala ere eta film luze, labur eta dokumental ugari ikusi ahal izan ditugu, tartean zubereraz egin den lehen film luzea: Xora. Bestalde, euskaraz ezagutzen diren lehenengo hiru dokumentalen egile Gotzon Elortza hil da, ondare garrantzitsua utzita. Gai garaikideak FIPAn 2012-01-23. FIPA ikus-entzunezko

jaialdia abiatu zen Miarritzen. Genero guztietako ekoizpenak bildu zituzten, hala nola fikzioa, dokumentalak, erreportaje handiak eta musika. 77 lan hautatu zituzten lehia ofizialerako eta beste 54 lehiatik kanpo erakutsi zituzten. Gaiei dagokienez, gaur egungo edukiei heldu zieten ekoizpenek. Besteak beste, pobreziak eta arrazoi politikoek eragindako immigrazioaz, krisiaz, arabiar udaberriaz, emakumeen borrokaz eta Greziako egoeraz.

Darrigolen ʻAinaraʼ 2012-01-30. Jean Darrigol zuzendari lapurtarrak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez egin zuen Ainara filma. Hainbat elkartek babestu zuten ekimena, eta zuzendariak nahi izan zuen Euskal Herriko zein diasporako zinemazaleek proiektuarekin bat egitea. Parte hartzeko hainbat bide proposatu zituen (urrezko liburuan sinatuz, itzultzen lagunduz, proposamenak eginez, extra bezala arituz...). AEBetan hazitako neska gazte baten istorioa eta etxera bueltan Ipar Euskal Herrian biziko duen maitasun istorioa kontatzen du filmak.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

Marrazki bizidunetako zonbiak 2012-02-10. Ricardo Ramon eta

Joan Espinach-ek zuzendutako Aita, zonbia naiz animaziozko filma estreinatu zen Euskal Herriko zine aretoetan. Filmak Gijongo Nazioarteko Zinemaldiko azken edizioan Enfants Terribles saria eskuratu zuen eta Goya Sarietan animaziozko film onenaren saria jasotzeko finalisten artean egon zen. Dixie 13 urteko neskato gotikoa da filmeko protagonista.

Zinegoak jaialdian Villaronga omendu zuten

30 herri bisitatu zituen Laburbirak

2012-02-06. Zinegoak, Bilboko

2012-02-30. Topaguneak antolatutako Laburbira, euskarazko film labu-

Gay-Lesbo-Trans 9. Nazioarteko Zi-

144

nema eta Arte Eszenikoen jaialdia hasi zen. Agusti Villaronga zuzendari katalana omendu zuen zinemaldiak. Film laburrak, luzeak eta bi antzezlan eskaini zituzten. Bi euskal pelikulak hartu zuten parte: Miriam Origaren Mikel eta Roberto Castónen Errudun sentitzen naiz. Julio Jorquera txiletarraren Mi último round filma saritu zuten, fikziozko film luzeen atalean. Txile hegoaldean kokatua, boxealari eta sukaldari gazte baten arteko amodio istorioa kontatzen du lanak. Bilgunea atala sortu zuten, ikusleen eta sortzaileen arteko solasaldirako eremua; eta Pau Guillán izendatu zuten zinemaldiko zuzendari.

rren zirkuitua, Er muan (Bizkaia) abiatu zen. Hilabete pasatxoan, zortzi film eskaini zituzten 30 herritan: Aberria dokumentala, Izena duena, Ohe azpiko zera, Hemen nago, Urrezko eraztuna, Zeinek gehiago iraun, galegoz egindako Instalacion eta Revolta Permanent taldearen Kantuka bideoklipa.

Fronte Sandinistaz filma 2012-03-09. Angel Amigo zuzendari errenteriarrak Fronte Sandinistaren garaipenaren (1979) osteko gertaerak jaso zituen El otro lado del espejo en la guerra secreta de Nicaragua dokumentalean. Nikaraguako, Kubako eta Sobietar Batasun ohiko inteligentzia zerbitzuetako kideen lekukotasunak jaso zituen Amigok dokumentalean. “Gauza mordoa egin zituzten, eta lanak izan zituzten horiek asimilatzeko, biolentziak aztarna uzten baitu bai ala bai; gainera, ezin zizkioten gauza haiek inori kontatu”.

ʻXoraʼ, antzokietan ikusgai 2012-03-10. Xora, zubereraz egin-

dako lehen film luzea estreinatu zuten Maulen. Peio Cachenautek zuzendutako lanak idaztearen eta bulegoko lan arrunta edukitzearen artean erabaki beharrean den gaztea (Jef Goihenexpe) du protagonista eta haren osabak, “Hollywood” ezizena daukan idazleak (Titika Rekalt), ematen dio kontrapuntua. Errealitatea eta fantasia uztartzen ditu filmak.


K R O N O L O G I A

Gotzon Elortza zendu zen ekainaren 10ean. Euskarazko lehen dokumentalak grabatu zituen Gotzon Elortzak 1950eko hamarkadaren bukaeran eta 1960koaren hasieran. Lau film labur dira garai hartako lanaren fruitua: Ereagatik Matxitxakora (1959), Aberria (1961), Elburua Gernika (1962) eta Avignon (1963). Parisen bizi zen film horiek egin zituen garaian, baina Getxon bizi zen azken urteotan. 89 urterekin hil zen. / GETXOKO UDALA

ʻGazta zati batʼ eta ʻZiztadakʼ GizaEskubideen Zinemaldian

FANTek 18 urte 2012-05-04. FANT Bilboko Zine-

maldi Fantastikoari eman zioten hasiera 18. aldiz. Beldurrezko eta fantasiazko hainbat film eskaini zituzten, sail ofizialean zazpi, eta haien artean Bilbon estreinatu zen Devoured. Euskal lanek beraien espazioa izan zuten Fant Laburrean Euskal Filma atalean, non 13 film laburrek hartu zuten parte.

Film gutxiago Kimuak-en 2012-06-13. Kimuak katalogoa aurkeztu zuten. 2000tik 2004ra bitartean egindako edizioetan sei bat filmek osatu zuten katalogoa baina orduz geroztik 9-10 lan labur hautatu zituzten. 2012an ez: krisiak gastuak murriztea ekarri zuen eta zazpi lanetara murriztu zen eskaintza. Hautatuak honakoak izan ziren: Mikel Ruedaren Agua!; Isabel Hergueraren Bajo la almohada; Ander Mendiaren Beerbug; Jesús M. Palaciosen Casa vacía; Koldo Almandozen Deus et machina; Paul Urkijoren Los monstruos no existen eta Martín Roseteren Voice over.

ʻAktibistaʼ estreinatu zuten 2012-09-21. Sevilla (Espainia), 1999.

ʻBarrura begiratzeko leihoakʼ filmari jazarpena 2012-06-28. Zinez zine ekoiztetxeak uko egin zion Donostiako Udalak haien pelikularentzat aurreikusitako 9.000 euroko diru-laguntzari, Jorge Fernández Díaz Espainiako Barne ministroak Bildu legez kanpo uzteko nahikoa arrazoi izan zitekeela esan ondoren. Ondorioz, herritarrei eskatu zieten ekimena diruz laguntzeko eta kanpainari esker behar zuten finantzazioa lortu zuen Barrura begiratzeko leihoak filmak. Bertan, Enara Goikoetxea, Txaber Larreategi, Josu Martinez, Eneko Olasagasti eta Mireia Gabilondo zuzendariek preso bati buruzko istorio bana kontatu dute. Sortutako polemikari buruz honakoa adierazi zuten: “Filma akaso ez da denen gustukoa izango, baina eskubidea daukagu egiteko eta jendeak eskubidea du ikusteko”. Gainera, gogorarazi zuten Gobernuak ez duela eskubiderik artisten sormen-askatasuna kontrolatzeko. Donostiako Zinemaldirako ez zen hautatua izan, eta zentsura salatu zuen hainbatek.

ʻSuaʼ, herritik sortua 2012-06-29. Herri mailan eta modu amateurrean grabatutako Sua filmaren estreinaldia egin zen Tolosako (Gipuzkoa) Leidor aretoan. Zortzi urte lehenago hasi ziren Eneko Aritzaren lagunak elkarteko kideak filmaren grabaketa lanekin. Filmak XVII. mende hasieran Euskal Herrian izan zen inkisizioa du oinarri. Guztira, 700 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte “herritik sortutako” filmean.

urtea. Euskal presoen aldeko ekintzaileek Munduko Txapelketaren inaugurazio ekitaldian ekintza ikusgarria bur utu zuten: Giraldilla izeneko maskotaz mozorrotu eta presoen aldeko mezua zabaldu zuten eszenatokian bertan. Ekintza hori du abiapuntu Aktibista filmak. “Euskal Herrian egiten den lehenengo pelikula interaktibo eta parte hartzailea” hitzekin aurkeztu zuten egileek. “Benetako gertakarietan oinarrituta, Aktibista filma, akzioz, sexuz eta dibertsioz beteriko thrillerra da. Euskal Herrian Bake Akordio iraunkor bat sustatzeko helburuarekin eginiko ekintza baketsu ikusgarri eta arriskutsu baten prestakuntza eta garapena kontatzen duen pelikula da”.

Zinema Ikusezina Bilbon 2012-09-26. Bilboko IV. Nazioar-

teko Zinema Ikusezina-Film Sozialak jaialdia inauguratu zen. 33 herrialdetako 55 lan izan ziren ikusgai Bizkaiko zortzi udalerritan. Filmen erdiak emakumeek zuzendutakoak ziren, eta euskarazkoen artean, Jose Mari Goenagaren Lagun minak dokumentala eman zuten. 125.000 eurokoa izan zen aurrekontua, 2011koa baino %40 txikiagoa.

80ko hamarkadako kutsua izan zuen Beldurrezko Zinemaldiak 2012-10-27. Josemi Beltranen zu-

zendaritzapean, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIII. Asteak 1980ko hamarkadako kutsua izan zuen. Hala, nostalgikoen gozamenerako, Steven Spielbergen Marrazoa eta E.T. Estralurtarra, David Bowie aktore duen Labyrinth, eta Bill

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

2012-04-20. Iciar Bollain (Madril, 1967) izan zen Donostiako Giza-Eskubideen X. Zinemaldiaren ohorezko saritua, gizarte arazoei lotutako zineman egindako lanagatik. Bi euskal pelikula eskaini zituzten jaialdi honetan: batetik, Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala. Autodeterminazio eskubidearen alde lanean diharduen Goierriko (Gipuzkoako) Nazioen Mundua herri mugimenduaren eskariz egin zuen filma Maiak. Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da historia. Herritar xume batzuek, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Bestetik, indarkeriarik gabeko aktibismoak Euskal Herriari azken 50 urteotan egin dion ekarpenari buruzko dokumentala da Ziztadak. Bidea Helburu eta Kataluniako Fora de Quadre elkarteek egin dute lana eta ikastolak, intsumisioa, Itoitz, demoak, Kukutza eta beste hamaika esperientzia bildu dituzte.

zinema

145


zinema

K R O N O L O G I A

ʻDans la maisonʼ, Donostiako Zinemaldian garaile 2012-09-21. 60. edizioa izan zen 2012koa eta horregatik

bost Donostia sari eman zituzten: Oliver Stone zuzendariari eta John Travolta, Ewan McGregor, Tommy Lee Jones eta Dustin Hofman aktoreei. François Ozon zuzendari frantziarraren Dans la maison filmak jaso zuen Urrezko Maskorra. Zabaltegi sailean, hala nola, Fermin Muguruzak emakumez osatutako musika talde bati buruz egindako Zuloak dokumental faltsua, Aitor Mazo eta Patxo Telleriaren Bypass komedia, agoteei buruzko Iñaki Elizalderen Baztan, eta Oskar Alegriaren Emak Bakia Baita dokumentala eskaini zituzten. Gernika bajo las bombas Luis Mariasek zuzendutako bi ataletako telefilma ere proiektatu zuten eta Zinemira atalean honakoak lehiatu ziren: Pablo Ibarburu eta Migueltxo Molinaren Pura vida, Josu Veneroren En un paisaje imaginado, Joxeanjel Arbelaitzen Leku hutsak, hitz beteak (Bernardo Atxagari buruzko dokumentala), Bertha Gaztelumendiren Mariposas en el hierro, Juan

Murray eta gainerako mamu-harraparien Ghost Busters ikusi ahal izan ziren. Estreinaldien artean berriz, Cockneys vs Zombies, Dead Sushi, Grabbers eta Sinister proiektatu zituzten, besteak beste.

Saura eta Chereau Zinebin 2012-11-16. Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Zinemaldia abiatu zen. Ohorezko Mikeldi sariak Carlos Saura zinegile espainiarrak eta Patrice Chereau zuzendari frantziarrak jaso zituzten edizio honetan. Sail ofizialean, fikzio, dokumental eta animazio azpisailetan guztira 73 film lehiatu ziren, horietatik 8 euskal zinegileenak.

Miguel Gutierrezen Mur-Mur eta Matt Richardsen To say goodbye. Bestalde, Zinemira saria Irunen jaiotako gidoigile eta zuzendari Michel Gaztambiderentzat izan zen, eta Antxon Ezeiza zenari omenaldia eskaini zion Zinemaldiak.

Zuloak filmeko irudia.

32 lan izan ziren Lekeitioko Bileran

Zinema arkeologikoa ikusgai

2012-11-27. Lekeitioko 35. Euskal Zinema eta Bideo Bilerak guztira 32 lan eskaini zituen eta horietatik 30 lehiatuko ziren Zilarrezko Antzara lortzeko. Urtero legez, euskara hutsean egiten den zinemaldi bakarrak lan profesional zein amateurrak, film luzeak, laburrak, dokumentalak, sormenezkoak eta argumentuzkoak proiektatu zituen. Besteak beste, Gernikako bonbardaketaren eta 1912ko galernaren urteurrenak izan zuten lekua aurkeztutako lanetan, eta emakumezkoei buruzko filmak ere ugari izan ziren.

2012-11-27. Bidasoako XII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa abiatu zen Irunen. Bost ataletan banatutako filmak eskaini zituzten: Paleolitikoa, Egipto, Antzinatea, Erdi Aroa eta Erdi Aro ondokoa. Hala nola Mendien misterioa, Lehendabiziko europarraren bila eta Zelten ondarea pelikulak ikusi ahal izan ziren.

Hiru dimentsiotan 2012-12-07. Euskarazko lehen 3D film luzea aurkeztu zuen Aiert Goenagak Durangoko Azokan. Komedia bat da eta Morritson eta Gartzia du izenburu.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

l ab u r - l ab u r

146

2012-02-21. Clemont Ferrand-eko film laburren jaialdian

2012-08-31. Patxi Barco zuzendariaren Dragoi ehiztaria

Labo atalaren barruan proiektatutako film labur esperimentalak eman zituzten Donostian.

film dramatikoa estreinatu zuten. Gorka izeneko ETAko militante gazte baten bizitza kontatzen du pelikulak eta ordura arte euskaraz egindako pelikularik garestiena da, ia hiru milioi euroko aurrekontuarekin.

2012-04-10. Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioar-

teko Zikloaren 36. edizioa egin zuten. Mundu osoko itsasoetan filmatutako 42 dokumental eskaini zituzten. 2012-06-06. Euskadiko Filmategiak atzerabegirakoa eskaini zion Ander eta Yul filmaren egile Ana Diez tuterarrari. Zortzi lan eman zituzten. 2012-08-06. Bretainiako Douarnenez hiriko Zinema

Jaialdiak sail bat eskaini zien Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko kulturei.

2012-09-18. Intxorta 1937 kultur elkarteak Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa dokumentala aurkeztu

zuen. 2012-10-10. Ramuntxo Garbisuk zuzenduta, Sur les pas de Jakes dokumentala estreinatu zuten, Jakes Abeberriri

buruz. Miarritzen jaioa, Oldarra balet konpainiako zuzendari eta Enbata agerkariaren sortzaile izan zen Abeberri, besteak beste.


E T A

D A T U A K

zinema

DANI BLANCO

I R I T Z I A K

Biolentziaren biktimak Bertha Gaztelumendi Mariposas en el hier ro dokumentalaren egilea

iolentzia ezberdinen biktima izandako emakumeak ageri dira dokumentalean, baina giza eskubideen urraketa larria jasan ostean, euren mina energia positibo bilakatzeko gai izan diren emakumeak dira. Agenda betetzen duen biolentzia politikoa da, baina arrazari, ekonomiari eta generoari lotutako biolentzia ere badago, erantzuna behar duten biolentzia mota asko daude gure gizartean.

B

Noticias de Gipuzkoa, 2012-09-22

Komedia da tragedia gehi denbora Patxo Telleria Zinema zuzendaria

Oskar Alegria Emak Bakia Baita dokumentalaren zuzendaria

Natura bere funtsean

ne batean [Aitor Mazorekin batera U zuzendutako Bypass pelikulan] protagonistetako batek besteari esaten dio: “Egunen batean barre egingo dugu hau guztia gogoratzean”. Esaten da komedia dela tragedia gehi denbora. Guk pertsonaien sufrimenduarekin barre egiten dugu, baina ez ditugu erridikulizatzen. Pertsonaien duintasuna eta gizatasuna gordetzen saiatzen gara. Ez dugu nahi komediaren mesedetan pertsonaia tontoak sortzerik.

ilmean bide-orria erakusten da zati batean. Erbi batek mundu honetan egunero egiten duen ibilia da. Liluratzen nau. Hieroglifikoaren antzekoa da, bihurgunez, zalantzaz, itzuliz, albo jauziz betea, ez dago pauso zuzenik, esango genuke. Natura bere funtsean. Aurrera egiteko modu inperfektu horrek, Zatopeken urratsen moduan, estilorik gabeko mugimendu horrek, espero ez den tokira eraman zaitzake, ibaiek beren ibilbidean egiten duten gisan. Etxe baten bila abiatzea bezalako abenturan erritmorik egokiena da.

Berria, 2012-09-27

Gara, 2012-09-28

F

JAIALDIA

SARITUTAKO FILM NAGUSIA

BESTE SARIAK

FIPA Biarritz, urtarrilak 23

Les cinq parties du monde (Gérard Mordillat)

Entre Nosotros (Paloma Aguilera), Zilarrezko FIPA

Zinegoak Bilbo, otsailak 6

Mi último round (Julio Jorquera)

Agusti Villaronga zuzendariari Ohorezko Zinegoak Saria

Euskal Zinemaren Astea Gasteiz, otsailak 17 Urte berri on, amona! (Telmo Esnal)

Lagun mina (Jose Maria Goenaga), film labur onena

FANT Bilbo, maiatzak 4

Bellflower (Evan Glodell)

She’s Lost Control (Haritz Zubillaga), euskal film labur onena

Huhezinema Eskoriatza, maiatzak 8

Ekaitza (Alberto Gastesi)

Zeinek gehiago iraun (Gregorio Muro), publikoaren saria

Animabasauri4.0-Animabasque Basauri, maiatzak 25 Ronal de Barbarian (Christoffersen, Einstein, Andersen) The Great Bear (Esben Toft Jacobson), sari berezia Surfilm Festibala Donostia, maiatzak 31

FinnSurf (Aleksi Raij)

It’s Not About the Waves (Kepa Acero), film labur onena

Zinemaldia Donostia, irailak 21

Dans la Maison (François Ozon)

Carne de Perro (Fernando Guzzoni), Zuzendari Berriak Saria

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea Donostia, urriak 27 Cockneys vs. Zombies (Matthias Hoene)

Voice Over (Martin Rosete), film labur onena

Zinebi Bilbo, azaroak 16

The Mass of Men (Gabriel Gauchet), publikoaren saria

Atomes (Arnaud Dufeys)

Euskal Zine eta Bideo Bilera Gure arbasoen ogibidea (Carlos Iglesias) Lekeitio, azaroak 27

Lagun mina (Jose Mari Goenaga), argumentuzko lanik onena

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

ZINEMA JAIALDI NAGUSIAK (2012)

147



Urtekaria - Zinema