Page 1

Lore Erriondo UEU

EHUko Pedagogia irakaslea eta UEUko kidea

Euskal Herrietako Unibertsitateak kokatzen dira Euskal Herrian: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea. Horiekin batera badira ordezkaritza duten beste bi unibertsitate: UNED Hego Euskal Herrian eta Pabeko Unibertsitatea Ipar Euskal Herrian. Testuinguru horretan, Udako Euskal Unibertsitateak, 40 urte ondoren izaera ofizialik ez badu ere, Euskal Unibertsitatearen sorrerako erakunde unibertsitario erreferentziala da.

E

GUN BOST UNIBERTSITATE OFIZIAL

Aipatzekoa da hainbat unibertsitatek euskararen erabilera normalizatzeko egiten ari diren lana, baina oraindik, UEU salbu, ez dago euskaraz normaltasunez diharduen unibertsitaterik. Alde handiak dauden arren batzuetatik besteetara, guztietan dago egiteko ugari euskara normaltasunez erabiltzeko maila guztietan, ondoriozta dezakegularik euskara bigarren mailako hizkuntza dela 2012an, nahiz eta euskara unibertsitateetako egitekoetan bai eta aurten aukeratu berri ditugun EHU eta NUPeko errektoreen egitasmoetan sartuta egon. Ikerkuntzari dagokionez, euskarazko ikerketa proiektuak urriak dira eta ikerketa-talde euskaldun gutxi

daude. Ez da errentagarria euskaraz ikertzea: laguntza gutxi, curriculumerako balio eskasa, sortze lan handia eskatzen du terminologia mailan, talde eraketan, baliabide urriak eta beste hizkuntzetara itzuli beharra aintzat hartzea nahi bada. Hortaz, euskarak esparru horretan duen egoera eskasa da, eta euskarazko doktorego tesiak aurrera eramateko mugak, handiak. Inguma dugu UEUk eskainitako euskal komunitate zientifikoaren datu-basea eta bertan kontsulta dezakegu euskarazko unibertsitate mailako produkzioa, artikulu eta hitzaldietatik hasi eta doktorego tesietaraino. Ezinbestekoa dugu unibertsitate arteko elkarlana, aurrera egin nahi badugu; euskal komunitate zientifikoa ezagutu eta ahal den neurrian bildu, euskaraz ikertu, euskal jakintza elikatu, ikerketa bilkurak ehundu eta euskal produkzio zientifikoa biltzeko. Ez dugu erraza, baina, 2012ko murrizketa ekonomikoan murgilduta gauden honetan; ez ikasle presoak oraindik ere Euskal Herriko unibertsitateetan matrikulatu ezin diren honetan; ez eta are suntsigarriagoa den Espainiako Wert ministroak mehatxatzen digun murrizketa ideologiko-zentralistarekin. Badugu beraz zeregina.

32 urte irakasten eta ikertzen, 300.000 profesional euskal gizartearen zerbitzura kontsultariak • erreportari grafikoak • farmazialariak • ekonomialariak • sortzaileak • estatistikariak • erizainak • geografoak • fisioterapeutak • lan harremanetan adituak • adituak • psikologoak • arkeologoak • irakasleak • artistak • politologoak • eskultoreak • historialariak • gidoilariak • gizarte hezitzaileak • ingurumenean adituak • zaharberritzaileak • argazkilariak • traumatologoak • antropologoak • geriatrak • okulistak • margolariak • bioteknologoak • topografoak • enpresariak logopedak • interpreteak • zirujauak • emaginak • teknologoak • pedagogoak • kazetariak • marketinean adituak • biokimikariak • genetistak • geologoak • psiquiatrak abokatuak • egileak • erizainak • kimikariak • pneumólogoak • botanikariak • mikrobiologoak • ingeniari teknikoak • estatistikariak • medikuak • odontologoak diseinatzaileak • bibliotekariak • kriminologoak • pediatrak • informatikoak • matematikariak • grabatzaileak • maisu-maistrak • gizarte langileak • bideogileak • publizistak artearen historialariak • notarioak • epaileak • biologoak • forentseak • hizkuntzalariak • erredaktoreak • aparejadoreak • gestore publikoak • filologoak • soziologoak nabigatzaileak • arkitektoak • generoan adituak • elikaduran adituak • psikopedagogoak • kimikariak • kriminologoak • itzultzaileak • ginekologoak • ikerlariak kardiologoak • fisikariak • dokumentalistak • dietalariak • analistak • kardiologoak • fisiologoak • filosofoak • erreportari grafikoak • farmazialariak • ekonomialariak sortzaileak • estatistikariak • erizainak • geografoak • fisioterapeutak • lan harremanetan adituak • adituak • kontsultariak • arkeologoak • irakasleak • artistak politologoak • eskultoreak • historialariak • gidoilariak • gizarte hezitzaileak • ingurumenean adituak • zaharberritzaileak • argazkilariak • antropologoak

www.ehu.es

unibertsitatea

unibertsitatea


unibertsitatea

K R O N O L O G I A

Murrizketak eta errektore hautaketak. Hego Euskal Herriko unibertsitate publiko biek, EHUk eta NUPek, aurrekontuak murriztu behar izan zituzten 2012an. Madrilek agindutako tasen igoerari lotuta, giro nahasia sortu zuen horrek, eta ondorioetako bat izan ziren NUPen ikasturte hasierako ekitaldian gertatutako istiluak. Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak, berriz, badu pozteko arrazoirik, nola kezkatzeko: abenduan bigarrenez hautatua izan zen, haren aldeko botoa gutxik eman bazuten ere.

Matrikulak garestiago Espainiako Estatuan 2012-04-13. José Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza

ministroak estatuko unibertsitateen erreforma egin beharra jarri zuen mahai gainean. Wertek adierazi zuenez, ikasle gehiegi dago unibertsitateetan, eta unibertsitate gehiegi ere bai. Ikasketak amaitu gabe uzten duten ikasleen portzentajea Europar Batasunekoaren bi halako da, azpimarratu zuen ministroak.

zuen igoera horren zenbatekoa ezartzea, baina %15 eta %25aren artekoa behar zuen edozein kasutan. EHUk iragarri zuen KPI igoko zuela gehienez; bertako Ikasle Kontseiluaren ustez, berez unibertsitatean ematen den berrordainketa areagotzearen parekoa izango litzateke hori, eta tasak izozteko eskatu zuen, familien ahalmen ekonomikoa ahuldu egin zela aintzat hartuta.

2012-04-20. Iragarpenetik astebete baino ez zuen itxaron PPren Gobernuak unibertsitatean aldaketak ezartzen hasteko. Lehenbiziko neurria matrikulak garestitzea izan zen, lege dekretu bidez. Ordura arte Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) zen tasak igotzeko oinarrizko erreferentzia – KPI+4 puntura artekoa izan zitekeen–, baina errefor ma ezarri obdoren titulazio bakoitza kostatzen denaren araberakoa izango zen igoera hori, nahiz eta, zenbait ikasle elkartek salatu zuenez, titulazio bakoitzaren kostua batere argi egon ez. Kontuak kontu, Madrilgo Gobernuak autonomia erkidego bakoitzaren esku utzi

Ia %3ko jaitsiera EHUren aurrekontuetan

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

2012-02-23. EHUk 2012rako aurre-

136

kontuak onartu zituen, aurreko urtekoak baino %2,8 txikiagoak. Iñaki Goirizelaia errektoreak borroka askotxo egin behar izan zuen proposamena aurrera ateratzeko. Azkenik, Gobernu Batzordean egindako bozketan, hogei boto aurrekontuen aldekoak izan ziren, sei aurkakoak eta lau abstentzioak. Murrizketaren arrazoie-

tako bat zen Eusko Jaurlaritzak unibertsitateari eman behar zion diru kopurua ere gutxitu egingo zela aurreko urtekoarekin alderatuta.

Eusko Legebiltzarra, preso politikoak EHUn ikasi ahal izatearen alde 2012-04-23. Eusko Legebiltzarrak Espetxe Zuzendaritzari eskatu zion Espainiako Estatuko kartzeletan zeuden euskal preso politikoei EHUn

matrikula egiteko eskubidea bermatzeko –Frantziako Estatuan zeudenek bazeukaten aukera hori–, eta ez UNEDen bakarrik. Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak gogoratu zuenez, Espainiako Konstituzio Auzitegiak 2011n onartu zuen eskubide hori, EHUk berak aurkeztutako helegite bat aintzat hartuta. EAk eta PSE-EEk aurkeztu zuten proposamena, eta talde guztiek eman zuten aldeko botoa, PPk eta UPyDk izan ezik.

l ab u r - l ab u r 2012-05-11. ‘Euskal Herriak euskal unibertsitatea’ izan zen Arabatakada jaialdiaren leloa. Bederatzigarren edizioa, ohi

denez, EHUren Arabako campusean egindako ikasle olinpiadekin hasi zen. Gauean kontzertu batek alaitu zuen giroa, besteak beste Gose, EH Sukarra, Betagarri eta Hesian taldeen parte-hartzearekin.

2012-05-19. Ekonomia solidarioari buruzko graduondoa

hasi zen Mondragon Unibertsitatean. 2012-06-26. EHUren XXXI. Udako Ikastaroen hasiera ekitaldi ofiziala egin zuten Donostian, Patxi López EAEko lehendakariaren hitzaldiarekin. Besteak beste, Udaberri Arabiarra deritzonaren ondorioak aztertu zituzten ikastarootan.


K R O N O L O G I A Espainiako Estatuko unibertsitate errektoreek Wertekin biltzeari uko

Murrizketa handiak NUPen aurrekontuetan

2012-05-23. Espainiako Unibertsitate-

%5eko murrizketa ezarri zien NUPen aurrekontuei. Unibertsitateko Gai Ekonomikoetako errektoreorde Manuel Rapunek adierazi zuen neurriak ezinbestean eragingo ziela NUPen eginkizun nagusi biei: irakaskuntza eta ikerkuntza. Bestalde, Rapunek nabarmendu zuenez, Gobernuak aurrekontuetako beste atal batzuekin erabilitako irizpide bera erabilita –langilegastuak kanpoan utzita, alegia– murrizketa ez litzateke %5ekoa izango, %14koa baizik.

40 ikastaro UEUren 40. urteurrena ospatzeko 2012-06-26. 40 ikastaro eskaini zi-

tuen UEUk, ekainaren 26tik uztailaren 18ra bitarte, bere 40. urteurrenean. Egoera zailean ekin behar izan zioten erronkari, 1998tik lehen uda baitzuten Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza zuzenik jaso gabe. UEUk balorazio ona egin zuen hala ere, eta hel-

buruak bete zituztela adierazi zuen. Aurreko urtean baino ehun ikasle gehiago izan ziren Eibar, Baiona eta Iruñeko ikastaroetan.

Alfonso SanchezTabernero, Nafarroako Unibertsitateko errektore 2012-08-28. NUko Kantzeler Nagu-

siak, Javier Echeverriak, Alfonso Sanchez-Tabernero izendatu zuen unibertsitateko errektore, 2005etik kargu hori zeukan Angel Gomez-Montororen ordez. Komunikazio Fakultatean katedratikoa zen Sanchez-Tabernero. Haren izendapenarekin, lehen aldiz NUko ikasle ohi batek eskuratu zuen errektore kargua.

NUPeko magisteritza ikasleen greba 2012-09-06. Greba mugagabea hasi zuten Haur eta Lehen Hezkuntzako magisteritza ikasleek, ordutegi aldaketengatik eta unibertsitatearen barneantolakuntza txarragatik protesta egiteko. Ikasturtea hasi baino lau egun

aurretik doan unibertsitatea Berrikuntza eta ikerkuntza oinarri dituen unibertsitate gaztea gara. Lan munduarekin zuzeneko eta etengabeko hartu emanean gaude, gizartearen beharrei erantzuteko prest.

www.mondragon.edu

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

etako Errektoreen Biltzarreko (EUEB) kideek egun horretan José Ignacio Wert ministroarekin egin behar zuten bilerara ez joatea erabaki zuten. Wertek ez zuen bileraren gai-ordenan sartu apirileko lege dekretuari buruzko eztabaidarik (ikus aurreko orrialdeko koadroa), eta gai hori aztertzeko ezohiko bilera deitzeko asmorik ere ez zuen agertu; jarrera horregatik protesta egiteko hartu zuten errektoreek planto egiteko erabakia. EHUko Ikasle Kontseiluak txalotu egin zuen EUEBren jokabidea. Azkenik, Wertek amore eman eta ekainaren 8an egin zen bilera, lege dekretu polemikoa ere gai-ordenan zela. Hori bai, ministroa ez zen inondik inora prest agertu dekretuan aldaketarik egiteko. Bide batez, errektoreei gogorarazi zien autonomia erkidego bakoitzari dagokiola unibertsitate-tasen igoera zenbatekoa izango den finkatzea, Madrilgo Gobernuak adierazitako tarteen barruan beti ere.

2012-06-21. Nafarroako Gobernuak

unibertsitatea

137


unibertsitatea

K R O N O L O G I A

Istiluak NUPen ikasturte hasierako ekitaldian 2012-09-07. Ikasturte akademikoaren hasiera ofiziala is-

LANDER FERNANDEZ ARROIABE / ARGAZKI PRESS

tilutsua suertatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Lehenbizi, hainbat ikasle Sario eraikinaren aitzinean jarri ziren, Espainiako Hezkuntza Ministerioak proposatutako tasen igoera eta murrizketak zirela-eta protesta egiteko, baina Foruzaingoa oldartu eta handik bidali zituen. Azkenik, ikasle talde batek lortu zuen eraikinera sartzea, baina

Foru Poliziaren istiluen aurkako unitateek inaugurazio ekitaldia egiten ari ziren aretoan sartzea galarazi zieten. Protesta egin zuten magisteritzako ikasleek ere, ikasturtea hasteko astebete baino gutxiago falta zela unibertsitateak ordutegiak aldatu eta goizeko eskola guztiak arratsaldera eraman zituelako.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

lehenago, NUPek jakinarazi zien ezin izango zituztela eskolak goizez eman –irakasle faltagatik, besteak beste–, eta ikasle guztiek arratsaldeko ordutegian jardun beharko zutela nahi eta ez. Ikasleek salatu zuten horrek ikasketak uztera behartuko zituela euretako batzuk, ezin izango baitzuten lanik egin eta, ondorioz, matrikula ordaintzeko dirurik irabazi. Bestalde, adierazi zuten legez kontrakoa zela ordutegi aldaketa ikasturtea hasteko hain denbora laburra falta zenean jakinaraztea. Greba hasi eta zortzi egunera, NUPek iragarri zuen goizez emango zituztela hainbat talderen eskolak.

138

murriztea... zeudekeen unibertsitateak hartuko zituen neurrien artean.

EAEko hiru errektoreak egonkortasun eske lehen Unibasq sinposiumean 2012-10-17. EAEko hiru unibertsita-

teetako (EHU, Deustu eta Mondragon Unibertsitatea) errektoreak bildu ziren Bilboko Euskalduna jauregian, Unibasq-ek, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak, antolatutako lehenengo sinposiumean. IĂąaki Goirizelaia, Jaime Oraa eta Iosu Zabala

bat etorri ziren unibertsitateentzat egonkortasuna eskatzeko. Salatu zutenez, politikariek oso sarri aldatzen dituzte legeak, eta horrek eragozten du unibertsitateak epe luzeko ikuspegiz eraiki ahal izatea. Hori gerta ez dadin, egonkortasuna bermatuko duen paktu politikoa eskatu zuten hiru errektoreek.

Bost urteko espetxe zigorra EHUko Medikuntza Fakultateko dekano ohiari 2012-10-19. Bizkaiko Probintzi Auzitegiak bosna urteko espetxe zigorra

l ab u r - l ab u r EHUn murrizketak ezartzeko asmoa salatu zuen ELAk 2012-10-01. ELAren iritziz, Rajoy-

ren gobernuak agindutako murrizketak aplikatzeko erabakia aurretik hartuta zuen EHUk, baina ez zituzten gauzatu nahi urriko hauteskunde autonomikoak eta abenduko errektoretzakoak igaro arte. Besteak beste, Gabonetako paga kentzea, asteko lan ordu kopurua handitzea, egun libre kopurua

2012-08-30. EHU, munduko 400 unibertsitate onenen artean. EHU bere historian

lehen aldiz agertu zen Shanghaiko rankingean; ranking horrek 22.000 unibertsitate aztertu eta munduko 500 onenak zeintzuk diren esaten du urtero. EHU 301. eta 400. onenen artean agertu zen kokatuta, ex aequo. 2012-09-05/12. I. MU Foroa egin zuen Mondragon Unibertsitateak, Hezkuntza Berritzen lelopean. Eskoriatzako HUHEZIn aritu ziren irailaren 5ean, eta Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan handik astebetera. 2012-11-21. EHUk eta Osakidetzak lehendik zeukaten hitzarmena zabaldu zuten, medikuntza ikasleek EAEko osasun sare publiko osoan egin ahal izateko praktikak. Osasun mentaleko zentroak ere sartu ziren hitzarmenean, psikologia

ikasleak ere bere barruan hartzeko.


K R O N O L O G I A

unibertsitatea

Iñaki Goirizelaia EHUko errektore bigarrenez, %90eko abstentzioa izan zuten hauteskundeetan

Hauteskundeen protagonista nagusia, ezbairik gabe, abstentzioa izan zen: %90. Batez ere, ikasleen parte-hartze baxuari egotzi behar zaio zifra hori. Gogoan hartu behar da ikasleak direla, alde handiz, EHUko komunitaterik handiena –44.241 zeuden bozkatzera deituta, guztira–, baina hauteskundeen behin betiko emaitza ponderazio bide egiten denez, haien bozek osoaren %22 baino ez dute balio. Sistema horren aurkako jarrera agertu nahian, Ikasle Abertzaleak taldeak abstentziorako deia egin zuen, eta ikasleek

GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

2012-12-04. Iñaki Goirizelaiak ordura arte inork lortu ez zuena lortu zuen: EHUko errektore izateko hauteskundeak bigarrenez irabaztea. Oraingoan bere burua izan zuen lehiakide bakarra, beste inor ez baitzen aurkeztu. Hortaz, botoen heren bat beraren aldekoa izatea aski zuen karguari eusteko. Guztira, boto ponderatuaren %55 erdietsi zuen mungiarrak; boto zuria %45era iritsi zen. Hautagai bakarreko hauteskundeak ia erreferenduma bailiran planteatzen direnez gero, Goirizelaiaren kontrakotzat har zitezkeen bozka zuri horiek.

aintzat hartu zuten: %3 baizik ez zen joan bozkatzera. 2008ko hauteskundeetan, %14koa izan zen portzentaje hori. Goirizelaiak EHUn aurrekaririk gabeko aukera izan zuen: bigarren agintaldia. Ezin ziurtasun osoz esan, baina, unibertsitatearen gehiengoaren konfiantzari esker lortu zuenik hori.

Langileek abenduko ordainsaria osorik jasoko zutela iragarri zuen EHUk 2012-11-30. Iñaki Goirizelaiak unibertsitateko Klaustroaren aurrean egin zuen iragarpena. Esan zuenez, EHUk “berme juridiko osoz” aplikatuko zuen soldata osoak ordaintzeko neurria, alegia, funtzionarioen abenduko paga bikoitza ezabatzen zuen lege dekretua urratu gabe. Alabaina, Goirizelaiak ez zuen argitu zer mekanismo juridiko erabiliko zuten horretarako.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

ezarri zien Francisco Javier Goiriena de Gandarias, EHUko Medikuntza Fakultateko dekano ohiari, eta Montserrat Barranquero, ikastetxe bereko Estomatologia Saileko zuzendari ohiari. Auzitegiak frogatutzat eman zuen Goirienak eta Barranquerok bidegabeki erabili zituztela funts publikoak luzaroan, eta kartzela zigorra ezartzeaz gain, EHUri 168.000 euro ordaintzera behartu zituen. Katedratiko biek epaiaren aurkako helegitea aurkeztu zuten azaro amaieran.

139


Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

unibertsitatea

140

D A T U A K


I R I T Z I A K

unibertsitatea

NUP

IĂąaki Zabaleta, Arantza Gutierrez, Nikolas Xamardo, Itxaso Fernandez eta Jose Ramon Etxebarria EHUko irakasleak

Manuel Rapun

UPV-EHU berritzeko ardatzak

NUPeko Ekonomia errektoreordea

rrektore taldea saiatuko da mozketek oinarrizko zerbitzuei ez eragiten, eskolei eta ikerketari. Baina bistan da: lehen ere justu geunden, eta unibertsitatearen berezko lan batzuek eragina izango dute orain. Errektore taldearen eta unibertsitateko komunitatearen ardura da horien eragina ahalik eta txikiena izatea ezinbesteko jardunetan (...). Gobernua arituko da orain aztertzen zenbat igo prezio publikoak. Ikasleak izena ematen hasi dira, eta oraindik ere ez dakigu zenbat pagatu beharko duten. Aurreko urteetan garaiotarako prezioak ezarrita egon ohi ziren.

E

Berria, 2012-06-21

kaslea, Boloniak promes egiten zuen modura, ez da bere formakuntzaren protagonista, ikasketaplangintza itogarri baten morroi eta zerbitzari baizik. Gure ustean, ikasleak, formakuntza integrala jasotzeko, hainbat jarduera landu beharko lituzke: ikasle (ohikoa), ikertzaile, irakasle, ebaluatzaile eta herritar arduratsua izatea. Gainera, ezin da onartu ekonomia dela kausa ikasleak gradu eta graduondoko ikasketak egin gabe gelditzea eta berriz ere klasismoa sortzea.

I

Irakasleak, dozentziari dagokionez, kudeatzaile eta teknikari bihurtzeko arriskua dauka, bere berezko unibertsitate-nortasuna galduz; alegia, jakintzaren sortzaile eta partekatzaile eta gizarteko auzi nagusietan ahots aditu eta konprometitua izatea Gara, 2012-12-04

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

“Errektore taldea saiatuko da mozketek oinarrizko zerbitzuei ez eragiten�

141


Urtekaria - Unibertsitatea  

Urtekaria - Unibertsitatea

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you