Page 1

Xabier Letona DANI BLANCO

A RG I A a s t e k a r i k o z u z e n d a r i a

Ai, kalitatea! galdetzen dit ea ARGIAk nola jartzen dituen hainbeste eduki Interneten doan. Ez dugula beste alternatibarik erantzuten dut, mundu zabalean gu baino askoz handiagoek Interneteko edukiak kobratzen hasi eta atzera egin behar izan dutela. Gainera, gurea moduko hizkuntza txiki batentzat, onuragarriagoa dela eduki asko sortu eta Interneten jarri, doan, edonork erabiltzeko; azken finean, euskararentzat arazo handiena erabilera eta kontsumoa dela, eta zenbat eta hesi gutxiago jarri, hobe.

I

RAKURLE ASKOK

Eta bai, hala da, ez dut zalantzarik, baina kontraesanak ere bata bestearen atzean pilatzen dira: orduan, doan egin behar ote dugu lan? Garagardo eta kubatetarako bai, baina janzten gaituen informaziorako ez? Ez al du nahiko tiradizorik sortzen dugunak? Zer nahi du benetan irakurleak? Nola erakarri gure testuetara? Eta nola erakarri ordainduz? Bai, ditxosozko negozio eredua da, baina horrek gure astekarian eragin handia du, harpidetza itogina etengabekoa da. Gurean eta gainerako prentsa idatzi guztian, are gehiago egunkarietan. Oro har, aldizkariak hobeto ari dira eusten, eta hauen artean, espezializatuak hobeto. Baina ondorengo orrietako kronologia irakurtzen baduzu, irakurle, egoera oso estua dela ohartuko zara berehala. Inguruko hizkuntzetan hedabideak barra-barra ixten ari direnean, gurean zergatik ez da tamaina bereko odol jariorik? Diru-laguntzak ditugulako. Hain sinple eta hain gordin. Ez da arrazoi bakarra, jakina, estuan ohituak gaude eta hori funtsezkoa da garaiotan, baina eustearen arrazoi nagusia da. Hala izan da azken 25 urteetan eta hala izango da etorkizunean ere. Bestela ez delako izango. Edo bai, izango da euskal prentsarik, baino ahulagoa. Kalitatean ere bai. Azken bi urteetan, gure sektorean asko hitz egin da etorkizuneko hedabideen mapaz, eta eztabaidatu dugu guk geuk finkatu behar dugun mapa hori edo

ez. Zer da mapa? Zein aldizkarik bizi behar duen eta zeinek ez? Nola erabakitzen da? Agintarien ahotan entzun da bereziki eskaera hori. Kalitatea ei da arazo, batez ere tokiko hainbat hedabidetan. Baina eztabaida eta hausnarketa horietan guztietan ez dut entzun zein medioren kalitatea den arazo, zer den kalitatea, nola neurtzen den‌ Argi hitz egin beharko dugu, ahoan bilorik gabe, baina egiazko parametroen gainean. Zorionez, izango dugu aukerarik gure arazoez jarduteko. Batetik, tokiko hedabideak aspaldi ari dira Topagunean, eta orain Tokikomen hobeto bideratu ahalko dituzte hausnarketa horiek guztiak. Bestetik, Hekimen sortu da, herri ekimeneko euskal komunikabide gehienak biltzen dituen elkartea. Helburu eta zeregin ugari izango du Hekimenek. Lehena, bere burua antolatzea. Bigarrena, eta aldi berekoa, erakunde publikoekin finantzazio eredu berri bat finkatzea. Eta hirugarrena, komunikabideen Behatokia abian jartzea: hausnarketa, berrikuntza eta ikerketarako foro; hedabideak, unibertsitateak eta herri-aginteak bilduko dituena. Audientziak kontrolatzeko, kalitateaz jarduteko, laugarren boterearen osasunaz, teknologia berriez, menpekotasunez, beste ereduez‌ Baliatzen badugu aukera polita dugu begien aurrean. Gure ohiko moldean, desberdintasunetik, xumetasunetik, pazientziaz. Sasoiak, gainera, estilo hori behartzen du.

prentsa

prentsa


prentsa

K R O N O L O G I A

KRISIA AKUILU. Ondorengo kronologian argi ikusten denez, euskal prentsan zaharrak berri dira egoera ekonomikoari dagokionez, baina berrikuntza esanguratsuak ere gertatu ziren 2012an. Garrantzitsuenak dira Tokikom tokiko hedabideen enpresa berriaren eratzea eta Hekimen, herri ekimeneko euskal komunikabideen elkartearen sorrera. EITBtik haragoko ia euskal hedabide guztiak biltzen dituzte bi elkarte hauek. Arazo ugariez gain, aukera berriak ere sortu ditu krisiak. 驶Euskonews gaztea始-ren azken zenbakia 2012-01-06. Arrazoi ekonomikoak medio, Euskonews Gaztea astekari digitalak bere azkeneko zenbakia jarri zuen sarean egun honetan. Eusko Ikaskuntzak sortu zuen eta 2007ko urtarrilaren 12an argitaratu zen bere lehenbiziko zenbakia.

Karlos Zurutuza, ARGIA Saria prentsa atalean 2011-01-29. ARGIA Sariak banatu

ziren Usurbilgo Atxega Jatetxean eta honakoak izan ziren sarituak: Prentsa idatzia: Karlos Zurutuza. Irratia: Gure Bazterrak, Gure Irratiko saioa. Telebista: Kanaldude Herri Telebista. Publizitatea: Klikmetroak. Eta Internet: EiTB Nahieran.

驶Goiberri始 astekaria sortu zen Gipuzkoako Goierrin 2011-02-02. Goiberri astekaria sortu zen Gipuzkoako Goierri eskualderako. Proiektua Otamotz hilabetekaria eta Goierritarra hamabostekaria batzetik sortu zen eta Goierriko Hitza-rekin elkarlanean egiten da.

Diagnostikoa aurkeztu zuten euskal hedabideek 2011-03-14. Sektorearen diagnosia

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

egin eta erronka komunak identifikatzen dituen dokumentua sinatu eta

122

Azken bi urteetan elkarlanean jardun ondoren, herri ekimeneko euskal hedabideek, haien arteko lehen elkartea sortu zuten azaroan / D.BLANCO

Hekimen, krisiak ekarritako elkartea 2012-11-21. Euskara hutsean lan egiten duten 50etik gora komunikabidek Hekimen sortu zuten, herri ekimeneko euskal hedabideen elkartea. Donostiako Koldo Mitxelenan egin zuten eratze batzarra eta aurkezpen publikoa. Goienako zu-

jendaurrean aurkeztu zuten herri ekimeneko 48 hedabidek. Topaguneko Jasone Mendizabal, Berria Taldeko Joanmari Larrarte eta ARGIAko Xabier Letonak eman zuten diagnosiaren berri Martin Ugalde Kultur Parkean.

zendari Iban Arantzabal izango da elkarteko presidente lehendabiziko urtean. Honako zortzi hedabide izango dira zuzendaritzan: ARGIA, Berria, Euskal Irratiak, Gaur 8, Gazteberri, Hamaika Telebista, Tokikom eta Xaloa telebista.

Tokikom sortu zuten tokiko 19 hedabidek 2011-02-17. Topaguneko bazkide

ziren 19 hedabidek Tokikom SL enpresa sortu zuten Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean. 2009.


K R O N O L O G I A

ez zuen udan hitzartutako diru-laguntza hori jasoko. Azalpen sinesgarririk ez zitzaiela eman salatu zuen.

urtean hasi ziren proiektuaren lehen burutazioekin eta, adierazi zutenez, beren helburu garrantzitsuena tokiko komunikabideen etorkizuna elkarlanean diseinatzea da.

ʻHernaniko Kronikaʼ-ren idazkera aztergai

ʻKarkaraʼ 500 bazkide bila

2012-10-30. Erritmoa, kazetariaren

ʻGuaixeʼren 2.000 esker 2012-04-25. Guaixe aldizkaria eta Beleixe Irratiaren egoera larriei aurre egiteko, 2000 esker diru bilketa kanpainari ekin zion Sakanako Bierri elkarteak. Helburua: 2.000 bazkide lortzea. Irailean Beleixek zuzeneko emisioak eten zituen.

Martxoaren 17an sortu zen Tokikom HUEZI fakultatean.

2012-07-06. Andoainen banatu ziren Rikardo Arregi Sariak, ohi bezala, eta Sari Nagusia Karlos Zurutuza kazetariak jaso zuen. Epaimahaiaren Sari Berezia ARGIAren Beranduegi telebista saioarentzat izan zen eta Kazetari Berria-rena Berriako Miren Garaterentzat. Aipamen berezia Mattin Lartzabal Gure Irratiko esatariak eraman zuen eta Ohorezko Aipamena 2012an eten zen ETBko Sautrela telebista saioak.

Atarrabian ʻBi puntu zeroʼ hiruhilabetekaria sortu zen

Soldata jaitsiera ARGIAn

2012-05-01. Xuka hilabetekaria or-

2012-07-29. Egoera ekonomiko es-

dezkatuz, Bi puntu zero hiruhilabetekaria sortu zuen Atarrabiako Karrikaluze euskara elkarteak.

tuak behartuta, ARGIAko langileek 2012an %14ko soldata jaitsiera –uda eta gabonetako ezohiko lan sariak– izango zutela iragarri zuen aldizkariak 2.333. zenbakiko editorialean.

Tokikomen jardunaldiak hedabideen etorkizunaz 2012-06-15. Tokikomek egun osoko

jardunaldiak egin zituen Arrasaten. Ehun bat lagun bildu ziren bertan eta honako galderari erantzuten saiatu ziren: Zer esparr u komunikatibo behar du XXI. mendeko euskal hiztun komunitateak?

Rikardo Arregi saria Karlos Zurutuzarentzat

HPSk 200.000 euro iragarri zituen Berria-rentzat 2012-10-02. Lurdes Auzmendi Kul-

tura sailburuordeak jakinarazi zuenez, Jaurlaritzak 200.000 euroko diru-laguntza emango zion Berria-ri bere azpiegitura digitala sendotzeko. Azaroaren 30ean, ordea, Joanmari Larrarte EKT-ko kontseilari ordezkariak Berria-n jakinarazi zuenez, egunkariak

batuta liburua aurkeztu zen Hernanin. Jexux Eizagirre da liburuaren egilea eta Hernaniko Kronikak azken hamarkadan izan duen idazkera aztertzen du, honek duen erritmo eta musikalitatean oinarrituta. Eizagirreren ustez, euskarazko prentsa beste erritmo batean idatzi beharko litzateke.

20 euroko harpidetza ʻUKʼ etxean jasotzeko 2012-11-15. Uribe Kostako UK aldizkaria etxean jasotzeko 20 euroko harpidetza kobratzen hasi ziren, euro bat aleko. Hainbat leku publikotan, dena den, doan jaso liteke, orain arte bezala. 1995ean sortu zen UK, hilabetekari gisa eta 2002tik aurrera hamabostekari gisa dihardu.

ʻOarso Bidasoko Hitzaʼ-k Internet hartuko du oinarri 2012-11-15. Berria-k argitaratu zue-

nez, 2013tik aurrera Oarso Bidasoko Hitza Interneten eta teknologia berrietan oinarrituko da bere eguneroko zabalkunderako. Ostiraletan 32 orrialdeko aldizkaria argiratuko dute.

Adio Beterriko Liburuari 2012-12-12. Diru-laguntzen murrizketak direla eta, 111 Akademiak abenduan argitaratu zuen azken Beterriko liburua literatur aldizkaria. Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

2012-03-12. Krisi ekonomikoari

aurre egiteko kanpaina abiatu zuen Orio eta Aian zabaltzen den Karkara aldizkariak. 300 lagunen sostengua dute gaur egun eta beren helburua 500era iristea da.

prentsa

123


prentsa

K R O N O L O G I A

Mikel Irizar Tokikomeko lehendakaria

Iban Aranzabal Goienako zuzendaria

Goiena erdibidetik

Hitzarmen orokorra helburu Herritarrak, merkatua eta erakundeak. Erakundeek gure funtzio soziala aitortuta hitzarmengintza egonkorra lortzea da helburua, egun ez duguna. Gaur erakunde publikoek egiten dituzten deialdietara aurkeztuz lortzen dugu gure aurrekontuaren zati bat.

Michel Collonek zioen mendebaldeko kazetaritzaren helburua ‘neutraltasuna’ mantentzea zela, baina hori iruzurra zela. Astean irakurri dut Txillarre baserriko Pello Rubiori Barren aldizkarian egindako elkarrizketa eta zioen ‘beti erdibidetik jotzen, bi aldeak elkarrengana gerturatzen-edo’ saiatzen zela. Neutraltasuna gaitza edo iruzurra izan baliteke, erdibidetik jotzea helburua dugu Goienan. Gure helburua etekin soziala da; eta ez etekin politikoa Goiena, 2012-11-25

Urola Kostako Hitza, 2012-12-15

Joxe Manuel Irigoien Ttipi-Ttapako kudeatzailea

Nafarroan atzera goaz Ttipi-Ttapa Telebista 2009an itzali zen, Xaloa Telebista enplegu-erregulazioko espedientearekin dago 2011z geroztik, Esan-Erran eta Beleixe irratiak ia erabat mututu dira aurten. Lanpostuak galtzen ari gara baina jakin badakigu gobernuaren aldetik bertze politika batekin, lanpostu horiek egonkortu eta handitzeko aukera izan badugula. Horretarako zera eskatzen dugu: diru laguntzak doitzea eta duintzea batetik eta publizitate instituzionala sartzea bestetik. ARGIA, 2012-12-16

Prentsa idatziaren eszenatokiak

Iñaki Soto

Euskal Kulturaren Urtekaria 2012

Gara-ko zuzendaria

124

(...) Paperaren etorkizunari buruzko etengabeko kezka bat da eztabaida honetan. Nire ustez prentsa idatzian paperaren etorkizuna musikaren alorrean biniloak izan duen etorkizunaren antzekoa da. LP delakoak ez bezala, musikaren industriaren krisitik ateratako ikasgaien ondorioz, paperezko argitalpenak ez dira desagertuko, ezta une jakin batean ere. Baina honezkero ez dira kontsumo masibora zuzendutako formatuak izango, baizik eta kalitatea hobesten duten pertsonei zuzendutako formatuak. Ikuspuntu honetatik, orain dugun egoeraren aurkako eszenatokiarekin topo egin dezakegu: gaur egun paperezko egunkariek interneten webguneak baldin badituzte, oso posible da aurrerantzean web bitartez zabaltzen diren komunikabideek paperezko euskarriak ere argitaratzea. Honezkero, Politico komunikabide estatubatuarra joera horren adibide bat da. Washingtonen gertatzen denari buruz era zuzen eta zorrotzean jakin nahi dutenei eta, batez ere, han eragiteko interesa dute-

nei zuzendutako komunikabidea da. Web bidez zabaltzen da, batez ere, baina AEBetako Kongresuan saioak dauden egunetan paperezko edizio berezi bat ateratzen dute. Politicoren adibidea beste zentzu batean esanguratsua ere bada. Geroz eta gehiago, prentsa idatziak masa komunikabide izateari utziko dio eta, hein batean gutxienez, eliteei zuzendutako euskarri bihurtuko da. Batzarrean aipatu nuen bezala, kasu honetan “elite” hitza “bere ingurunean eragina duen jendea” gisa ulertu behar da. Alegia, ez du ahalmen ekonomiko edo posizio sozialarekin zerikusirik, baizik eta eragin sozialarekin. Ikuspuntu honetatik, ordezkari sindikal bat edo kirol elkarte baten zuzendaritzako kidea “elite” izan daitezke. Nolanani ere, elite hitzak atzera egiten badizu, pentsa ezazu lidergoan. Eszenatokiez ari garela, nire ustez balizko lidergo bat kamutsa izango da, baldin eta ez bada egokitzen komunikabideen eszenatoki berri honetara. Gaur8, 2012-03-02


BIZK AIA 94 446 68 00

BIZK AI

euskerearen hazia zabaltzen

A

Gernika Zornotza Markina Durango Elorrio Eibar

97,5

Ondarroa

92,5

Bermeo Bakio

97,4

Elantxobe Aramaio

96,7

Lekeitio

98,1

www.bizkaiairratia.com

Urtekaria - Prentsa  

Urtekaria - Prentsa