Page 1

Elixabete Garmendia JUDIT FERNANDEZ

kazetaria

Belar motzetan...

H

ALAXE JOAN DA URTEA KULTURGINTZAN,

eta gainera aldatzeko batere itxurarik gabe. Erabiliaren erabiliz, hitz bat geratu da iltzatuta garunetan: murrizketak. Urjauzia bezala goitik behera datoz, mailaz maila, gobernuetatik erakunde nagusietara (EiTB, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza…), ertainetara eta azpian dauden herri mailako azken talderaino, muskilduta utziz aurrekontuak. Guggenheim Museoak obra berriak erosteko partida erdira jaitsi duela Jaurlaritzak, Oteiza Museoan aldi baterako erakusketarik ezin dutela antolatu, Txillida Leku itxita… (nahiz eta hemen krisiaren osagaiak ekonomiko hutsak ez direla dirudien). Panorama honen erdian, garai oparoagoetatik datorren herentzia salbuespen gisa geratzen da: Getariako Balenciaga Museoak, historia korapilatsuaren ondoren, ireki zituen ateak ekainaren hasieran. Ordurako San Telmo berritua estreinatua zen Donostian, euskal gizartearen interpretaziorako zentro modura birbataiatuta. Azpiegituretan beste bat, Gordailua, ondare etnografikoaren eta artelanen biltegia zabaldu zuen Irunen Gipuzkoako Diputazioak.

zioz atonduak, eta egileei ez ezik hartzaileei ere jarrera aktiboa eskatzen diotenak. Zorrozaurren, Bilboren hurrengo garalekua izan behar omen duen auzoan, P-6 pabiloia ireki dute antzerki munduko eragile batzuek (Ramon Barea, Ander Lipus eta Patxo Telleria tartean); bazkideen bitartez zabaldu ahal izan dute, eta bazkide izateko modua eserleku bat erostea da. Beste adibide bat hAUSnART aldizkaria da; alferrik bilatuko duzu kiosko eta liburudendetan, izan ere, mezenazgo bidez sortu eta zabaldu dute. Musikaren arloan geroz eta gehiago dira autoekoizpenera jotzen dutenak, eta dagoeneko hasi da gurean ere filmen bat Kickstarter plataformaren bidez produzitu ahal izateko diru-eskaera. Eztabaiden kapituluak ez du hutsik egin 2011 honetan ere. Donostia 2016an Europako Kultur Hiriburu izendatu izanak harrotu zituen hautsak, Kordoban eta Zaragozan batez ere. Euskadi Literatur sarietan, saiakeran Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? Irabazle izateak ekarri du soka. Idazleak berak eman du irtenbidea benetan gafatuta dauden sari horiek ”presentableago” egiteko: ”asmatu diren formalismo eta kondizio guztiak kenduta”, alegia.

Krisiak gogoeta ekarri du gizartearen arlo guztietara, eta ez gutxiago kulturgintzara. Eredua bera dago auzitan, kudeaketa, ekimen pribatu eta publikoaren papera, goi mailako kulturaren eta behe mailakoaren arteko mugak lausotu egin ote diren, sare sozialek hedapenean hartu duten indarra… Gogoetatik pauso bat harago eginez, ekimen berriak ageri dira han-hemenka, zirrikituak irekiz arlo ezberdinetan; xumeak dira, beharrak agindutakoak, imajina-

San Telmo Museoaren eraikin berriaren aurrealdea / SAN TELMO

kulturgintza

kulturgintza


kulturgintza

K R O N O L O G I A

Arkeologia. Ezusteko atsegina eman digute Ekainen. Museoak eta erakusketak altxorrez betetzeko lanean baitihardute arkeologoek, ireki berriak diren Nafarroako Museoko Historiaurreko aretoa, San Telmo Museoa edo Gordailu ondare biltegia gisakoak betetzeko, alegia. Azken urteotako itzalak albo batera utzi eta ondo sendotutako diziplina dela erakutsi digu arkeologiak. Tamalez, kultur proiektu sendo guztiek ez dute erakundeen aldetik trataera berdina izaten, bi adibide: Donostia 2016 eta Kukutza. Tene Mujika saria Markez, Aristi eta Gorostitzurentzat 2011-02-11. Mikel Markezek eta Pako Aristik elkarrekin aurkezturiko Benito, plazer bat izan duk eta Ainara Gorostitzuren EtorkiZUnak izan ziren Tene Mujika sariaren proiektu irabazleak. Benito Lertxundirekin urtetan egindako bazkari eta bazkalosteko solasetan oinarrituta egin zuten proiektua Markezek eta Aristik. Gorostitzuk, berriz, EtorkiZUnak egitasmoarekin immigrazioaren errealitatea etorkinen ikuspegitik kontatu nahi du.

koen Institutua (INAAC) hartzen dituen lau solairuko eraikina inauguratu zuten. 19.000 metro koadro ditu eta 25,7 milioi euroko kostua izan zuen. Sektoreak begi onez ikusi zuen Liburutegi berriaren irekiera, baina Nafarroako Liburuzainen Elkarteak (Asnabi) adierazi zuen eraikinaren kudeaketak kezkatu egiten duela. Izan ere, Mendebaldeko eraikina San Frantzisko plazan zegoena baino askoz ere handiagoa den arren, langileen kopuruak berdina izaten jarraituko du.

Aizkorri-Aratzeko interpretazio zentroa 2011-02-15. Arantzazuko (Oñati, Gipuzkoa) Gandiaga eraikinean Aizkorri-Aratz natur parkeko interpretazio zentroa inauguratu zuten. Zonaldearen aberastasun natural eta etnografikoak erakutsiko ditu parketxeak, baita mendi ibilbideen gaineko informazioa ere.

ʻPlater hautsiakʼ erakusketa Bilbon

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

2011-02-24. Araban, Nafarroan, Gi-

112

puzkoan eta Bizkaian egindako indusketetan aurkitutako zeramikazko 75 pieza jarri zituzten ikusgai Bilboko Arkeologi Museoan. 6.000 urteko historia bildu zuen Plater Hautsiak. Zeramika eta Arkeologia izeneko erakusketak, Kristo aurreko 4270. urtetik gaur egunera artekoa. Erakusketako piezak Arabako Bibat Arkeologia Museoak, Nafarroako Vianako Printzea Erakundeak, Gipuzkoako Material Arkeologiko eta Paleontologikoen Biltegi Zentroak eta Bizkaiko Euskal Museoak eta Arkeologi Museoak utzi zituzten.

Nafarroako liburutegi eta filmotekak ateak zabalik 2011-03-02. Iruñeko Mendebaldea auzoan Nafarroako Liburutegi Nagusi berria, Filmoteka eta Ikus-entzunez-

gutasunez aplikatzeko, aipatu zentroak museo gisa hartzen ez badira, diru-laguntzak jasotzeko zailtasun gehiago izango luketelako.

Nafarroako Museoak Historiaurreko areto berria 2011-03-09. Nafarroako Museoak Historiaurreko aretoa eraberritu eta ofizialki ireki zuen. Aretoak Historiaurreko 569 pieza gehiago biltzen ditu; modu horretan, 749 arrasto arkeologiko baliotsu dituen behin betiko erakusketa osatu dute Jesús Sesma eta Jesús García komisarioek. Piezen artean, nabarmentzekoak dira Ariben aurkitutako emakume baten hezurdura eta Abauntzeko kobazulo inguruak deskribatzen dituen mapa. Konferentziak ere antolatu zituzten erakusketa zabaldu eta lehen hilabeteetan.

ʻNovedadesʼ aldizkariko argazkiak liburu batean

ʻPlater hautsiakʼ erakusketako zeramikazko pieza bat. Erakusketa Euskal Herriko hainbat museotako materialez osatu zuten. BILBOKO ARKEOLOGIA MUSEOA

Nafarroako museo txikiek lege malguagoa nahi 2011-03-07. Uharte Buldain Fundazioko, Artetako Museo Etnografikoko eta Burgiko Almadiaren Museoko ordezkariek Museoen Legeak euren biziraupena arriskuan jartzen duela adierazi zuten, Nafarroako Parlamentuko Kultura Batzordean egindako agerraldian. Azaldu zuten museo txikientzat zaila dela Lege berrira egokitzea, eta baldintza guztiak bete ezin dituztenez, araudi berriak legez kanpoko bilakatzen dituela. Hala, Nafarroako Gobernuari eskatu zioten legea mal-

2011-03-09. Maddi Elorzak Iraganaren ispilu. Euskal Herria eta 'Novedades' aldizkaria 1909-1919/1928-1929 (Kutxa) liburua plazaratu zuen, bere doktore tesian oinarrituta. Obra horren asmoa XX. mendeko lehen hereneko argazkilarien lana erakustea da, Novedades aldizkari grafiko eta ilustratuaren informazioa abiapuntutzat hartuta. Donostian argitaratzen zen Novedades aldizkaria; guztira 402 zenbaki plazaratu ziren, bi etapatan banaturik.

Akitaniako historiaurreaz Baionako Euskal Museoan 2011-03-11. Baionako Euskal Museoan Historiaurreko Akitania. 20 urteko aurkikuntza arkeologikoak izeneko erakusketa jarri zuten martxan. Neanderthal eta Cro-Magnon gizakiek erabili zituzten 2.000 pieza inguru bildu zituzten erakusketan: harri zizelkatuak, zeramika piezak, metalezko objektuak... horietako asko Isturitze,


K R O N O L O G I A

kulturgintza

Arudia eta Erangoko indusketa guneetan aurkituak dira.

ʻKritikareaʼ egitasmoa Urdaibai biziberritzeko 2011-03-22. Euskal Herriko Uniber-

tsitateko irakasle talde batek, Fernando Golvano eta Xabier Laka buru, Kritikarea ikerketa egitasmoa sortu zuen. Urdaibaiko eskualdea biziberritzeko dauden asmoen baitan abiatu zuten ekimena eta “artearen, izadiaren, eremu publikoaren eta pentsamenduaren inguruko diziplina arteko ikerketarako plataforma” izango da. Bilbon eta Gernikan egin zen Paisaia kritikoak. Urdaibaitik: artea, izadia eta pentsamendua nazioarteko mintegian eman zuten ezagutzera egitasmoa.

3.500 urteko meategiak Aralarren

2011ko Hartzaro jaialdian mozorrotuta / GAIZKA IROZ

2011-03-23. Amezketako Arritza-

Hartzaro jaialdia 2011-02-25. Inauteriak berpizteko

asmotan egiten dute Hartzaro jaialdia Uztaritzen (Lapurdi), “belaunaldiz belaunaldi gure ondarea ez galtzeko” eta elkarte eta artistentzat adierazgune bat sortzeko. 2011ko edizioan

Beñat Zintzo historialariak Ihauteriak Euskal Herrian zehar hitzaldia eskainiko zuen. Martxoaren 8ra bitarte hainbat ekitaldi izan ziren: dantza eta antzerki emanaldiak, kontzertuak, haur kantu txapelketa...

2011-04-01. Lau urteko zaharberri-

sustraiekin topo eginez etorkizuna eraikitzeko tresna” izango da.

tze eta handitze lanen ostean Donostiako San Telmo museoak ateak ireki zituen herritarrentzat. Susana Soto zuzendariaren hitzetan, “euskal gizartearen gakoa ezagutu eta ulertzen saiatzea izango da museoaren helburua” eta “oraina ulertzeko eta iraganarekin eta

11.000 metro koadrotik gorako ibilbidea du museoak, hilobi zaharretatik abiatu eta Biarritz Balleteko dantzarien irudietara heldu arte. Sei mila milioi beste aldi baterako erakusketa eta museoaren gune berri batzuk ikusteko aukera izan zuten bisitariek.

San Telmo Museoa zabalik

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

gan, Aralarren, Brontze Aroko meategiak aurkitu zituzten Felix Ugarte espeleologia elkarteko eta Arkeolaneko kideek. Euskal Herrian parekorik ez duen aurkikuntza da, eta Europan oso leku gutxitan daude hain antzina sortutako zuloak. Proiektuaren arduradunen hitzetan, meategiok ez dira autogestiorako sortutakoak, produkzio handiko gune sofistikatuak baizik, eta bertan lanean aritzen zirenak meatzari adituak ziren. Karbono-14 frogak egin zituzten eta 3.500 urte dituzten aztarnak daude, besteak beste; minerala ateratzeko tresnak ere aurkitu zituzten, orein adarra esaterako. Arritzagan betidanik ezagutu izan dira meategiak eta duela gutxi arte ustiatu dira, baina orain aurkitutakoak ezkutuan zeuden, mendi magalaren aldamen batean.

113


kulturgintza

K R O N O L O G I A

14.000 urteko aztarna Ekaingo aitzuloan 2011-03-01. Zestoako Ekain haitzuloan Jesus Altuna arkeologoaren taldeak Erdi Madeleineko hegazti ingerada ebakia aurkitu zuen. 14.000 urte inguru ditu aurkitutako ingerada ebakiak, eta Europa osoan, oraingoz, ez da besterik topatu. Ekaingo arduradunek azaldu zutenez, ohikoagoak dira ugaztun handien aztarnak topatzea; hori dela eta, aurkikuntza garratzitsua izan da Ekaingoa. 6,6 zentimetrotako iruditxoa da, ugaztun handi baten sahiets-hezurrean landua, eta berezitasun gisa, marrazketa ikuspegi “okerrez” egina izan zela nabarmendu du Altunak, hau da, ez direla bi zati simetriko ageri. Badirudi uretako hegazti batena izan litekeela irudia. Bere erreplika egin eta uda sasoirako Ekainberri museoan izan zen ikusgai.

Apirilaren erdialdetik aurrera, erakusketa irakunkorra muntatu zuten eta oso-osorik ikusteko aukera izan zen. Lehenengo urtean 140.000 bisitari aurreikusi dituzte. 1902an eman zituen lehen urratsak museoak, eta Euskal Herriko museorik zaharrena da.

Oteizaren 9.000 eskuizkribu Interneten 2011-04-01. Altzuzako Oteiza Mu-

seoak bere webgunean jarri zuen Jorge Oteiza eskultorearen artxibo dokumentala. 44.000 fitxa dira orotara: argazkiak, bideoak, liburuak, prentsako

Ekainen aurkitutako hegazti irudia, ugaztun baten saihets-hezurrean landua TERRAE ANTIQVAE

artikuluak eta Oteizak eskuz edo idazmakinaz idatzitako 9.000 eskuizkribu. Dokumentu horiek guztiak jarri zituzten Interneten baina, egile eskubideak medio, horietako batzuk kontsultatu ahal izateko beharrezkoa izango da Altzuzako museora joatea. Museoko Ikasketa Zentroko arduradun Borja Gonzalezek sailkatu eta katalogatu du Oteizaren agiri ondarea. Gregorio Diaz Ereño museoko zuzendariaren hitzetan, “erakusketetan jartzen ditugu artistaren agiriak, eta haren pentsamendu prozesu osoa da orri horien atzean dagoena”.

Sukarrietako udalekuetako eraikina, kultur ondare 2011-04-05. Urdaibaiko Guggen-

heim ezin izango dute Sukarrietan eraiki. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak Euskal Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusian –Kultur Ondasun eta Monumentuen atalean– sartu zituen Ricardo Bastidaren eraikina eta haur udalekuak jaso ohi dituzten gainerako eraikinak eta inguruko eremua (lorategiak, baratzea...). Inguru osoa babestuta, berriro proiektuari heltzen badio Bizkaiko Foru Aldundiak ezingo du Guggenheim museoa han eraiki.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

labur-labur

114

2011-02-11. Kutxa Kultur egitasmoak Gipuzkoako zortzi herritan burutu ziren, sortzaile gazteei laguntzeko helburuz.

jaso zituen Pedro Zarrabeitia argazkilariak. Guztira 1.170 argazkiz osatutako lana egin zuen Zarrabeitiak.

2011-02-16. Hogei’ta programa sortu zuen EKEk. Gazteei

2011-06-01. Gasteizko Liburu Zaharren Azoka martxan zen

euskal kultura transmititzea du xede.

hamazazpigarrenez.

2011-03-02. Iparra-Hegoa jaialdia egin zen Urruñan; Segu-

2011-06-01. Pirinioetako defentsarako bizilekuez liburua

ran izan zuen segida martxoaren 19tik 27ra.

kaleratu zuen Iñaki Sagredo historialariak, Vascones: Poblamiento defensivo en el Pirineo izenarekin. III. mendetik hasi eta IX. menderainoko aztarnak aztertu ditu historialariak, besteak beste airetik ateratako argazkien bidez.

2011-03-03. Antoine d’Abadia gogoratzeko ekitaldiak egin zituzten Hendaian, Hendaia euskaraz! ekimenaren barruan. 2011-03-25. Etxepare Institutuak 1,3 milioi euro bideratu

zituen euskal sortzaileen lanak nazioartean sustatzeko. 2011-03-30. Jakin taldearen ondarea digitalizatzeko akordioa sinatu zuten Jakingunea kultur elkarteak eta Gipuzkoako Aldundiak 150.000 euroko aurrekontua du proiektuak. 2011-04-08. Barandiaran Beka Daniel Rementeriaren esku

geratu zen Busturialdeko antropologia eta kultura ikertzeko. 2011-05-25. Disko itxurako hilarri guztiak liburu batean

2011-09-01. Industrializazioko eraikinak ikusgai jarri zituzten Bilbon. Hego euskal Herriko, Galiziako, Kanarietako eta Espainiako ehun eraikuntza ingururen irudiak dira. 2011-09-16. ‘Itsasturiak’ izeneko erakusketa antoaltu zuten Donibane Lohizuneko Ducotenia erakusgelan. Itsasoko lanbideak zituen gaitzat erakusketak.. 2011-11-22. Jose Migel Barandiarani omenaldia egin zioten, hainbat hitzaldiren bidez, bere heriotzaren 20. urteurrenean.


K R O N O L O G I A Kultur politikak aztergai, 82 sortzaileren eskutik

Donostia 2016

2011-04-06. Kultura Irekia elkarteak

Guregipuzkoa.net argazki artxiboa zabaltzen 2011-04-19. Gipuzkoako Foru Al-

dundiak eta Eusko Ikaskuntzak egindako hitzarmenaren ondorioz, Beasaingo 5.702 irudi, Oñatiko 8.000 eta Urnietako 11.000 digitalizatu eta www.guregipuzkoa.net atarian ipini zituzten. Horiekin batera, Ondare Zuzendaritzaren 35.000 argazki eta Donostiako postal zaharren bilduma ere sareratu zituzten. Orotara, 120.000 irudi daude bilduta atarian. Zabalkundea errazteko Creative Commons BYSA baimena ezarri diete udalek argazkiei.

ʻhAUSnARTʼ pentsamendu aldizkari berria kalean 2011-05-04. Joseba Sarrionandia

idazlearekin egindako elkar-hizketa zekarren Lapiko Kritikoa kolektiboak sortutako hAUSnART aldizkariaren 0.

Izagirre eta Elorzaren arteko besarkada garaipenaren berria jaso eta gero / ZIRRIKITUM

2011-06-01. Epaimahakideak Donostian. Europako Kultur Hiriburua zein izango zen erabakiko zuten epaimahaikideak Donostian izan ziren proiektua bertatik bertara ezagutzeko. Azaldu zutenez “gizarteak proiektua babesten du”. Bestalde, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate berriak. Odon Elorza alkate ohiari eskatu zion hiriaren proiektuaren defentsa egin zezala Madrilen eta horrek onartu egin zuen. 2011-06-29. Donostia Kultur Hiriburu. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu zuen epaimahaiak. Azaldu zutenez “Donostiak aukera izango du bakearen hiriburu izateko eta bortxakeriaren amaiera ekartzeko”. Izagirrek esker oneko hitzak izan zituen, eta euskara eta euskal kulturaren garrantzia azpimarratu zituen. Donostiak Poloniako Wroclaw hiriarekin partekatuko du Europako kultur hiriburutza. Donostiaren aukeraketak kritika gogorrak izan zituen beste hautagai batzuen ahotik, Juan Antonio Belloch Zaragozako alkateak “astakeria” zela esan zuen eta Rosa Aguilar Kordobako alkate ohiak, berriz, “akats handia” zela. 2011-07-15. Ikerketa. Espainiako Kultura Ministerioak Donostia kultur hiriburu aukeratzeko prozesuaz ikerketa zabalduko zuela iragarri zuen. Kordobako hautagaiak aukeraketa prozesua “kutsatua” zegoela erakusten zuen “dokumentazioa” jaso omen zuen modu anonimoan. Gerora ikerketak frogatutzat eman zuen aukeraketa prozesua erabat garbia izan zela.

ORIOKO Euskara Zerbitzua

Herriko Plaza, 1 ¥ 20810 Orio Tel.: 943 83 03 46 ¥ Faxa: 943 13 02 60 e-posta: euskara@oriokoudala.com www.oriora.com

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

Euskal Herrian diharduten 82 eragile eta sortzailek egungo kultur politiken inguruan dituzten iritziak bildu zituen bideoz grabaturiko 71 elkarrizketatan. Azterlana 71Begirada izeneko jardunaldian aurkeztu zuten, EHUk Bilbon duen paraninfoan. Proiektuaren koordinatzaile Santiago Burutxagak adierazi zuenez, “iritziak jaso ditugu Eusko Jaurlaritzako kultur politikak diseinatzeko interesgarriak izan daitezkeelakoan”. Egitasmoan Ander Lipus antzerkigilea edota Irati Jimenez idazlea bezalako sortzaileek hartu zuten parte. Denen ekarpena ikusgai dago proiektuaren webgunean.

kulturgintza

115


kulturgintza

K R O N O L O G I A Gordailu, ondare etnografikoaren biltegia 2011-06-10. Gordailu ondare biltegia inauguratu zuten Irunen. 8.000 metro koadroko orubea, erakunde publiko eta pribatuetako kultur ondare higiezina gordeko dute bertan, batez ere etnografikoa. 55.000 piezak osatzen dute oraingoz bilduma, baina 100.000rentzako kabida du tokiak. Bestalde, historiaren eta ondarearen inguruko Gipuzkoa Geroztik museo birtuala ere sortu zuen Foru Aldundiak www.gipuzkoamuseobirtuala.net webgunean. “Gipuzkoako iragana ezagutzeko aukeraz gain, orainaz hausnarketa egin ahal izatea eskaintzen digu museoak”, adierazi zuten sustatzaileek.

Gerediaga Elkarteko kideak Durangon eta Bizkaiko beste hainbat herritan 1937an izandako bonbardaketen irudi argitaragabeak berreskuratu zituzten Italiako artxibo militarretik. 1937ko martxoaren 31n bonbardatu zuten Durango Savoia 81 hegazkin italiarrek eta hildako ugari eragin zuten. Gerediagak ehun irudi inguru berreskuratu ditu, bonbardaketa nola egin zen garbi asko erakusten dutenak / GEREDIAGA

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

zenbakiaren artikulu nagusiak. Gorka Bereziartua A RGIA ko kazetariak eta Andoni Olariagak elkarrizketatu zuten Sarrionandia. Filosofia eta teoria kritikoa uztartuko ditu aldizkariak. Mezenasgo bidez finantzatu zuten proiektua. 38 lagunek ale kopuru bat erosi zuten (ale bakoitza 6 eurotan), prezio berean saltzeko konpromisoarekin. Edukia Interneten ipini zuten aleak inprimatu eta saldu ondoren.

116

Sobietar Batasunaren mende erdia argazkitan 2011-05-12. Bilboko Alondegian

SESBren 50 urteak Dmitri Baltermantsen ikuspuntutik argazki erakusketa paratu zuten. Dmitri Baltermants-ek (1912-1990) 1939an lortu zuen bere lehenengo argazkilari-lan profesionala, Izvestia egunkarirako. Tropa sobietarrak Ukrainako mendebaldera iritsi ziren unea argazkitan hartzera bidali zuten eta emaitza ikusita, Izvestiak argazkilari lanpostua eman zion. Hurrengo 50 urteetan atera zituen ia 200 argazki jaso zituen Bilboko Alondegiak. Bigarren Mundu Gerrako argazkiak, SESBko agintarien (Stalin, Gorbatxov...) erretratuak eta eguneroko bizimodua erakusten duten irudiak, besteak beste.

Lazkaoko artxiboaren muinak liburu batean 2011-06-10. Lazkaoko Beneditarren do-

hAUSnART-en 0. zenbakia.

kumentazio-gunea. Juan Jose Agirreren artxiboa du izenburua Joan Mari Torrealdaik idatzitako liburuak. Beneditarren Artxiboaren Fundazioak argitaratuko libururako, zortzi ordu luzez elkarrizketatu zuen Torrealdaik Agirre beneditarra eta azken honek 41 urtez (81 urte ditu) Lazkaoko dokumentazio-gunean egindako lana kontatu zion.

Karrikan kultur jaia, Harri Xurik antolatuta 2011-06-15. Asteburu bete ekitaldiekin bukatu zen Karrikan, Harri Xuri kultur egitasmoak kudeatzen duen kultur saioa. Antzerkia euskaraz, dantza, zirkoa eta kaleko antzerkia izan ziren Kanbon, Luhuson eta Ezpeletan, besteak beste. Petit Theatre de Pain-ek Tranchées de vie eskaini zuen eta G. Bistakik koreografiatutako zirkoa ere izan zen. Bestalde, Kukai Dantzak Karrikan saioa eskaini zuen Zuraiden.

Miriam Lukiren ʻEuslandiaʼ euskal kultur identitateaz 2011-06-24. Miriam Lukik Mondra-

gon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatutako Euskal Kulturgintzaren Transmisioa Graduondokoa egin zuen eta antolatzaileek han entzundakoak bere galbahetik pasata idatziko al zituen galdetu zioten. Horren emaitza da Euslandia. Euskal kultura eta identitatea ditu ardatz eta Lukik berak dioen moduan, liburuak, tesi bat baino, sinesmena dauka eta galdera asko. Lanku argitaletxeak eta Mondragon Unibertsitateak lankidetzan argitaratu zuten liburua.

Zain Fundazioa, kultur ondarea ikertu eta sustatzeko 2011-07-25. Zain Fundazioa aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzak, Eus-


K R O N O L O G I A

kulturgintza

kal Herriko Unibertsitateak eta Gasteizko Udalak. Aurkezpena Gasteizko Santa Maria katedralarenatarian izan zen eta azaldu zutenez fundazioaren helburua da kultur ondarea ikertu eta sustatzea. Agustin Azkarate EHUko arkeologia katedraduna izango da fundazioko zuzendaria eta Gasteizko Maturana-Berastegi jauregian izango du egoitza erakunde berriak. Azkarateren esanetan teknologia eta jarduera ekonomiko berriak bultzatu nahi dituzte fundazioaren bidez. Datozen lau urteetarako sei proiektu dituzte buruan.

2011-09-16. Nabarraldek antolatuta

Euskal Historialarien II. Biltzarra egin zen Oñatin. Hogei bat historialari eta aditu elkartu ziren Oñatiko Unibertsitatean Euskal lurraldeak eta nafar estatua leloarekin egindako bilkuran eta Nafarroako konskista garaitik hona lurraldeen artean izandako harremanak aztertu zituzten, besteak beste. Hitzaldietan parte hartzeko tokirik izan ez zutenek streaming bidez entzun ahal izan zituzten Nabarralderen webgunean. Hitzaldiez gain hainbat ekitaldi ere antolatu zituzten, hala nola erakusketa bat, artisau azoka, afari solasaldia eta kontzertuak. Bilkuran lau ondorio nagusi atera zituzten adituek: konkista bakarraz ezin dela hitz egin; mendebaldeko euskal lurraldeek konskistan ez zutela euren borondatez parte hartu; Nafarroako konkista estrategia baten barruan antolatua izan zela; eta konkistaren ondoren kontrol politiko eta soziala eraiki zuela Gaztelak. Ondorio guztiok eta jardunaldien aktak liburu batean eman zituen argitara Txertoak.

Hondeamakinak Kukutza eraisten / NICO GARCÍA (PERIODISMO HUMANO)

Kukutza eraitsia 2011-09-23. Errekalde auzoko Kukutza gaztetxea eraitsi zuen Bilboko Udalak epailaren aginduz. Kanporatze eta eraisketa unean protesta eta istilu ugari izan ziren, auzotar eta herritarrak gaztetxea eraistearen kontra azaldu zirelako. Kukutza Errekalde auzoko kulturgune nagusi bilakatu zen hamar urteko ibilbidearen ondoren. Ertzaintza gogor oldartu zen manifestarien aurka eta Herrizaingo sailak salaketa larriak jaso zituen ondorioz. Urriaren 8an manifestazio erraldoia egin zen Bilbon gaztetxearen alde. Kukutzako kolektiboek eta Errekaldeberri auzo elkarteko kideek Bilboko Udalaren jarrera salatu zuten eta kanporatze eta eraispen prozesuetan irregulartasunak izan zirela azaldu zuten.

Ondare bibliografikoa Liburuklik webgunean 2011-09-28. Eusko Jaurlaritzako

Kultura Sailak webgune berria jarri zuen martxan euskal liburutegi digitala biltzeko: Liburuklik. 3.000 liburutik gora eta 350.000 irudi kontsulta daitezke bertan eta lehendik ere sarean ikusgai zeuden Eusko Legebiltzarreko eta Sancho el Sabio liburutegiko hainbat funtsez gain, Loiolako Santutegiko ondare bibliografikoko euskarazko

325 lan sareratu zituzten, “bakarrak eta balio handikoak”. Bestalde, Arabako Foru Aldundiko Micaela Portilloren funtsa ere kontsultagai dago eta hainbat erakunderekin lanean ari direla azaldu zuten, liburutegia beste 300.000 irudirekin handitzeko. Liburuklik-eko bilduma Europeana sarean jarri zuten, Europako erakunde ugariren funts bibliografikoak jasotzen dituen ataria. Proiektuan 690.000 euro inbertitu zituen Eusko Jaurlaritzak.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

1512ko konkistaren ondorioez Oñatin

117


kulturgintza

K R O N O L O G I A

Aldaketak Nafarroako kulturarako subentzioetan 2011-10-26. Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Kultura sailburuak jakitera eman zuenez diru laguntzak emateko modua aldatu egingo da. Lehen erakundeekin hitzarmenak eginez bideratzen zuten laguntza eta hemendik aurrera deialdi publikoak egingo dituzte. Sailburuak azaldu zuenez helburua da “austeritatea eta eraginkortasuna” sustatzea eta “bikoizketak saihestea”. Deialdian hainbat irizpide hartuko dituzte kontuan, hala nola: aurkeztutako proiektuak Gobernuaren jarduerekin osagarriak izatea; erakundeak bere aurrekontuaren zati bat errekurtso propioak erabiliz edo babesle pribatuen laguntzaz betetzea; komunitatearen inplikazioa eragiteko gaitasuna; eta enplegua sortzea. Nafarroako elkarte eta erakunde ugarik ez zuten begi onez hartu Foru Gobernuaren aldaketa hori. Nafarroako Antzerki Eskolak, esaterako, deialdia bere beharretara ez dela egokitzen azaldu zuen eta deialdi handi bat egiteak ez duela aurrezteko balio izango. Gobernuak 2012ko aurrekontuen aurreproiektuaren berri eman zuen eta Kultura sailak 14,4 milioi gutxiago jasoko dituela iragarri zuen, 2011n baino %20 gutxiago alegia.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

Euskal diasporaren biltzarra Donostian

118

2011-11-02. Munduko 24 herrialdetako eta 178 euskal etxetako ordezkariak izan ziren Donostian, Euskal Gizataldeen Munduko V. Biltzarrean. Lau urtetik behin egiten den biltzarra da honakoa eta 2011ko edizioak euskal diasporaren inguruko hainbat alderdi aztertu zituen. Esaterako, Euskal Herria mugaz gaindi izeneko VIII. Nazioarteko Historia Mintegian emigrazioa eta politika autonomikoak izan zituzten aztergai. Bestalde, eskola umeentzako hitzaldiak eta Basques in the West dokumentalaren proiekzioaz gozatzeko aukera ere izan zen. William Douglass antropologoak hitz egin zuen irekiera ekitaldian. Hain zuzen, ARGIAko kolaboratzaile Miel A. Elustondok Douglassi buruzko liburua aurkeztu zuen ekitaldian, Nevadako Unibertsitateko Eus-

Patxi Lopez eta ʻGazte Munduʼ programako kideak Donostiako Euskal Gizataldeen Kongresuan. / EL PAÍS

kal Ikasketen Zentroko fundatzailearen bizitzako pasarte ezezagunak eta biografia sakona idatzi zuen kazetariak Mr. Basque liburuan.

EKE eta Scène Nationale euskal kulturaren alde 2011-11-24. Euskal Kultur Erakun-

deak (EKE) eta Baionako antzokia kudeatzen duen Scène Nationale elkarteak diru funts bat sortu zuten, euskal kultura laguntzea eta 35 urtetik beherako sortzaileen euskarazko proiektuak babestea helburutzat harturik. Diru funtsak bi ardatz ditu. Batetik, enpresa eta norbanakoen ekarpenen bidez, 50.000 eta 100.000 euro artean biltzea espero zuten sustatzaileek, eurek emango duten diru-laguntza ere kontuan hartuta. Funts horretan jarritako diruaren %85 zergen bidez berreskuratzeko aukera izango dute enpresa eta norbanakoek. Bigarren ardatza sortzaileek osatzen dute. Nahi duen talde orok bere proiektua aurkeztu ahal izango du, eta haietako batek edo bik diru-laguntza jasoko dute, egitasmoa aurrera ateratzeko.

“Norabide berria” Durangoko azokari 2011-12-04. Durangoko 46. Euskal

Liburu eta Disko Azoka ospatu zen Landako Gunean. Antolatzaileek azaldu zutenez, 2011ko edizioan azokari “norabide berria” ematea erabaki zuten, betiere euskal sorkuntza abia-

puntutzat hartuta. Hiru gune berri sortu zituzten (Irudienea, Szenatokia eta Kabi@) ikus-entzunezkoei, antzerkigintzari eta teknologia berriei lekua egiteko. Guztira 400dik gora nobedade aurkeztu ziren. Kultura gonbidatua galegoa izan zen eta hainbat ekitaldi antolatu ziren Culturgal elkartearekin lankidetzan. Bestalde, Argizaiola saria Iñaki Beobideri eman zioten euskal kulturaren alorrean eginiko lanagatik. 1967an Euskal Kantagintza Berria sustatu zuen Herri Gogoa diskoetxearen sorrerarekin. Gainera, Jarrai antzerki taldean atzerriko obrak euskaratu eta taularatu zituen eta ETBren sorreran parte hartu zuen.

Kulturaren Euskal Kontseiluak Osoko Bilkura 2011-12-12. Urte eta erdi Osoko Bil-

kurarik egin gabe ego eta gero, Eusko Jaurlaritzako Euskal Kulturaren Kontseiluko kide guztiak bildu ziren. Azaldu zutenez, 37 bileratan 150 lagun inguru ibili dira lanean, 16 proiektu martxan jartzeko. Bestalde, Blanca Urgell-ek kontseiluko kideei Kulturaren, Askatasunaren eta Bakearen Urtea proiektuaren berri eman zien, 1937an Bizkaiko hainbat herri bonbardatu zituztenetik 75 urte igaro direlaeta. Proiektua aurrera ateratzeko 2012 Fundazioa abiarazi zuen Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak eta bost milioi euroko aurrekontua izango du.


Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

D A T U A K

kulturgintza

119


Aizpea Goenaga

Angel Asensio

Etxepare Institutuko zuzendaria

Barakaldo Antzokiko zuzendaria

DANI BLANCO

Exijentzia ublikoa da arte eszenikoen kontsumoaz hausnartu behar duena. (...) Esperientziak esaten dit alde festazalea gainditu beharra dagoela. Aisialdiaren eta denbora librearen kontsumo nagusia festazale eta herrikoia da. Jauzia eman beharra dago. (...) Gure exijentzia mailari buruz hausnartu behar dugu. Erabiltzaileek, publikoak, bere kultur kontsumoaren eskakizun-maila igo behar du, exijenteagoa izan behar du. 2011. urtean, agenda eta poltsikoa arte eszenikoetarako prestatu behar ditu publikoak

P

gia da ez dela ekonomikoki honelako egitasmo bat [Etxepare Institutua] martxan jartzeko garairik onena, baina bestalde ETAren desagertzeak gure gizartearentzat eta nola ez, kulturarentzat oso momentu baikor eta interesgarriaren aurrean kokatzen gaitu. Asko dugu erakusteko.

E

El PaĂ­s, 2011-06-06 BARAKALDO DIGITAL

ETAren amaiera

Baikorra naiz. Sortzaile asko dago, eta berriz ere, zinema euskaraz egiteak poza ematen dit. Eta oso film onak egin dira gainera. Euskaldunok gure kulturaren kontsumitzaile porrokatuak bilakatu behar genuke. Hori lortuko bagenu... Euskonews & Media, 2011-11-10

â—? Zer da euskal kultura? Mattin Irigoien

Txomin Hegi

Idazle eta antzerkigileak

Idazle eta antzerkigileak

uskal kulturatzat jotzeko, ekintza kulturalak, edozein motatakoa delarik ere, hasieratik bukaerara euskaraz pentsatua behar du izan, hizkuntzak hegemonikoa izan behar du. Euskal Kulturaz ari bagara, ez da nahikoa ikuskizun bat euskaraz taularatzea. Horixe da lehenetsi behar den ikuspuntua.

rrazegia da euskal kultura aldarrikatzea sinestunen aurrean. Euskal Herriko egoeraz kanpotarrak konbentzitzeko itxaropen guztia galdu dudan arren, uste dut bederen sentsibilizatu ahal genitzakeela hainbat gai dela-eta.

Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

E

120

Leire Ibarguren Irakaslea

Umorea arte eszenikoetan

KAZETA

D A T U A K

EUSKAL HERRIKO

kulturgintza

Baiona: Kultura eta ondarea aionak bere garapena ez du kulturari garrantzia emanez egin, ondareari eman dio lehentasuna. Lan handia egin izan da hiriko etxeetako aurrealde asko berrituak izan daitezen. Horri esker ukan du Baionak arte eta historiaren labela. Herritarren artean zabaldutako ustea den museoak artezaleei zuzenduak direla, eta ikusleei behar bezalako harrera egiteko ahalik ez daukagularik, uste hori areagotu baizik ez da egiten.

B

Bonnat museoa oso gaizki seinalatua dago hirian. Gainera, jakin behar da Bonnat kultura jakintsuari eta arte klasikoari lotuta dagoela. Ikusleak erakartzeko egitasmoak egin izan dira. Baina, ez dira itzultzen ez baitira etxean bezala sentitzen. Gainera, museoan antolatuak izan diren ekintzak ez zuten bildumarekin inongo loturarik. Gara, 2011-04-26

E

Le Journal du Pays Basque 2011-05-02

moreak paper asko jokatu ditzake. Gizartearen baloreen isla izan daiteke edo hausnarketa baten ondorioz egiten bada, jendeari zer pentsatua eman diezaioke. Arte eszenikoetan umorea egitean balore batzuk edo gizarte arau batzuk indartu ditzakezu edo zalantzan jarri. Nik uste dut umorea egiten duenak honen kontzientzia izan beharko lukeela. Uztarria, 2011-02-09

U

Sophie Harent Bonnat museoko zuzendaria

Haritz Solupe Gipuzkoako Kultura zuzendaria

Katalizatzaile ulturgintzak eta erakundeok hausnartu egin beharko genuke, eta koordinazioa areagotu beharko genuke publikoari proiektu bateratuak eskaintzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak ez ditu ekimen pribatuak ordezkatuko; baliabideak jarriko ditu ekimen pribatu horiek guztiak eta beste batzuenak elkarrekin lotzeko eta hedatzeko (...) Katalizatzaile lana egin behar du Administrazioak El Diario Vasco, 2011-03-28

K


Kulturgintza - 2011  

Kulturgintza 2011ko urtekarian, Argian

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you