Page 1

www.argia.com

115

Internet:

Promesak eta iragarpenak

M A H A I - I N G U R U A

Luistxo Fernandez Gorka Julio Aitor Lopez de Aberasturi Lontzo Sainz I R I T Z I A K l

Gotzon Egia

Babesleak:

l

Iratxe Esnaola

l

Pello Zubiria


2

M A H A I - I N G U R U A

Gaztaren zein zati jango du saguak? Elisabeth Pombo eta Jon Torner Mahai-inguruko argazkiak: Dani Blanco

elebista genuen gazta zati handienaren jabe. Atzetik zituen prentsa eta irratia. Internet etorri zen arte. Sagua azaltzearekin, elefanteek mugitu behar izan zuten. Zenbat, ordea? Zenbat aldatu da komunikazioaren mundua azken urteetan? SAREKO ARGIAren 10. urteurrena dela-eta, 1997tik gaur arte Internetek izan duen garapenari eta aurrera begirako erronkei buruz hitz egin dugu Internet unibertsoan –Euskal Herriko eta euskarazko munduan behintzat– aski ezagunak diren lau aditurekin. Beste hainbat gairen artean, Internetek kazetaritza egiteko sortu dituen molde berriez eta ohiko hedabideengan izan duen eraginaz aritu gara solasean. Mahai-ingurua Euskadi Irratiak grabatu zuen eta datozen egunetan bertan jasotakoaren laburpen zabala eskainiko du bere uhinetan. Lau mahaikideek esandakoaz gain, beste hiru adituren iritziak ere jaso ditugu Larrun honetan.

T

Internet sortu zenean batzuek paperaren desagerpena iragarri zuten. Egunkaria pantaila batean irakurriko genuela esan zuenik ere bada. Baina gaur egun papera kontsumitzen jarraitzen dugu. Zer gertatu da iragarpen haiekin? LUISTXO FERNANDEZ. Paperaren halako gainbeheratxoa badago, eta hemendik aurrera paperaren munduak aldaketa handiagoak jasango dituela uste dut. Adibideak topatzeko ez dago urrunegi joan beharrik. Interneteko hamar urte hauetan paperezko euskarazko literatur aldizkariak desa-

gertu egin dira eta zaila iruditzen zait halako beste bat sortzea. Aldiz, horien lekua zenbait blogek hartu dute, Bazka edo Volgako Batelariak izenekoek, adibidez. LONTZO SAINZ. Behin Ramon Salaberria Nafarroako Unibertsitateko irakasleari entzun nion paperean sekula baino gehiago irakurtzen dela. Doako egunkariek gorantz egin dute eta ordainduzkoek aldiz, beherantz. Papera desagertuko denik esatera ez naiz ausartzen. Luisek dioen moduan, egia da kontsumitzeko modua aldatu egin dela. Baina euskararen kasuan, egunkari bakarra dago eta beraz, egoera oso desberdina da.


1 0

U R T E

I N T E R N E T E N

Luistxo Fernandez, Gorka Julio, Aitor Lopez de Aberasturi eta Lontzo Sainz.

AITOR LOPEZ DE ABERASTURI. Nik estatistikek esaten dutena aipatuko dut. Azkenaldian gai horren inguruan bi txosten argitaratu dira: Financial Times egunkariarena bata eta KPMG enpresak egin duena bestea. Txosten horietan aipatzen da gaur egun Internet paperaren gainetik dagoela. L. SAINZ. Paperaren gainetik, irratiaren gainetik eta telebistaren gainetik. A. LOPEZ DE ABERASTURI. Gaur egun telebista Interneten gainetik dago, baina aldea pixkanaka murriztuz doa. OJDk esaten duena ere aintzat hartu behar da. Hau da, prentsa idatzia gero eta gutxiago

saltzen eta irakurtzen dela eta prentsa digitalarekiko aldea gero eta txikiagoa dela. Nik ohitura daukat paperean irakurtzeko. Interneten sarritan titularrak eta azken orduko albisteak jarraitzen ditut. Baina egia da gazteek Internet gero eta gehiago erabiliko dutela eta beraz, prentsa idatziak gero eta irakurle gutxiago izango dituela. Hala ere, ez dut uste papera desagertuko denik, batik bat kontuan hartuta gaur egun Interneten dagoen eskaintzarekin paperaren irakurle kopurua ez dela asko jaitsi. Egunkariak eta aldizkariak argitaratzen jarraituko dira. GORKA JULIO. Gure inguruko komunikabideei begiratzea besterik ez dago. Egunkariak eta aldizka-

3


4

M A H A I - I N G U R U A

riak jada ez dira ez egunkari eta ez aldizkari. Bideoak eta audioak eskaintzen dituzte. AEBetan hainbat aldizkarik beraien argitalpenak Interneten soilik eskaintzea eta hortik dirua ateratzea erabaki dute. Denda bilakatzen ari dira. Gure inguruan, Gara edo Berria ra jotzen badugu, egunkariak izanik, denda ikuspegia ere badute. Alde teknologikoari erreparatuz, oraindik ere papera esku artean izatea asko baloratzen da. Hau da, ez da gauza bera artikulu bat pantaila batean edo paperean irakurtzea. Oraindik belaunaldi batzuk igaro beharko dira paperak ematen duen mugikortasunaren antzeko baliabide teknikoak topatzeko, izan daiteke gailu apropos bat edo paper digitala. L. SAINZ. Denden ikuspegiari dagokionez, nik uste dut bakoitzak bere negozio eredua bilatu behar duela. G. JULIO. Nik hori aipatzen dut krisi edo antzeko zerbaiten seinale delako. Hau da, paperak diru hori emango balu, ez litzateke beste ezer asmatu beharko.

Egoera horren aurrean zer egin beharko luke paperak Interneten abiadurari eusteko? Egokitu egin behar al du? Bi medioek osagarriak izan behar al dute? G. JULIO. Tamainaren menpe dago. Niri oraindik kosta egiten zait testu luzeak Interneten irakurtzea, liburuak edo hogei orritik gorako testuak inprimatu egin behar ditut. Beraz, paperarentzat badago analisira jotzeko tartea. Baina ikusi behar da belaunaldi berriek zer joera duten. Nik ikusten ditudan belaunaldiek oraindik papera behar dute, agian lehen aipatu dudan horregatik, oraindik ez delako jaio paperaren funtzioa beteko duen gailu aproposik. L. FERNANDEZ. Zurekin ados nago. Paperean gauza luzeagoak irakurtzeko joera daukagu. Azpeitian Uztarriak oso ongi egiten du hori. Alde batetik hilabetekaria dute eta bertan elkarrizketa edo artikulu luzeak biltzen dituzte. Produktu hori oso ongi

M a h a i k i d e a k LUISTXO FERNANDEZ

Code&Syntax enpresako proiektu arduraduna Eibartarra (Gipuzkoa). Kazetaritza ikasketak amaituta (EHUko Leioako campusean) paperezko hainbat komunikabidetan jardun zuen: Egin, Argia, Euskaldunon Egunkaria eta Arrasate Press. Eibar.org gunearen eta Aurki bilatzailearen sortzailea da. Duela zazpi urte Code&Syntax enpresa sortu zuen bi lagunekin batera eta egun hortxe dabil lanean, proiektu arduradun moduan. Ingelesen Hilerria (http://eibar.org/blogak/luistxo) eta El Mapam贸vil (www.mapamovil.net) izeneko blogak bereak dira.

GORKA JULIO

Ingeniari Tekniko Informatikoa Andoaindarra (Gipuzkoa). Elurnet Informatika Zerbitzuak enpresaren barnean prestakuntza eta programazioko jarduerak egiten ditu. Blogari.net proiektuaren arduraduna da, baita Moodle (http://moodle.org) plataforma hainbat erakundetan ezartzeko eta prestakuntza emateko arduraduna ere. Teketen (www.teketen.com) izeneko blog pertsonala dauka eta Bildu, Bloginfluence, Txioka eta Twitter Nanaformats proiektuetan murgilduta dago. Gaztezulo aldizkariko eta Kontaizu aldizkari elektronikoko kolaboratzailea da.


1 0

osatzen dute informazio dosi txikiak eskaintzen dituen agerkari digitalarekin. Osagarritasunerako bideak badaude. Hala ere, ez naiz ausartzen paperari gomendioak ematen. Zer gertatuko den asmatzea zaila da. Ez paperaren guruek, ez Interneteko guruek ez dute etorkizuna zehatz asmatuko. Joera batzuk orain mahai gainera bota ditugu, baina hortik Euskal Herriko komunikabideei Interneten zer egin behar duten agintzea tarte handia dago. Hala ere, medio horietako jendeak ziur gaiari hainbat buelta eman dizkiola. L. SAINZ. Telebista agertu zenean irratiari gertatu zitzaion gauza bera gertatuko zaio paperari. Bere lekua eta osagarritasuna bilatu beharko du. Bi medioen arteko osagarritasuna bilatzen saiatu diren proiektu batzuk izan dira, eta emaitza onak lortu dituzte. Azken urteotan Internetek sekulako jauzi kualitatiboa eman du elementu multimediei dagokienez. Gero eta

AITOR LOPEZ DE ABERASTURI

U R T E

I N T E R N E T E N

bideo eta audio gehiago ikusi eta entzuten dira eta beraz, Internet telebista eta irratiaren esparruan sartzen ari da. Hori kontuan izanik, nola jokatu beharko lukete irratiak eta telebistak? L. SAINZ. EITB24-ko aholkulari batek behin zera esan zigun: “Zer ari zarete zuek egunkari bat egiten? Ez al zarete irratia eta telebista? Zergatik ematen diezue hainbesteko garrantzia testuei eta argazkiei?”. Horrek zer pentsatu ematen dizu. Dena den, beste eredu batzuk ere badaude. ABC kate estatubatuarrak, adibidez, jauzi hori eman zuen, testuetatik erabateko bideo dimentsiora pasa zen. Baina uste dut horrelako urratsa batbatean emanez gero, jendeak ez lukeela ulertuko. Egia da gero eta bideo gehiago eskatzen dela, baina Interneten testuak ikaragarrizko garrantzia dauka oraindik. Batzuei entzun nien 2007. urtea bideoen urtea izango zela. Urtea igaro da eta nik ez dut horrelakorik igarri. Bai, bideoak zabaldu

LONTZO SAINZ

Kaixo.com webgunearen arduraduna

Eitb24.com webguneko zuzendaria

Gasteizen (Araba) jaioa. Ikasketaz informatikaria, Kaixo.com euskal atari ezagunaren sortzaile –1996an– eta jabea da. EJIEn (Eusko Jaurlaritzako Informatika Elkartean) eta Guay.com webgunean aritu zen lanean, bigarren horretan zuzendari tekniko gisa. Interneteko publizitatea promozionatzeko Euskalbanner zerbitzua abian jarri eta Elkarnet (Euskal Internauten Elkartea) sortu zuen. Gaur egun, Kaixo.com gunearen arduraduna izateaz gain, Gasteizko Diocesanas ikastetxean irakasle da.

Bilbon (Bizkaia) jaioa. Kazetaria. Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatua. EFE albiste-agentzian eta Deia egunkarian hasi zen lanean, tokiko informazioaren eta gehigarrien sailetan. 1988az geroztik EITBn dabil beharrean. Besteak beste, kazetari, koordinatzaile, sekzio-buru eta editore moduan aritu da ETBko albistegietan lanean. 2000. urtean EITBko prentsa arduradun izendatu zuten eta 2004ean Eitb24.com atariaren proiektu-buru. Gaur egun webgune horretako zuzendaria da.

5


6

M A H A I - I N G U R U A

Luistxo Fernandez eta Gorka Julio.

egin dira, baina ez dute izan sekulako hedapena. Beharbada datorren urtean edo hurrengoetan helduko da zabalkuntza hori emateko unea; guztiok etxean behar bezalako konexioak ditugunean. Bideoek gero eta garrantzia handiagoa izango dute. Bilatzaile handiek bideoak aurkitzeko moduak hobetu nahi dituzte. Google edo Yahoo bezalako atariek horren formula bilatzen dutenean helduko da bideoaren garaia eta ordurako prest egon behar dugu. L. FERNANDEZ. Nik uste dut Internet telebistaren eta bideoaren mundua guztiz aldatzera datorrela, irratiarena baino gehiago. Ez zait iruditzen irrati aparailuek eta ordenagailuek bat egingo

dutenik, baina telebista aparailuek eta disko gogorrek edo wi-fi aparailuek bai. Bat egiteko une hori agian ez da aurten ezta datorren urtean iritsiko, baina gauza batzuk oso garbi ikusten dira jada. Etxean bizi dut. Orain haurrek Mr. Bean ikusteko ez daukate telebista piztu beharrik, YouTuben sartu eta esketx guztiak han dauzkate. Googlek YouTube erostean eman zuen jauzia sekulakoa izan zen. Bilaketetan daukaten bezala, posizio indartsua hartu dute bideoaren munduan ere. G. JULIO. Ados nago Luisekin. Gauza bat gaineratuko nuke. P2P teknologia erabiltzen duten Zattoo bezalako tresnak daude. Hau da, banda zabalera


1 0

U R T E

I N T E R N E T E N

Aitor Lopez de Aberasturi eta Lontzo Sainz.

jada ez da arazoa eta telebista edozein ordenagailutan ikus dezakegu, txartelik edo ezer berezirik izan gabe. Bestalde, konbergentzia ere aipatu nahiko nuke. AEBetan podcast-a edo jario bidezko audio emisioa hartu dutenak egunkariak izan dira, ez irratiak. Egunkariek bideoak ere sartu dituzte. Lehen esan dut egunkariak denda moduko zerbait bilakatzen ari direla, baina baita telebista edo irratiaren antzeko zer edo zertan ere. Medioen konbergentziarantz goaz. Bestalde, gero eta kamera gehiago daude (telefono mugikorrean ditugunak, esaterako) eta horrek ere medioa bera aldatuko du, edozein pertsonak informazioa helarazi ahal izango baitu. Jada gertatzen ari da eta You Tubeko fenomenoa adibide bat da.

A. LOPEZ DE ABERASTURI. Duela hamar urte bideoan pentsatzea ia ezinezkoa zen. Azken urteotan sekulako aldaketa egon da, bereziki Interneteko abiadurari eta konpresio teknikei esker. Duela sei urte streaming teknologia agertu zen eta gaur egun Flasheko FLV formatuarekin kalitaterik ia ez da galtzen. Publizitateari dagokionez ere, sekulako aurrerakuntza izan da. Lehen telebista bidez ikusten ziren spotak orain Internet bidez ikusten dira. L. FERNANDEZ. Duela hamar urtetik hona nik ez nuen inondik inora bideoaren eztanda hau aurreikusten. Ez nuen uste Internet telebistaren gainera hain erraz etorriko zenik. Hiru urteko kontua izan da.

7


8

M A H A I - I N G U R U A

“E

ik uste dut Internet telebistaren eta bideoaren mundua guztiz aldatzera datorrela, irratiarena baino gehiago. Ez zait iruditzen irrati aparailuek eta ordenagailuek bat egingo dutenik, baina telebista aparailuek eta disko gogorrek edo wi-fi aparailuek bai”

z dut uste telebista erasotuta dagoenik, ezta egongo denik ere. Telebistarentzat Internet ez da mehatxua, aukera baizik. Gaur egungo telebistak, Espainiako Estatukoak behintzat, kezkatuago daude euren arteko konpetentziaz Internetek sortzen duen konpetentziaz baino”

LUISTXO FERNANDEZ

LONTZO SAINZ

L. SAINZ. Badaude Interneten sortutako esperientziak, ondoren telebista bilakatzen direnak. Italian badago “Nessuno” telebista (“Inor ez” telebista). Teorian ez dago inor. Egoitza taberna batean daukate. Bertatik programa batzuk egiten dituzte, baina gainerako programazio osoa jendeak bidaltzen dituen bideoekin osatzen dute. Hori ikaragarria da.

L. SAINZ. Telebistako publizitate munduan aritzen direnek beste beldur bat dute. Beldur dira agian etorkizunean ikusleak euren programarik gogokoenak publizitaterik gabe ikusiko dituztelako, jada hori egiten duten aparailuak sortu diraeta.

“N

Uste duzue gaur egun telebista erasotuta sentitzen dela? L. SAINZ. Ez dut uste telebista erasotuta dagoenik, ezta egongo denik ere. Lehen aipatu dugun konbergentzia horretan egokitu egin beharko dugu. Telebistarentzat Internet ez da mehatxua, aukera baizik. Bestalde, gaur egungo telebistak, Espainiako Estatukoak behintzat, kezkatuago daude euren arteko konpetentziaz Internetek sortzen duen konpetentziaz baino. L. FERNANDEZ. Ikusleek telebista aurrean ematen dituzten minutuak jaitsi egingo dira, kate digitalek eta Internetek telebistari ikuskatze minutuak kentzen dizkiotelako. Hala ere, uste dut etxean gaudenean ez dugula nabigatu nahi; ematen digutena jaso nahi dugu, besterik gabe. Kontsumo hori ere ez da desagertuko.

A. LOPEZ DE ABERASTURI. Etorkizunean telebistak Internet izango du; agian hemendik pare bat urtera etorriko da boom hori. Sony-k eta antzerako konpainiek horren inguruan lan egingo dute eta segur aski hemendik bi edo hiru urte barru euren produktuak aterako dituzte. Internetek edukien produkzioa merketu egiten duela esan izan da hasieratik. Hori are nabarmenagoa bihurtu da blogekin eta web 2.0 kontzeptuak bere gain hartzen duen guztiarekin. Zer bide egin du Internetek 2.0 belaunaldira iritsi arte? G. JULIO. Hasieran elite batzuek erabiltzen zuten Internet, informazioa eta dokumentazioa elkartrukatzeko. Ondoren ‘puntu com’ enpresen garaian sartu ginen. Enpresek ulertu zuten bakoitzak bere atariak eta kanalak sortu behar zituela eta bertatik dena eskainiko zigutela. Horrek porrot egin zuen.


1 0

“I

nternet beti izan da ‘edukiak + zerbitzuak’. Zentzu horretan ez da asko aldatu. Erabiltzaileek bilatzaile eta atariak bilatzen jarraitzen dute. Gaur egun gehien erabiltzen diren zerbitzuak orain dela zazpi edo zortzi urte erabiltzen genituenak dira, Google bezalako bilatzaileak, edizio digitalak…”

U R T E

I N T E R N E T E N

“E

uskarazko komunitatea azaleratu behar dugu. Nahiz eta gehiegi ez izan, bagarela erakutsi behar dugu. Horretarako hainbat gauza egin daitezke: nabigatzailea euskaraz jarri, orrialdeak ‘eu’ etiketarekin zehaztu eta abar” GORKA JULIO

AITOR LOPEZ DE ABERASTURI

Orduan P2P garaia iritsi zen eta informazioa elkartrukatzen hasi ginen. Kultura gero eta eskuragarriago genuen, bai paperean, bai bideoan, bai audio bidez. Zenbait sektorek hori eraso moduan ulertu zuten. Ondoren web 2.0 garaia etorri da, gaur egun gauden garaia. Hau da, erabiltzaileek komunikatzeko eta informazioa zabaltzeko aukera gehiago dituzte, batik bat trabak kendu direlako. Hortik ulertu behar da blogen eztanda. Bestalde, copyright-arekin edo orain arte ‘jabetza eskubidea’ terminoa ulertzen zen moduarekin borrokan hasi gara. Elkartrukatze eta zabalkunde garai gorenean, zabaltzen ari den sozializazioarekin talka egin dute eredu zaharrek. Beste sektore batzuk jabetza publikoaren edo jabetza guztion esku izatearen alde agertu dira. Hala, Creative Commons lizentziak zabaltzen hasi dira eta software libreak jada bere heldutasuna lortu du. L. FERNANDEZ. Duela hamar urte Interneten oinarrizko promesa hauxe zen: hartzaileok igorle ere izan gintezkeela. Promesa hori egia bihurtzeko gero eta tresna hobeak ditugu. Eta ez nago ados Gorkak esan duen gauza batekin, ‘puntu com’ enpresek porrot egin zutela, alegia. Nik uste dut gaur egun 2000. urtean baino enpresa gehiagok dituztela webguneak eta gero eta etekin hobea ateratzen dietela. Badakite Internet behar

dutela beren produktua ezagutzera emateko eta Interneteko atari edo webgune korporatiboaren gero eta behar handiagoa ikusten dut. Bestalde, elite baten tresna izatetik mundu guztiak erabiltzen duen tresna izatera pasa da. L. SAINZ. Oso erakargarria iruditzen zait pertsona arruntak igorle bilakatu ahal izatea. Baina gehien erakartzen nauena komunitateek duten indarra da. Ikusten dut AEBetako komunitate handiek zer jende pila biltzen duten eta zer nolako gauzak mugitzeko gai diren. Euskal Herrian txikia da eta beharbada hemen komunitate askoz ere txikiagoak sortuko ditugu. A. LOPEZ DE ABERASTURI. Internet ez da hainbeste aldatu. Internet beti izan da ‘edukiak + zerbitzuak’. Egia da gero eta eduki gehiago dagoela eta zerbitzuek gero eta kalitate handiagoa daukatela. Baina Internet zentzu horretan ez da asko aldatu. Hasieran bilatzaileak izan ziren, ondoren atariak agertu ziren eta azkenik blogak, web 2.0 eta abarrak. Baina azken finean, erabiltzaileek bilatzaile eta atariak kontsultatzen jarraitzen dute. Gaur egun gehien erabiltzen diren zerbitzuak orain dela zazpi edo zortzi urte erabiltzen genituenak dira, Google bezalako bilatzaileak, edizio digitalak…

9


10

M A H A I - I N G U R U A

“I

kusleek telebista aurrean ematen dituzten minutuak jaitsi egingo dira, kate digitalek eta Internetek telebistari ikuskatze minutuak kentzen dizkiotelako. Hala ere, uste dut etxean gaudenean ez dugula nabigatu nahi; ematen digutena jaso nahi dugu, besterik gabe. Kontsumo hori ere ez da desagertuko” LUISTXO FERNANDEZ

Ezin da ukatu hemen aipatu den moduan sozializazio prozesu bat eman denik. Hala ere, ez al zaizue iruditzen ikusle gehiago daudela, aktiboki parte hartzen dutenak baino? L. FERNANDEZ. Argi dago horrela dela, hemen eta leku guztietan. Duela hamar urtetik hona posta zerrenda guztiek horrela funtzionatu dute. Baina, bestalde, sekula ez du gaur egun bezainbeste jendek euskaraz idatzi. Euskal idazlez beteta dago Internet. A.LOPEZ DE ABERASTURI. Euskaldunak pasiboak gara. Ni gogoratzen naiz Kaixo.com sortu nuenean, jasotzen nituen posta gehienak Ameriketatik etortzen zirela, diasporatik, nahiz eta erabiltzaile gehienak hemengoak izan. Luisek Sustatu nik baino hobeto ezagutzen duen arren, webgune horren estatistika batzuk aterako ditugu. Demagun Sustatuk 1.000 erabiltzaile dituela eta egunean bost albiste eta hogei iruzkin sartzen direla. Hala, Sustatuk 25 erabiltzaile aktibo ditu. Horrek esan nahi du Sustatu bisitatzen dutenen %2,5 soilik dela aktiboa. L.SAINZ. Ba niri hori asko iruditzen zait.

Telebista bateko estudioa. Interneti esker errazagoa da telebista propioa izatea.

L. FERNANDEZ. Estatistika horiek Sustatun eta edozein lekutan ematen dira. Hala ere, oraindik batzuk esaten dute: “Aizu, hau ez duzue publikatu”. Bada garaia horren aurrean beste hau esateko: “Barkatu, zerbait garrantzitsua dela uste baduzu eta Interneten topatzerik ez badago, errua zurea da”. Baina horrelako kexak gero eta gutxiago dira eta zerbait garrantzitsua esateko duenak badaki bloga sortu edota Sustatun, Zabaldun edo beste nonbait idatz dezakeela. G. JULIO. Ni ez nago ados ikuspegi horrekin. Komunitate batean gutxi batzuek parte hartu


1 0

“E

gia da gazteek Internet gero eta gehiago erabiliko dutela eta beraz, prentsa idatziak gero eta irakurle gutxiago izango dituela. Hala ere, ez dut uste papera desagertuko denik, batik bat kontuan hartuta gaur egun Interneten dagoen eskaintzarekin paperaren irakurle kopurua ez dela asko jaitsi� AITOR LOPEZ DE ABERASTURI

arren, gainontzekoak komunitate horren parte sentitzen dira. Nik uste dut horrek publizitateak duen ikuspegia alda dezakeela. Jada ez da bisita kopurua neurtuko, baizik eta norberak besteekiko erlazioa kontuan hartuta zer sinesgarritasun daukan. Adibidez, nik badakit nire blogean nire ordenagailu eramangarri berriari buruzko xehetasunak eman nituenean, Luisek berea erostea erabaki zuela, nitaz fido zelako. Wikipedia edo Zabaldu bezalako komunitateetan nik badakit %5ek soilik parte hartzen dutela, baina artikuluak jende askok kontsultatzen ditu egunero. Egia da bisitari gehiago daudela, baina nire ustez gakoa aukeran dago, edonork aukera izatea edozer kontatzeko. Zentzu horretan azpimarratu nahiko nuke jada gaur egun komunikabideek ez dutela informazio guztia kontrolatzen, nahiz eta oraindik gizartearen iritzi orokorra zuzendu dezaketen. Baina zenbait unetan lehen aipatu dudan aukera hori nabarmendu egiten da. Eta orduan, jendeak eskura dituen tresnak erabiltzen ditu. Adibidez, Espainiako Estatuan gizarteak ia-ia gobernu bat botatzea lortu zuen, SMS, blog, foro eta abarren bitartez. Halako tresnarik ez balego, horrelakorik ezingo litzateke gertatu. Blogak sortzeko aukera izatearekin konformatu behar al dugu? Edukien

U R T E

I N T E R N E T E N

kalitateari edo hizkuntza mailari ez al diogu erreparatu behar? L.FERNANDEZ. Baina nori esan behar zaio,�ez idatzi mesedez�? G. JULIO. Web 2.0 garaiak ekarri duen beste gauza on bat sindikazioa da eta sindikazioak aukera ematen dizu zure menua aukeratzeko, zu zara zure informazio iturrien jabe. Beraz, norberak erabakitzen du ortografia akatsak errespetatzen dituen pertsona bat interesatzen zaion edo hizkuntza aldetik hanka-sartze handiak egiten dituen norbaitek idazten duena irakurri nahi duen. Hala ere, blogak sortzeko aukera ematen duten komunikabideen kasuan, auzi honek beste esanahi bat har dezake. Medio batek bere webgunean agertzen diren edukiak kontrolatu beharko al lituzke? L. SAINZ. Norberak izan behar du idazten duenaren erantzule. Egia da komunikabide baten webgunean dagoela, baina eduki hori sinatuta dago. Pertsona bat dago eduki horren atzean. Blogak eta web 2.0 kontzeptua bere horretan, Interneten izan diren beste asmakizun batzuen artean bat baino gehiago ez ote dira? Moda kontu bat, foroak edo posta zerrendak bere garaian izan ziren bezala, adibidez? L. FERNANDEZ. Hemen blogen trena hartu dugunaren ideia zabaldu da. Hori gezurra da, oraindik ez dakigu zertan edo zertarako ari garen. Adibidez, blogari euskaldun gehienek photoblogak idazten dituzte, Messenger-eko hizkuntza arraro horretan. Eibarren esaterako, agian 200 photoblog daude. Hori batetik. Bestetik blog komunitateak sortzen dira. Adibidez, UEUk duela ez asko blog komunitate bat sortu zuen. Udako ikastaroak pasa dira eta horiei buruz sarrera bakarra argitaratu da. Ez zait iruditzen blog gehiegi

11


12

M A H A I - I N G U R U A

Aitor Lopez de Aberasturi eta Lontzo Sainz, Euskadi Irratiko mikrofonoen aurrean.

dagoenik. Euskaraz ez dago ia ezer, oso eduki gutxi dago. G. JULIO. Teknikoki blogak foroen ondorengoak izan daitezke. Gertatu dena da edizio pertsonalerako prozesua arindu egin dela eta izaera hori duen edozein tresna, bloga izan edo beste zerbait izan, geratzeko etorri dela. Gainera, norberaren Interneteko izaera islatzeko balio duten tresna bihurtzen ari dira. Zer etorriko da ondoren? Web 3.0 edo Internet semantikoa web 2.0ren ondorengoa izango al da? L. SAINZ. Tim O’Reilly, software librearen bultzatzaile ezaguna Gasteizen egon zenean esan zuen berari ez zitzaiola gehiegi axola 2.0 izendapenak.

Gauzak izendatzeko modu bat baino ez dela adierazi zuen, Internet bizitzeko modu bat. Ni prospektiba egitera ez naiz ausartzen, baina uste dut Interneten bilakaera komunitateen inguruan mugituko dela. Hori alor guztietan, informazioaren alorrean adibidez, “Zu kazetari� bezalako ekimenekin; edo harremanen alorrean. G. JULIO. Web 2.0 garaiak eman ditu jada sorkuntzaren aldetik bere etekinak, ez da burbuila hutsa. Baina ukitu espekulatibo batzuk nabari dira. Enpresak sorkuntza horietatik irabaziak lortu nahian ari dira eta hortik etor daiteke aipatzen dudan espekulazioa. Etorkizunari begira, Lontzok aipatu duen komunitateen mugimenduarena ere ikusten dut, batik bat publizitatean eta marketinean eragin handia izan dezakeela uste dudalako. Epe ertainera egin daitekeen prospektiba bati dagokionez berriz, web


1 0

U R T E

I N T E R N E T E N

Parez pare, Gorka Julio eta Luistxo Fernandez.

semantikoaren lehen zantzuak ikusten hasi gara. Informazioa jada ez da kontsumitu soilik egingo, gauza gehiago egin ahal izango dira, nahastu, funtzio edo ekintza gehiago gauzatu eta abar. Bestalde, etorkizunean mugikortasunean sakontzeko aukerak badaude, baina baldintzak behar dira. Hau da, aparailu egokiak behar dira eta aparailu horietatik konexioak duen kostua ere garrantzitsua da. Azkenik, uste dut pertsonalizazio gorenerantz goazela. Ez soilik norberak nahi dituen zerbitzuak nahi bezala eta nahi dituenean jasotzeko duen aukerari dagokionez, baita gauza fisikoei dagokienez ere. Adibidez, kamiseta bat etxean inprimatzeko aukera izatea. AEBetan esaterako, jendeak bere zapatilak pertsonalizatzen ditu eta Nike etxeak hori egiteko aukera eskaintzen du. L. FERNANDEZ. Mugikorretik Internetera konektatzeko tarifa laua eta kokapenaren berri ematen

duten mugikorrak laster helduko dira. Horrek gauza dezente aldatuko ditu. Bestalde, telebista eta Interneteko esperientziak bat egitera doaz. Nik beste zalantza bat daukat, gaur egun Messenger-arekin dabiltzan gazteek zertara joko duten, zer zerbitzu erabiliko dituzten eta euskaraz zer sortuko duten. A. LOPEZ DE ABERASTURI. Nire ustez Internet ez da asko aldatuko. Gero eta eduki gehiago egongo da eta zerbitzuak aldatu egingo dira. Ez dakit nolako aldaketa izango den, baina ez dut uste handia izango denik. Batik bat teknologia aldatuko da. Lehen aipatu duzuen bezala, mugikorretatik egiten diren konexioak gero eta azkarragoak eta merkeagoak izango dira. Horrek zer esan nahi du, azpiegiturak edukiak baino garrantzitsuagoak direla?

13


14

M A H A I - I N G U R U A

Wi-fi sareak hainbat abantaila ekarri ditu, baina Interneteko konexioa eta tarifak ez dira guztion gustukoak.

L. FERNANDEZ. Azpiegituraren menpe dago. Adibidez, banda zabalerak bideoak ikustea baldintzatzen du. Eta mugikorren erabilera prezioari oso lotuta dago. Japonian beste kontu bat da. Han tarifa laua dute eta guztiak telefono handi batzuekin ibiltzen dira. G. JULIO. Mugikorren mundua aldatzen ari da. Jada kode bidimentsionalak daude. Hau da, ezer tekleatu gabe ekintzak egin daitezke. Operadoreak hori egiten ari badira, zerbitzuren bat eskaini nahiko dutelako izango da. Ezen bestela, ezingo dugu erabili eta WAP teknologiak jasan zuen porrotaren antzeko zerbait gertatuko da. Eta Interneten bideo handiak ikusi eta batik bat igotzeko arazoak ditugu oraindik, banda zabalera ez delako simetrikoa, asimetrikoa baizik. Hau da, aukera gutxiago dago gauzak igotzeko jaisteko baino.

Hori teknikoki horrela izan da denbora askoan eta ikusiko dugu hori ere aldatuko ote den. Eta euskararen esparrura etorriz, Eustaten 2006ko azken hiruhileko datuen arabera, euskara Interneten nabigatzaileen artean hirugarren hizkuntza zen, gaztelania eta ingelesaren atzetik. Zer egin beharko genuke euskararen presentzia areagotzeko? L. SAINZ. Dena egin behar da. Edukien esparruan aritzen garenok gauza ahalik eta interesgarrienak sortzen saiatzen gara. Gainera, ahalegin bat egiten denean jendeak eskertu egiten du. Adibidez, guk infografiak euskaraz landu ditugunean, jendeak eskertu egin du. Gutxi izango dira kontsultatu dituztenak, baina egiten dutenek eskertu egiten dute.


1 0

“T

im O'Reilly Gasteizen egon zenean esan zuen berari ez zitzaiola gehiegi axola 2.0 izendapenak. Gauzak izendatzeko modu bat baino ez dela adierazi zuen, Internet bizitzeko modu bat. Ni prospektiba egitera ez naiz ausartzen, baina uste dut Interneten bilakaera komunitateen inguruan mugituko dela” LONTZO SAINZ

U R T E

I N T E R N E T E N

rren puntua edukiak dira. Era guztietako edukiak sortzen jarraitu behar dugu. Euskal blogosferarekin, euskarazko wikipediarekin, atari tematikoekin... Bestalde, tresnak euskaraz izatea garrantzitsua da. Hau da, lehenengo interakzioa euskaraz egitea ahalbidetzen duten tresnak aplikatzea. Adibidez, nabigatzailea euskaraz izatea. Eta azkenik alfabetizazioa. Herritar arruntek teknologia berrietan hezi behar dute eta erakunde publikoak horretan aritu behar dira. L. FERNANDEZ. Hainbat frontetan saiatu behar dugu. Adibidez, bideoen munduan Googlek You Tuberekin lortu duen nagusitasuna ikaragarrizkoa da. Nola egin Interneteko bideo komunitate bat euskaraz? Estrategia desberdinak daude. Batzuk You Tubetik kanpo saiatu dira, EuskalTube sortuz. Agian beste estrategia bat You Tuberen gainean eraikitzea zen. Bestalde, ‘presentziazko mezularitza’ bezala definitu genitzakeen zerbitzuak daude: Yaiku eta Twitter adibidez. Hor ere zerbitzu paraleloak sortu behar al ditugu? Zuk adibidez, Gorka, horren gaineko zerbait eraiki duzu, Txioka. Ez dakit gauza berriak zerbitzu hegemoniko horiekiko paralelo sortu behar ote ditugun edo horiekin batera. Saiatu egin behar dugu. Bakoitza modu batera saiatuko da, eta nork asmatuko duen ez dago argi.

A. LOPEZ DE ABERASTURI. Ni askoz positiboagoa izango naiz. Duela hamar urte ezinezkoa zen Interneten egunkaria euskaraz irakurtzea edo irratia euskaraz entzutea, ezta orain Eitb24-ek edo Sustatuk eskaintzen dituzten bezalako albisteak euskaraz irakurtzea ere. Gaur egun aldiz, hori guztia posible da.

L. SAINZ. Nik Arkaitz Zubiagarekin [Zabaldu.comen sustatzailea] hitz egin nuen EITB-k Aupatu sortu aurretik. Zabaldu egonik, antzerako zerbait sortu behar izateaz zalantzak nituen. Berak nola ikusten zuen galdetu nion; antzerako beste zerbitzu bat izatea onerako edo txarrerako izango ote zen. Aupatu martxan jarri eta abenduan hitz egitekotan geratu ginen.

G. JULIO. Nik lau puntu bereiziko nituzke. Fronte guztietan borrokatu behar dela esan nahi dut. Alde batetik ikuspena dei genezakeena dago. Hau da, euskarazko komunitatea azaleratu behar dugu. Nahiz eta gehiegi ez izan, bagarela erakutsi behar dugu. Horretarako hainbat gauza egin daitezke: nabigatzailea euskaraz jarri, orrialdeak ‘eu’ etiketarekin zehaztu eta abar. Horren guztiaren inguruan badago jendea lanean (web 2.0 elkartea, Wikipediaren inguruan dabilen jendea…). Biga-

G. JULIO. Euskal komunitatea hain txikia izanik, horrek eragin negatiboa izan dezakeela aurreikusi daiteke. Ez da blogekin gertatu den gauza bera. Zabaldu edo Aupatu bezalako zerbitzuak zentralistak dira. Horrek Espainiako Estatuan gertatzen denarekin konparaketa egitera garamatza. Bertan bi komunitate daude, Meneame eta Fresqui. Komunitate bat oso indartsua da eta bestea ez. Zerak kezkatzen nau: euskalduna bezalako komunitate txiki batean antzerako bi zerbitzu izateak zer eragin izango duen.

15


16

M A H A I - I N G U R U A

“Copyright-arekin edo orain arte ‘jabetza eskubidea’ terminoa ulertzen zen moduarekin borrokan hasi gara”. (Gorka Julio)

“W

ikipedia edo Zabaldu bezalako komunitateetan nik badakit %5ek soilik parte hartzen dutela, baina artikuluak jende askok kontsultatzen ditu egunero. Gakoa aukeran dago, edonork aukera izatea edozer kontatzeko. Zentzu horretan azpimarratu nahiko nuke jada gaur egun komunikabideek ez dutela informazio guztia kontrolatzen, nahiz eta oraindik gizartearen iritzi orokorra zuzendu dezaketen” GORKA JULIO

Ekimen aldetik, guretzat erreferente diren Herrialde Katalanen atzetik al gaude? G. JULIO. Code&Sintax enpresako kide den Gari Araolazak Informatikari Euskaldunen Bilkuran konparaketa bat egin zuen eta adibidez, Wikipediako edukietan eta Interneteko edukietan oro har katalanak baino hobeto geunden, proportzioak kontuan izanda noski, biztanleria eta hiztun kopurua, besteak beste. Horrek ez du esan nahi egoera hobea denik. Baina nik uste dut paretsu gaudela, edo behintzat aldeak ez direla handiak. n www.argia.com/argia-astekaria helbidean mahai-inguruaren pasarteak bideoan


I R I T Z I A K

Astoa langa bezala

Gotzon Egia*

“Aro berria iritsi da kazetaritzara, zalantzarik gabe, gure arteko profesional asko ohartu nahi gabe egon arren. Zer da gaur egun albiste? Non sortzen da albistea? Lehen, gauzak guztiz tasatuta zeuden informazioaren esparruan: nor zen idazle eta non, nor zen irakurle eta nola. Gaur, ordea, idazle/irakurle kategoria horiek berdintzera, nahastera etorri dira askotan: ezer gutxirekin, edonor izan daiteke informazio (eta iritzi) sortzaile galaxia digitalean”

«T

eknologia berri batek gure zentzumenen bat hedarazten badu gugandik kanpo gizartearen mundura, orduan kultura horretan gure zentzumen guztien arteko berrantolaketa bat gertatuko da. Gutxi gorabehera, melodia bati nota berri bat eransten zaionean bezala. Eta kultura jakin batean zentzumenen antolamendua aldatzen denean, ordu arte argi zegoena ilun bihur daiteke, eta laino edo goibel zena, garden» Marshall McLuhan, The Gutenberg Galaxy (1962)

Papera Alde batetik ikusita, on izan genuen Internet lehen urteetan gure artera sartu ez izana: horrela, amerikarrek eta, oro har, mundu anglofonoak aurrez zer egina zuten ikusi eta ikasteko aukera izan genuen. Beste aukera batzuetan bezala, haztamuka egin

zituzten hedabideek, orain dela hamar bat urte, Interneteko bidearen lehen urratsak: paperekoa elektronikara pasaraztea zela auzia uste izan zuten gehienek. Tematiak gara askotan, irakaspen zaharrei axola gutxi diegu, guretzat alferrik esan zuen McLuhan kanadarrak, «bitartekoa da mezua», Gutenberg galaxiaren amaiera sumatu zuelarik. Ez, ez, bitartekoa ez da mezua, ez behintzat Internet galaxian. Aro berriaren hastapenean, esate baterako SAREKO ARGIA lehenengoz sortu zenean orain dela hamar bat urte, askok uste izan zuen euskarria zela gakoa, hau da, papereko aldizkaria molde elektronikoan ipintzea. SAREKO ARGIA izango zen, ziurrenik, euskarri berriari etekinik ateratzen saiatutako bakanetakoa, aldizkariaren artikuluak testu gisa ipini eta, berehala, bilatzaile bat erantsita. Ikuspegia zen kontua, eta SAREKO ARGIA arin ohartu zen sareak bazituela bere legeak eta lege horietara egokitu beste biderik ez zela. Aldiz, urtetan ezagutu

17


18

I R I T Z I A K

ditugu aldizkaria Interneten ipintzeko bide egokiena PDF fitxategiak zirela uste dutenak... Beldur batek eragindakoa izan zen orduko jarrera hartzea: hedabideen esparruan, Internetek paperezko formatua ordeztuko ote zuen, ordu arte eskuartean hartu eta irakurri ohi genuena guztiz suntsituko ote zuen. Interneten euskararen historia idatzi gabe dugu ia alderdi guztietan, baita hedabideenetan ere. Zein izan ote zen sarera, lege osoz, ateratako lehen euskal hedabide idatzia? Noizkoa ote da euskal aldizkari bakoitzaren sareko bertsioa, batez ere paperean bide luze eta sendoa egina duten horiena? Zenbat euskal aldizkari ditugu gaur egun, benetako formatu elektroniko oso eta landua dutenak? Ba al da sareko bertsioa besterik ez duen euskal hedabide idatzirik? Ezagutu al da gure artean paperezko argitalpena utzi eta bide elektroniko soilera lerratu den hedabiderik? Herrietan edo eskualdeetan plazaratzen diren aldizkari lokalak azken 20 urteotan euskarazko informazioaren eta kazetaritzaren paradigmatzat hartuak izan direnez, informazio lokala edo eskualdekoa euskaraz zenbatekoa da gaur egun Interneten?

Ez nekike (nuke jakingo?) galdera horiei denei erantzun taxuzko eta zuzenik ematen, baina euskal hedabideek Interneten eginiko bidearen laburraz ohartzeko, iruditzen zait erantzunak osatzen ahalegindu behar genukeela, zinez. Sarea Hedabideei gagozkiela, Internetek ez du euskarria soilik aldatu, oinarria aldatu duela esango nuke. Lehenik, aldatu du irakurleak albistearen aurrean duen jokabidea, errotik gainera. Albistearen bila joan beharrik ez du irakurleak, paperaren aroan joaten zen eran, iturri hautatu (eta, nahitaez, urri) batzuetara. Ikuspegia mugarik gabe zabaltzeko aukera eman dio sareak irakurleari: iturri ugari, sakabanatu eta sorburu desberdinekoak aise eskuratzen ahal ditu. Errealitate poliedrikoa ikuspegi aniztun batez atzeman dezake sarean. Bigarrenik, aldatu dio irakurleari albistearen aurreko begirada. Lehen, informazioaren munduko profesional eta analista pribilegiatu batzuk baizik ez zuten egunean lau, zazpi edo hamar egunkari irakurtzeko astirik. Aldiz, egun sarean albiste kopuru erraldoiak bistara daitezke, eta hautazko irakurketa


I R I T Z I A K

“Demokrazia handitze horrek eta, ondorioz, informazio iturriak ugaritu eta hedatze horrek baditu bere zorrak. Nork ez du, egunotan, blog bat sarean? Nork ez dio bere buruari aitortzen iritzi edo informatzaile izateko gaitasuna? Harrokeria puntu bat ikusten diot jokaera horri, egia esateko, eta nago lehen paper gainean irakurtzen genituenean baino erneago ez ote den ibili behar orain, informazio digitalaren baso estuan� irizpide zorrotzak ezarri informazio masa ikaragarri horren gainean. Ez da bakarrik informazio gehiago menderatu daitekeela (zer), baizik informazioari so egiteko begirada bestelakoa dela (nola). Hirugarrenik, sareko informazioak eraginik handiena informazio sortzailearen aldera ekarri du. Kazetari bakar batek, ordenagailu eramangarri, kamera digital eta sakelako telefono batez erredakzio gune bat antola dezake nonahi, oso bitarteko urriak erabilita, informazioa formatu multimedia batez emateko. Alderdi horretan ere, aldakuntza ez da informazioa emateko euskarri soiletara mugatzen. Generoen arteko anabasa dago hor, testuak, soinuak eta irudiak ez baitira, antzina gertatzen zen bezala, kode (eta egiletza) desberdinez sortzen, bat-batera eta nahasirik baizik, logika bakarrak gobernaturik. Kazetaritza 2.0 Aro berria iritsi da kazetaritzara, zalantzarik gabe, gure arteko profesional asko ohartu nahi gabe egon arren. Zer da gaur egun albiste? Non sortzen da albistea? Lehen, gauzak guztiz tasatuta zeuden informazioaren esparruan: nor zen idazle eta non, nor zen irakurle eta nola. Gaur, ordea, idazle/ira-

kurle kategoria horiek berdintzera, nahastera etorri dira askotan: ezer gutxirekin, edonor izan daiteke informazio (eta iritzi) sortzaile galaxia digitalean. Demokrazia handitu eta sakondu du sareak informazioaren esparruan, horretan ez dago zalantzarik; iturriak askatu egin dira, nolabait esatearren. Informazio talde handiek hor jarraitzen dute, jakina, baina hautsi da behingoz haien monopolioa, eta ahots gehienek dute ozen mintzatzeko aukera, baita sare txikietan antolatu edo elkarlanean aritzeko ere. Hobeto genuke, baina, lerro artean irakurtzen eta ahotsen artean ongi bereizten ikastea, demokrazia handitze horrek eta, ondorioz, informazio iturriak ugaritu eta hedatze horrek bai baititu bere zorrak. Nork ez du, egunotan, blog bat sarean? Nork ez dio bere buruari aitortzen iritzi edo informatzaile izateko gaitasuna? Harrokeria puntu bat ikusten diot jokaera horri, egia esateko, eta nago lehen paper gainean irakurtzen genituenean baino erneago ez ote den ibili behar orain, informazio digitalaren baso estuan. Etenak ere sakondu ditu —ez dezagun ahantzi— galaxia digitalak: ipar/hego amildegi gero eta zabalagoa, alde batetik; eta mundu ustez zibilizatu honen barruan eskubide guztien albora gelditzen ari direnekiko haustura barrendua. Mundu molekularrean bezala, mundu digitalean ere eten horiek ematen digute gure demokraziaren neurri benetakoa... Euskara, ai euskara! Hamar urte igaro dira SAREKO ARGIA sarean denez geroztik; betiraundea, esan daiteke, Interneten neurrian. Euskal hedabideek ez zuten, oro har, aro digitalaren beharretara arin eta bizkor egokitzeko ikusmen nahikorik izan orduan, eta esango nuke oso antzeko atarramentuan dabiltzala egun: informazio lokala oso eskas eta sakabanatua da sarean, hedabideen arteko elkarlan izpirik ez dut ikusten, bakoitzak berean jarraitzen du, hedabide publikoek (galdera bat: euskal hedabideetatik zein ez da, neurri batean edo bestean, publiko?) ez dute indar-bideratzaile izateko jaidurarik izan. Bitartean, ikuspegiz, neurriz eta jokabidez eredugarri izan daitezkeen esperientzia lokalek (Goiena.net) ez dute inor atzetik eraman... * Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntza eta Sustapenerako zerbitzuburua

19


20

I R I T Z I A K

Iratxe Esnaola

*

Hezkuntzaren teknologiak hezkuntzan

“Egun informatikaren munduak ezin du ikasgai soil bat izan. Informatika, Internet eta teknologia berriek ez dute ez ordutegirik ez gela berezirik behar. Teknologiak jakintzak eta gaitasunak transmititzeko erabili behar dira, eta ez tresna aislatu gisa. Internetek hori guztia eta gehiago egiteko aukera eskaintzen dio hezkuntzaren arteari�

I

nternetek eta teknologia berriek gure bizimodua eraldatzen jarraitzen dute etengabe. Bizimodua diot, aipatu aldaketa konstante hori bizitzako esparru guztietara iristen baita. Zaila da oso Internetek eta teknologia berriek baino eremu gehiago astindu dituen fenomenorik aurkitzea. Teknologiak izatetik, zeharkako tresnak izatera pasa baitira: diziplina edo jakintzagai guztietan aplikatzen dira. Are gehiago. Belaunaldi berrientzat Internet ez da teknologia: teknologia, berarekin jaio ez denarentzat bakarrik baita teknologia. Eta belaunaldi berriak ezberdinak izango direlako, Internet eta teknologia berriek hezkuntzaren munduan duten eragina neurgaitza da ia. Mundu mailan egin diren zenbait ikerketek hezkuntzaren munduan teknologiek duten eragina izan dute aztergai. Ikerketa horietako batzuen arabera, teknologiak erabiltzen diren ikasgaietan ikasleak motibatuagoak egoten direla baiezta daiteke. Eta baita ikasleen arteko ezberdintasunak areagotzen dituztela ere. Alegia, teknologien erabileraren hedatzearekin, ikasle aktibo eta pasiboen arteko aldea

gero eta nabarmenagoa dela. Dudarik gabe, hezkuntzaren eta teknologien arteko harreman edota elkarrekintzak galdera eta kezka andana dakartza berarekin. Diziplina anitzeko belaunaldi berriak Gaurdaino, ikasgai bakoitzak bere plangintza zuen. Bere denbora eta bere konplexutasuna. Bere garrantzia eta ezinbestekotasuna. Ikasgai bakoitzak bere bidea zuen. Ez zuen besteekin talka egiten. Baina teknologia berriek eragin duten konbergentziarekin elkarreragina areagotu egin da. Internetekin dena globalagoa da. Ez dago ezer aislatua. Arlo, diziplina edo jakintzagai bakoitza beste batzuekin kontaktuan egongo da. Belaunaldi berriak ez dira espezializazioetan oinarrituko, jakintzagai ezberdinen arteko integrazioan sustraituko baita belaunaldi berrien formakuntza. Hori guztia, gainera, are argiagoa da teknologien edo informatikaren munduaz mintzo bagara. Egun, biologoek, psikologoek, historialariek, pedagogoek eta gainerako profesional guztiek tek-


I R I T Z I A K

nologien bitartez beraien jakintzagaiak aberasten dituzte. Internet eta teknologia berriek ikerkuntza sustatzen, lotzen eta azkartzen baitute. Dena konektatuta dago. Ez dago ezagutzaren irlarik. Internet jakintzaren eta adimen kolektibo banatuaren itsasoa da. Zentzu honetan, egungo hezkuntza sistemak diziplina ezberdinen arteko loturak transmititu eta naturaltzat hartzea bermatu behar du. Etorkizuneko pertsonengan pentsatu eta hauek bizimodu eta jakintza global horretan funtzionatzeko gai bihurtu behar ditu. Internetek munduaren globalizazioa azkartu du, eta hezkuntza sistemak, mundu mailako aldaketa izugarri horretaz jabetu eta jakintzagai aniztasuna oinarri izango duen eguneraketa pedagogikoa behar du. Teknologien erabilera intentsiboan oinarritutako hezkuntza Teknologien mundua gaztea da guretzat. Ez ziren aspaldi iritsi gure bizitzetara. Ez gure etxeetara ez eta ikastola, ikastetxe eta unibertsitateetara. Lehen teknologiarik gabe ikasten genuen. Ez hobeto ez okerrago: ezberdin egiten genituen gauzak. Eta gustatu edo ez, dena beste modu batera egitera erdi behartuak gaude. Egun informatikaren munduak ezin du ikasgai soil bat izan. Informatika, Internet eta teknologia berriek ez dute ez ordutegirik ez gela berezirik behar. Teknologiak jakintzak eta gaitasunak transmititzeko erabili behar dira, eta ez tresna aislatu gisa. Internetek hori guztia eta gehiago egiteko aukera eskaintzen dio hezkuntzaren arteari. Egun haurrei matematikak eta bestelako ezagutzak irakasteko tresnak existitzen dira. Are gehiago. Hezkuntzaren arloan Internetek papera bera ere ordezkatu dezake. Zergatik ez ditugu gure ikasleak euskarazko Wikipedian idaztera bultzatzen orain arte idatzizko lan bat aurkeztu behar izan duten ikasgaietan? Gainera, sistema honekin, ikasleak elkarlanean eta talde lanean aritzeko gaitasun eta partekatze baloreak ere garatuko ditu. Eta zergatik ez dugu gure ikasgaiko edukia blog batean lantzen? Parte-hartzaileagoak eta aktiboagoak bihur ditzakegu, ez izan zalantzarik. Teknologiek, beraz, ez dute informatika gelako tramankulu edo aparatu hotzak izan behar. Beste

ikasgaiak eta, zergatik ez, gaitasun eta baloreak, ikasleei helarazteko tresna baliogarriak izan behar dute. Guztion eskura dauden tresnak dira, eta ondorioz, berauek intentsiboki erabiliz hezi behar ditugu belaunaldi berriak. Teknologien erabilera arduratsua Erabilera intentsiboak, ordea, erabilera arduratsuaren auzia mahaigaineratzen du. Teknologien mundua gaztea da. Berria gehienontzat, erabiltzaile ikuspuntutik, eta are berriagoa, hezkuntzaren talaiatik. Baina beste esparru guztietan bezalaxe, dena ez da etikoa informatikaren munduan. Potentzial handiko tresnak diren heinean, berauen erabilera ankerrak berezko dituzten onurak itotzen ditu. Hori da hezkuntzaren beste gako garrantzitsuenetako bat: erabilera arduratsua definitzea. Ez dago teknologien dekalogo profesionalik. Dena ona edota txarra izan daiteke. Etikoa edo ankerra. Norberaren eta kasuaren arabera. Hezitzaileen ardura da etorkizuneko belaunaldiek teknologiekiko duten jarrera parametro zuzenetara bideratzea. Ez da erraza mundu birtual edota digitalean hori definitzea, mundu errealean ere oso konplikatua suertatzen denean. Baina hala izan behar du. Egun indarrean ditugun metodologia pedagogikoen ardatz eta helburu berberak oinarritzat hartuz, teknologiaren erabilera etikoa definitu beharra dago. Eta horretarako, egungo marko pedagogikoek teknologiaren garrantzia bere baitan bildu behar dute, halabeharrez. Bizitzako beste aspektu guztietan bezalaxe, teknologien eskutik konstante bakarra aldaketa da, eta beraz, marko pedagogikoen eguneraketak maiztasun handiagoz egin beharko lirateke. Laburbilduz, mundu globalizatuan bizi eta diziplina anitzekoak izango diren etorkizuneko belaunaldiak hezitzeko, teknologiak modu intentsibo baina arduratsu eta etikoan erabiltzea da egun hezkuntzak teknologien munduarekin duen elkarrekintzaren erronkarik nagusiena. Erraz esaten da. Baina halabeharrez egin beharko dugu.

* Informatikan ingeniaria eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea

21


22

I R I T Z I A K

Pello Zubiria

*

"Soundslideshow"ak eta Mariano Ferrer

“Sinergiak eta elkarlana, hain hitz ederrak eta proiektu zehatz bihurtzen hain zailak. Interneterako administrazioaren diru-laguntza publikorik ez zegoenean elkarlana zaila bazen, ez dirudi errazagoa denik orain. Sinergiek lekarketen etekinen aurrean enpresa bakoitzak besteekiko lehiakide izateak eragindako mesfidantzak kontrajartzen baitizkio. Baina kultura txiki batek bezala bere hizkuntza txikian ari diren komunikabide txikiek elkarren arteko sinergiak derrigorrezkoak dituzte, handien itzalpean ximelduko ez badira”

1

997an baino hamar urte zaharrago gara guztiok gaur. Gure bisaietako eta gorputzeko zimur eta marketan igerri da gertakizun ugari suertatu dela urteotan. Geuk hasi edo kontrolatu ahal izan ditugunak batzuk, eta gehienak berriz guk menderatzen ez ditugun indar eta inertziek eraginak. Gainera, gutako bakoitzarentzako bezainbeste iragan da denbora ingurukoentzako ere. Oharkabean gu hamar urte zaharrago gara, ez dugu beti jokatzen horretaz ondo jabetuta –“beti gazte” deitzen da zahar-etxe bat baino gehiago– eta duela hamar urte ez zeuden beste arizale asko agertu dira indarrez eszenatokian. Guk baino sasoi hobea daukaten gazteak, geure begi aurrean gertatzen ikusi ditugun aldaketek ekarri-

tako egoera berria guk-geuk baino hobeto kontrolatzen dutenak. *

*

*

1997an Internetek bere zain harrapatu gintuen ARGIAko jendea. 15 urtez goiti generamatzan euskal prentsa mundu digitalean murgiltzeko ahaleginean. 1980 eta 1981eko lehen saiakeren ondotik, ARGIA bere egitura informatiko propioa garatzen hasi zen. 1982an administrazioa informatizatzeaz gain, fotokonposaketari ekin zion, garai haietan testuen tratamenduan izakera propioa zuen fotomekanikarekin segituz. Orduan ez zen Informazio Teknologia Berriak bezalako izenik eta ARGIArn apostuak funtsean egitura autonomo eta eraginkorrak eraikitzeko egin


23

ARGIAko kazetaria erredakzioan, bideoak egiten. Multimedia arloan buru-belarri murgildu gara.

ziren. Baina ahalegin hura inprimaketan eta komunikazio idatzian iraultza digitala lehertzen ari zen unean gertatu zen, eta informatika alorrean proiektu propioa antolatu zuten bazkide eta laguntzaile bizkor eta ausart batzuen babesean ARGIAk posible izan zuen tren hartara garaiz igotzea. *

*

*

1997rako, informazioa sortzetik inprimatu eta saltzeraino bere eskuz kontrolatzeko egiturak prest zeuzkan ARGIAk, AmetzagaiĂąa taldearen babesean. Lehenbiziko CD-ROMak ekoiztuak zituen, elkarrizketen bilduma historikoa biltzen zuena adibidez. Eta aldi berean, hain indar handiz sortzen lagundu zuen Euskaldunon Egunkariaren ondoan astekari gisa komunikazio esparru propioa berrantolatu nahian ari zen. Interneti sekulako interesa aurkitu zioten hasieratik A RGIA ko kideek. Bakoitzak komunikazio tresna berriari abantailaren bat nabarmentzen zion besteen gainetik. Batentzako, astekari baten inguruan bildutako komunikazio talde bati nortasuna sendotzeko bide berria eskaintzen zion amaraunak, eta Interneten lehiatzeko azpiegitura eta teknologia propio egokiak ekoiztea zen lehentasuna. Beste batek Internet kiosko erraldoi gisa baloratzen zuen, ordura arte astekari txiki bateko kazetariaren eskuetatik urrun zeuden iturri oparoak hurbiltzen zizkiona. Salmentatan ari zen kideak ARGIAren eta bere produktuen eskaparate primerakotzat irudikatzen zuen sarea. Bestalde, bazen kiderik azpimarratzen zuenik berrantolatzen ari zen euskal komunikazio esparrua-

ren baitan joko aukera berriak ematen zizkiola Internetek A RGIA ri, asterokotasunaren mugak hautsiz. Ordura arte digitalean erraz eskaintzeko prestatutako zerbitzuak on-line ipini ondoren, egunerokotasunaren beroa estreinakoz zerk emango zion aurkitu genuen: goizero eskainiko zen Euskal Kulturaren Urtekaria egiteko urte osoan zehar egiten zen bilduma lana, horra Euskal Kulturaren Haria zerbitzu berria. *

*

*

Hamar urtek denoi eman digute zerbaitetan asmatu eta beste zerbaitetan huts egiteko aukera. ARGIAk asmatu zuen eduki guztiak on-line eta berehala ipintzea hasieratik defenditzean, paperezko medio askotan Interneti beldurra zitzaion garaietan. Aldiz, ilusio handiz abiarazitako ekintza bat baino gehiago –Sareko Herriak ezin dut frakaso pertsonal bezala aipatu gabe utzi– bidean erori dira. Bidean geratu diren bezala euskarazko komunikabide eta taldeen artean Interneten inguruan sinergia aberasgarriak osatzeko aukera asko. Nago gutxitxo hitz egin dugula aukera galdu horiez eta gaur ere egunero galtzen ari garenez. Eta historiaren irakaspenak ikasi ez baditugu, seguruenik ostera sasi berdintsuetan zangotrabatuta geratuko garela. Sinergiak eta elkarlana, hain hitz ederrak eta proiektu zehatz bihurtzen hain zailak. Interneterako administrazioaren diru-laguntza publikorik ez zegoenean elkarlana zaila bazen, ez dirudi errazagoa denik oraingo aro oparoagoan. Sinergiek lekarzketen etekinen aurrean enpresa bakoitzak besteekiko


24

I R I T Z I A K

“Herritarrak hainbeste iturri, irudi eta mezuren erdian erreferentzia garbiak ere estimatzen ditu. Albisteak neurtu eta horietatik ondorioak ateratzen lagunduko dioten analisiak. Publizitateak eta marketin operazioek sortutako manipulazioen azpian dagoena ulertzen lagunduko dioten kritikak. Albiste bat damaion iturria pittin bat hobekiago ezagutaraziko dion komunikatzailea. Burrunba frenetikoaren erdian errealitatearen irakurketa lasai eta serenoagoa egiten lagunduko dion ahotsa” lehiakide izateak eragindako mesfidantzak kontrajartzen baitizkio. Baina kultura txiki batek bezala bere hizkuntza txikian ari diren komunikabide txikiek elkarren arteko sinergiak derrigorrezkoak dituzte, handien itzalpean ximelduko ez badira. *

*

*

Arin joan dira hamar urteok, arin gertatu dira aldaketa handiak, eta okerrena –edo onena– dena: aldaketotako asko ia inprebisibleak izan dira guretzako. Horra etorkizunari buruzko apustuak apaltasunez eta zuhurtziaz egiteko motibo ederra. Bestalde, Internetek euskarriak –prentsa idatzia edo telebista– aldatu ditu, eta berriak sortu; eta gainera, kontatzeko moduetan ere kanbio handiak ari da eragiten. Idazkeran, idatzia aurkezteko moduan, estetikan, idatziaren eta irudiaren arteko harremanean... Informazio kontuetan “hartzaile” eta “emaile” paperak izugarri aldatu izanak ere badu horretan zerikusia. Gutako asko, paperean hezi garenok, nola edo hala ari gara egokitzen gure hizkera eta idazkerak

tresna, garai eta irakurle berrietara. Aldiz, orain hasi dira komunikazioa produzitzen erabat digitalean –eta Interneten- hazi diren lehen gazteak. Umildadea, berriro, burutsu jokatu nahi badugu. Gazteei entzun. Gazteengandik ikasi, etxeko semealabengandik, hasteko. Digitalizazioak ekarriko dituen aldaketak hasi baino ez dira egin, eta gazteek dakartzate hurrengo aldaketen ernemuinak. Eta oparotasunez gainezkako urte hauen segidan energia-diru-lan urrien garaiak iristen direnean –beti iristen baitira– orduko aldaketek ere gazteon marka handiagoa eramango dute gurea baino. *

*

*

Eta zer-nola komunikatu Internetek ekarri duen informazio uholdearen erdian? Zer-nola esan –entzutea mereziko duen zer– informazio, sasi-informazio eta propagandazko habarrotsaren erdian? Herritarrak hainbeste iturri, irudi eta mezuren erdian erreferentzia garbiak ere estimatzen ditu. Albisteak neurtu eta horietatik ondorioak ateratzen lagunduko dioten analisiak. Publizitateak eta marketin operazioek sortutako manipulazioen azpian dagoena ulertzen lagunduko dioten kritikak. Albiste bat damaion iturria pittin bat hobekiago ezagutuaraziko dion komunikatzailea. Burrunba frenetikoaren erdian errealitatearen irakurketa lasai eta serenoagoa egiten lagunduko dion ahotsa. ARGIAren edozein irakurlek adina edo gehiago erabiltzen dut Internet. Eta oraindik ere goizetan faltan botatzen dut gosaria eta munduko informazioaren panorama bere analisis zorrotzez gozatzen zizkidan Mariano Ferrer hura. Jaioko dira berriak. * ARGIAko zuzendariaren albokoa

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da Zuzendaria: Xabier Letona Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta Elektronikoa: larrun@argia.com Telefonoa: 943 37 15 45 Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: ASP SCOOP. (ARGIAko 2.112. zenbakiarekin banatua, 2007ko azaroaren 25ean)

Larrun (115): 10 urte interneten  

Telebista genuen gazta zati handienaren jabe. Atzetik zituen prentsa eta irratia. Internet etorri zen arte. Sagua azaltzearekin, elefanteek...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you