Page 1

KUARTANGO Bizi

KUARTANGO Ayuntamiento Udala


Paisaia askotarikoen eredu zoragarria da Kuartangoko harana, bai eta geologiaren, floraren, faunaren, historiaurreko arkeologiaren eta giza jarduera tradizionalen arteko lotura estuarena ere; hala, paisaia berezia osatzen du horrek guztiak, eta EAEko Korridore Ekologikoen Sarean egoteaz gainera Interes Komunitarioko Arabako 25 gunetatik bi ditu: Arkamo-Gibijo-Arrastaria mendilerroa eta Baias ibaia.

Vadillo ibaiaren korridoreak Basabe harana izena hartzen du eta Baias ibaiarenak, berriz, Eza harana: horregatik erabiltzen dituzte Urbinako bi herriek bi izenak bereizteko. Haranaren topografia garrantzitsua da oso, klimari eta lurzoruari ez ezik topografiari ere zor baitzaio landaretzaren banaketa. Hala, interes komunitarioko pagadi, ezkamezti, artadi, basa pinudi, harizti, larre eta txilardiak daude haraneko txoko guztietan sakabanatuta, eta landaretza-sare aberats eta trinkoa osatzen dute. Haitzarteekin lotutako flora berezia ere azpimarratu behar da, espezie batzuk penintsularen iparraldeko mendietako espezie endemikoak baitira, bai eta ur-ibilguekin lotutako galeria landaretza ikusgarria ere. Hori bezain garrantzitsua da landaretza askotariko horrekin lotutako fauna: basa apoen populazio handiak, ugaztun populazio interesgarriak, hegazti harrapariak, baso-igel jauzkaria, gailurretako uhandrea...

Arabako Lurralde Historikoaren mendebaldean dago Kuartango, eta Arabako Lautaden Eskualdeko eta Añanako Eskualdeko udalerri hegoaldekoena da. Iparraldean Amurriorekin eta Urkabustaizekin egiten du muga; mendebaldean Burgosekin eta Gaubearekin; hegoaldean Erriberagoitirekin eta ekialdean Badaia mendilerroarekin. 84,4 km2-ko azalera du; Arabako lurralde historikoaren azaleraren %2,85 eta Añanako Eskualdearen %12,16 suposatzen du horrek. Anda, Andagoia, Aprikano, Artxua, Arriano, EtxabarriKoartango, Gilarte, Iñurrita, Jokano, Katadiano, Luna, Marinda, Santa Eulalia, Sendadiano, Tortura, Urbina Basabe, Urbina - Eza, Uribarri-Kuartango, Villamanca eta Zuhatzu-Koartango dira haran honetako hiriguneak.

Natur aberastasun horrek guztiak beharrezkoa egiten du argitalpen hau, auzotarrei eta bertara hurbiltzen direnei Koartangoko Haranaren natur balioak erakusteko eta horiek ezagutzen, ulertzen eta, azken batean, horiz gozatzen laguntzeko.

Haraneko hiriguneak hamar administrazio - batzordetan multzokatuta daude. Orografiari dagokionez, haran zabala da; Baias ibaiak zeharkatzen du iparraldetik hegoaldera, eta Arkamo, Gibijo eta Badaia mendilerroen artean mehartuta dago. Udalerriaren garaiera askotarikoak dira; 500-600 m-koak haranaren atzealdean, eta 700-900 metrokoak Gibijo mendilerroan, iparraldean; bertan, Marindako tontorra nabarmentzen da, 915 m-koa; Badaia mendilerroan, Koartango eta Arabako Lautada bereiziz, 1.000 m-rainoko aldea dago; eta harana hegoaldetik eta mendebaldetik ixten duen Arkamo mendilerroan, 1.100 m-tik gorakoa (Kruzetako tontorra, 1171 m). Azken bi mendilerro horien artean, mehaka sortzen du Baias ibaiak haranetik irtetean; Tetxako Ataka du izena, eta barrera naturala izateaz gainera iparralderanzko bidegurutzea ere izan da, Koartangoko Harana zeharkatzen baitu. Badillo ibaiak beste haran estuago bat zeharkatzen du; Baias ibaiarekin perpendikularrean do eta Zuhatzu-Kuartangon bat egiten du horrekin.

Texto y coordinación: Amaia Herrán Con la colaboración del Ayuntamiento de Kuartango.

1

2

Diseño: Beatriz Alonso. Fotos: Julián Diago, archivos fotográficos Pagoa S.L., Ayuntamiento de Kuartango, Grupo Espeleológico Alavés. Traducción: GDS Traductores.


“Karst” hitz alemaniarra eslovenierako “Kras” eta italierako ”carso” hitzetatik dator; “eremu arrokatsu” esan nahi du eta Jugoslavia mendebaldeko eskualde zabal bati egiten dio erreferentzia; kareharriz osatuta daude, eta sakonune itxiez gainera zuloak dituzte lurpean. Gaur egun literatura zientifikoan erabiltzen da, jatorrizko eremu haien antzekoak diren eremu eta prozesuak izendatzeko.

Haranaren dibertsitate geologikoa:

eredu karstikoa

Badaia, Arkamo eta Gibijo mendilerroetako haitzak Goi Kretazikokoak dira (orain 100-65 milioi urtekoak). Hala, haitz sedimentarioak dira nagusi, honako hauek besteak beste: • margak (buztinaren mineralez osatutakoak) • kareharriak (gogorrak)

Badaia mendilerroa bezalako eremu karbonatatuen kasuan, baina, hori ez da nahikoa; izan ere, kaltzita –mineral horretakoak dira kareharri gehienak- ez da asko desegiten eta, beraz, beharrekoak dira lurzoruko mikrobioen (humusa) eragina eta landareen arnasa horren korrosibotasuna areagotzeko; horiengandik jasotzen du horretarako behar den karbono dioxidoa (CO2). Eraso kimiko horren ondorioz, zirrikituak eta hausturak sortzen dira arrokan eta, pixkanaka, desegin egiten da kareharria, bai gainetik –kanpoko erliebe karstikoa (lapiazea edo dolinak),bai eta azpitik ere –barneko erliebe karstikoa (lur azpiko ibaiek sortutako haitzuloak)

Kareharriak margen gainean daude. Azken horiek bigunagoak direnez, azkar higatu ziren, eta horren ondorioz maila gogorrak erori eta malkarrak sortu ziren (maldak, lur-mozketak), Kuartangoko haranekoak bezalakoak.

Batzuetan, haitz bigunen zati batzuk higatu gabe geratzen dira, gainean haitz oso gogorrak dituztenak, eta muino lekuko izenekoak sortzen dira, Marinda tontorra besteak beste. Triasikoko eta Kuaternarioko bilakaeraren lekuko isilak diren beste eremu batzuk ere badira, udalerriaren ipar-mendebaldean, adibidez; Triasikoko hainbat material aurki daitezke bertan: buztin koloreaniztunak, igeltsuak eta Keuperreko ofitak edo Kuaternarioko metaketak (jalkin metaketak), honako hauek, adibidez:

[Haitzulo Badaian]

Dolina

• metaketa kolubialak: udalerriaren hegoaldean, Arkamoko mendilerroaren hegaletan eta Badaia mendilerroan. • metaketa alubial eta alubial-kolubialak: erreka eta ibai-ezpondetatik hurbil.

Lapiaz

Haitzuloetan askotariko forma bitxiak ikusten dira, hori haizez beteta dagonean sortutakoak. Lur azpiko ibaiak lur azalera eremu karstiko batean irteten direnean, iturburu deitzen diegu: horien ur-emaria txikia bada, iturri esaten diegu, eta hortik abiatuta ibai bat sortzen bada, berriz, sorburu. Gerta daiteke, halaber, kareharrizko haitzetik irteten den urak tobak sortzea landareen gainera erortzean, karbonatoa baitu; toba horiek azpiko elementuen morfologia eta xehetasunak gordetzen dituzte. Gure haranean, Tobako baltsetan ikus ditzakegu iturburuak (Torturatik hurbil), eta Ganikiko baltsetatik isuri den ura irteten da horietatik.

Glaziarrek Kuaternarioan eragindako kalterik handienak higadura eta kontinenteetako eremu handietako material metaketak izan ziren Historia geologiko konplexu horren ondorioz, hainbat ezaugarri geomorfologiko esanguratsu ditu haranak. Erliebe karstikoa, besteren artean. Geomorfología karstikoa Kuartango ipar-mendebaldean ikus daiteke, Badaia, Gibijo eta Arkamo mendilerroetan, material karbonatatuen gainean, alegia, kareharri bioklastiko grisen, margokalizen eta kareharri xaflatuen gainean, besteak beste.

• Andako harrobiko Goi Kretazikoko kareharri beltzarekin eraiki zituzten Escorialeko Monasterioaren zati bat eta Vitoria-Gasteizko San Pedro elizako aldarea. Azaleratzeari dagokionez, mailaketa nahiko erregularrak ikusten dira, maila margatsuekin tartekatuta; beraz, horrek asko errazten zituen ateratze-lanak.

Eremu karstiko horietan aztarnategi arkeologikoak, baliabide hidrikoak, aztarna paleontologikoak (horren lekuko diren fosilak) edo galeria ederrak, ur gardeneko ibaiak eta gela handiak daude. Zertan datza karsta, ordea? 3

4


Gure basoak: artadia

Zuhaitz hostoiraunkorra da, fagazeoen familiakoa, eta Europako eskualde mediterraneoan du jatorria; neurriari dagokionez ertaina da, zuhaixka gisa ere ikus badezakegu ere, plubiometriaren edo lurraren ezaugarrien ondorioz. Karraskalak dira gure basoetako espezie askoren habitat gustukoenak; hala, espezie babestuak dira harrapari eta intsektujaleak besteak beste; izan ere, gutxitzen ari dira edo komenigarriak dira.

Haran osoa natur inguru pribilegiatua da, horren paisaia aberastasuna dela eta; eta florari dagokionez, EAEko artadi zabal eta ongien kontserbatuenetako bat dauka. Artadiak dira baso-masen artean handienak (eremu honen azaleraren %22 hartzen dute, eta pagadiak (%12) eta ezkameztiak (%7) ondoren. Ler gorri basoak ere azpimarratzekoak dira.

Kuartangotik hurbil, Zuian, La Encontrada izeneko burdindegi bat egon zen.Taldeko gizon gazte edo sendoenek mozten zituzten zuhaitzak. Zaharrenak erauzteaz, adarrak mozteaz eta egur-ikatza egiteko txondorra prestatzeaz arduratzen ziren.

Pinu gorria

Gibijo, Badaia eta Arkamoko mendietako baso eta larreen ustiaketa izan da, antzinatik, Kuartangoren oinarri ekonomikoa.

(Pinus sylvestris)

Pinu gorria hosto iraunkorreko zuhaitz urria da, hazkunde azkarrekoa eta oso garrantzitsua da bere funtzioa higadura babesten, berrezkuratze zailako lur zuhaitz gabekoak janzten ditu eta. Pagoa (Fagus sylvatica) Fagazeo familiakoa da, haritzak eta arteak bezala eta hostoerorkorra da. Altitude ertaineko mendiak janzten ditu batez ere klima gozo eta hezekoak.

Horiek hobeto aprobetxatu eta kontserbatzeko, mendi eta larre komunitateak osatu zituzten hiriguneek, mendeak iraun dituzten erakunde horiek XVI eta XVII. mendeetatik daude dokumentatuta. Basoen ustiaketarako oinarrizko komunitateak ledaniak ziren. Hala: • Marinda eta Andakoek “Gibijoko Batzarra” osatzen zuten Urkabustaizko hainbat herrirekin batera, inguruko batzar nagusietako bat. • Aprikano, Zuhatzu-Kuartango , Urbina - Eza, Tortura eta Etxabarri-Kuartangokoek “Badaiako Sierra Brava” delakoa. • Anda, Andagoia eta Katadiano udalbatzek osatzen zuten Andakoa, eta Urkabustaizko Abornikanokoarekin batera “San Bernabeko Batzarra" osatzen zuten. • Lunakoa Artxua, Arriano, Gilarte eta Lunako batzarrek osatzen zuten.

Erkametza

(Quercus faginea)

Erkametzeko hostoak ia negu osoan arbolan daude; hau dela eta, hosto hauei zimelkorrak edo martzeszenteak deritzete.

Zuhaitz espezie batzuk komuneroen topagune ziren. Hala, “Bagate” artean biltzen zen Gibijoko Batzarra, Delikarekin lur-neurketa egiteko 1733an; eta Zokina haritza Kuartango, Urkabustaiz eta Zuia haranen arteko lurneurketa judiziala egiteko gune gisa aipatzen zen 1779an.

Inguruko topografia oso garrantzitsua da landaretzaren banaketari dagokionez, eta artadi, pagadi, ezkamezti ler gorri baso eta hariztiez nahiz horien serieen aldiez gain haraneko bazter guztietan banatuta daude, eta landaretza mosaiko aberatsa osatzen dute:

• Pagoaren izena, Fagus, latinetik dator eta fruituaren dela eta, jangarria esan nahi du. Gure arbasoek horren fruituak, pago-ezkurrak (Kuartangon “hobe” ere deitzen diete) euren dietan erabiltzen zituzten.

• Gibijoko mendilerroan pagadi eta ezkameztiak dira nagusi eta, hein txikiagoan, baita haritz kandudun eta ler gorri basoak ere. • Arkamoko mendilerroan eta Tetxako atakan karraskal, pinudi eta hariztiak dira ohikoenak. Karraska edo artea (Quercus rotundifolia) da espezie ugariena, basoen ezaugarri. Substratua zeinahi dela ere, ongi egokitzen da klima mediterraneora, baina atzerakada nabarmena ikusten da basoetan, lurzoru gorrietara baino ez baitira mugatzen ari, nekazaritzarako egokiak ez direnetara.

• Udazkenean mendi - hegaletan hosto gorriak dituzten zuhaitz gehienak "acer" generokoak dira, Kuartangon "azkarrio" deitzen diete. • Erleek gustuko dituzte txilarreen loreak, eta oso ezti preziatua egiten dute txilarren polenarekin. Erica generokoak erratzak egiteko ere erabili ziren lehengo mendera arte.

5

6

[Txilarra]


Gure baso eta haitzarteen

Bestalde, natur inguruaren baso-azalera handiak basoko ungulatuen populazio handiak erakartzen ditu, basurde eta orkatz populazioak besteren artean, ehiza larriaren oinarri direnak.

biodibertsitatea

Soro-muxarrak bestek utzitako zulo eta habiak erabiltzen ditu gordeleku gisa, neguko hotzari ahalik eta modurik erosoenean aurre egiteko: lotan. Gaztelaniazko ”dormir como un lirón” esaerak gustukoena zerraldo lo egitea duten horiek deskribatzen ditu.

Gure herrietara hurbiltzen den edonork ikusiko du Kuartangoko haraneko paisaien arteko kontraste ikaragarria; hala, horri lotutako habitat, flora eta fauna dibertsitate aberatsa eragiten du horrek. Altuerei dagokienez, goi-lautadetako morfologia dute, ganadutarako larreak, amildegi ikusgarriak dituzten mendilerroak, EAEko karraskal handienarekin estalita, alde leunagoak eta pinudi, artadi, ezkamezti eta pagadi trinkoz estalitako larreak, ia bertan sartzea galarazten dutenak. Baso aberastasun horrek eta klima askotarikotasunak faunarentzako baldintza egokiak sortzen dituzte; batez ere harrapari eta basoarekin lotutako ugaztunentzat.

Honako beste populazio hauek ere oso interesgarriak dira: otsoak, azkonarrak (maiz ikusten dira horren gorotza eta oinatzak), soro-muxarrak -peluxe itxura badu ere, harrapari erasokorra da-, lepahoriak -mustelido ertainak dira, gautarrak, araldian izan ezik-, basakatuak, animalia bakartia, lotsati, egunsentitar eta gautarrak, interes bereziko gisa sailkatuak, eta katajinetak; landako herritarrek basapiztiatzat dutenez, akabatu egiten dituzte.

Nerbioiko ur-jauziaren, Kuartangoko haitzen eta Tetxako amildegiaren inguruko haitzarteak haraneko paisaia eta natur inguruko esanguratsuenak dira, eta haitzarteetako hegazti errupikolen komunitate finkoa dute; izan ere, babesleku ezin hobea aurkitu dute iristeko zailak diren haitzarteetan.

[katajineta]

Katajineta edo basakatua bezalako ugaztunenak oso isilak dira eta oharkabean igarotzen dira, zorioneko animalia horiekin edo horien urrats edota gorotzekin ezustean topatzen ez bagara.

Basoko hegazti-faunari dagokionez, konifera basoetako espezieak aipatu behar dira, mendi-erregetxoa edo mokokerra, adibidez, iparraldeko zuhaitz hostogalkorretakoekin, mendi-txirriskila, oilagorra, kaskabeltz txikia edo basoetako gerri-txoriarekin besteak beste, nahiz txinbo papargorrizta edo urretxindor mediterraneoekin batera.

Ornitofaunari dagokionez, sai arrearen presentzia azpimarratu behar da.Bi metro eta erdira arteko zabalera dute hegalen artean, eta hegalari handi hauek joan-etorri luzeak egiten dituzte elikagai bila; beraz, maiz ikus daitezke mendilerroetan.

[sai arrea]

Sai zuria bezalako beste harrapari haratusteljale batzuek ere gustuko dituzte harrapari askorentzat zailak diren leku hauek. Era berean, malkar bakartuenak erabiltzen ditu arrano beltzak adarrezko bere habia egiteko eta bere harrapakinen joan - etorriak zelatatzeko lekua egiteko. Belatz handia bezalako bestelako falkoniformeak ere ikusten dira.

[Gabiraia]

Baso hauek hainbat harrapariren habitat ere badira, aztore arruntarena, gabiraiarena, arrano sugezalearena, zapelatz liztorjalearena edo hontz ertainarena, adibidez. Gailurretako uhandreak eta baso-igel jauzkariak ere ikusi izan dira mendilerroaren tontorreko hainbat putzutan.

[Baso igela]

Detektibea bazina bezala, natura arakatu eta arrastoak bila ditzakezu, leku jakin batean zer-nolako animaliak bizi diren jakiteko: • Janari hondarrak: animalia bakoitzak bere teknika propioa du hur edo ezkur bat

Mendiko korbidoak ere bizi dira haitzarte hauetan, belatxinga mokogorria eta belatxinga mokohoria besteak beste, bai eta malkar-sorbeltza bezalako hegazti errupikolak, lumaje koloretsua duen harkaitz-zozo gorria eta mendi-txirta ipurterre eta zaratatsua ere. [Belatz handia]

jateko. Goiko aldetik ireki, alde batetik...horien hortzen itxuraren, hanken eta abarren arabera....

• Gorotza: ugaztunek gorotzaren bidez markatzen dute maiz euren eremua. Goro-

tzaren itxurak eta koloreak hortik igarotako animaliaren izena adieraziko dizu! Eta animatuz gero, horren menua osa dezakezu, gorotz lehorra deseginda: haziek, ileek eta landare edo intsektu hondarrek horien bizimoduari buruzko gauzak erakutsiko dizkizute.

• Urratsak: ibai eta erreka ertzak leku egokiak dira horiek ikusteko, euria egiten duenean putzuen ertzetan aurkituko ditugu; elurra egiten duenean, berriz, are aukera egokiagoa da lan horretarako.

[Mendi-txirta]

7

8


Gure ibaiak:

Baias ibaiaren arroa lineala da, lerrozuzena eta adar gutxikoa, inguruko mendikateen artetik baitoa, eta bere testuinguru geologikoa euskal-kantabriar arroaren esparruan dago.

Baias, Badillo eta Vadillo

Kalitate biologiko ona du, eta hainbat arrain espezie aurki ditzakegu bertan, ezkailua, mendi-barboa, mazkarra eta amuarraina, besteak beste. Ekologiaren ikuspegitik, biodibertsitaterako ere ezinbestekoa da, horren mende baitaude hainbat espezie eta ekosistema.

Ia Kuartango osoa Baias ibaiaren arro hidrologikoan dago, eta ibai hori da udalerriaren ur-ibilgu nagusia.

Ibarbasoei dagokienez, bai horien landaretza estaldura, bai eta egitura eta kalitatea ere egoera onean daude zati horretan; ibarbasoaren zabalera txikitzen duten larre eta soroek baino ez dute aldatzen.

Zuhatzu-Kuartangon Vadillo ibaiaren ur-emaria jasotzen du, Baias ibaiari zut baitoa, Salbada mendilerroko eta Gibijoko medilerroaren zati bateko urak bilduz. Izen bere edukiagatik ere Vadillo baino iparralderago dagoen Badillo ibaia Urkabustaiztik sartzen da udalerrian, pixka bat aurrerago ibai nagusiarekin bat egiteko. Aurrekoek ez ezik erreka eta isurketa txiki askok osatzen dute drainatze-sarea, Fuente, Rinconada eta Eskolunbeko errekek, besteak beste. Gure ibaiak oro har baina batez ere Baias ibaia oso garrantzitsuak da; izan ere, elementu garrantzitsua da haraneko paisaia definitzeko, batez ere erliebeari itxura ematen dion higaduran oinarrituta.

Landaretzari dagokionez, zurzuridi-haltzadi mediterraneoa da ohikoena, baina haltz zuria (Alnus glutinosa), sahatsak (Salix spp), lizarrak (Fraxinus excelsior), hurritzak (Corylus avellana), iparraldeko elorri zuria (Crataegus monogyna) eta intsusa (Sambucus nigra) ere aurki daitezke. Lizarra

Ba d

illo ibaia

Sahatsa

Andagoia

Iñurrita Luna Arriano

Gilarte

Archúa

Anda

Marinda

Hurritza

Katadiano

Baias i

ba i

a

Interes Komunitarioko Leku izendatu dute eta Natura 2000 Sarean ere sartu dute.

Tortura

Haltz zuria

Sendadiano

Udalerriko ur-ibilgu gehienak Baias ibaira Etxabarri - Kuartango Santa Eulalia Urbina Basabe doaz; beraz, isurialde mediterraneokoak dira. Urbina - Eza Vadillo i baia Villamanca Gibijo mendilerroko ipar isurialdeko errekak, Jokano Zuhatzu - Kuartango berriz, Iturrigutxi, Agiturri eta Urieta, Nerbioi ibaiaren ur-jauzira doaz zuzenean, eta handik Kantauri itsasora. Uribarri - Kuartango Hala, Kuartango ipar-mendebaldean dago Kantauri itsasoa eta Mediterraneoa Aprikano bereizten dituen banaketa-lerroa.

Baias ibaiak komunikazioan duen garrantzia Arabaren konfigurazio orografiko eta hidrografikoak eta Europaren eta Iberiar penintsularen arteko ibilbide luzeko lehorreko komunikazioan duen posizio geografiko estrategikoak batetik, eta penintsularen ekialdeko eta mendebaldeko eskualdeen artean bestetik, lehen mailako bide-sarea sortu dute, Araba hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duten lau ibilbideren bidez; horiek guztiek Vitoria-Gasteiz dute erdigune eta merkantzien banaleku. Ibilbide horietako batek Baias ibaia eta Kuartango ditu protagonista: Artilea eta beste hainbat produktu -burdina, ardoa, zereala, gatza eta abar- trukatzeko Araba iparraldetik hegoaldera zeharkatzen zuen bideetako batek Baias ibaiaren ibilbideari jarraitzen zion, hainbat gunetan zeharkatu behar baitzen hori. Horren ondorio dira Kuartangoko zubi ugariak, Aprikano, Sendadiano, Archúa eta Marubay zubiak, besteak beste.

Arro hidrografikoa mugatzen duen marra (mendilerroa) da ur-banalerroa. Ur-banalerroak arro hidrografiko baten eta inguruko arroen arteko muga adierazten du.

Baias ibaiaren natur ingurua

[Aprikanoko zubia]

Gorbeiako mendi-hegaletan bat egiten duten hainbat errekatatik sortzen da, 1000 metrora, eta 60 km egiten ditu ia, Ebro ibaiarekin bat egin baino lehen; 16 kilometrotan iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du Kuartango, eta paisaia ikusgarria sortzen du amaieran: Tetxako ataka. Mehaka estu horretan barrena egiten du zintzurraren atzeko aldetik, Bilbo-Zaragoza autobidearekin, Bilbo-Miranda de Ebro trenbidearekin eta tokiko errepidearekin bat eginez. Paisaia ikusgarri horretatik pasatzerakoan, funtzionamendu konplexua erakusten du ibilguak: Ur kopuru txikia edo ertaina den sasoian, isurbide lanak egiten ditu, eta ur askoko sasoietan, berriz, iturburu lanak. Zer esan nahi du horrek? Udako hilabeteetan Baias ibaiaren zati handi bat lehortu egiten da eta putzu eta urmael batzuk baino ez dira geratzen. Hilabete euritsuetan, berriz, ur-emari handia izaten du, euri-jasen, akuiferoaren ekarpenen eta Gorbeiako elurteen ondorioz.

Foto de puente de Marubay)

• Nerbioi ibaia, Euskal Herriko ibai nagusietako bat, Kuartango sortzen da: zehazki, Urieta haitzuloan, larre, behi, ardi eta otso-zulo artean. • Ibarbasoei lotutako fauna ugariaren artetik hiru sorgin-orratz mota bereiz ditzakegu Baias ibaian: Macromia splendens, Coenagrion mercuriale eta Oxygastra curtisii, galzorian dauden espezieak.

9

10

[Coenagrion mercuriale]


Kuartangoko

Baias ibaia (IKL ES2110006): Baias ibaiari dagokionez, horren ibarbasoen egoera ona da azpimarratzekoa; haltz beltzak (Alnus glutinosa), lizarrak (Fraxinus excelsior), astigar arrunta (Acer campestre), ezkiak (Tilia platyphyllos) eta erkametzak (Quercus faginea) dira nagusi. Makal landaketak urriak dira, Arabako beste ibai batzuetan ez bezala. Ibai-ibilguaren inguruan zereal, patata eta erremolatxa soroak ikus daitezke.

eremu babestuak

Kuartangoko mugen artean, ongi kontserbatuta egoteagatik eta biodibertsitate handia edukitzeagatik azpimarragarriak diren eremu asko daude; batzuk katalogatuta daude:

Ibaiaren hainbat gunetan landaretza helofito ugari dago, Scirpus lacustris, Carex pendula eta ezpatainaz (Thypa sp) espezieez osatutakoa.

Natura 2000 Sarean dauden eremuak

Arrain komunitateari dagokionez, iparraldeko katxoa (Leuciscus cephalus cabeda) eta aingira (Anguilla anguilla) nabarmendu behar dira, baina uraren kalitatea oro har ona dela adierazten duten espezieak ere aurki daitezke, ibai-amuarraina (Salmo trutta fario) eta ibai-kabuxa (Blennius fluviatilis), besteren artean.

Biodibertsitatea babesteko duten balioa dela-eta, babestu beharreko eremuen Europako sare batean, Natura 2000 Sarean, sartzeko aukeratu diren hainbat eremu daude Kuartangon.

Hegazti-faunari dagokionez, uhalde-enararen (Riparia riparia) presentzia azpimarratu behar da; espezie kaltebera gisa sailkatuta dago eta Kudeaketa Plan baten xede ere bada Araban.

Natura 2000 Sarean bi eremu mota daude, BBE (Babes Bereziko Eremuak) eta KBE (Kontserbazio Bereziko Eremuak).

[Baias ibaia]

Kontserbatu beharreko beste hainbat eremu

Udalerrian honako hauek daude:

Badaiako Sierra Brava Kuartango hegoalde-ekialdean dago, eta 900 metrora dago batez beste goi-ordoki hau; Oteros mendiaren tontorra (1031 m) da mendilerroko gunerik altuena. Izaera karstikoa da mendilerro honen ezaugarri nagusia; erliebe irregularra eta gutxi garatutako lurzoru eskasa ematen dizkio horrek; beraz, arteek (Quercus ilex) ez dute lehiakide gehiegi, lurzoruaren sakontasuna handiagoa den eremu txikietan besterik ez dira agertzen ezkameztiz, ameztiz, pagoz eta abarrez estalitako lurrazalak. Mendilerroaren goiko aldean Badaiako parke eoliko berria osatzen duten errotak ikus daitezke.

Arkamo-Gibijo-Arrastaria (IKL ES2110004) IKLen mugek Arkamo eta Gibijoko mendilerroak, Tetxako ataka eta Arrastaria harana biltzen dituzte, Urduñako Ama Birjinaren eta Barrerilla gainaren artean. Kuartangok Sare horretan duen azalera oso handia da, Arkamoko mendilerroaren goiko aldeak eta Gibijoko mendilerroa ere sartzen baitira. • Interes Komunitarioko Lekuak (IKL): Europar Batasunaren iritziz lehentasunezkoak diren lurraldeetako habitat naturalak eta basoetako fauna eta flora babestuta biodibertsitatea bermatzeko babestutako ekosistemak dira. • Herrialdeek azterketa zientifiko baten arabera hautatutako leku horiek Kontserbazio Bereziko Eremu izango dira,eta Europako Natura 2000 Sarean sartuko dira. • Arabak Interes Komunitarioko 25 Leku ditu: 12 mendi-eremu, 7 ibai eta 4 urmael edo hezegune, europar zuzentarauek babestutako habitatak edo galzoriak dauden espezieak dituztenak. Horrez gain Hegaztientzako Babes Bereziko 4 Eremu daude (HBBE).

• Inguru errupikolekin lotutako flora oso interesgarria da, eta hainbat espezie endemiko edo urri azpimarratu behar dira: Cotoneaster integerrimus, Pritzelago alpina, Androsace villosa... besteren artean.

Arkamo-Gibijo-Arrastaria IKL ere Euskal Autonomia Erkidegoko Korridore Ekologikoen Sarean dago. Sare horrek natur interes handiko eremuen arteko konexioa ahalbidetzen du, EAEko biodibertsitatearen pixkanakako galera eteteko. Kuartangon biodibertsitatea azpimarratzekoa da, gure mendi lerroetako baso - sorta eta baso hauen fauna direla eta. [Soro-muxarra]

11

12


Abeltzaintza estentsiboa

eta paisaia

Kuartango harana Gorbeia aldeko larre berdeen eta Gaubeako zereal-soro marroien artean dago, eta nekazaritza eta abeltzaintza garrantzitsuak ez ezik haraneko paisaiaren zati ere badira.

Sistema tradizional edo estentsiboen oinarrizko ezaugarria da gizakiak eraldatutako natur ekosistema baten zati izatea, eta horien helburua da lurraldea modu iraunkorrean erabiltzea: naturaren zikloen mende daude, harreman zabala dute euren ekosistemaren landare ekoizpenarekin eta hurrengo belaunaldiei ekosistemako elementuak eurek aurreko belaunaldiarengandik jaso zituzten bezala edo hobeto uzteko beharra dute.

Antzinatik datorren abeltzaintza estentsiboak ematen die itxura mendilerroei. Abeltzaintza mota honetako ordezkari nagusietako bat, Terreña behia da. Baina espeziea arriskuan dago, eta lur hauetan bilatu behar da, hain zuzen, bere jatorria.

Alde horretatik, abeltzaintza iraunkor gisa ikusi behar dugu abeltzaintza estentsiboa.

Arabaren alde horretan eta Burgos aldean bizi izan da arraza hori. XIX. mendearen amaieran, Arabako Foru Aldundiak kontrolatzen zituen mendira igo zitzakeen hazitarako aleak, arrazaren kalitatea bermatu ahal izateko. Behi mota hori oso zabalduta zegoen. Landa eremuak husten eta soroetan makinak erabiltzen hasi zirenean, zamalanak egiteko animalia hori paraje gogorragoetara eraman zuten.

Zer onura dakarzkio abeltzaintza estentsiboak ingurumenari?

Baina gaur egun, frogatua dirudi hausnarkari txikien multzoek ingurumena kudeatzen laguntzen dutela eta beharrezkoa dela aziendak orekatzea, ingurumenari dakarzkioten onurei eusteko. Hau dela eta, abeltzaintza estensiboa eskualde hauetan berriz agertzen ari da. Berpizte honetako buruan, terreña behia ez ezik, beste arraza autoktono batzuk ere badira galzorian, mendiko zaldia, ardi latxa eta azpigorri ahuntza.

• Energia fosil gutxi behar du • Ekosistemari eusten laguntzen du • Landare estaldura kontserbatzen laguntzen du, hau da, higadura saihesten du. • Basoko suteak prebenitzen ditu, zuhaixkak kontrolatuta, erregai-biomasa gutxituta eta abar.

Euskal Herrian hamabost arraz autoktono daude egun; horietatik zazpi galzorian daude, eta bost desagertzear. Azken horien artean azpigorri ahuntza, mendiko zaldia eta terreña behia ditugu. [Mendiko zaldia]

Abeltzaintza estentsiboak haziak zabaltzen, lurra ongarritzen, biomasaren sasitza kentzen eta espezie onenak bereizten laguntzen du. Jarduera horri esker dugu egun horrelako paisaia eta natur aberastasuna. Hala ere, trabak jartzen zaizkio, oraindik, abeltzaintza tradizionala berreskuratzeko ahaleginari. Hona hemen arazo horietako batzuk: • Abeltzaintza estentsiboarekin batera basa harrapariak egotea • Belaunaldi berririk eza

[Azpigorri ahuntza]

Orain dela 100 urte baino gehiago terreña behia zen nagusi Arabako mendietan; izan ere, bere kabuz moldatzen zen larreak aurkitzeko, erraz egiten zion aurre klima gogorrari, oso gaixotasun gutxi izaten zituen eta, askotan, idiak ere ordezkatzen zituen nekazaritza

Ezinbestekoa da jarduera hori sustatzea biodibertsitatea areagotzeko eta balio historikoa ez ezik etorkizun handia duen kultura ekonomiko hori sustatzeko, kalitate handiaz gainera ez baitu kanpoaldearekiko inolako mendekotasunik.

lanetan. Soroak mekanizatzen hasi zirenean, nekazaritza eta abeltzaintza tekniketan aldaketak izan zirenean eta errentagarritasuna iraunkortasunaren gainetik jarri zenean, desagertu egin zen ia behi arraza hori, beste hainbat euskal espezie autoktono bezala.

• Mendilerroetan elorri zuriak, iparraldeko elorri zuri bakanduak daude, bazkatzen diren animaliak horiekin hazkatu eta gusturago sentitzeko. • Etxeen ondoko heskaiak garrantzitsuak dira txoriak horietan bizi daitezen eta, horrela,inguruaren oreka ekologikoari eusten lagundu.

[Terreña behia]

13

14


Otso-zuloak:

Mendilerro horretan badira beste hiru otso-zuloren arrastoak ere. Salbada mendilerroko Santiago mendian, Nerbioi ibaiaren ur-jauzitik gertu, otso-zulorik zaharra zegoen, pagoegurrez egindakoa; gero harriak ordezkatu zuen egurra. Inguru horretan dago Fontanillas izeneko otso-zuloa ere, eta Anguloko lepoko otso-zuloaren horma ere nahiko ongi dago oraindik.

eraikin bereziak

Otsoek ez dute inor epel uzten; ez kudeatzaileak, ez abeltzaintzaren inguruko ikertzaileak, ez ekologistak‌

Harri-hormekin egindako otso-zuloak otsoak irteerarik gabeko kale-zulo batera eramateko erabiltzen zituzten, zulo batera, gehienetan, artzainek han bertan hiltzeko. Gizakiak bezala, izaki sozialak dira otsoak; horregatik bizi dira taldean, agintari baten agindupean bizi diren tribuak balira bezala. Hamabost urte inguru bizi dira, eta harrapakina akitzean datza animalia basatiak harrapatzeko taktika (otsoen pausoa txakurrena baino azkarragoa da). Txakurrek ez bezala, erasoa jotzen dutenean ez dute zaunkarik edo ulurik egiten, marmar egin eta hortzak karraskatu baino ez.

Otsoa: ugaztun haragijale enblematiko eta gatazkatsua. Azken hamarkadetan, aspaldi galdutako eremu ugari ari da kolonizatzen berriz ere otsoa. Espezie horrekiko jarrera aldaketak eta landa uztea edo basa ungulatuen populazioak berreskuratzea bezalako faktoreek sustatu dute Gibijo-Arkamo eremuan aski ezaguna den prozesu hori. Arestian aipatutako faktore horiei Burgosko mendietan otsoa leheneratu izana ere erantsi behar zaie, gainera. Beraz, tarteka agertzetik artaldeentzat amesgaizto bihurtzera pasatu da. Ganadua otzanduz geroztik darama otsoak landa eremuan eta gizakiak bezalako baliabideengatik borrokatzen, ordea, 12.000 urte inguru. Abeltzainak mota guztietako metodo eta tresnen bidez egin izan dio aurre. Otso-zuloak izan dira iraganean horietako metodo garrantzitsuenak. Otso-zuloaren barruan, gelaxkak izeneko lauza bertikalek ezkutatzen zituzten ehiztariak. Herriko biztanle guztiek hartzen zuten parte otso-ehizan, baita inguruko herrietakoek ere, eta eremu zabal batetik hasten ziren otsoa biribilean xaxatzen, otsoak ihes egin ez zezan; pixkanaka-pixkanaka, makilekin eta txakurrekin zarata eginez, otso-zulora bideratzen zituzten otsoak. Behin barruan sartuta, otsoa edo otsoak aurrera egitera behartzen zituzten; ezinbestekoa zen gelaxketan zeudenek egiten zuten lan hori. Horrela, zuloan erortzen zen otsoa azkenean, eta bertan makilakadaka edo harrika hiltzen zuten.

Gibijoko mendilerroan, oinarrizko erreferentzia izan da Kuartangoko Arangatxas parajeko Gibijoko otso-zuloa, Urkabustaizekin mugan. Ongien kontserbatutakoetako bat da, gainera .

Gibijoko otso-zulo horren erabilerari buruzko erreferentziak ere badaude, 1824. urtekoak; Abeziako Udalbatzako (Urkabustaiz) auzo eta ordezkari Tomas Hoyok otsoak Gibijoko otso-zulora bidaltzeko metodoaz mintzo baitzaio gutun batean Arabako ahaldun nagusiari eta, gutun horretan, “azken 10 urtean gutxienez 10 otso� harrapatu izana aipatzen du. [Gibijoko otso-zuloa]

Azken garaietan eskopetak erabiltzen baziren ere, xaxatzeko eta zuloan akabatzeko soilik erabiltzen zituzten. Otso-zuloko horma saltatuz gero bakarrik egiten zioten tiro animaliari. Gibijo eta Arkamoko otso-zuloetan, 1956 aldera hil zuten azkenekoz otso bat horrela. 15

16


Errotak: historia eta teknologia Artzaintza, soroak, eta aridoak nahiz edateko ura ateratzea izan dira giza jarduera nagusiak Badaiako Sierra Bravan, baina 2005eko urriaz geroztik bada beste jarduera bat ere mendilerro horretan.

• Badaiako mendilerroan bazen pagadi trinko bat, baino kiskali egin zen eta erabat galduta dago ia. Goiko aldeetan larreak daude orain, eta mandoak eta behiak bazkatzen dira, hogeita hamar bat haize-errotaren artean.

NOLA FUNTZIONATZEN ZUTEN ERROTA HIDRAULIKOEK? Errotek uraren indarra baliatIbaia zen zuten; horregatik, ur-ibilgu batean edo ibaietatik hurbil egiten zituzten, eta ura presa baten bidez hartu eta ubide batetatik errotaraino eramaten zuten.

• Badaiako parke eolikoko lurrak Iruùa Okakoak, Erriberagoitikoak eta Kuartangokoak dira. Ohitua aldetik haran tradizionala da Kuartango, eta bere baliabideak baliatzen ditu; halaxe egiten du energia berriztatzaileekin ere, energia eolikoaren eskutik, mendilerroan egiten den haize bikaina aprobetxatuz. Hala, 1679 kw-ko hogeita hamar aerosorgailuk 130.000 lagunentzako beste argindar sortzen dute.

Funtzionamendua oso sinplea zen: ura ibaian egindako presatik hartu eta errotara eramaten zuten. Han, errotariak errotako makina martxa jartzen zuen, haga altxatuta, ura ubide itxi edo antapara batzuetatik pasatu zedin; horiek gurpileko pala edo alabeetara bidaltzen zuten, han gogor jotzeko.

Badaiako mendilerroko haizearen batez besteko abiadura 6m/s-tik gorakoa da, eta apenas dagoen haize-parrasta edo turbulentziarik urte osoan.

Tobera Airekoa Azpikoa

Ubide Gurpila Haga

Antapara

Alabeak

Gurpila bereziki diseinatuta zegoen, uraren indarraz mugitzeko. Ardatzaren eta errotaren gurpila osatzen zuten tarteko beste pieza batzuen bidez, mugimendua harri batera pasatzen zen (airekoa), eta orduan hastez zen ehotzen. Hala, harri finko baten gainean mugituz, azpikoan, bien arteko aleak ehotzen zituen.

Hala ere, haranaren eta erroten arteko erlazioa eta inguruak eskaintzen dituen baliabideen aprobetxamendua ez da gaurkoa. Kuartangok hamahiru errota hidrauliko daude; horietatik sei Baias ibaian eta beste zazpiak Vadillo ibaian, nahiz eta horietako bakar bat ere ez egon martxan.

Arabako ur-erroten lehen aipamenak IX. mendekoak dira. XVII. mendean, nabarmen hazi zen errota-kopurua, arto lantzen hasi baitziren, baina XVIII. mendean izan zuten garrantzirik handiena. XIX. mendearen azken aldera, baina, tresna hidrauliko horien gainbehera ekarri zuen industrializazioak.

Gainerakoei xarmarik kendu gabe, Artxuakoa, garbitegi eta errota, nabarmendu dezakegu, edo Andagoiakoa; azken hori izan zen azkena erabiltzen, 1991. urtera arte.

[Artxuako errota eta garbitegia]

Lleva la molinera pendientes de oro; las ruedas del molino dan para todo.

Irin-errotak Arabako ahozko tradizioan ere izan zuen isla, herri baten bizimoduan ezinbestekoak ziren gainerako elementuek bezala. Honako kopla honek Araban du jatorria:

Energia elektrikoaren ekoizpenak paisai aberri bat sortu du; hogeita hamar bat   aerosorgailu ikus daitezke mendilerroan bazkatzen diren zaldi eta abelburu artean, eta paraje gorri horretan aurki dezaketen itzal eskasaz baliatzen dira, nahiz eta mendi-hegalen bateko arteek landare-sare ia perfektua ere egin duten.

Gaur egun, geldirik daude errotak, haraneko landaretza eta sastraken artean ezkutatuta, galduta eta ahaztuta. Baias eta Vadillo ibaietan barrena aurki ditzakegu Kuartangoko landako ekonomiaren protagonista horiek. 17

18


i s a k i eta

Ondoren aurkeztuko dizkizugun jarduerak Kuartangoko natur inguruaren zati diren elementu asko ezagutzen eta horietara ohitzen lagunduk dizute. Hegazti-fauna, gure basoetako ugaztun populazioak eta haraneko landaretza aberats eta askotarikoa ezagutzen lagunduko dizute, bai eta ezkutuko lekuak ere, agian halakoak baziren ere ez zenekienak.

Jolastu

Ibarbasoa Baias ibaiaren ibarbasoaren haraneko zatia nahiko ongi dago. Baso horiek hainbat arrazoirengatik dira garrantzitsuak: • Euren sustraiekin finkatu egiten dute lurra, eta ibaiak eragiten duen higadura eta gainezkatzeak saihesten dituzte. • Haltza ohikoa da horrelako basoetan, eta sustraietan sinbiosian dituen onddo batzuek nitrogeno atmosferikoa finkatzen dute. • Paisaiaren biodibertsitatea areagotzen dute. • Hainbat animalia espezierentzat babesleku dira Hala ere, gizakiak gehien eraldatutako ekosistemetako bat da. Ibar basoko espezieak identifika itzazu, letrak ordenatuta.

THAIRZA

Zer txori mota da hori? Seguru aski, askotan ikusi dituzu hegaztiak Kuartangoko haranean zelatan, eta hauxe galdetu diozu zeure buruari: Zer hegazti ote da? Proposatzen dizugun proba honekin, bada, askoz ere errazago identifikatuko dituzu gure haitzarteetako hegaztiak. Saia zaitez honako silueta hauek horien jabeekin parekatzen.

Ikusi makusi...aztarna! Basoan barrena paseoan gabiltzala, nekez aurkituko ditugu animaliak; izan ere, gautarrak dira, basakatua edo lepahori arrunta bezala, edo lotsatiak edo zuhurrak, eta ezkutatu egiten dira beraientzat arriskutsua izan daitekeen edozein soinu entzun bezain laster.

Haltza

IRARLZA

STSAHAA

THLAZ AZIRU

BELATXINGA MOKOHORIA

Irudia eta hitzak

SAI ARREA

Badakizu non egin dugun argazki hau? Haraneko hamahiru errota hidraulikoetako batena da... Ikusi hutsarekin ezagutzen ez baduzu, egin ondorengo gurutzegrama lekua ezagutzeko eta, bide batez, gida hau irakurri ondoren Kuartangoko haranari buruz ikastitakoa errepasatzeko.

ARRANO BELTZA SAI ZURIA BELATZA

1. Erdaraz, gure basoetako mustelido ertaina, gautarra . 2. Badaiako Sierra Bravan ohikoa den erliebe mota, batez ere kareharriz osatutakoa. 3. Euskal Herriko ibai nagusietako bat, Urieta haitzuloan sortzen dena. 4. Lugar de Interés Comunitario 5. Alderantziz, inguruko lurrak baino altuxeago dagoen eremua. 6. Depresio karstiko itxi zirkular edo oboidea. 7. Haraneko ibai nagusia, harana iparraldetik hegoaldera zeharkatu eta Ebro ibaira isurtzen dena.

Jarraian, gure basoetako sei ugaztunen arrastoak erakutsiko dizkizugu.

OTSOA KATAJINETA ORKATZA BASURDEA

LEPAHORIA

BASA KATUA 19

20


Haranaz gozatzeko aholkuak !

Basoko logikaren jolasa Esan dugu Kuartangoko artadia Euskal Autonomia Erkidegoko zabal eta ongien kontserbatutakoetako bat dela, baina beste hainbat baso eder ere baditu, haranaren topografia bitxiaren arabera banatuta, pagadiak, ezkameztiak eta pinudiak, besteak beste.

Merezi du gure natur ingurua zaintzea. Ingurumena errespetatzeko, geure burua eta inguruan duguna errespetatu behar ditugu aurrena. Hona hemen hainbat aholku haranaz are gehiago gozatzeko eta hurrengo belaunaldiek ere beste horrenbeste egiteko aukera izan dezaten.

Logika-jolas erraz baten bidez eta emango dizkizuten pistei jarraituz beheko taula, ARTEA. ERKAMETZA, PAGOA eta LER GORRIA euren ezaugarriekin osatu beharko duzu. 1. Nire izena latinez, Fagus da eta jangarria esan nahi du. Esanahaia fruituari burzukoa da. Ez dugu ler gorriaren erabilera bera: errekuperazio zailako lurzoruak basoberritzea. 2. Arteak eta erkametzak fruitu berdina dute baina arteak lurzoru idorrak jasotzen ditu hobeto. 3. Erkametzaren fruitua ezkurra da, bere hostoak zimelkorrak dira eta ez dago mendiko alde altuetan pagoak bezala. 4. Ler gorriaren fruitua ez da pago-ezkurra. 5. Ler gorriek ez dute behar inguruneko hezetasuna baina pagoek bai behar dutela. 6. Arteak eta erkametzak mendiko alde baxuetan aruki ditzakegu. 7. Ler gorriak koniferak dira: fruitua kono edo pinaburua da.

ZUHAITZAK

LURZORUAK

Baso ibilaldietan, markatutako bideetatik ibili; prismatikoak eramateko aukera baduzu, xehetasunak ikusteko aukera edukiko duzu. Hesiak eta itxituak bere horretan utzi. Ez zirikatu ganadua zirikatu, ez sartu soroetan.

FRUITUAK/HOSTOAK

Ez utzi zaborrik. Hartu beti poltsa bat zaborra botatzeko eta zurekin eraman, horretarako leku egokian uzteko.

Materia organikoa biodegradagarria izan daiteke, baina ikusmena kutsatzen du; horregatik, bildu egin behar da, zaborra balitz bezala.

Pentsatseko... paisaia interpretatu. Mendira ostera bat egitera joan eta pentsatu: zer esan nahi du paisaiak?. Zuk ere paisaia interpreta dezakezu; behatu eta galdetu zeure buruari: • Norantz begira daude pagoak? Zergatik? Eta arteak? • Non sortzen dira ler gorriak? Gure mendien goiko edo beheko aldean? • Bereiz ditzaket zuhaitz landaketak? 21

22

Berriz erabil daitezkeen materialak eraman, erabili eta botatzeko kaxa eta ontzien ordez. Plastikozko poltsen kontsumoa murriztu. Badira aukera ekologikoagoak, oihalezko poltsak, adibidez. Egonaldia amaitutakoan, ez ahaztu ingurua txukun uzten.

Ez aztoratu basoko bizia; estalaldiak edo habia egiteko aldiak alda ditzakezu. Animalia basatirik ez elikatu, elikadura gizakiekin uztartu dezakete, eta biontzako egoera arriskutsuak eragitea. Landareak aterata edo harriak botata ingurua desegitea baino ez dugu lortzen; argazki-kamera eraman uneak eta espezieak betiko gordetzeko edo, bestela, horien marrazkiak egin. Gure egonaldiaren arrastorik ez uzten saiatuko gara. Zegoen bezala utziko dugu den-dena.

Ez egin surik eta ez erre. Udan, egin kasu suaren inguruko debekuei; sua egitea baimenduta egonda ere, araututa dago suak zer tamainakoa izan behar duen eta zein lekutan egin behar den; horretarako egokitutako guneetan, alegia, aisia-guneetan, besteak beste; Kuartangori dagokionez, Eskolunben egin daiteke, haize zakarrik ez

bada. Ezinbestekoa sua guztiz itzaltzea egonaldia amaitzen dugunean. Adeitsuak izan behar dugu bertako bizilagunekin, eta kasu egin behar diogu haiek esandakoari. Ez dugu inolako kutsadurarik eragingo, eta kontuan izango dugu zarata ere kutsadura mota bat dela.

Ez zaborrik bota herrietako zakarrontzi edo paperontzietan, masifikazio arazoak direla eta. Norberak gorde behar ditu bere hondakinak, eta hiriko edukiontzietara bota, bertara iritsitakoan. Ahal den neurrian, natur eta landa ingurua txukun edukitzen lagundu. Ez zikindu iturri, garbileku eta askak, botak edo bestelako objektuak bertan garbituta. Perretxikoak, basoko fruituak, sendabelarrak eta abar biltzea gustatzen bazaizu, gogoan izan badirela horren inguruko arauak eta behar duzuna baino ez duzula bildu behar, eta ingurua errespetatuta, betiere.

EGIZU INGURUMENAGATIK!


g lo ABELTZAINTZA ESTENTSIBOA: abeltzaintza estentsiboa kontzeptuak larreak zaindu eta aprobetxatzea esan nahi du, ganadua ustiatzeko beharrezkoa den elikadura lortzeko; ardi aziendak batez ere, hala urteko sasoirik handiena nola aldizka ukuiluan egoten direnak.

ARROKA SEDIMENTARIOAK: sedimentuak metatzearen ondorioz sortutako arrokak. Sedimentuen, horiek higatu eta garraiatzen dituen agentearen, eta jalkitze nahiz trinkotze moduaren araberakoak izaten dira arrokak. BADINA: ur baltsa edo putzua. BIODIBERTSITATE: eremu jakin batean bizi diren izaki bizidun askotarikoak. Hitz hau geneen, espezieen eta ekosistemen ikuspegitik deskriba daiteke.

DISOLUZIO: haitzak higatzeko prozesu kimikoa. Ur-kopuruaren, horren indarraren eta haitzaren ezaugarrien araberakoa da eragina. DOLINA: depresio karstiko itxi zirkular edo oboidea, diametro metriko edo hektometrikoa duena; atzeko aldea laua du, zulo endokarstikoak disolbatze edo hondoratze prozesuekin lotuta baitago.

EKOSISTEMA: sistema osoa, organismoz eta horien inguruko giroa osatzen duten faktore fisiko oroz osatutakoa. ERIKAZEOAK: Ericales ordenako landare-familia, zuhaixkak, zuhaitzak edo hosto iraunkorreko belarrak barne, gutxitan hosto erorkorrekoak. Espezie asko apaingarri gisa erabiltzen dira, azaleak eta txilarrak, besteak beste.

HOSTOIRAUNKORRAK: hosto berde iraunkorrak dituzten zuhaitz edo zuhaixkak.

FAGAZEOAK: zuhaitz familia, gutxitan zuhaixkak; hosto sinpleak, txandakatuak, erorkorrak edo iraunkorrak dituzte, estipula erorkorrekin. Gaztainondoak, pagoak, arteak eta haritzak, besteren artean.

HUMUS: hondakin organikoak usteltzetik sortutako substantzia (bakterioak eta onddoak); kolore iluna du, karbono organiko ugari baitu.

FALKONIFORMEAK: hegazti-ordena, gorputz sendo eta trinkoko eguneko harrapariak biltzen dituena, zapelatzak, putreak eta arranoak, besteak beste.

sa

KAREHARRIAK: jatorri kimiko, organiko edo detritikoa duten jalkin-haitzak, batez ere kaltzio karbonatoz osatutakoak. KARST: geomorfologian, disolbagarriak diren haitzen - igeltsua edo kareharria, gehienetan ezaugarri den modelatua.

GOI KRETAZIKO: Mesozoikoaren azken aroa.

KEUPER: germaniarreko goiko estaia osatzen duen formazio geologikoa. (Keuper = nabarra)

HABITAT: hainbat animalia edota landare espezieren bizileku den eremua, non horiek elkarrenganako nahiz leku horrekiko nolabaiteko mendekotasuna duten.

KORBIDOAK: hegazti paseriformeak, mikak eta belatxingak, besteak beste.

HARITZ KANDUDUNA: edo haritz arrunta (Quercus robur), hosto erorkorrak ditu eta atlantikoa da.

KUATERNARIO: aro geologiko nagusietatik laugarren eta azkenekoetakoa, 2 milioi urte inguru irauten duena.

HOSTOERORKOR: udazkenean eta neguan hostoak galtzen dituzten zuhaitz edo zuhaixkak.

23

24

ro LANDARETZA HELOFITOA: lohi artean hazten diren landareak; landare zutak dira, eta ur azpitik irteten dira.

a i

LAPIAZ: kareharriaren disoluziomodu oinarrizkoena: azaleko zuloak, milimetrokoak edota hainbat metrotakoak.

LEDANIA: euren lurraldeko basoak ustiatzeko hainbat hirigunek osatutako komunitatea.

MARGA: kaltzio karbonato portzentaje handi aduen buztina.

METAKETA KOLUBIAL: grabitazio-prozesuen ondorioz metatutako materiala, malkarretan ezpondak eta higakin-konoak sortzen dituena. Jatorrizko materialaz osatuta dago.

OFITAK: sumendipeko haitzak, sakontasun gutxira solidotuak; egitura bereziak dira horien ezaugarri, bestelako suzko haitzek ez dituztenak.

ORNITOFAUNA: eskualde geografiko batean bizi den hegaztimultzoa.

TOBA: arroka arin mota bat, porotsua, landareen gainera kareharria erorita sortzen dena.

TOPOGRAFIA: lurrazalaren irudi grafikoa zehazteko prozedurak aztertzen dituen zientzia. TRIASIKOA: Mesozoikoko aroa.

METAKETA ALUBIAL: ibaiak utzitako jalkina; limoa eta buztina bezalako material arina eta hondarra eta legarra bezalako material astunak biltzen ditu. Garraiatutako jalkina bertan geratzen da korrontearen abiadura txikitzearekin batera.

UNGULATUAK: gaur egungo ugaztun talde handienaren izen generikoa; ezaugarri batek batzen ditu guztiak: apoak dituzte gorputz-adarren muturretan. Zaldiak, oreinak, elefanteak eta abar biltzen ditut alde honek.

OFITAS

Profile for Angel Lopez de Luzuriaga

Kuartango Bizi  

Catálogo turis´tico de Kuartango (Alava)

Kuartango Bizi  

Catálogo turis´tico de Kuartango (Alava)

Profile for ardiluzu
Advertisement