Issuu on Google+

ARIZMENDIKIDE ORRIAREN ANTOLAKETA Pertsonalizatu ezazu arizmendikideko lehenengo orria hurrengo irudian agertzen den bezala: Google docs (Konfiguratu)

Eguraldia: (3 Hiritan)

Posta (Konfiguratu)

Data / Ordua (Gorriz)

Egutegia (Hau gero konfiguratuko dugu)

Wikipedia (gazteleraz)

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

Google noticias: (Konfiguratu: * 3 albiste * Gazteleraz * Albiste bakoitzeko irudia ikusi *5 atal: En portada, internacional, Economia, Ciencia eta Deportes. (Begiratu hurrengo irudia)

1


Egutegiaren antolaketa Egutegia antolatzeko, Google Calendar etiketa zabaltzean, egutegia agertuko zaigu, gauden hilabetea agertuko delarik pantailaren ezker aldean, eta ikuspegi desberdinak: Eguna

Astea

Hilabetea

4 egun

Agenda

Pesta単a bakoitzaren gainean klikatuz, egutegiak bere ikuspegi aldatuko du. Mis calendarios etiketaren barruan, Portu ditugun egutegi desberdinak agertuko dira. LEHENIK SORTU egin behar da egutegi berria.

Pantaila hau agertuko da, eskatzen diren datuak bete behar dira: ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

2


Sortu ondoren, Mis calendarios etiketa barruan agertuko da sortutako egutegi berri hori.

Egutegi horren eskumatara dagoen gezitxoan zapalduz, egutegiaren kolorea aldatu daiteke, egutegia ezkutatu, bera bakarrik agertarazi eta egutegian ekintza bat sortu.

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

3


ARIKETA: Sortu bi egutegi desberdin: ESKOLA eta KIROLA izena dutenak. Jarri bati kolore gorria, eta besteari urdina. Sortu ondoren, eta Configuraci贸n sakatzean, ondorengo pantalla agertuko da: Bertan agertzen dira sortuta dauden egutegiak (Calendarios pestainan), eta General pestainan emanda, ezaugarri asko aldatu daitezke.

General pestaina zapaltzean, pantailan hau agertzen da, bertan ezaugarriak aldatu daitezke:

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

4


Egutegi barruan ekintza berri bat sortzeko, aukeratu egutegi bat eta sortu botoiari eman ondoren pantaila hau agertuko zaizu

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

5


Ezaugarri asko eskatzen dira, data, zenbatean behin, ze ordutan, noiz hasi, noiz arte, non eta deskribapena. DATUAK SARTU ONDOREN GORDE!!!

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

6


Ekintza sortu ondoren, egutegiaren ikuspegira itzulita, hurrengo pantaila agertu behar da: Bertan agertuko dira sortu diren ekintza desberdinak, eta bakoitza egongo da jarrita ekintza hori sortu den egutegiak duen koloreaz.

Agenda moduko ikuspegia aukeratzen baldin bada, honela agertuko zaigu:

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

7


Egutegi bat ezkutatu nahi bada, Ocultar eman:

Kontuz, behin ezkutatuta, berriro ikusteko pantailan, Configuraci贸n eman behar zaio, eta pantaila hau agertuko da:

Pantaila honetan Mostrar eman, eta berriro Mis calendarios listaren barruan azalduko da. (begiratu beheko irudia) ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

8


ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

9


DOKUMENTUEN KUDEAKETA: Google Docs programak, guk ditugun fitxategiak Arizmendikiden kargatu, edukia aldatu, lekuz aldatu‌ orokorrean dokumentuen antolaketa ahalbidetzen du.

Aurreko irudian ikusten da, Dokumentu bat kargatu ondoren, Google Docs etiketa nola agertuko litzatekeen. Google Docs-en gainean sakatuz gero, ondorengo pantalla zabalduko da: (Bertan igota dauden fitxategiak eta dokumentuak ikusten dira)

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

10


Fitxategien kudeaketa: Configuración sakatuta, lehenik hizkuntza aukeratuko da.

Ondoren, subir pestañan sakatuz, dokumentuak “igo” ditzakegu:

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

11


Subir aukeratu ondoren, ondorengo pantailan agertzen zaigu zein artxibo eta ze izenekin igo nahi den:

Ondoren, pantailan agertuko zaigu igotako dokumentuen zerrenda osoa, baita igotako data ere:

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

12


Dokumentu bakoitzaren gainean klikatuta, dokumentua agertuko da pantailan. Adibidez, igotako dokumentua irudia baldin bada, horrela agertuko da:

Karpeta berriak sortzeko, “Todas las carpetas” jartzen duen lekuaren gainean jarri kurtsorea, arratoiaren eskumako botoiari eman eta “Nuevo” eman.

“Nuevo” horren bornean, aukera desberdinak ematen dira, eta horietatik aukeratu behar dena “Carpeta” da. Beste aukera moduan, dokumentuak (Word), aurkezpenak (Powerpoint), kalkulo orria (Excel) eta Formularioa (Access) dira. Hauek denak sarean egin daitezke, eta bertan aldatu, irudiak txertatu… ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

13


Karpeta berria aukeratuz gero, izena jarri diezaiokegu, bertako laukitxoan klikatuz.

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

14


Sortutako karpeta guzti horiek, zerrendatuta agertuko dira ezkerraldean, “Todas las carpetas” izenburupean:

Karpetei eta dokumentuei eragiketa ezberdinak egin dakizkieke: “ocultar”, “eliminar” eta “cambiar nombre”.

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

15


Karpeta etadokumentuak mugi daitezke dauden lekutik beste batetara, horretarako, karpeta edo dokumentuaren gainean jarri, arratoiaren eskumako botota sakatu eta “Mover a” aukeratu. Ondoren agertzen den pantailan aukeratu ze karpetara mugitu nahi dituzun, eta “Mover a la carpeta” aukerari eman.

Hau egin ondoren, karpeta bakoitzaren barruan sakatuz, ikusiko da nola geratzen diren antolatuta karpeta desberdinak.

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

16


POSTA ELEKTRONIKOA

Posta elektronikoa edo e-posta (ingelesez, e-mail) komunikazio sistema elektronikoen bidez (normalean Internet bidez) mezuak bidali eta jasotzea ahalbidetzen dituen sarezerbitzua da. Mezu hauekin batera, fitxategiak ere atxiki daitezke. Ohiko postarekin alderatuz, azkarrago eta merkeagoa da. Arizmendikide (G-mail posta bezalakoa da) eta Outlook-en arteko ezaugarri eta desberdintasunak honakoak dira:

ARIZMENDIKIDE

OUTLOOK

Gmail (Google mail) Googleen dohanezko e-posta zerbitzua (beta fasean) da. 2004ko apirilaren 1ean atera zen gonbidapenaren baldintzarekin. 2007an guztiz irekia bilakatu zen.

Agenda eta posta bezero funtzioak betetzen dituen Microsoften softwarea da

Dohainekoa da

Ordaindu beharrekoa da

Etiketak (koloreka jarri ahal ditugu)

Artxiboak: karpetak

“Redactar”erabiliko dugu mezu berriak sortzeko

“Crear correo”mezu berriak sortzeko

Edozein ordenagailutan erabilgarria

Ordenadore bakarrean erabili dezakegu

Spam-a dauka propagandarentzako

Ez du Spam-nik erabiltzen, baina bai “correo no deseado”

Mezuak artxibatu ahal ditugu

Ezin ditugu mezuak artxibatu

Chat-a du posta elektroniko honek

Ez du Chat zerbitzurik

.

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

17


Lehenik eta behin, Arizmendikideko posta elektronikoa pertsonalizatzeko “Configuración”en sartuko gara

Bertan “General”, hau da “orokorra” jartzen duen lekuan klik eginez ondorengo aldaketak egin ditzazkegu besteak beste: -

-

Hizkuntza (ez da euskara aukera azaltzen) Orriaren tamaina “Mi imagen” edo nire imagina: gure kontaktuek gure mezua jasotzean ikusiko duten argazkia izango dena. “Imágenes de los contactos” edota gure kontaktuen imagina deritzona: bi aukera desberdin izando ditugu atal hontan; lehenengo aukeran klik eginda, imagin guztiak azalduko dira, eta bigarrengo aukeran klik eginda, guk gure kontaktuetarako aukeratu ditugun argazkiak azalduko dira soilik. “Firma” edo sinadura: sinaduran klik eginez bidaltzen ditugun mezuetan gure sinadura azaltzea bideratuko du aukera honek. Guk idatziko dugu gure sinaduran azalduko dena.

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

18


Gure argazkia

sinadura

ARIKETA: Ipini ezazu zure argazkia “Mi imagen” jartzen duen lekuan eta ondoren, “Firma”aukeran ipin itzazu zure izen abizenak eta zein mailatan eta zein gelatan zauden. Gogoratu bukaeran aldaketak gorde beharko ditugula “guardar cambios”edo “aldaketak gorde”en klik eginda.

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

19


Ondoren, Arizmendikideko posta elektronikoaren ezkerraldean azaltzen diren aukera desberdinak aztertuko ditugu: 1. “Redactar” edo “mezu berria idatzi:

Mezu berri bat idazteko, “redactar”en klik egin ondoren aurreko leihoa azaltzen zaigu. Bertan “De”, hau da “nork”dioen lekuan gure posta elektronikoa azaltzen da eta “Para” edo “norentzat”jartzen duen lekuan mezuaren jasotzailearen helbide elektronikoa idatziko dugu. “Asunto”, hau da “mezuaren gaia” jartzen duen lekuan mezuaren izenburua jarrito dugu eta ondoren tarte txurian mezua idatziko dugu. Mezu batean dokumentuak edota argakiak atxikitzeko berriz, ondorengo prozedura jarraituko dugu:

Lehendabizi “adjuntar un archivo”n klik egingo dugu eta ondoren “Examinar” deritzon laukitxoan.

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

20


Jarraian beste leiho bat irekiko da eta bertan gure dokumentu edota argazkia nun gordeta dagoen eta zein den adieraziko dugu. Ondoren “abrir�en klik egin eta dokumentua atxikituta geratuko zaigu idazten ari garen mezuan.

ARIKETA; 1. Mezu bat bidali informatikako irakasleari (berak zuen helbideak jaso eta ondoren zuen helbideekin talde berri bat sortuz zuei bidaliko dizue mezu berri bat eta, bertan ikaskide guztien helbideak azalduko direlarik). 2. Mezu bat bidali ikaskide bati eta argazki bat atxikitu mezu honi (internetetik hartu dezakezu argazkia).

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

21


2. “Recibidos” edo “Jasotako mezuak”:

Bertan klik eginda jaso ditugun mezuak ikusi ditzazkegu. Eta jasotako mezuaren gainean klik eginda mezua irakurri dezakegu.

Mezuaren izenburua edo gaia

Mezua jaso dugun ordua

3. “Destacados” edo “nabarmenduak” Aukera honek mezu garrantzitsuak besteengandik nabarmentzeko balioko digu. “Izarra” piztuko da aukera hontan klik egiten badugu.

4. “Enviados” edo “bidalitako mezuak” Bertan bidaltzen ditugun mezuak azalduko zaizkigu. 5. “Borradores”edo “zirriborroak” Behin mezu bat idazten hasita gaudela, bidaltzeko edota amaitzeko astirik ez baldin badaukagu, karpeta honetan gordetzeko aukera ematen digu Arizmendikideko postak. Horrela beste batean mezu honekin jarraitzeko aukera izando dugu, bertan izango bait dugu gordeta. 6. “Todos” edo “guztiak” Carpeta hontan gure posta elaktronikoan ditugun mezu guztiak azalduko dira (jasotakoak, bidalitakoak, artxibatuak etab.) 7. Spam Iragarkiak diren mezuak karpeta hontara bidaliko ditu automatikoki Arizmendikideko postak eta baita guk aukeratzen ditugun helbide elektronikoen mezuak ere. 8. “Papelera” edo “zakarrontzia” Guk ezabatutako mezuak azalduko dira bertan. Bertan 30 egunez egongo dira mezu hauek, ondoren automatikoki ezabatuko dira guztiz gure posta elektronikotik. ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

22


KONTAKTUAK: “Contactos” edo kontaktutan sartuko gara orain. Bertan gure kontaktuak antolatuta egon daitezen “Talde” desberdinak sortzeko aukera daukagu “Grupo nuevo” deritzona.

Kontaktu berri bat sartzea nahi dugunean “Contacto nuevo” jartzen duen lekuan egingo dugu klik xaguarekin. Ondoren azaltzen zaigun bezalako leihoa azalduko zaigu:

ARIKETA: 1. Bertan “Informatika” hitza jarriko dugu, horrela ondoren gure gelako ikaskide guztien izen eta helbide elektronikoak sartuko ditugu

2. Behin Informatika taldea sortu dugularik, ikasgelako guztien helbide elektronikoak sartuko ditugu bertan. (ondorengo orrialdean azaltzen den modura) ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

23


Informatikako taldea aukeratuta izando dugu lehenik (bertan klik eginez, kolore urdinez adieraziko da talde hori aukeratu dugula adierazteko) eta ondoren ikur honi “contacto nuevo”jartzen duena, hau da “kontaktu berria”, klik egingo diogu eta gure gelako ikaskideen helbide elektronikoak sartuko ditugu

Gure kontaktu berriaren helbide elektronikoa eta izen abizenak jarriko ditugu (bestelako datuak ere sar ditzazkegu, hau da telefono zenbakia, helbidea etab.) jarraian eta ondoren “guardar”en, hau da “gorde”n klik egingo dugu.

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

24


- ETIKETAK: Arizmendikideko posta elektronikoak etiketa zerbitzua eskeintzen digu. Etiketa hauek gure mezuak hobeto antolatzeko eta sailkatzeko balioko digute. Hau da, jasotzen ditugun mezuak etiketatu ditzazkegu eta hauek koloreka sailkatu. Adibidez, goazen “informatikako apunteak”deituko den etiketa bat sortzera:

Behin etiketa sortu dugularik, jasotako mezuren bat etiketatuko dugu. Hortarako, lehenik eta behin mezua aukeratuko dugu

Hemen klik eginda “añadir etiqueta “informatika agindua emango diogu. Horrela, mezua etiketatuta geratuko da.

ARIZMENDIKIDE PERTSONALIZATU

25


Arizmendikide korreoentzako manuala