Page 1

IPUINAK

UNIBERTSOARI BURUZKO IPUINAK

Arantzabela ikastola

5. B

2013-2014


IRATI ETA ANDONIREN HISTORIO IKARAGARRIA Baziren behin bi ume, Irati eta Andoni. Andonik 8 urte zituen eta Iratik 9 urte. Gasteizen bizi ziren bere ama eta aitarekin. 2018ko egun batean ikastolarako bidean haize bolada handi bat etorri zen eta ondoren planeta batean aurkitu ziren, Uranon. Andoni oso kezkatuta zegoen baina Irati lasaitzen saiatzen zen. Bat-batean izozten hasi ziren eta korrika hasi nahi ziren baina izoztuta gelditu ziren. Handik 15 minutura izar bat agertu zen. -Kaixo, zer moduz?-esan zuen izarrak. -Kaixo, nor zara zu? -esan zuen Iratik harrituta. -Ni Ane izarra naiz eta zuei beroa ematera etorri naiz -esan zuen izarrak. Izarraren beroari esker urtu egin ziren eta mugitu ahal ziren. Izarraren gainean igo ziren eta Martera joan ziren. Marten lasaiago sentitu ziren baina bero handia egiten zuen, erretzen ari zirela pentsatzen zuten. Handik 3 minutura 3 extralurtar aurkitu zituzten eta Iratik esan zuen. -Kaixo, gu Lurrean bizi gara eta. Ba al dakizue non dagoen? -Bai, izarrak eramango zaituzte- esan zuen extralurtarrak. Izarra agertu zen eta bere gainean igo ziren berriro eta Lurrera iritsi ziren. Izarra agurtu eta etxera bueltatu ziren. Etxean ama eta aita zeuden baina oso, oso kezkatuta zeuden. Momentuan gertatutako guztia kontatu zieten baina gurasoek ez zuten sinesten ipuin bat zela pentsatzen zuten. Ondoren beraien logelara igo ziren eta eztabaidatzen hasi ziren: -Ez didate sinesten , ez da posible -esan zuen Iratik haserre bizian. -Baina lasai egon,handitzen garenean liburu bat idatzi ahal izango dugu eta horrela den-denak jakingo dute gure historia -esan zuen Andonik lasaitu nahian. Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabaza eta atera dadila unibertsoko plazan. Amaia


IRATI ETA JON ESPAZIOAN Bazen behin 11urteko neskatila bat, Ane deiturikoa, lagun bat zeukan, Jon deiturikoa eta 12 urte zituen, Gasteizen bizi ziren eta 2020.urtean daude. Lurrak hitz egiten zuen eta esan zien : -Kontuz!! Bi egun barru , gutxi gora – behera , zulo beltz batean sartuko gara! Jendea ,zoratuta, dena prestatzen hasi zen, zientzialariek ez zekiten zer egin. Eguna pasa ondoren , gauean, guztiok esna zeuden, eta bat-batean haize – bolada bat etorri zen. ordu 1 eta 30 minutu iraun zuen , horrek esan nahi zuen zulo beltzean sartu zirela. Denak zorabiatu ziren eta esnatu zirenerako jada barruan zeuden. Ane eta Jon esnatu zirenean dena ilun zegoen han ez zegoelako Eguzkirik , bakarrik argi izpi batzuk zeuden , eta baita ere espaziontzi baten ondoan zeuden . Orduan espaziontzia hizketan hasi zitzaien: -Ondo al zaudete? -esan zuen. -Bai ,ondo gaude ,-esan zuen Anek. Anek eta Jonek galdetu zioten espaziontziari: -Eraman ahal gaituzu? -bai noski -erantzun zion espaziontziak. (zulo- beltz barruan 5 planeta daude) eta 5 planeta hoiek lehen eguzki-sisteman zeuden, baina hor sartu ziren eta ez ziren inoiz bueltatu. Lehenengo Planeta hau oso handia zen. Lurreratzean ikusi zuten planeta “urdina zen” oso arraroa iruditu zitzaien. Esploratzen hasi ziren , baina ez zen inor ageri. Halako-batean harri bat ikusi zuten, ikutzera zihoazten eta eskua harriaren beste aldera pasa zitzaien. Harrituta geratu ziren eta hori ikusita beste aldera pasa ziren. Han barruan dena zoragarria zen, jendeari galdetzen hasi ziren: -Nola irten ahal gara zulo-beltz honetatik? Jendeak ezin zela erantzun zieten. Hortik atera eta espaziontzia hartu zuten. Bigarren planeta berdea zen eta txikitxoa, han martzianoak bizi ziren. Martzianoei gauza bera galdetu zieten , baina ez zuten beraien hizkuntza berdina, beraz, joan ziren. Hirugarren planeta bi kolorekoa zen, urdina eta laranja. Planeta horretan denak oso azkarrak ziren. Beraiei ere galdera bera egin zien . -Bai modu bat dago. 5urte barru beste zulo-beltz bat agertuko da, han barruan sartu eta berriro egongo zarete Eguzki-sisteman. 5 urte ondoren....-ze poza, gaur Eguzki-sistemara bueltatuko gara! Bat-batean haizea etorri zen. Denak zorabiatuta esnatu ziren. Zientzilariek egiaztatu nahi zuten ea eguzki-sisteman zeuden ( beraien teleskopioekin). Telebista ikusten ari zirela..... -Gaur informatu digute... EGUZKI-SISTEMAN GAUDE!!!! Jupi, denok saltoka hasi ziren. Amaiur


PROBLEMA BAT ESPAZIOAN Baziren behin bi astronauta espaziora joan nahi zutenak. Batek 37 urte zeuzkan eta besteak 34 urte. Egun batean biei espaziora joateko aukera eman zieten eta beraiek baietz esan zuten. Azkenean iritsi zen eguna espaziora joateko, transbordadore batean sartu ziren, bat-batean PSSUUSSÂĄÂĄÂĄ atea itxi zen, transbordadorea martxan jarri zen eta ziztu bizian igotzen hasi zen. Lurretik atera zirenean den-dena ilun zegoen, konturako orduko kriston zulo-beltz batekin topo egin zuten. Ez zekiten nola ihes egin motorrak apurtuta zeudelako. Transbordadorea gero eta hurbilago zegoen zulobeltzetik eta zulo-beltzak irentsiko zituen ez bazuten ezer egiten. Baina orduan batek esan zuen: -Badakit zer egin, zentralera deituko dugu ea beste transbordadorea bidatzen diguten. -Ideia ona baina, non daude walki talkiak? -galdetu zuen besteak. -Kaka, zentralean utzi ditugu! Orduan, bat-batean planeta bat agertu zen, izena zuen Pluton eta esan zuen: -Lasai, nik lagunduko zaituztet- eta zulo-beltzean sartu zen eta transbordadorea ateratzen saiatu zen. Azkenean tira eta tira eginez lortu zuen transbordadorea ateratzea eta zituzten problemak konpondu ziren, ez dakigu nola baina ez zuen axola. Lurrera itzuli ziren pozik eta alai beraien ametsa bete zelako eta zulo-belta ikusi zutelako.

ANDER


Zulo beltza Gau batean, espazioan, Eguzki-sisteman beti bezala, planetak lasai-lasai biraka ari ziren. Bat-batean “Halley” kometa Lurretik pasa egin zen, 65 urtean behin pasa egiten dena. Eguzkia izan zen kometa ikusi zuen lehena.”Halley” kometa pasa ondoren, Eguzkia pentsatzen hasi zen: -Badakit Lur planetan oso famatua naizela nire argia eta beroagatik, baina beldur handia dut, zulo-beltz erraldoi batek nire beroa , argia eta bizitza kentzearena, eta gainera, Lur planetako pertsonek behar-beharrezkoa dute, bestela inor ezingo da bizi. Zulo-beltza eerraldoi bat agertu zitzaion, eta Eguzkiak hau esan zion: -No nor zara zu?-galdetu zion Eguzkiak beldurrez kakaturik. -Ni zulo-beltz handia naiz.-erantzun zion zulo-beltzak ahots fuerte batez. -Zertara etorri zara zulo-beltz handia? -Ni? Ja! Oso arraroa da Artizarrak zuri horrelako gauzarik ez kontatzea. Bueno, kasua da Lurra xurgatu egingo dudala . Eguzkiari, hori entzun eta gero, gauza txar pilo egiteko gogoa sartu zitzaion. Orduan, Eguzkiari ideia harrigarri eta triste bat burutik pasa zitzaion, burutapen hori proposatu egingo zion: -Zulo-beltz,handia, Lurra xurgatzen ez baduzu, nire bero eta argi pixkat emango dizut! -Mmmmm.Ongi! Geroztik, Eguzkiak zulo-beltz handiarekin duen akordua betetzen du.

ANE


TXOTXOLOAK ESPAZIOAN

Bazen behin NASA-ko lantzadera batean misio batera joan behar zuen talde xelebre bat. Taldea Txuri izeneko txakurrak, , Misifu izeneko katuak eta espaziontziko komputadorak, Zerebrito izenekoak, osatzen zuten. Espaziontziak F-11zuen izena, eta 3, 2, 1, 0...,azkenean aireratu ziren. Atmosfera zeharkatzeko 12.000 km/h-ko joan behar ziren. Azkenean, espaziora iritsi ziren. Orduan, Txurik hau esan zion Zerebritori: -Ee, Zerebrito: Zein da gure misioa? -Baa, hau da zuen misioa: Saturnoko kobazulo batean dagoen landarea hartu “Bodafock”izenekoa. Gero Plutonera joan, zulo beltza sahiestuz “Kulodimundi” hirira joan eta hiriko biztanleei lagundu ea ze piruleta den goxoagoa aukeratzen. Ondoren esperimentu batzuk egin behar dituzue ea nola zuen gorputzak erreakzionatzen duten 0 grabitatearekin. Eta bueltan Uranon gelditu izozki bat jatera. Misifuk hau esan zuen: -Hainbeste! Bueno, bueno, ni etxean hain gustura nengoen eta ... Eta Txurik esan zuen: -Trankil, azkar egiten badugu etxera joan ahalko zara. -Bale, baina siesta bat egingo dut, abisatu Saturnon gaudenean. Orduan abian jarri ziren oso azkar. Txurik hau galdetu zion Zerebritori: -Zerebrito, zenbat falta da? -3 urte eta 12 egun. -Gehiegi da! Orduan zer egingo dugu Zerebrito? -Baa, argi urtera joan. -Aaa,oso ideia ona. Eta , nola egingo dugu hori? - Bada, orain botoi espezial bat dut eta argi urtera joan ahal naiteke. -Aa,ba zapaldu botoia! -Orduan botoia zapaldu eta argi urtera joan ziren. Saturnora iritsi eta kobazuloa ondo- ondoan zegoen, hantxe sartu , Bodafock landarea hartu eta Plutonera abiatu ziren. Plutonen Kulodimundira joan eta marrubizko piruleta gozoena aukeratu zuten. Bueltan zulo beltz batean sartu eta beste galaxia batean agertu ziren. Txurik esan zion Zerebritori: -Zerebrito, non gaude ? -Ez dakit- erantzun zion.


-Eeee,Saturnora iritsi gara, ala!- Harriturik Txurik hau esan zuen: -Lo egon zara orain arte !!!!!!!!!!!!!!!!! -Baaaa, bai. Zergatik?-Galdetu zion Txuriri. -Saturno aspaldi pasa dugulako.-Zerebritok oihukatu zuen: -Eta orain motorrak apurtu egin dira! Eta bat-batean Txurik ideia bat izan zuen, eta honela esan zuen: Misifu, babarrun 100 pote jan eta motorren atzean jarri. Eta Misifuk harriturik hori egin eta puzkerra bota zuen. Orduan argi urtera baino askoz azkarrago joan eta Lurrera iritsi ziren. Nasako lantzaderara hain zuzen. Azkenik, nahi gabe, puzkerra bota zuten guztiek eta Big-Bang 2 sortu zuten. AI AMAAAAAA!!!!!!!!

ARITZ I.


TURUTA KAPITAINA Orain dela urte asko galaxia oso urrun batean gizakiak bezalako izaki bizidunak bizi ziren. Haien artean armadako espaziontzi kapitain bat zegoen, Turuta Kapitaina izenekoa. Turuta Kapitainak jantzi berde bat eramaten zuen. Gerrikoan bere pistolalaserra eramaten zuen. Errubioa zen eta ile motza zuen. Begiak urdinak zituen. Pixkat despistatuta zen. Behin lotan zegoen kabinaren aulkian eta bat-batean alarma hotsa entzun zen eta maegafoniatik esan zuten: -K-9 espaziontzia espaziontzi guztiei, meteorito bat hirira abiatzen ari da! Apurtu edo miloika pertsona hil egingo dira!-. Hori entzun bezain laister, motorrak piztu eta potentzia maximoan jarri zituen, hirirantz joateko. Iritsi zenean meteoritoari bidea moztu zion eta zer gertatzen zitzaion galdetu zion. Orduan mateoritoak erantzun zion: -Asteroide bat nintzenean espaziontzi batekin talka egin nuen eta meteorito bihurtu nintzen. -Eta, zein da arazoa?- galdetu zuen Turutak. -Ba, lehen, meteoritoa izan baino lehen, nire familiarekin bizi nintzen eta hiriko espaziontziak nire lekutik mugitu ninduen. Den dena galdu nuen , familia, lagunak...-. -Orduan eraman ahal zaitut!- hots egin zuen Turutak. -Bai? Ba orduan aurrera!- esan zuen meteoritoak. Turutak soka bat bota zuen meteoritoa heltzeko. Heldu bezain laister, motorrak topera jarri zituen eta Marte eta Jupiterren arteko asteroide gerrikora eraman zuen. Iritsi zirenean meteoritoa bere familiarekin elkartu zen eta Turutari hau esan zion: -Eskerrik asko! Zure laguntza barik ez nintzen inoiz iritsiko! Abentura hau eta gero, armadaren basean lurra hartu zuen. Han generala, lehendakaria eta hiriko jende guztia zegoen. Turutak galdetu zuen: -Zer egiten du hainbeste jende hemen?-. Orduan konturatu zen denak berari begira zeudela. Momentu horretan generalak esan zuen: -Hiria salbatzeagatik, flotaren almirantea izango zara eta flotari aginduko diozu!. Orduan Turutaren espaziontziaren atea erori zen. -Eta espaziontzi berri bat emango dizugu.-amaitu zuen generalak. Handik aurrera Turuta Almirantea deitzen diote guztiek.

Aritz L.


UNIBERTSOA Behin batean bi gizon zeuden, beraien izenak Ander eta Xabier ziren. Anderr eta Xabierrek espaziora joatea nahi zuten. Kohete bat erosi zuten eta astronautaren arropa ere erosi zuten. Ondoren galdetu zion Anderrek Xabierri: -Noiz joango gara espaziora? -Bihar - erantzun zion Xabierrek. Gero biek jantzi zuten astronautaren arropa eta espaziora joan ziren. Ondoren esan zuen Xabierrek : - Noiz ailegatuko gara? -Oraintxe bertan ! - erantzun zion Anderrek . Gero ilargian zeuden eta bat-batean kohetea erori zen. Anderrek eta Xabierrek ez zekiten nola itzuli Lurrera. Pertsona batzuk esaten zuten: noiz etorriko dira Xabier eta Ander? Xabierrek eta Anderrek ikusi zituzten: izarrarrak, planetak, sateliteak, galaxiak, asteroideak, meteoritoak, zulo beltza, quasarrak... Herritar batzuk pentsatu zuten astronautak joan behar zirela espaziora Xabier eta Anderren bila. Horrela egin zuten, eta aurkitu zituztenean ekarri zituzten. Anderrek espazioko liburu bat idatzi zuen.

Asier Ortega


Etxerako lanak Tikorentzat Bazen behin Unibertsoan izarrez beteriko herritxo bat, bertan jendea oso ondo bizi zen. Herritxo horretan bazegoen errege bat, errege horrek ikastola bat eraiki zuen. Han oso pozik zeuden. Erregeak ile motza zuen, asko gustatzen zitzaion menperatzea eta irabaztea. Erregeak ikastola horretan Quasarrak, Meteoritoak, Asteroideak, Zulo beltzak, Planetak...irakasten zuen, irakasle guztiei esan zien etxerako lanak bialtzeko. Egun batean Tiko etxera joan zen eta esan zion bere amari: -Etxerako lan asko ditugu eta biharko dira. -Goazen izebaren ezkontzara, gure zai daude! Bi ordu pasa ondoren zinemara joan ziren, gero etxera joan eta etxerako lan guztiak bukatu zituen eta erregeak bikain jarri zion, eta zuen: - Oso ondo Tiko, etxerako lanak egin dituen klaseko bakarra izan zara! Bi aste eta gero esan zien ez zituela etxerako lan gehiago bialduko, ez astelehenetan, ez asteartetan eta ez ostegunetan... klaseko izar guztiak oso pozik zeuden, baina batek han atzetik esan zuen: etxerako lan gehiago bidali! Handik aurrera izar guztiak pozik zeuden, bikain ateratzen zuten eta ondo jaten zuten. Erregea hil zen eta Tikok erregea izan nahi zuen. Orduan, herritar guztiek Tiko errege izendatu zuten oso majua eta esku zabala zelako.

Be単at


Izar-iheskorra Baziren behin. laborategi batean, izar batekin esperimetuak egiten ari ziren zientzialari batzuk. Momentu batean izarrak ihes egin zuen eta inork ezin zuen zuen harrapatu. Zientzialariek, haserre, zulo-beltz bat hartu zuten. Zulo-beltza orain Argi-xurgatzailea deitzen dena, hainbeste indarrarekin, laborategia eta barruan zeukaten guztia apurtu eta arrasatu egin zuen. Zientzialariak Argixurgtzaileari mikro-bilatzaile bat jarri zioten izarra aurkitzeko eta hiltzeko. Argi-xurgatzailea izarraren bila joan zen. Izarrak bazekien nora joan Argi-xurgatzailea berarekin ez akabatzeko,Eguzkira. Izarrak bazekien eguzkiarekin bakarrik ezin zela Argi-xurgtzailea hil, orduan pentsatu zuen jende gehiago hartzea bere bidaian Eguzkiraino. Lehenik izarra meteorito batean Eguzki-sistemaraino joan zen. Bide erditik itzal bat ikusi zen metioritoaren inguruan korrikan, Argi-xurgatzailea izarra aurkitu zuen. Meteoritoa apurtu eta izarra eskutan hartu zuen. Izarrak ahotik sua bota eta ihes egin zuen. Hainbeste neke ondoren izarrak lo hartu zuen.

Norbaitek altxatu zuen, kometa handi eta indartsu batek, galdetu zion ea ondo al zegoen eta batido bat hartzera gonbidatu zuen. Izarrak galdetu zion ea bere taldera lotu nahi zuen eta kometak baietz ezan zion. Izarrak eta kometak bidaia segitu zuten eta bat-batean oihu batzuk entzun ziren. Orduan satelite bat zulo-beltz txiki batean harrapatuta zegoela ikusi zuten. Izarrak eta kometak ideia bat zeukaten.


Izarrak kometari oinetatik heldu eta indarrarekin satelitea askatu.. Hain azkar zihoan zulo-beltza, itzali egin zela, orduan eskutik helduta izarrarengana joan zen. Izarrak eta kometak sateliteari galdetu zioten ea bere taldera lotu nahi zuten eta berak baietz esan zuen. Azkenean satelitea, izarra eta kometak eguzkira iritsi ziren. Bat-batean Argi-xurgatzailea aurkitu zuten, orduan hirurek eguzkirantz bultzatu zuten. Argi-xurgatzailea hil egin zen hainbeste beroarekin eta denak oso ondo pasatu zuten.

DAVID ARANA


IZAR AUSARTA Orein dela asko, 2003-ko maiatzaren 7-an, espazioan, izartxo txiki bat zegoen. Izartxoa, txikia, oso txikia eta horia zen. Eta gainera oso ausarta zen. Egun hartan izartxoak espaziotik zehar astronauta bat ikusi zuen. Berarengana hurbildu zen eta oso atsegina iruditu zitzaionez hitz egiten hasi ziren. Baina hurrengo egunean, bere laguna, astronauta, planetak izorratzen ari zela ikusi zuen, likido bat botatzen ari zen eta planetako landareak usteltzen ari zela ikusi zuen ere. Orduko astronautarekin hitz egitera joan zen, baina astronauta oso maltzurra zenez bultza egin zion, baina izarra, txikia izan arren oso indartsua zen. Jarraian borrokan hasi ziren, zoritxarrez zulo belz baten ondoan zeuden eta izartxoak esan zuen: -Oh, ez! argi guztia xurgatuko dit! Azkenean argi guztia xurgatu zion eta ahulago geratu zen eta astronautak esan zuen : -Ja, ja! Ahulago zaude, ez daukazu aukerarik! Baina izartxoak beragan sinesten zuen eta berriro indarra eskuratzen joan zen eta astronauta maltzurrari aurre egin zion. Eta berak zeukan edabearekin planetak konpondu zituen. Orduantxe, beste izar guztiak eskerrak emanez lasai geratu ziren eta planeta guztiak garbi geratu ziren eta guztiak zorintsu bizi izan ziren handik aurrera. Eta astronauta maltzurra Jupiter planetara joan zen bizitzera, haserre, beti haserre. EIDER


MIKELEN BIDAIA Bazen Mikel izeneko astronauta bat, azkarra eta alaia zen. Egun batean Gasteizko laboratorioan zegoela , hau 2003garren urtean zen, ikertzen zegola beste planeta batean bizitza zegoela ikusi zuen eta hori egiaztatzeko espaziora joan nahi zuen. Hurrengo egunean bere espaziontzia prest zegoen, Mikel prestatu egin zen zerura igotzeko eta bizitza zegoen planetara, hau da, Neptunora joan zen. Bidean espaziontzia hondatu egin zen oso urrun zegoen Lurretik. Ez zekien non zegoen, eta bat-batean urrunetik argi bat ikusi zuen, orduan izar bat zela konturatu zen. Izarrak lagundu zion Neptunora joaten oso bidaia luzea baina polita izan zen. Mikelek planeta guztiak ikusi zituen. Quasarrak eta zulo beltzak ere ikusi zituen. Quasar bat ikertzen saiatu zen, baina izarrak esan zion hori ez egiteko, oso arriskutsua zelako. Iritsi zirenean agur esan eta eskerrak eman zizkion izarrari. Neptuno planetan jende normala bizi zela iruditu zitzaion, eta hiritik pixka bat ibili ondoren tegnologia oso aurreratua zegoela ohartu zen.Berak pentsatu zuen:�Laguntza eskatuko dut eta beste espaziontzi bat egingo didate�. Gero aspaldi desagertutako lagun batzuk aurkitu zituen .Berak ez zeukanez inor Lurrean, ba Neptunon geratu zen 3 urte. Ondoren, Mikel neska oso polit,jator, azkarra, umoretsua, alaia eta dirudun batekin ezkondu zen eta oso pozik bizi izan zen.

ENARA


METEORITO GAUA 2020-ko abenduaren 31an, NASA-ko astrofisiko batek berri oso txarrak zituen urteko azken egunarentzat: Lurrerantza bidean meteorito handi bat zetorrela. Meteorito horrek 15 bat metro zituen luze eta beste 15 bat metroko altuera. New York-etik 50km-ra jausiko zela esan zuten. Meteoritoa gas toxikoz eta beste material batzuez osatuta zegoen eta 100km-ko radio baten sartzen zen guztia apurtu edo hilko zuen, baina gasa zabaldu egingo zen eta Estatu Batuen laurden bat kutsatu egingo zuen. Telebistako eta Irratietako programa guztiak eten zituzten berri txar hori emateko. Jendeak ahalik eta azkarren Estatu Batuetatik alde egin zuen handik kanpo zuten familien etxeetara. Canada eta Mexikora gehienak , eta besteek etxe berriak erosi zituzten beste estatu batzuetan. Ejerzitoak deitu zuen NASA-ra esanez -MISILAK BOTAKO DITUGU! Baina erantzun zuten -Ez! Ez duzue meteoritoa apurtuko, misila desintegratuko da. Zeukaten denbora gutxian ezin izan zuten ezer egin eta ahalik eta korrika gehien egin zuten, baina meteoritoaren indarra 5 aldiz handiagoa izan zen, eta New York-eko hiria minuto bat baino gutxiagoan hiri bat izatetik lur eremu handi bat izatera pasatu zen. Gauza bera gertatu zen estatu guztian eta eztanda hain handia izan zenez, Europan entzun zen. 10.000 pertsonetatik gutxi batzuk salbatu ziren, 10 bat pertsona eta meteoritoak hondatutakoa konpontzeko ehunaka urte behar izan zituzten.

ENEKO


ABENTURA

ESPAZIALAK

Orain dela urte asko, urrutiko galaxia batean Lander eta Haritz, exploratzaile espazialak, bizi ziren. Egun batean Lur planetara joaten ari zirenean asteroide handi baten kontra jo egin zuten. Haritz eta Lander oso urduri jarrri ziren eta espaziontzia konpontzen hasi ziren, baina ezin izan zuten ze atzeko zati osoa falta zen . Espazioan biraka zeuden eta ezin ziren bueltatu. Orduan asteroide bati galdetu zioten: -Non gaude? Eta erantzun zien: -Nabun zaudete, Star-Wars filmean zaudete, gerrak egoten dira askotan planeta batzuk beste batzuen kontra. Bandu batean sartu behar duzue gerrara joateko .Clonak edo Jedaiak. Landerrek eta Haritzek ez zuten gerrara joan nahi eta esan zioten: -Guk ez dugu nahi gerrara joan. Ez gara bandu batera sartuko! Momentu hartan asteroide horrek hitz arraro batzuk esan eta bi mutiko agertu ziren. -Joan hemendik oraintxe bertan edo kartzelara zoazte. Lander eta Haritzen espazontzia apurtuta zegoen eta ez zuten kartzelara joan nahi.

Mutiko horrek eskua altxatu eta airean hegan hasi ziren Lander eta Haritz, eskuinera mugitu eta espaziora bota zituen eta berriro bere planetara bueltatu ziren .Istorioa kontatu zuten eta famatuak bihurtu ziren. Haritz D.


Izar Txiki Bazen behin izar magiko bat. Jaio berria zen eta oso ondo bizi zen espazioan bere aita eta amarekin. Baina bat-batean, bere gurasoak desagertu ziren eta Izar Txiki bere etxean geratu zen eta horrela hasten da gure historia. Handitu zenean ez zuen izarra izatea nahi, gizaki bat izan nahi zuen. Horregatik sorgin batengana joan zen. Honela esan zion sorginari:

- Bihurtu nazazu gizaki, mesedez! Gizakia izan nahi dut eta! Ahal duzu hori egin? Eta sorginak esan zuen: - Bai.. bai, ahal dut, baina zure lepokoa eman beharko didazu. -Bai,bai, horixe egingo dut bai.-Esan zuen Izar Txikik -Orduan tratua eginda dago- Esan zuen sorginak. Berehala sorginak Izar Txiki neska bihurtu zuen. Neska errubia, begi urdinduna eta eta soineko eder batekin jantzita. Emilye izena hartu zuen. Aurrerago nobio bat izan zuen, Raul, eta bere alabarekin oso, oso, oso ondo bizi zen. Bere aitona Luis hilda zegoen, baina zerutik ikusten zuen zein ondo bizi ziren, gorde-gordeka jolasean, quien sabe eta jolas asko ikusi eta jolastu beraiekin Emilye oso gustora egon zen oso, oso ondo bizi zela esaten zen oso gustora zegoelako Adam, Raul eta Pilirekin eta horrela bukatzen da gure historia.

irati G


UNIBERTSO ILUNA Bazen 2000. urtean Aitor izeneko astronauta bat. Aitor Gasteiztarra zen eta lagun asko zituen. Batzuetan Aitor eta bere lagunak pixka bat berritsuak ziren, baina ez bakarrik kalean baita eskolan ere. Aitor altua eta pixka bat potolotxoa zen, baina potoloa izatearena berdin zitzaion, berak nahi zuena azkarra izatea zen, baina ez azkarra korriketan, baizik eta ikasketetan. Unibertsitatea, Institutoa eta dena bukatuta astronauta ikastera joan zen. Urteak pasa eta Aitorrek espaziora joatea erabaki zuen. Aitorrek bere lagunei komentatu eta denak hasi ziren: -Zein ondo, espaziora joango zara! Espaziora joateko eguna iritsi zen. Aitorrek astronautaren arropa jantzi zuen, kohetera igo eta unibertsoa ikertzera abiatu zen . Unibertsoan zegoela argia joan zitzaion, orduan oso urduri jarri zen, baina bere buruari esan zion: -Aitor, lasaitu, argien kableak begiratu eta dena konponduko da. Pentsatu zuena egin zuen, argien kableak begiratu eta zer aurkitu zuen? Bi kable lotu gabe zudela! Orduan, elkartu eta bost minututan argia itzuli zen. Argia itzuli zenean ilargia pixka bat ikertu eta denok pozik eta dena berriro lehen bezala izatera bueltatu zen. Irati P.


2Mutil eta 2neska unibertsoan Baziren behin unibertsoan zeuden bi mutil eta bi neska. Espazio-ontzi batean zeuden. Beraien izenak hauek ziren: Tobi, Max, Lur eta Lira. Egun batean Saturnora joan ziren bertan zer zegoen jakiteko. Arraltsaldean ailegatu ziren Saturnora, oso nekatuta zeuden lau pertsoianak. Orduan, hurrengo egunera arte itxaron behar izan zuten. Hurrengo egunean Tobi lehena altxatu zen eta denontzako gosaria prestatzen hasi zen. Bukatu zuenean Lur, Lira eta Max esnatu zituen. Gosaltzen bukatu zutenean goizeko 11:00ak ziren, Maxek esan zuen bidaia bat egin behar zutela Saturno barrura eta denok ados zeuden. Orduan barrura joan ziren . Leku batera ailegatu zirenean jende asko zegoen, ez zegoen ibiltzeko tokirik, orduan esan zuten " uste dugu beste planeta batera joan behar dugula" eta Jupiterrera joan ziren. Ailegatu zirenean gaueko 12:00ak ziren eta orduan lo egitera joan ziren. Hurrengo egunean Jupiterren barrura joan ziren, Saturno bezala zegoen, baina ibiltzeko tokirik bazegoen eta orduan han bizitzera geratu ziren betirako.

jokin


ZUHAITZEN ITZULERA Lur planetan zuhaitzak desagertu ziren. Bost, lau, hiru, bi, bat: Maja tadea Jupiterrera zihoan, M. zientzilariak asmatutako azkenengo teknologiarekin egindako kapsula ezpazialean. Bidaia hasita, lau gizon adoretsu hauek inoiz baino urduriago zeuden. Arrisku asko zituen bidaia honek: asteroideak, zulo-beltzak etb. Baina gehien bat H. doktorearen laguntzaile artifizialak. Atmosfera zeharkatzen zeudela, momentu batean isiltasun nabari bat sumatu zen, I.H. kapsula espaziala unibertsora iritsi zen . Azkar-azkar kapsularen ordenagailuan Jupiterrera joateko koordenadak sartu zituen A. gidariak. Ziztu bizian zihoan I.H. kapsula espaziala. Halako batean asteroide euria izateko arriskua ikusi zuten bidean: -Azkar, asteroide guztiak apurtu behar ditugu!- esan zuen A. kapitainak. A. gidariak kapsularen laserrak aktibatu zituen eta era berean apurtu. Ez zuen denbora kalkulatu eta asteroideek laserrak apurtu zizkieten. Baina zorteak ez zuen iraun, asteroide baten barnetik H. doktorearen robot hiltzaile bat atera zen. J. komandanteak jantzi espazial berezi bat jarri eta robota hiltzera joan zen. I.H.-tik atera eta konturatu zen bere pistola laserra ez zuela hartu baina ez zegoen denborarik, eskuz hil beharko zuen. Beregana hurbildu zen eta kolpe batez burua kendu zion. Kapsulara itzuli zen bidaia jarraitzeko.


Jupiterrera iritsi ziren. Bakoitzak bere beste planetetan ibiltzeko motorra hartu eta zelula bilatzen hasi ziren. Bat-batean hots batzuk entzun zituzten. Baina beraiek bakarrik zeuden!. M. zientzilaria konturatu zen gas batzuk zirela hitz egiten ari zirenak. Gasek hau esan zuten: -Etorri, badakigu zer ari zareten bilatzen.- Maja taldeak gasa jarraitu (apur bat beltza zelako) eta zelula zegoen tokira iritsi ziren. Baina gauza txiki batek ostopatzen zuen... H. doktorearen robot guztiak eta H. doktorea beraien aurrean zeuden beraiek hiltzeko gogoekin! Ordu erdiko borroka bat ondoren H. doktorea bakarrik gelditu zen eta A. kapitainak buru-buruan tiro bat bota zion. Zelula hartu zuten, Lurrera itzuli ziren, guztia konpondu eta 3. mundu gerra bukatu zen. Julen Ziarrusta Sanz


Saturno sorginduta Bazen behin herri bat Saturnon. Herri horretan bizi ziren herritarrak oso ondo bizi ziren. Oso ondo bizi ziren, baina Saturnon ere bazeuden arriskuak. Saturnoren eremu bat hesi batzuekin itxita zegoen, eremu hori sorginduta zegoen. Han gaztelu sorgindu bat zegoen. Gaztelu hartan mamu arriskutsuak zeuden eta horregtik ez zen inor hurbiltzen. Egun batean mamuek herria suntsitu nahi zuten eta herritarrak konturatu zirenean mamu harrapatzaile bati deitu zioten. Etorri zenean mamuak justu hasi ziren herrirantz joaten. Heldu zirenean hasi zen borroka, mamu harrapatzaileak tresna berezi bat zuen eta denak hartu zituen. Herritarrek eskertu zioten eta poz pozik bizi izan ziren. Kerman Llano


UNIBERTSOA 2014ko egun batean izarrak, zortzi planetak, zulo beltza, ilargia eta eguzkia unibertsoan zeuden. Bazegoen ere futbolean jolastea gustatzen zitzaion izar gorri bat eta lagun asko zituen. 8 planetak ziren Artizarra, Merkurio, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Ilargia zuria zen eta gauero ateratzen zen. Zulo beltzak dena irensten zuen eta kolore beltzakoa zen. Eguzkia laranja zen eta argia eta bero asko ematen zuen. Izar gorria Lur planetan bizi zen eta pentsatzen zuen "hemen oso ondo bizi al da". "Hemen geldituko naiz betirako" Zeruan ilargia atera zen bere lagunekin futbolean jolastera. Astronauta bat ere atera zen eta esan zion izarrak: -Zer egiten duzu hemen? Eta erantzun zion astronautak . -Zerua ikertzen ari naiz. Ba utzi pakean, mesedez! eta joan ikertzera zerua orain. Eta joan zen eta utzi zuen pakean eta jolasten jarraitu zuten eta bat-batean zulo beltzak harrapatu zuen. Halako batean eguzkia atera zen eta izar gorria eta lagunak joan ziren eta hurrengo gaua arte ez zen atera Eta dena oso ondo joan zen.

LANDER


ETXE BAT ESPAZIOAN Behin bazegoen etxe bat espazioan, eta han familia bat bizi zen. Beti, hotza zeukatenean eguzkira joaten ziren. Baina nola ez zeukaten lagunik hitz egiteko, ba planetekin hitz egiten zuten. Gustura bizi ziren han, dena ikusten zutelako nahiz eta batzutan lagunen falta sentitu. Egun batean etxea zulo beltz batean sartu zen eta familiako denok beldur handiarekin gorantz bultzatu zuten, baina ezin zuten handik atera. Bat-batean astronauta bat agertu zen, soka bat hartu zuen bat eta salbatu zituen. Gero astronautak eraman zituen Lur planetara eta han egonda, familiakoek beste pertsona batzuk ezagutu zituzten, dendak... eta lagun asko egin zituzten. Hala ere, berriro unibertsora joan nahi zuten bizitzera eta horrela egin zuten. Baina noizean behin Lur planetara joaten ziren, eta leku asko bisitatu zituzten, New York, Japon eta beste leku batzuk ere.

MAIALEN


EGUZKI-SISTEMAKO BITXIA Orain kontatu behar dudana 1999an gertatu zen, baina nik asmatuta noski. EGUZKI-SISTEMAN bederatzi planeta zeuden, baina EGUZKI-SISTEMAKO planetek Pluton EGUZKI.-SISTEMATIK botatzea pentsatu zuten, baina bota baino lehen EGUZKI-SISTEMAKO bitxia desagertu zen . Eguzkia hain penatuta zegoen sukarraldi bat izan zuela, ondorioz, kometei sua itzali zitzaien, astronautek espaziontzia erabili beharrean, nola Eguzkiak hainbeste negar egiten zuen, urpeko-ontzia erabiltzen zuten . Bueno, nahaste-borraste bat zela! Eta Eguzkia hain haserre zegoenez, Pluton EGUZKI-SISTEMATIK botatzea erabaki zuen. 2000garren urtean Pluton EGUZKI-SISTEMARA bueltatu zen eta hauxe esan zion eguzkiak: -Zer egiten duzu zuk hemen!!!!(haserre)-eta Plutonek bitxia erakutsi zion. -Ai ama, baina ez zegoen ba bitxia galduta???-galdetu zion Eguzkiak. Eta hau erantzun zion Plutonek: -Ez, Eguzki anderea, ez!!!-eta EGUZKI-SISTEMARA bidali zuen eta bere tokian ipini zuen. Handik aurrera guztiak pozik bizi izan ziren!!!!!!!!!!!!!

Maren Ruiz de Arkaute Lonbide


MELO ETA JUPITER 2005eko neguan bazegoen 20 urteko gazte bat. Alemana zen eta astronauta izan nahi zuen, bere izena Melo zen. Den-dena horrela hasi zen, Melo telebista ikusten ari zen, Thi zuen. Egun batean telebista ikusten ari zela, Teleberri, hain justu ere, entzun zuen NASAk astronauta bat bilatzen ari zela. Bi astronauta behar zituen Jupiterren gauza bat ikertzeko, astronauta bat boluntario ausartu zen baina beste pertsona baten bila ari ziren. Hori guztia entzun eta bere amarengana joan zen berehala (korrika eta presaka), amari kontatu zion guztia. Gero Melok galdetu zion bere amari : -Amatxo, bolondres aurkeztu ahal naiz? -Ez, ez, eta ez!- Erantzun zion bere amak nahiko haserre. Egunak pasa ziren eta azkenean Melok bere ama konbentzitu zuen. Bere amak galdetu zion ea nora joan behar zuten. Melok, irribarre eginez, Berlinera joan behar zutela esan zion. Arratsalde horretan joan ziren eta egin beharreko guztia egin zuten: paper asko idatzi... Hilabete bat egon zen Melo entrenatzen. Eta azkenean eguna iritsi zen, bere amari agur esan eta Alman 4x10 Samsung (espaziontzi ona) gidatu zuen. Beste astronautak Kiu zuen izena eta oso jatorra zen, bueno, Melori hori iruditu zitzaion. 3,2,1 eta Alman 4x10 Samsung hegan hasi zen. Melo eta Kiu urduri samar zeuden. -Hilabete erdi barru Jupiterrera iritsiko gara.- Esan zuen Samon izeneko robot arraro batek. Bidean gidatzen eta hitz egiten joaten ziren, hori bai, Melok goizetan gidatzen zuen eta Kiuk, berriz, gauetan. Arratsaldetan biek. Gau batean, Melok ohera joan behar zuenean Jupiterrera iritsi ziren. Jupiterreko kometek eta gaueko konstelazioek hitz egiten zuten. Ikerketa oso azkar bukatu zuten , eta azkenean Lurrera bueltatu ziren. Melo beldurtuta zegoen ze konturatu zen Jupiterren hiltzaileak zeudela. Bat-batean Melo ohetik altxatu zen, guztia ametsa izan zen.

MEHDI.


ASTEROIDE MALTZURRA Bazein behin Txiki deitzen zen izar bat. Oso ausarta zen. Horia zen, begi txikiak eta horiak zituen eta bere ohiturak familiarekin egotea eta irakurtzea . Egun batean planetak bisitatzera joan zien, Txikiren planeta gustukoena Lurra zen, bere amak esaten zion : "gure galaxiak Esne Bidea du izena" . Geroago , etxera joan ziren afaltzera Bere amak afaria prestatzerako orduko atera jo zuten: -Kaixo, badago inor etxean?- eta Txikiren etxeko atea ireki , gurasoak harrapatu eta asteroide maltzurrak eraman zituen. Txiki bere logelatik atera zen eta eta sukaldera joan zen, dena hankazgora ikusi zuenean negarrez hasi zen. Bazekien nor izan zen, orduan, behar zituen gauzak hartu eta alde egin zuen. Baina laguntza behar zuela konturatu zen , orduan, bere lagunen etxera joan zen eta dena kontatu zienean beldurtu egin ziren, baina bere lagunaren gurasoak ziren salbatu beharrekoak eta ezin izan zuten ezetzik esan eta laguntzea erabaki zuten. - Baina non dago asteroide maltzurraren kobazuloa? -Galdetu zuten lagunek. Badakit non dagoen kobazuloa esan zuen Txikik, liburu batean irakuri nuen- Eta hara abiatu ziren. Iritsi orduko Txikiren amaren ahotsa entzun zuten : - Utzi hemendik joaten!!!!- oihukatu zuen amak. - Hiru kontatzen dudanean asteroidea joko dugu - Esan zuen Txikik. Asteroidea jotzen hasi ziren. Bitartean, Txiki bere amarengana joan zen korriketan, kaiola moztu eta etxera joan ziren guztiak korriketan . Etxera iritsi ziren eta besarkada handi bat eman zuten elkar eta oso zoriontsu izan ziren betirako. NAHIA


LAIKA TXAKURRA Behin NASAk txakur bat bidali zuen Ilargira. Txakurrak Laika zuen izena. Laika Ilargian irten zenean elurra zegoela konturatu gabe, salto egin zuen eta elurra tragatzen hasi zen. Ezin zen atera, azkenean estraluktar bat hurbildu zen eta lagundu zion irteten baina bat-batean eklipse bat egon zen eta eguzkia barrez hasi zen . Gero, Laika espaziontzira joan zen soparen bila. Ondoren estraluktarrak bere etxera gonbidatu zuen eta etraluktarrak sopa prestatu zuen. Halako batean espaziontzi bat iritsi zen, espaziontzia gaiztoa zen eta hara joan zen Ilargia apurtzeko asmoarekin, berak egindako likido batekin. Laika eta estraluktarrak bere kontra joan ziren. Hasieran gaiztoa irabazten hasi zen baina azkenean Laikak eta estraluktarrak irabazi zuten . Ondoren gaiztoa joan zen Laika eta estraluktarra oso posik geratu ziren baina Laika gaisotu zen bueltatu behar zenean espaziontzia apurtu zen eta Laika eta estraluktarrak konpondu zuten. Eta berriro NASAra bueltatu behar zenean estraluktarra negarrez hasi zen eta Laika oso triste jarri zen ez zuen bueltatu nahi, baina NASAk dei bat egin zion espaziontzitik bueltatu behar zela edo bestela han geldituko zela betirako.

Naia P


METEORITOA Baziren behin 2 neska eta 2 mutil. Neskak Aitziber eta Ainhoa deitzen ziren, eta mutilak, Unax eta Iker. Aitziber oso alaia eta dibertigarria zen. Ilea hori-horia zuen. Begiak urdinak kasi-kasi grisak, eta bere lagun hoberenak, Ainhoak, begi berdeak zituen, ilea marroia eta oso-oso azkarra zen. Unaxek ilea beltza zuen, begi marroiak, eta oso handiak. Futbola gustatzen zitzaion eta Ikerri ere. Ikerrek ilea horia zuen eta kiskur-kiskurra, begiak urdinak eta bere lagun hoberenak, Unax zen. Unax, Iker, Aitziber eta Ainhoa lagunak ziren , eta laurak, udalekuetara joan ziren. Udalekuetan oso ondo pasatzen ari ziren , baina egun batean, tontakeriak egiteagaitik, monitoreak zigortu zituen. Udalekuetako etxean geratu behar izan zuten besteak hondartzara joan ziren bitartean. Baina bat-batean: PUUUM!!! Meteoritoa bat erori zen beraien aurrean!! Hondartzan zeudenak, korriketan beraiengana joan ziren. Meteoritoak zulo handi bat utzi zuen lurrean, baina Alexek korriketan tapatu zuen, eta ez ziren konturatu meteorito bat erori zela. Gauean, neskak eta mutilak ohean zeudela, bat-batean Alexek esan zuen:

- Benga, goazen zulora ikertzera!- Eta laurok joan ziren. Zulora sartu eta....Espazioan zeuden!! Begiak ireki eta ilargian zeuden.


Saltoka eta saltoka ibili ziren planeta batetik bestera. Oso ondo pasatzen ari ziren, baina denbora pasa eta pasa, udalekuak bukatu ziren, eta orduan ez zekiten nola atera handik... Aitziberrek zulo beltz bat ikusi zuen , eta hara joan ziren. Udalekuetan zeuden baina... ez zuten gogoratzen ezer, eta zigortuta zeuden, lehen bezala, gauza bera pasatu zen, baina meteoritoa ez zen erori, eta azken eguna zen. Udalekuak bukatu eta dena normala zen, eta ez zuten espazioko abentura gogoratzen, bakarrik udalekuak..aleku

Naiara


UNIBERTSOA Bazen behin espazioan zegoen astro bat, eta astro hori Olaziola deitzen zen. Izar bat zen eta abentura bat izatea nahi zuela esaten zuen. Abentura hoberena izango zela esaten zuen. Egun batean, futbolean jolasten ari zen asteroidearekin geure hizkuntzan, eta bat-batean eguzkiak Zulo Beltzara bota zuen. Eta hara joan zen asteroidearen bila. Konturatu orduko baso batean agertu zen. Kartel bat zegoen, irakurri zuen eta hau jartzen zuen: �Ez pasatu hemendik, botabosa dago�. Baina bera handik pasatu zen eta botabosa atera zen koba batetik korrika izarra harrapatzera eta lianatik kolunpiatzen. Bat-batean erreka bat zegoen eta ezin zuen zeharkatu.. Esnatu zen eta esan zuen: -Eskerrak amets gaizto bat izan den! Orduan, jolastera joan zen . KALABAZIN KALABAZAN HAU BUKATU DA OIHAN


BIDAI BAT ESPAZIORA Bazen behin Julen izeneko mutiko bat. Oso ausarta eta jatorra zen. Egun baten mendira joaterakoan zauritutako potxoka bat aurkitu zuen. Mendiaren tontorrera eraman zuen, han sendatzen saiatu zen eta bat-batean menditik jausi eta Plutonen agertu ziren. Plutonen zeudela norbait hitz egiten hasi zen: - Kaixo, ni Pluton naiz, zuek zeintzuk zarete? - Ni Julen naiz. - Eta ni Puntxi. -Non gaude? -Galdetu zuen Puntxik. -Plutonen.

-Plutonen!!! Nola aterako gara hemendik?- Esan zuen Julenek. -Ate horretatik. - Horretatik!-Esan zuen Puntxik. - Bai! - Ba, goazen!- Esan zuen Julenek. Ateruntz zihoazela lurrari itsatita gelditu ziren grabitateagatik, eta han egon ziren egun guztian. Gaua zela Puntxik askatzea lortu zuen, eta Julen hartu eta azkenean atera ziren. Hurrengo egunean, bere amak esan zionean mendira joan behar zuela, guztia amets bat izan zela konturatu zen.

Xabier Uriguen.

Ipuinak 5 b  
Ipuinak 5 b  

Unibertsoari buruzko ipuinak

Advertisement