__MAIN_TEXT__

Page 1

ARABAKO ERRIOXAN GARATUKO DIREN EUSKARAZKO JOLAS TXOKOETAN LAN EGITEKO AISIALDIKO BEGIRALEREN HAUTAKETARAKO PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRIAK. LEHENENA.- Helburua Deialdi honen helburua da euskarazko ezagupenak izango dituzten aisialdiko begiraleak kontratatzea, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak antolatu dituen eta Arabako Errioxan garatuko diren euskarazko jolas txokoetarako. Jolas txoko horien helburua aisialdian euskararen normalizazioa izanik, hizkuntza helburuen lanketa berezia egingo da. Aipatutako helburuez gain, proiektu mota hauei lotu ohi zaizkien bestelako helburu orokorrak ere zehaztuko dira: sozializazioa, bazterketarik gabeko balore eta jarrerak garatu, parte-hartze aktiboa eta iniziatiba sustatu, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, ingurumenarekiko jarrera positiboak sustatu, partehartzaileen udako oporraldiko aisialdia betetzea. BIGARRENA.- Hautagaiek bete beharreko baldintza orokorrak 1.-Funtzio publikoan sartzeko zehaztutako orokorrak. 2.-Funtzioen garapen normala eragotziko duen gaixotasun edo ezindurarik ez izatea. 3.-Arabako Errioxan bizitzea. HIRUGARRENA.- Hautagaiek bete beharreko baldintza zehatzak 1.-Gutxieneko euskara maila B2 Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren arabera, HABEko 2. maila edo Batxilergoa D ereduan egin izana. 2.-Haur-heziketarekin zerikusia duten ondorengo tituluren bat izatea: -Aisialdiko begiralea. -Maisu-maistra ikasketak. -Haur-heziketarekin zerikusia duten bestelako titulazioak. LAUGARRENA.- Eskaerak aurkeztea Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaerak Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako lehendakari jaunari bidaliko zaizkio. Eskaerak aurkezteko azken eguna 2015eko ekainaren 12a izango da. Honen berri Entitateko web orrian eta iragarki-taulan argitaratuko da. Eskaerarekin batera alegatutako merituak egiaztatzeko dokumentuak entregatuko dira. Ez dira baloratuko eskaerak aurkezteko epealdian alegatu eta egiaztatu gabeko merituak. Bestetik, eskaerarekin batera, ondorengo dokumentazioa aurkeztuko da: 1.-Curriculuma. 2.-N.A.Naren fotokopia.


BOSGARRENA.- Kalifikazio-epaimahaia Eskaerak aurkezteko epea behin amaituta, kalifikazio-epaimahaiak baloratuko ditu aurkeztutako eskaerak; onartuen eta baztertuen zerrenda onartuko du. Baztertutako hautagaien zerrenda entitateko web orrian eta iragarki-taulan argitaratuko da. Eskaera bat baztertzeko nahikoa izango da derrigorrez bete beharreko baldintzak ez betetzea edo nahikoa ez egiaztatzea. Baztertuek 2 lanegun izango dituzte alegazioak aurkezteko. SEIGARRENA.- Hautaketa txanda, hautaketa sistema Hautaketa txanda: meritu lehiaketa. Hautaketa sistema: lehiaketa-oposizioa. MERITU LEHIAKETA A) Lanbide-esperientzia. 1.- Aisialdiko ekintzetan esperientzia, hilabeteko 0,5 puntu; gehienez ere, 5 puntu arte. 2.- Umeekin irakaskuntzan izandako esperientzia, hilabeteko 0,3 puntu; gehienez ere, 2 puntu arte. B) Prestakuntza. 1.- Aisialdiko zuzendari: 2 puntu. 2.- Aisialdiko begirale: puntu 1. 3.- Kirol begirale: 0,5 puntu. 4.- Irakasle eta pedagogia ikasketak edo antzekoa: puntu 1. 5.-Emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko prestakuntza: 0,5 puntu. C) Euskararen ezagutza. 1.- Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C1 maila edo baliokidea: 2 puntu. ZAZPIGARRENA.- Kalifikazio-epaimahaia Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako animatzaile soziokulturala eta euskara teknikaria. ZORTZIGARRENA.- Kalifikazio-epaimahaiaren proposamena Kalifikazio-epaimahaia elkartu eta hautagaiek aurkeztutako merituak baloratuko dira. Jarraian, hautagaien artean aukeratutako pertsona eta ordezkoak zehaztuko dira, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Zerrenda hori Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako presidenteari aurkeztuko zaio izendapen proposamenarekin batera.


BEDERATZIGARRENA.- Lan-poltsa osatzea. Eskainitako lanpostuak eskuratzen ez dituzten hautagaiekin lan-poltsa bat osatuko da aldi baterako ezintasunagatik sor litezkeen plaza hutsak betetzeko edo antzeko ezaugarriak dituzten postuak betetzeko. HAMARGARRENA.- Dagokion jurisdikzioa Bide administratiboari amaiera emango dioten erabakien aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezartzeko aukera egongo da, zehaztutako jurisdikzioa arautuko duen Legea jarraituta. Era berean, hautaketa-prozesu honen ondorioz sortutako gatazkak Administrazioarekiko auzi-jurisdikziopean egongo dira. Guardian, 2015eko maiatzaren 25ean

Profile for Arabako Errioxa

Bases monitor tiempo libre 2015 05 19 eusk  

Bases monitor tiempo libre 2015 05 19 eusk  

Advertisement