Page 83

ekaina Jai Herrikoiak, UPNren jo puntuan Udaberriarekin batera auzoko jaiak iristen dira urtero, eta hauekin batera UPNren jai herrikoiei oztopoak eta debekuak. Bereziki nabaria izan zen Barañaingo herri mugimendua eta UPNko alkatearen artean izandako pulsoa. Azkenean herri mugimendua garaile atera zen.

Jaiak denontzat ozen oihukatu zen Barañaingo UPNko alkateak herri mugimenduak antolatutako hainbat ekimenak debekatu zituen (horien artean txoznak herrian jartzea) eta beste batzuei neurri zorrotzak ezarri zizkien. Herri mugimenduak heurek egiten zuten lana mespetxatzen zutela uste zuten eta holako egoeran jaiak ezin zirela ospatu adierazi zuten. Negoziazioetan ibili baziren ere, ez zuten lortu UPNren iritzia aldatzea. Hala ere, herrian sortu zen mugimendu herrikoia oso haundia izan zen, ehundaka pertsona mobilizazioetan parte hartuz, udal batzarretan protestak eginez, jaietako ekitaldi ofizialei boikota eginez eta azkenean herri mugimenduak prestaturiko egitarau alternatiboa aurrera eramanez.Aste horietan poliziaren jazarpena etengabe izan zen, goardia zibilak hainbat karga eginez, eta foruzaingo bat bere pistola herriko plazan atera zuen hainbat gazteei mehatxatuz. Iruñean, bestealdetik, UPNk Gora Iruñea plataforma eskatutako baimen guztiak debekatu zituen eta plataforma honen aurka kriminalizazio prozesua hasi zen, ETArekin lotuz. Udaletxeko oposizio guztiak jarrera hau kritikatu zuen.

Arrosadia eta Iturramako jai batzordeak Iruñeako Udaletxearen oztopoak eta debekuak salatu zituzten. Arrosadian udaltzainen aldetik jasandako jazarpena jarri zuten adibide gisa, eta Iturraman hainbat ekimen arriskuan zeudela ohartarazi zuten.

83

Profile for Apurtu Apurtu

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

Profile for apurtu
Advertisement