Page 79

ekaina Nafarroako gazte independentistek euskal gazteriak pairatzen ari zen errepresio eta jazarpen mota ezberdinak salatu zituen.

GOARDIA ZIBILAK GAZTE BAT BILUZTU ETA MEHATXATU ZUEN LEITZALDEKO ERREPIDE BATEAN Gaztea kotxetik irtenarazi zuten pistola zeramaten gizon kaputxadunek. Ondoren biluztu eta lurrean bota zuten, pistola non zeukan behin ta berriz galdetzen ziotenean.

79

Iruñeako gazte batek Goizueta eta Leitza arteko Basakabi bazterrean ustez guardia zibilak ziren gizon batzuen aldetik jasandako tratua salatu zuen. Gaztearen testigantzaren arabera, Goizuetatik Iruñera joaten zenean kotxe bat gurutzatu zitzaion errepide erdian, eta ibilgailu horretatik hainbat gizon atera ziren. Kaputxak zituzten gainean eta pistolak eskuetan. Gaztea kotxetik aterarazi eta lurrera bota zuten, pistola non eramaten zuen oihuz galdetzen. Gaztea errepidetik urrundu zuten mendira eramanez eta bere kotxea ere erditik kendu zuten. Ustezko poliziek gaztea biluztu zuten eta galdeketa egiten zioten bitartean bere kotxea sakonki miatu zuten. 45 minutu pasa zirenean aske utzi zuten, baina lehenago kontuz ibiltzeko esan zioten, mehatxu gisa. Nafarroako gazte independentistek emandako prentsaurreko batean “eraso” gehiagoen berri eman zuten, azken aste horietan jazarpen poliziala, mehatxuak, telefono deiak, kolaboratzeko eskaintzak eta holakoak gertatzen ari zirela esanez.Adibide gisa eta Goizueta eta Leitza arteko bidean gertatutakoa alde batera utziz, Ultzamako gazte batek guardia zibilaren jazarpen itogarria pairatzen zuela baieztatu zuen. Haien arabera, guardia zibilak gazte honen etxe azpian izan ziren etengabe. Beste aldetik, Zizurko gazte batek poliziarengandik telefono bidezko mehatxuak jasaten ari zela salatu zuten.

Profile for Apurtu Apurtu

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

Profile for apurtu
Advertisement