Page 72

EGUNEZ EGUN Hodei Ijurkori jipoia Hodei Ijurko Iturramako euskal preso politikoak espetxean jasandako jipoiak salatu zituen. Kartzelariek bi aldiz jipoitu ondoren isolamendura eraman zuten.

Hodei Ijurko Soto del Realko kartzelariek jipoitu zuten maiatzaren 3an. Egun horretan Ijurko Iruñetik iritsi zen, bertan epaiketa bat izan ondoren. Soto del Realko espetxean ingresoetako moduluan sartu zuten. Ingresoetan jende pila bat zegoen eta berak eta beste preso arrunt batek ingresoetako deia eskatu zuten. Dirudienez funtzionarioetako batek gaizki hartu zuen beraien

eskaera eta gutxira beraien gauzak miatzen hasi ziren. Preso arruntaren gauzak arazorik gabe miatu zituzten, baina Hodeiren gauzak begiratzen hastean, zituen paper guztiak erretenitu behar zizkiola adierazi zion, besteak beste segurtasunetik pasaturiko gutunak, gurasoen lan agiriak, telefonoz deitzeko fakturak... Honen aurrean Hodeik gauza horiek ezin zizkiola erretenitu adierazi zion eta funtzionarioak berak nahi zuena erretenituko ziola esani zion. Eztabaidan hasi ziren eta funtzionarioak zaplaztekoa eman zion Hodeiri. Bertan zeuden bi funtzionarioek lurrera bota eta ostikoz jo zuten, batek oina buruan jarri zion eta ondoren besteak porrarekin jo zuen gorputz osoan. Honek 5 minutu iraun zuen eta ondoren 8 funtzionarioz osatutako talde bat iritsi zen, zerbitzu-burua aurrean zutela. Isolamendura eraman zuten, eta isolamenduko ziegan 5 funtzionario sartu ziren berarekin batera eta berriz jipoitu zuten. Ondorengo 3 egunak erabat isolaturik eduki zuten, soilik lehen egunean mediku baten bi minutuko bisita bat izan zuen. Ondoren Valdemorora eraman zuten eta gero Galizian dagoen Curtiseko espetxera mugitu zuten, beti ere isolamendu egoeran.Valdemoroko espetxean bere abokatuarekin egoteko aukera izan zuen, eta Hodeik salaketa jartzeko asmoa zuela adierazi zuen.

Askatasuna “Euskal preso politikoei ezartzen zaien espetxe politikaren krudeltasunaren adierazle garbia da Hodeiek jasan duen erasoa”

Askatasuna “Jipoitua eta gainera isolatua, egunero bere ziegan 20 orduz egoteko behartuta. Hori da espetxe sistemaren benetako aurpegia”

Mai. 29 AI DENUNCIA LA TORTURA AA

AI denuncia ante el Parlamento navarro la práctica de la tortura, recogida en su último informe. Mai. 29 DENUNCIA DE TORTURAS

El preso político Joseba Lerin se niega a declarar sobre su denuncia de torturas en presencia de guardias civiles que le custodian. El TAT denuncia que esta práctica intimidatoria es norma casi general. Maiatzean GOARDIA ZIBILAK GOIZUETAN EGITEN DIREN MOBILIZAZIOEN GATIK KEZKATURIK

Herrian egiten diren mobilizazioengatik galdezka joaten dira goardia zibilak alkatearengana. Baimenik gabe egiten direla esaten diote, eta ea nortzuk antolatzen dituzten galdetzen diote. Alkateak ezer ez dakiela esaten du. Bestalde, kontrol batean gazte bati gaztelainiaz gaizki hitz egiteagatik especimen deitzen diote, berataz barre egiten.

72

Profile for Apurtu Apurtu

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

Profile for apurtu
Advertisement