Page 64

EPAIKETA POLITIKOAK “Madriletik datorrena txarra edo hagitz txarra izaten delako, itxaropen ttikia dugu” Oskar Goñi Berako zinegotzia zen atxilotua izan zenean. Urte bete pasa zen espetxean, ondoren aske geratzeko, nahiz eta orain auziperatuen artean egon. Ttipi Ttapa aldizkarian Udalbiltzaren auziaren V. urtemugan elkarrizketa egin zioten Goñiri. Bere ustez “Euskal Herria nazioa dela eta elkarrekin lan egiteko beharra badagoela” eta hori da “zigortu nahi dena.” Entzutegi Nazionalak tesi bat jarri duela indarrean aipatzen du,“eta horren arabera ETAren helbu-

ruarekin bat egiten duena ETA da eta horrekin nahi dutena egiten dute. Defentsa juridikoa zaila da, zigortzen dena tesi politikotik abiatzen delako.” Auzia iristear dagoen honetan, Goñik “itxaropen ttikia” duela aitortzen du. “Madriletik etortzen dena txarra edo hagitz txarra izaten dela pentsatzen dut nik, euskaldunoi eskarmentuak hori erakutsi baitigu. Nik behintzat ez dut datu objektibo gehiegirik ikusten kontrakoa pentsatzeko. Edonola ere, Udalbiltza bidezkoa eta beharrezkoa dela uste dugu, eta beldurra eta oztopo guztien gainetik, Udalbiltzan parte hartu eta halako ekimenak bultzatzen saia daitezen deia eginen da.”

Iruditzen zaizu Audiencia Nacionalean defentsa juridikorako tarterik dagoenik? Ez, argi dago ezetz, edozeinek ikusten du hori. Epaiketa hauek guztiek zerbait dute komunean, epaiketa politikoak direla, botere judiziala botere politikoaren zerbitzura jarri da. Euskal Herria da epaitzen ari dena, euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak ezabatzeko antolatu dira. Poliziaren txostenetan oinarritzen dira.Aurrez aurretik daude idatzirik epaiak. Euskal Herriaren aurkako epaiketak dira, Euskal Herria subjetu politiko bezala ezabatu nahi da.

Zer egin beharko zen Euskal Herrian epaitegi eta epaiketa hauen aurrean? Gurean jarraitu, ditugun proiektuetan tinko jardun. Hori izango da gure defentsarik egokiena. Guk herria bezala eskubide batzuk ditugu, nahiz eta Espainiako zein Frantziako estatuek ez onartu. Guk Euskal Herria eraiki behar dugu. Horretan jarraitu behar dugu. Gure kasuan Udalbiltza birantolatuz. Bestetik, beti bezala, mobilizazioak garrantzitsuak dira, argi eta garbi utzi behar diegu, gure determinazioa. Ez dugula etsiko Euskal Herria libre lortu arte. Baina nire ustez, garrantzitsuena eguneroko

lana da, txinaurri lana, instituzioetan, lan tokietan, eskolan, herri mugimenduetan... alegia, norbere tokitik urrats txikiak ematen, amore eman gabe. Arrazoia daukagu eta egunen batean, ahalik eta lehen izan dadin, errekonozitu behar digute, baina nik garbi dut ez digutela oparitu behar, guk, denon artean, lortu behar dugu, norberak erabaki behar du zer egin eta zer eman, edozein lan, txikiena bada ere, oso garrantzitsua da. Gauzak horren gogorrak jarri badira zerbaitengatik izanen da. Panorama beltza ematen duen arren, nire ustez gero eta hurbilago daukagu garaipena.

“Euskal Herria da epaitzen ari dena, euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak ezabatzeko antolatu dira”

“Guk Euskal Herria eraiki behar dugu. Horretan jarraitu behar dugu. Gure kasuan Udalbiltza birantolatuz”

“Gauzak gogorrak jarri badira eta panorama beltza ematen duen arren, nire ustez gero eta hurbilago daukagu garaipena”

64

Profile for Apurtu Apurtu

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

Profile for apurtu
Advertisement