Page 32

otsaila Tortura salaketa gogor oldartua

Ertzaintza gogor oldartu zen Donostiako Auzitegian torturaren aurka bildu zirenen kontra. Beste batzuen artean, Nafarroako gizon bat zauritu zuten ertzainek. Pilota batekin barrabiletan eman zioten eta ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten.

Tortura salatzen zutenen kontra Igor Portu eta Mattin Sarasolari egindako torturengatik deklaratzera joan ziren inputatu gisa 8 Guardia Zibil. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta, Donostiako Auzitegiaren aurrean jende multzo bat bildu zen torturaren aurka. Beraien helburua PSOEk tortura kasu honetan zuen erantzukizuna salatzea zen. Ertzain burua kontzentraziora hurbildu zen eta hainbat kartel ezin zirela erakutsi agindu zuen, bestela kargatuko zutela. Kartelak kendu zituzten, eta kontzentrazioa amaitu behar zenean, “Eusko gudariak” abestu ondoren, ertzaintzak, inolako abisurik eman gabe, kargatu egin zuen, borrekin kolpeak emanez eta pilotak jaurtitzen. Horietako batek Enrike Erregerenari, Iturengo bizilagunari, eman zion barrabiletan. Ertzain batek pilota metro gutxitara bota zion eta ondorioz, kolpea oso gogorra izan zen. Enrikek ezin izan zuen mugitu ere egin eta laster ospitale batera eraman zuten. Barrabilak eta zakila handituak zituen eta mina oso handia zen. Injekzio bat jarri behar izan zioten mina apaltzeko. 24 ordu eman zituen ospitalean eta ondoren etxera bidali zuten. Enrike tortura salatzera joan zen Donostiara, 1982an bera ere torturatua izan baitzen “eta gai honekin oso kontzientziatua” dagoelako. Bere hitzetan,“ertzainek gorrotatzen gaituzte, animalia batzuk dira, baina egun batean hau guztia amaituko dela itxaropena badut”, esan zuen.

“Era una concentración legal. Nosotros estábamos con los brazos abiertos y ellos con sus escopetas preparadas.Nos dieron cinco minutos para desalojar. Entonces recogimos la pancarta y nos pusimos a cantar el `Eusko gudariak’, pero no nos dejaron terminar. Yo me llevé el primer pelotazo a bocajarro”

32

Profile for Apurtu Apurtu

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

Profile for apurtu
Advertisement