Page 16

EGUNEZ EGUN rako informazioa zuzendu egin behar izan zuen, eta beste hainbat komunikabidek ere, Diario de Noticiasek kasu, ezin izan zuten Arbizu osoak ezagutzen zuen errealitate gordina ezkutatu. Baina kontua ez zen horretan bukatu. Izan ere, hurrengo egunetan Foruzaingoak ahalegin handia egin baitzuen arbizuarrak kontrolpean edukitzen, errepidean kontrolak jarriz eta herritarrak Arbizun bertan identifikatuz. Paisanoz nahiz uniformez jantziriko hainbat agente herrian gora eta behera ibili ziren hainbat egunez, harik eta urtarrilaren 4ean beste pertsona bat atxilotu zuten arte. Honi, istilu publikoak eta agintarien aurkako atentatua egotzi zizkioten, aurretik atxilotutako beste biei bezala. Giroa oso beroa zen Arbizun, eta Udalak, herriko beste hainbat elkarte eta gizarte eragilerekin batera, manifestazioa deitu zuen urtarrilaren 13rako. Honek mila lagun inguru bildu zituen, eta Arbizuk mila biztanle baino gehixeago dituela kontuan hartuz, ekimenak erabateko arrakasta izan zuela adierazi zuten bultzatzaileek.Aukeratu zuten goiburua honakoa izan zen:“Arbizuk bakean bizi nahi du. Inposaketari ez”.

AA

Urt. 7 ORDENAN RETIRAR IKURRIÑA

En cumplimiento de la Ley de Símbolos, ordenan la retirada de la ikurriña que ondea en la plaza del Ayuntamiento de Atarrabia. Urt. 8 ZIGOR RUIZ EXTRADITADO

Un tribunal inglés, tras aceptar la petición de extradición del gobierno español contra Zigor Ruiz y dos ciudadanos vascos más, procede a su expulsión a España. Urt. 12 HATORTXUROCK-i JAZARPENA

Askatasuna “Este hecho es una prueba más de la impunidad de la que gozan los policías y de su apego a UPN”

Alkateordea “Alkateordea bezala identifikatu nintzen. Orduan lepotik heldu eta furgonara eraman ninduten”

Urtero bezala, Hatortxurock jaialdia egiten da Berriobeitin. Jaialdiaren 3 egunetan poliziaren presentzia nabarmena da, batez ere larunbatean. Berriobeitiko bidean Iruñeako udaltzain, polizia espainola, foruzaingoa eta goardia zibilaren kontrolak daude.

16

Profile for Apurtu Apurtu

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

Profile for apurtu
Advertisement