Page 15

urtarrila Arbizun, Foruzaingoaren parte hartze eztabaidagarri batekin eman zioten hasiera 2008 urteari. Herrian afixa eta pankarta ugari zegoen Unai Gonzalez presoaren senitarteko bat hura bisitatzera zihoala auto istripuan hil zela salatzeko, eta horiek kentzeko asmoz agertu

ziren hainbat patruila. Goizeko 8:00ak ziren, eta hainbat herritar urte berriaren sarrera ospatzen zeuden oraindik. Foruzaingoaren parte hartzeak ordura arteko lasaitasuna hautsi eta istiluei hasiera eman zien, herritarren harridurako.

Foru Poliziak urtezahar gaua izorratu zuenekoa Inork gutxik usteko zuen Arbizuraino sakanabanaketaren aurkako afixa eta pankartak kentzera hurreratu ziren foruzainei azalpen eskean hasi zenak Sakanako herria gudu-zelai bihurtuko zuenik. Polizia pankartak bortizki kentzen ari zela salatu zuten herritarrek, eta hori dela-eta,Arbizuko alkateordea haiengana joan zen azalpenak eskatu eta herritik joan zitezela esatera. Horren ordez, agenteek zinegotzia jotzeari ekin zioten, eta lekukoen arabera, horren ondorioz bertan zeuden herritarrak euren ordezkaria laguntzera joan ziren. Poliziek ez zuten zalantzarik izan barrikadak egin eta gomazko pilotak jaurtiz arbizuarren aurka oldartzeko. Herritarrek, berriz, harri eta botilekin erantzun zieten. Poliziak hainbat lagun kolpatu zituen, besoan zauri larriak izan zituen alkate-

15

ordea besteak beste. Erasoak dozenaka zauritu eta bi atxilotu utzi zituen. Barealdia ez zen berehalakoan heldu Arbizura, ez behintzat harik eta Poliziak herritik alde egin zuen arte. Polizia agenteetako batzuek ere zauriak jasan zituzten borrokaldiaren eraginez. Arratsalde horretan berean, 400 lagunetik gora bildu zituen manifestazioa ospatu zen Arbizun atxilotuak aska zitzatela eskatuz. Manifestariak oso haserre agertu ziren komunikabideen jarrerarekin, gertakarien bertsio ofiziala ematera baino ez zirelako mugatu; hau da, Foru Poliziaren aurkako eta aurrez prestaturiko eraso baten berri eman zuten, foruzainak egurtu egin zituztela adierazi zuten ia-ia. Hainbat herritarrek ETBra egindako deien ondorioz, honek hasie-

Profile for Apurtu Apurtu

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

Profile for apurtu
Advertisement