Page 141

Peio Sanchez Euskal Preso Politiko ohia

ESPETXE POLITIKA

“Gurekin akabatzea nahi badute, jai dute“

Peio Sanchez 2008ko bukaeran askatu zuten agintari frantsesak bere osasun egoera zela eta. Gaixotasun kongenitoa du eta ber ustez espetxean bere egoera okertu zen. Nafarroako ospitalean ebakuntza egin behar diote eta ondoren errekuperatu beharko da.

141

Zein da zure osasun arazoa eta gaur egun duzun egoera? Nere gaixotasuna gaixotasun kongenitoa da. Txikitatik izan dut, baina orain arte bizitza arrunta egiten nuen. Espetxean behin sartuz gero, nik uste dut han dauden bizi baldintzekin nere egoera okertu zela. Printzipioz Parisen bertan egin nahi zidaten ebakuntza. Baina nik epailearen hitza nuen. Berak esan zidan ebakuntza egitekotan askatasuna emango zidala. Beraz, konfirmatu denean ebakuntza behar nuela askatu nau. Han 24 ordutik 21 edo 22 pasatzen zara ziega barruan. Oso bizitza sedentario egiten da kartzelan. Ziega txiki batean ezin duzu kirolarik egin, eta patiora ateratzen zarenean aprobetxatzen duzu. Nik hori egiten nuen. Futbola edo korrika egin, dena oso azkar. Eta hori gehi dagoen estresa uste dut eragina izan duela nere osasun egoeran. Espetxeko funzionamenduak zer nolako arriskuak suposatzen ditu? Frantziako espetxetan arratsaldeko seietan ixten dizute ziegako atea. Hurrengo eguneko goizeko zazpiak arte ez dizute irekitzen. Bi orduro kartzelariak pasatzen dira. Baina zerbait gertatzen bazait, bihotzeko gaixotasuna izanik, ez dago txirrinarik, interfonorik abisua emateko. Hor dagoen sistema bakarra horrelako gauzak gertatu direnean da presoa berak gainontzeko presoei abisatzea eta guztien artean atea jo kartzelariak etorri arte. Normalean denbora dexente pasatzen da, eta etortzen direnean zer gertatu den konprobatu behar dute, eta gainera haiek ezin dute ziega ireki, gauean soilik kartzelako arduradun batek giltza duelako. Orduan kostatzen da dexente. Beraz, nere kexka zen hori: gauean zerbait gertatzen bazait, bihotzeko kontu bat izanda, ez naiz iristen ospitalera. Kartzelak ez dago prestatuta horrelako gaixotasun bat sendatzeko. Ez dute horretarako baliabiderik. Estatu espainolak preso espetxetik atera ditu, baina kontrol neurri zorrotzekin. Nola ikusten duzu hau? Marilo, Mikel eta Anjel kalera irten dira. Nere kasuarekin alderatuz, argi dago beraien kasuan neurri zorrotzak hartu direla. Haiek ez daude aske. Espetxeko zigorra etxean betetzen ari dira. Hor eskubide batzuk badira.Teorian gaixo larriak dauden presoak aske geratzeko eskubidea

Profile for Apurtu Apurtu

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

Profile for apurtu
Advertisement