Page 125

UPN auzo oso baten aurka

iraila

Iruñeako Udaletxeak ez zituen San Fermin Txikito jaiak antolatzen dituen herritar batzordeak eskatutako baimenak eman. Aldiz, beraiek hainbat ekimenak antolatu zituzten. Tentsioa eta haserrea auzo osoan zehar zabaldu zen, eta protesta ugari antolatu ziren. Sanferminetan udaltzainak 7 adin txikiko atxilotu zituen.

Iruñeak debekuen gainetik Sanferminak ospatu zituen Iruñeako Udalak jai herrikoien aurkako estrategian beste urrats bat eman zuen. Oraingo honetan San Fermin Txikiton aureikusten ziren ekimen eta ekitaldiak debekatuz eta txozna gunea debekatuz. Negoziatzeko eskeintza egin arren,Alde Zaharreko Jai Batzordeak ez zuen lortu udaletxearen jarrera positiboa, baina bai gainontzeko alderdi politikoena. Hala ere, eta herri asanblada batzuk egin ostean, azkenik jaiekin aurrera egiteko hautua hartu zen, baina beti ere jaia eta aldarrikapena uztartuz. Horrela, ostiralean udaletxeak antolatutako hainbat ekimenak oztopatu ziren eta boikotarako deia auzoan nagusitu zen. UPNk, bere aldetik, Jai Batzordearen kriminalizazioa bilatu zuen etengabe. Horretarako ekitaldi batzuetan presoen argazkiak egotea edo aldarrikapen ezberdinekin pankartak izatea erabili zuen argudio moduan. Jai Batzordeari ETAren aurkako gaitzespena ere eskatu zion UPNk. Hala ere, eta oztopo eta debeku guztien gainetik, jaietan izandako parte hartzea oso haundia izan zen.

7 menores de edad fueron arrestados por agentes de PM, que les acusaban de haberles lanzado piedras. De muy malos modos, los trasladaron a comisaría, donde algunos fueron fichados. Quedaron en libertad al comprobar que no habían sido ellos.

125

Profile for Apurtu Apurtu

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

2008ko Nafarroako Urtekaria  

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2008ko urteari dagokionez kaleratutako Urtekaria.

Profile for apurtu
Advertisement