Page 1

2010eko Abenduko Zenbakia

Errotxapeako Amnistiaren Aldeko Aldizkaria

Ibon Askatu ! La noche del pasado 21 de octubre otra operación policial sacudía Euskal Herria. Sería la cuarta operación en 2 meses. Fueron contra los abogados de los presos políticos, fueron contra la dirección de Ekin, fueron también contra Askapena y ahora era el turno de sacudir de nuevo a la juventud comprometida de este pueblo. Catorce jóvenes fueron detenidos/as aquella madrugada, decenas los registros efectuados... todo ello con el apoyo de los medios de comunicación oficiales, de la clase política reinante y de la fiscalía del Estado. De entre esos catorce jóvenes, uno de ellos es del barrio: Ibon. Un joven de 20 años, que participaba en todas las actividades populares que se desarrollaban en Errotxapea y que realizaba una labor política en busca de una Euskal Herria libre y socialista. Por esto mismo, porque era conocido por todo el barrio, desde el día que lo detuvieron, muchos vecinos y vecinas participaron en las diferentes movilizaciones que se organizaron para denunciar esta nueva operación policial y exigir la libertad de Ibon. Asambleas informativas, cortes de carreteara, manifestación... fueron algunas de las movilizaciones que se realizaron. Cuatro días estuvo incomunicado en manos de la policía española. Cuatro días soportando tortura psicológica, interminables interrogatorios y encarcelado posteriormente a cientos de kilómetros de su barrio.

EUSKAL GAZTERIA AURRERA!!

Urtarrilaren 8an, Denok Bilbora !!


2

editoriala Eskuetan duzun Harria formatu berria duela argitaratu dugu. Aldizkaria modu erakargarri batean helarazi nahi dizuegu, informazio zuzena ezinbestekoa den garai honetan. 2010 urtea bukatzear dugun honetan egoera politikoa dugu hizketa-gai nagusia gure artean. Estrategia berria, akordio berriak, ilusio berriak baina faxistak lehengo berdinak direnez gero, ez dezagun pentsatu ezer emango digutenik. Borroka eta mobilizazio bidez lortu beharko ditugu zor dizkiguten eskubideak. Nafarroan edukiko ditugu lanik zailenak; lurralderik zaharrena, zapalduena eta aldi berean garrantzitsuena baita nazio eraikuntzan. Batailaz-bataila, pausuak emanez joan beharko dugu nahiz eta ahalegin guztiak eginen dituzten faxistek gure pausoak oztopatzeko. Hogei urte bete dira Irunberriko Arroilan gertatutako gorabehera lazgarriak izan zirenetik. Bertan, preso dagoen gure auzokide German Rubenach hil zorian utzi zuen Guardia Zibilak bere bi kide hiltzeaz gain. Bertzalde Euskal Herrian errepresioak bere horretan darrai. Errepresio horrek Iruñerrian ere gogor jo du. Gazteen aurkako azken sarekadan, bertzeak bertze, gure auzokidea den hogei urteko Ibon Esteban atxilotu eta espetxeratu zuten. Errotxapeako gainerako presoei dagokionez, Zigor Ruiz epaitua izan da, Juan Mari Etxabarri Ocaña II-tik Sevilla II-ra eraman dute eta Jon Rubenach Espainiaratu eta epaitu ondoren, berriz ere Frantziara eraman dute (Fleury Merogis eta Fresnesetik pasa ondoren Saint Martin de Rè-ra eraman dute). Txutxo Gomez eta Iñaki Armendariz “Ciempiés” ere kartzelan dira oraindik. Espainiar eta Frantziar Estatuen Gerra Zikinaren erakusle dugu Jon Anzaren desagerpena eta erailketa. Martxoaren 11n, bere gorpua Toulouseko gorputegian agertu zen (bertan 11 hilabete ondoren).

Agur eta ohore Jon!

Herri denda Ordutegia: Arratsaldetan: 18:00-21:00. Asteburuak: 12:00-14:00 18:00-21:00. Abenduaren 17tik Urtarrilaren 6ra. Del17deDiciembre al 6 de Enero

Ipar Gorrin

AUZOKO 6 GAZTE atxilotuak izateko arriskuan. Joan den urriaren 22an euskal gazteriak beste kolpe errepresibo bat jaso zuen 14 gazteren atxiloketekin. Haien artean gure auzokidea den Ibon Esteban. Gazte hauek inkomunikazio epean torturak eta tratu txarrak salatu zituzten. Praktika basati hauen ondorioz gazte hauen autoinkulpazioak eta besteekiko inkulpazioak lortu zituzten, 50 izenez osatutako beste zerrenda beltz bati bidea emanez. Horretan auzoko 6 gazte aurkitzen dira, edozein m o m ent ua n at x i l o t ua k e ta torturatuak izateko arriskuan. Gazte hauen guztien delitu bakarra militantzia politikoa da, auzoan gazte esparru desberdinetan aurrera eramaten duten lana: etxebizitza eskubidea, euskararen ofizialtasuna, gazte lokal autogestionatuak, borroka feminista, jai herrikoi eta partehartzaileak... finean sistema errotik aldatzea. Basakeri hauekin amaitzeko unea iritsi da, guztiok batera ohiu egin deza gun!!

TORTURARI ZERRENDA BELTZEI STOP!!


elkarrizketa Nestor Esteban Ibonen anaiari elkarrizketa Joan den urriak 21ean, goizaldean, atxilotu zuen polizia espainolak Ibon Esteban gure auzokidea. Goizalde berean beste hamahiru euskal herritar eraman zituen atxilo polizia espainolak, euren militantzia politikoagatik. Harria - Azalduko diguzu nola gertatu zen zure anaia Ibonen atxiloketa. Nestor - Urriak 21eko gauean sartu zen polizia etxean. Gaueko hirurak eta laurden aldera ate joka hasi ziren; Aitak ireki zuen atea eta hor ikusi genuen polizia sartzen zela ea Ibon Esteban bertan zen galdetuz. Polizia sartu eta anaiaren logelara joan zen zuzenean. Aitak Audientziako aginduren bat ba ote zuten galdetu zien eta eurek baietz, paper guztiak zituztela erantzun zioten. Anaia altxarazi zuten eta sekretario judizialak eskubideak irakurri zizkion eta zergatik atxilotzen zuten adierazi zion. Orduan, ama, aita eta ni egongelara eraman gintuzten eta une hartan hasi ziren anaiaren logela miatzen. Anaiari eskuburdinak jarri zizkioten eta guk bera ikusi arren ezin genuen miaketa ikusi. Ibonen logelan bi orduz egon ziren eta gero konturatu ginen, inbentario bat eginda, gutxi gora behera, anaiari zer gauza eramanak zizkioten: ordenagailua, argazki kamera, mobila, kamisetaren bat, pegatinaren bat edo beste, papertxoren bat eta logela hankaz gora utzi zuten. Gero, gurasoen logelara joan ziren eta bertatik ordenagailua eraman zuren. Ondoren nire logela miatu zuten eta nire hainbat gauza kendu zizkidaten. Behin etxe guztia miatuta, Iboni eskuburdinak kendu zizkioten, arropa hartzeko esan zioten (ordura arte pijaman baitzegoen) eta bazeramatela esan eta trasterora jaitsi zuten. Horra jada anaia bakarrik joan zen, guk ezin izan genuen jaitsi eta Ibonekin egin zuten azkeneko miaketa. Osotara hiru orduz egon ziren miaketa egiten eta seiak eta laurden aldera joan ziren. Ez dakit zenbat polizi sartu ziren; baina miaketa egiten lau-bost ziren. Atxiloketa unea nahiko lasaia izan zen nahiz eta poliziak etxera etorri zirenean atea kolpatzen hasi ziren, orduan bai, txirrina eta ate joka hasi ziren, hor garrasika. Bazuten mazo bat baina behintzat, ez zuten erabili. H. - Atxiloketa eta gero inkomunikazioa. Nola bizi zenuten etxekoek egun haietako egoera? Nestor - Atxilotu eta gero inkomunikazio egoeran sartu zuten Ibon. Badakigu inkomunikazio aldia bost egunekoa izan daitekeela eta egun horiek kezka egunak izan ziren: Ibon non egongo zen, zer egiten ariko ziren berarekin (torturen arrisku horren aldetik)… Audientziatik pasa arteko aldia kezkaz bizi izan genuen, nora ezean; abokatuekin hitz egin behar, beste familiarrekin ere egon behar… ea noiz pasako zen epailearen aurretik. Aste hori nahiko mugitua izan zen familiarentzako. Gehienbat kezkaturik geunden, torturatua izateko arrisku hori aurreikusten genuelako beste esperientzia edo beste aurrekari batzuk ikusita. "los dias de incomunicacion fueron muy duros para nosotros, ya que no sabiamos dónde estaba, cómo estaba... si lo estaban torturando..."

H. - Zenbat egunez eduki zuten Ibon inkomunikaturik? Nolakoak izan ziren egun horiek? Inkomunikazio garaian presio sikologiko edo/eta fisikorik jasan zuen? Nestor - Ibon ostiral goizean eraman zuten eta astelehenen arratsaldean pasa zen epailearen aurretik, beraz lau egun egin zituen inkomunikaturik. Sarekadan hamalau atxilotu izan ziren. Horietako lau astelehenean pasa ziren epaile aurretik eta beste hamarrak hurrengo egunean. Anaiak, atxilotu eta Iruñeko komisaldegira eraman zutela komentatu zigun. Iruñerrian atxilotutakoak bost izan ziren. Komisaldegian ordu batzuz izan zirela eta jarraian denak Madrilera eraman zituztela esan zigun Ibonek. Kotxe ezberdinetan, kotxekarabana batean eraman zituzten Madrilera. Anaiak bidaiako ordu horiek botaka pasa zituen, Iruñetik Madrilerako bidean zazpi zortzi aldiz gelditu zen kotxea (botaka egiteko). Madrilen hasi zen gogorrena. Ordurako Txantreako Anderri bidaian poltsa egina zioten. Ibon kolpatu egin zuten baina berarekiko tortura sikologikoak izan ziren gehienbat. Ibon kolpatu bai baina beste batzuekin konparatuta … beste batzuk kristorenak hartu zituzten, Ibonek azpimarratzen zuena da berari eginikoak tortura sikologikoak zirela da. Madrilgo komisaldegiko kalabozoetan Ibon zen itaunketa gelatik hurbilen dagoen ziegan zegoena eta ondorioz ez zen berak maila pertsonalean jasan zuena bakarrik izan, ondoko gelatik beste guztien oihuak, garrasiak, kolpeak … entzuten zituen. Ibonek hori azpimarratzen du, tortura existitu zela ezin da ukatu eta bizitzeaz gain lekuko ere izan zen. H. -Ibonek bazekien atxilotutako lagun gehiago bazenik? Gainontzekoak ikusi zituen? Bazekien nor ziren? Nestor - Iruñeko komisaldegian jada batzuk ikusi zituen; kalabozoetara jaisterakoan zapatila gehiago bazirela ikusi zuen. Orduan Donibaneko Egoi ezagutu zuen, Txantreako Ander ere bertan zela konturatu zen. Halere ez zekien zenbat ziren, Iruñea mailako operazioa zen, Euskal Herri mailako operazioa zen … Horretaz Madrila iristean konturatu zen; ordura arte Iruñeko komisaldegian, Chinchillan, gehiago bazirela bazekien baina ez zekien zenbat ziren. Gero Madrilen gehiago zirela ohartu zen eta I r u ñ e r r i ko a k z e i n t z u k z i r e n konturatuz joan zen: ahotsengatik, oihuengatik, garrasiengatik … Iruñean ez zuen inor zuzenean ikusi baina batzuk zeharka ikusi ahal izan zituen bur ua makurrarazi baitzieten. H. - Sekretario judizialak Iboni zergatik atxilotzen zuten adierazi ziola aipatu duzu. Zer da egotzi ziona? Nestor - Ibon bereiz jarri zuen eta guk zer edo zer entzuten genuen. Sekretario judizialak akusazioa "por pertenencia a organización terrorista Segi" zela esan zuen. Hortik aurrera inkomunikatua zegoela. H. - Nola ikusten duzue orain Ibon? Egokitu da oraingo egoerara? Nestor - Ibon oso animatuta dago, ongi dago eta oso zentratuta ikusten dugu. Txabolo berean, Galdakaoko beste gazte batekin dago, operazio berean atxilotutako Xabier Bidaurrerekin. Bien artean oso ongi moldatzen dira. Alkala-Gizonak espetxean dago. Han badira hainbat modulu eta horien artean hiru, hogeita bat urte baina gutxiagoko gazteendako. Anaia horietako batean dago, hain zuzen, laugarren moduluan. Txabolo kidea eta biak preso sozialekin (beste hamaika herrialdetakoak direnekin) ere ongi moldatzen dira. Orain anaia lagunen bisitak eta lagunen gutunak jasotzen hasi da. jarraitzen du

3


4

"Ibon hacía un trabajo politico en favor de otro modelo social"

H. - Espetxean duen egoera nolakoa da? Bere eguneroko bizitza nolakoa da? Nestor- Ibon eta Xabier dira laugarren modulu horretan preso politiko bakarrak. Lau patio ordu dituzte goizean eta beste lau patio ordu arratsaldean. Kiroldegira astean behin joaten dira, ustez, ostegunetan joten dira. Momentuz ezin dute parte hartu kartzelak eskaintzen dituen tailer edo ekimenetan. Horren arrazoia eurek espetxearen garbiketari uko egin diotela da. Anaia eta Xabik euren txaboloa garbitzen dute baina espetxeko bestelako parteak garbitzea ez dagokiela beraiei diote. Lan horri uko egin ziotenez, parte bat sartu zieten justu hasieran. Parte gehiagorik momentuz ez dizkiete ireki baina horrek ekarri du beste ekimen horietan parte hartzeko ateak itxi dizkietela. Halere haiek Ibon eta Xabik kirola egiten dute, gauza ezberdinak egiten dituzte, eskulanak… haien partetik. Bestalde eskutitzak bi edo hiru asteko atzerapenarekin jasotzen ditu eta prentsa ere atzerapenarekin jasotzen dute (lau bost eguneko atzerapenarekin). Eskutitz pila bat jaso ditu eta guztiei erantzun behar diela dio irribarretsu. Telefono deiei dagokionez, Ibonek astean zortzi dei egiteko aukera du. Beste moduluetako euskal preso politikoak ikusteko aukera tarteka izaten du, bisita egin eta gero modulura bueltatzen denean (gehienez minutu batez), lehenengo eta hirugarren moduluan daudenak ikusi ditu batzutan. H.- Etxekoez gain bertze bisitarik badu Ibonek? Nestor - Espetxean sartu eta hilabetera lagunen bisitak onartu zizkioten baina egun badakigu hamar laguneko zerrenda bat aurkeztu behar dela. Lehenengo hilabetean familiarrok joaten ginen eta jada lagunen bisitak onartuta eta hamarreko zerrenda hori onartuta, orain hasi dira lagunak ere bisitan. Bisitak astebururo ditu eta familiarrekin bis a bisa hilabetean behin du. Alkalak duen berezitasuna da, bis a bisak astean zehar behar dutela izan. Familiarrontzat batzuetan buruhauste handia da lan kontuak direla edo bestelako kontuak direla bis a bis hori antolatzea eta ziurtatzea. H.- Errotxapeako eta oro har Iruñeko langunek zer nolako babesa eskaini dizuete Ibon atxilotuz geroztik? Nestor - Babesa oso handia izan da, hori azpimarratu eta goraipatu beharra dago. Lehenengo egunetik, lehenengo orduetatik jada jendea galdezka hasi zen ea zer gertatu zen, nola gertatu zen. Babes handia eman digute familiarroi bere lagunek, bere beste familiarrek, auzokideek eta abar luze bat. Alde horretatik bai familiarrok gaude eta Ibon ere pozik dago. Babes hori, atxikimendu hori, Ibon inkomunikatua egon den egun bakoitzean antolatu izan diren elkarretaratzeetan, asanblada informatiboetan, mobilizazioetan islatu da. Horrek Ibon auzoan oso integratua zegoela adierazten du, harreman handia zuela adin ezberdinetako jendearekin; anaia beti ibili delako Jai Batzordean …, edozein jai antolatzen, edozein ekimen, edozein mobilizaziotan beti egon da bera babesa eskaintzen eta bere burua ere eskaintzen hori egin ahal izateko.

H. - Zein izan zen Nafarroako Arartekoaren jokaera zuek berekin hitzordua eskatu zenutenean? Nestor - Inkomunikazioa izan zen tarte horretan astelehenen goizean Nafarroako Arartekoarengana jo genuen Iruñerrian atxilotutakoen familiarrok eta Zuzendaria denak, arduradun nagusiak, ez gintuen artatu. Idazkariek edo ez dakit ze paper betetzen zuten bi pertsonek artatu gintuzten. Gure kexa jaso zuten eta kitto. Gure kexa hori Zuzendariari joan behar zitzaiola suposatzen da baina Zuzendariaren aldetik ez dugu inolako erantzunik jaso (ez formalik ez besterik). Gu bezala aurreko sarekadetako hainbat familiar ere Arartekoarengana joan dira inkomunikazioan izan bitartean torturatzeko arriskua dagoela esatera eta gerora torturatuak izan dira. Gu kezka hori plazaratzera joan ginen eta Zuzendariak ez gintuen ez artatu eta ez genuen erantzunik jaso. Gainera gure senideak torturatuak izan dira. Maila batean Arartekoaren papera hutsaren hurrena dela esan beharra dago, ez ditu herritarron eskubideak babesten. Egia da jaso dugun atxikimendua herritarren aldekoa izan dela, herri mugimenduaren aldekoa. Administrazioaren aldetik ez dugu babesik izan: isildu egin dira eta isilik jarraitzen dute torturaren aurrean.

" Ha sido detenido por decision politica" H. - Zein izan zen komunikabideen jokaera Ibonen atxiloketan? Nestor - Ibon atxilotu zuten momentutik komunikabideek jokatu duten papera salatu beharra dago. Komunikabideen papera kriminalizazioarena izan da. Lehenengo momentutik anaia eta berekin atxilotutako guztiak terroristak dira komunikabideentzat eta non geratzen da "errugabetasun presuntzio" hori? Suposatzen da Estado de Derecho deitzen duten horretan atxilotuek errugabetasun presuntzio hori izan behar luketela baina ikusten dugu egunero anaia terrorista bat dela edo besteen familiarra terroristak direla esaten dutela. Hori salatzekoa da oraindik epaiketarik ez dutela izan kontutan harturik. Preso daude baina epaiketa baten esperoan. Salatzekoa da bai Arartekoaren jarrera, bai Administrazioarena eta baita komunikabideena ere. H. - Bertze zerbait aipatu nahi zenuke? Nestor - Ibon oso zentratua dagoela ikusten dugu eta badaki erabaki politiko baten ondorioz atxilotu dutela. Orain denboraldi batean espetxean egon beharko duela badaki, beste erabaki politiko baten ondorioz berarekin zer gertatzen den ikusi arte edo epaitu arte eta ea horrek zer ondorio duen. Anaiak lan politikoa, lan soziala egin du beste auzo edo eredu baten alde. Hortaz, anaia alde horretatik oso lasai dago eta orain oso zentratua barruan.

"los medios de comunicacion no han hecho mas que criminalizar a nuestros familiares desde el primer momento"

UTZI PAKEAN ERROTXAPEA IBON ETXERA!!

Errotxapeako Ezker Abertzalea, Errotxapeako Gazte Asanblada, Errotxapeako EHE, Mendialdea Auzokideen Elkartea, Jai Batzordea, Errotaberri Kultur Elkartea, Galtzagorri Kultur Elkartea, Errotxapeako Etxerat, Suntsiketa, 7 balas, MDO, Legañas en las pestañas, Lantegiko kideak, Marianitoz blai, Tinko musika taldeak y AHT Elkarlana.


Apunta zaitez !! Apuntate !! Au t o b u s a Ip a r G o r r i t i k

5

A la sociedad vasca, demos un paso adelante! Euskal Herriko biztanleak eta Euskal Herriaren lagunak gara. Mendeetan auzolana, hizkuntza, duintasuna, konpromisoa, elkartasuna, lana eta sufrimenduaren bitartez landu dugun harria. Itxaropenaren aroan sartzea desiratzen duen herria da gurea. Bihotzean mina dugu ordea, gure senide, lagun eta herrikide diren euskal preso politikoek pairatzen duten eskubide urraketaren aurrean. Euskal jendarteak eta nazioarteko hainbat erakundek hamarnaka aldiz deitoratu dute krudelkeria oinarri duen eta so frikarioa besterik ez dakarren espetxe politika hau. Gure se nide, lagun eta herrikide diren euskal presoen eskubideekin nahi erara jolasten dute. Hala juzkatzen dugu frantziar zein espainiar Estatuek aplikatzen duten sakabanaketa politika; gaixotasun larriak dituzten presoak gatibu mantentzea; bizitza osoko espetxe zigorra; 3/4ak beteta dituzten presoak kartzelean mantentzea; isolamendua; bakartzea; aurrez aurreko bisitetan jasan beharreko tratu umiliagarria, elkartasunaren kriminalizazioa eta abar. Zalantzarik gabe, beren beregi eraikitako kartzela sistema ankerrena. Gizabanakoa suntsitu eta euskal jendartea bete-betean kolpatzeko ahalegina. Zitalkeria andana hori ote herri bat justiziazko bakera eraman dezakeen bidea? Euskal Herriaren gehiengo zabalak ezetz dio. Horregatik, nahikoa dela esaten dugu. Euskal Herria aro berri baten atarian dagoela sinisten dugu eta lehen premia larrizkoa izan dena, orain are gehiago; gure senideen zein gure egoeran berehalako aldaketak eragitea ezinbestekoa iruditzen zaigu: Sakabanaketarekin amaitzea, gaixotasun larriak dituztenen kaleratzea, bizi guztiko kartzela zigorra bertan behera geratzea eta espetxe barruan ematen diren hainbat eskubide urrakerarekin bukatzea. Orain arte egin dugun gisara, nekatu gabe eta hala egingo den arte, euskal preso politikoak eta euren senideen bizitzak inpunitate osoz egunero erruleta zital eta krudelean ezartzen dituen espetxe politika horrekin amaitu behar dela aldarrikatzen dugu. Edozein demokraziaren oinarri oinarrizko beteharrak liratekenak baino ez ditugu eskatzen. Justiziazko eta bakezko aro beharko lukeenari arnasa emango dioten neurriak. Alderantzizkoak, egoera honek alegia, balizko aro berri bati arnasa ukatzen baitio. Hortaz, berriz ere, eta azken aldia izan beharko litzatekeenaren ustearekin, zuregana jotzen dugu. Espetxe politika honen sufrimendu gain-zama buka dadin laguntza eskatzen dizugu. Guztion esku dagoelako egoera hau aldatzea. Herritar orori dagokigun betebeharra dela uste dugulako. Euskal preso politikoen eskubideen defentsa, herritar ororen eskubideen defentsa ere badelako. Espetxe politika honen amaierak, aro berri baten hasera ekar dezan. Demokrazia nahi dugulako. Nahikoa delako. Herri honek sufrimenduzko eta bidegabekeriazko aro hau atzean utzi eta bere bidean aurrera egin nahi duelako, datorren urtarrilaren 8an, “Euskal Presoak Euskal Herrira eskubide guztiekin, EGIN DEZAGUN URRATSA� lelopean mani festazio nazionala egingo dugu Bilbon.


6 Jon Rubenach

Fue entregado de nuevo a las autoridades francesas la ultima semana de noviembre. Tras permanecer en prisiones del Estado español desde marzo pasado tras hacer efectiva la petición de entrega formulada por el Estado español, en noviembre, semanas después de tener juicio en la Audiencia Nacional, ha sido devuelto a Francia para cumplir la condena impuesta el año pasado. Se encuentra dispersado a casi 500 kilómetros de Euskal Herria.

Dispersiorik ez!!!

Indefensión

El pasado 14 de octubre fue juzgado en la Audiencia Nacional el preso político del barrio Zigor Ruiz. 15 años de condena pedía la fiscal del Estado basándose en unas supuestas declaraciones de un joven guipuzcoano, detenido en una operación policial realizada en Gipuzkoa y Nafarroa en marzo del 2007. Declaraciones realizadas durante el periodo de incomunicación que prosiguieron a su detención por las fuerzas de seguridad del Estado. Cinco días en manos de la Guardia Civil, cuyo trato recibido llevó a este joven a denunciar torturas ante el juez y a negar las imputaciones vertidas por la Guardia Civil. La fiscalía, en vez de preocuparse en investigar* las denuncias presentadas por este joven guipuzcoano, presentaba esta altísima petición de condena contra Zigor, detenido un mes más tarde en Inglaterra, no habiendo otra prueba contra él salvo esas supuestas declaraciones realizadas en comisaría. De hecho, como quedó comprobado en el juicio con documentos policiales, las fuerzas de seguridad sabían que Zigor se encontraba en Gran Bretaña desde diciembre del 2005, por lo tanto, era físicamente imposible que este joven rotxapeano se encontrara aquel abril del 2006 en Euskal Herria, tal como quería imputar la fiscalía. Por lo tanto, nos encontrábamos ante un juicio político más, donde la indefensión era patente antes de empezar. Escasamente 5 días después del juicio, el martes siguiente, el juez no tuvo otra opción que absolver a Zigor de esta gravisima imputación. Tras esta noticia se nos queda una sensación agridulce, alivio por la absolución de zigor en este juicio, pero tristeza de constatar cómo es posible que te quieran meter 15 años a la cárcel por algo que ellos mismos saben que no lo has podido hacer. Si es que la Audiencia Nacional no está para hacer justicia cuando hablamos del conflicto político vasco.

JUAN MARI ETXABARRI TRASLADATUA!! El preso político de Errotxapea, Juan Mari Etxabarri, ha sido trasladado de prisión, y no precisamente para traerlo a Euskal Herria, como debía ser si respetara la legislación penitenciaria del Gobierno español. No, todo lo contrario, ha sido alejado todavía mas de su pueblo. Si antes estaba preso en Ocaña, a 500 km de Euskal Herria, ahora se encuentra en Sevilla, a 900km de su casa, de su familia, de sus amigos. Política penitenciaria diseñada para castigar no solo al preso , sino para castigar a su familia y amigos, que se ven obligados a realizar interminables viajes kilométricos para estar escasos 40 minutos con su ser querido, poniendo sus vidas en peligro en la carretera y haciendo frente a la sangría económica que ello supone. Las cifras hablan por si solas: La dispersión ha provocado en estas dos décadas, la muerte en las cárceles del Estado español y francés de 16 ciudadanos vascos, y la muerte en carretera de otros 21 familiares y amigos que acudían o volvían de hacer las visita, sin contar los innumerables accidentes. Esta año 2010, son ya 10 los accidentes que se han producido en la carretera. En esta época, en la que una parte del conflicto aboga por una salida pacifica al mismo y por la utilización de vías exclusivamente políticas, el Estado español y francés no hacen mas que acentuar aun mas si cabe su estrategia represiva. Y los presos políticos vascos son una pieza clave en esa estrategia de represión, utilizándolos como rehenes y como elementos para el chantaje. Los ciudadanos de Errotxapea deben convertirse en parte activa en la denuncia de esta política penitenciaria inhumana. Aquí tenemos dos citas: todos lo miércoles enkartelada a las 19:30h. en Plaza del Salvador en Errotxapea; y todos los viernes, a las 20:00h. en la estatua de los fueros de Iruña.


Elkartasuna ez da delitua!! Idatzi auzoko presoei

i a z e t i a M

! ! u g e t z tu Zigor Ruiz Jaso C.P. H. de la Mancha Apdo. 77 Ctra. Argamasilla s/n 13200 Manzanares Ciudad Real

Ibon Esteban Scaloni C. P. Madrid II Ctra. De Meco Km. 5 Alcalá de Henares 28806 Madrid

Jesus Mari Gomez Ezkerro C.P. de Teixeiro-Curtis Ctra. Paralela s/n 15310 Curtis A Coruña

German Rubenach Roiz C. P. Puerto III Ctra. Jerez-Rota Km. 6 11500 Puerto de Santa Maria Cadiz

Iñaki Armendariz Izagirre C.P. H. de la Mancha Apdo. 77 Ctra. Argamasilla s/n 13200 Manzanares Ciudad Real

Jon Rubenach Roiz ST Martin de Re Maison Centrale La caserne de Thoiras, E2 17.410 Saint Martin de Re France

Juan M. Etxebarri Garro C. P. Sevilla II Ctra. Sevilla km 5,5 41530 Morón de la Frontera Sevilla

7


8 Azkena Sevilla II espetxean itxialdian burutzen ari dira JUAN MARI AUZOKO PRESO POLITIKOA, BORROKAN!! Espetxeak hainbat aldaketa burutu ditu azken asteotan, hauek eragin zuzena dute bertan dauden euskal preso politikoen bizitzan. Sevilla II espetxean dauden presoak itxialdian sartu dira: Orain arte espetxe honetan dauden euskal preso politikoak isolamenduko moduluan izan dituzte galeriatan bosnaka eta seinaka banatuak. Orain dela hiru aste binaka jarri zituzten beti ere isolamenduko moduluan. Hauetako hiru bereziki baldintza oso gogorrak dituen galeria batetara eraman zituzten, bertan lehen graduan klasifikaturiko presoak daudelarik. Patioa oso oso txikia da eta bizi baldintzak ere onartezinak direla esan dute bertan dauden presoek. Beraz bi egun jarraian itxialdia burutzen dute, eta hir ugar rengoan nor mal ateratzen dira. Bisitak ere normaltasunez egiten dituzte. Honez gain, euskal preso politikoek burutu ditzaketen aurrez aurreko bisitak murriztea erabaki du espetxeak asteburuetan. Asteburuan guztien artean gehienez senideekin bi aurrez aurreko eta bikotearekin aurrez aurreko bat izan dezakete. Aurrez aurreko hauek larunbatean edo astegunean soilik egin daitezke, honek asko zailtzen duelarik dagozkion aurrez aurrekoak egitea. Neurri hauen helburu bakarra komunikaziorako eskubidea zailtzen da. Aurrez ehunaka kilometro egin behar dituzten senideei oztopo gehiago jartzea baino ez dakar neurri hauen aplikazioak. Presoek protesta eta ekimenekin jarraituko dute espetxeak berak sortu duen arazoa espetxeak berak konpondu arte.

Auzoko egutegia

5€

Este libro refleja la vida del militante de ETA Jon Anza y se acerca a la verdad de lo sucedido. Las personas que más le conocieron, familiares, amigos del barrio donostiarra de Intxaurrondo, de prisión, de correspondencia, de visitas y compañeros de militancia, nos muestran a una persona de fuertes convicciones, de ideas claras, obstinado, riguroso, exigente, constante, disciplinado, pero a la vez idealista, analista, artista, cariñoso, habilidoso, luchador y bromista.

2010ko Abendua Harria, errotxapeako AAMren aldizkaria  

2010ko Abendua Harria, errotxapeako AAMren aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you