Issuu on Google+


Euskal Herriko Amnistiaren Aldeko Mugimendua

Eskuartean duzuen liburuak Euskal Herrian bizi dugun errepresio eta jazarpenaren lekukotza eskaintzea du xede. 2008ak utzi digun zapalkuntza guztia jaso eta modu arin batean eskaintzen saiatu gara ondorengo orrietan. Errepresioak eman duen guztia eskaintzea ezinezkoa dela jakitun izanik, atzean utzi dugun urtearen ahalik eta argazkirik zehatzena eta argiena egiten saiatu gara. Horretarako 11 euskal idazlek eman diguten laguntza eskertu beharrean gaude, gertaera larrienei hitza jartzen lagundu izanagatik. Honekin batera lan hau egiten lagundu diguten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketako azken egunean auziperatuetako batek bota zuena gogora ekartzea egokia ikusten dugu uneotan:

"XXI. mendearen hasieran Euskal Herria pairatzen ari den errepresio gogorra etorkizunean historia liburuetan jasoko da, Europa osoko ikasleek jakin dezaten non zer gertatu zen".


AURKIBIDEA

2008ari begira

........................................................................................................................ 6

Errepresioa zenbakitan

.......................................................................................................................10

Irudiak eta Letrak

..........................................................................................................................13

Kartelak

..................................................................................................................... 90

5


da egun bat egon errepresioak euskal herritarrak bakean utzi dituena. Errepresioa eguneroko ogia da Euskal Herrian, eta esaten duguna erakusten du esku artean duzun urtekariak.

Ez

Urtarrileko lehen egunekin aurre ikusi genuen Torturatzen jarraitu nolako urtea zetorkigun. Lehen hilabeteko lehen nahi dutelako sei egunek polizia foralak Arbizun buruturiko bihurtu dute delitu karga bortitza, Jare! ekimenak antolaturiko ekitorturaren salaketa taldiaren debekua eta Igor Portu eta Mattin Sarasolak jasandako tortura bortitzak utzi zizkiguten. Horrekin hasi genuen urtea, eta amaiera berriz Donostiako gazteen tortura salaketa basatiekin edo Iru単ean burutzekoak ziren hainbat Olentzeroren debekuekin eman genion. Tartean izan dira atxiloketak, iheslarien aurkako sorgin ehiza, lan politikoa egiteagatik espetxeraturiko herritarrak edo euskal preso politikoen aurkako etengabeko jazarpena. Tartean izan dira errepresioaren aurrean herritarrek antolaturiko erantzun zabalak, herriz herri buruturiko mobilizazio eta ekimenak edo Euskal Herriko milaka eta milaka herritar batu dituzten manifestazio handiak. Errepresioak ezaugarritu duen urtea izan da, Eguneroko lan xumeak eta espainiar estatuak errepresiorik bortitzenaindartzen du elkartasuna, rekin jarraitzeko duen asmoen erakuslea ere bai. gutunez gutun, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko 27 kide enbisitaz bisita, tzutegi nazionalean epaituak izan dira. Epaituak mobilizazioz mobilizazio, aurrena, ondoren zigortuak izateko. Espetxean salaketaz salaketa aurkitzen dira hauetako asko. Torturatzen jarraitu nahi dutelako bihurtu dute delitu torturaren salaketa. Espetxe politika ankerrarekin jarraitu nahi dutelako bihurtu dute delitu elkartasuna. Finean euskal herritarren aurkako errepresio basatiarekin jarraitzea erabakia dutelako ezabatu nahi izan dute Amnistiaren Aldeko Mugimendua. Baina argi gelditu da Amnistiaren Aldeko Mugimendua ez dela 20, 30 edo 40 lagunek osatzen zuten zerbait. Amnistiaren Aldeko Mugimendua milaka euskal herritarrek eguneroko lan xumearekin osatzen duten espresio indartsu bat da.

Errepresioak hamaika aurpegi: Torturak ezaugarrituriko urtea izan da 2008a. Igor Porturen ospitalera-


2008ari BEGIRA tzearekin hasi eta Harkaitz Landaberearen ospitaleratzearekin amaitu da, tartean izan direlarik beste lau ospitaleratze eta beste 60 tortura kasu. PSOEren gobernuak bere helburu politikoak lortzeko erabiltzen du tortura, eta horretarako ezinbesteko inpunitate espazioa eskaintzen die torturatzaileei, inkomunikazioaren bidez. PSOEk ez du tortura baimentzen, PSOEk agindu egiten du tortura. Informazioa lortzen dute torturaren bidez, auto inkulpazioak lortzen dituzte eta herritarren artean izua zabaltzen dute, torturatuak izateko beldurra. Bitartean Eusko Jaurlaritzan dauden alderdiak, beraiek kontrolatzen dituzten komunikabideak edo Nabai bezalako alderdi politikoak itsu, mutu eta gor daude errealitate honen aurrean. Eta honek ere posible egiten du torturaren basakeria.

Amnistiaren Aldeko Mugimendua milaka euskal herritarrek eguneroko lan xumearekin osatzen duten espresio indartsu bat da

Atxiloketa masiboak izan dira, polizia operazioetan, manifestazioetan, ekimenetan. 390 atxilotu. Euskal Herrian egunean pertsona bat edo gehiago izan da atxilotua gatazka politikoaren harira. Poliziaren bortizkeria handiarekin loturik eman dira atxiloketa hauetako asko. Karga polizialen baitan atxilotuak kolpatuak eta zaurituak izan baitira kasu askotan. Euskal Herrian adina polizia ez da leku askotan egongo munduan, eta logika horretan ulertzen ditugu herritarrei emandako jipoi ugariak, poliziak erasoriko mobilizazioak eta espioitza kasuak.

Azken urteotan bi estatuek hamaika ahalegin egin dituzte errepresioaren bidez beraien helburu politikoak lortzeko. Errepresioa garai politiko berrietara egokitzen joan dira. Ilegalizazio politika martxan jartzeak urtez urte luzatu duten errepresioaren porrota erakusten du. Ilegalizazio politika abiatu behar izan dute, errepresioa antzua izan zaielako orain arte beraien helburu politikoak lortzeko bidean. Askatasunaren legez kanporatzeen lekuko izan gara 2008an, eta legez kanporatze politikak urrats berriak eman ditu. Espainiar estatuan diseinaturiko bideari jarraiki frantziar estatua ere bide honetan urratsak ematen ari dela ikusi ahal izan dugu. Irailean burutu zuen polizia operazioak eta Kalakako aferari loturik etorri den errepresio eta jazarpen guztiak Sarkozyren gobernuak urratsak zein norabidetan emango dituen adierazi dute. Estrategia honekin aurrera egitea erabaki dute herri honetako sektore bati ahotsa kendu eta eskubide guztiak ukatuz. Espetxe politikari dagokionez ere ezin esan ezer berririk. Minbizia duten presoak espetxean mantentzeak, sakabanaketak eta biziarteko zigorraren

7


ezarpen praktikoak erakusten dute espainiar eta frantziar agintariek euskal preso politikoei ezarritako Guantanamo erraldoia irekita mantentzen dutela. Euskal preso politikoak egunero jazarriak dira espetxeetan, eskubide guztien ukazioa eguneroko ogia da. Kolektiboaren aurka ondo diseinaturiko salbuespeneko neurriak ezartzen ari direla ikusi dugu, eta besteak beste preso ohien aurkako neurri berriak ezartzeko asmoa ere izan badutela. Mikel Iba単ezen kasua, Juanjo Rego Vidalen gose eta egarri greba edo Mikel Gilek bere buruaz beste egiteko saiakera esaten dugun guztiaren adibideak baino ez dira. Hala ere, jazarpen guzti honen aurrean euskal preso politikoek erakutsi duten duintasunak eta jarrera tinkoak aurre egin die egunero espetxe politika ankerrari. Ogi gogorrari hagin zorrotzekin erantzun diote espainiar eta frantziar espetxeetan sakabanatuak dauden 764 euskal preso politikoek. Urteak aurrera doaz baina Euskal Herrian oso Azken 30 urteotan gertu ikusten ditugu herri honen historia hurerrepresioak ez ditu bere bilean izandako hainbat gertaera. Memoria hishelburu politikoak bete, torikoa gora eta behera ibili dira espainiar estatbesteak beste errepresioak uan, baina Euskal Herriari dagokionez argi elkartasun harresi bat izan gelditu da zenbait gertaera herri honen duelako aurrean uneoro oroimen kolektibotik ezabatzeko dagoen nahia. Joxe Arregi eta Jose Luis Geresta heriotza arte torturatuak izan ziren herritarrak oroitzen zituen plazei izena aldatu diete Zizurkilen, besteak beste PNVk PPko faxistekin bat egin ondoren. GALek Lasa eta Zabala bahitu, torturatu, hil eta lurperatu zituela 25 urte bete direnean beraien omenezko manifestazioa debekatu du entzutegi nazionalak, eta ertzaintzak berriz gogora ekarri dizkigu Tolosako hilerriko gertaera ilunak, nekez ahaztuko ditugunak. Ertzaintzak Tolosako plazan bildutako herritarren aurka gogor jo du, bost atxilotu eta hainbat zauritu eraginez. Ezin aipatu gabe utzi azken hilabeteetan Nafarroan bereziki gazte independentisten aurka abiaturik polizia operazio amaiezina. Gazte andana atxilotu, torturatu eta espetxeratu dituzte Segi gazte erakundeko kide izatea egotzita. Nafarroa gatazka politikotik kanpo utzi nahi izan dute horiek beraiek izan dira Nafarroa errepresioaren jomugaren erdigunean ezarri dutenak.

Errepresioari hamaika erantzun: Eta horrela errepresioaren hamaika aurpegiak aipatu genitzake, inoiz


2008ari BEGIRA amaituko ez litzatekeen irakurketa bat eginez. Errepresioa eguneroko ogia dela esan dugu, baina errepresioak bilatzen dituen helburuetan antzua dela ere argi gelditu da azken urteotan. Errepresioak torturak eragiten ditu, atxiloketak, erbestea, legez kanporatzeak, espetxea. Errepresioak min egiten du. Baina errepresioa antzua da bilatzen dituen helburuekiko.

Jazarpen guzti honen aurrean euskal preso politikoek erakutsi duten duintasunak eta jarrera tinkoak aurre egin die egunero espetxe politika ankerrari

Euskal Herrian herriz herri antolaturiko errepresioaren aurkako borrokak egiten du antzu eguneroko jazarpena. Euskal Herrian elkartasunak aurre egiten dio errepresioari. Euskal Herrian salaketak eta mobilizazioak aurre egiten diete mota guztietako jazarpen eta zapalketei. Errepresioak eragindako zenbakiak aurkeztu dizkizuegu aurrez, baina argi dago kontaezinak izan direla errepresioari aurre egiteko mobilizazio eta elkartasuna jardunak ere. Otsaileko greba orokorra edo herriz herri antolaturiko ekimen, mobilizazio eta salaketak aurrez aurkezturiko gertaera guztien erantzuna izan dira. Azken 30 urteotan errepresioak ez ditu bere helburu politikoak bete, besteak beste errepresioak elkartasun harresi bat izan duelako aurrean uneoro. Herri honen duintasunak eraikitako elkartasun harresia izan da errepresioak bota ez duena, botako ez duena.

Euskal Herrian gatazka politiko bat bizi dugu eta gatazka politikoak ez dira poliziarekin, espetxearekin, torturarekin edo legez kanporatzearekin konpontzen. Gatazka politikoak ez dira errepresio gehiagorekin konpontzen, demokrazia gehiagorekin baizik.

Ilegalizazio politika martxan jartzeak urtez urte luzatu duten errepresioaren porrota erakusten du

Konponbidea iritsiko da inoiz gure lurretara. Euskal preso eta iheslari politikoak itzuliko dira herri honetako lantegi, kale, ikastetxe, gaztetxe eta sendietara. Torturatuen memoria egingo da. Oinarri demokratikoak eskuratuko ditu Euskal Herriak. Orduan errepresioaren amaiera ospatuko dugu.

Bitartean lanean jarraitzea baino ez dagokigu. Ez dago egun magikorik, soluzio berezirik. Eguneroko lanak emango du bere uzta. Eguneroko lan xumea da gurea, herriz herri eta auzoz auzo egiten den hori bera. Eguneroko lan xumeak indartzen du elkartasuna, gutunez gutun, bisitaz bisita, mobilizazioz mobilizazio, salaketaz salaketa. Lan horrek eta ez beste ezer ekarri du demokraziaren ezartzea Euskal Herrian.

9


ATXILOKETAK

Atxiloketak Euskal Herrian........................................................................................................................................................................................ 390

ATXILOKETAK MOTA Atxiloketa komunikatuak................................................................................................................................................................................................ 228 Atxiloketa INkomunikatuak........................................................................................................................................................................................ 162

MOBILIZAZIOEN AURKAKO JAZARPENA

Erasoturiko mobilizazioak............................................................................................................................................................................................. 65 Kargen ondorioz zaurituak.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 100 baino gehiago Mobilizazioetan atxilotuak........................................................................................................................................................................................ 121


Errepresioa zenbakitan

PRESOAK

Euskal preso politikoen kopurua.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 764

Emak.. . . . . . . 119 Giz.. . . . . . .645

Bakartuak.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 37 GAIXOTASUN LARRIEKIN

BIZIARTEKO ZIGORRAREKIN Bizi arteko zigorra (2008).. . . . . . . . . . . . . . . . 14 Bizi arteko zigorra (Guztira).. . . . . . . . . . . . . 37

Espetxean preso.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10 Kalean preso......................................................................................3

DISPERTSIOA Frantziar espetxeetan sakabanatuak........................................................................................................................................................154 Espainiar espetxeetan sakabanatuak........................................................................................................................................................595 Euskal Herriko espetxeetan.............................................................................................................................................................................................15

SAKABANAKETAREN ERAGINAK Istripuak.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 20 Zaurituak.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .10 Suposatu duen gastua.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14.000.000 euro LEKUALDATZEAK Guztira.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 435 Destino aldaketak.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 280 Destinora bueltan ekarriak.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 52 Diligentziak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 77 Bestelako arrazoiak.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 26 11


TORTURA

Tortura salaketak............................................................................................................................................................................................................................ 62 Inkomunikaturik egon diren atxilotuen ospitalizazioak.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6

TORTURA SALAKETAK ETA INKOMUNIKAZIOA Espainiar segurtasun indarrek atxilotu eta inkomunikatuak.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 90 Espainiar segurtasun indarrek inkomunikazio aldian torturatuak.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 61 (Komunikatua zegoen atxilotu bat torturatu dute espainiar segurtasun indarrek) Frantziar segurtasun indarrek atxilotu eta inkomunikatuak.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 72 Frantziar segurtasun indarrek inkomunikazio aldian torturatuak.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 0

TORTURA SALAKETAK POLIZIA GORPUTZEN ARABERA Espainiar poliziak........................................................................................................................................................................................................................... 33 Guardia Zibilak................................................................................................................................................................................................................................ 29 Ertzaintza...................................................................................................................................................................................................................................................... .. 0 Polizia forala............................................................................................................................................................................................................................................. 0 Frantziar polizia................................................................................................................................................................................................................................... 0 Udaltzaingoa............................................................................................................................................................................................................................................ 0


Jazarpenaren

IRUDIAK Isilik ez dauden LETRAK Deportatuen geografia. Iratxe Retolaza.. . . . . . 15 Con todas tus fuerzas. Zaloa Basabe.. . . . . . 23 Maitasunaz. Eneko Barberena.. . . . . . 31 Preso gaisoak. Lander Garro.. . . . . . 39 Amama Emiliaren Familia. Gari Berasaluze.. . . . . . 47 Maitasun platonikoa. Fito Rodriguez.. . . . . . 55 Kolpe bakoitzarekin. Gotzon Barandiaran.. . . . . . 59 Barruko minetatik askatasun haizera. Iraitz Agirre.. . . . . . 65 Izuaren gailurra. Joxe Agustin Arrieta.. . . . . . 73

Zigor arrunt eta gehigarrien zurrunbiloetan, abertzalea. Ixabel Etxeberria....... . . 81 Nafarroako gaiztaginak. Igor Estankona.. . . . . . 87


LETRAK Iratxe Retolaza

Deportatuaren Deportatuaren geografiak geografiak

Halabeharrezko geografia hori, sorterria, zainetaraino egiten da geure, kulturaz, esperientziaz, sentimenduz eta zauriz josiriko geografia bihurtzeraino. Geografiez tatuaturik dugu gorputza. Gorputza zeharkatzen duten geografia horietariko zenbait, borondatez eginiko bidaien aztarnak dira, geure gogara espazioak ezagutzeko aukeratik sorturiko markak. Geure larruaren hainbat urradura eta arrakala borondatez eginiko bidaia horien zantzuak baino ez dira. Badira izan, edonola ere, beste hainbat eta hainbat geografia geure gorputzak gogor astintzen dutenak, geure larruak kartsuki urratzen dutenak, halabeharrez ezagutu baditugu ere. Horietariko bat, sorterria. Halabeharrezko geografia hori, sorterria, zainetaraino egiten da geure, kulturaz, esperientziaz, sentimenduz eta zauriz josiriko geografia bihurtzeraino. Edozein espaziok, edozein geografiak muga besteko aukera du, itzal besteko argi. Baina, borondatez eta aske geografia anitzetara bidaiatzeko ere mugak badira. Muga ekonomikoak, muga fisikoak, eta batik bat muga politikoak. Europarroi hara eta hona bidaiatzea baimentzen zaigu, jakina, Europako Estatuetako Geografo Ofizialek egoki ikusten dutenean, Estatuetako Nortasun Agiri Ofiziala edota "Turista" Agiri Ofiziala geure eginez gero. Geografo Ofizial horiek ere tatuatu dute gorputz anitzetan bestelako seinalerik, Agiri Ofizialen aurkako jardun hori isilarazi asmoz. Horregatik, badira izan geografia hertsiagoen zauriez eta orbanez zeharka-

turiko gorputzak, espazio hertsiez eta behartuez astinduriko gorputzak, gatibutzak utzitako arrakalen minez josiak. Geografia irekiagoetatik mugitzen garen gorputzoi ezezagunak zaizkigu gatibutzaren geografiak, baina, gatibutzaren geografiek gorputzean utzitako zauriak ezagun zaizkigu, gatibaturiko gorputzak ozen mintzo direlako, ozenegi. Inposaturiko geografia horiei aurre egiteko, espazio hertsiek gorputzean eginiko zauriez hitz egin digute gatibu askok. Mikel Ibargurenek Hemen gauak lau ertz ditu poema-sortan gatibutzaren kartografia osatu zuen, espazio hertsi horien iluntasun eta itxitura deskribatuz, Joseba Sarrionandiak Gartzelako poemak-en egin modura. Edonola ere, egon badago lau ertzetatik haratagoko espazio hertsi eta behartuak, deportatuaren geografia. Halabeharrezkoa eta bortxatua zaie geografia deportatuei, hor nonbait bizitzera behartuak, bi halabeharrezko geografia horien arteko bidegurutzean bizitzera zigortuak: sorterriko geografiara itzuli ezinik, eta deportazioaren geografia utzi ezinik.

Deportatu

geografia

Llegada a Cabo Verde de los "etarras" Linaza e Iztueta (El PaĂ­s, 1985/02/25). Deportatuaren kartografian ez dago lau ertzeko gaurik, ez dago zigorraren denbora marra zartatuetan iltzatuko duen hormarik. Deportatuaren kartografian itsasoa hormatzarra da, uhartea gatibutza. Uharte hori Cabo Verde izendatu zuten Geografo Ofizialek.

15


Estatu Frantseseko Geografo Ofizialek 1985. urteko otsailean tatuatu zioten Endika Iztuetari deportatuaren Agiri Ofiziala, eta harrezkero deportazioaren geografian barna ibili zen hogeita bi urtez. Deportatuen kartografian ez dago herri batera joan edota heldu izanaren sentipenik, ekarriak eta eramanak izatearen oinazea baizik. Eta Geografo Ofizialek letra beltzean iltzatu nahi dute deportatuaren geroa.

Muere ahogado en Cabo Verde un "etarra" deportado (El PaĂ­s, 1989/08/12) Deportatuen kartografian itsasoa ez da izan sorterriranzko lotura, ez da izan joan-etorrirako bidea, baizik eta itolarrirako gune. Juan Ramon Aranburu deportatuaren gorputz urratua itsasoak berak eraman zuen, itorik, Cabo Verdeko lagun deportatuen geografia are minduago eginez. Deportatuaren kartografian ez da zirimiriaren hotsik, lehortearen oihu garratza baizik. Gaixotasun ezezagunak eta osasun arazo berriak. Baina, deportatuaren kartografian bizirauteko grinak kartsuki estaltzen du larruazala, eta geografia berrietara egokitzeko indarrak estutzen du deportatuaren bihotza. Duintasunez pozturik dira deportatuaren zainak. Deportatuen kartografian elkartasunak ere badu maparik, eta Cabo Verdeko jendearen esku beroek egokitzeko behar hori samurtzen dute. Bi halabeharrezko geografia horien bidegurutzean bizi da deportatuaren larrua. Geografia ukatuaren (sorterriaren) eta geografia behartuaren (deportazio-gunearen)

arteko sokatiran tenkaturik, jada geografia behartua geografia maitatua ere bilakatu zaionean, itsasoaz bestaldeko esku ilun eta beroek elkartasunez laztandu dituztenean deportatuaren zauriak. Deportatuaren kartografian nork bere zuritasuna ez du boterearen orbain, larruazalean tatuaturik daramalako deportatuak baztertuaren eta zapalduaren lorratza. Deportatuaren geografian hizkuntza berriaren hotsek dardarazten dute larrua, denboraren joanean CesĂĄria Evoraren doinuez gozatua. Eta gaixotasunez jositako geografia horretan erizaintza bihurtu deportatuaren lanbide, Endikaren lanbide. Arriskuak arrisku, ogibidean trebatzeko asmoz beste geografia batzuetara bidaiatzeko kemena eta grina hartuz, zainetan borborka eginiko duintasunari erantzunez. Geografo Ofizialak baina, beti deportatuaren gorputzari zelatan.

Dos etarras que estaban deportados desde 1985 en Cabo Verde se han ido a Cuba (El PaĂ­s, 1997/12/15) Jazartuaren gorputza ubeldurez markatua da, larrutik ordainarazi nahi zaiolako Agiri Ofizialen kontrako dema, Geografo Ofizialen kontrako kemena. Deportatuaren kartografian zigorraren denborak ez du egunik, ez du neurririk, deportatuaren kartografian Geografo Ofizialen ahots arrotzak kolpeka daudelako beti, zelatari. Deportatuak bere egunerokotasunari ekitea eta lanbideren bati lotzea da kolpatua, garapen pertsonala zigortua. Espazio behartu horretara egokitzeko

Deportatuaren kartografian ez dago lau ertzeko gaurik, ez dago zigorraren denbora marra zartatuetan iltzatuko duen hormarik.


LETRAK

dute ezagutzen, eta Agiri Ofizialak ukatzen dituzten horientzat espresuki eginiko geografia ilunak diseinatu egiten dituzte. Endika Iztueta ere deportatuaren geografian gelditu zen hilotz, lapurreta batean jasotako astinduaren ondorioz. Gorputz kolpatu hura kolpaturik zendu zen 2008ko urtarrilaren 24ean.

ahalegin oro jazarri egiten da.

Encuentran muerto en su domicilio de Raia, en Cabo Verde, al presunto miembro de ETA Angel Lete Etxaniz, "Patas" (Abc, 2002/12/10). Epaiketarik gabeko epaia ezarri zaio deportatuari, eta Geografo Ofizialek deportatuari atxikituriko "ustezko"-tasun hori hitzezko aldarri hutsa baino ez da, epaia aspalditik dagoelako idatzia, Epaiketarik gabekoa, mugarik gabekoa, heriotza arteko zigorra. Deportatuaren zimurrak esan gabeko hitzez betetzen dira, ikusi gabeko paisaiez, ukitu gabeko eskuez. Deportatuaren ile urdinak memoriaren gatzez tindatuak dira, izan litezkeenez ozpinduak. Deportatuaren azkazalak gau urdurien horzkadez xehatuak. Deportatuaren bekozkoak injustiziak ditu salatzen.

España y Libertad solicita que se prohíba el homenaje a Endika Iztueta en Santurtzi (Noticias de Gipuzkoa, 2008/01/29) Geografo Ofizialen larruan ez dago gizatasunerako lekurik, senideei agur duinerako aukera ere ukatu nahi zaielako, hogei urte baino gehiago sorterritik urrun igarotako lagunari agurra ere ukatu nahi zaiolako. Elkartasuna larrutu nahi dute, ondo dakitelako elkartasunak baretzen dituela gorputz kolpatuen zauriak, eta elkartasunak duintasunez puzten dituela gorputz kolpatuen zainak.

El fiscal reactiva la solicitud de extradición de etarras (El País, 2007/12/09). Deportatuaren larruak ez du bere zigorraren denboraren berri, eta Geografo Ofizial Urratzaileek larrua noiz minduko zain egoten dira, larrua noiz orbainetan itoko. Deportatuaren larrua urrakorra da oso, geografia behartuetara kondenaturik egon arren, bestelako kondenak ere marrazteko irrikaz daudelako Geografo Ofizial horiek, geografia hertsiagoetara zigortu asmoz deportatuaren larrua, zigorra bikoiztu asmoz. Atsedenik gabeko jazarpena bizi du deportatuak, Mapa Ofizialen eta Geografo Ofizialen injustiziaren lekuko direlako, eta lekuko isilak nahi dituzte Geografo Ofizialek. Geografo Ofizial horiek heriotza zigorra besterik ez

Itsasoaren bestaldeko geografiez tatuaturiko gorpua besarkatu zuten senitartekoek 2008ko urtarrilaren 31 hartan. Cabo Verdeko paisaien arrakalez jositako gorpua laztandu zuten senitartekoek egun hartan. Geografia behartu eta bortxatuek urraturiko gorputz hark gorpu izan zenean baino ez zuelako eskuratu sorterrira itzultzeko Agiririk, baimenik.

Deportatuaren larruak ez du bere zigorraren denboraren berri, eta Geografo Ofizial Urratzaileek larrua noiz minduko zain egoten dira, larrua noiz orbainetan itoko.

17


1

2

2008/I/01

Polizia foralak Arbizuko 2 herria okupatu du. Urte berriko jaiaz gozatzen ari diren herritarren aurka egin du gogor, 15 herritar zaurituz eta bi atxilotuz.

3

2008/I/05

Jare! Ekimena belodromoan egitekoa 2 zen ekitaldia debekatu du entzutegi nazionalak eta ertzaintza agertu da bertara debekua bermatzera. Debekuaren aurrean milaka lagun manifestatu dira Donostiako kaleetan euskal presoen eskubideen alde.

2008/I/07

Igor Portu ospitalizatu 3 dute Donostian guardia zibilak atxilotu eta bortizki torturatua izan ondoren. Mattin Sarasolak ere tortura basatiak jaso ditu egunotan guardia zibilaren eskuetan.


IRUDIAK 2

2

3

2008/I/19

2008/I/23

Hainbat militante independentistak agerraldi 1 publikoa egin dute Donostian jasaten ari diren espioitza politikoa eta jazarpenaren berri emanez. Besteak beste kolaborazio eskaerak, poliziaren jarraipenak, kotxeetako aurkiturik jarraipenerako gailuak edo pintxaturiko telefonoak dituztela azaldu dute prentsaren aurrean.

Leako eskualdean eman2 dako polizia operazioan 8 gazte independentista atxilotu ditu espainiar poliziak. Inkomunikazio aldia igarota hauetako 6 espetxeratu dituzte. Tratu txarrak jasan dituztela salatu dute. 19

2008/I/24

Endika Iztueta Santurtziko 3 euskal iheslari politikoa hil da Cabo Verden lapurreta bat jasan ondoren. Cavo Verden nahiz Euskal Herrian agur sentikorra egin diote. Urte asko eman zituen bertan deportatu bezala.


2

1

3

2008/II/04

Pernando Barrena eta 1 Patxi Urrutia atxilotu ditu espainiar poliziak eta Unai Fano atxilotzen saiatu dira, Batasunaren aurkako polizia operazio berri batean. Hendaian berriz Peio Alvarez iheslari politikoa atxilotu dute bere etxean.

4

2008/II/08

EHAK eta ANVren 2 jardueren etetea agindu du Garzon epaileak, ezker abertzalearen aurkako sorgin ehizari jarraiki.

2008/II/10

Ilegalizazioen aurka 2 milaka lagun bildu dira Bilbon eginiko nazio manifestazioan. Jendetzaren aurka jo du Ertzaintzak, hainbat zauritu eraginez eta 4 pertsona atxilotuz.

2008/II/11

Espainiar Poliziak 14 3 militante independentista atxilotu eta 3 egoitza itxi ditu Batasunaren aurkako beste polizia operazio batean.


IRUDIAK 2

3

2

2008/II/14

Milaka eta milaka herritarrek greba oroko1 rraren bidez erantzun diote Euskal Herriak bizi duen jazarpen egoerari. Bertan 14 pertsona izan dira atxilotuak, eta ehundik gora identifikatuak. Ertzaintzak eta Polizia Nazionalak hainbat lekutan kargatu dute.

2

21

2008/II/16 Mikel San Sebastian, Joseba Iturbide, Estibalitz Bengoetxea eta Jose Antonio Martinez atxilotu ditu Donibane Lohitzunen Frantziar Poliziak. Atxiloketak oso bortitzak izan dira, eta Joseba eta Mikel zaurituak izan dira.

2008/II/18 Espainiar Poliziak 3 6 gazte independentista atxilotu ditu Gasteizen eta hainbat egoitza miatu ditu.


LETRAK

Zaloa Basabe

Con todas todastustus Con

fuerzas fuerzas

Emakume askok ulertu dugu ondasuna eta eskubideen banaketa parekatzaileak ez diren momentutik, diferentziak goraka joango direla.

Gure nagusiek zenbakiak gizonezkoen kontuak zirela esaten zuten . . baina hori ere ez zen egia. Prekarietatea, langabezia, pobrezia eta indarkeria sexistaz aritzen bagara, emakumeok beti zenbakirik altuenen alboan agertzen gara. Horiek omen dira emakumezkoen "kontuak". Emakumeoi nonbait dagozkigun portzentaje altu horiek egitura ilun baten sustraietan ezkutatzen direla azaltzen digute, konponbidea sustraiak bezain urruna eta egitura bezain iluna dela esango baligute bezala‌ Emakume askok ulertu dugu ondasuna eta eskubideen banaketa parekatzaileak ez diren momentutik, diferentziak goraka joango direla.. eta gauzak horrela segituz gero, zenbaki beltza horiek belaunaldiz belaunaldi gure alabei utzitako herentzia bakarra izango ote den beldur bizi gara. Gure nagusien burutazioak ailegatu zaizkie, gu hemen inoiz egon ez bagina bezala‌

jantzita, karriketara ateratzen da. Gure nagusiek, gainontzeko emakumeek eta jende orok entzun, ikusi, sentitu eta ukitu dezaten. 2008ko martxoaren 9an Espainako Legebiltzarrerako hauteskundetarako deialdia egin zuten. Estatu Espainoleko gobernuan zegoen PSOE, aurreko legealdian, Berdintasunaren Legearekin besopean aurkeztu zena, agerian utzi zuen emakumeok oso era ezberdinetan erabiliak izan gaitezkeela. Lege horren bitartez espazio berri bat berrasmatu zuten non emakumeok, gure egoeraren benetako hobekuntza bermatuko ez duten neurrien saltzaile gisa azalduko ginateke. Demokraziaren jaialdiaren edizio honetarako, ohiko kolaboratzaileek patrozinatuta (Alderdien Legearen sinatzaileak eta beraien aldamenekoak), PSOEk, "Con todas tus fuerzas" leloa aukeratu zuen. Teorian, lelo honen bidez, hautesleak euren adeko botoa ematera animatu nahi zituzten‌ baina Martxoak 8 horretan, Iruùeko kaleetan, lelo horren bestelako esanahia ezagutuko genuen.

Con todas

fuerza

Urteen poderioz, estatistikek errealitate ezin lotsagarriago hau erakusten digute. Eta batzuetan, lotsa hain handia da, ezen errealitate formal soil batean ez den sartzen, eta ihes egiteko beharra sentitzen du. Gertakarien atalak, portzentajek eta inolako egituraren aldaketaren aldeko asmorik gabeko deklarazioak estuegiak gelditzen dira, eta errealitateak, baimenduta ala baimenik gabe, kalera egiten du salto. Urtean behin bada ere, emakumearen izena duen errealitate gordin eta burugogor hori, zenbakiz eta arrazoiz

2008ko martxoaren 8a larunbata izan zen, eta beraz, normalean baino beranduago esnatu ginen. Hotz bazegoen ere, neguaren bukaerako eguzki izpien bero sentsazio faltsuak kalera ateratzeko gogoak piztu zizkigun. Eta gu oso erraz jausten garenez kalera ateratzeko deialdietan, berehala Alde Zaharrerako bidea hartu genuen, mania hasi baino lehenago, emakume batzuk bil-

23


tzeko eta pote batzuk hartzeko aprobetxatzeko. Denbora daukagun gehienetan gertatzen den bezala, erlojuari begiratu orduko minutuak normalean baino arinago pasatzen zirela ohartu nintzen eta bat-batean juxtu samar nenbilela konturatu nintzen. Presaka, Udaletxe aurretik pasatu nintzen, hortik pasatzea pentsatuta ez baneukan ere, ordurako, hamar minutuko beranta pilatuta nuelako. Udaletxe atarian gorbata eta trajedunen multzoa zegoen (gehienak gizonak, noski) eta nonbait beraien agendetan ohikoa denez, mota zehatz batzuetako ekintzak burutzen diren guztietan bezala, komunikabideen aurrean aurpegi larriekin ekintza salatzeko kontzentrazio isilean bilduak ziren. Beraien aurrean kazetarien ilara bat zegoen. Isiltasunak eta ondorengo gaitzespen antzuek informazioaren aldetik ezer gutxi aportatzen ez bazuten ere, kazetariek ez zuten detailerik galdu nahi eta formal-formal ezeren zain mantentzen ziren. Azken finean, beraiek dira errealitate zatiak gizarteratzeko tresnak dituztenak; ez da makala orduan euren beharra! Estanpa berak ez luke ezer arrarorik izango, horrelakoak gure Herrian oso ohikoak baitira. Baina harritu ninduen Gogoeta Eguna deitzen zaion egunean horrelako adierazpen eta agerraldi politiko-publikoak burutzea; eta are gehiago kontuan hartzen badugu egunean bertan antolatuta zeuden emakumeon eskubideen aldeko mobilizazio batzuk debekatu zituztela arrazoi honen aitzakiarekin. Baliteke ere, debekuak burutzen dituzten horiek ez lotzea inondik inora "gogoeta" gatazka politikoarekin eta beraz, horregatik inolako kontraesanik ez ikustea egiten dutena eta Hauteskundeen arauek esaten dute-

nen artean. Baliteke. Baina horrek ez ninduen gehiegi lasaitu, egia esateko. Batzuetan, gauzak ulertzeak gehiago larritzen zaitu. Tabernara hamar minutu beranduago ailegatu nintzen. Kanpoan, nire moduko beste amak euren karritoen jiran ari ziren berbetan. Euren alboan emakume gazte talde batek orriak banatzen zituen. Horietako batzuk perkusioa jotzen zuten. Nik sekulan ez dut ulertu oso ondo zergatik Martxoak 8a bezalako egunetan jai giroa eragiten duten panderoak eta danborrak erabiltzen dituzten‌ baina onartu behar dut inoiz ez naizela ausartu ezer esatera, alde batetik, antolatzaileekiko errespetuagatik, eta bestetik, ez dudalako nahi jendeak gauzak larritasun gehiegirekin hartzen ditudanik pentsatzea. Ordu batzuk beranduago, Gaztelu Plazan hain zuzen, danborraren zarataren presentziaren garrantzia ulertuko nukeen. Eguerdia pasata, taberna jendez gainezka zegoen eta lagun andana tabernaren atarian, poteak eskuan, solasean. Tabernatik gaupasaz egoteko itxura zeukaten mozkorti batzuk atera ziren. Nahiz eta beraiek horrela pentsatu, ez zihoazen emakumez mozorroturik. Plastikozko titi handi batzuk eta peluka anakronikoek ez dute emakume baten antzik ematen. Beraien buruaz zeuden mozorrotuta, zalantza barik. Badira irudimen eta lotsarik ez dutenak. Bertan zegoen emakume gazte taldearengana hurbildu ziren eta panderoekin lotutako graziarik gabeko graziak bota ostean, "Bolleras!" oihukatzen zuten bitartean, euren leotardo arrosak igotzen, urrundu egin ziren.

Tabernara hamar minutu beranduago ailegatu nintzen. Kanpoan, nire moduko beste amak euren karritoen jiran ari ziren berbetan. Euren alboan emakume gazte talde batek orriak banatzen zituen


LETRAK

Egunaren bigarren estanpa hain tamalgarria izanda, ez nekien negargura ala haserrea zen sentitzen nuena. Berehala imajinatu nituen hurrengo egunean: biharamunarekin esnatuta, aurpegia garbitu eta udaletxearen aurrean zegoen agintari baten alde bozka demokratikoa ematera ateratzen. Asteburu borobila izan zutela pentsatuko zuten agian… ez dakit, momentu horretan hori etorri zitzaidan burura, gehiegi pentsatu gabe. Oraindik plaza berberan, mozkortien iskanbilari buruz hitz egiten ari ginenean, Barañaindik zetozen emakume batzuk hurbildu ziren. Beraiek kontatu ziguten goizean bertan gertatutakoa. Guardia Zibilak beraien kontra kargatu zuen. Erreflexioaren egunean, erreflexioaren aldeko alegatu bortitza egin nahi izan zuten… beti ere, demokraziaren izenean… panderojole batzuen kontra. Oe-oe.

Txapitelatik perkusioaren soinuak heltzen ziren. Arkupeetan Polizia Espainolaren furgonak zeuden. Kanpoan poliziak, zain. Zenbatzen hasi ginen. Gehiegi. Txistuak baino lehenago, komentarioak entzuten hasi ziren. Kargatuko zuten ala ez? Zalantzak eta komentarioek ez zuten bizitza luzeegia izan. Bihotz onekoei plaza gainezka egonda kargatzea sinesgaitza iruditzen bazitzaien ere, uniformedunen presentzia beldurgarriari peloten hotsak jarraitu zion. Ez dauka zentzu handirik horren kontakizun lineala idaztea zeren eta guztiok soberan ezagutzen dugu karga baten garapena gehi inguruan sortzen dituen argazkiak. Gainera ez nintzateke errelatoa kronologikoki idazteko gai izango, momentu horietan gauza asko pasatu zitzaizkidalako bai burutik eta bai begietatik ere: panderojoleak, amak eta euren karritoak, lagunen koadrilak eta gure nagusiak… Plazetako faroletan PSOEko banderolak eskegita zeuden :"¡Con todas tus fuerzas!". Eta horrela ari ziren… Danba-danba!

Giroa horrela egonda, arratsaldeko manifestaziorako gogo gehiago geneukan. Orduak pasatu ahala, mobilizaziorako arrazoiak ugaltzen zihoazen. Tartean jakin genuen Euskal Herriko mobilizazioetan jendetza biltzen ari zela. Munduan ere, emakumeak kalera ateratzen ari ziren momentu berberan. Baina gu ez geunden munduko beste tokian, gu Iruñean geunden… eta horrek markatu egiten du. Hilabeteak pasatu dira eta jada ez naiz akordatzen 19.00tan ala 19.30tan elkartzeko deialdia zegoen. Edozein ordua izanda ere, goizean ez bezala, ordu erdi lehenago ailegatu ginen. Adin guztietako emakumeak bertaratzen hasi ziren. Familiak eta aldameneko tabernetatik ateratzen ziren lagun koadrilak ere. Urtero legez.

Agindua nondik etorri zen, zeinek jaso zuen, zeintzuk bete zuten eta zeintzuk isildu ziren… beraien izenekin Iruñean 2008ko Martxoak 8an gertatu zenaren epilogoa idatzi ahalko genuke. Baina ez dago epilogoak idazterik historia bukatzen ez den bitartean. Historia ez da bukatu. Zenbakiek handitzen segitzen dute eta egunak aurrera doaz. Martxoa eta gero apirila etorri zen eta era horretan urte oso bat bete zen emakumeon kontrako errepresioak bere aurpegi guztiak erakutsiz. Urte beltza izan zen eta errealitatea berriro lotsaren atzean ezkutatu zen.

Kargatuko zuten ala ez? Zalantzak eta komentarioek ez zuten bizitza luzeegia izan. Bihotz onekoei plaza gainezka egonda kargatzea sinesgaitza iruditzen bazitzaien ere

25


1

2

2008/II/22

Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatu 1 zituzten guardia zibilek deklaratu behar zutela eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta Donostian egin den elkarretaratzearen aurka bortizki oldartu da Ertzaintza, zaurituak eraginez.

3

2008/II/27

Lizartza 2 Espainiaren eta Otaolaren aldeko margoketez josita agertu da.

2008/III/02

3

Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Iurretan, eta ETAkoak izatea egotzi. Balzak oso garrantzitsutzat jo du terrorista bilatuenen zerrendan zeuden bi gazte hauen atxiloketa. Entzutegi Nazionalera eramanak izan ondoren, aske gelditu dira biak.


IRUDIAK 2

2

2008/III/08

Espainiar Poliziak gogor jo du 1 emakumeen egunaren harira Iru単ean emakume taldeek deituta egitekoa zen manifestazioaren aurka. Ehunka lagun batu dira bertan emakumeen eskubideen defentsan.

3

2008/III/08

Hodei Ijurko atxilotu du 2 Foru Poliziak Iru単ean. Inkomunikatu, Entzutegi Nazionalera eraman, espetxeratu eta sakabanatu egin dute.

27

2008/III/09

Espainiar hauteskundeen izaera 3 antidemokratikoa agerian gelditu da hauteskunde egunean ere. Egun osoan zehar, mobilizazioak debekatu dira, protestan ari ziren 11 herritar atxilotuak izan dira, eta hainbat karga polizial egon dira.


1

3

2008/III/15

Urte hauetan errepresioa jasan 1 duten hainbat herritarrek Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren beharra azpimarratu dute Bilbon egindako agerraldi handi batean. Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa datorrela ohartarazi dute.

2

4

2008/III/18

Ahizpea Abrisketa 2 mahaikidea atxilotu du Frantziar Poliziak Batasunaren aurkako beste urrats errepresibo bati loturik.

2008/III/27

Iru単eako gazte 3 bati peronea hautsi diote udaltzainek, beraien jarrera errepresiboaren beste erakustaldi batean.

2008/III/18

Fernando Etxegarairi 2 beste bost urteko espetxe zigorra ezarri diote, kaleratua izan eta gero. Askatasunarekin batera egindako agerraldian euskal preso politikoek bizi duten jazarpena salatu du Fernandok.


IRUDIAK 2

2

2008/IV/05

Zizurkilgo udalak Jose Luis Geresta eta Joxe 1 Arregiren omenezko plazei izena aldatzea erabaki du PPk horrela eskatuta. Herri honetan torturatuak izan direnen memoria historikoa ezabatzeko saiakera argia dela salatu dute Zizurkilgo hainbat herritarrek. Egun batzuk beranduago kenduko dituzte bi plazetako plakak, hainbat herritarren protesta artean.

2008/IV/19 10 gazte atxilotu ditu Espainiar Poliziak Oreretan, 2 Oiartzunen eta Arrasaten. Inkomunikazio aldia igarota hauetako bost espetxeratuko dituzte, eta atxilotuek tratu txarrak salatuko dituzte. Atxiloketa hauen gaineko irakurketa egiteko prentsaurrekoan ertzain batek pistola atera du airera tiroak botaz. Milaka lagunek protesta egin dute Oreretan operazioaren aurka.

29


LETRAK

Eneko Barberena

Maitasunaz Maitasunaz Eta halakoetan pentsatzen dut zortea dugula arrasatearrok Jean Grenet ez delako gure alkatea eta ez dituelako komentario sexistarik egiten nesken tangen inguruan. Edo Yolanda Barcina ez delako, Iru単eako Alde Zaharreko auzotarren txokolatada xaloak debekatzen dituena.

Horacio Quiroga XIX. Mendeko idazle argentinarra izan zen, oker ez banago, esan zuena munduko literatura guztia bi gairen inguruan sortzen dela: maitasuna eta heriotzari diogun beldurra.

herriko pareta gastatuetan, mural koloretsu eta herrikoietan edota San Juan jaietan alkaterik gabeko alkate agur eta dantzan. Izan ere, nola ez maitatu horren emakume goxo eta abegikorra? Zaila da Inok lortzen duena, administrazioa bezalako ente hotzari xamurtasun pixka bat ematearena alegia. Niri pertsonalki amaren figura dakarkit gogora. Hitz egiteko moduagatik izango da akaso, errietan ere maitekiro eta ia oharkabean egiten dizulako ziurrenik. Edo udaletxeko ateak parez pare zabalik izan ohi dituelako, ezein herritar edo kolektiborentzat.

Gaurko honetan, lehenengoari buruz idaztea nahiko nuke. Bigarrena, etorriko da etorri, etorri behar denean. Egia esan, zaila da maitasunari buruz idaztea emazteak maitasunaren izenean hiltzen diren egunotan. Izan ere, bakoitzak oso era ezberdinean ulertzen du maitasun hitzak bere baitan dakarrena. Ziurrenik izango da, maitasun mota ezberdin asko daudelako eta ados egongo zarete nirekin ezin direla alderatu amak umearekiko duen maitasuna eta bihotza saltoka eta ziztu bizian jartzen dizun gaztaroko maitasuna. Edo maitatzeko modu asko, edo maitasunaren baitan fase asko...

Eta halakoetan pentsatzen dut zortea dugula arrasatearrok Jean Grenet ez delako gure alkatea eta ez dituelako komentario sexistarik egiten nesken tangen inguruan. Edo Yolanda Barcina ez delako, Iru単eako Alde Zaharreko auzotarren txokolatada xaloak debekatzen dituena. Edo Inaki Azkuna, edo...

Maitasun

Eta paradoxa bada ere maitasunak badakar berarekin bere alde mingotsa, maiteminaz haratago doana. Izan ere, maitasun handi eta ezagun asko dramatismoz josiak daude Shakespearen Romeo eta Julieta kasu, edo testuinguru guztiz dramatikoetan gertatzen dira.

Esan dudan bezala eta haritik gehiegi aldendu gabe, maitasun istorioek badute drama punttu bat beraien baitan eta Ino eta Arrasateko herriaren artekoa ez da salbuespena. Batzuetan ez da azaleratzen nahigabea, lo balego lez izkutuan gelditzen da. Besteetan argi ikusi daiteke zer dramak sortu duen maitasuna,

Arrasaten ere, maitasun istorio bat sortu zen 2008ko udaberrian. Herriaren eta bere alkate bahituaren artekoa, hain zuzen ere. "Ino maite zaitugu" irakurri zitekeen

31


edo zer maitasunek sortu duen drama. Eta Arrasaten ez zen panorama gozoa 2008ko martxoan: Isaias Carrascoren heriotzari herriaren okupazio mediatiko eta poliziala gehitu zitzaion, zentsura mozio frustratu eta alkatearen atxilotze zein espetxeratzearekin amaitzeko. To, guztiak hurrenez hurren eta aste gutxitan. Askotan galdetzen naiz ez ote garen hasi eroso sentitzen horrenbeste sufrimendu artean, barne-barnean ez ote dugun geure egin sufrimendua. Sufritzaile izatea euskal izaeraren parte balitz bezala. Eta ondorengo hausnarketa izaten da ea zergatik ez garen gai adostasun batera iristeko eta sufrimenduarekin amaitzeko. Presoak eta bere senideek sufritzen dutelako, zinegotzi hilaren senideek sufritzen dutelako, sasian semea edo alaba duten gurasoek sufritzen dutelako. Eta hau guztia sufrimendu "handiak" aipatzearren, gure herri txiki, jator eta puta hau sufrimendu "txikiz" josita baitagoelako. Errotondak baino gehiago dira kasik. Eta beno, hau sufrimendu "handiak" eta "txikiak"

bereizterik badago behintzat, izan ere inor ez naiz ni sufrimendu bakoitzaren pisua neurtzeko. Sufrimendu adibide bat jarriko dut, beste edozein jarri nezakeen moduan. Zer gertatzen da apartheid-arekin? Badira jada urte batzuk, aplikatzen ari dena jite guztietako administrazioetan. Milaka herritarren heriotza zibil eta politikoa, Estatu ahalguztidun eta aldi berean ahul baten mendeku miserablea besterik ez da. Baina gizartea ohitu egin da, isilik geratu da hein handi batean horrelako basakeria baten aurrean. Agian herritarrak ez dira edo ez gara jabetzen aldamenekoaren askatasuna murriztean norbere askatasuna ere murrizten dela. Edo agian ikusten da apartatuak eta marginatuak izan direnek beste era batean beharko lituzketela gauzak. Ez dut gehiago luzatuko puntu hau, baina kezkagarria da horrelako astakeria judizial eta legegileak onartzea. Konplizitate punttu bat edo indiferentzia barnebiltzen ditu berarekin. Eta biak ala biak dira kontuan hartzekoak.

Eta hau guztia sufrimendu "handiak" aipatzearren, gure herri txiki, jator eta puta hau sufrimendu "txikiz" josita baitagoelako. Errotondak baino gehiago dira kasik.


LETRAK

Maitasunak bakarrik aterako gaitu ataka honetatik. Ez nuen sekula nire burua irudikatuko horren gauza kursirik idazten, baina hala da. All you need is love. Maitasunean, osasuntsua bada, eman egin behar delako jasotzeko. Gauza batzuetan amore eman, beste batzuetan norberarenarekin aurrera ateratzeko. Raimundo Amador entzuten banengo, "reir y llorar" pixkatxo bat.

Haurren Rolling Stones euskaldunek, PĂŽrritx eta Porrotxek, patata tortila maitatzen erakutsi badigute nola ez aplikatu maitasuna gure bizitzaren beste aspektu batzuetara? Ongi ulerturiko maitasuna, norbere buruaren eta bestearen errespetua oinarri edukiko duena, gizartea lozorro eta blokeotik aterako dutena. Maitasunak lagundu zuen Ino gartzelatik ateratzeko orduan. Euskal herritarron maitasunak laguntzen die presoei bizi diren infernuari xamurtasun pixka bat ematen. Euskal herritarron maitasunak bizirik mantentzen du Euskal Herria, kaleko hamaika agerralditan: maitasuna asteroko enkarteladan, maitasuna BEC-era Kontseiluaren urteurrenera joatean, maitasuna gaztetxean muxutruk turno amaigabeak egitean, maitasuna...

Maitasunak aterako gaitu ataka honetatik maitasunak inplikazio pertsonala eskatzen duelako, inplikazio barik ez dagoelako maitatzerik eta maitatua izaterik. Maitasunak aterako gaitu ataka honetatik maitasunak ausardia eskatzen duelako, ausardia norbere barruak beste norbaiti erakusteko. Ausardia norbere burua den modukoa onartzeko, hutsune eta bertute guztiekin. Ausardia beste aldea ere onartzeko, bere bertute eta akats guztiekin.

Nire herrikide eta preso ohi den Enrike Letonari lapurtu nahi nioke azken zita. "Ez nuela gorrotatzen esan nien eta ez zidaten sinetsi. Gorrotatzen duena ezin da izan zoriontsu". Maitasuna da bide bakarra!

"Ez nuela gorrotatzen esan nien eta ez zidaten sinetsi. Gorrotatzen duena ezin da izan zoriontsu". Maitasuna da bide bakarra!

33


1

2

3

2008/IV/21

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren 1 aurkako epaiketa hasi da Entzutegi Nazionalean. Auziperatuek defentsa juridikoari uko egingo diotela adierazi dute, Entzutegi Nazionala delako errepresioaren sostengu nagusietako bat.

2008/IV/22

2

Oreretan bi lagun atxilotu dituzte, eta eskualdean zehar beste 9 atxilotzen saiatu da Espainiar Polizia. Mobilizazio ugari egin dira eskualdean operazioaren aurrean protesta egiteko.

2008/IV/26

3

HBren sorreraren 30. urtemugan Ezker abertzaleak Durangon egiteko asmoa duen ekitaldian milaka lagun bildu dira. Hauen aurka gogor jo du Ertzaintzak, 13 pertsona atxilotuz eta hainbat zauritu eraginez. Emakume heldu bat ospitalera eraman dute jasotako kolpeen ondorioz.


IRUDIAK 2

2

3

2008/IV/30

2008/V/05

Ertzaintzak 6 gazte atxilotu Ino Galparsoro Arrasateko alkatea 1 espetxeratu du Garzon epaileak. Ehundaka 2 ditu Barakaldon sabotajeak egitea egotzita. Hauetako bi lagun kalera atera dira Arrasaten protesta espetxeratuko dituzte egitera, eta Ertzaintzak hauen aurka kargatu Entzutegi Nazionalean. du. Ondorengo egunetan manifestazio Aske gelditu den gazteetako batek Ertzaintzarekin jendetsua eta greba orokorra egin dituzte kolaboratzeko eskaera jaso herrian, alkatearen espetxeratzearen aurrean duela salatu du.

protesta egiteko.

35

2008/V/08

Europako Abokatu 3 Demokratak elkarteak Entzutegi Nazionala desager dadila eskatu du. Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa gaitzetsi dute manifestu baten bidez.


1

2

2008/V/18

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren 1 aurkako epaiketaren aurrean milaka herritarrek aldarrikatu dute Bilbon Euskal Herriak Askatasuna behar duela. Errepresioaren salaketak eta presoekiko elkartasunak etenik ez duela izango adierazi dute bertan.

3

2008/V/20

4 euskal herritar atxilotu 2 dituzte Bordelen ETAko arduradunak izatea egotzita. Miaketa luzeak egin ditu poliziak atxilotuen etxeetan, eta 4 atxilotuek Euskal Herriaren aldeko oihuak bota dituzte bertan bildutako komunikabide ugariren aurrean.

2008/V/10

Asier Etxenike 3 presoaren lagun batek istripua izan du bera bisitatzera zihoala eta ospitalera eraman egin dute.


IRUDIAK 2

2

2008/V/23

Gasteizko Aiztogile kalean aurkitu dituzten 1 espioitza politikorako tramankuluen argazkiak publikatu dira. Mugimendu sozial eta politiko ugariren jarduera eremua da kale hau, eta indar polizialen presentzia oso ugaria izan ohi da bertan. Etxe batean aurkitu dituzte aparailuak.

3

2008/V/27 Etxerat elkarteak 2 Bruselara martxa egin du euskal preso politikoek bizi duten egoeraren berri emateko. Egun hauetan Carlos Subijanak eta Oier Gonzalezek gose greban segitzen dute. 37

2008/VI/01 Bardeen militarizazioaren 3 aurka eginiko protesta batean parte hartu zenbait gazte jo, iraindu eta mehatxatu dituzte guardia zibilek eta militarrek. Gazteetako bati ilea ere moztu diote. Hauetako bi atxilotuak izan dira, eta autoritateari atentatu egitea egotzi diete.


LETRAK

Lander Garro

Preso gaisoak Presogaisoak Kartzelako mediku arduradunarekin hitz egin zuen, baita segurtasun arduradunarekin ere, zuzendariarekin, eta dozenaka aitzakia jarri zuten denek, gehienetan zuri, eta batzuetan zintzo: azken hauetan garbi esaten zioten preso arriskutsua zela, ez zegoela Donostiara eramaterik. Bizitza osoa begien aurretik igaro zitzaion bat-batean. Medikuak bihotzeko ebakuntza behar zuela esan zion, paper batean idazteari utzi gabe. Zergatia galdetu zion: zain batetik oso odol gutxi igarotzen da. Tutu zahar bat da, tutu zahar hilgarri bat. "Noiz egin behar didazue ebakuntza?". Medikuak idazten ari zen esaldia amaitu zuen, erantzun gabe. Erdiko hatzean eraztuna zuen, eta jada burusoiltzen hasia zen. "Badakizu nolakoak diren gauza hauek: nik abixua emango dut, eta gero ikusiko dugu…", erantzun zion, ahoa estutuz, Mikelek, esaten ari zitzaiona bezala, esaten ari ez zitzaiona ulertuko zuelakoan. Mikelek ez zekien "nolakoak diren gauza hauek", egia esateko. Bazekien, noski: kartzelan bizi izan zen azken hamar urteetan. Baina ez zekien, eremu ezezaguna zen beretzat gaixotasuna. Medikuak boligrafoa eskuen artean zuen, eta bueltak ematen zizkion, erantzuna boligrafoan ezkutaturik balego bezala. "Ahalik eta azkarren egin beharko litzaizuke ebakuntza, ezin dizut eperik eman: bitartean zaindu, ez egin esfortzu handirik, eta ongi jan ezazu, garbi". Ongi jan? Pentsatu zuen Mikelek, zer ironia! Nahiko luke, bai! Medikuaren kontsultatik irtetean esku-burdinak jarri zizkion Guardia Zibiletako batek. Besoak atzealdetik lotzeko imintzioa egin zuen poliziak, eta Mikelek mesedez aurrean lotzeko eskatu zion. Guardia Zibilak serio begiratu zion: "Baina ez ezazu txorakeriarik egin". Abailduta sentitzen zen Mikel, izututa: "Txorakeria interesgarria litzateke ihes egin ahal izatea". Kartzelarako bidea burrunba batean egin zuten. Furgoneta metalezko mundutxoa zen: kroxka bakoitzean Mikel airean sentitzen zen, furgonetak berau urrutira jaurtikitzeko agindua izango balu bezala.

Etxekoei albistea esateko unea imajinatu zuen. Akaso eurak etortzea itxaron beharko luke, albistea entzun eta elkarri lasaitzeko denbora izateko. Bestela alperrik sufrituko lukete: eurak argibiderik ez izateagatik, eta berak euren sufrimenduak sortutako sufrimenduaren erruz. Komeni da ahalik eta azkarren kate-begiren bat haustea, katearen eragina ez dadin horren desastrosoa izan. Biharamunean, ordea, telefonoa aurrez aurre ikusi zuenean, ahul sentitu zen. Beñati deitu zion, anaiari. Beste aldetik alaitasun hotsak zetozkion. "Hi, gauza bat esan behar diat", esan zion agurren zalaparta apaldutakoan. "Gauza bat?". "Medikuan izan nauk, bularreko minagatik, eta ebakuntza egin behar zidatek". Beñatek autoa gelditu zuen. Telefonoz autoa gelditu gabe hitz egiteko ohitura txarra zuen. "Marianekin hitz egin duk?". Ez, emazteak ez zekien ezer, eta haurrek ere ez. "Akaso hona etorritakoan hitz egingo diat eurekin; zer iruditzen zaik?". "Noiz dituk joatekoak?". "Hilaren amaieran". Telefonoaren beste aldetik autoen joanetorria entzuten zuen Mikelek. "Non hago?". "Aritzetan". Mikelek Aritzetako parajea imajinatu zuen, Leitza inguruko baso trinko horiek. "Ostias, paisaia ederra behar dik, ez?". Telefonoa mozteko segundo eskasak geratzen zitzaizkien. "Mikel, eutsi goiari, e, animo mekaguendios!". "Lasai Beñat, dena ongi aterak…". Lasai, dena ongi aterako duk, esan zion: garrantzitsua zen entzun izana. Baina Beñatek ongi entzun zuen esaldia, eta auskalo zergatik, lasaitu egin zen. Bi minutu lehenago negar egiteko gogoz zegoen, ikarak jota, baina, derrepente, hitz txoro batek lasaitu zuen: dena ongi aterako da. Nondik lortzen du Mikelek indar tona hori? Oilo ipurdia jarri zitzaion, han, Leitzako paraje ikusga-

Presogais

39


rriaren erdian, asfaltoak zauritutako gorputz eder hartan. Modulora itzuli zen, eta mahaiaren inguruan ikusi zituen Txomin eta Xabier. Beste puntatik Kepak keinua egin zion, ekonomatoaren leiho ondotik, zer hartuko ote zuen galdetzeko. Eskuaz ezer ez esan zion. Kepak besoak zabaldu zituen: "Ezer ez?". Beste biekin eseri zen. "Ez al duk deporterik egin behar?", galdetu zion Txominek, Mikel ziegatik patiora kalerako jantziekin jaitsi zela ikusita. "Ez, gaur ez". "Gaizki al hago?". Mikelek leihotik begiratu zuen. Patioan jendea aurrera eta atzera zebilen. Presoetako batek erratza zuen eskutan, eta beste preso batekin eztabaidan ari zen. Erratza airean zebilen, sumindutako presoaren keinu bakoitzaren menpe. "Zer dute horiek?". "Zerri horrek gau osoa pasa zian atzo ziegatik behera kaka botatzen, eta garbitzaileak lepoa moztuko diola agindu dio". "Kaka?". "Bai, ipurtzulotik ateratzen den hori bera". "Gauza bitxia duk: duela hiru segundo Leitzako basoan izan nauk, eta horra, itzulitakoan‌". Besteak barrez hasi ziren, eta gero isilik geratu ziren. Azkenean, Mikelek apal hitz egin zuen, hitzak ongi ahoskatuz, ez bailuke esandakoa birritan errepikatu nahi: "Gaur ez zaitezte kirola egitera joan; atzo medikuak esan zidan bihotzean ebakuntza behar dudala‌ Hemen geratuko gaituk, musean-edo". Beste hirurak aho zabalik geratu ziren, eta adi-adi Mikelen azalpena entzun zuten. Tinko azaldu nahi zuen Mikelek, baina ahotsean halako dardara sentitu zuen, bere ahotsa urruneko frekuentzia batetik baletor bezala. Une horretako hunkidura madarikatu zuen, ez bailuke inor kezkatzerik nahi. Besteak kezkatzen baziren, kezka transmitituko lieke ezinbestean. Hala izaten dira gauzak. Lasaitasuna barreiatu nahiko zukeen, munduak lasaitasuna itzul ziezaion. Gaizki hasi zen.

Lehen egunetan ezin izan zuen lorik egin. Ez zuen loaren aurka borrokarik egin, hala ere. Bazekien aldez aurretik galdutako gudua zela, itsasoa zulatzen saiatzea bezala. Mariani idaztea erabaki zuen, eta atzeratutako liburuak irakurtzea. 'Itxaronaldirako liburuak' izenburuko zerrenda egin zuen, larrialdietan irakurri beharreko zerrenda ustez aproposa. Hilaren amaieran Mariani albistea emateko gogor prestatu zuen bere burua. Kattin eta Elur ere han izango ziren, eta ez zuten zintzotasunerako adinik. Marian ile motzez azaldu zen, Frantziako zinemako izarren gisan. Jean Seberg ematen zuen. Ehungarrenez maitemindu zen Mikel, ia lotsatzeraino. Elur panaz jantzita ekarri zuen, txano irlandar batez apainduta. Kattin, aldiz, ilea trentzatan lotuta, jamaikarren modan. Umeak txoko batean margotzen ari zirela aprobetxatu zuen Mikelek Marianekin hitz egiteko. Pasadan bezala esan zion, haurrei begiratuz. Marianek bekainak zimurtu zituen. "Zertaz ari zara?". "Okerrena denbora da", esan zuen Mikelek azkenik, "putaseme hauek karta hori erabil dezaketela". Bisitaldian zehar azken bi astetan horrenbeste landutako aldarte positiboa erabili zuen. Beste birritan izan zen medikuan, eta laster esan zioten gaixotasuna kronikoa zela, sendaezina. Preso gaixoen zerrendan sartu zuten. Bere izena egunkarietan irakurtzeak harridura sortzen zion. Bere sorterriko Udalean mozioa sartzen saiatu ziren, kartzela erakundeei Mikel Donostiako ospitalera ekartzeko eskatuz, baina ez zen onartua izan. Mikelek 'Gara'-n irakurri zuen albistea, eta argazkian Marian ikusi zuen, edertasun horrekin udalbatzaren aurrean testua irakurtzen. Lilura zenbaezina sentitu zuen, eta Marianen hunkidura irudikatzen, hunkitu egin zen. Zein aurpegi jarri ote zuten zinegotziak aurkako bozka ematean? Berak zinegotzi bat baino gehiago ezagutzen

"Hi, gauza bat esan behar diat", esan zion agurren zalaparta apaldutakoan. "Gauza bat?". "Medikuan izan nauk, bularreko minagatik, eta ebakuntza egin behar zidatek". BeĂąatek autoa gelditu zuen.


LETRAK

zuen txikitatik, eta haiek ere aurka bozkatu zutela jakin zuen: politikaren makurkeria! Bost hilabetez itxaron zuen Mikelek. Patioan, tarteka, mutur batetik bestera ibiltzen zen, bihotza frogatu nahian edo. Han edo hemen gelditzen zen, eta eskua bularrean jartzen zuen, ba ote zebilen egiaztatzeko. Behin baino gehiagotan izan zuen mina, baina ez zekien egiazkoa edo imaginarioa ote zen. Bihotzak ez omen du minik ematen: hala esan ohi zion Txominek, ez dakit nongo rebistatan irakurrita. Gauaren erdian sarritan esnatzen zen, ziegako hormak txikitu zirela sinetsita. Carabanchelgo gauak gogoratu zituen, Francoren garaikoak. Orduan gauerdian ixten zituzten ziegako ateak, bitartean presoei kideen ziegan egoteko aukera emanez. Sikiera gauerdira arte Txominen konpainia izango balu! Iluntzeko zazpietan ixten zuten ziega demokraziaren garaiotan, ordea, eta hain luzea zen gaua, izuarentzako horrenbeste arrakala uzten zuen zabalik! Kartzelako mediku arduradunarekin hitz egin zuen, baita segurtasun arduradunarekin ere, zuzendariarekin, eta dozenaka aitzakia jarri zuten denek, gehienetan zuri, eta batzuetan zintzo: azken hauetan garbi esaten zioten preso arriskutsua zela, ez zegoela Donostiara eramaterik. Madrilen, aldiz, zerrenda luzea zegoen bere aurretik. "Nire sorterrian egoteko eskubidea dut!", oihukatu zion zuzendariari behin, bere mahaian kolpe bat joz. Zuzendaria atzera bota zen, zeharka funtzionariei begira. "Lasaitu zaitez", esan zion, "zure bihotzak ezin du tentsiorik jasan". Etxera deitzean pasarte hauek ezkutatzen zituen, ordea. Halako batez iritsi zen Gregorio Marañon ospitaletik ebakuntza data. Mikelek orria eskutan hartu eta egunak zenbatu zituen: 217. Ebakuntzak, beste edozein egoeratan, izutu egingo

zuen, ez zuen izurako betarik, okerragoa zen zain bizitzea. Astelehen batez eraman zuten ospitalera, ebakuntzaren bezperan, familiari abisu eman gabe. Ihes egiteko tentazioa saihetsi nahi omen zuten. Metalezko kutxan sartu zuten, esku-burdinak atzean lotuta. Furgoneta abiada bizian ibili zen Madrildik. Burdinazko eserlekuan helduleku bat aurkitu zuen Mikelek, eta esku batez ahalik eta fuerteen eutsi zuen. Iritsitakoan bere aurretik eta atzetik joandako bi autoak ikusi zituen. Hamar bat polizia jaitsi ziren, ia denak kalez jantzita. Bultzada batez sartu zuten eraikinean. "Traemos al etarra", esan zuen polizietako batek atarian; "Nombre?", galdetu zuen atariko neskatilak, Mikeli segundo erdi batez begiratuta. "Mikel Etxebeste", esan zuen Mikelek, eztarria garbitu ondoren. "213" esan zuen neskak. Korridoreetatik presaka ibili ziren. Jendea begira geratzen zitzaien, jakin-minez. "¿Quién es?", entzun zuen emakume bat galdezka. Nor ote zen horrenbeste lagunekin zetorren gizona? Goizean goiz esnarazi zuten ebakuntzarako. Gau osoa eman zuen lo, aspaldiko partez. Kamilleroek gelatik atera zuten, eta korridorean aurrera abiatutakoan, gelaren atarian izandako polizia entzun zuen: "A ver si te mueres, cabrón". Mikelek ez zuen ongi entzun, edo ez zuen ongi entzun nahi izan. Pixka bat aurrerago, ordea, kamilleroetako batek esan zuen, ahopeka: "Vaya gilipollas ese tío". Medikuak ziztada bakar bat sentituko zuela esan zion: "Min pixka bat egingo dizu". Min pixka bat egin zion, bai. Kirofanoko lanpara begiratu zuen Mikelek, eta, gutxika, eguzkiarekin amets egiten hasi zen. Eskua bihotzean jarri zuen, hantxe segitzen ote zuen. Lokartu aurretik Marian imajinatu zuen, eta Beñat, eta Txomin. Eurak ere eskua bularrean izango zuten une horretantxe. Dena aterako da ongi, lasai.

Lokartu aurretik Marian imajinatu zuen, eta Beñat, eta Txomin. Eurak ere eskua bularrean izango zuten une horretantxe. Dena aterako da ongi, lasai.

41


1

2

2008/VI/03

3

Marlaskak Panaren omenezko plakak 1 kentzeko agindua eman dio Ertzaintzari. Datorren egunetan arduratuko da Ertzaintza epailearen aginduak betetzen, eta plakak kentzen. Protestak burutuko dira Hernanin, eta Panaren omenezko margoketez beterik agertuko da herria.

2008/VI/06

Leitza eta Goizueta 2 artean gazte bat gelditu dute paisanoz jantzitako poliziek, eta ezkutura eraman ondoren, biluztu eta mehatxatu egin dute. Denbora bat pasatu ondoren, joaten utzi diote.

2008/VI1/11

Pello Odriozolari eta 3 Ines del Riori biziarteko zigorra ezarri diete Entzutegi Goreneko doktrina aplikatuta.


IRUDIAK 2

2

3

2008/VI/13

Irlandar preso ohiek AAMari babesa eskai1 ni diote Bilbon egin agerraldian. Bertan adierazi dutenez preso politikoen parte hartzea ezinbestekoa izan zen Irlandako bake prozesua aurrera ateratzeko orduan. Bide errepresiboak baztertzeko deia egin diote Espainiar Gobernuari.

2008/VI/17

Mikel Iba単ez 2 Donostiako ospitalera ekarri dutela eta hainbat lagun elkartu dira Donostiako ospitalearen atarian gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna aldarrikatuz.

43

2008/VI/27

Pello Sanchez euskal 3 preso politikoak bizi duen egoera larriaren berri eman dute, eta bere askatasuna galdegin. Pellok bihotzeko arazoak ditu eta gaixotasun larriak dituzten presoen zerrendan sartu da.


1

2

2008/VII/05

3

Bilatze eta atxilotze aginduan dauden Oarso 1 eskualdeko eta Barakaldoko 10 gazte publikoki agertu dira Oiartzungo udalean egindako agerraldian, eta gazte independentistak direla argi utzi dute. Euskal Herriaren alde lanean jarraituko dutela adierazi dute. Donostiako epaitegian atxilotu dituzte 10 gazteak, eta hauetako 9 espetxeratu dituzte Entzutegi Nazionaletik pasa ondoren.

2008/VII/08

San Fermin 2 jaietan dagoen okupazio polizial jasangaitza salatu dute.

2008/VII/12

Gatzak espetxean 28 urte bete 3 dituela eta biziarteko zigorraren aurkako ekitaldia antolatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Zornotzan. Balzak zuzentzen duen Herrizaingo Sailak ekitaldia debekatu du, eta Ertzaintza izan da beste behin indarrez jendearen aurka egin duena. Hainbat pertsona zauritu dira.


IRUDIAK 2

2

2008/VII/22

9 bizkaitar atxilotu ditu Guardia 1 Zibilak ETAkoak izatea egotzita. 5 egunez Guardia Zibilak inkomunikatu eta torturatu ditu 9 gazteak. Mobilizazio ugari egin da Bizkaian atxiloketa hauen aurka.

3

2008/VII/17 Gara egunkariari egindako 2 entzuketak agerian gelditu dira telefono linearen aldaketa eskaera baten harira. Euskal Herrian ematen den espioitza politikoa salatu da sektore askoren ahotik.

45

2008/VII/28 Ino Galparsoro aske 3 utzi dute fidantzapean eta Arrasateko herriak harrera beroa egin dio.


LETRAK

Gari Berasaluze

Amama Amama familia familia

E E mm i i ll

ii aa r r e e n n

Horregatik, abenduarekin batera kalean gabonak jarri dituztenean, zuen argazkiak agertu dira aurten ere. Inoiz baino gehiago. Inoiz baino taupada gehiago. Inoiz baino ohe huts gehiago.

Historian zehar Espainiaren mendeko izateari utzi dion herrialde bakar bat ere hartutako erabakiaz ez dela damutu ohartuta, adiskide batek liburu ederra argitaratu zuen duela bizpahiru urte, berak espainiarra izateari zergatik utzi dion azalduz eta horretarako ehun arrazoi emanez. Haietako bi oroitzen ditut bereziki urte sasoi honetan, euskal presoak gogoan ditudanean.

Batez beste 680 kilometro preso bakoitzaren sorlekutik. Urrun. Urrunegi. Hotz egiten du han. Espainian. Frantzian. Negua. Elurra. Errepideak. Istripuak. Dagoeneko 16 hildako utzi dituen erabaki krudela da sakabanaketa. Igande goizaldean iritsiko dira Caceresko espetxearen atarira, eta bidaia luzearen ondoren, gaua ahal duten moduan igarota, begiak igurtziz aterako dira erdiak autobusetik. Beste erdiek Badajozerako bidea egingo dute, hango harresien artean baitituzte gatibu lagunak eta senideak. Baina oraindik orduak geratzen dira bisitak hasterako, hotza zorrotz heltzen da hezurretara, eta bidaiariek taberna bakarti hartan bilatuko dute babesa. Atea zabaldu orduko, miraria. Hutsik egon arren, zain dute taberna, eta tabernaria. Extremadurako gazte hark ere ez du lo askorik egin, baina igandero bezala goizean goiz esnatu da sua piztu eta taberna zabaltzera, presoen senideak iristen direnean kalean eta izoztuta gera ez daitezen, zakurren gisara. Elkartasunaren begiak ditu tabernariak. Ez du hutsik egiten. Eta argi dago ez duela kafe batzuek ematen duten E mdira amak, i haul diruagatik egiten. Suaren epelean babesten rrak, adinekoak. Barran, berriz, Espainiako egunkariak ikus daitezke, bezperakoak segur aski oraindik, eta beharbada titularretan bonbak, terroristak eta epaiak agertuko dira. Deabruak. Ez behintzat tabernariak ikusten dituen haiek. Amildegi handiegia dago batzuen eta besteen artean. Senideek ere, gorrotatzen den Espainia horren baitan, maite den beste Espainia bat ikusten dute tabernariaren begietan, suaren epelean, taberna haren babesean.

Caceres inguruko tabernari bat aipatzen du adiskideak liburuan, hark astero euskal presoen senide eta lagunei emandako babesa ahaztu ezinik. Izan ere, gorrotatzen den Espainia horren baitan bada maite den beste Espainia bat ere. Adiskideak izena ere gogoratzen ez dion Caceresko tabernari haren Espainia, eta haren antzeko guztiena. Oroimena 80ko hamarraldiaren edozein larunbatetan pausatzen du adiskideak: negua da, gauak hartu ditu kaleak, eta Gasteizera iritsi dira, Extremadura aldera eramango dituen autobusa hartzera, urtean behin ikusten duen laguna preso daukaten kartzelaraino eramango duen autobusa. Urtean behin ezean, astero edota hamabostero autobus hura hartzen dutenak ere badira. Sakabanaketaren errepideetan barrena egingo dute bidea. Kilometroen zigor erantsia bete beharko dute amaren besoetan negar egiten duen haurrak, hezurrak gero eta makurrago izan arren autobusean orduak eta orduak igaro beharko dituen amonak, semearen ideiak arrotzak zaizkion agureak. Autobus hura hartzera kondenatu ditu norbaitek, eta osasuna, dirua eta urteak geratuko dira bidean. Astero sakabanaketaren 468.520 kilometroak beteko dituzte.

Amam i

a

r

famili

47


Adiskidearen ehun arrazoietako beste bat, Manoli Vilas galiziarra da. 50eko hamarraldian, Nafarroara etorri beharrean Madrilera joan balitz, gaur egun baino askoz espainiarragoa litzateke Manoli. Hemezortzi urterekin iritsi zen, gazteleraz hitz egiten jakin gabe, Castelao ezagutu gabe eta politikarekiko batere interesik gabe. Lan egin, ezkondu, bi haur eduki, eta lasai eta bakean bizi zen, besterik gabe. Gau batean, ordea, etxera indarrez sartu eta dena hankaz gora jarri zuten aurpegia estalita zuten hainbat lagunek. "Nire semeak ez du ezer egin" esan zien Manolik, eta kafea eskaini zien haiek etxea miatzen zuten bitartean. Galiziar adeitsu hark etakide putaseme baten etxean zer arraio egiten zuen galdetuko zuten segur aski poliziek. Lege antiterrorista, inkomunikazioa, tortura eta kargurik gabeko askatasuna, hurrenkera horretan. Arrazoi zuen Manolik: semeak ez zuen ezer egin, eta laster utzi zuten aske, egundoak hartuta, negar malkotan, minduta, suntsituta. Lehenago ETAren komando bat desegin izanaz hitz egin zuten hedabide handiek ez zuten Manoliren semea aske utzi izanaz ezer esan. Politiko demokratarik ez zen agertu herritar haren torturengatik kezkatuta. Ez da harritzekoa. Torturaren zulo ilunak ezinbestekoa du alderdi bateko eta besteko zinegotzien isiltasunarekin herriz herri antolatutako sarea. Hauen isiltasun konplizeak ahalbideratzen du edonor, edonoiz, edonon torturatua izan ahal izatea. Manoliri, ordea, bihotza urratu zitzaion. Semeari horrelako basakeriak egiteko gai izan baldin baziren, beste hainbati ere antzekoak eta okerragoak egingo zizkioten, eta bera beza-

lako ehunka ama egongo zen, erraiak lehertu beharrean. Telebistan hizpide zuten konstituzioaren Espainia arranditsu hura dagoeneko ez zen lehengo bera galiziar zintzo harentzat. Zintzoa? Ordurako, ezta hori ere. Telebistan ikusten zuenez, gero eta gaiztoagoa zen: presoen senideei lagundu, euskararen alde dirua eman, manifestaziotara joan eta herriko abertzaleen zerrenda ere babestu zuen. Egun batean, ezingo zuela gehiago aurkeztu entzun zuen. Erakunde terrorista bateko kidea omen zen. "Deu mĂ­o.. Eso nousotros?" zioen, sinetsi ezinik. Manoli emakume bera izango litzateke Nafarroan beharrean Madrilen bizi balitz. Den bezalakoa iritsi zen Galiziatik. Apala. Eskuzabala. Onbera. Beste batzuek atera dute zintzoen, demokraten eta kutsatu gabeen eremutik. Bada, Caceresko tabernari haren bihotzarekin eta Manoliren zintzotasunarekin irudikatu izan dut beti Emilia de la Bodega, euskal preso guztien amama. Ceutako espetxeko presoek eman zioten kargua aspaldi, eta harrezkero amama Emiliaren familia haziz joan da etengabe, urteek aurrera egin ahala bilobak ugaritzen ikusten dituenaren modu berean. Emiliaren bilobak, ordea, Manolirenak bezalakoak dira. Haiek zintzoen, demokraten eta kutsatu gabeen eremutik ateratzea eta urrun dauden harresien barruan sartzea erabaki du norbaitek bulego arrotzen batean. Emiliak, ordea, Caceresko tabernari hark bezala, Manoli Vilas galiziarrak bezala, badaki ortze gabeko paraje mingotsetan gerizpean dituzten 645 gizon eta 119 emakume haiek buztinezko bihotz bana dutela barruan, eta ilun dena ilun den

Caceres inguruko tabernari bat aipatzen du adiskideak liburuan, hark astero euskal presoen senide eta lagunei emandako babesa ahaztu ezinik. Izan ere, gorrotatzen den Espainia horren baitan bada maite den beste Espainia bat ere.


LETRAK

lekuan noizbait zelaiak berdatzen ikustearekin amets egiten dutela. Libertaterik ez dagoen lekuan libertatea idatzi nahi dutela. Horregatik, maite ditu, maite dituela esatea ere debekatu nahi dioten arren. "Bakarrik ez egotea da garrantzitsuena preso batentzat", irakurri diogu oraintsu Mitxel Sarasketari hedabideetan. Hogei urte egin zituen preso, eta 54 aldiz aldatu zuten espetxez. Badaki zerbait. Emiliak ere bai. Badaki bakarrik ez egotea dela garrantzitsuena biloba bakoitzarentzat. Horregatik, Barrainkua kaleko bere etxetik zaintzen ditu euskal preso guztiak, amamaren maitasunarekin. Gero eta lan gehiago du, beraz. Gero eta galtzerdi gehiago ditu egiteko. Gero eta argazki, liburu eta postal gehiago bidaltzeko. Agendak josi. Gominolazko lepoak egin. Gero eta kandela gehiago piztu behar. Gero eta biloba gehiago zaintzeko. 764 abendu honetan. Denak gatibu. Hamabost soilik Euskal Herrian. Gainerako guztiak, urrun, oso urrun. 595 Espainian. 154 Frantzian. Baina hurbil sentitzen ditu Emiliak, eta osasunez makal dabilen arren, galtzerdiak josten eta samurtasuna idazten segitu nahi du, kandelen epeltasuna biloba bakoitzari helaraziz. Abendu honetan ere, urtero bezala, kandela bat piztu du gabon gauean. "Ziur nago espetxeetako ziegetan kandelaren berotasuna sentituko dutela", dio. Badaki baietz. Presoren bati askatasuna itzultzen diotenean, Emiliak hots egiten dio telefonoz, bazkaltzera gonbidatuz. Emilia maitasun itsasontzi bat da kilometroen itsasoan barrena, eta gero eta handiagoa da galtzerdiekin, postalekin, brodatutako oihalekin, argazkiekin eta hainbeste samurtasunekin jos-

ten duen bela koloretsua. Handiegia, negu honetako haize erauntsia jasan ezin izateraino. Ekaitz gogorrak hondoratu du Emiliaren itsasontzia. 95 urte zituen. Galera mingotsa izan da amamaren familia osoarentzat. Baina maitasunarekin eta elkartasunarekin bukatuko duen ekaitzik ez da sortu oraindik herri honetan. Aurrerantzean, Sabin Etxetik pasatzen diren autobusetan ez da Emiliak prestatutako gozoki poltsarik ikusiko, baina elkartasunaren kandelek piztuta iraungo dute gerizpean. Caceresko tabernari gehiegi daude bazterretan. Galizia bihotzean duten Manoliz beteta daude euskal herriak. Espainiak gero eta biloba gehiago ematen dizkion Emilia de la Bodega guztiek bizirik segitzen dute ziega urrunetan euskal presoak geratzen diren bitartean. Horregatik, abenduarekin batera kalean gabonak jarri dituztenean, zuen argazkiak agertu dira aurten ere. Inoiz baino gehiago. Inoiz baino taupada gehiago. Inoiz baino ohe huts gehiago. Buztinezko 764 bihotz. Inoiz baino gatibu gehiago. Inoiz baino salbuespen, ziega, gutun, ate, kilometro, gau, bidaia, hotz, malko, zigor, kondena eta harresi gehiago. Badirudi abenduan samurragoak izan behar dugula, eta ahaztu egin behar ditugula urte osoan zehar entzun, ikusi eta pairatutakoak. Elurrarekin batera iragana estaltzen duen izara zabalduko balitz bezala. Amama Emiliaren familiarentzat, ordea, elurra sakabanaketaren errepideak arriskutsuagoak bihurtzen dituen zigorra da. Bihotza eguberrietako abestiekin, koloretako argiekin eta familia kontuekin beratu nahi digunean, amama Emiliaren familiak ez daki besterik gabe irribarre egiten. Hutsune handia sentitzen baitu erraietan. 764 zulok osatzen duten hutsune iluna.

Badirudi abenduan samurragoak izan behar dugula, eta ahaztu egin behar ditugula urte osoan zehar entzun, ikusi eta pairatutakoak. Elurrarekin batera iragana estaltzen duen izara zabalduko balitz bezala.

49


1

2

2008/VIII/02

I単aki De Juana 1 aske utzi dute jazarpen politiko, mediatiko eta juridiko izugarriaren erdian.

3

2008/VIII/04 Baionako jaien azken 2 egunaz gozatzen ari diren herritarren aurka gogor jo du Frantziar Poliziak hainbat zauritu eraginez. Giro abertzaleko gunera hurbildu eta azalpenik eman gabe bortizki kargatu dute.

2008/VIII/05

Hailande Hernaez gaztea atxilotu eta 3 torturatu du Guardia Zibilak Gasteizko jaietan. Hainbat mobilizazio egin dira atxiloketa honen aurka protesta egiteko. Gobernu zibilaren aurrean egindako elkarretaratzean torturatzaileei alde egiteko eskatu diete.


IRUDIAK 1

2

2

2008/01/01

2008/VIII/24

2008/VIII/24

Bi gazte atxilotu dituzte Bara単ainen hilabete 3 luzatuko den polizia operazioari hasiera emanez. Nafarroako hainbat herritar atxilotuko dituzte operazio honetan, tortura kasu izugarriak izango dira tartean, herritar bat bost egunez izango dute bahiturik inork jakin gabe, eta mobilizazioen aurkako kargak izango dira. Jazarpen honi guztiari erantzuteko mobilizazio ugari egin dira aste honetan zehar.

Kontzertua ikusten ari 4 lagun atxilotu dituzte ziren herritarren aurka 1 Donibane Lohitzunen 2 gogor jo zuen Forumargoketak egitea poliziak Berriozarren egotzita. Hurrengo hainbat zauritu egunean utziko dituzte eraginez. Karga honek aske , eta beraien herrian interes politiko jende askok hartuko du zehatzei erantzuten parte atxiloketen aurkako diela salatu dute. protesta ekimenetan. 51


1

2

3

2008/VIII/30

Arnaldo Otegi aske gelditu da 1 15 hilabete espetxean eman ondoren. Euskal preso politikoak eta hauen senideak gogoan izan zituen espetxetik atera zen momentuan, eta Euskal Herriak behar duen konponbidearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen.

2008/01/01

Hainbat euskal herri2 tar izan dira Entzutegi Nazionalera deituak aste honetan EHAK auziari loturik. Garzon epaileak hartu ditu euskal herritar hauek, eta aske utzi ditu.

2008/IX/10

Juanjo Rego Vidalek, gaixotasun larriak dituen 3 euskal preso politikoak, gose eta egarri grebari ekin dio. Donostiara ekartzekoak ziren froga medikuak egitera eta azken orduan adierazi diote ez dutela ekarriko. Mediku, abokatu eta senideek alarma gorria piztu dute, eta Juanjok hiltzeko arriskua duela adierazi dute. Gaixotasun larriak dituzten presoen egoera mahai gainean gelditu da beste behin.


IRUDIAK 1

3

2

2008/IX/14

Milaka lagun bildu dira Donostian euskal preso 1 politikoen eskubideen defentsan. Balzak zuzenduriko Herrizaingo Sailak manifestazioa debekatu egin du, eta Ertzaintzak indarrez ekidin du berau egin dadin. Lau pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak, espainiar polizia batek tiroak bota ditu airera eta kargaren ondorioz hainbat pertsona zauritu dituzte, eta hauetako hiru ospitalizatuak izan dira.

2008/IX/16 Espainiar 2 Entzutegi Gorenak ANV legez kanpo utzi du.

53

2008/IX/17 Espetxe zigor gogorrak ezarri 3 dizkiete AAMko kideei. 8 eta 10 urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete auziperatu gehienei, eta hauetako 11 espetxeratu dituzte. Mobilizazio ugari egin dira Euskal Herrian erasoaldi hauei guztiei erantzuteko.


LETRAK

Fito Rodriguez

Teresa de Palacios

Maitasun Maitasun Teresa de Palacios

platonikoa platonikoa

Zelarain: Nahi duzuena esan eta nahi beste idatzi…ene ustetan beti egongo delako

nork aditu eta nork irakurri. Ni, preso guztiak bezala, askatasunaren alde nago nahiz eta, nire kasuan, presoen eta adierazpen askatasunen alde jarduteagatik orain giltzapeturik naukaten legez. Fedro: Maite-suaren garrak berotu behar du amodioa, ez

Fedon: Beste bat… baina hau zer da? Dagoeneko filoso-

baitago benetako amodiorik bestela…

Platon: Amodioa horrela balitz bi motetan bereizi beharko

foen arteko elkarrizketarik ere burutu ezinik gabiltza? Zernolako erregimenean ari gara existitzen demokrazian ala demagogian?

Gorgias: Hori da hori! Eta gainera amodio haietariko ba-

Gorgias: Balizko munduan ari gara gu, jakina. Mundu errealean ez baitago jakintza eskuratzerik. Ideiak ezagutzeko gauzen loturetatik askatu beharra dago irudimena, eta horrela, errealitate mota desberdin guztiez, direnak eta ez direnak, badugu hausnartzerik. Errealitateak, aldiz, baleko ezaguera galaraziko digu beti.

genuke gutxienez, maitasun pasiozkoa alde batetik eta ideiazkoa, bestetik. Lehena gizakiaren animaltasunari legokioke eta bigarrena, berriz, arimari soilik, eta azken hau estetika arloan haziko litzateke aurrekoaren bilakaera etikari dagokion bitartean… koitza bere aldetik doa bata bestearekiko bateraezina izanik betiere…

Platon: Ezkorra bezain aristokrata zara Gorgias. Ideien eta

gauzen arteko bereizketatik ideien arloaz nahi duzu gogoeta egin errealitatea dena mespretxatuz, horrela ez duzu inor gehiago onartu nahi gure elkarrizketetan ( haiek iruditerian soilik eman arren …), eta ezin duzu maitasuna ere behar bezala ulertu den-dena bitan banaturik ikusten duzulako ideala den hura onartuz bakarrik.

Olano: Ez da posible, ezin liteke. Gorgias: Zein da hau? Nola ausartzen da gurekin hitz egiteko, elkarrizketatzeko?

Olano: Elkarrizketaren beharra defenditu dut beti, nahiz eta

Teresa de P

Zelarain: Nahi duzuena esan eta nahi beste idatzi…ene

horixe egiteagatik hain zuen politikaren eztabaidatik baztertu nauten legearen indarrez…Halere, ideien mundu honetan behintzat ez dut uste gogoetak trukatzea behinik behin debekatzea bidezkoa denik…

Maitasu

ustetan beti egongo delako nork aditu eta nork irakurri. Ni, preso guztiak bezala, askatasunaren alde nago nahiz eta, nire kasuan, presoen eta adierazpen askatasunen alde jarduteagatik orain giltzapeturik naukaten legez.

Platon: Legearen indarrez elkarrizketa politikoa debekatu?

Platon: Ez dakit ene Errepublika norbaitek irakurri ote duen,

platoni

Nondik zatoz, Tirania batetik, edo oligarkiak gobernatzen duen herrialdetik? Edo Esparta madarikatu hartatik?

baina, zuk esandakoaren arabera, idazteak merezi izan badu, Legeak ere idatzi beharko nituzke hil aurretik, hil ondoren baten bati lagungarri suertatuko zaiolakoan…

Olano: Ez. Monarkia batean gertatu zait hori. Platon: Gizakiak gobernatzeko Errepublika zela modu hobe-

Olano: Bai, Teresa Palacios izeneko bati agian…izan ere, idazten den guztia ahularen aurka erabili daitekeen testu bihurtu ohi da gure munduan. Gorgiasek kontrakoa uste arren ideiak ere mundu errealean daudelako eta hitzak errealitate bilakatzen dira. Ni hitzengatik nago preso. Eta

rena idatzita utzi nuen nik. Bistan da idazteak ez duela ezertarako balio. Ez duela inortxok ere irakurri seguru nago…

Zelarain: Ni ez nintzateke horren seguru egongo…

55


esan ditudanak bezain beste, gainera, kontuan hartuak izan dira esan ez ditudanak…eta ebazpen batek ebatsi dit askatasuna.

Platon: Entzun dudanaren arabera idatzi nuen Sofista elka-

rrizketa ere ez omen da aintzakotzat hartu, eta hitzen erabilera gaiztoa ari da zabaltzen munduan… Politikoa idatziko dut, bada, argi usteko politikaren funtsa ez dela debekua eta zigorra adosmena baizik.

Gorgias: Alferrik ari zara Platon. Mundu errealean, hil arte

bederen, ahalik eta hoberen irauterik besterik ezin da egin. Behar ditugun ezagutzak nahiz jakinduriak mundu honetatik kanpo behar dute izan. Eta benetako amodioa ere, hasieran nioen bezala, ezin da errealitatean topatu ezta gozatu era zatituan bezain murritzean ez bada ere. Osagai haiek, gainera, ezin izango dute inoiz maitasun ideala guztiz eratu ideien mundua bestelako mundua baita.

Zelarain: Nik, bada, presoekin bat egiteagatik preso nauka-

te… baina, kartzelan egon aurretik haiekin bat eginik egon arren ez nengoen haiekin batera giltzapean…

Platon: Ene ustetan, Gorgias, Zelarain honek maitasuna zer

den ulertzeko balizko bidea ireki digu zeren maitasuna, zerbait izatekotan, bat egitea da. Batasuna da maitasunaren muina eta, arrazoizkoa ez den neurrian, ezin da ulertu ideien munduan praktiketan baizik.

Olano: Beraz, amodioak ere politikoa

behar du izan…

Platon: Gorgiasen jarrera guztiz intelektuala izaten da. Parmenides zenaren itzalean ezin du ulertu mundu honetan bakarrik dugula ezagueraren oinarria eta hura garatzeko aukera. Egipton eta Sizilian egona nago eta badakit, jakin ere, elkarbizitzarako Estatuaren beharra dagoen bezala

Estatua ere arriskua badela eta maitasunik gabe benetako bizikidetza eraikitzerik ezinezkoa dela.

Olano: Gure herrian horri elkartasuna dei izan diogu. Platon: Ez dut horretaz inoiz ere ezer idatzi. Erlijioek errukia izendatu duten ideia bera al da hura? Olano:

Ez dut uste. Errukia, berez, ez baita politikoa eta elkartasuna, ordea, politikaren abia baita.

Platon: Orain ulertzen dut! Parmenides idatzi nuenean ez

nuen politika maite, baina Sizilian ezagutu nuen maitasunak politika behar bezala ulertzea erraztu zidan. Luzaroan pentsatu nuen elkarbizitza hori gizartetik kanpo egon behar zuela ezinbestean, ezin izango zela inoiz ere erdietsi eta horrek tristatu ninduen. Hala eta guztiz ere, ene Apologia idatzi nuelarik, Sokratesen jarrerak erakutsi zidan, heziketaren aldarrikapenaz gain, duintasunean krida bizitzeko modu berri bat bazela besteekiko maitasunean oinarriturik eta hori zela, finean, edozein gizartearen bizkarrezurra.

Zelarain: Nik uste nuen zuk aldarrikatutako amodioa, plato-

nikoa deitua izan ohi dena, maitasun ideala zela eta nekez lorgarria…

Platon: Ene ustetan Gorgiasek nahiz Fedrok zabaldutako

bolo-boloa da hori. Egia da horrela pentsatu izan dudala inoiz baina Oturuntza idatzi nuenetik aurrera, argi utzi nahi izan nuen amodioa dela niretzat Justizia eta Ongiaren abiapuntua.

Olano: Baina maitasun politikoa elkartasuna zenik ez duzu inoiz idatzi, ez da? Platon: Ez horrela adierazia behintzat…

Platon: Baldin eta maitasunaren nahia batasuna dela argi badago, eta maitasuna, berriz, justiziaren abiapuntua bada, batasunaren nahirik gabe ezin esan justizia ona dagoenik.


LETRAK

Olano: Eta idaztea merezi du ?

Platon: Monarkian behintzat gizakien arteko heautoû práttein, benetako justizia, ezin da izan boterearen ardatza gizakien arteko asimetrian lotuta dagoelako…

Platon: Baldin eta maitasunaren nahia batasuna dela argi

badago, eta maitasuna, berriz, justiziaren abiapuntua bada, batasunaren nahirik gabe ezin esan justizia ona dagoenik.

Zelarain: Eta hori publikoki defendatzen ausartuko

Zelarain: Sokrates ematen duzu Platon baino…

zinateke?

Olano: Ez duzu esan idatziko duzunik?

Platon: Niretzat philía, zaletasunaren aldeko joera agerraraztea, ezinbestekoa izan da. Hura baita, berez, amodioa Oturuntzan argitu nuen bezala. Horregatik ez da pentsatu behar niretzat maitasuna lortzea ezinezkoa denik. Aitzitik, maitasuna, adiskidetasuna edo elkartasuna frogatu beharra daude beti.

Platon: Kriton-ean gizaki zuzenik gabe ezin dela zuzentza bideratu argitu nuen… Zelarain: Eta epaitzen zaituena zure etsaia dela esan eta frogatu duenean?

Olano: Eta gure afiliazioagatik, zaletasunengatik, laguntasunengatik edota elkartasunagatik gu kondenatu gaituen monarkiaren justizia ez dela zuzena idatziko al zenuke?

Platon: Beti defenditu dut, Pitagorasek edo Arkitasek beza-

la justiziak ebatzitakoa eginiko minaren araberakoa behar zuela izan, tò tâs phýseos díkaion…

Zelarain: Gu giltzapetu gaituena ezin dela justizia izan publikoki adieraziko zenuke?

Zelarain: Eta juzkatzen dena elkartasuna bada? Fedon: Oker zaudete denok. Justizia, berez, katharmós dugu, hau da, kontu garbitze hutsa…

Platon: Ideien munduan ari gara elkarrizketatzen. Ideiak debekatzen diren munduan nik ez dut ezer azalduko. Apologia idatzi nuen Sokrates defendatzeko eta, halere, ez dakit nireak inoiz irakurriko dituena egongo ote den inoiz, baina nik, bederen, irakurtzen badakit eta zuena gertatu aurretik 18/98 izeneko beste epaiketan zer gertatu zen badakit honezkero. Idazteagatik jendea kondenaturik badago, nola ez da egongo, bada, maitasunagatik… maitasun hura politiko bezain platonikoa izan arren… zuen munduan Apologiarik idatzi nuenik ez daitezela entera!

Platon: Hara, azaldu zen bestea! Potroetaraino nago, zu eta Gorgias edo Fedro bezalakoekin! Ozpinduta zaudete eta intelektualismo faltsuak zuen ahulezia eta mendekotasuna baino ez ditu ezkutatu nahi. Estatuaren mendean haren mendekua besterik ez duzue babesten…ez duzue, Sokrates erabilitako filosofoaren izendapena merezi! Joan zaitezte Espartara, hango faxismoan bizirautea zer den ikas ezazue! Olano: Gurean ere faxismoa ez dago urruti…

Olano: Eta gure afiliazioagatik, zaletasunengatik, laguntasunengatik edota elkartasunagatik gu kondenatu gaituen monarkiaren justizia ez dela zuzena idatziko al zenuke?

57


LETRAK

Gotzon Barandiaran

Kolpe Kolpe

bakoitzarekin bakoitzarekin

Hizkuntzaren behelaino berba oro hilurren ezin gezurrik esan egia izan arren Kolpe bakoitzarekin irainak burdingori erauzi nahi didate sortzez nuena egi

Hizkuntzaren behelaino berba oro hilurren ezin gezurrik esan egia izan arren

Mutu dira paperak gorri eta horiak gortu dira epelak beldurturik zoriak

Burua murgilduta itsaso ur beltzean hondalea dakusat arnasa bakoitzean

Argindarra zainetan bihotza iluntzeko badator oinazea justiziaren menpeko

Loa galaraztera gaueroko maizterrak itzultzekotan doaz astiro ametsokerrak

Hamar soslai oihuka erraren hegietan galderak erreskadan odola begietan

Ikustezina zara epaileak argiro eduki akorduan zakartzaten aldiro

Beruna lotu diet hondoratu daitezen arterietan behera oinazpietaraino zapalduta aurrera egin ahal izateko

Oka egin izenak ez dakizkizun denak errudunenak berdin errubakoenenak

Kolpe

bakoitzare

59


1

2

2008/IX/20

Amnistiaren Aldeko Mugimenduko 1 200 lagunek salbuespen egoerari aurre egiteko deia egin dute Hernaniko kultur etxean, eta besteak beste, nazio manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

3

2008/IX/19

Espainiar 2 Entzutegi Gorenak legez kanpo utzi du EHAK alderdi politikoa.

2008/IX/20

Urtebete igaro ondoren, 3 Kalakaren aurkako operazioa salatu eta espetxeratuen askatasuna eskatu dute mila lagunek Donibane Garazin egindako manifestazioan.


IRUDIAK 1

3

2

2008/IX/22

Behe Nafarroan 6 1 lagun atxilotu ditu Frantziar Poliziak. Atxilotuak ondoren aske geldituko dira. Kalaka auziari loturik buruturiko atxiloketak direla adierazi dute.

2008/IX/23

2008/IX/24

Batasunako 14 lagun atxilotu dituzte 3 Lapurdin eta Behe Nafarroan Frantziar Estatuaren beste urrats errepresibo batean. Bi egun atxiloturik izan eta gero aske utzi dituzte 14 lagunak. Ehunka lagun mobilizatu dira herrialde hauetan atxiloketen aurkako protestetan.

Frantziar Poliziak Unai Fano eta Maria 2 Lizarraga ETAko kideak atxilotu ditu. Mobilizazioak egin dira Hernanin eta Burlatan atxiloketa hauei erantzuteko.

61


1

2

3

2008/IX/24

Auzi ezberdinetan inplika1 turiko euskal herritarrek salbuespen egoera salatu dute, eta mobilizatzeko deia luzatu diote Euskal Herriari. Euskal Herria ezabatu nahi dutela salatu, eta jazarpen honen guztiaren aurrean lanean jarraitzeko deia egin dute.

3

2008/IX/27

Milaka lagun atera dira kalera 2 herri eta auzoetan borrokan erori diren gudariak omentzera. Hainbat mobilizazio debekatu ditu Entzutegi Nazionalak, baina, debeku eta kargen gainetik gudarien oroimenak busti du Euskal Herria beste urte batez.

2008/IX/30

Sarean zabaldu 3 diren argazkietan guardia zibilak eta ertzainak lagun giroan agertu dira armak elkartrukatuta.

2008/X/01

4 lagun atxilotu 3 ditu Espainiar Poliziak Iru単ean abuztuaren amaieran hasitako operazioarekin jarraituz.


IRUDIAK 2

2

2008/X/04

3

Milaka lagunek salbuespen egoera 1 salatu dute Bilbon eginiko manifestazioan. Hizlariek ozen adierazi dute errepresioak badituela muga batzuk herri honetan, duintasunak ezartzen dituenak hain zuzen ere.

2008/X/06

4 gazte atxilotu ditu 2 Espainiar Poliziak Nafarroan aurrera daraman polizia operazio amaigabearen baitan.

63

2008/X/10

Mikel Jimenez eta Haritz 3 Azkona gazteak Entzutegi Nazionaleko atarian atxilotu ditu Guardia Zibilak. Bi gazteak epailearen aurrean deklaratzeko prestutasuna erakutsi zuten, aurrez.


LETRAK

Iraitz Agirre

Barruko Barruko minetatik minetatik askatasun askatasun

haizera Egun hartan jakin eta batez ere igarri nuen lehen aldiz

-horrelako kontuak sabelaldean

ere sentitzen ditugulako-, herri honen zainek benetan bor-bor egiten dutela.

Hogeitazortzi urte eta erdi gartzelan daramatzan Gatzaren inguruan zer kontatu pentsatzen hasi dut eguna, irratia piztu eta esatariak egun onak opa dizkidanean. Ordenagailua piztu eta hitzak bata bestearen atzetik etorri zain geratu naiz, teklatuko letren gainean hatzamarrak banan banan jarri ostean. Zain egotera ohituegi nagoela konturatu naiz orduan, herri honetan asko bezala, erantzunak eta hausnarketak eta oroitzapenak eta esan beharrekoak, nire bila arituko balira bezala itxaroten gelditzen naizela. Oroitzapenak bilatzeko hautua egin dut beraz.

Amonak egun berezietan prestatzen zuen makailu eta tomate eltzetzarraz gogoratu naiz bat batean. Baita sagar konpotaren usainaz ezkaratzean. Umea nintzela gogoko nituen mahaiaren inguruan familia guztia elkartzen ginen egunak. Egun horietako batean ateratako argazkia du amonak egongelako balda batean. Urteak igaro diren arren, argazkia egongelako txoko berdinean mantentzen du, denboraren orratzen joan etorriari kasurik ez egin nahian bezala. Helduak bizar eta ile kardatuz ageri dira. Guk ile txirikorda bana daramagu buruan eta petatxoz jositako txandal koloretsua soinean. Irribarrez ageri gara denok herriko plazan, amonak maitekiro begiratzen gaituen bitartean. Udaletxeko balkoian izara zuri erraldoi bat ikusten da eta bertan zintzilik, zenbait emakume eta gizonen argazkiak, herriko alaba eta semeen argazkiak. Ezer ez omen da berdin herri honetan, baina gauza gehiegitxok berdintsu jarraitzen dute.

Aspaldi gordetako kaxa gorria, ahaztutako kontuen armairuan topatu dut. Momentuan konturatu naiz aurkitutako altxorrak duen balioaz. Estalkia kendu eta bertan topatu ditut urteetan zehar pilatu nituen kasete zahar guztiak. Oraindik orain gehienak entzuten jarraitzen dut, batzuk kd formatura pasa nituelako, besteak internetetik jaitsi ditudalako eta denak, gure tabernetan behin eta berriro entzuten ditugulako. Gustura aritu naiz kasete artean, iraganeko argazkiak irudikatu eta orduko sentsazioak nire baitan berpiztu guran. Gaur egun ehundaka disko edukitzera ohitu gara, hainbeste, ezen zeintzuk ditugun ere ahaztu zaigun. Hala ere, altxor musikalak kaxa batean gordetzen genituenetik urte gutxi batzuk besterik ez dira igaro. Altxor horretako piezak bakarrak ziren; asko oparitutakoak, beste hainbeste aurreratutako diruarekin erositakoak, eta gehienak, maite maiteenak, lagun minek kopiatu eta emandakoak.

Bazkari haietan hamaika kontu izaten ziren mahai inguruan, gehienak ulertuko ez nituenak seguru, baina gustura egoten nintzen helduagoen kontuak entzuten. Algarak nagusitzen ziren, abestiak eta eztabaidak, isilpeko kontuak, patxaran botilak eta mus partidak. Horietako egun batean bazkaltzen ari ginela, herriko alaba baten atxiloketaren berri izan genuen. Barreak desagertu ziren. Egun hartan jakin eta batez ere igarri nuen lehen aldiz -horrelako kontuak sabelaldean ere sentitzen ditugulako-, herri honen zainek benetan bor-bor egiten dutela.

Barruko mine

askatas

haizera

Izeba gazteenak oparitutako kasetea hartu dut eskuetan. Berau entzuteko irrika sortu zait, beste barik. Mila eta bat alditan entzun dut azken urteotan, erreprodukzio formatu guztietan gainera, baina altxorraren kaxatik atera berritan, abestiak modu bakarrean goxatu dizkit zentzuak. Soinuaren kaxkarrak eta gaurko egunaren deskribapen latzak, atzoko egunera eraman nau ia oharkabean.

Etxeko gazteenak izebaren logelara joaten ginen gero irratia entzutera. Lehengusuak musika taldeez hizketan hasten ziren, eta noski, denetan txikiena nintzenez, ez nintzen ezertaz enteratzen. Behin galdetu omen nien, zergatik ageri ziren kasete haren azalean poliziak. Barre franko egin zuten nire kontura, istorio hau ondorengo familia bazkari guztietan entzun behar izan dut behintzat! Egun hartan jakin nuen, kaleak patruilatzen ikusten nituen txapelgorriez gain, bazela gure herrian bestelako hertzainik. Ez pentsa horrek bere garaian zer pentsatua

Haien legea guretzat apartheid, gartzela, ihesa..

65


eman ez zidanik, haurtzaroan izaten diren gatazka pertsonal eta etiko txiki horietako bat izan baitzen niretzako. Helduei entzunda izango nien zeharkako elkarrizketaren batean txapelgorriak ez zirela parte onekoak, edo akaso ordurako hostiak banatzen inork baino hobeto ikasita zuten eta nik zeharka ikusita. Kontua da artista koadrila horrek ertzainak h-rekin idatzi eta taldeari izen hori jartzea, ez nuela inondik inora ulertzen. Orduan deskubritu nituen nolabait, Rock Radical Vasco izenaz ezagutu zen korronte mugagabe haren lehen notak, beranduegi ezagutu ere! Hori da behintzat gure belaunaldikook maiz errepikatzen duguna, nerabe izatera iritsi ginenerako talde horietako kide asko hilda, beste hainbeste nostalgian kateatuak eta gehienak eszenatik desagertuta baitzeuden. Laurogeigarren hamarkada hasieran jaiotakook horrela edo antzera edo nolabait asmatu genuen inork esan gabe, herri honetan barreneraino sartzen diren minak badirela. Euskal Herriko zainetatik darion odola gorriagoa edo biziagoa edo minbeheragoa edo harroagoa edo sofrituagoa edo duinagoa eta batez ere, gureagoa dela. Ordukoak horrela izan ziren edo ez, auskalo. Ez nago oso seguru herri honen zapalkuntzaren berri horrela izan nuen edo umetako sentipen sakon horiei erantzuna emateko ipuin bezala asmatu ote nituen. Izan ere, badira oroitzapenetan tatuatuta daramatzadan bestelako argazkiak. Gogoan ditut Ipar Euskal Herrira egindako bidaiak eta nola bertako lagunek, gure herrikoak izanik hara bizitzera joan behar izan zuten lagunek, oranginak edatera gonbidatzen gintuzten herriko ostatura. Gogoan dut aitaren sorbalda gainetik nola ikusten ziren Bilbo gris hartako kaleak jendez gainezka eta baita, abesbatza bat bailitzan garrasi egiten zuen jendea nonahi. Guk ere, abestu eta dantzatu egiten genuen sorbalda gainetan: presoak kalera, amnistia osoa! Orain ez bezala, karrika erraldoietako semaforoek bideak zabaltzen zituztela zirudien. Milaka eta milaka pertsona elkartzen ginen manifestazioetan ikasi genuen, harriek ere hegan egiten dutela.

Ez dakit gure herrian gatazka politiko izugarria nozitzen genuela nola jakin nuen. Ez dakit inkontzientean tatuatutako argazkiak, elkarrizketak edo sutan ikusitako barrikadak izan ziren abiapuntu. Herri honetako biztanle guztiok dugu oroitzapenen kaxa gorri bat kontu ahaztuen armairuan. Kontua da, laurogeigarren hamarkada hasieran jaiotako biztanleok gure sabeltxoetan min guzti hauek sentitzen hasi ginenenerako, milaka zirela historian zehar herri honen askatasunagatik lan egin, borrokatu eta hil ziren pertsonak. Gure herritartasunaz ohartzen hasi ginenerako, gaur egun gartzelan jarraitzen duten preso politiko mordoak hamarkada bat zeraman barruan, euren etxeetatik ehundaka kilometrotara, espetxe politika gupidagabea jasaten eta gatazka politikoaren minak euren azalean sentitzen. Gerrara ohitu gintezke baina gerra egon badago.. Kaxa gorria aldamenean utzi eta lerrook idazten jarri naiz. Hogeitabost urte eskasekin, hogeitazortzi urte gartzelan daramatzan Joxe Mari Sagarduiren egoeraz zer esan daitekeen pentsatzen. Herri honek jasaten duen mina, bere krudeltasunik latzenean bizi duen pertsona bati zer esan asmatu guran. Mirespen keinuak idatzitako orrietan helaraztea zaila dela jakinda, baina besarkada baten oihartzunak Jaengo gartzelako altzairu eta ladreiluak zeharkatu ditzakeela sinestu nahian. Izan ere, inoiz gartzelan egon ez denaren gogoa nekez itzuliko da kartzelara, Sarrionandiaren Gartzelako Poemak hamaika aldiz irakurri arren. Europa zaharreko kartzelatan denbora gehien daraman preso politikoa da Gatza, hogeitazortzi urte eta erdi luze. Euskal Herrian apartheid politikoa inoiz baino latzagoa izaten ari den garaiotan, zornotzarra Nelson Mandela hegoafrikarra ren errekorra gainditzera behartu dute. Gatza atxilotu zuten urterako, hamazortzi urte zeramatzan 466-64 zenbakidun preso politiko hegoafrikarrak gartzelan. 1990an irten zen eta lau urtetara, presidente izendatu zuen bere herriak. Madibak, hogeitazazpi urte eman zituen Robben Island-eko zelda batean. Gatzak, hogeitazortzi urte daramatza estatu espai-

10 urte lehen graduan. 13 gose greba. 14 ezagutu dituen kartzelak. 20 ordu ziega barruan egotera behartua dago.


LETRAK

niarreko kartzela batetik bestera, isolamenduan, mendeku politika basatia jasaten. Sagarduiren kasuak, euskal preso politikoen kolektiboaren kontrako estrategiaren gogortasuna isladatzen du, kolektibo honi historikoki ezarri zaizkion zigor guztiak jasatea egokitu baitzaio.

ren etxekoen argazkiak esku artean obatu eta txingorra, ekaitza edo enbata egin, astero kalera irteten diren senide horietaz? Zer esan orain dela ia hiru hamarkada bezala, gatazka politiko honen minak euren azalean inork baino gehiago sufritzen duten ehundaka preso politikoetaz? Zer esan hogei urte baino gehiago gartzelan daramaten eta honez gero kalean behar luketen 44 pertsonetaz?

Duela ia kasik hiru hamarkada atera zuten Espainiako poliziek bortizki Gatza bere etxetik, gurasoak aurrean zituela. Asko izan ziren garai berdinean, egun horietan, atxilotu zituzten euskal herritarrak. Torturen gelan eman zituen lehen hamar egunak. Zentzua galdu arteko golpe eta irainak ez ziren ordea nahikoa izan Sagarduiren duintasuna estaltzeko. Handik, inork imajinatu ere ezin ditzakeen hamaika gartzela ziega zikin ezagutzea egokitu zitzaion. Eta oraindik orain Jaengo ziega batean bahituta daukate, isolamendurik gogorrenean, ia eguzkiaren argirik ikusi barik. Euskal Preso Politikoen kolektiboari ezarritako mendeku politika guztiak ezagutu ditu; sakabanaketa krudelena, bakartzea, bizi baldintzen okertzea, komunikazioa murriztea, ikasketen debekua eta azken urteotan, 40 urte arteko espetxe zigorraren ezarpena. Datuek ikara sorrarazten dute: 10 urte lehen graduan. 13 gose greba. 14 ezagutu dituen kartzelak. 20 ordu ziega barruan egotera behartua dago. 28 dira gartzelaratuta daramatzan urteak. 30 pasa ditzaken urteak. 190 jan barik eman dituen egunak. Zornotzatik bataz beste 500 kilometrotako distantziara kondenatua. 1995, 3/4ak bete zituen urtea.

Dena gelditzen da esateko, aldarrikatu eta salatzeko. Baina balio bezate lerro hauek gartzela hotz guzti horietara besarkada indartsu bat bidaltzeko, etxean zain bakarrik direnei eta kalean elkartzen diren senideei musu bero bat bidaltzeko. Laurogeigarren hamarkadan jaiotako gure belaunaldi honentzat, duintasunaren adibiderik garbiena zaretelako. Duintasunak, zortziehun izen badituelako gutxienez herri honetan: Gatza, Elurtxuri, Gotzone, Jon, Pakito, Antxon, Maite, Lander, Goiztiri, Concha, Santos, Bego, Maria, Haizea, Aetz.. Arazo konpongabeen denboraren baitara hezitako belaunaldia da gurea. Eta oraindik orain, arazo konpongabeen denboran trabatuta jarraitzen dugu, aurrera begirako alternatibak sortzeko ahalmena dugula sinesten ez dugulako beharbada. Sumatzen dut gazteon artean ezkortasun sarkor bat nagusitu dela azkenaldian. Edo nork jakin, titia hartzen hasi ginenean ikasi genituen nostalgia eta ezkortasunaren inertziaren joku arauak, gatazka politikoa jaio ginenean gure zainetan eramatea egokitu baitzitzaigun.

Idatzi ahala ozen irakurtzen ditut zenbakiak, esateak egoeraren larritasuna baieztatuko balu bezala. Sufrimendua eta duintasuna. Hogeitazortzi urte. Nelson Mandelak idatzi zuen ez dagoela sentimendu beldurgarriagorik, denboraren joan etorriari begira dagoen presoak sofritzen duena baino. Sabelaldeko min sakonak areagotu zaizkit bat batean, bazkari hartan etxeko guztiak isilik geratu ziren hartan moduan.

Ezkortasuna jarrera errealista bat izan daiteke akaso, baina bideak egiteko modu bakarra ikuspegi baikorrei eta ametsei heltzea dela ere ikasi genuen aspaldi, zuen adibideari jarraiki, horri sinesten irakatsi baitzeniguten. Horregatik sinesten dugu burujabe izango garen lurralde batetan; horregatik maite ditugu bide hori egitea posible dela ikusten duten pertsona guztiak; horregatik miresten ditugu gure herriarengatik bizitzaren zati handi bat - eta gure bizitza osoa - gartzelan eman duten kideak; horregatik igartzen ditugu gure sabelaldeko minak bizilagunak gartzelaratzen dituzten bakoitzean; horregatik jarraitzen dugu bideetan aurrera egiten, atzera begira bai baina atzera pausurik egiterik gura ez dugulako. Askatasun haizea maitatzen irakatsi diguzuelako, eta guk ere, askatasun haize horren boladari jarraitzeko konpromisoa hartu dugulako.

. .maite dutenentzat berriz, askatasun haizea.. Argazkiz betetako izara erraldoiak eta plastikozko pankartak zintzilik ikustera ohitu den belaunaldia da gurea. Zer esan jaio ginenerako gartzelan ziren pertsona horietaz? Zer esan eu-

Zer esan orain dela ia hiru hamarkada bezala, gatazka politiko honen minak euren azalean inork baino gehiago sufritzen duten ehundaka preso politikoetaz? Zer esan hogei urte baino gehiago gartzelan daramaten eta honez gero kalean behar luketen 44 pertsonetaz?

67


1

2

2008/X/11

2500 lagun bildu dira 1 Iturrama eta Donibane auzoak lotu dituen manifestazioan Nafarroan azken asteotan izandako jazarpena salatzeko.

3

2008/X/18 Joxi Lasa eta Joxean Zabala bahitu, torturatu, hil 2 eta desagerrarazi zituztela 25 urte bete dira aste honetan. Tolosan honen harira egitekoa zen manifestazioa debekatu du Garzon epaileak, eta Ertzaintza izan da bertaratu diren herritarren aurka jo duena. 6 atxilotu eta hainbat zauritu utzi ditu Ertzaintzaren oldarraldiak, urte batzuk aurrerago Tolosako hilerrian izandako gertaerak gogora ekarriz.

2008/X/19 Iban Apaolaza euskal preso 3 politikoa kanporatu dute Montrealetik eta espetxeratzeko agindua eman du epaileak. Kanporaketa honen aurka gose greban egon da aurrez Iban, eta aulki psikiatriko bati loturik izan dute isolamenduan. Bidaia ere oso baldintza txarretan egin duela adierazi du.


IRUDIAK 2

2

2008/X/25 Ertzaintzak milaka gazte 1 independentisten aurka jo du beste behin ere, zaurituak eta atxilotuak eraginez. Hala ere, milaka dira Hernanin ospatu den independentzia egunean parte hartu duten herritarrak.

3

2008/X/25

Egun berean Falangeak Gasteizen egin duen manifes2 tazioa babestu dute gazteen aurka egin duten hauek berauek.2 Lesakan, berriz, Guardia Zibilak herria okupatu du, bertako presoen alde egitekoa zen ekimena Entzutegi Nazionalak debekatu ondoren. 69

2008/X/26

Harkaitz Agotek torturapean egindako 3 deklarazioak kontuan ez hartzea erabaki du Entzutegi Nazionaleko epaileak, bere aurkako epaiketa batean. Deklarazio hauek bere gogoaren aurka egin zituela adierazi du. Harkaitz Agote Guardia Zibilak atxilotu eta basatiki torturatu zuen 2007ko martxoan.


2

1

3

2008/X/27

2008/X/30

Amnistiaren Aldeko Espainiar Poliziak 4 1 gazte atxilotu ditu 2 Mugimenduak Ertzaintzak daraNafarroan eta bilen bortizkeria salatu du hainValentzian. 5 egunez bat datu publikatuz. Honekin bainkomunikaturik izan tera Hernaniko gazte egunean ostean torturatuak, metro batera tiro egin ondoren espetxeratuak eta sakaBillabonako gazte bati eraginbanatuak izan dira. dako zauriak argitara eman ditu.

2008/XI/01

Mikel Gil euskal preso politikoa bere 3 buruaz beste egiten saiatu da. Mikelek gaixotasun psikologiko larria du eta gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoen zerrendan dago. Txantrea auzoan hainbat mobilizazio egin dira gertaera hau salatu eta gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna eskatzeko.


IRUDIAK 1

2

3

2008/XI/04 2008/XI/08 Entzutegi Goreneko 11 euskal herritar atxilotu ditu Jon Vilanueva euskal doktrina aplikatuz prak1 3 preso politikoaren 2 Frantziar Poliziak independentikan biziarteko zigorra tismoaren aurkako beste sarekada lagunek istripua izan ezarri diote Inma Noble batean. Herriko tabernen finantziazio dute Valdemoroko eta I単aki Orotegiri. Aurrez izan da operazio berri honen arraespetxean edukitako 20 urte baino gehiago zeramatzaten espetxean, zoia beste behin ere. Mobilizazio bisitatik bueltan eta 30 urte arte luzatu ugari egin dira atxilotuen herrietan. zetozela. diete espetxe zigorra biei. 2008/XI/03

71


LETRAK

Joxe Agustin Arrieta

Izuaren gailurra Izuarengailurra Hitza hausten da, oroimena lanbrotzen, adimena kamusten, izua eta gorrotoa sumenditzen: gu denon barruko magma irabiatu hori, noiz, nola, norantz lehertuko den inork ez dakiguna. Edo bai, badakigu, oso ondo dakigu.

Ulertzekoa da. Ezin da honetaz hitz egin, ezin da hau oroitu, ezin da. Jasanezina. Jasanezinegia. Nola utziko zieten, bada, etxekoei, hurbileneko senide eta lagunei, bi gazte lerden haien gorpuzkin masakratuak bakean hilobiratzen, hamar urte beranduago. Eta nola utziko ziguten, bada, herritar orori oro har, haien sofrikario eta fin gaizto ezin ikaragarriagoaren 25. urteurrenean, haien gomuta laztanduz, hitzaldi hunkitu pare bat, lore-sorta eskaintza dardarti bat, deitore-kantu bihozkoi bat, adore-mezu halere itxaropentsu bat, kaleagerraldi xume bat egiten. Ezin. Ulertzekoa da.

bakarka eta taldeka, banaka eta herrika. Traumak ahaztu egin behar Omen dira: hori da Legea. "Denbora jainko baretzailea", Omen. Baina, deskuidoan, oroitzen tematzen bazara, zaude ziur, zaude lasai, berehala arduratuko baita zutaz Omena, gure Aita Jainko Ahalguztiduna - Estatua dei diezaiokezu, edo Beronen unean-uneko tokian-tokiko Morroia -, ohi duen bezain amultsuki arduratuko ere, Instantzia Goren Zentzarazle Ahazterazlea, oroitu behar Omen ez dituzunak behin eta berriro ahantz ditzazun. Duela 70 urte fusilaturikoen hilobiak ere ezin dira arakatu, kontu egizu. Han ehortzita dautzan milaka tona humanitate horiek oraindik ere luku-mina arriskutsuegiak izaki, nonbait, Boterean iraun dirauten-dirauten-dirauten Betikoentzat. Depresio, agresio, represio: horratx trinitate santua, jainko bakarraren hiru aurpegi banaezinak‌Gaixorik gaudela? Egongo ez gara, ba‌

Denok baitakigu, bai guk, bai beraiek, Lasa eta Zabalaren bahiketa, tortura eta heriotza izan dela, gaur arte, gure gerra latz luze (latzegi eta luzeegi, gerra oro bezala) honetako episodiorik krudelena. Hitza hausten da, oroimena lanbrotzen, adimena kamusten, izua eta gorrotoa sumenditzen: gu denon barruko magma irabiatu hori, noiz, nola, norantz lehertuko den inork ez dakiguna. Edo bai, badakigu, oso ondo dakigu. Noiz: noiznahi, 30 urteotan barrena. Nola: bortxaz, heriotzaz, torturaz, heriotzaz, tortura berdin heriotza anitzaz, erbestez eta espetxez, espetxea erbeste, erbestea espetxe, eta heriotzaz, eta gure herria bere buruaz beste, bortxaz. Norantz: norberaren baitarantz, depresio, norberarengandik kanporantz, agresio. Mekanismo bera beti, mikroan eta makroan,

Izuarengail

Aitor dut. Ni behintzat gaixotu egiten naiz, oroitu orduko, gogoratu bakoitzeko, badakit. Ezin esanahaleko mingostasun goragalezkoak mikazten dit barrena. Izen bat du horrek. Gorrotoa. Gorroto dut, bai, nire lantoki bereko behialako lankide hura, Julen Elgorriaga, sozialista Omen, Izuaren Gailurrean ("La Cumbre" Jauregian, izen bereko bere jefearen jakinaren gainean, noski) irudikatzen ari naizen une honetantxe: Galindo hiper-asesino supra-inpunearekin

73


batera txisteka eta irri-karkailan zigarroa erreaz lasai arraio, beren sikario goardia zibil lerde-jario psikopata haiei begira - Vaquero, Bayo, Villalobos -, hauek Joxi eta Joxan torturatzen ari diren bitartean, amaiera errukior bakar heriotza besterik izan ez dezakeen torturaldi amaigabean, egunak joan, asteak etorri. Gorrotoa, badakit. Baina badakit badakidala, eta badakit..., ez, ez dakit, oraindik ez dut ikasi gorrotoari buelta ematen, segi dezadan oroitzen. Eta Alacanteko Bursoteko hobia: metro eta laurogei luze, laurogei zabal, laurogei sakon. Eta konfesiorako apaiza eskatu gure mutilek, eta hura ere ukatu, merezi ez Omen. Eta tiroak. Eta kare bizia. Eta… gizon bat, handik zenbait urtetara, Jesús García García izen-abizenekoa, polizia espainol bat, aizu, euskal nazio-askatasunaren aurkako etsai bat suposatzen da definizioz, eta horra bitxiaren bitxia, bitxiaren preziagarria: nor izango eta bera, polizia-inspektore espainol bat alegia, morge hartan inork identifikatu nahi ezinik urteak zeramatzaten hezur haiek Lasa eta Zabalarenak izan zitezkeela aditzera eman, eta ikerkuntza bideratu, eta epaiketan ere bere testigantzari irmo eutsi ziona; hain irmo ere non bihotzak zapart egin eta epaiketa-gelan bertan zerraldo hil baitzen, denon aurrean, denon aurrean eta kamera guztien aitzinean. Zeinen gutxitan errepikatu duten eskena hura geroztik, ordea, hango eta hemengo Big Brotherrek. Zenbat agintzari limurkor

jaso ote zituen, eta, uko eginez gero, zenbat mehatxu gordin jasan ote zituen gizon hark, Boterearen estolda alfonbratuetatik. Eta halere, justiziaren amoreakatik, amore eman ez. Jesús García García, polizia espainola, gogoan zaitugu: zurea bezalako jokabideek adierazten dute oraindik badela argi-printzaren bat zure herriaren eta gurearen arteko historiaren ortzadar gautuan, posible dela oraindik bakea, elkarren eta egiaren eta zuzentasunaren errespetuan oinarritua. Mila esker, niketz, nire gorrotoa gainditzen laguntzen ari zatzaizkidalako, orain, oraintxe bertan, esker mila, muchas gracias, don Jesús García García. Antzua baita gorrotoa, zeharo antzua. Ahaztura izuhobi, eta gorrotoa itsu etsi. Horregatik, ahaztura-gorrotoaren kontrako enegarren pultsu durduzatu honetan, gauza pare bat, besterik ez: Lasa eta Zabalaren asesinoak kalean daude, libreedo bizi omen dira. Zoombie ero ustel, gizatasunaren hondamendirik nazkagarrieneraino degradatuak. Nahikoa zorigaitz badute beren burua egunero ispiluan ikusi eta beren oka-gal(e)ari eutsi ezinda. Opa geniezaieke, hori bai, fusilamendu errukior bat, aurretorturarik gabea noski, beren sufrimenduaren laburgarri, Euskal Herriko Auzitegi Gorenaren ebazpenez edo. Baina, horrelako Estatu-Botere instantziarik ez dugunez, hil arte hilik bizitzera kondenaturik beude, 1.-

Julen Elgorriaga, sozialista Omen, Izuaren Gailurrean ("La Cumbre" Jauregian, izen bereko bere jefearen jakinaren gainean, noski) irudikatzen ari naizen une honetantxe: Galindo hiper-asesino supra-inpunearekin batera txisteka eta irri-karkailan zigarroa erreaz lasai arraio, beren sikario goardia zibil lerde-jario psikopata haiei begira


LETRAK

beren sasi-askatasun eldarniotsu horretan, bejoandeiela. (*)

damuturik, ez eroturik, ez lotsaturik. Harro daude. Harro, eta kexu. Ez omen zitzaien justiziarik egin, ez omen zituen Epaitegi inpartzial batek epaitu. Estrasburgora jo zuten, eta gaur - 2008ko abenduak 17 - egunkariak dakar Europako Giza Eskubideen Auzitegiak onartu egin duela haien helegitea. Hurrengo orrialdean, gaur bertan - 2008ko abenduak 17 -, beste honako hau ere bai: "Terroristen zerrendan" sartu dituzte EHAK eta ANV, (Espainiako) Gobernuak eskatuta", KAS, Xaki, Ekin, Jarrai-HaikaSegi, Amnistiaren Aldeko Batzordeak, Askatasuna, Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasunarekin batera, gehi beste hamahiru euskal herritarrokin batera: Garikoitz Aspiazu, Aitzol Iriondo, Xabier Alegria, Elena Beloki, Miriam Campos, Nekane Txapartegi, Mikel Korta, Mikel Egibar, Joxe Mari Olarra, Juan Mari Olano, I単aki Reta, Josu Urrutikoetxea eta Jurdan Martitegi. Gu denok bai, Omen, terroristak; Galindo eta Elgorriaga, berriz, probo funcionario batzuk besterik ez. Herri dohakabea, benetan, gurea. Estaturik ez dugu. Eta estatugabeko herriak ez dira existitzen Europarentzat, laidorako, isekarako, umiliaziorako, etsiarazpenerako izan ezik. Ez dakit nondik aterako ditugun indarrak - ezinezkoa dirudi -, baina ziur naiz, ataka ezin gaitzago honetatik ere, atera egingo garela.

2.- Gerra guztiak dira latzak, eta bando guztiek egiten dituzte lazgarrikeriak; beraz, gureak ere bai. Nahiz eta poltsarik, elektrodorik, jipoirik, bortxaketarik, bainerarik, bizitza osorako kartzelaldi sakabanaturik ez erabili. Ezta La Cumbre-rik ere. Kontuz, baina: Izuaren Gailurrera erraz iristen baita, errazegi. Ez gara nazionalista espainol horiek baino hobeak, beraiek eginak dauden amodio-gorrotozko aleazio berdinaz gaude eginak abertzale euskaldunok ere. Julen Elgorriaga nire lankidea zen; tipo normala zirudien, UGTko sindikalista bat, inola ere ez munstroa, inondik ere.(*) Joxi, Joxan: gogoan zaituztegu, maite zaituztegu, eta horrexegatik, herriak ba-du barkatuko, antzaldatuko dugu gorrotoa auzolan, ezintasuna egonarri, etsipena itxaropen, orroea mintzo, gorreria adimen. Iritsiko da, ekarriko dugu, zuek amets zenuten, denok amets dugun eguna. Tortura eta erailketarik gabeko Euskal Herri Askean. Merezi duzue. Zor dizuegu. (*) Post-data ezinbestean ezin mingotsagoa: oker nengoen lerro hauek idazterakoan. Elgorriaga, Galindo, Vaquero, Dorado, Bayo, ez daude beren krimenaz ez

Gora Euskal Herria Aske.

Joxi, Joxan: gogoan zaituztegu, maite zaituztegu, eta horrexegatik, herriak ba-du barkatuko, antzaldatuko dugu gorrotoa auzolan, ezintasuna egonarri, etsipena itxaropen, orroea mintzo, gorreria adimen

75


1

2

1

2008/XI/09 Ehunka senide bildu dira Etxerat-en nazio batzarrean. Euskal preso politikoek bizi duten egoera larriaren berri ematen dute bertan, eta urtarrilaren 3an nazio manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Egun berean elkartasun eguna ospatu da Irulegin.

3

2

2008/XI/12 Marilo Gorostiaga eta Angel Figeroa gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoak espetxetik atera dituzte, baina kontrolerako oso neurri gogorrak ezarri dizkiete. Bitartean Antton Lopez Ruiz krisialdi zerebrobaskularra izan du, eta ospitalizatua dago.

2008/XI/17

3

Garikoitz Azpiazu eta Leire Lopez atxilotu ditu Frantziar Poliziak, Espainiar Poliziaren laguntzarekin. Sekulako oihartzun mediatikoa sortu dute atxilotuokin, irtenbide polizialaren aldeko mezuak zabalduz. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azaldu du 35.000 pertsona atxilotu dituztela azken 40 urteetan, eta errepresioa antzua dela bilatzen dituen helburuetan.


IRUDIAK 1

2

3

2008/XI/19

Amnistiaren Aldeko 1 Mugimenduak adierazi du azken asteetan 21 gazte nafar izan direla torturatuak poliziaren eskuetan.

4

2008/XI/21

2008/XI/22

3 gazte atxilotu ditu 3 Ertzaintzak Anoetan Segi-ko kartelak jartzea egotzita. AMMk gogor salatu du Ertzaintza gazteen aurkako sorgin ehizan bete-betean parte hartzen ari dela.

Anjel Figeroa, Marilo Gorostiaga eta Mikel 2 Iba単ez kalean baina preso dituztela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

77

2008/XI/29

Torturaren bidez ze4 rrenda beltza osatua dagoela salatu dute Nafarroan, gazteek, hauen senideek eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek eginiko agerraldian.


1

2

2008/XII/06

Jose Mari sagardui "Gatza" 1 eta Jaengo espetxean dauden presoekin elkartasunez Zornotzatik martxa bat antolatu dute bertara, elkartasun doinuak espetxeraino eramanez.

3

2008/XII/09

Frantziar Poliziak eta Guardia 2 Zibilak eskuz esku egin duten polizia operazio batean 6 euskal herritar atxilotu dituzte, 3 Frantzian eta beste 3 Irunen. Atxiloketa eta miaketa gehiago etorriko dira hurrengo egunetan. Mobilizazio ugari egin da atxiloketa hauen aurka protesta egiteko.

2008/XII/12

Irunen eta Getxon 3 aste honetako hasieran atxiloturiko 5 bizkaitarrak basatiki torturatu ditu Guardia Zibilak egunotan.


IRUDIAK 2

2

2008/XII/13

Ehun euskal preso politiko 1 ohik agerraldia egin dute Usurbilen Kolektiboaren aurkako jazarpenarekin amaitzeko eskatuz.

3

2008/XII/16

4 euskal herritar atxilotu ditu 2 Guardia Zibilak Donostian eta Pasaian. Atxilotuen etxeak miatu dituzte eta beraiek inkomunikatu. Atxilotuak basatiki torturatuak izango dira egunotan.

79

2008/XII/17

Bardeak beste 20 3 urtez militarizaturik iraunaraziko dituztela erabaki du bertako Bardeetako Juntak, hainbat protesten artean.


LETRAK

Ixabel Etxeberria

Zigor gehigarrien Zigor arrunt arrunt eta eta gehigarrien zurrunbiloetan, zurrunbiloetan,

abertzalea

Kalaka, elkartzeko gunea, abertzaleak biltzen dituen gunea, abertzaletasuna eta soilik abertzale izatea, euskalduna, ihardokitzaile izatea goraipatzen duen gunea suntsitu nahi izan dute. Urteak zazpiehun eta gehiago izen dauzka. Denak presondegi desberdinetan sakabanatuak, batzuetan familia bakarrean bat baino gehiago delarik. Jon Frantziaren punta batean eta Unai Espainiako beste puntan. Ja hogei urte eta oraindik presondegiko baldintza okerrenetan, familiarentzat joan-etorri buka ezinak. Lehen bi izen aipatzeagatik, zama ikaragarria daramatelako, bukaera non dagoen gogoeta ezina den kasua baita. Gaur Jon lan proposamen baten beharretan dago, ateratzeko azken aukera lortzeko, EHtik kanpo naski, euskal preso batek ez baitu presondegiko zigor bakarra jasan behar, metaketa erortzen zaio gainera. Urte kopuru emendatua, preso aldia bukatu eta EHtik kanpo bizitzearen imposaketa eta hitz egiteko debekatua, isuna aipatu gabe segur izan daitezen miseria gorria ezagutuko dutela. Hau baita gaur egungo justizia ministeritzen politika aurrerakoia, demokraziaren barnean kokatua, sufragio unibertsalaren eskutik hautatutako presidentearen agindu pean erabakia, gizarte moderno eta giza eskubideak ospatzen duena jauregi apain eta lirainetan, xanpain kopa eskuetan. Beste bi izen aipatu nahi nituzke, Eihar eta Mikelena. Bi mutiko txiki, hain txiki ez, Mikelek ez bailuke horrelakorik onartuko, hiru urte baititu eta mutiko handia dela erraten baitu. Ez nuke, gaitzitu nahi. Bestea Eihar, honek urtea ez dauka eta gurekiko mutiko honen historia duela bi urte hasi zen. Durangoko azokan ginen, urtero bezala, Eguberriko opariak prestatuz, militantearen janzteko beharrezkoak diren galtza eta atorrez boltsak betez, liburutan, musikan, diruaren zati bat xahutu eta, herriko tabernatik pasatu ginen, atsedena hartzearren eta azken txanponen uzteko gosea eta

egarriaren asetzeko. Hor hasi zen gure historia. Paretari begira, hor itsatsita zeuden argazkiei begira, kanpokoak izanki ez genuen inor ezagutzen, baina ohartu ginen bat baino gehiago frantses presondegietan zeudela. Ehun eta hirurogeita hamar pasa daude frantses presondegietan, arrunta bihurtzen ari den egoera, arruntetik ez dauka gauza handirik, Algeriako gerlatik honera (Frantses Estatutik sekulan deitzen ez duten "gerla" baizik eta "gertakariak") ez baita hain kopuru handian preso politikorik egon frantses presondegietan. Baina, hau errealitate ezaguna genuen, ez gintuen horrek bereziki inarrosi. Bai aldiz, ikusi genuelarik, preso horietako bat, Alaitz, haurdun zegoela, preso eta haurdun! Urrundik ala hurbildik presondegiko mundu hori ezagutzen duenak badaki, osasun onean horren jasatea zein gaitza den, ondorioz osasun arazoa edo edozein arazo duenak egonaldia okertzen zaiola (erranen dute hasieratik jakinen gainean daudela eta hor baldin badira zerbaitengatik izanen dela. Batzuekin komunikatzea oso zaila izaten da, munduaren hobetzea ez zaie behin ere burutik pasa!). Emazte gaztea sasian zegoena, atxilotua eta haurdun lehen aldikotz. Urte laburrez, pertsona bakar batentzat ezohizko urratsak, indar handia eskatzen dituena aurre egiteko. Ez genuen ezagutzen, pentsatu genuen informazioa bilatzea ea zerbaitetan laguntzen ahal genuen gainditu beharko zituen oztopoen aintzinean, nahiz eta jakin inguratua izanen zela. Hala ere, Frantziako justizia eta presondegietako administrazioaren berri dugulako, presioa beharko zela etorriko zen hau hori baldintza egokiak, ez onak, egokiak lor ditzan asmatzen genuen. Horiek horrela, eguneroko zeretan berriz murgildurik eta mezu batzuk igorri,

Zigor arrunt eta geh zurrunbiloetan,

abertza

81


Alaitzen berri izateko hilabeteak joan ziren lehen informazioak lortu aitzin. Ja erditzearen bezperan ginen eta aste batzuk lehenago Pariseko ospitale batean preso batek erditu zuen besoak esku burdinez loturik. Baginakien arrisku hori zegoela, hor konkretizazioaren berri izan genuen. Nola onartu? Nola onartu euskal preso batek, emazte batek haurra mundura ekartzea esku burdinez loturik? Xanpaina gehiegi eta giza eskubide gutxiegi! Abokatek egin ahalak egin zituzten, epaileari eskatu, administrazioari, lot ez zezaten, ez zuen inork horren segurtamenik eman nahi. Ez al da harrigarria ? Nork pentsa lezake erditze unean beste zerbait gogoan izan daitekeela, hain une berezian, gorputzak, gogoa, arima baldin bada, zeregin hain intimo, hain sakon eta beldurgarri horretan? Familiarik gabe, lagunik gabe, bakarrik! Erabaki arriskugarria omen zen! Zer egin? Lehenik hautetsiak bildu eta esplikatu. Ezin sinetsia zuten, erditze unean loturik egoteko arriskutan egotearen aukera, ezin sinetsia zuten, berehala hautetsi kopuru on baten izenpetzea lortu, alderdi desberdinetakoak, Ipar Euskal Herrikoak, eta epailea deitu. Noski jakinen gainean ziren. Azalpenak eman eta kezka azaldu, emazteak denak, baina erreakzio berezirik ez! Aragonek emaztea gizonaren etorkizuna dela zioen, emaztea aldatu dukete! Ospitala abisatu, presondegiko zuzendaria deitu eta ja alderdi desberdinetatik mezua heldu zitzaion eta haserretzen hasia zitzaigun hainbesterako ez zegoela. Baina emazte gisa uler dezakezu gertakari arriskutsua dela, beldurrak, presondegiak sortzen duen estresak istripua eragin lezakeela, gainera lotua egonez ezin onartutako baldintza! Lasaitzen saiatu gintuen, ez ginen lasaitu, ez zigun konfiantzarik

eman. Haurraren defendatzailearengana jo genuen. Harek entzun gintuen, haren betekizuna haurra baita. Zain egon ginen ez zen gehiago egiten ahal. Suhiltzaileek eraman zuten, haurra sortu zen, ez zuten ama lotu, baina denbora guztian, MAM-i esker, bera baita eskorta guztien arduradun nagusia, Alaitzi intimitatea ukatu zioten, gelako atea zabal-zabalik atxiki zioten, gau guztian eleketan arituz polizien artean, pausatzeko aukera ondatuz. Dena omen zen eskortaren ardura! Presondegira itzuli zen Alaitz Eiharekin. Hor zegoen, zer -nolako zirrinboloan sortutako mutikoa, osasuntsu! Eihar-ek aita badu, preso, aitak semea ikusi nahi zuen, baina epaileak debekatzen zion, zigor gehigarriaren politika beti. Hilabetea joan zen aitak semea ezagutu baino lehen, abokatak eskatzen, epailea entzungor, justiziaren bideak. Eiharten argazkia jaso nuen, urte bat et'erdi pasako du amarekin, ondoren bereixiko dituzte eta harentzat ere bidaiak hasiko dira. Eihar-ek ez du Mikel ezagutzen, Mikelek ere Eihar. Mikel Ipar EHan sortu zen, baldintza normaletan, ospitalean, familiaz inguraturik. Aita eta ama militanteak ditu eta goiz batez, goizeko seietan txirrina jo zuten, eta ondoren atea. Xurxilek zioen goizeko seietan txirrinak jotzen duelarik esneketaria dela segur baldin bazaude demokraziaren marka dela (Pentsa, Xurxilen erreferentzia bat hartu beharra ere!). Ez zuen ulertzen zer gertatzen zen Mikelek, baina kaputxa zeukan gizon bat ikusi zuen sukaldean, beste zazpi gizonez inguraturik. Aita eta ama hor zeuden eta Mikel ez zen sobera kezkatu hastapen batean. Baina, gizonak ez zuen kaputxa kentzen, Mikel beldurtzen hasi zen eta amari erraten, hau gaixtoa da, hau gaixtoa da. Amak ez zion deus

Nola onartu? Nola onartu euskal preso batek, emazte batek haurra mundura ekartzea esku burdinez loturik? Xanpaina gehiegi eta giza eskubide gutxiegi!


LETRAK

erraten, lasaitzen saiatzen zen. Baina, orduak joan ahala Mikeli egoera ezin ulertua egiten zitzaion eta nigarrez hasten zen, eremu txikian poliziarentzat ere lan egiteko baldintzak okertzen ari zitzaizkiela eta, onartu zuten Mikel familiarren esku uztea, bestalde inguruak ere mugitzen hasi baitziren. Mikelek burasorik gabe pasa zuen eguna. Talde politiko baten partaide omen du aita eta alderdi hori ez omen da egokia. Demokratikoagoak omen dira UMP, alderdi sozialista, horiek lehergailuak botatzen dituzte Afganistanen, baina hori demokratikoa omen da. Ez du deus ulertu Mikelek, aita eta ama esplikatzen saiatu dira, sobera konplikatua da Mikelentzat. Mikelek ez du kaputxaduna berriz ikusi nahi etxean, oso gaixtoa baita. Funtsean arrozoina duke! Ez omen dira haurrak aipatu behar, begiratu behar dira bortizkeriak sortzen dituen hondamendiak. Alta, Estatu Frantsesak ez du inongo bortizkeriarik jasaten, baina gogorki zigortzen ditu euskaldunak. ANa aipatzen da askotan, baina Frantziako terrorismoaren aurkako gorte bereziak ehunka urte banatzen ditu, salbuespen justizia eginez. 81ean epaitegi bereziak desegin zituzten, justizia berri baten aldeko apostua eginez. Gaurkoa atzera pausu izigarria da, orduan argi baitzen, ozenki erraten baitzen epaitegi bereziak desegin behar zirela. Gaur egun, ez ditu inork salatzen, zigorrak handitzen dira, atxiloketa nahi heinean egiten eta bahiketak direlarik beste alde batera begiratzen. Horrela doa urtea, presoen kopurua emendatzen ikusiz, adin gutxiko gazteen atxiloketekin Behe-Nafarroan, Kalaka dela, Kalaka ostatuko langileen atxiloketen ondotik sortu-

tako erantzuna baliatuz, aitzakitzat hartuz, beste gelditzeen egiteko. Adin txikikoak eta adin handikoak inseguritatearen sortzeko. Hemen, badakigu inseguritatea nondik heldu den. Aitatxi eramaten duzu gendarmeriara auto afera batengatik, eta aitatxi atxikitzen dute " terrorismo " afera batengatik, ia-ia laurogei urte dituelarik! Kalakako langileen aurka ez daukate deus, askatzera behartuak izan dira. Min izigarria egin diete. Ez dutenez deus leporatzeko askatu dituzte, baina zigor gehigarria dela eta, ezin dira EHra itzuli! Kalaka, elkartzeko gunea, abertzaleak biltzen dituen gunea, abertzaletasuna eta soilik abertzale izatea, euskalduna, ihardokitzaile izatea goraipatzen duen gunea suntsitu nahi izan dute. Horregatik, gure ihardikotzearen sinboloa izan behar du, gure herriko taberna guztiak bezala. Poteoa sekulan baina garrantzisuagoa da, elkartzeko, hitz egiteko, telebistaren aitzinetik ateratzeko, gure aurkako bidegabekeriei erantzuteko. Ez dut mozkortzerako deiarik egiten, tisana edanez ederki pasa daiteke herriko tabernan. Gune horiek informazioaren pasatzeko, elkartasunaren pizteko beharrezkoak dira eta hori gelditu nahi lukete. Abertzaleak ez ditu inork babesten, ez frantses poliziak, ez espainol poliziak, ez euskal poliziak. Horiek oro presondegien betetzeaz arduratzen dira. Politikariak ihesi doaz, xanpain kopa eskuan. Zigorren eta urteen zorronbilo eroan, abertzalea.

Abertzaleak ez ditu inork babesten, ez frantses poliziak, ez espainol poliziak, ez euskal poliziak. Horiek oro presondegien betetzeaz arduratzen dira.

83


1

2

2008/XII/19

Lapurdin bizi den euskal iheslari politiko bat 1 espainiar poliziek bahiturik eduki dute bi orduz. Iheslaria Askatasunako kideekin eta bere abokatuarekin atera da prentsaurrekoan gertaera hau eta oro har iheslarien aurka gertatzen den jazarpena salatuz.

3

2008/XII/24

Euskal preso 2 politikoen aldeko ekimen andana burutu da Euskal Herrian, hauetako asko Olentzeroren laguntzarekin.

2008/XII/26

PSOEk tortura 3 erabiltzen duela eta PNVk baimentzen duela salatu du prentsaurrean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.


IRUDIAK 2

2

2008/XII/28

Ehundaka lagun 1 bildu dira Langraitzeko espetxearen aurrean elkartasuna eta aldarrikapena bertako atariraino eramanez.

3

2008/XII/30

2008/XII/31

Euskal Herriko 2 erakunde eta norbanako ugarik bat egin dute Urtarrilaren 3rako Etxerat elkarteat deitu duen manifestaldiarekin.

Urtearen amaieran 3 ehundaka euskal herritar atera dira kalera euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatuz.

85


LETRAK

Igor Estakona

Nafarroako Nafarroako gaiztaginak gaiztaginak

Badakigu ondotxo ez zaretela baina bazaretela eta martitzenetan biltzen zaretela, eta erraz antzeman dezakegu

nor den Akelarreko burua: denok zarete buru.

Zuon senideak, zuon etxean bizi direnak eta zuongan bizi direnak eta zuon zerebroan bizi direnak behin desagertu ondoren, zuon izpiritu eta demonioak aho sabaian daramatzazue, zuon hizkuntza defendatzen duzue praktikatzen duzuen sexu guztia eta bizitzeko aukeratu duzuen modua, hori guztia agindu digute desegitea eta garbitzea. Badakigu ondotxo ez zaretela baina bazaretela eta martitzenetan biltzen zaretela, eta erraz antzeman dezakegu nor den Akelarreko burua: denok zarete buru. Zuok denok zaudete sorginduta, Zugarramurdiko seme-alabak Nafarroako inurri gorriak, Petralandakoak, Petirriberokoak, Tarragonako sotokoak, Eihalarrekoak, Jaizkibelgoak, erreka bazterretan eta labaderoetan gordeko zarete, baina guk aurkituko zaituztegu, badakigu iluntzeko kanpaikadekin irteten zaretela eta goizaldeko kanpaikadekin itzuli eta nahiz eta ezer ez egin, jakizue:

87

Nafarro

gaiztagina


berdin da, kakaztu duzue guztia. Zerrendan zaudete zaretenok izatearren zuok zarete eskumuturra beste eskuko atzamar birekin hartzen duzuenok, zerrendan zaudete zaretenok izatearren, arnasten duzuena delako sorgin-haizea gosaltzen duzuelako sorgin-afaria zuon jana delako sorgin-berakatza zuon basoetan hazten delako sorgin-ira zuon ilea delako sorgin-luma zuon erreketan dabilelako sorgin-orratza. Zerrendan zaudete zaretenok izatearren zuok, heriotzaren orduan ez diezuenok abadeari begiratuko, zin egiten dizuegu gaur damutuko zaretela ideia guztiena egin duzuenarena eta egin ez duzuenarena, guztiarena ze badakigu behin sektan sarturik ezinezkoa egiten zaizuela ateratzea eta ez duzue bihurtu nahi

eta erraz antzeman dezakegu nor den Akelarreko burua: denok zarete buru.


GERTAKARIAK

ez egia esan baina uraren froga egingo dizuegu eta zantzu guztiak aztertu badakigu gogor tematuko zaretela ezetzean ze zuon modukoei konturatu barik ateratzen zaie bazaretela, nahiz eta hurrengo egunean ustea aldatu eta ezetz esan. Gero aitortuko duzue beste batzuk ere markaturik daudela eta izenak botako dituzue eta hurrengo egunean galdetu eta ukatu ez dago presarik ordea gaiztaginek tormentu eta kordelekin aitortzen dute badirela baina izatez benetan ez direla deabruak limurtzen zaituzte uka dezazuen egia, delituak astunagoak izan daitezen sakrilegio horrekin. Baina tormentu eta kordelekin aitortuko duzue bazaretela.

deabruak limurtzen zaituzte uka dezazuen egia, delituak astunagoak izan daitezen sakrilegio horrekin.

89


KARTELAK


KARTELAK



Urtekaria 2008 Euskal Herria