Issuu on Google+

NIRE OROIMENAK Nire   bizitza,   guztiak   bezala,  haurtzaroan   hasten   da.   Etapa   hau   errazena,  behintzat nire ustez. Izan ere, txikia zarenean zoriontsu bizi zara, ez daukazu  arazorik   eta   edozein   gauzarekin   gozatu   dezakezu,   ez   duzu   ezer   berezirik  behar. Baina, haurtzaroa ez da betirako. Egun ikaragarri horiek, non nahi duzuna egin  dezakezu zure irudimena erabiliz, amaitzen dira. Ikasketen zailtasuna handitzen  da eta zure bizitza pertsonalean esperientzia berriak aurkitzen dituzu. Nik ez dut arazo handirik izan ikasketak aurrera eramateko, zortea izan dut arlo  horretan. Lagunekin jolastea gustatu zait betidanik, hala ere, momentu onak eta  txarrak eduki ditut haiekin, ume guztiek bezala. Hazten hasten zara. Oso gogorra da nagusi egitea. Konturatzen zara zure pentsamendu propioak  gidatu   behar   dituzula,   zure   ekintza   propioak,   orain   zuk   agintzen   duzu.   Nire  kasuan,   gaztetasun   handirik   ez   dut   izan.   Hau   da,   gazteek   egiten   dituzten  gauzak egin ditut baina oso denbora labur batean, ez ditut gaztetasunaren fase  guztiak sakonki dastatu. Oso harro nago aukeratu nuen bideaz, baina batzuetan pentsatzen dut oso goiz  hasi nintzela heldutzen. Oso gazte nintzenetik jende helduarekin ibili naiz eta  horrek   eragin   nau.   Bakoitzak   bere   leku   propioa   munduan   bilatzen   du,   eta  azkenean ideiak konpartitzen dituzun pertsonekin biltzen zara. Horregatik, oso  azkar hasi nintzen gradu altuko arazoez arduratzen, borroka pertsonal batekin.  Nire betiko lagunak, alde batera utzi nituen sinesten nuenaren alde egiteko. Baina, bizitzan oreka bat behar duzu, bestela txarto sentitzen zara. Horregatik,  oreka bilatzen saiatu nintzen. Ez nintzen hainbeste nire borrokan zentratzen eta  nire   lagunekin   berriro   irtetzen   hasi   nintzen.   Hau   da,   nire   gaztetasuna  berreskuratu nuen.  Hala   ere,   gutxi   iraun   zitzaidan.   Izan   ere,   berriro   ere,   pertsona   helduak   nire   bizitzan sartu ziren. Erlazio formala hasi nuen pertsona horrekin. Ikaragarrizko  momentuak emanarazi dizkit, baina izugarrizko aldaketak ere suposatu dizkit.  Independentzia   pertsonala,   gurasoen   etxetik   ateratzea.   Egoera   gogorra,  oraindik moldatzen ari naizenari. Bizitzak   oztopo   ugari   jartzen   dizkigu   bidean,   alzheimerra   nire   kasuan.   Nire  amama orain dela urte batzuk, gaixotzen hasi zen. Denbora honetan, nolako   eboluzioa izan duen ikusi dugu. Nire bizitzaren momenturik gogorrena, eragin  handia izan du guregana. Nire ama amarik gabe geratzen zela ikusi du, eta nik  nola   nire   ama   amarik   gabe   gertatzen   zela   eta   ni   amamarik   gabe.   Zorionez,  orain hobetu da, baina aurreko egoera ez da aldatzen. Hortaz, bizitzak gauza txar asko izan dezake baina orain aurrean gogor aritu  behar gara, ingurukoen laguntzaz. Beraz,   ondoriozta   dezaket,   esperientzia   hauek   guztiak   nire   irakaskuntza  prozesuan eragin izan dutela eta izango dutela. Niretzako irakasle izatea oso  ardura handiko lanpostu da, umeen hezkuntza gure eskuetan dagoelako, hau  da, gizartearen hezkuntza.


Nire oroimenak