Issuu on Google+

Amaia Atienza Velázquez, L.H.31

IRAKASLE IDENTITATEA SORTZEN Cadiz da abiapuntua. Patxi portugaletetarra soldadutza egitera Cadizera joan zen. Egun batean, irakasle-ikasketak egiten ari zen Mari Carmen ezagutu zuen. Patxik bazekien graziaz betea zegoen eta hain ederra zen neska hura berarentzako zela. Azkar maitemindu egin ziren eta hegoaldetik iparralderantz ibili ziren denbora batean. Baina ezagutu eta hiru urtetara Cadizen ezkondu ziren eta Carmenek dena utzi zuen, Portugaletera etorri ziren. Bere lehenengo semea izan zuten, Ale. Handik sei urtetara, Amaia jaio zen. Zelako familia polita egiten zutena! Amaia 2 urte zituela, haurtzaindegian pasako zuen urte bat. Adin horrekin hasi zen betaurrekoak eramaten miopia zuelako, begi batean 12 dioptria zituen! Beraz partxea eraman behar izan zuen begi nagia lanean jartzeko. Nagi bakarra begia zen, neska txikitxo hura izugarri ahalegintzen zelako gauzak egiten, eta primeran ateratzen ziren gainera! Hain zen horrela, non bere irakasleak beti txalokatzen baitzuen eta bere lanak beste irakasleei erakusten baitzizkien. Hiru urterekin, Kanpazar ikastolara joan zen. Hitzontzia, irekia eta oso urduria zen! Haurtzaindegira bezala, beti gustatzen zitzaion ikastolara joatea. Mari Cruz andereñoa oso gozoa eta atsegina zen benetan! Ideia dibertigarriak zituen eta Amaiak oraindikan gordetzen dituen bideokasete originalak grabatzen zituen ikasleok protagonistak zirela. Kolonietara joatea eta inauteriak asko gogoko zituen Amaiak. Cadizera jaio zenetik joaten hasiko zen oporrak zituen bakoitzean. Cadiz maite zuen, ama hain pozik ikusten zuen bertan… eta zelako egun dibertigarriak pasatzen zituen bere laguntxoekin! Neska zoriontsua zen gure Amaia! Psikomotrizitatea lantzen joan ahala, kontuz ibili behar zuen jendeak Amaia baloi batekin zegoenean…gora, behera, ostikoa hona, ostikoa hara! Lehen hezkuntzara pasatzean futbolean hasiko zen eta urteak eta urteak emango zituen futbolaz gozatzen. L.H.-ko lehenengo zikloan, gaizki pasako zuen irakasle batekin. Amaia eta klaseko lagunentzako gogorra izan zen Mari Cruz-en eskuetatik, gaiztoa zen beste irakasle batzuen eskuetara pasatzea. Amaiak garai hartara arte bere buruarengan zuen konfidantzaren parte galduko zuen. Klaseko hainbat eginbeharren aurrean blokeatu egiten zen, baita agobiatu ere eta askotan irakaslearen laguntza jaso beharrean, garraziak bakarrik entzungo zituen. Irakasleak beste ikasleekin izan zuen egoera bortitzagoren bat ere bizi zituen Amaiak. Gaur egun Amaiak topatutako bere erresistentziaren sorrera (gehiegizko exijentzia) garai honetan kokatzen du. Garai hura ahaztea erabakiko zuen neskak, izan ere, irakaslea salatua izan zen eta bere lanpostutik kanporatua. Egia esanda, erreza izan zen hori. Hurrengo bi urteetan izan zuen Inma andereñoa itzela baitzen!


Munduko irakaslerik onena, zelako lan ona eginzuen talde horrekin! Bazekien ikasleengandik onena ateratzen inolako presiorik gabe. Motibazioa berriz piztu zuen Amaiarengan, jada ez zen blokeatzen gauzen aurrean. Langile azkarra zenez, Inmak usten zion beste klaseko batzuei laguntza ematen eta Amaiak pozaren pozez egiten zuen. Ingurune ikastea asko gogoko zuen eta etxean beti kontatzen zien aita eta amari ikasitakoa. Patio eta jantoki ordua heltzean, azkar batean klasea utzi eta mutilekin ibiltzen zen beti futbolean, zeinen ondo pasatzen zuen haiekin. Gainera aitak eta nebak, asko laguntzen zioten bere futbolari teknika hobetzen eta amak animatzen egoten zen beti. Barbie-ak eta printzesak ez zituen gustuko. Amaiaren ama irakaskuntza ikasi zuen arren, ez zen inoiz irakasle izan. Erizain laguntzaile izateko gogor ikasi zuen urte horretan eta amaial autonomia maila handia garatu zuen horri esker. Amaiari pena ematen zion ama irakasle ez izatea, baina amaren erabakia errespetatu behar zen. Hirugarren zikloan bere nortasuna definitzen jarraitzen zuen: kirol zale, berbatia, lagilea, beldurtia, eskuzabala... Lagunek bere bizitzan paper handia jokatzen zuten, maitatua sentitzen zen. Baina futbolean garai zailak hasiko ziren gure Amaiarentzat. Komentario matxistek mintzen zuten eta batzutan malkoen artean amari esaten zion bera bai izango zeal irakasle eta bere ikasleei futbola guztiontzat zeal irakatsiko ziela. Hirugarren zikloan Marije irakasleak “caña” nahikoa ematen zien Amaia eta beste ikasleei gauzak ondo ikasteko. Amaia nota bikainak ateratzen zituen, ikaste-estrategia egokiak garatuak zituen. Marijek gainera, klasekoen artean giro ederra sortzen asko ahalegindu zen, eta lortu zuen. Bi urte horietan zehar, ikastolari esker, Amaia Saharako neskatxo baten laguna egin zen. Gutunak idazten zizkioten elkarri, zelako emozioa zuen Amaiak Nayat Omar lagunaren gutuna jasotzen zuen bakoitzean. Argazkiak eta marrazkiak era bidaltzen zizkioten elkarri. Amaia oraindik gutun horiek gordetzen ditu, eta laguna bihotzean eramaten du. Amaiak bere lehengusu txikiagoak zaintzen zituenean, irakasle izateko “entseguak” egin ohi zituen. Haiekin jolastea ere, beti izan du gustuko. Ballonti institutura pasatzean, irakasle izatearen nahia hortxe jarraitzen zuen. Ikaskide eta irakasle berriak ezagutu zituenean, ohartu zen nahiko lotsatia zela, baina azkar konfidantza hartzen zuela. Ez du inoiz ahaztuko lehenengo mailan “Lazarillo de Tormes” liburua irakurri eta gero, gaztelaniako irakasleak Salamankara eraman zituenean. Amaia badaki maila horietan zehar nahiko astuna izan zela irakasleentzako, oso berbatia baitzen. Neskak ez zuena jasaten klaseko txuloenak irakasleren bati errespeturik ez izatea zen.


Urte horietan oso ondo konpontzen zen mundo guztiarekin, patio eta jantoki orduetan batzuetan mutilekin ibiltzen zen eta besteetan neskekin ibiliko zen (izan ere, ez zeuden barbie-ak erditik). Amari esker, Amaiak etxe ondoko eskolan entrenatzen zuten neska talde txikia ezagutu zuen eta klaseak eta gero, haiekin elkartzen hasi zen. Saioak (entrenatzaitzeak) beti esaten zion Portugaleteko taldean jolastu beharko zukeela eta hortik ziur urrutiago helduko zela, baina Amaiak lagunekin patxangatxoak botatzea nahiago izan du beti. Asko pentsatu eta gero, Natura eta Osasun Zientzien batxilergoa hautatzea erabaki zuen. Asko gozatu zuen Biologia irakasgaiarekin, irrikitan egoten zen beti irakaisgaiaren ordua noiz iritsiko zain. Yolanda irakaslea denetarik zekien, eta klase oso dinamikoak egiten zituen. Matematika eta kimikarekin ordea, nahiko agobiatuta ibili zen Amaia. Nota bikainak ateratzera ohituta zegoen ikaslea, batxilergoan eta selektibitatean sufritzen eta ozta-ozta ibili zen bi horiekin. Irakaskuntza-ikasketak aukeratzeko momentua heldu zitzaionean, hura bai izan zela momento zoriontsua! Ez zen horraino iritsiko gurasoen laguntza gabe. Bizitza osoan zehar alabaren ondoan egon dira, entzuten, animatzen, motibatzen‌ Nebak gizarte hezkuntza ikasi zuen eta haur autestekin dabil lanean. Asko gustuko dute afaldu eta gero euren gauzak elkarri kontatzea. Portugaleteko eta Cadizeko koadrilak beti egon dira bere ondoan, berarekin hazten eta laguntzen. Unibertsitatean topo egin dut jende bikainarekin. Klasean beti laguntzeko prest eta eta unibertsitatetik kanpo ere egun onak ematen dizkidate. Bigarren mailan ikasi nahi ez zuen 13 urteko mutiko bati klaseak ematen ibili nintzen. Nahiko txarto pasatzen nuen, oso zaila egiten zitzaidan mutikoa behar zuen bidetik bideratzen. Denetarik gertatu zitzaidan berarekin baina no m keria rendir, aldaketa nabaria sumatzen joan zen eta bizitzan gutxitan sentitu naiz hain harro. Unibertsitateko irakasle onak eta ez hain onak izan ditu. Onenekin geratu behar bada, Iratxe gillate eta Zuriùe gaintza dira horiek. Gauza baliogarriak bihotzetik bihotzera irakasten dutenak. Unibertsitateko bigarren eta hirugarrenak hoberenak izan dira Amaiarentzako. Zenbat gozatu eta ikasi duen praktiketan! Irakaskuntzari zentzu osoa ikusi dio, irakaskutza bere bizitza izatea nahi du! Ikastetxean Amaiak betiko eskertuko duen konfidantza osoa jarri dute beragan. Klaseak prestatu eta ematen zituenean oso ondo ikusten zuen bere burua, metodologia berriak sartzen zituen eta irakasleek lankidetzat hartzen zuten


Bigarren mailan praktiketan egondako hilabetean Cristina izan zen bere tutorea. Irakatsi zizkion gauzen artean Amaiari asko gustatu zitzaion praktikan jartzen zituen ikasleen arteko gatazkak konpontzeko metodologia desberdinak (ikastaro batean ikasi zituen). Hirugarren mailan Cristina ikasketa burua izendatu zuten, beraz Marije izan zen zen Amaiaren tutore berria hiru hilabete horietan zehar. Ikasleei ematen zien autonomia eta klasean parte hartzeko aukera hain handia azpimarratzekoa da. Ikasleak beraz, desberdinak izan dira bi urteetan. Lehenengoak, bigarren mailan zeuden eta azkenekoak, laugarrenean. Beraz, desberdintasunak ikusi ahal izan ditu Amaiak zikloen artean. Oso maitekorrak izan dira, zintzoak gehienetan eta inoiz ahaztuko ez dituenak. Eta zer egingo du Amaiak hemendik aurrera? Etorkizun hurbilean gradua, ikastaroak, Ingelera hizkuntzan aurrera egin‌ buruan ditu. Ziur dago hezkuntzaren bidean aurrera egin eta hazi nahi duela, primerako irakaslea izan nahi duela eta oraindikan ikasteko asko geratzen zaiola. Irakaskuntza den bide amaigabe honetan aurrera egingo du, etortzen zaizkion baloiak punteriaz jaurtiz.


Irakasle identitateari buruzko narrazioa