Anuken egia

Page 1

Anuken egia | 1


urte

igaro

dira

1993ko irailaren 26tik. Egun hartan

hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio 26 urteko zumaiar gaztea, bahitua eta torturatua izan ondoren. Egun batzuk lehenago erail zuten Gurutze Iantzi Igerategi urnietarra ere.

Inoiz guztiz argitu gabeko bi erailketa hauek hasieratik egon ziren gertaera susmagarriz inguratuta. Estatuaren gerra zikina eta tortura praktikak beste behin agerian utzi zituzten egun gutxian. Kalparsoren kasuan, gainera, polizia indar desberdinen arteko kolaborazioa (tartean, Ertzaintza) agerian gelditu zen. Txatoren familiak Gasteiz, Estrasburgo edota Bruselara jo badu ere, orain artean ez du egia osoa jakiteko laguntzarik jaso. Maite Golmaio ama, Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Egunean zendu zen pasa den urtean. Eta gaur gaurkoz, oraindik, familiari zein herritarroi inork ez digu Xabiren heriotza argitu.

25 urteren ondoren, inoiz baino

gehiago, egia itzaletik argira ateratzeko unea dela berretsi nahi dugu ekimen honen bidez. Aitortza eta erantzukizunerako garaia da. Anuken egia gure egia da. Eta hemen gauden artean, inork ezingo du egia hau bertsio ofizialekin ezkutatu. Ahanzturara kondenatu nahi gaituzte, baina guk ezin diogu oroitzeari utzi. Memoria egitea, ordea, oroitzea baino askoz ere ariketa sakonagoa da. Bizipen eta sufrimendu indibidualetatik hasita, memoria kolektiboa osatzea suposatzen du. Txatori, Gurutzeri eta hainbesteri gertatutakoak kasu isolatu gisa ulertu baino, Estatu indarkeriaren baitan kokatu behar ditugu. Euskal Herrian gertatutakoa bere osotasunean ulertu, eta tortura, bahiketa eta orokorrean Estatuaren bortxan arreta jarrita, halakorik posible izango ez den herri bat pentsatu eta eraiki behar dugu. Minak ez gaitu geldituko.

4 | ERREPORTAJEA: 25 URTEZ UKATUTAKO EGIA · 8 | Egia, itzaletik argira. ANE MUGURUZA · 9 | Xabi gogoan, aurrera goaz, jo ta ke irabazi arte! FLOREN AOIZ · 10 | Txato, Skatu tabernan bandera pirata! FERMIN MUGURUZA · 13 | Xabi, Txato eta Anukendako oroimenaren bapateko zertzeladak: 1981-1993. MAITANE INTXAURRAGA · 14 | GOMENDIOAK



urtez ukatutako egia Espainiako poliziaren eskuetan zegoela hil zen Xabier Kalparsoro Txato, 1993an. Poliziaren bertsioaren arabera, leihotik salto egin, eta erorketaren ondorioz hil zen. Bada nahikoa informazio eta froga, ordea, kontakizun hori gezurtatu eta Kalparsoro poliziaren bortizkeriaren biktima izan zela agerian uzten dutenak. eko hamarkadako hainbat eta hainbat gazteren moduan, oso gaztetatik lotu zitzaion borrokari Xabier Kalparsoro Golmaio, sasian Anuk eta Zumaian Txato izenez ezaguna. Institutu garaia iristerako hartua zuen kontzientzia politikoa. Jarrai gazte antolakundeko militantea izan zen, eta Gipuzkoako arduradun politikoa izan zen antolakunde horretan. 17 urte zituela atxilotu zuen lehen aldiz Guardia Zibilak, baina berehala utzi zuten aske.

je ekintza bat tarteko, atzetik baitzuen polizia. 1993ko maiatzean ikusi zuten ingurukoek azken aldiz, Herri Urratsen. Iheslari zebilen orduan Ipar Euskal Herrian, eta han egin zen ETAko kide.

25 urte zituela Zumaiatik ihes

Laudioko atxiloketa Abuztuaren 29an, Anuk ezize-

egin behar izan zuen, sabota4 | Anuken egia

Urte bereko uztailean, Guardia Zibilak Laudio inguruko mendietan ETAren zulo beltz bat atzeman zuela zabaldu zen. Uztaileko azken egunean Anuken etxean azaldu zen Espainiako Polizia, baina ez zuen bertan aurkitu.

neko iheslari bat Laudion atxilotu zutela zioen deia jaso zuten Egin-eko erredakzioan. Kazetariek, atxiloketa baieztatzeko asmoz, Ertzaintzara eta Gasteizko Gobernu Zibilera deitu zuten, baina ez zieten inongo informaziorik eman. Hala ere, Anuk ezagutzen zuela zioen pertsona batek atxilotu ondoren Laudioko mendialdera eraman zutela esan zion Maite Golmaiori – Kalparsororen amari–.

Indautxuko polizia-etxea eta Basurtoko ospitala Irailaren 23an izan zuten

abokatuek eta senideek Kalparsororen berri. Durangoko


udaltzaingoa Zumaiakoarekin harremanetan jarri zen, eta Kalparsoro atxilotuta zegoela esan zieten. Harekin egondako udaltzainen esanetan, “burutik joanda” bezala zegoen. ETAkoa zela esan zien Kalparsorok udaltzainei, baina ez zioten sinetsi. Lekukoen arabera, Ertzainak joan ziren lehenik galdeketa egitera, guardia zibilak agertu ziren gero, Espainiako poliziak, eta baita ejertzitokoak eta zerbitzu sekretuetakoak ere. Zenbait lekukoren arabera, “gehiegizkoa” izan zen mugimendua, ETAko kide baten atxiloketa arrunt baterako. Espainiako Poliziak Kalparsoro Indautxuko komisaldegira eraman zuen inkomunikatuta. Hurrengo egunean, familia Indautxura iritsi zenean, Basurtoko ospitalean zela esan zieten. Han zegoen Kalparsoro, baina hil arte koman emandako bi

egunetan familiak ezin izan zuen hura ikusi, Espainiako Polizia Nazionalak ezarritako inkomunikazio egoera zela eta.

Bertsio ofiziala

Indautxuko komisaldegitik Basurtuko ospitalera eraman zuten Kalparsoro, larri. Poliziaren bertsio ofizialaren arabera, polizia-etxeko bigarren solairuan zen Kalparsoro, hura zaintzen ari zen poliziarekin batera. Eskuburdinik gabe eta eserita, garagardo bat edaten ari zela azaldu zuen poliziak, eta, momentu batean, polizia lurrera bota eta leihotik salto egin zuela. Erorketa horren ondorioz hil zen.

Bertsio ofiziala gezurtatzen duten gertaerak

Hil ondoren zabaldutako informazioak nahiz atxiloaldian izandako gertakari nahasiek gezurtatu egin dute poliziaren bertsioa. Autopsia egin zuen

auzitegi medikuak ezinezkotzat jo zuen heriotza erorketak eragin izana. Autopsiaren arabera, gorpua hormatik gertuegi zegoen, eta ondorioz, inpultsorik gabe erori zen. Gainera, orkatiletan zituen markek ez zuten bat egiten ustez harekin zegoen poliziak deklaratutakoarekin. Basurtoko ospitaleko zenbait langilek familiari emandako informazioa ere ez zetorren bat poliziak esandakoarekin. Mediku batek esan zion familiari tortura zantzuak antzeman zizkiotela Kalparsorori. Bestetik, erizain baten arabera, “ez nazazue jo gehiago” oihukatu zuen Kalparsorok onera etorri zen momentu batean. Heriotzaren hurrengo egunean, ETAk agiria plazaratu zuen EGIN egunkarian, abuztu amaieran poliziak Kalparsoro bahitu eta torturatu egin zueAnuken egia | 5


la salatuz. Astebete beranduago, Kalparsorok berak irailaren 23ko atxiloketa baino lehen idatzitako gutuna bidali zuen ETAk EGINera. Azken atxiloketaren aurreko hilabeteetan poliziaren jazarpen bortitza pairatu zuela erakusten zuen. Besteak beste, polizia berarekin mendian “jolasean” aritu zela zioen, drogatu egin zutela, eta bazekiela bera erabiltzen ari zirela. XABIER KALPARSORO GOLMAIO, 1993KO IRAILAREN 10A

“zipaioek atxilotu eta drogatu, hipnotizatu, burua jan edo dena delakoa eta berriro ere kalean utzi ninduten. Erabili egin naute eta oraindik ere horretan ari dira (…) ez dakit zein teknika erabili zituzten. Baina ziur nago drogaren bat edo zerbait eman edo egin zidatela. Zergatik? Ziur nago uneren batean galdekatu nindutela, baina ez naiz oroitzen” Bestalde, orduko barne ministro Jose Luis Corcueraren adierazpenak ere bertsio ofizialari kontrajartzen zaizkio. Hark esan zuen dimititu egingo zuela Anuk mendira eraman zutela frogatzen bazen. Oraindik, ordea, ez zen publiko egin salaketa hori. Maite Golmaiok soilik zekien, Basurtoko ospitalean esan ziotelako.

Bide judiziala

Senitartekoek, Torturaren Aurkako Taldeak eta Zumaiako Udalak salaketa bana jarri zuten epaitegian, Anuken heriotza argitzeko. Baina ekinbideak artxibatu egin ziren. 6 | Anuken egia

1997an era anonimoan helara-

zitako informazio baten arabera, Espainiako Poliziak Anuken sinadura faltsutu zuen Indautxuko polizia-etxeko ziegetan egon zela irudikatzeko. Anuk ez zen sekula ziegetan izan, eta bigarren solairuko gela horretan egin zuen Indautxun egon zen denbora guztia. Informazio hori publiko egin ondoren, Bilboko 1.instrukzio epaitegian egindako prozedura judizialak zenbait polizia auziperatu zituen. Horietako bi zigortu zituzten, atxiloketarekin inongo zerikusirik ez zuten arren, atxilotuari leihotik salto egitea galarazi ez ziotelako. Hainbat helegite aurkeztu ondoren, Auzitegi Gorenak polizia horiei jarritako zigorra aldatu zuen, besteak beste, denbora igaroa zela argudiatuz. Falta soil batean utzi zuen zigorra. Nazio Batuen Torturen Aurkako Batzordeak 1992ko ekitaldiari zegokion txostenean Espainian torturatu egiten zela salatu zuen. Bestalde, Kalparsororen kasua “egiaztatze eta ikerketa lan handiagoa behar duen kasutzat” hartu zuen Eusko Jaurlaritzak, 2015ean. ‘Oroitzapenezko ekintzak eta biktimen aitortza sustatzen laguntzeko udalei eskaintzen zaien agiri informatiboan’, zetorren kasuaren aipamena, Zumaiari dagokion atalean.



Egia, itzaletik argira Ane Muguruza

A

rgi izpiak gustatzen zaizkit, kanpotik zein barrutik argitzen zaituzten izpiak, osorik edo beteta sentiarazten zaituzten horietakoak. Guk argi izpi horien beharra dugu aspalditik, baditugu gure bizitzetan itzalpean mantentzera behartu gaituzten pasarteak. Eta egiak badu argi izpietatik, gertatutakoa jakiteak ematen duen lasaitasun partzialetik. Urte luzez, herri honetan gertatutakoa itzalpean gorde nahi izan dute, errepresioaren, torturaren eta gerra zikinaren kapitulurik beltzenak itzalpean mantendu nahi izan dituzte. Aldiz, euskaldunak zerbait baldin bagara, burugogorrak eta konprometituak gara. Egia aspalditik aldarrikatu dugu, gertatutakoa jakiteko eskubidea dugula ozen esan dugu beti, zailtasun eta traba guztien gainetik. Eta horrela ezagutu nuen Maite, beste emakume eredugarri bat, beste ama ikusgarri bat, bere semearekin gertatutakoa ezagutu nahian. Xabierrena gertatu zenean 4 urte eskas nituen baina hurrengo urteetan gertatutako beste pasarte ilun batzuk ere markatuak ditut nire gogoan: Ina Zeberio, Geresta, Basajaun, Basurtu, Bolueta, Arkaitz Otazua‌ Zauri gehiegi gure historian eta duintasun gehiegi senideengan. 8 | Anuken egia

Zauriak gorputzean gelditzen zaizkigun orbanak dira, bizitzak uzten dizkigun pasarterik ilunenak zauri bilakatzen dira. Medikuntzaz askorik jakin gabe, edonork daki zauriak zaindu eta mimatzen ez badira gaiztotu egiten direla, azkura, mina izaten duzula eta luzaroan izateko arriskua duzula. Gatazka honek zoritxarrez, zauriz bete gaitu, errepresioaren eta gerra zikinaren alderik ilunenak ezagutu ditugu eta gure azaletan orban beldurgarriak gelditu zaizkigu. Xabierren heriotzak eta haren inguruko pasarte ilunek, Maite zein Zumaiko eta Euskal Herriko herritarrengan beste zauri bat gehiago utzi zuten. Zauriak itxi eta egiaz hitz egiten dugunean ez da soilik norberaren mina baretzeko, zalantzarik gabe senideen mina ahalik eta gehien baretzea ezinbestekoa da. Baina egiak badu justiziatik ere zerbait. Egia jakiteak aurrera begirako pausu garrantzitsu bat suposatzen du, justizia mekanismo bezala ulertu behar dugu. Gatazkaren ondorioen gainditzea eta konponbidea ahalbidetzeko, ezinbestekoa da eman diren eta oraindik ematen diren indarkeria guztien etetea ematea, edozein sufrimendu desagertu ahal izateko.

Justizia eskatzen dugunean ez dugu zigorra bilatzen, aldiz, konponbidea bilatuko duen bidea eskatzen dugu, berriro errepikatuko ez den bermea emanez. Justizia honen oinarria EGIA izan behar du, sufritu duten guztiak aitortuz, bakoitzak egindako ekintzen ardura bere gain hartuz. Eta bide honetan, Euskal Herriaren alde dena eman duten horien sufrimendu eta pasarterik ilunenak aitortu gabe daude. Badugu lana aurretik konponbide justu bat lortu nahi baldin badugu. Maitek egia osoa jakin gabe utzi gintuen, pasarte ilun eta gordin bat duintasunez ixteko aukerarik gabe. Eta berari zor diogu Xabierren egia jakitea, beste hainbat seme-alaba kuttunen egia osoa jakitearekin batera lortuko dugu herri honetan bizi izan dugunaren historia idaztea. Algorritik Euskal Herriko txoko ezberdinetara zabal dezagun Anuken egia.


Xabi gogoan, aurrera goaz, jo ta ke irabazi arte! Floren Aoiz

A

nuk gisa gelditu da askorendako, baina beste batzuondako beti izanen da Fignon. Urteak pasatzen dira eta zaurien itxura aldatzen da. Lehen uneko min zorrotza apaltzen da, agian, baina zirraraz itzultzen da noizean behin, gogorapen iheskor batek ekarria, esaterako. Txozna batean eskatzen ari ginelarik Xabi zutik lo gelditu zen unea etortzen zait askotan gogora, batek daki zergatik. Beharbada, orduan bezala, oihu bat egin eta esnatuko dela pentsatu nahiko nukeelako. Ez da halakorik gertatuko, jakina, baina oroimen gozo hori gorderik daukat eta gustuko dut hau eta beste xelebrekeriak gogoratzea, zapuztu nahi izan zuten bizitzeko grina hura inoiz ez ahazteko. Errelatoaren lehia deitzen duten hori sufrimendu lehiaketa bilakatu nahiko lukete, baina guk ez dugu horrelakorik nahi. Ederki dakigu iruzurra egitea maite dutela, beste hainbat esparrutan bezala. Gatazka politikoa ezkutatuz, demokrata eta biolentoen arteko lehiaren historia sinestarazi

nahi diote jendeari nortzuk eta haiek, egiturazko indarkeriaz hasita, indarren erabilpena injustizia guzien berma tresna bilakatu dutenek. Errelato zital horien arabera, batzuek badute negar egiteko eskubidea, besteok ez, berriz: hauek dira beren joko arau “duin� eta “etikoak�. Terrorista hitzak oroimena bera ezabatu nahi du, elkartasuna eta mina debekatuz: terroristek ez dute inoren maitasunik merezi. Guk gure herria maite dugu eta ederki dakigu herrimina zela Xabi eta bera bezalakoen taupaden funtsa. Debekuek ezin izanen dute inoiz hori estali. Gure herriak gertatutakoa ezagutu behar du, eragile guziek esan behar diote egia herriari. Herri honen aurrean, egindakoa eta ez egina, asmakizun eta akatsak erakutsi behar dira, zintzotasunaz, herria baita agintari nagusia benetako demokraton ikuspegitik. Ezker abertzalea argi mintzatu da, egindako hautuen ardura politiko eta etikoa aurrean jarriz. Beste batzuen argipenen zain gaude, ordea. Xabirekin egin zutenaren egiaren zain gaude, oraindik ere!

ka eta borrokalari askatzaileak, hemen nahiz munduko bazter guzietan. Hori badakigu, baina zikintzeko asmo zital horrek ez du herri honen borroka oztopatuko. Izan ere, askatasunaren aldeko borrokaz ari gara, bai. Indar oroz jarraitzen ari garen eta jarraituko dugun borrokaz, hots. Garaiak aldatzen dira, borrokatzeko bideak egokitzen dira, baina askatasun grinak mugiarazten gaitu gaur atzo bezala, herri libre batean bizi nahi dugulako. Xabik ez zituen borrokak ekarritako garai berriak ezagutzeko aukerarik izan. Ez ditugu gure helburuak lortu, hori begibistakoa da, baina urrats handiak eman ditugu eta, beraz, egindako borrokak fruitu ikusgarriak ekarri ditu. Oso bestelakoa izanen litzateke gaur egun gure herria egindako borrokarik gabe. Hori ez dugu inoiz ahaztuko, Xabi, ezta zu ere, ez zaitugu inoiz ahaztuko!

Askatasunaren etsaiek beti zikindu nahi izan dituzte borroAnuken egia | 9


Txato, Skatu tabernan bandera pirata! Fermin Muguruza

I

txurakeriari STOP!! Hipocrisy Tour 93 burutzen ari ginen Europan zehar. Ez zen internetik existitzen. Mugikorrik ere ez. Copenhaguenen jo genuen irailaren 24an, eta 25 goizean Alemaniara abiatu ginen, Rostocken jo behar baikenuen. Egunero idazten nuen zerbait RockdeLux aldizkariak eskatuta. Magazin berri bat kaleratu behar zuten eta lehenengo alerako Negu Gorriak azalera eraman eta nire biraren egunerokoa argitaratu nahi zuten. Factory izeneko aldizkari zahar hura aurkitu dut. NGeko taldekideok agertzen gara bertan, eta irailaren 25ean idatzi nuen testuarekin egin dut topo.

10 | Anuken egia

25 DE SEPTIEMBRE, SÁBADO Rostock

Una llamada telefónica a Irun me comunica la muerte de dos vascos en comisaría. Uno de ellos Txato, era bien conocido por todos nosotros. Siento deseos de vomitar. Philippe me acompaña hasta la estación para comprar “El País” (versión internacional). El viaje hasta Rostock, en la antigua Alemania Democrática, lo realizamos en silencio. Comemos en el ferry, y continuamos por carretera. A la entrada de la ciudad, vemos los bloques de casas donde viven los emigrantes que fueron atacados por los neo-nazis

con el beneplácito casi general de la ciudadanía. Cada vez más gente por aquí se interroga sobre los efectos que ha tenido la caída del muro: el paro (sobre todo repercutiendo negativamente en la mujer), el problema de la vivienda, el racismo y un auge de la idea de la gran Alemania (nazi, por supuesto). La sala donde vamos a tocar es una antigua casa de juventud con sala de video, locales para ensayar, dos salas de conciertos, discoteca, bar, taller de fotografía y habitaciones (donde nos alojamos). La organización es impecable, pero se respira una sensación extraña, mezcla de miedo y tristeza. No disfrutamos del


concierto. Desde Berlín se han venido algunos amigos del grupo antifa para apoyar el concierto, entre ellos un palestino todo corazón y con ellos pasamos las últimas horas del sábado.

eta gelako paretan zuen jarrita. Guardia Civila Gurutze atxilotzera joan zenean, ahizparen gela miatzera sartu, eta argazkia ikustean, hauxe bota zioten: “¿Tú también eres amiga del hijodeputa del Muguruza?”.

Hau gogorarazteak, bihotzetik berriro pasatzeak, min handia eman dit. Gurutze Iantzi zen beste euskalduna. Bertsio ofizialaren arabera bihotzekoak jota hil zen, baina zantzu guztiek zioten “poltsa” torturaren ondorioz hil zutela. Gurutzeren ahizpa lagun handia nuen. Erroman izan ginen elkarrekin Banda Bassottik antolaturiko arrazakeriaren kontrako jardunaldi batzuetan, Hernaniko beste lagun batzuekin. Argazkiak egin genituen. Horietako batean denok azaltzen ginen

Eta honelako mezuekin jarraitu genuen gure bira, distantziatik, telefonoz kontatzen zigutena hausnartzen, tristeziaz, beldurrez eta amorruz. Txatorekin eginiko topaketak zetozkigun burura, Irungo Skatu tabernan pasatako gauak. Nik komisario politikoarena egitera zetorren botatzen nion izorratzeko, eta berak niri leporatzen zidan Jarraiko kaskamotzek redskins itxura kopiatzen zidatela. Haserretu ere egiten ginen zenbait gairekin, baina bronka maite genuen, eta dialektika ere bronkaren atal bat zen, beraz, horren

bila gindoazen biok. Autonomo bat nintzela botatzen zidan askotan, eta nik “eskatu bandera pirata Skatun” erantzuten nion. Hortxe dut iltzatuta bere irudia, Irungo Mosku auzoko taberna horretan, Kortatu taldeko eta lagunen borroka-gune horretan, non eztabaida eta jaia uztartzen ziren, non musika eta matxinada eskutik zihoazen. Negu Gorriak taldea sortzean taberna horri eskaini genion “raggamuffin jaia”, Skatu tabernan bandera pirata. Ez genuen inoiz sinistu bertsio ofiziala. Ez Gurutzerena, ezta Txatorena ere. Policía Nacionalak erail zuen Txato, bigarren pisuko leihotik behera jaurtiz. Egia ere zor digute.

Anuken egia | 11



Xabi, Txato eta Anukendako oroimenaren bapateko zertzeladak: 1981-1993. Maitane Intxaurraga

M

util rubio sudur handi bat Jarraiko aurre militantzia ematen Eiba-

rren. 1981.

Eskualdea koordinatzen, kartelak ekartzen, eztabaidak planteatzen, kanpainak azaltzen… beti presaka, beti berandu. Asanblada Nazionala, Kongresua, soldaduska, droga, aisia eta astia, estatutuak, oinarri ideologikoak, ildo politikoa… Xabi.

“Cuatro latas” txuria, kilome-

troak, kaseta musikaz sutan, bilera bukaezinak, kontrolak, parrandak, kartelak, kanpainak, manifak, turnoak, Gernika 1937-1987, eztabaidak, kontraesanak… 1985-1987.

1981-1984.

Korapiloak askatzen, egoera berrietara moldatzen, zailtasunetan irtenbideak bilatzen, eztabaidatzen, eztabaidatzen eta eztabaidatzen. Ni Nafarroan, Txato Gipuzkoan eta denean…

Donostian ikasten ari nintzela, etxera etorri, beharrak azaldu eta herrialdeko arduretan sartu ninduena… Txato. 1985.

Herri Urrats… Besarkadak, emozioa, begiekin hizketan. Nigan, kezka.

Atxiloketa, salaketak, eskutitzak, hilketa, eromena, zurrunbiloa, inpotentzia, beldurra, amorrua, maitasuna, agurra, Maite, haizea, ekaitza, talaia, olatuak… Anuk, 1993. Ahaztu ezineko urte eta egoerak bizi izan ditugu, gugan iraungo dute beti. Muxu bat, kide, lagun, zirikatzaile eta saltsero horri.

1987-1889.

Anuken egia | 13


Gomendioak

Askotan galdetu diegu gure buruei nork idatziko ote duen gertatu zaigunaren historia. Bada, ez dira gutxi horretan aritu direnak eta aritzen direnak. Gure lagunek, gure haurrek Xabier Kalparsororen izena ezagutu dezaten, oroitu dezagun, kontatu dezagun gertatutakoa. Hona hemen Xabier Kalparsororen bizitza eta heriotza, garaiko testuingurua, Estatu indarkeria zein memoria lantzen duten erreportaje, dokumental, saiakera eta nobela sorta.

Baleike 4. znb., 1994. ALDIZKARIA Xabier Kalparsororen heriotzatik urte betera Zumaiako Baleike aldizkariak erreportajea argitaratu zuen. Baleikeko lotura honetan Argia eta Berriako erreportajeen loturak ere jasota daude. https://labur.eus/0s2Db

Euskal Memoria Fundazioa 6. znb., 2012. 28-29 or. ALDIZKARIA Maite Golmaio Xabier Kalparsororen amari egindako elkarrizketa argitaratu zen Euskal Memoria Fundazioaren aldizkarian. https://labur.eus/LhifT

Anuken egia Zumaiako herri ekimena. DOKUMENTALA Dokumental honetan Xabier Kalparsororen lagun, senide zein militantekideek bertsio ofiziala ezbaian jarri eta guda zikinaren beste kasu bat dela salatzen dute: https://vimeo.com/19930390

14 | Anuken egia


¡Secuestrados! 117 días en la encrucijada vasca Ricardo Zabalza, 1993. Txalaparta. SAIAKERA 1993an gertatu zen Julio Iglesias industria gizonaren bahi-

ketak bahiketa askoren historia ekarri zuen. Lau hilabetean, euskal errealitatearen osagarri guztiak kondentsatu egin ziren. Liburuak garai hartako testuingurua azaltzeaz gain, aste haietako gertaereak bildu eta aztertzen ditu.

Sasian barna Xabier Makazaga, 2011. Ataramiñe. NOBELA Hitzaurrea: “Gurutze ez nuen ezagutzen. Bai, ordea, Xabier Kalparsoro zumaiarra, hilzorian zen burkidea. Sasian ezagutu genuen elkar hilabete batzuk lehenago”. Errealitatea eta fikzioa uztartuz osatutako nobela.

Oso latza izan da. La tortura en Euskal Herria Julen Arzuaga, 2012. Euskal Memoria. MONOGRAFIA Julen Arzuagak koordinatutako Euskal Memoria Fundazioaren monografikoa Euskal Herrian gertatutako tortura kasuen kontaketa jasotzen du. Herriz herri egindako lanaren emaitza da, milaka euskal herritarren sufrimendu eta testigantzak biltzen dituena, torturaren inpunitatea agerian utziz.

Agurra eta Ohorea. Euskal militanteen heriotza kronika Jokin Urain, 2013. Ataramiñe. KRONIKA LIBURUA Euskal militante politikoen heriotzak ardatz dituela, hiletaerrituez eta doluaz ez ezik estatuek haiengana erakutsi izan duten logika lantzen du liburuak. Kalparsororen kasuaz gain, Txabi Etxebarrieta, Txiki eta Otaegi, Jose Luis Geresta edota Oihane Errazkinen kasuak aipatzen dira, besteak beste.

Anuken egia | 15



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.