Issuu on Google+

LA EDUCACIĂ“N PROHIBIDA ZER DA NIRETZAT IRAKASLE ONA IZATEA? Niretzat irakasle on bat izateko, ikasleak pertsonalki ezagutzeko gaitasuna eduki behar da. Ikasleak ezagutzeak, lana ongi egiten lagunduko du, bakoitzari beharrezko laguntza emanez. Haur bakoitzak eboluzionatzen jarraitzeko tratu desberdina behar du, bakoitzari modu desberdinean hitz egin behar zaio. Irakasleek materiaren kontrola izan behar dute, ondoren ikasleei azaltzeko gai izateko. Materia kontrolatzen ez duen irakaslea, ez da gai izango dakiena ikasleei transmititzeko, seguritate falta izango baitu. Pazientziak ere berebiziko garrantzia du irakaslearen rolean. Argi izan behar da umeek ez dutela dena lehenengoan ulertuko eta behin eta berriz azaldu beharko direla gauzak. Gainera, dena lehenengoan ez ulertzeaz gain, ez dute denek momentu berean ulertuko, ikasle bakoitzak bere erritmoa du eta hori errespetatu egin behar da, eta lagundu gauzak egiteko gai izan arte. Ikasle bakoitzak laguntza berezia behar izatea lotuta dago aurrekoarekin. Irakasle on batek ikasleen motibazioa piztu behar du, ikasleak adi egoteko metodoak erabiliz eta batez ere metodo erakargarrienak materia zailenarekin lotuz. Ibilaldiak bezalako metodoak erabil daitezke, dibertigarriak izateaz gain asko ikasten baita beraiengandik.

Mireia Arrizabalaga


LA EDUCACIÓN PROHIBIDA