Page 1

Zer da niretzat irakasle ona izatea? Gaur egungo egoera eta irakasleak umeak hezteko duten modua ikusirik, hainbat gauza aldatuko nituzke. Ez dut esan nahi egungo irakasleek beren lana gaizki egiten dutenik, baina beti alda dezakegu lan egiteko modua sormena erabiliz edo besteen ideiak aintzat hartuz. Lehenik eta behin, irakasle on batek bere ikasleak indibidualki ezagutu behar ditu, bai beren egoera eskolan, familiarekin zein lagunekin dituen harremanak, ikasleak zein arloetan dituen zailtasunak eta zeinetan gaitasunak... guzti honek umearengana hurbiltzen lagunduko baitio. Irakasle on batek, alde teorikoez gain, alde emozionalak ere landu beharko lituzke, eta ikasleari maitasuna eman beharko lioke, betiere mugak zainduz. Esaterako, ikasleren batek arazoren bat izan badu, edo heriotzaren bat jasan badu goibel agertuko da ikasgelara eta guztiek nabarituko dute zerbait gertatu ziaola. Irakasle on batek maitasuna erakutsiko dio, eta ahal den neurrian lagunduko dio, gertaera horri aurrea hartu eta ongi jarrai dezan. Umeek sormen handia dute, eta irakasleak lagundu egin behar dio umeari bere pentsamenduetan eta imaginazioan sortzen den guztia kanpora ateratzen, joko baten bidez edo pentsatzen duena galdetuz. Honek umeari bere ideiak kanporatzen lagunduko dio, eta gogo zein irrika gehiago jarriko du ikasterako orduan. Gainera, irakasleak aintzat hartuko ditu umeek egindako proposamenak, eta bere lan egiteko modua hobetu dezakeela ohartuz gero, metodo berrietan pentsatzen jar daiteke. Bestalde, irakasleak empatizatzen erakutsi behar die ikasleei, besteen tokian jartzen. Modu honetan, umeak gai izango dira gainerako ikaskideek (iraindutakoak diren ikasleak, heriotzaren bat jasan dutenak...) zelako egoerei egin behar dieten aurre, eta besteek gaizki pasatzen dutela ohartuko dira, honela beraintzat nahi ez dutena, besteei egitea sahiestuz. Bestalde, irakasleak denon parte hartzea bultzatu behar du, eta umeei taldean lan egiten erakutsi behar die, norberak bere ideiak azalduz eta ideia guztien artean hautaketa bat egin eta adostutako moduan lan egiten ikas dezaten. Bestalde, irakasle batek ohartu egin behar du ume guztiak ez direla berdinak, eta bakoitzak bere martxa jarraitu behar duela. Irakasleak ez du saiatu behar ume guztiak berdinak izaten, ikasle bakoitzari bere denbora eman behar dio gauza berriak ikasteko. Azkenik, aipatu nahiko nuke hezkuntza egungo sistemari oso atxikituta dagoela. Honek honakoa suposatzen du: ikasle batek etorkizunean zerbait izatera iritsi nahi badu, azterketetan nota ona atera behar duela. Laburbilduz, egungo sistemak ikasleengan baloratzen duen gauza bakarra haien noten zenbatekoa da: zenbat eta nota altuagoa orduan eta lan hobeagoa, eta nota baxuagoa ateraz gero lan kaxkarragoa, eta honekin loturik ikasle ona den ala ez erabakiko da. Modu honetan, ikaslea zenbaki bat bihurtzen da. Ikasleek oso gutxi ikasten dute eskoletan, izan ere, azterketan sartuko zaien teoria buruan sartuko dute, behin eta berriro errepikatuz, azterketa


egin ondoren guztia ahaztuko zaielarik. Nire iritziz, irakasle on batek ezin du ikasle baten jakituria azterketa soil baten bidez neurtu, irakasle on batek ez du ikaslea ona ala txarra den zenbaki baten arabera erabakiko, eta ikasleen benetako gaitasunak baloratuko ditu, besteak beste, sormena eta honen bidez izaten dituzten ideiak eta taldeko kide gisa eginiko ekarpenak. Maria Aranguren Larra単aga

Zer da niretzat irakasle ona izatea  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you