Issuu on Google+

TUTORETZA-PLANA Egileen izen abizenak


1. SARRERA Gaia hautatzeko arrazoiak. Zuzendutako ikasmaila eta zikloa. Tutoretza planak egiterako orduan auto-estimaren gaia aukeratu dugu. Iruditzen zaigu, umeek auto-estima izan behar dutela eta beren burua baloratu behar dutela. Beraz, interesgarria da, umeekin auto-estima lantzeko praktikak izatea, eta arlo horretan ikasleei lagun diezaiekegula sentitzea.

Tutoretza plan hauek 6.mailako ikasleentzat prestatzea erabaki dugu, hau da, hirugarren zikloko ikasleentzat. Normalean, garai honetan izaten baitituzte umeek auto-estima arazo gehien.

2. ZER DA TUTORETZA EGITEA GURETZAT Tutorearen funtzioak guraso, irakasle eta ikasleekin egindako bilera edo elkarrizketen bidez (bakarka zein taldean) eta ikasleen martxa akademikoa, pertsonala eta soziala hobetzeko helburuarekin betetzeari esaten diogu tutoretza. Gogoeta-, ekintza- eta ebaluazio-prozesua da. Gure ustez, behar beharrezkoa den beste ikastordu bat da, non, ez den beharrezkoa jakintza akademikoak gauzatzea. Gure gizartean ere, antzeko sistema bat jarraitzen dugula esan genezake. Gaur egun, gu gidatzen gaituzten pertsonak hautatzeko eskubidea daukagu, eta ikastetxean tutoretza bat antzeko zerbait izango litzatekeela esan genezake. Ikastetxe batean gaiak lantzerakoan irakasleak autoritatea izan ohi du, eta tutoretzak sistema hori aldatzeko edo kritikatzeko eta gure pentsaerak eta sentimenduak azaleratzeko aukera ematen digute. Tutoretza bat askoz gehiago izan daiteke eta baliteke duen adina garrantzi ez eman izana oraindik ere. Azken

finean,

orain

arteko

hezkuntzak

umearen

izaera

sozietatera

moldatzean zatzan. Hau da, ume estandar bat sortzera bultzatzean.

2


Tutoretzan , gure iritziz; beraien ideiak, sentimenduak, bizipenak, egoerak‌ azaleratzera ahalbidetzeko balio du eta beraz, bakoitzaren nortasuna kontuan hartzen dela helarazi eta beraien benetako izaerari izaten uzteko edo kanporatzen ahalbidetzeko segurtasuna ematen zaio.

3. ZEINTZUK DIRA TUTOREAREN FUNTZIOAK 3.1. FAMILIEI DAGOKIONEZ

Irakasleak lehendabizi kontaktu aktibo bat ezartzea garrantzitsua izango litzateke ondoren haur horren arazoetara edo zailtasunetara errazago iristeko eta honela umeari bere ikaskuntza prozesuan erraztasunez lagundu ahal izateko. Familiarekin arazo batzuk sortuz gero, hau da, umearen zailtasun edo arazoen aurrean hitz egitean, onartu ezinezko jarrera bat azaltzean, irakasleak bere errespetuzko eta lasaitasunezko jarrera mantentzea eta egoera baretzen saiatzea izango litzateke tutorearen jarrera egokiena.

3.2. IKASLE BAKOITZARI DAGOKIONEZ

Tutoretza bat ikasle horren nolabaiteko ardura bat da. Bertan ikaslearen arazoak edo proposamenak entzun eta baloratuko direlako. Irakasleak ikasleekiko gertuagoko atxikimendu bat lortuko du bertan, edo hori da helburua behintzat, gure ustez. Bertan,

balioetan

heztea,

ikasten

ikastea,

norberaren

ezagutza

eta

norberaren kontrola arazoak konpontzea eta elkarbizitza erabakiak hartzen laguntzea ezagutarazi beharko genieke.

3


3.3. IRAKASLEEI DAGOKIONEZ

Irakasleei dagokienez, ikaslean buru-belarri zentratzea dagokie. Honen beharretara moldatu edo gutxienez entzunak senti daitezen. Irakasleak berak momentuan landu beharreko klaseak dira, hau da, ezin dute klaseek teorikoki prestatuta egon, eta are gutxiago bera ez den norbaitek prestatutako klasea denean. Ikasleen beharretara egokitu beharra dutelako. Honi, ekintza-plana deritzo. Bertan landuko diren gaiek, errealitatearekin alderatu eta zentzua izan beharra dauka. Aldatzea eta hobetzea funtsezko helburu bezala hartuta.

4. TUTORETZA EKINTZA

4.1. HELBURUAK Gutxienez Hiru.

-Ikasleek ikasteko agertzen dituzten jarrerak, ezaugarriak eta estiloak pixkanaka eta modu sistematikoan behatzea. -Ikasleari auto-kontrol pertsonalerako prozesua irakastea. -Elkarrizketa gatazkak konpontzeko eta erabakiak hartzeko tresna gisa erabiltzea. -Familiekiko harremanak sustatzea.

4.2. TUTORETZAREN JARDUERA-GUNEA Jarduera-Gune baten hautaketa egin[Ikasleen harrera eta integrazioa, Gela/Taldearen antolamendua/Funtzionamendua (elkarrekin bizitzen irakatsi) EDO, Lan-ohiturak eta norberaren zaintzari lotutakoak eskuratzea eta hobetzea (pentsatzen irakatsi).JUSTIFIKATU. Gure

ikasleen

pertsona,

eskola

eta

gizarte

mailako

garapena

eta

egokitzapena sustatzeak hainbat alderditan lan egitea eskatzen du. Maila pertsonalean, nortasuna hartu behar dugu kontuan (auto-kontzeptua), betiere auto-estimu ona bilatuta. Gizarte-alderdiari dagokionez, ikaskideekin ahalik eta harremanik onenak egiten irakatsi behar zaie. Eta eskola-esparru batean gaudela kontuan hartuta, ikasleek hobeto garatuko dituzte beren ahalmenak 4


gizabanako

gisa

eta

gainerakoekiko

harremanetan

ziurtasuna

lortu

badute.Umeen heziketan garrantzi handia izango du bakoitzaren nortasunak eta gelakideekin dituzten harremanek.

4.3. TUTORETZA EKINTZEN PLANA

4.3.1. JARDUERAK FAMILIA EDO LEGEZKO TUTOREEI LOTUTA Hiru ekintza gutxienez [Bilerak (banaka, etab.)JUSTIFIKATU (Zertarako, Noiz, Nola).

taldeka,

etab.),Deiak,

Eskolan ikasleekin egiten dugun lanean, arrakasta lortzeko aukera familiekin lortzen

dugun

lankidetzari

hertsiki

lotuta

dago.

Hori

dela

eta,

oso

garrantzitsua da alderdi hori alde batera ez uztea eta ongi zaintzea. Sarritan, familiek

informazioa

behar

dute

beren

seme-alaben

adineko

umeen

ezaugarriei, ikasten laguntzeko edo autonomia sustatzeko estrategiei, eta emaitzak edo portaerak balioesteko edo jarrera negatiboak geldiarazteko moduari buru. Komunikazio hori etengabea bada, taldeko ikasle askorengan aldaketa garrantzitsuak nabarituko ditugu. Hona hemen atal honetan egin daitezkeen jardueretako batzuk: -Familiekin bilerak egitea, taldeka: Ikasturteko helburuez hitz egiteko edo interes komuneko gairen bat dagoenean bilerak gauzatzen dira familia guztiekin batera. Honela, gurasoek beren iritziak konpartitu ahal dituzte besteekin eta irakaslearentzat ere erosoagoa da. -Bakarkako elkarrizketak: Gurasoekin bakarkako elkarrizketak egitean ikasle konkretu batetaz hitz egiten da, bertan bere egoeraz hitz egiten da. Bina, guraso batek ezin izan badu taldeko bilerara joan, bakarkako bileran azaltzen zaio bilera hartan hitz egindakoa eta besteen iritziak. Baina lehen esan bezala, bakarkako bileren helburu nagusia, beren umearen egoeraz hitz egitea da. -Gurasoei deitzea: Nor,alean, arazorik ez duten umeen gurasoekin lehenengo eta azkeneko ebaluaketetan bakarrik egiten da bilera. Erdiko ebaluazioan, gurasoei

deitzen

zaie

eta

bertan

ematen

zaie

informazioa.

Baina,

egunerokotasunena sortzen diren arazoak azaltzeko ere deitzen zaie gurasoei, lanak ez dituztela egin kontatzeko edo antzeko gauzetarako. Gurasoei deitzea oso ongi etrortzen da umearen egunerokoaren berri izateko. 5


4.3.2. JARDUERAK IKASLE TALDE IRAKASLEEI LOTUTA Lau ekintza gutxienez [Adb.: Bilerak (tutoretza-planari buruzkoak, ikasleen notei buruz, etab.), Boletinak, etab.]JUSTIFIKATU (Zertarako, Noiz, Nola) Bere

taldeko

irakasle-taldea

koordinatzea,

bai

programazioan,

bai

ebaluazioan, bai irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuko banakako egoeren eta egoera orokorren azterketan. Tutoreek hiru bilera egin beharko dituzte gutxienez ikasturteko, bere taldeko irakasleekin, ebaluazio-saioetatik kanpora. Bilera horien berri eman beharko dio ikasketa buruari, eta berak egingo du bilera horietarako deia. Tutoretzaplana jakinaraztea, adostea eta garatzea, planetik sortzen diren jardueretan esku hartzera eta elkarlanean aritzera bultzatuz. Baita ere, Ikasleen ezaugarriei buruzko informazioa ematea maila horretako irakasleei, eta programazioan, ebaluazioan eta hezkuntza-harremanean duten inplikazioa jakinaraztea. Bere taldeko ikasleen ebaluazio-prozesua koordinatzea, eta ebaluazio-prozesua egiteko saioak antolatzea eta saioen buru izatea. Gainera,

curriculumaren

egokitzapenetan

laguntzea:

curriculum-

egokitzapenak, hezkuntzan berariaz esku hartzeko proiektuak, curriculumaniztasuneko programak, premia bereziak dituzten ikasleentzako errefortzujarduerak eta haien hezkuntzan esku hartzeko jarduerak. Ikasleen ikasketa-zailtasun orokorrenei erantzutea, eta, ahal izanez gero, aurre

hartzea,

programazioari

beharrezko

egokitzapenak

eginez,

eta

banakako hezkuntza-premiei ere erantzutea, horrela, beharra ikusiz gero, curriculum egokitzapena egiteko.

4.3.3. JARDUERAK IKAS TALDEARI LOTUTA Gutxienez 9 tutoretza saio.

AUTOKONTROLAREN FITXA HELBURUA:Ikasleek egindako autodefinizioaren bidez,tutoreak haiek ezagutzea. DENBORA:Ordu-laurden

6


BEHARREZKO BALIABIDEAK: Autokontrolaren fitxa

GARAPENA: Fitxa betetzean zintzoak izatea eskatuko diegu ikasleei, guztiz konfidentziala izango da eta. Ikasle guztiei edo soilik arazoak dituztenei eman diezaiekegu, honako gai hauetan laguntzeko: • Sailkapena gainditzen laguntzeko. • Ikaslearekin elkarrizketa egiteko (fitxa ikusi ondoren). •

Ikasleari orientabideak emateko, autoezagutzan sakon

Fitxaren bidez ikasleari bere erantzukizunetan nola

dezan.

lagundu ikusteko. • Diziplina ikasleen ikuspuntutik behatzeko.

7


MAITEGRAMA HELBURUA: Ikasle bakoitza beste ikaskide bati gauzak positiboak esateko gauza izatea. DENBORA: Egunero tartetxo bat, aste batean. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Ikasleek

apaindutako gutun-azalak

horma-irudian ipintzeko. Lagun sekretuaren mezuak jasotzeko erabiliko dira. GARAPENA:

Asteko

lehenengo

egunean

(taldea

finkatu

samar

dagoenean egitea komeni da, lehen hiruhilekoaren erdialdera edo bigarren hiruhilekoan), jardueraren helburua azalduko zaie, eta gutun-azal

bana

emango zaie izena ipintzeko eta apaintzeko. Gutun-azal guztiak kortxoan ipiniko dira, eta zozketa sekretu batean aterako da lagun

sekretua.

Oso

garrantzitsua da sekretu hau errespetatzea (idazkera alda dezakete inork ez ezagutzeko).

Zozketan

tokatu

zaionari

mezu

positiboak

idatziko

dizkio

bakoitzak. Mezuak aste osoan eta gutxienez bat egunero utziko dira. Mezuak hartzailearen izena eramango du, baina sinatu gabe.

NI EZ NAIZ BIKAINA, ETA ZER? HELBURUA: Pertsona gisa hobetzearen ideia garatzea, bikaina izaten saiatu gabe. DENBORA: Ordu-erdi inguru. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Fitxa.

8


GARAPENA: Adierazi behar diegu oso garrantzitsua dela pentsamendu positiboak edukitzea; egunean pentsamendu negatibo asko pilatzen baditugu, eguna amaitzean gogorik gabe eta gure buruan konfiantzarik gabe geratuko gara.

ISTORIO ZORIONTSUA HELBURUA: Ikasle bakoitzak bere bizitzako oso une zoriontsu batean edo harro sentiarazten duen batean pentsatzea. DENBORA: Ordu-erdi inguru. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Ez da ezer berezirik behar. GARAPENA: Ikasleei paper bat emango diegu, eta bakoitzak harro edo zoriontsu sentiarazi duen bizitzako une bat idatziko du, zer gertatu zen eta zergatik gogoratzen duen adierazita. Ondoren, bateratze-lana egingo da ikastaldean. Ikaskideek adi entzungo dute, eta galderak edo ekarpenak egin ditzakete.

NIRE AUTOBIOGRAFIA (0-2 URTE) HELBURUA: Ikasleen historia jaiotzatik ezagutzea eta orain, nerabezaroan sartzen ari direla, ikasleak beren haurtzaroaz harro sentiaraztea. DENBORA: Ordu-erdi inguru. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Familiaren argazki-albuma.

9


GARAPENA: Ikasle bakoitzak haurtzaroari buruzko honako galdera hauek egin behar dizkio bere familiari, horretaz hitz egiteko. 1. Nolakoa izan zen haurdunaldia? 2. Nolakoa izan zen erditzea? 3. Zergatik aukeratu zenuten nire izena? 4.

Zein izan ziren nire lehen 2 urteetako gertakari edo bitxikeriarik

garrantzitsuenak? (hortzak, ibiltzea, hitz egitea, neba/anaia edo arreba/ahizpa berriak, gertakariak...).

NIRE AUTOBIOGRAFIA 2-10 URTE BITARTEAN HELBURUA:

Ikasleen

historia

jaiotzatik

ezagutzea

eta

orain,

nerabezaroan sartzen ari direla, ikasleak beren haurtzaroaz harro sentiaraztea. DENBORA: Ordu-erdi inguru. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Familiaren argazki-albuma.

10


GARAPENA: Garai hartako unerik garrantzitsuenak idatzi behar dira: • Anaia/nebaren edo arreba/ahizparen jaiotza • Eskolatzea • Lagun berriak • Ikasketa berriak • Bidaiaren bat • Bitxikeriaren bat

NIRE AUTOBIOGRAFIA (10-12 URTE) HELBURUA:

Ikasleen

historia

jaiotzatik

ezagutzea

eta

orain,

nerabezaroan sartzen ari direla, ikasleak beren haurtzaroaz harro sentiaraztea. DENBORA: Ordu-erdi inguru. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Familiaren argazki-albuma.

11


GARAPENA: Garai hartako alderdirik garrantzitsuenak: • Azken gertakariak • Nola ikusten dut nire burua? • Nire lagun minak • Nire zaletasunak • Nire beldurrak eta ametsak

NIRE AUTOBIOGRAFIA (NIRE ETORKIZUNA) HELBURUA:

Ikasleen

historia

jaiotzatik

ezagutzea

eta

orain,

nerabezaroan sartzen ari direla, ikasleak beren haurtzaroaz harro sentiaraztea. DENBORA: Ordu-erdi inguru. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Familiaren argazki-albuma.

12


GARAPENA: Ikasleek beren burua 25 urterekin nola ikusten duten idatziko dute: • Familiaren ikuspuntutik • Lagunen ikuspuntutik • Lanaren ikuspuntutik • Ikasketen ikuspuntutik • Bizilekuaren ikuspuntutik • Zaletasunen ikuspuntutik

IPURTARGI TXIKIA HELBURUA: Autoestimua (autoestimazioa). Bakoitzak dituen balioak aitortu edo onartu, besteen balioekin konparatzen ibili beharrik gabe. DENBORA: Ordu-laurden inguru.

13


BEHARREZKO BALIABIDEAK: Fitxa. Ikusi “Ipurtargi txikia” ipuina.

GARAPENA: Lehen Hezkuntzako etaparen amaieran gaudenez, eta ikasleek beste etapa bati aurre eginbeharko diotenez, Bigarren Hezkuntzari alegia, jarduera honekin indarra eman nahi zaie,hurrengo urteetan ere euren gaitasun eta balioetan konfiantza izaten ikas dezaten. “Ipurtargi txikia” ipuina irakurri eta gero, ipuina zer iruditu zaien komentatuko dute, baita bakoitzak dituen argitxo horiek zeintzuk diren ere, bakoitzak bere distira propioa izan dezan. Interesgarria litzateke guztiek iruzkin edo aportazioak egin ahal izatea ikaskide bakoitzaren alde positiboei buruz. Etxera eramateko oparitzat plantea daiteke.

5. DENBORALIZAZIOA

14


Ikasturteko egutegian zehaztu zein egunetan aurrera eramango diren saioak. Egutegia itsatsi dezakezu. [Kontsultatu moodlen aurkitzen den ikastetxearen egutegia]

Autokontrolaren fitxa irailaren 10an egingo genuke, bere helburua irakasleak ikaslea ezagutzea delako eta hori eskolan hasi eta berehala egitea komiko litzateke. Maitegramaren jarduera abenduaren 9tik 13ra egitea erabaki dugu. Jarduera hau burutzeko ezinbestekoa da beste ikasleak ezagutzea, beraz egokiena elkar ezagutzeko tarte bat ustea dela erabaki dugu. Gainera, egunero egiteko ariketa bat denez, arratsaldeko 4retatik klaseak amaitu arteko tartea uztea erabaki dugu, pentsatzeko denbora nahikoa dutela pentsatuz. “Ni ez naiz bikaina, eta zer?� egiteko saioa abenduaren 18an egitea erabaki dugu. Horrela umeak gabonetako oporretara ideia positiboekin joango dira eta gero ikasturteari eraberrituta egingo diote aurre, beren buruan siniztuz. Istorio zoriontsua urtarrilaren 7an egitea erabaki dugu. Gabon ostean indar berrituta eta istorio polit askorekin etorriko direla ikasleak uste baitugu. Autobiografia idaztearen saioak otsaileko aste guztietan banatu ditugu. Zati bakoitza otsaileko astelehen bakoitzean burutuko dute, horrela aste guztian zehar informazioa biltzeko denbora izango dutelarik. Ipurtargi txikiaren saioa ekainaren 12an egitea erabaki dugu, gero biziko duten etapan laguntzea denez helburua, kurtsoa amaitzeko ariketa egokia dela iruditzen baitzaigu. 15


6. TUTORETZA EKINTZAREN EBALUAZIOA ZER ebaluatuko da? Ekintzak, ikasleak irakaslea,etab.),irakasleak, familiak, etab.

(ezagutzak,

jarrerak,

NOIZ ebaluatuko da? Jarduerak hasi baino lehen,bitartean,amaitzean. NOLA ebaluatuko da? Galdera sorta baten bitartez, Ariketa batekin, Ahoz, idatziz, etab.

Uste dugu tutoretza saioetan egindako jardueren balioa ebaluatu beharko litzatekeela, ikasleei beren autoestima hobetzen lagundu izan dien. Baite ere ebaluatu beharko litzateke ikasleek izan duten jarrera saioa hauetan; ea parte hartu duten, egin dituzten lanen emaitzak nolakoak izan diren, gelakideen lanak errespetatu dituzten‌ Jarduera bakoitza, burutu ostean ebaluatzea dela egokiena pentsatu dugu, momentuan bizi izan dutena baloratuz. Baina, uste dugu, kurtsoko azken tutoretza saioan ere, balorazio orokor bat egin beharko litzatekeela. Ebaluatzeko biderik egokiena ahoz egitea dela uste dugu, gelakide guztien parte hartzea bultzatuz. Irakasleak, galdera batzuk egin ditzake eta ikasleek horiek erantzunez balorazioa egin. Baina, ikasleen parte hartzea urria dela ikusiz gero, edo beti ikasle berdinak direla parte hartzaileak, metodoa aldatzea dela egokiena iruditzen zaigu. Kasu horretan, idatzizko ebaluazio bat egin daiteke. Irakasleak, ahozko ebaluazioan proposatuko lituzkeen galdera berak proposatuko lituzke eta ikasleek horiek erantzunez egingo litzateke jardueren ebaluazioa.

7. BIBLIOGRAFIA Erabilitako materiala (web guneak, liburuak, aldizkariak, etab.)

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/tutoretza/DOKUMENTU AK_Dw/AURKIBIDEA.htm https://sites.google.com/site/tutoretzakoekintzaplana/home/tutorearenzereginak

16


Maite Alberdi Maria Aranguren Amaia Arteaga Mireia Arrizabalaga

17


Tutoretza