Issuu on Google+

MOTIBAZIOA

Klasean, motibazioari buruzko jardunaldi bat egitea proposatu zitzaigun eta blog bat eraiki genuen bilatutako informazioa azaldu, eta besteei helarazteko. Honen inguruan, klasean hausnarketa bat egin genuen, eta ondoren, galdera sorta batzuen inguruan gogoeta eginez erantzuteko lana eman ziguten. Horixe bera da jarraian egingo dudana, honako galdera hauei erantzunez; “Nola ulertzen dut Motibazioa hezkuntza esparruan?”, “ Zein izan beharko litzateke maisu/maistraren eginkizuna gai

honen aurrean?” eta “Zeintzuk dira gai honek planteatu dizkidan galderak?” Motibazioa hezkuntzan, oinarrizko faktoreetako bat dela iruditzen zait, eta behar adina garrantzi ematen ez zaiona. Azken finean, motibaziorik gabe, gogorik ere ez dagoelako, ez interesik eta ezta jakin-minik ere ikasterako orduan. Guztiok gustuko izaten ditugun gaiak, ongi moldatzen garen haiek izaten dira normalean, motibazio bat ematen digutelako aurrera egiteko. Baina zer gertatzen da gustuko ez ditugun gai haiekin? Hemen egin beharko litzateke lan motibazioarekin. Akats egiteko beldurra albo batera baztertuz, ikasgai bakoitzak zer helburu dituen azaldu, zertarako balioko diguten, klaseak beraien erara moldatuz… Urte luzeetan zehar, eta oraindik ere, badaude honelako pentsaera “autoritarioa” duten eskolak edo irakasleak. Hau da, ikasleak irakaslearen mende egon behar dutela uste dutenak, bai gela baten edo baita ikastetxe baten funtzionamendu on baterako ere. Ikasleak irakasle bakoitzaren metodologiara moldatzera behartuz. Honek, jakina, ikasleen motibazioa ez, beste dena dakar ondorio bezala berarekin. Kontua ez da autoritaterik ez egotea, iruditzen zait, autoritate bat beti dela beharrezkoa klase batean. Baina hau nabarmena ez izatean egongo litzatekeela gakoa uste dut. Adibidez, orkestra batean bezala; beti egongo da pertsona bat hura zuzenduko duena, baina sekula ez da orkestra bere mende egongo, ez baita hori bere eginkizuna. Bertan, zuzendaria

musikarien

zerbitzura

dago,

bertako

musikalari

bakoitzak

duen

instrumentuarekin onena ateratzen laguntzeko. Horretarako, beharrezkoa da elkarlan bat. Hor egongo litzateke autoritate puntu ezkutua. Helburua berriz, azkenean, zuzendariaren faltan orkestrak aurrera egiteko ahalmena edukitzean oinarrituko litzateke.


Hau, adibide moduan, motibaziorako aproposena iruditzen zait. Ikasgela batean, ematen den materia guztiak baitu zergati bat, eta zerbait interesgarri ikasleentzat. Nire iritziz, kontua zer eta nola azaltzean datza. Hau da materia ikasgelaren metodologiara moldatuz eta ez alderantziz. Gai honek, hainbat galdera ekarri dizkit burura. Izan ere, gai konplexua iruditzen zait. Nire ustea azaltzerako orduan arazorik sortu ez badit ere, praktikan jartzerakoan zer egin beharko litzatekeen pentsatzeak (esandakoa burutzeko) buruhausteak sortu dizkit. Izan ere, beti bezala, esatea erraza da, gauza guztietan bezala. Egiterako orduan ordea, hau da praktikan jartzerako orduan, ez garela gauza sinple batez hitz egiten ari ohartzen zara. Izan ere, klaseko haur guztien erara moldatzea ikasgai bat ez da erraza, eta are gutxiago guztiengan motibazio maila bat sortzea gai guztiekiko. Gauza asko ditugu oraindik moldatu eta hobetzeko hezkuntzan, eta baliteke urteak edo mendeak igaro beharra izatea. Baina nire ustez, gauzak beti hobetu daitezkeela ohartzeak eta gure buruarekiko kritikotasun hori sustatzea lehenengo pausoa da, eta garrantzitsuena gauzak ongi egiten hasteko. Praktikon, espero dut datozen 4 urte hauetan ikasi eta praktikatuko dudanarekin, ahalik eta ongien aritzea, hezkuntza apur bat hobeagoa izatea ahalbidetuz.

Maite Alberdi Txapartegi


Motibazioa