Page 1

LA CAZA

Film honetan ikusi dugun egoera benetan larria da. Haur batek esaten duena itsu itsuan sinesten dute herriko pertsona guztiek. Haurraren gurasoak. Hauen lagunak irakaslearen aurka jartzen dute herri guztia. Beti entzun ohi dugu esaldia “haurrek beti egia esaten dute� eta denok sineste dugu hori egia dela, nik neuk ere ia sinetsita neukan film hau ikusi arte. Ikusi ondoren iritzia guztiz aldatu zaidala esan dezaket. Haurrek ere gezurra esaten dute eta beti ez dugu beraiek esandako sinetsi behar. Haur eta irakasleen arteko arazoetan ere bi bertsio daude eta beran bakoitzak esan beharreko entzun behar dela uste dut. Herri honetako biztanleek, eskolako zuzendaritik eta haurraren gurasoetatik hasita supermerkatuko jabera arte uste du guztiz desegokia dela. Irakaslea haurrekin oso harreman ona zuen eta beste baten asmatutakoaren ondorioz bere erreputazio eta bizitza osoa pikutara joan da. Film honetako biztanleek hartu duten jarrera alde batetik ulertzeko modukoa da, azkenean pederasta kasu baten aurrean daude beraien ustez baina irakasleari defendatzeko aukera emango baliote ikusiko zuten oker zeudela. Kasua argitzen denean harrigarria da nola itzultzen den denan normalitatera. Uste dut hori benetan gertatzea oso zaila dela, izan ere, gizon horri eta bere familiari sekulako mina egin diote eta dena argitzen denean hori guztia ezi da ahaztu. Nire hausnarketatik ateratzen dudan gauzarik garrantzitsuena neutralitatearen garrantzia da. Benetan egia jakin arte ezin da inoren alde jarri, bietako bat gezurra esaten badu besteari sekulako kaltea egiten diolako. Baten alde jartzeak berarekin gauza asko dakartza eta horiek onartzen jakin behar da, baten alde jarri aurretik ondo pentsatu behar da arazoa. Eta azkenik ikasi dudana da haur batek esaten duen guztia ezin dugula itsu-itsuan sinetsi. Amaia Arteaga Bastida

La caza  

Amaia Arteaga

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you