Page 1

Escuela, profesorado y valores Eskola ez da baloreak irakasten diren toki bakarra, bana gero eta garrantzi handiagoa ari da hartzen, gaur egun, umeek denbora gehien pasatzen duten lekua baita. Eskoletan,

teknologia

berriak

ari

dira

sartzen

eta

honek

irakasteko

metodologiaren aldaketa eskatzen du. Gainera, umeak akademikoki formatzeaz gain, beste balore demokratiko batzuk irakatsi behar zaizkie. Baina, familia guztiek balore desberdinak irakasten dizkiete beren seme-alabei, eta balore horiek egokiak izan daitezke umeentzat edo guztiz kontrakoa, kalte egin diezaiekete. Testuan, komunista eta liberalak terminoak erabiltzen dira, justiziak baztertzen dituen pertsonetaz hitz egiteko. Modu honetan, eskola bakoitzak balore desberdinak erakusten dizkizu. Idazleak hiru proposamen egiten ditu: ikasleen garapen pertsonala nola eman, eskola instituzio orokor bat izatea eta denei balore moral eta pertsonal berdinak irakastea. Ikaslearen garapen pertsonala eta mugak Ikasle bakoitza, eskolara balore batzuekin iritsiko da. Horregatik, irakasleak ez du kontuan hartu behar umeen egoera pertsonala, beren erabakiak hartzeko autonomoak izango baitira. Ondorengoak dira irakasleak kontuan hartu beharko lituzkeen baloreak:

haurra baloratua eta estimatua sentitzea, eskola inguruan,

errespetatua sentitzeaz aparte maitatua sentitzea eta eskola eta irakasleak balore berdinak eskaintzea eta konpartitzea. Eskola elkarte bezala eta baloreen hezkuntza Irakasleak balore unibertsalak irakatsi behar ditu, dagozkion kulturako baloreak eta diskriminaziorik gabe. Denontzako balore eta moral berdinak erakustea Pertsona askeak garenez, gai gara erabakiak hartu eta horien zergatiak azaltzeko. Hezkuntza publikoak neutrala izan behar du. Hiru neutraltasun maila daude: -Neutraltasun justifikatua, eskolak ez du ongiaren eredurik erakutsi behar ezta oinarri bat eman ere.


-Neutraltasun mugatua, lehenengoa baino beligeranteagoa, ezin zaio aukera moralei abantailarik eman. -Neutraltasun ulerkorra, eskolak ez ditu baloreak erakutsi behar eta are gutxiago balore erlijioso edo teologikoak. Irakasten ikasi taldea

Escuela, profesorado y valores  

ARTIKULU3